Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 180

2000
‎Bernardo Atxagak ireki zuen bidea helduentzako literaturan, eta esaterako, Anjel Lertxundi ere ari da zabaltzen bide hori. Baina bakoitza bere aldetik ari gara. Literatura askoz planifikatuagoa ekartzen da kanpotik, guk kanpora ateratzen duguna baino.
‎Pitzadura mentala modernitatearen sintoma bat da. Seguru asko garai batean bertsolari eta entzuleak nahiko mundu ikuskera berdintsu bat eta balio antzekoak zituzten, baina bakoitzak bere baitan ere nahiko pitzadurarik gabeko ideologia zuen. Oso mentalidade trinkoa zen.
‎galdetzen dutenean; EAEn euskararen berreskurapena, hizkuntzaren normalizazioa eta gizartearen arlo guztietan benetako ofizialtasuna lortu, azken batean euskara Euskal Herri osoan berreskuratu nahi badugu hau baita bidea: guztion artean elkartasunez arituz baina bakoitzak berean dituen aukera, ingurune eta baliabideekin ahalik eta urratsik eraginkorrenak ematea. Zeren, latza litzateke gero ondokoaren mixeriari elkartasuna adieraziz bakoitzak berean egin ahal duen guztia ez egitearen kontzientzia txarra xurituko balu!
‎horren baitan,, harago, horretan, Alemania ere sartzen du. Habermas ek ematen dituen erantzunen egokitasuna beste kontu batda, baina bakoitzak bere burua besteontzako luzatzen dituen tesietatik aparte jartzea ez daeztabaidarako oinarri egokia.
‎Baina ezta bertze edozein bi pertsona ere, benturaz, nork bere mundua duelako, propiala eta berezia, eta nor bere mundutik mintzatzen delako, azken batean. ...ahanztezin hura, zeren eta lehen musua ez baita nehoiz ere ahanzten— ez da zure sagarra —Donejoane bezperan jan zenuen sagar hura, oraino ere gau hartako sua oroitarazten dizuna—, ezta harena ere —otsailean edo sagardo bihurturik nahiko lukeen festazale hordiarena, zeinari txalapartaren hotsak ere oroitaraziko baitizkio— Eta euskaldun guztiok sagar deitzen diogu sagarrari, baina bakoitza bere sagarrak bizi du, bakoitza bere zoroak bizi duen bezalaxe.
‎—Hainbatik hainbatean, hire aita baino gehiago ninduan egiteko haietan, zeren beti joan izan baitzaizkit ongi matematikak eta filosofia naturala. Baina bakoitzak bere dohainak ditik... eta harriekin aberastea ez duk, konparazione, ene dohaina, zeren, harria nola erortzen den eta zergatik erortzen den ikustetik, ez baitago aberasterik; aitzitik, hire aitak, harririk arruntenari ere, harri preziatuaren prezioa ateratzen ziok merkatuan... —eta, arestian erranaren ondore gisa, eratxiki zuen —:
2001
‎‘Gauez, hauts kale ilunean zinea zegoen eta autoak etortzen ziren. Horma zulotik proiektoreak jaurtiriko argi irakinaren urruma entzuten zen eta koloreak pantailan dirdiraka zabaltzen ziren, eta han egoten ginen ilunetik argiari begira gu, jende bakartia, isila, denak elkarrekin bilduta, baina bakoitza bere isolazioan... ’
2002
‎Euskararen geroak arduraturik zituen euskaltzale guztiak. Baina bakoitzak bere erara ikusten zituen arazo hark izan zitzakeen irtenbideak, eta horrek hika mika eta liskar franko sortuak zituen haien artean, egoera nahiko nahaspilatsu eta kezkagarria eraginez euskal munduan. Hala ere, euskaltzaleen arteko borroka kupidagabe horren erdian, bazen baikor agertzen zenik ere:
‎Ez du esan nahi konposizioko elementu guztiak uniformeki eta era laukian banatu behar direnik, baina bakoitzak bere pisua eduki du eta pisu gehien zeinek edo zeintzuk izan behar duten erabaki dugu.
‎Honen pertsonaiak ez dira berriak, betikoak baino (anaiak, esklaboa, nagusia...), baina bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu, ez erabat tipikoak. Gainera ezaugarrikuntza psikologikoa gehiegikeria gabe garatzen duenez, pertsonaia finak taularatzen dira azkenean, benetako sentimenduz jantziak.
‎| hiztegi sarrera (lema)+ determinatzailea (mugatzailea)+ numeroa+ kasua (k) Guztiek testu hitz bakarra osatzen dute, baina bakoitzak bere informazioa mantentzen du. Eta informazio hori ez da morfologikoa soilik formalki bai, morfosintaktikoa baino, erlazio atzizkiak ere testu hitzaren parte baitira, funtzioaren berri ematen dutenak, hain zuzen ere.
2003
‎Juan del Olmok Euskaldunon «Egunkaria»ri eman gabe dugun 2002ko diru laguntza (ehuneko 15a falta zen emateko) bertan behera uzteko jakinarazi dit, bestelako jokabideak erantzukizun penalak ekarriko lizkidakeela esanez. Hori horrela da, eta ikaragarria irudituko zaigu, baina bakoitzak bere balorazioa egin du, horrela dela jakinda jokatzen asmatu behar dugu. Horregatik bihotzari erantzun bai, baina buruarekin jokatu behar dugu.
‎" Gerran ibilitako askok ez daukate perspektibarik. Datu batzuk badituzte, baina bakoitzak bere esparrua baino ez du ezagutzen, eta maiz oso murritza izan ohi da. Esate baterako, Lemoako kuartel batean zegoen gudari edo milizianoak ez zekien Bermeon edo Ondarroan zer gertatzen zen".
‎Liburuan beronek azaltzen deusku ondoen zelan mamindu dauan bere zaletasun hori, eta egin dituan lanak zergaitik, zelan eta zeri erantzuteko egin dituan. Ez dau bere lepo ganean meriturik zamatuko; halangoak inoren sorbaldara botako ditu arintxu, batez be aurretikoetara eskertsu agertuko da behin eta barriro euskerazaletasuna berari mendau deutsienakazko, baina bakotxari berea danez zuzenbidea, Etxenagusiari be berea autortu beharra dago, eta ez da gitxi.
‎Guztion aho mihinetan dabilen berba gozoa, baina bakotxak bere erara aitzen dauan berba errukarria.
‎Derrigorrezkoa da beraz bigarrenarekin elkarlanean aritzen den Maitasunari ere arrazoiz Arrunta deitzea, besteari ordea Zerutiarra. Jainko guztiak goretsi behar dira, bai, baina bakoitzari berea bezala egokitu zaiona esaten saiatu behar da ere. Edozein ekintza horrela baita:
2004
‎Hala ere, badirudi sindikatuen parte hartzea ez duela kooperatiben baitanulertzen: gorago aipatu dugunez, sindikalismoaren eta lankidetzaren arteko harremanak beti ere elkartasunean oinarritu behar du, baina bakoitzak bere prozedurakjarraitu behar ditu. Hau da, Arizmendiarrietak ez bide du sindikalismo intrakooperatiboa onartzen (Azurmendi 1984).
2007
‎Beno, ezin dugu ahaztu psikologoak autoaren haizetako garbigailuen modukoak garela; jendeari bidea hobeto ikusten laguntzen diogu, baina bakoitzak bere bidea hartu behar du.
‎Nire arima nire estiloa da, beste arimarik ez daukat. Orduan, kultura guztiek periodo berdinak korritzen dituzte, baina bakoitzak bere estilo edo formarekin ibiltzen dizu, bere arimaren arabera, sortu eta hil arte, bide guztia. Denak formen kaos baten prehistoriatik altxatzen dira; erlijio baten pizkundeaz hasten dira denak:
‎Elkar eraginak ez dago ukatzerik. Baina bakoitzak bere bizitza berak bakarrik bizi du eta bere baitatik bakarrik. Zirkunstantziek, haren jokoak hau ala hori eragiteko baldintzetan jartzen dute norbanakoa (hizkuntza bakoitza); baina jokoa jokatu, berak egin behar du.
‎Galdegileak: baina bakoitza bere etniari so, txokokerietara goaz. Berlin:
‎Munduarekin zubia egin, hizketan egiten da (nor bere buruagaz berbetan denean ere), komunitatearekin batean hortaz. Baina bakoitzak bere zubia, ezagutza, egiten du.
‎Elkarreragina ez dago ukatzerik. Baina bakoitzak bere bizitza berak bakarrik bizi du eta bere baitatik bakarrik. Zirkunstantziek, haren jokoak hau ala hori eragiteko baldintzetan jartzen dute banakoa (hizkuntza bakoitza); baina jokoa jokatu, berak egin behar du.
2008
‎askatasun eta gardentasunean oinarritutako maitasun ituna egin zuten. Elkarrekin zuten harremana, baina bakoitzak bere bizitza indibiduala bizitzeko aukera ere bazuen.
‎Beste batzuek farmakoen arloan egiten dute lan, baina proteomika aldetik edo beste ikuspuntu batzuetatik. Estatu mailan antzeko enpresa gehiago daude, baina bakoitza bere berezitasunekin. Enantia izeneko enpresak, adibidez, lan asko egiten du molekula kiralekin.
‎Hori egia izanik, esan dezagun beste batzuk euskara ren historian gertatu den guztia diglosiaren bitartez esplikatu nahi dutela. Baina bakoitzari berea eman behar zaio, hori da koskarik zail edo neketsuena eta hemen iza ten da maiz, nire ustez, Filologiaren aldetik oztoporik handiena.
‎alde handia dago bien artean. Hiru gizon horiek Euskalerriaren historia eta kezkak kontatzen, nekaldi bat ospatzen eta bilbatzen bezala (ez ahantzi, Salbatore Mitxelena Arantzazuko frailea izan zela, eta haren iztala oso zabala zela gure garaian oraindik) ari dira elkarrekin, baina bakoitza bereari eutsiz.
‎Gaur egun gehiengoa ordezkatzen duen alderdiak edo alderdiek hartzen dute udala zuzentzearen ardura eta, gehienetan, gutxiengo direnak gobernu ardurarik gabe gelditzen dira. Lege Zaharrean31, ordea, udal partaide guztiek parte hartzen zuten udal gobernuan, baina bakoitzak bere izaera, gaitasun eta eginkizun bereziekin. Udalari deitzeko erabiltzen zen hitzak berak(. Regimiento?) gaur egungo udalarekin zegoen ezberdintasunaren berri ematen digu, haren eginkizuna herriaren etorkizuna gidatzea edota bideratzea zela adieraziz, eta ez horrenbeste herri horretako auzoen ordezkaritza lana betetzea.
‎hitzak aditzera ematen duen modura. Kapitularrak dira alkatea, errejidoreak eta sindiko prokuradorea, haiek direlako urte horretan herriaren buruan jarriko direnak, baina bakoitza bere gaitasun eta izaera bereziarekin.
‎Juan Andres Laskurainek eta bere emazteak. Bibiana Ibarzabalek? ere helegitea aurkeztu zuten, baina bakoitzak bere kabuz. Laskurainek zioenez, ez zuen gozatzen 1.000 errealeko errentarik, eta zerrendan agertu izana bere arerioei egotzi zien421 Lau hilabete beranduago bere jabetzei buruzko datu gehiago eskaini zituen, gehienak bere ama, arreba eta emazte ohiarenak ere bazirela azalduz422 Helegitean ematen dituen azalpenak bat datoz guk darabilgun informazioarekin, eta beste zenbait datu eskaintzen dizkigu:
‎Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) 152 herrialde Genevan bildu ziren atzo, eta egunotan 2001etik sinatu ezinik dabiltzan Dohako Errondan akordioa lortu nahi dute, nahiz eta adituek oso zail ikusi hori. Pascal Lamy MMEko zuzendari orokorrak aldeak gerturatzearen alde egin zuen goizean, baina bakoitzak bereari eutsi zion. Dohako Errondaren helburu nagusia munduko merkataritza liberalizatzea eta irabaziak herrialde behartsuenetara zabaltzea da.
‎Sagranen eskuek bateria jotzeko makilatxoak oratzen dituzte, badirudi ez dituela mugitu ere egiten, baina dardara egiten du aireak. Gauza berbera, baina bakoitzak bere erara. Eta konturatu naiz, bakoitzak bere erara adierazten duen hori, funtsean, gauza berbera dela.
2009
‎Autoreek nork bere ikuspuntua ematen dute galesaren historiaren epealdi bati buruz: baina bakoitzak berea ematen du, alegia lanen arteko batasun metodologikorik ez dago. Dakigula behintzat, ez da hizkuntza baten historia sozial bat eskuragarri modu orokor eta sistematizaturik eginik.
‎Eta ahaztu gabe, ez garela isolaturik bizi. Aniztasunaren erronka globala dela, mundu mailakoa baina bakoitzak bere gertukoari erantzun behar diola. Ekolingustikaren filosofia lagun," Think global, act local".
‎Izan zitekeen auzoan guztiok garai berean ateratzea karkabak, ugarrainak; bide eta soro ertzetako ubideak garbitzea, soro bazterreko errekatxoetan pilatutako orbelak batzea... neguko euriteetan urak ezbeharrik sortu barik korri zezan. Baina bakoitzak bere lur eremua, eta eremutik igarotzen zen erreka zatia, garbitzen zuen. Behar horretan aparteko ardura izaten zuten errotariek.
‎Sistema honetan interpretazioa ezberdina da guztientzat. Badira gauza komunak, inguru berean bizi garelako eta antzeko baldintzen pean gaudelako, baina bakoitzak bere mitologia pertsonala dauka, bere imaginario propioa. Hor sinboloek, nahiz eta askotan komunak izan, traza ezberdinak hartzen dituzte, pertsonalagoak.
‎Bizitzan zehar hainbat arazotxo dago eta ikasi behar dugu zelan osatu mapa gabeko bideak zabaltzen. Askotan kontsultan errezeta magikoa eskatzen didate, baina bakoitzak bere lana egin behar du eta horrek askotan beldurra sortzen du. Asko aurreratu dugu tekniketan eta baliabidetan, baina ahaztu dugu norberaren sexualitatea norberarena dela eta baliabideek balio ez bazaizkigu arazoa ez du zertan gurea izan behar, agian baliabideena da.
‎enpresa dira, gazta, ogia eta abar saltzen dute, elkartea dira, eta beraz, erabakiak eta lana modu kooperatiboan hartzen dituztelako, eta familia ere badira nolabait, elkarrekin bazkaltzen dutelako, txandaka prestatzen dute janaria. Bizi ere elkarrekin bizi dira, baserri berean baina bakoitzak bere bizilekua, etxea du.
‎Sistema honetan interpretazioa ezberdina da guztientzat. Badira gauza komunak, inguru berean bizi garelako eta antzeko baldintzen pean gaudelako, baina bakoitzak bere mitologia pertsonala dauka, bere imaginario propioa. Hor sinboloek, nahiz eta askotan komunak izan, traza ezberdinak hartzen dituzte, pertsonalagoak.
‎Azken aldi honetan ez nintzen Anaren aferez gehiegi arduratzen. Elkarrekin bizi ginen, baina bakoitza bere munduan bizi zen, ulertzen?
‎–Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere?;. Hitz ematen dizut?, erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran? nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibianaren poza eta horregatik Maria Bibianaren alaitasuna, Adaren besoak berea kateatu zuenean.
‎–Eta hori zen nire asmoa, Bibi, zin degizut. Baina bakoitzak bere mugak ditu. Zer esango zenidake, abioi batean ibiltzera behartuko bazintut?
‎ingelesa, gaztelania eta katalana. Hirurok erroak egin dituzte eta haziz doaz gure baratzeko bugainbileak bezala, han hemenka nahasiz, baina bakoitzak bere eremua atxikiz eta garatuz nekez aurreikusitako osasun eta kemenarekin. Hizkuntz hostaila honetan nolabaiteko ordena atxikitze aldera, kontuz landatu behar izan genuen geuk ere.
‎Estandar hori honetarako prestatuta dago: hainbat pertsonak aldi berean mezuak bidali eta jasotzea kontu berean, baina bakoitza bere terminaletik. Gainera, honela jakin daiteke nork irakurri duen taldeko beste pertsona bat.
‎Gehiengo hori biltzen saiatu behar gara, baita Nafarroan eta baita Iparraldean ere. Baina bakoitzak bere erritmoak errespetatuz, eta bakoitza bere errealitatetik abiatuz, eta bakoitzari bere erabakitzeko eskubidea onartuz.
‎29 urte beteta dauzka dagoeneko, eta, futbolaren egitura aztertuta, berandu antzean iritsi da futbol profesionalera. Baina bakoitzak bere momentua izaten du. Ez da begiratu behar jokalariak zenbat urte dauzkan, momentu onean dagoen edo ez baizik.
‎Erlazioak ez dute zertan txarrak izan. Baina bakoitza bere tokian. Agian, lehen ez zegoen argi non zegoen bakoitza.
‎Gorputzaren nagikeriaren azalpena eginda, protagonisten xehetasunak ematea da hurrengo lana. Talde gaiztoak dira biak, baina bakoitza bere arrazoiengatik. Gaizto samarra da Lagun Aro, ez baitu berarengan konfiantza handi handia edukitzeko motiborik ematen.
‎ahizpak shocka izan zuenetik ez baitzuen burua altxatzen; eta, harekin ospitalera joan zenetik, hari begira bizi zen, bere burua ukatzeko gertu, Adarena berresteko asmotan; Adari bazkaltzen eta afaltzen laguntzen zion, egonarri handiz; honek ohea bustitzen zuenean, berriz, Maria Bibianak garbitu eta azpiko galtzak eta izarak aldatzen zizkion; Maria Bibianak, beraz, gogoan behar zuen Adari egindako promesa, noiz eta ahizpa halaxe mintzatu baitzitzaion, bi poloen arteko barne borroka hartan sartuta zebilèn garaian: ...baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran... nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibianaren poza eta horregatik Maria Bibianaren alaitasuna, Adaren besoak berea kateatu zuenean.
‎–Eta hori zen nire asmoa, Bibi, zin degizut. Baina bakoitzak bere mugak ditu. Zer esango zenidake, abioi batean ibiltzera behartuko bazintut?
2010
‎Garai hartan, Ibon Sarasolaren hiztegiaz gain ez nuen askorik, artean ez zegoelako unibertsitatean ere testu juridikorik. Gero, Deustuan eta EHUn egin dituzte lan batzuk, baina bakoitzak bere irizpideekin. Horien artean lan egin behar izan dut, aukerak ere proposatuz.
‎Gaitasunak elkarturik, beraz, lortzen dute kontakizunak hautatu, grabatu, eta musikaz lagundurik modu erakargarrian aurkeztea. " Gauza berarekin lanean gabiltza, baina bakoitzak berean jartzen du arreta. Elkarlana da gurea".
‎Hau da, markatzen du bi enuntziatzaile desberdinen presentzia, eta, printzipioz, euren arteko autonomia. Baliteke bi enuntziatzaileak bat etortzea, edo ez, baina bakoitza bere aldetik enuntziatzen da. Hortik bere elkarreragin garrantzia.
‎Sermoien anbiguotasuna ikusi dugu aurreko kapituluan, kristauarekiko distantzia eta hurbiltasuna, denok batera, bai, baina bakoitza bere ertzean. Sermoilariak hurbildu nahi du, taldearen eta artaldearen ale izan nahi du, baina gogorra ere izan behar.
‎Hurbiltzearen erretorikaren korrelatiboa da urruntzearen erretorika, bestela esanda, hurbil baina bakoitza bere tokian erretorika. Sermoia hurbiltzen eta mugak jartzen ari da, anbiguoki, etengabe.
‎Aurtengoa bigarren urtea izanik, seguruago eta konfiantza gehiagorekin ari naiz.Zer moduzko jarrera erakusten dute gazteek kirolarekiko. Kirol aukera asko zabaldu da azken urteotan. Alde horretatik ez dago aitzakiarik, baina bakoitzak bere erara erantzuten du: batzuek ez dute gehiegi egiten.
‎Alde batetik, informazioa kudeatzeko iragazkiak ezarri behar ditugu, baina iragazki horiek bakoitzak erabaki ditu. Orain arte iragazkiak ere baziren, baina bakoitzak bereak ezartzeko aukerak ez ziren hain handiak. Hedabideen aurrean, adibidez, bakoitzak bere iragazkia jar zezakeen, baina azkenean informazio iturriak gutxi ziren.
‎Haren ustez Vietnameko gerra film batean agertzen bazen, Estatu Batuak nahitaez salatu behar ziren. Eztabaidatzen jarraitu genuen baina bakoitzak bereari eutsi zion. Ez zidatela artikulua argitaratuko pentsatu nuen, baina oker nengoen.
2011
‎Panorama ona, baina Bartzelonak 13 0eko partziala lortu zuen aurrena, eta 25 azken tarte horretan. Hantxe urtu zen Baskoniaren kemena, eta amore eman behar izan zuen kataluniarren joaren aurrean.Aho zapore gazi gozoa utzi du finalak, Baskoniak nahiko gertu eduki zuelako inork aurreikusten ez zuen txapela, baina bakoitzari berea eman behar zaio. Bartzelona uste baino gertuago dago, eta hori ona da, Pascualen taldeak Superkopa hanka batekin irabaziko zuela iragartzen baitzuten aditu gehienek.
‎Alegia, sufrimendua izan zela esan digute, baina alde bakoitzak nola kontatu duen, edo irabazleek nola islatu duten. Ze, gauza bera zen, baina bakoitzak bere modura kontatzen du. Hori ezagutzea oso inportantea da.
‎Urriaren 20an pertsiana bat itxi zen, eta orain erdi zabalik zeuden beste hiru zabal zabalik daude: hirurak itxi behar dira, baina bakoitzak bere aldian. Pertsiana jaisteko hiru errail ibili behar dira:
‎Arduratsu jokatu behar dugu biktima guztien aitormena egiteko.Ezker Abertzaleak biktimen inguruko adierazpen argia egingo duela esan du Pello Urizarrek. Ez da egin gabe geldituko, zehaztu du, baina bakoitzak bere erritmoak dituela gaineratu du.
‎INES. Bai, hori igual bai, baina bakoitzak bere bizitza egin du.
‎GoodNCrazy Laburpena eta eskema: aztertzeko oinarrizkoak Laburpena eta eskema ikaskuntzaren xede den edukiaren informazioa laburtzeko aukera ematen duten bi azterketa teknika dira, baina bakoitzak bere berezitasun espezifikoak ditu: Laburpena:
‎Duela sei urte aurkeztu zen Zinemaldian, Gazte Epaimahaiaren Saria eskuratuaz, Aupa etxebeste!, Telmo Esnalek eta Asier Altunak elkarlanean burututako pelikula. Aurten bi zuzendariak Donostiara itzuli dira, baina bakoitza bere aldetik; bere aldetik, baina biak ere arrakastatsu.
‎Erramun Unamuno. Hura ere ugazaba zen, baina bakoitzak bere zeregina zeukan. Andresek bezeroakaz egiten zuen hartu emana; beharginokaz, Erramunek.
‎Beti egiten genituen horrelako aldarriak geure jatorduetan, baina bakoitzak bere berbetan. Egun hartan guztiek euskaraz egiteak harritu ninduen.
‎Ondo da, arnasa gehiagotan hartzeak ez du esan nahi sakonago hartzen denik, kopurua ez da nahitaez nolakotasunaren lagun. Baina bakoitzari berea, aitor diezaiogun hori (euskal) modernitate industrialari.
2012
‎Azken urteotan gauza berriak antolatu dira inauterietan, baina, lehen, zuen kalejira elementu garrantzitsuenetarikoa izango zen, noski... Bai, gaur egun, larunbateko kalejirak indar handia hartu duela iruditzen zait. Lehen ere ateratzen ziren larunbatetan, Erketz ekoak, eta taberna batzuetakoak ere bai, baina bakoitza bere aldetik. Gu beti igandean.Arrakastarik izan al duzue. Batzuetan gehiago, bestetan gutxiago.
‎Bere lanik ezagunenak aurkezteko antzezpen handia antolatu du, eta hori koreografoaren azken lantzat har daiteke. Bi hilabetean, hamasei dantzari erakusketa aretoan txandakatzen dira Xavier Le Royren bakarkako pieza ezagunenak dantzatzeko, baina bakoitzak bere esperientziatik aurkezten ditu ikuslearekin elkarrizketan dabilen bitartean. Ikuslea lanaren parte izatea lorpen handia da Le Royren erakusketa konplexu horretan.
‎Beharbada nire ama gogoratzen dut egoera hartan. Orain banabil bikote batekin baina bakoitza bere etxean, bera bere semearekin eta ni nire etxean.
‎«Helburu nagusia aske eta zoriontsu izatea da», dio Garrok. «Orientabide batzuk ematen dira, baina bakoitzak bere makrobiotika egin behar du». Gizakiek hiru alderdi zaindu behar dituzte:
‎Osinagak esan duenez, technoak indarra hartu arren, trikitiak eta gitarrak ere badute toki esanguratsua diskoan. «Dosifikatuta daude, baina bakoitzak bere tartean, garrantzi handia du», argitu du. «Bilboko itsasadarreko ugerra ere laranja da», segitu zuen aurkezpen lanetan Azpiazuk, «eta ugerra ri u a kenduz gero, gerra geratzen zaigu».
‎Haurrek bereiz jarduten dute. Badakite besteak ere han daudela, baina bakoitzak bere erritmoan jarduten du. Kontzentratuta daude.
‎Biek dute oinarria bere estrategia osoa emisioan, hemen: = »https ://www.consumer.es/ streaming»–streaming eta ditugun aparatu guztien arteko sinkronizazioan, baina bakoitzak bere abantailak ditu. Spotifyren kasuan, zalantzarik gabe bere katalogoaren irismena izugarria da, zerbitzua kontratatzen duena.
‎Ikerketa gehi garapena gehi berrikuntza gehi kultura (I+G+B+ K). Ibarretxeren hitzetan, kopiatzea erraza da baina bakoitzak bere kultura gehitzea ezinbestekoa da: Kulturaren K, euskararen K, kooperatibismoaren K. Nork bere identitatea defendatu behar duela esan zuen eta ez bakarrik nazio ideiarekin erlazionatutakoa, baizik eta ekonomiarekin eta giza garapen iraunkorrarekin lotutara daukana ere bai.
‎Oso pozik nago, baina ardura ere handia dut. Beti izaten dira alderaketak lehengo garaiarekin, baina bakoitzak bere bidea dauka.Alderaketarena entzunda, presioaren sinonimo gisa ulertu da. Bolivian ere zaila al da entrenatzaile izatea, munduko beste bazter guztietan bezala. Leku guztietan bezalakoa da:
2013
‎Hilabete eta erdiko epean bi disko eman ditu argitara; uztailaren amaieran, Ospitaleko itsas kabia lana aurkeztu zuen, eta duela astebete pasatxo, Bihotzaren doinuak izenekoa. Batean zein bestean Irizarren ohiko musika sentikorra eta nostalgikoa entzun daiteke, baina bakoitzak bere abiapuntua du, bere istorioa.
‎Puntu ale bakarra biltzeko ez dira gai izan hiruren artean. Hirurak galtzaile, baina bakoitza bere eran. Athleticek askoz gehiago egin dezakeen ustea utzi zuen Levanteren zelaian.
‎Saiatuko ginateke espiritu berarekin egiten, ahalik eta jende gehienak izan dezala parte hartzeko aukera. Mundu honetan lan egiten dugun guztiok gauza mordoa egiten dugu, baina bakoitzak bere aldetik, eta nahi dugu komunitate moduan zerbait erakutsi, guztiok zerbaitetan elkarrekin agertu. Oraindik ez dugu asko zehaztu nola egin; ari gara pentsatzen.
‎Pixkanaka lehenengo asteetako bisita ugariak amaituz joan ziren. Ez dut era zinikoan esan nahi, baina bakoitzak bere egunerokotasunean hona etortzea baino gauza garrantzitsuagoak izango ditu egiteko. Orain Amaia bakarrik etortzen zaizu bisitan, astean behin; batzuetan berak kontatzen dizkizu kuadrillakoen nondik norakoak eta egindako parrandaren bateko abenturak.
‎Etortzen direnean denak borobilean esertzen dira. Taupadekin hasten gara, baina bakoitzak bere izena esanez. Gero notak irakurtzera pasatzen gara.
‎Xemenek hain luzaroan amestuta zeukan Axinerekiko egun argitzea hurbiltzen ari da, baina bakoitza bere gordelekuan ezkutatuta dago. " Agian, agian... ez zegok bakarrik ordea".
2014
‎Baina, azkenean, herria da erabaki behar duena. Alderdi politiko ezberdinak hor daude, baina bakoitzak bere interesak ditu. Anitzetan, herritarren nahia eta gogoa ez dute asebetetzen.
‎Jarraian aurkezten den artikuluan errepublikanismoa plaza publikoan agertu zenetik (1868) II. Errepublika aldarrikatu arte (1931) Hego Euskal Herriko errepublikanoek euskararekiko erakutsi zuten jarrera aztertu da. Kultura errepublikanoaren baitan bai gaztelaniak eta bai euskarak euren lekua izan zuten, baina bakoitzak bere esparru propioa bete zuen. Ideologia politiko laiko eta moderno honen defendatzaileek batez ere federalismoari esker lortu zuten errepublikanismoa eta euskara kontraesanik gabe eguneroko bizitzan uztartzea.
‎Dudarik gabe, gurasoekin egotea da haurrarentzako aukerarik onena, baina hori ez da askotan posible izaten eta maiz, aiton amonei uzten zaie haurrak zaintzeko ardura. Aiton amonak oso garrantzitsuak dira haurraren garapenean, baina bakoitzak bere espazioa behar duela uste dugu. Gu oso konbentzituta gaude gure lanaz eta gurasoak etxean egonagatik ere, ahal duenak ordu batzuetan bederen haurra ekartzea oso komenigarria dela uste dugu.
‎Oso desberdinak gara, baina elkar ulertzen dugu. Elkarlaneko proiektua da, baina bakoitzak bere funtzioak ditu.
‎Baina sekula haserrerik ez zuten izan bi familien artean. Oso jende ona bietan, baina bakoitza bere aldekoa. Aitaren familia zen, ez francotarra, orduan ez baitzegoen Francorik...
2015
‎Jarrera aldaketa zegoen, oso enpoderatzailea izan zen, eta ahalduntzen zara baldin eta aurrez gaia landu baduzu, aztertu baduzu zergatik zauden hor, zergatik zauden txanoz estalita, beltzez jantzita. Gero, Euskal Herriko beste toki batzuetan egin dira horrelako manifestazioak, baina bakoitzak bere kabuz egin du. Horrek esan nahi du beste emakumeak ere behar horrekin identifikatu direla, baita estetika horrekin ere.
‎Baita beste helburu batzuetarako ere: «Gure auzoan haur asko dago, eta arraza askotakoak dira, baina bakoitza bere taldean biltzen da, eta jaiak aproposak dira umeen arteko harremanak bultzatzeko».Musika eta janaGainerakoan, gazteek ere izanen dute zerekin gozatu. «Gazteek antolatzen dituzte gaueko jarduerak.
‎Ametitu beharra zeukan Andrewk karramarroak disekzionatu nahi izatea, eta Jasperrek alga zopa egin zitekeela uste bazuen ezin galarazi; edo Roseren objektuak: maskorrak, kanaberak, harriak; denek zuten talentua, bere umeek, baina bakoitzak bere moduan. Eta, horren ondorioz, hasperen egin zuen gela osoari zorutik sabairaino so eginez, galtzerdia Jamesen hanka parean zeukan bitartean?, gauzak gero eta narrasago zeuden, uda joan uda etorri.
‎Beren harremanak beste alderdiekin frango kalapitatsuak gertatu ziren Aberri Egunak zirela eta, besteak beste. 1990ean Hendaian toki berean bainan bakoitzak bere aldetik antolatu zuten denek Aberri Eguna bainan istilu eta irainen artean iragan zen. 1991n berriz elkarlanerako entseguek porrot egin ondoren bi deialdi izan ziren:
‎Alde horretatik, edukiak elkarren artean lantzea bakoitzarentzat aprobetxagarri izan daitekeela uste du Irigoienek: «Adibidez, eremu berdineko bi hedabidek gai bera lantzen dute, baina bakoitzak bere erara eta batak besteari informazioa ahalbidetzen dio, baina azkenean bakoitzak bere ukitua ematen dio. Beraz, horrela balitz, erraza litzateke, esfortzu bat egiten duzu baina zurean ere aprobetxagarri izan daiteke.
‎Eremu horretan halako plataforma bat sortzeko ideia zabaldu du Tokikom elkarteak, Udalbiltzaren Garapen eta Kohesio Funtsak bultzatutako «Euskal Pirinioetan lan eta bizi» ekimenari erantzunez. Halako plataforma komunikatibo batek euskal Pirinioak kohesionatzeko balio izan lezakeela pentsatuz abiatu da ideia, jakinez azken 30 urteetan euskarazko komunikabideak badaudela eremu horietan, baina bakoitza bere eskualdera mugatuta. Plataforma hori, hasiera batean gutxienez, eduki agregatzailea izango litzateke:
‎Gure taldekoak askotan ekitaldi batzuetan partaide izaten gara, baina bakoitza bere kabuz, edo talde txiki batekin. Adibidez; Gure taldeko ikaskideak, beste berba lagun talde batzuetan partaideak gara.
‎Teologiaren eta beste morrontzen sarepetik ateratzea aurrerapen itzela izan zen. Baina bakoitzak bere kabuz pentsatzeko eta erabakitzeko gauza izateko asmo kantianoa besteen argudioak ere haintzat hartzen diren elkarrizketa espazio publikoan baizik ezin da gertatu, eta hitz egindakoa gero gauzatzeko moduan.
‎Bururatzean, luzaz txalotua izan den kontzertua. Sartzea urririk zen bainan bakoitzak beretik egin zezakeen emaitza bat, kontzertu hori Nigerren Boko Haram fama txarreko erakunde terroristak suntsitu dituen eliza ugarien berreraikitzea laguntzeko. Hor zagon Vietnameko misionest bat, diaporama baten bidez Nigerreko egoeraren berri emateko.
2016
‎Zure aita eta biok? tira, etxe berean bizi gara, baina bakoitzak bere bizimodua egiten du.
‎Gero, are eta gehiago edaten hasi zen, eta jasangaitza zen elkarbizitza. Teilatu beraren azpian, baina bakoitzak bere bizimodua egitea erabaki genuen. Tira, ez genuen erabaki, pixkanaka pixkanaka elkarrengandik urruntzen joan ginen.
‎Jarri sehaskak elkarrekin. Helburua da haurrek elkar ikusi ahal izatea (horrek segurtasuna ematen die, bikiak elkarren artean oso lotuta daudelako), baina bakoitzak bere espazioa izatea, eta, aldi berean, nork bere lekua izatea eta leku arazorik izatea. Lo orduen erregistroa egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia