Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2008
‎Egia esan, hasieran bai. Baina azken urteetan neska asko ikusten dira beste txarangetan ere, eta jendea gero eta gutxiago harritzen da.
‎Izan ere, han gero eta arrakasta handiagoa dute Euskal Herrian ekoitzitako produktuek. Betidanik izan da esportatzeko merkatu interesgarria, baina azken urteotan garrantzi berezia hartu du. 2001ean, esaterako, 108.199 euroren balioa izan zuten hara egindako salmentek; 2007an, berriz, 510.498 eurorena.
‎Rafting eta kayak dira jarduera ezagunenak. Kayak da zaharrena, baina azken urteetan rafting ak gero eta arrakasta handiagoa lortu du. Errekan barna jautsiz, sentsazio handiak eta freskoak izaten dira.
‎Beltza, astuna eta potoloa. Baina azken urteotan sakelakoen marea zabaldu da eta Tourrean gertatzen den bezala, marea laranjak mendian gora egin du. Dagoeneko, telefono finkoa ia iragan hurbileko erlikia bat baino ez da askorentzat eta gehienok ezin dugu bizi sakelakorik gabe.
‎Kutsadurak arrain espezieei kalte egiten die Hernanitik behera, baina azken urteetan erreka arrainez birpopulatzeko ahaleginak egin dituzte. Birsartze Planaren bitartez, 1987tik goiti izokinak sartzeko esperientziak egin zituzten, eta ondorio baikorrak lortu zituzten.
‎Ekitaldi hori ez da berria Altsasurentzat, baina agian bai altsasuar askorentzat. Miguelek dioenez, «urte askoan egin izan da, baina azken urteetan ez da izan eztandarik, eta aurten ekitaldia berreskuratuko dugu, uste dut jendeari asko gustatuko zaiola». Eztanda Erraldoia festei hasiera emateko modu «oso polita» dela iruditzen zaio Unai Hualde alkateari ere, honela «hasierako suziri ekitaldi partaidetsu eta ikusgarriago bat» landu dute altsasuarrek.
‎Beharbada, bere horretan, ziklo berriko eguzki orbanen agerpena ez litzateke horren albiste garrantzitsua. Baina azken urtean eta batez ere uda inguruan ugaldu egin ziren zurrumurruak Eguzkiarekin zerbait gertatzen zela esanez. Uztailaren 11n NASAk prentsa oharra argitaratu behar izan zuen Eguzkiari ezer ez zitzaiola pasatzen argitzeko, eta eguzki minimoa behar baino luzeagoa zela gezurtatzeko.
‎Sito Alonsok gidatzen du denboraldi honetan Joventut, baina azken urteetan Aito Garcia Renesesek finkatutako bide beretik dabil aurten ere Kataluniako taldea: defentsan estutu, baloiak lapurtu eta korrika egin.
‎Ezin da ukatu asko politizatu dela auzi hau. Baina azken urteotako esperientziak dio hemen auzitegiek beren lana ondo egiten dutela eta zuk argudioak ondo landuta badaramatzazu arreta jarriko dutela zure lanean. Nik sinistu nahi dut hemen justiziaren administrazioa zuzena dela, eta sinistu nahi dut nik zuzenbidea praktikatzen dudala justizia egiteko gaitasuna duen auzitegi batean.
2009
‎Baina ez da gogorra izan, eta batez ere azken urte honetako idazketa prozesua oso gustura egin dut. Momentu batzuetan sentitu dut presioa, baina azken urtean ez. Gero, argitaratu ondoren, berriro sentitu dut presio hori.
‎Horien artean, ruc catala (Kataluniako astoa) deituriko espeziea dago. Orain dela 40 urte hasi zen animalia hauen gainbehera, baina azken urteetan ekimen asko sortu dira haien inguruan, eta nazioaren nortasunaren ikurra bihurtu dira.
‎1998an eratu zen, eta 2001eko hauteskundeetan parte hartu zuen, 663 boto lorturik. Baina azken urte hauetan ez du jarduera publikorik izan. Joan den asteburuan informazio iturri batzuek jakinarazi zuten Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezteko lehen tramitea egin zuela, hau da ordezkari bat izendatu hauteskunde batzordean.
‎Olazabalek badaki kostako zaiola Gonzalez ordezkatzea, baina azken urtean izan duen hobekuntzak konfiantza ematen dio. Iaz baino hobeto prestatuta nago.
‎Marketin kanpaina erraldoi batek lagundu du Pedro Almodovarren azken filmaren zinemaratzea. Zuzendariak eta haren ingurukoek beti jakin izan dute produktua ongi saltzen, baina azken urteotan gero eta zailago egiten dute artearen eta negozioaren arteko muga meharra non dagoen jakitea. Ikono bihurtuta, Almodovar eremu konplikatuan mugitzen da aspalditik; egile izaera eskuratu nahi du kosta ahala kosta, nahiz eta horretarako zuzendari herrikoia izateari utzi behar diola jakin.
‎Besterik da urte horietan guztietan zeinu bat uztea, nortasun eta sorkuntza zeinu bat. Aspaldi erein eta iltzatua du zeinu bat Dylanek, baina azken urteetan behiala izandako distira berreskuratzen ari da gainera. Eritasun larri bati aurre egin ondoren, Modern Times laudatua argitaratu zuen 2006an.
‎Aurreko mendeetan ezpata dantza askotan eskaini ohi zuten Andoainen. Zenbait liburutan irakur daiteke Andoainen eginiko ezpata dantzak, baina azken urteetan ohitura galduta zegoen. Grinak eta gogoak bultzatuta, talde txiki batek ohitura berreskuratzeko ahalegina egin zuen, eta aurten, hogeita hemezortzi neska eta mutil aterako dira ezpatak eskuan.
‎Orain urte batzuk arte goizez bakarrik egiten ziren ospakizunak. Baina azken urte hauetan egun osoko festa egiten dute. Maiatzaren 3an Legazpiko elizara jaisten dute erlikia, eta bertan igarotzen ditu Santikutz festak.
‎Blank Generation (1977) diskoarekin punk eta new wav e aren erreferentzia musikal eta estetiko bilakatu zen The Voidoids beste hainbat talderentzat, tartean Sex Pistols. Geroago, The Outsets eta Lovelies sortu zituen Julianek, eta The Clashen Sandinista diskoan parte hartu zuen; baina azken urteetan ekoizpen lanetan aritu da gitarrista, New Yorkeko NY Hed estudioan, The Fleshtones, James Chance eta beste askorentzat. Han ezagutu zuen Capsula, Bilbon finkaturiko talde argentinarra, eta haiekin grabatu du The Naked Flame (Bloody Hotsak).
‎Aurrenekoak izan ziren horretan. Baina azken urteotan izan dute, batez ere, Urriellu eskalatzeko jolas eremu. Zunbeltz (8b+/ 500m) librean eskalatu zuten, 2003an, eta Quinto Imperio (8b/ 500m), 2006an librean, baliabide artifizialen laguntzarik gabe, bi bide horiek eskalatzen lehenengoak izan ziren.
‎Horietako inork ez du ezkutatu bere ibilbidean Daft Punk ek izan duen garrantzia, eta askoren doinuetan zaila da frantziarren eraginetik haratago ezer berririk aurkitzea. Aipatutako zerrenda horretan, jakina, izenen bat ahaztuko zait seguruenik, baina azken urte hauetako talde esanguratsuenak horiek dira (LCD Soundsystemen baimenaz, noski).
‎Lehen urteak oso onak izan zirela. Baina azken urteotan asko jaitsi dela, lehen ia bi mila lagunekin frontoia betetzen zela, orain laurehun bat etortzen direla, sarrera doan jarrita ere. Ez ote zen berriro Iruñean egin, baina non.
‎DONOSTIA. Emakume etorkinek, bertan jaiotakoek bezala, tratu txarrak jasateko arriskua dutela, baina azken urteetako datuak ikusita, are babesgabeago daudela ohartarazi du Sos Arrazakeriak. Hartarako arrazoia ez dela kulturala adierazi du elkarteak, genero indarkeria mundu osoan badelako.
‎Fresko oraindik. Garai batean, 30 urteren bueltan zebiltzanean jokatzen zituzten pilotariek euren aurreneko finalak, baina azken urteotan joera hori aldatu da. Okerrik ezean, Martinez de Irujo eta Olaizola II.ari urte asko geratzen zaizkie oraindik profesionaletan.
2010
‎Cipressan lehen hautaketa egiten dela eta Poggioren oinera indartsuenak soilik iristen direla esaten da. Milan San Remo, hortaz, bakan batzuen artean jokatzen dela dirudi, baina azken urteotan gertatutakoari erreparatuz gero, bi muino horiek zeresan gutxi izaten dute. Akaso txirrindularien hankak are gehiago zigortuko dituzte, baina Italo Calvino zuzengunera tropel mardul samarra heldu ohi da; iaz, esaterako, 50 bat txirrindularikoa.
2011
‎Alde horretatik, ezin kexatuko gara. Ez digute guk nahi adina ematen, baina azken urte honetan komunikabideek arreta handiagoa eskaini digute, eta horrek indarra ematen digu. Gure aukeretan gehiago sinisten laguntzen du, garrantzitsuak garela sentiaraziz.
‎Hotz industrialaren sektorean penintsulako hornitzailerik garrantzitsuena zen, merkatu kuotaren %70ekin, eta atzerrira ere asko saltzen zuen. Baina azken urteotan Espainiako Altxortegiarekin egin duen zorraren ondorioz, Gizarte Segurantzak kontu guztiak bahitu zizkion duela hilabete batzuk. Ondorioz, ekoizpena gelditu egin behar izan du, ez baitauka hornitzaileei ordaintzeko dirurik.Uda aurretik, Konkurtso Legera jotzeko zorian egon zen.
‎«Administrazio kontseilura emakumeak sartzen saiatuko dira enpresak, horrela gizonek eta emakumeek presentzia orekatua izan dezaten». Baina azken urteetan aurrerapauso txiki batzuk egin diren arren, oraindik bide luzea gelditzen da. Ibex enpresetako administrazio kontseiluetan hamarretik bat besterik ez da emakumea, 502 gizon eta 54 emakume daude; aldiz, 2004an, %3 baino ez ziren.Hego Euskal Herrian ere, antzerakoa da panorama.
‎Unibertsitateari betidanik bi zeregin nagusi aitortu zaizkio, irakaskuntza batetik eta ikerkuntza bestetik. Baina azken urteotan gero eta gehiago azpimarratzen da unibertsitatearen hirugarren zeregina, hots, gizarteari zor dion transferentzia.Unibertsitatean garatzen den ikerkuntza eta lortzen den jakintza ezin da bertan gelditu; gizarteari helarazi behar zaio. Transferentzia hori egiteko, modu asko daude:
2012
‎2010ean Rotterdamen UPFko hamar lan proiektatu ziren. 90eko hamarkadan Madrilgo industriaren hegemonia nabaria zen, baina azken urteotan Kataluniako ekoizpenak zeresan handia ematen ari dira. 2008an Kataluniako Zinema Akademia eratu zuten eta Gaudi sariak sortu zituzten.
‎Urtez urte gero eta gehiago dira Mendizabalako jaialdira hurbiltzen direnak: hasiera batean Arabako campuseko ikasleak baino ez ziren joaten, baina azken urteotan Euskal Herri osoko gazteak erakartzea lortu dute. Joan den urtean bederatzi mila lagun inguru bildu ziren, eta aurten ere marka hori gainditzea espero dute.
2013
‎Oscar sarietarako izendapena ere erdietsi zuen, eta Norvegian sekulako arrakasta izatera iritsi zen. Norvegiako zinemagintza ezin daiteke Danimarka edota Suediakoarekin alderatu, baina azken urteotan hainbat produkziok nazioarteko onespena lortu dute. Elling Ingvar Ambjornsen idazlearen Br ¿ dre i blodet nobelako pertsonaia xelebrea da, eta haren eta Kjell Bjarne istorio atsegin eta hunkigarriak milaka irakurle eta ikusle harrapatu ditu.
‎Gaur egun ere, bada oraindik, batzuk lanbide tradizionaletan eta beste batzuk lanbide modernoagoetan. Baina azken urteetan aisiak erakarri du jende gehien Bizkaiak eta Arabak partekatzen duten parke natural honetara. Altube zeharkatzen duen AP autobidea kenduz gero, ia berez den moduan iraundu naturak inguruotan.
‎Etxebizitzarik gabekoak artatzen zituzten bi langileren ekimena izan zen, logelen alokairua garestitzen ari zela antzemanda. Hamar urteotan 500 lagun inguru igaro dira elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetatik; hasieran, gizonak zein emakumeak hartzen zituzten, baina azken urteetan, andrazkoei eta haien seme alabei egin diete harrera, «haiek dituztelako beharrizan gehien». Egun, bi etxebizitza baino ez dauzka elkarteak:
‎«Ematen du lankidetzarekin jolasten ari direla; urte batzuetan dirua dago, hurrengoan ez...», azaldu du Dominguezek. Gasteiz hiriburu eredugarria izan dela azaldu du Dominguezek, baina azken urteetan kontrako bidea hartu duela gaineratu du. 2012an 330.000 euroko diru saila zehaztu zuen, aurreko urtearen aldean %88ko murrizketa eginda.
2014
‎Jamaikako reggaearen kulturan oso ohikoa da lan egiteko modu hori. Plazaratu zen garaian, 70eko hamarkadaren amaieran, oso oihartzun zabala izan zuen Far East Banden Hard Times kantuak, baina azken urteetan ez da haren bertsio askorik egin, eta kantua oso gustukoa dutenez egokia iruditu zaie harekin riddim bat egitea Revolutionary Brothers Sound Sistemako kideei. Kantu horren erritmoan oinarrituta sortu dituzten kantu berrietan Euskal Herrira egokitu dute mezua parte hartzaileek, proiektuaren izenburuak?
‎Krisiaren aurretik asko hedatu zen TS Fundiciones, eta Zestoako hasierako lantegitik kilometro gutxira, Arroa auzoan, fabrika berri bat ireki zuen. 350 langile ere izan zituzten, baina azken urteotan erregulazioz erregulazio aritu dira. Beste lantegiak, ongi Zuzendaritzaren proposamena gaizki hartu zuten langileen ordezkariek, soilik lan baldintzak okertzea zekarrelako, lantegiaren iraupena ziurtatzeko industria planik gabe.
‎kontroletako denbora mugak asko gogortu direlako oinez doazenentzat eta horrek presioa dakarrelako ezarritako denborak errespetatzeko. Mendi martxak oinez ibiltzeko sortu ziren, baina azken urteetan lasterketa bihurtzen ari dira. Niri ez zait gaizki iruditzen, eta aitortzen dut martxak ezin hobeak direla beste proba batzuk ondo prestatzeko».
‎Estetikoki, Frantzia dela esango nuke; teknikoki, berriz, maila paretsuagoa da. Baina azken urteetan indar handia hartzen ari dira Ipar Korea eta Hego Korea: azken Munduko Magia Txapelketetan, domina guztiak irabazi zituzten manipulazio atalean.
‎Horregatik, dimisioak ez du ezustekorik sortu. Duran i Lleidak argi utzi nahi izan du erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa, baina azken urteotan nabarmen erakutsi du prozesuak hartutako norabideak sortu dion deserosotasuna. CiUren arimetako baten aurpegia izateari utziko dio, baina ez da desagertuko politikaren lehen lerrotik.
‎Ni izan beharrean, konpositorea da inportanteena». Baina azken urteotan zirkuituko pianista esanguratsuenetako bat bihurtu da. Bikaina, ezin birtuosoagoa, dela diote Rada Lupu, Murray Perhaia eta Boris Berezovski haren kideek, esaterako.
‎Oraindik asko dago egiteko. Baina azken urteetan egoerak hobera egin du. Bai, orain eskoletatik bitartekaritza gehiago eskatzen dizkigute.
2016
‎Aztiren azken azterketaren arabera, Bizkaiko golkoan 142.000 tonako antxoa biomasa dago, handiena 1987an neurketak egiten hasi zirenetik. 2005etik 2009ra debekatuta egon zen antxoa harrapatzea, asko gutxitu zirelako, baina azken urteetan susperraldi nabarmena izan du espezieak. Bizkaian eta Gipuzkoan 2.360 laguni ematen die lana antxoaren inguruko industriak:
2017
‎Urrutiak azpimarratu zuen hiru jokalariok «eredu» direla, eta eskertu egin zien «horrenbeste urtetan izandako jarrera eta portaera, bai zelaian, bai zelaitik kanpo».Eli Ibarrak hartu zion lekukoa presidenteari, eta, kostata, gai izan zen prestatutako idatzi bat irakurtzeko. Horretan aitortu zuen «une tristea» dela, eta «horren beldur» zela aspaldi, baina azken urteetan lesioek makina bat buruhauste eragin dizkiotela, eta horrek eragina izan duela bere jardunean. «Sasoi gogorra izan da hau, ia ez dudalako jokatu».
2018
‎Erizainentzat ulergarria da zenbait faktorek urduritasuna eragitea. Hala ere, hori ez da aitzakia mehatxu, bortxa, irain, bultzada, ukabilkada edo bestelako eraso fisikoetara jotzeko, inondik inora ere.Beti gertatu dira horrelako egoerak, baina azken urteotan, murrizketek eragindako satisfakzio ezaren ondorioz, gora egin dute. Izan ere, azken hamar urteotan, osasungintzako profesionalek 4.000 eraso baino gehiago pairatu dituzte Osakidetzan, erizainek horien %46 jasan dituzte.Lehen mailako arazo bati buruz ari gara, eta hori konpontzeko ez da lan nahikoa egin.
‎Bera bezala, Euskal Herriko hainbat neskak egin zuten antzeko bidea 1917tik 1980ra bitarte. Garai hartan erraketistek ez zuten sona handirik izan sorlekuan, baina azken urteetan haien istorioak argitara atera dira, batik bat Raketistak Lehen eta Orain kultur kirol elkartearen lanari esker. Bilobaren tabernan jarri du hitzordua Soroak, eta jokatutako azken partidan erabilitako erraketarekin agertu da.Nola hasi zinen erraketan. Hasi nintzen 14 urterekin.
2019
‎Grebek eragin handia izan lezakete euskal herritarrentzat ere, Ryanairrek hegaldiak baititu Forondan, Miarritzen eta Loiun, baina baita inguruko aireportuetan ere.Europa barruko hegaldietan bidaiari gehien garraiatzen dituen aire konpainia da Ryanair, baita errentagarriena ere. Baina azken urteetan ez du gatazkei ihes egiterik izan. Iaz, lehen aldiz, Ryanairreko herrialde askotako langileek greba koordinatu bat egin zuten.
2020
‎Urteak aurrera egin ahala, behera egin zuen haren bultzadak, eta azken hiruhilekoan %1, 9 hazi da urte arteko tasan, aspaldiko gutxien. Krisia lehertu zenean erdira jaitsi zen hark hiru lurraldeetako ekonomiari egiten zion ekarpena, baina azken urteetan berriro biziberritu da.
‎Aurten ere enpleguak sortuko direla espero du gobernuak, baina azken urteetan baino gutxiago —%1, 2— Langabezia tasa hamarren bat jaistea baizik ez du espero —%9, 7tik %9, 6ra—, baina iragarpen hori alda dezakeela iradoki zuen Azpiazuk: «Gauzak txukun jarraituz gero, agian %9ren azpitik ere gera daiteke».
‎Dena den, Garbalenak gogoratu du «historiako urterik onenetakoa» izan zen dela alor horretan, «2018an ezarritako markaren ondoren». Merkatuei dagokienez, Alemaniako industria da gaur egun ere erosle nagusia; hara joan dira esportazioen %12, 7 Krisiaren urterik okerrenean, Alemaniak eta Txinak eutsi zieten Euskal Herriko makinen erosketei, baina azken urtean beste merkatu batzuek izan dute gorakadarik handiena. AEBek, esaterako, aurrea hartu diote Txinari, eta Euskal Herriko makina tresnek gertuago dituzte orain Portugalgo, Italiako eta Frantziako merkatuak.
‎«Ez gara bidexka nagusitik aldentzen; gainera, boluntarioek mapa batzuk banatu dizkigute minak non dauden adierazteko». Lehergailuak dituzten basoak hesituta daude garezurraren zeinua daukaten kartel gorriekin, baina azken urteetako euriteek lurra higatu dute, eta mina batzuk tokiz aldatu direla ohartarazi du Mine Action Center erakundeak.
‎Hasieran, Espainiako Gobernuak bere menpeko administrazioko langileen soldatak soilik erabakitzen ditu, baina azken urteetan zer egin inposatu die beste administrazioei, kontu publikoak orekatu behar zirela arrazoituta. Sei urtez izoztuta egon ziren; erakunde batzuek egin zituzten intsumisio saio batzuk, eta aferak auzitegietan bukatu zuen.
2021
‎industriarako, elikagai gisa, edota beste erabilera batzuetarako. Baina azken urteotan ikus daiteke apaingarri gisa ere erabiltzen direla. Horretan ere badago merkatua, eta ez du mugarik, legedia ez dagoelako ondo finkatuta.
‎Inguru horretan, garnatxa mahatsa izan da nagusi historikoki, baina azken urteetan tempranillo, cabernet sauvignon, merlot, pinot noir, moskatela eta chardonnay mahatsak ere landatu dira.
‎Ez daude ados faboritoa nor den esateko orduan ere: «Baiona da Top14ko taldea, baina azken urteetan beti irabazi du Bigarren Mailan ari zen taldeak. Halako partidetan ezer gutxirako balio du logikak.
‎erabilera egiten da, baina jabetza udalarena da. Babes ofizialeko etxeetan ere hala izaten da, baina azken urteetan Jaurlaritza etxeen jabeei lurra saltzeko eskaintza egiten ibili da, eta ikasturte hasieran babes ofizialeko 500 etxe saldu zaizkio Gasteizen funts putreei. Hori da gure ustez ondare publikoa esku pribatuetara pasatzea.
‎Krisi ekonomiko oro abagune berri bat izan da konponbiderako neurri berriak azaleratzeko, eta COVID ez da salbuespena izan, milaka lagun geratu baitziren inolako diru sarrerarik gabe egun batetik bestera. Alde horretatik, bada, oinarrizko errenta ez da proposamen berria, baina azken urteetan gero eta indar handiagoa hartu du, baita Euskal Herrian ere.
‎abenduan baino 10.925 gutxiago dira. Beherakada handia da hori ere, baina azken urteetako batezbestekotik behera dago, agian aurten kontratazio gutxiago izan direlako Gabonetarako. Iaz, esaterako, 13.500 lanpostu desagerrarazi zituen urtarrilak.
‎Bi estatuak aliatu historikoak dira, baina azken urteetan harremanak okerrera egin du. Biden presidentea oso kritikoa izan da Trumpen Erdoganekiko tolerantziarekin, eta «autokrata» ere deitu izan dio Turkiako estatuburuari.
‎Bai eta ez. Rezusta finalerdietan aritutakoa da, baina azken urteetan kanpora joan zen lehen partidan. Zabaletak ere ez zuen ezer aipagarririk egin.
‎Bai eta ez. Dohain ikusgarriak ditu buruz buru jokatzeko, baina azken urteetako jokamoldeak ez dio mesederik egiten. Beste garai batean aritu izan balitz, jada hainbat txapel izango lituzke.
‎Euskal presoen aldeko mugimenduentzat ez dira aski, baina azken urteotan ugaritu egin dira euskal presoen Euskal Herriratze eta hurbiltze mugimenduak: Frantziako eta Espainiako gobernuek 2018an egindako promesak errealitate bihurtzen ari dira pixkanaka, mantso bada ere.
2022
‎Zuk urte asko daramatzazu mendiko eskian, baina azken urteetako arazoa da emakumeen artean zaletasun txikia dagoela mendiko eskian. Larunbateko txapelketan ere oso emakume gutxi aritu zineten lehian.
‎Artolazabalen esanetan, planak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak azken urteetan sustatutako ildo estrategikoarekin, baina azken urteetako aldaketetara «egokituta». Txostenak, besteak beste, pasaerako migrazioaren, asiloa edo babeslekua eskatzen duten migratzaileen eta familia laguntzarik gabeko adingabe atzerritarren hazkundea aipatzen ditu, baita COVID eragindako pandemia eta haren ondorio ekonomikoak ere, eta diskurtso xenofoboen gorakada.
‎Hau guztia ez dakit nola amaituko den. Iraultzarik ez da gertatuko, baina azken urteetan ikusi ez diren protestak izango dira laster».
‎Funtzio espezifiko baterako lan zehatz bat. Hotza, hotzegia agian, baina azken urteotan, ahaztutako ehunka biktima identifikatzen eta froga dokumentalak eta lekukoenak aurkitzen lagundu du, haiei aurpegia eta ahotsa jartzeko aukera emanez. Gure aldetik, historialariok, datu guztiak mahai gainean ditugula, zintzotasunez sakondu ahal izango dugu duela gutxiko gertaerak testuinguru batean interpretatuz; baina ez dezagula ahaztu:
‎Orain, aldiz, taxian alde batetik bestera gaueko ordu txikietan ere ibiltzen naiz beldurrik gabe; erabat aldatu dira kaleak, Manilak beste hiri bat dirudi». Hiriburuan ez, baina irla txikiagoetan, Koron en adibidez, pare bat gaztek bai, esan zidaten ez zitzaiela Polizia inoiz gustatu, baina azken urteetan beldur handiagoa zietela.
‎Egun dauden behin behinekoen %25 baino ez, sindikatuen arabera. Horrekin batera oposizio libre gehiago iragarri dituzte, baina azken urteetan eskaini dituzten lanpostuen kopuruei erreparatuta, aurreikus daiteke datozen urteetan erretiroa hartzen duten langileak ordezkatzeko baino ez direla izango. Horiek hala, arriskua egon daiteke egun dauden hiru lanpostu publikotik bat desagertzeko 2024an.
‎Asierrek pausoak erakutsi zizkigun. Dantzari Egunean kaxarranka egiten da, baina azken urteetan lekeitiarren tokia hutsik egon da, eta dantza taldekook erabaki genuen kaxarranka aterako genuela. Gehienak neskak gara; nik izena eman nuen.
‎Zale batzuei ez zaie aski irudituko, baina nik Levanten bizi izandakoa bizi eta gero, handia iruditzen zait Osasunak azken urteetan egin duena. Etxean puntu gehiago lortu nahi ditugu, eta zerbait aldatu daiteke, baina azken urteetako Osasuna ikustea ere albiste ona litzateke.
‎Oraingoz, enpresa horiek oztopo gutxi izan dituzte bidean, baina azken urteetan gero eta gehiago izan dira halako jokaerei muga jartzeko ahotsak. Ez soilik botere kontzentrazioaren kontrakoenak.
‎Adibidez, hasieran ondo neraman hainbeste egun etxetik kanpo igarotzea, eta disfrutatu egiten nuen bidaiatzen, leku berriak ezagutzen... Baina azken urteetan gero eta gogorragoa egiten zitzaidan, eta zenbait gauzaren hutsunea nuen: adibidez, uda edo Gabonak lagunekin edo etxekoekin pasatzea.
‎Literatura ugari dago alde zein kontra, baina azken urteetan balantza alde batera egiten ari dela dirudi. Antikapitalistena zen Eat the rich leloa (jan itzazu aberatsak) AEBetako demokraten mitinetan, eta orain arte pentsaezina zen beste foro batzuetan entzuten ari da.
‎Oraindik ez dute egutegia atera, baina azken urteetan ez da asko aldatu. Azken denboraldietako egutegiaren arabera, Sierre Zinal [Suitza, 31 kilometro,+ 2.200 metro], eta Dolomyths Run [Italia, 22 kilometro,+ 1.700 metro] jokatuko ditut ia ziur.
‎Euskararen «egoera larria» azpimarratu du EH Baik bere txostenean, baina azken urteetan, gizartean eta arlo politikoan «bere aldeko politika eta neurriekiko babesa» emendatu dela dio. Ipar Euskal Herrian «euskalduntze prozesua azkartzeko», euskararen ofizialtasunaren eta «hizkuntza politika eraginkor baterako koadro baten» aldarrikapena berreskuratu behar direla dio.
2023
‎Gasteizko Artium museoak aurtengo programazioa aurkeztu du, eta bertan zerrendatu ditu datozen hilabeteen ikusgai izango diren erakusketak eta jarduerak. Ohi bezala, barkako erakusketak izango dira museoaren ardatz nagusiak, baina azken urteetan martxan jarritako lan ildoei ere eutsiko die, hala nola Z aretoari eta museoaren bilduma osatzen duten artelanekin egindako erakusketa handiari.
‎2020ko ekainean izan ziren herriko bozak Ipar Euskal Herrian, eta Dominique Idiart hautatu zuten Senpereko auzapez, Senpere Bai taldeko abertzaleekin aliantza egin ondotik. Baina azken urteetan arrakalak sortu dira gehiengoan, eta hautetsi batek baino gehiagok desadostasunak agertu ditu auzapezaren kudeaketari buruz. Idiarten taldeko bost hautetsik dimisioa aurkeztu zuten iazko urrian, auzapezarekin zituzten gorabeherak plaza publikora eramanez.
‎Washingtonen eta Pekinen arteko lehiakortasuna aspaldiko zerbait da, baina azken urteotan okerrera egin du: Taiwan,, Filipinetara militar estatubatuarrak eramateko akordioa, espioitza akusazioak...
‎Ortega 1985ean heldu zen lehen aldiz boterera, eta 2007an bigarrenez. Bere bosgarren agintaldia da iaz hasitakoa, baina azken urteetan ugaritu egin dira haren aurkako kritikak, batez ere 2018ko protestez geroztik. Orduko hartan, gizarte segurantzan egindako erreformen aurkako protesta handiak izan ziren herrialdean, eta Poliziak indarrez jo zuen manifestarien aurka.
‎Desberdinkeria horrek problematika sozialak identifikatzea ahalbidetzen digulako, eta askotan gure gizartean gertatzen diren arazoak ez direlako zentratzen bakarrik diskriminazioan, baizik eta desberdinkeria prozesuetan. Orain arte, desberdinkeria aztertzeko, beti elementu sozioekonomikoetara jo dugu, baina azken urteetan desberdinkeria kontzeptua garatzen hasi da, eta dimentsio berriak agertu dira: LGTBI kolektiboaren egoera, desgaitasunen bat daukaten pertsonen egoera, edo adina.
‎Argandoña horri buruz ere mintzatu da: «2020 urte arte txapelketaren maila beti oso altua izan zen, baina azken urteotan jokalari indartsu batzuk faltan izan dira. Maila jaitsi egin da Euskadiko Txapelketan, interesa ere jaitsi egin delako.
‎Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 30 aldiak ikusita, argi dugu urtetik urtera gero eta jende gehiago animatzen dela. Egia da eskola batzuk beti etortzen direla, baina azken urteetan gero eta jende berri gehiago hurbiltzen ari da. Uste dut lortzen dugula.
‎leihoa. Baina azken urteetan Netflixek hartu dio lekukoa.
‎Ezinbesteko lana egiten dute. Baina azken urteetan zailtasunak izaten dituzte taldea osatzeko. «Ez dira anitz lan hau egin nahi dutenak».
‎Otegik esan zuen euskal herritarrek «rol zentral bat» jokatu behar dutela «jada abian» den eztabaida garrantzitsu horretan, «eredu autonomikoa erabat agortuta» ikusten baitu, eta Sanchez Moncloara eramateko «funtsezkoak» izango baitira «indar plurinazionalak». Hori guztia kontuan hartuta deitu du manifestazio handi batera EH Bilduk, baina azken urteetan sasoi berean Bilbon egin dituen deialdiekin lotuta; «Euskal Herriak arazo nazionalentzako irtenbide demokratikoa» eskatu behar du, Otegiren ustez.
‎ahal garela lehiatu, lan merkatuan sartu... Baina azken urteetako mezua da arazoa ez dela zaurgarritasuna, baizik eta horren kudeaketa: hau da, zaintzaren antolaketa soziala.
‎Inflazioak eta lehengaien garestitzeak markatu ditu pandemia osteko urteak, baina azken urtean interes tasen igoera gehitu zaie zerrendara. Urteetan oso txikiak izan dira interes tasak, baita negatiboak ere, baina EBZ Europako Banku Zentrala tasak igotzen hasi zen iaz, irailean %4, 5eraino igo arte, inflazio handiari aurre egiteko.
‎Bi sendagaiek gosea kentzen dute, elikagaiak jan ondoren askatzen den GLP heste hormonaren eragina imitatuz. Farmazietan eta medikuaren errezetarekin bakarrik saltzen dira, baina azken urtean izugarri handitu da merkatu beltza, Interneten bereziki.
‎Deslokalizazioak, baina, gogor astindu du jarduna. Orain, Mecaner dago kinka larrian, baina azken urteetan ateak itxi dituzten trokelgintza enpresen zerrenda luzea da: Araluce, Matriceria Deusto, Troquenor...
‎Klima aldaketak eta ingurumenak osasunean eragiten dutela ez da gauza berria, baina azken urteotan are estuagoa bilakatu da harreman hori. Errealitateari neurria hartzeko datu batean du abiapuntua liburuak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia