Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎Gauzak horrela, antolatzaileek azpimarratzen duten moduan, milurteko berrian etorkizunari ateak ireki behar zaizkio, baina orain arte aldarrikatutako helmuga gogoan izanik, hau da, etorkizuneko irakaskuntza izatea, erronkei erantzuten diena, guztion artean eta guztiontzat eraikitakoa, norbanakoari zein kulturari moldatutakoa; handia edo txikia, herrikoa edo hirikoa, baina azken finean euskal eskola publikoa.
‎Egia esan, ez dakit zergatik sartu nintzen. Agian ez zen unerik aproposena zokomiran hasteko; baina azken finean une hura ez zen ezertarako ere egokia.
2004
‎Rubialek berak, sentimendu abertzalerik ez izan arren, Eusko Kontseilu Nagusiaren lehendakaritza utzi zuenean, Nafarroa aipatu zuen, minez eta bihotzez, euskal lurralde guztien arteko anaitasuna goraipatzeko. Baina azken finean, oportunismo politikoa eta hauteskunde kalkuluak nagusitu ziren.
2006
‎Ulertzea eskuarekin zerua ukitzea da eta hori osogutxitan gertatzen da. Baina azken finean, gertatu diren gauzen memoria horimantentzeko era bakarra norbaitek idaztea dela badaki idazleak, erredentzio txikibat badagoelako idaztean. Labur esanda:
Baina azken finean, dokumentua benetan egin zen garaian aztertzen bada lan honetan hizpide den monasterio hori, hots, XII. mendean, bi erreinuon bilakaera politiko eta ekonomikoaren ezaugarria izan zen: feudalismoaren gauzatzea bi lurralde horietan (García de Cortazar et al, 1991:
2007
‎Are gehiago, formatu txikietan hitzek pisu handiagoa hartzen dutela pentsatzen dut. Baina azken finean musikariak gara eta idaztea gehiago kostatzen zaigu.
‎Aberastasunaren banaketa bidegabeari edo gizabanakoaren eskubideei dagokienez, esaterako, gauzak argiagoak ditut. Horregatik, Galdera Handi Baina Azken Finean Hutsal hari nik, erantzun, erantzungo nioke, gustu handiz gainera, laket zaidalako galderak egin diezazkidatela, eta nago Euskal Herriko burujabetzaren alde eginen nukeela. Horrek, malgre moi, niri despit, nazionalista egiten nau.
‎Hasieran bilatzaileak izan ziren, ondoren atariak agertu ziren eta azkenik blogak, web 2.0 eta abarrak. Baina azken finean, erabiltzaileek bilatzaile eta atariak kontsultatzen jarraitzen dute. Gaur egun gehien erabiltzen diren zerbitzuak orain dela zazpi edo zortzi urte erabiltzen genituenak dira, Google bezalako bilatzaileak, edizio digitalak…
2008
‎Hola bada gerra garairaino segitu bide zen lanean hiztegia prestatzen, Azkue, Gorostiaga eta beste kide batzuen kargura batez ere84 Hiztegiaren luzapen hau batetik Akademiaren lan gaitasun mugatuen ondorio zen (eskura zeuden baliabideekin soilik hiru pertsonako batzorde bat aritzen baitzen berariaz hiztegigintza lanean). Baina azken finean proiektu honen aldeko babes instituzional, ekonomiko eta sozial nahikorik ezak eragiten zuen lana hainbeste atzeratzea: ofizialtasunik gabe eta eskari administratiborik gabe, euskarazko hiztegia ez zen presazko beharrizan gisa sentitzen, eta Akademiaren borondate soilez eta baliabide mugatuekin egiten zuen aurrera, astiro.
‎Sabindar gazte beraiengatik «gente, si tal vez socialmente algo incorrecta, bajo todos los demás conceptos muy recomendable» esan zuen82: bihurriak baina azken finean jende ona. Beraz Azkuek jeltzaleekin eta bereziki sektore sabindarrenarekin zituen diferentziak agertu arren, aldeak alde, haiekiko begirunez mintzatzen saiatzen zen.
‎R ey Lear en hasiera beti iruditu zait zertxobait artifiziala gaurko begiekin ikusita, baina azken finean era batean edo bestean hasi behar zuen William Shakespearek bere lan handienetariko bat, eta dudarik gabe familia ondasunen banaketak liskar iturri oparoa izan dira garai guztietan.
‎Euskara ikasten hasi baino lehen, oso erreferentzia gutxi nituen eta egia da hasiera batean dena berria dela. Baina azken finean, hizkuntza bat erraza edo zaila egiten duten elementuak gogoa, beharra, ikasteko dituzun motibazioak..., horiek dira. Komunikatzeko gogoa badago, ez dago hizkuntza zailik edo errazik.Nire burua behartu egin nuen hasieratik bizimodua euskaraz egitera.
‎Horiek garatzeko eta belaunaldi berriei leku egiteko beharrezko duten laguntza ekonomikoaren faltan dira. Baina ez, sektore horientzako diru-laguntzarik ez da iristen, ez erakundeetatik ez eta sozialak omen diren, baina azken finean, banku pribatuen gisan jokatzen duten entitateetatik.
2009
‎Oso nekatuta gaude. Egun guztiak berdinak dira, batzuk hobeak, besteak txarragoak, baina azken finean guztiak txarrak, aitortu du.
‎Analisiak beti fedearen objektu bezala bakarrik topatzen du Jainkoa. Alderantziz, fededunarentzat, Jainkoa zinezkoa da bera gabe ere eta bera baino lehen, eta, bere logikan, bere itxaropena bera, bere erabakia, bereak dira bai, baina azken finean, bere existentzia bezala, graziatzat dauzka, ez dira bere obrak, Jainkoak emaniko dohaintzak baino (familiaren, tradizioaren, eritasun baten edo mila modutako zirkunstantzien bitartez errebelatu edo emarituak). Gizartea edo gizon emakumea da zentzuaren iturria; baina erlijioan zentzuari betieretik, Jainkoaren magaletik, jariarazten zaio.
‎Hau ez da bazkalosteko telefilm bat, maitea. Putada bat da, esan ditzagun gauzak argi, putada bat, bai, baina azken finean, denok espero behar dugun putada. Gure gurasoak lurperatu beharra naturala da.
‎Noski, zerrenda honetan ez dugu Pritzker sari askorik topatuko, hauek enpresak, arkitekturitzak baitira. Agian ez dira kritikak gehien goraipatzen dituen arkitekturak, baina azken finean gure bizitza eta lurraldea moldeatzen dituztenak dira, portzentaje oso handi batetan.
‎Gizakia subjektu artistikoa da, kreatzailea; metafora ederrak sortu ditu, baina azken finean, metaforak besterik ez. Nietzschek esaten digunez:
2010
‎Odei izugarria izan zen, saio osoa lasai eramanez, aipatzekoa den segurtasun batekin. Ametsi eusteko azkarrean agertu da, bainan azken finean, aurkari honek ezin eztabaidagarriak diren bere maila eta esperientzia ez ditu sakelean atxiki, bigarren aldikotz Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako xapela janzteko. Amets izan da lehen, bertsolaritza izan da garaile!
‎Positiboki pentsatzen saiatzen ari naiz. Maite ditugun objektuak daude, baina azken finean objektuak besterik ez dira. Benetan inporta duena gure ondoan ditugunak maitatzea eta errespetatzea, eta haiek gu maitatzea eta errespetatzea da.
2011
‎ni non sartu naiz? Zein da behin final zortzirenetara iritsita zure helburua. Banekien hori galdetuko zenidala; nik uste helburua jada bete dugula, aurrekoan ere fasez pasatzen ez bagina berdin zuela esaten genuen, baina azken finean ikusten genuen pasatzeko aukera eta pasa nahi genuen. Presio gehiago jartzen genion gure buruari, orain jada... Ilusiorik egiten al du aurrera pasatzeak. Bai, egin zidan.
‎Espainiako Historiaren Errege Akademiak egiten duena lotsagarria da, baina azken finean, haren historia eta sorrerarekin lotuta dago. XIX. mendearen erdialdean espainiar nazionalismoak horrelako erakundeak behar zituen, historian bere burua indartzeko moduko gertakari ospetsuak topatzeko.
‎Eta sukaldari hauek merkatua irabazteko erabiltzen dituzte, haien aurkikuntzak balira bezala. Baina azken finean, horretara iritsi diren azkenak dira, elikagaien industriak aspalditik erabiltzen dituelako.
‎Eta gure izenean ari direla diotenez, nik poema bat idatzi beharra neukan, nahiz eta jakin poema horrek mina emango diola zenbaiti?, horiei ezetz esateko, ez direla Euskal Herriaren izenean ari, ez nire izenean behintzat, eta ezta beste askoren izenean ere, beren lanbroetan trabatuak baizik. Poema gogorra da, baina azken finean malenkonia handi bat du poema horrek ere, amaieran diodanarekin: " zer esan dezake hilotzak".
‎Bai, esan zuen Marcok, nire ustez PCIko militante esanguratsuen kontra joko dute orain, ziurrenik, gu oraindik ez gaituztelako kokatzen. PCI jokoz kanpo utzi nahi dute, noski, baina azken finean, gurekin bukatu nahi dutelako da, iraultzaren edozein itxaropenekin bukatu nahi dutelako. 45ean egin zuten moduan, gaineratu zuen Giovannik, orain berdin egin nahi dute eta, horregatik, itsasontzi berean daude hainbeste arratoi.
2012
‎Jakinda herrian dauden elkarte kopurua eta mugitzen duten jendea gu hautatzea, benetan oso harro gaude. 20 urteurrena dela eta, iaz mugimendu dezente izan genuen iaz baina azken finean 24 pertsonako elkarte bat gara.Baina hogei urte hauetan hainbat herritar izan dira elkartean, ezta. Bai, horrela da. Horren harira, begiraleek zoriondu nahi ditugu, 20 urte hauetan Jalgunen parte hartu duten guztiak.
‎Alde horretatik, idatzi dudan asko nire bizimodua eta nire parekoen bizimodua kritikatuz osatu dut. Nire buruari egiten diodan kritika ere bada, baina azken finean, bizimodu bat ezartzen digutelako eta neurri batean bat egiten dugulako horrekin. Batez ere pribatizazioaz eta sozializazio ezaz aritu naiz, maila horretako kontzeptuez kritikak, teoriak eta ikerketak irakurtzen ditudanetan nire inguruan gertatzen ari diren gauza asko ikusten ditudalako.
‎Amore eman zuen dohakabeak, zeren hura zimarku bat bezala izan baitzen. Binet, besteren arazoetan inoiz nahasten ez zen arren, madame Lefrançois, Artemise, auzotarrak, eta monsieur Tuvache alkatea bera ere, mundu guztia tarteratu zitzaion, sermoika aritu zitzaizkion, lotsarazi zuten; baina azken finean erabakitzera etsitu zuena zera izan zen, hura ez zitzaiola ezer kostako. Bovaryk bere gain hartzen zuen operaziorako makina hornitzea ere.
‎Nik behintzat kausitzen dut, amak berak eskolatu behar dituela haurrak. Hau Rousseauren ideia bat da, agian berrixamarra oraindik, baina azken finean garaile irtengo dena, ziur naiz, amarengandiko edoskitzea bezalaxe, eta txertuak bezalaxe.
‎hor ari da nire ekintzak bideratzen eta kontrola tzen. Itsasoaren modukoa da eta nik bertan egiten dut igeri baina azken finean ezin gara sartu Beste nagusian, iragazkaitza da, ezin diot heldu. Honek zer esan nahi du?:
‎Egun oro entzuten dugu horrelako zerbait. Bai, demokraziarako bidean ditugu lurraldetasuna eta autodeterminatzeko eskubidea, baina azken finean Euskadi benetan libre izango denean ere, bere buruaren jabe etab. gatazkaren arrazoiak ez direla bukatuko. Beno, horien jabe izatea izan daiteke behin behineko beste aurrerapauso bat, Euskal Herria beste herriak bezala izango denean, bere estatu propioarekin eta agian estatu horrek beste politika ekonomiko bat bideratuko duenean.
2013
‎Txirula jotzeko justu justu ikasitakoa... I.: Baina azken finean Oihanak esan duen bezala, belarri ona baldin badaukazu edo gutxienez saiatzen bazara errazago hartzen dituzu gauzak. Hortaz aparte gogoa izatea da batez ere.O:
‎" Oso baliagarria izango da literatura sailkatzeko eta asmoa da euskal narratibaren apalean liburuen zailtasun maila horren arabera markatzea, euskaraz trebatzen ari direnentzat lagungarri", iragarri digu Gonzalezek. Aurrez aurreko aholkuak ere egiten dituzte liburuzainek, beti ere errazago herri txikietan eta ohiko bezeroekin sortzen den konfiantza giroan, baina azken finean, norberaren ohituren, gogoaren eta nahien esku dago hizkuntzaren hautua, liburutegira eleberri bila goazenean.
Baina azken finean hori guztia pertsonetan ematen bada ere, nola hori konkretuki ematen den pertsona bakoitzean ulertzeko, jakin behar dugu gizartearen eraginaren arabera ematen dela gehienbat, harremanen sozializazioaren bitartez; horren ondorioak dira ere txostenean aipatzen diren ideia batzuk, adibidez: sare sozialaren garrantzia, pertsonak direnak eta egiten dutenak ere ulertzeko.
‎Mikel Etxarrik eta Jose Luis Mendilibarrek hitz on asko izan dituzte zuretzat. Bada zerbait, horretarako lan egiten dugu jokalariok, baina azken finean, bolada onean zaudenean laudorioak jasotzea normala da. Baina une zailetan bizitakoa ere ez dut ahaztu nahi, badaezpada ere.
‎Askotan pentsatu dugu horretaz eta gu uste dugu ez duela merezi. Gu profesionalak gara, baina azken finean mendia egiten duzu gustuko duzulako, mendiarekin maiteminduta zaudelako. Beti esaten dugu ez dagoela dirua ekintza hau ordaindu dezakeenik.
2014
‎Haiei esango nieke ez dezatela ahaztu engainua dela teatroaren zutabe nagusietariko bat. Eta gainera, hiru konpainien ibilbide eta izaera iraultzailea ezagututa, nork uste zuen benetan betiko Hamlet en bertsio gaurkotua baina azken finean konformista, burgesa ez esatearren, ikusiko genuela?
‎Ez zuen zuzen jokatu, gauzak bere kabuz eta hala moduz egin zituelako, Ximonek ere badaki hori, eta damututa dago. Baina azken finean, Salou aldean buila eta parranda sortzera destinatuta zegoen diru bati askoz erabilpen hobea eman dio. Eta hori ezin dugu besterik gabe ahaztu, kontxo!
‎Bai, halaxe da, baina hori baino gehiago ere bada. Marketina hor dago, baina azken finean denek nahi dute urtean egindako lana erakutsi. Bada, non hobeto Durangon baino?
‎Oso zaila da definizioa bilatzea, baina azken finean da pertsona bere osotasunean tratatzea, ikaslea deitzen dioguna, eta pertsona dela ez ahaztea. Ez ahazte horretan sartzen da dena.
‎2004an Villabona Lantzen sortu zenetik horrek eragin duen galera ekonomikoa garrantzitsua izan da. Epaitegietan kondenatu zigutena baino nahikoa merkeago atera zaigu azkenean, baina azken finean, 500.000 euro horietatik 350.000 Villabona Udaletik aterako dira, Villabona Lantzenek berak ez baitzeukan zor horri aurre egiteko dirurik. Garesti atera zaigun arren, izan zitekeenarekin konparatuz merke atera zaigula esan dugu.
‎Egia da pertsona gutxi batzuek osatzen dugula Abian baina gure eskaerek gizarte osoaren babesa dute eta horrek lanean jarraitzera animatzen gaitu. Gizarte honek sortzen duen zurrunbiloan galtzea erreza da (lana, bikotea, umeak, beste militantziak…), baina azken finean, hauek guztiak aitzakiak besterik ez dira konpromisoa ekiditeko garaian. Hazitako borrokan sinesten dugu eta berriro ere martxan jarriko gara lelo berdinarekin.
‎Liburugintzan hainbat elementu elkartzen dira, interes asko eta ezberdinak daude; baina azken finean denok liburuez bizi garenez, denoi interesatzen zaigu merkatua aurrerantz joatea.
2015
‎Ekosistemaren parte izan daitezen, abiapuntua badugu, baina landu egin da bai.«Arte lengoaiak eta narratibak hiritarrengana gerturatzeko» asmoa azaldu duzue. Ekosistema, sinergia, interaktibitatea, eta gisako kontzeptuak oraindik arrotz zaizkio hiritarrari. Egia da batzuetan lengoaia arrotza izan litekeela, baina azken finean saiatzen gara hitz berriak txertatzen kultur eremura, hain zuzen ere, kontzeptuak argiago ulertzeko. Naturan pentsatzen badugu, denok ulertzen dugu ekosistemak zer esan nahi duen, hori kultur eremura eramatea da metafora bat egitea.
‎ni eta ni, eta halakorekin egon nintzen, eta halakori hau eta hori esan nion, eta halakok hori eta beste hura aitortu zidan. Ad maioren mei gloriam ari direla esan liteke, bere buruaren goratze eta justifikatze etengabe batean, baina azken finean neskazaharren marmarrak besterik ez dira (eta barka nazatela hau irakurtzen duten neskazaharrek), beren auzoez eta ezagunez; noizbait ezagunak eta prin tzipalak izandako izen horiek denak ahazturaren zuloan amiltzen direnean, zer geratuko da oroitzapen sorta horretatik. Gaizki esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri.
‎Egin genuen lehenbiziko gauza, Euskara Zuzendaritzari Gipuzkoako ForuAldundian Lurralde Antolaketan ditugun eskumenak helaraztea izan zen. Izen oso ponpoxoa da, lurralde antolaketa, baina azken finean, bi eragile desberdinen artean mugitzen gara lurraldea antolatzekoorduan: Jaurlaritza alde batetik, eta beste aldetik udaletxeak.
‎Zein langintzatan diharduzu batik bat. Hezkuntza arloan gehienbat. Baina azken finean guztietan dihardut ia berdin. Lanaldi erdira nagoenez, udaletxean pasatzen dut goiza.
‎Agus: Orain artean ebakuntza irtenbide bezala ikusi izan da eta asko idealizatu da gaiaren inguruan, baina azken finean, tapakia besterik ez da. Egoera ideala bakoitzak bere kanpo genitalak diren bezalakoak onartzea litzateke.Zertan da norberaren sexua agiri ofizialetan onartzeko auzia. Abi:
‎Herrialde ezberdinetako jendea ezagutzeko aukera ematen du. Beste kultura eta tradizio bat dute, baina azken finean, gauza asko dugu komunean. Polita da jakitea zertan garen berdinak, zein ezberdintasun ditugun, zer behar duten… A.:
‎Agian besteengandik onartua sentitzeko, agian besteen erantzunari beldur diogulako, gure ingurunean “gaizki ikusia” dagoelako, edo gertatzen zaigunaz kontzientziarik ez dugulako… Arrazoi ugari egon daitezke, baina azken finean, gure barrenaren kontra goaz horrelako jarrerak maiz ditugunean.
‎Bainan lehen etapak egin ondoren, aldapa gogorragoak hurbildu direlarik, EEP tresna motz eta mugatua gelditu da. Presidenteen jokaera indartsu ala motelak ezagutu ditugu baina azken finean barne biltzen diren instituzioen ordezkari gelditzen dira nahita nahiez, horrek dituen muga guztiekin. Eskema hori ahulegia da.
‎D.L. Hastapenean 50 ezarri nahi nituen, baina azken finean, 62 badira, seiek gainera bi zati badituztelarik. Erran gabe doa, euskal literaturan, biziki gehiago badirela gai hori aipatzen dutenak, bereziki Hegoaldekoak, baina nik lehentasuna Iparraldeari eman nahi izan diot:
2016
‎Izan ere, halako batean atzamarrekin kontatzen hasi zirenean gutako zenbat «judim ferraratarrek» segitzen zuten «kanpoan», eta Ermanno Finzi Continiri azkenik tokatu zitzaionean, inoiz ez zuen karneta hartu, hori egia da, baina azken finean, kontuan izanda nekazari lur ugariren jabea zela, inoiz ez genuen ongi ulertu zergatik?, ez bat eta ez bi, bere buruaz eta bere zuhurtziaz aspertuta bezala, bi gertakari bitxi kontatu zituen: bien arteko loturarik gabeak, argitu zuen, baina hala ere esanguratsuak.
‎Hau ere kanta politikoa dela. Fermin Muguruzak oso modernoa ematen duela, baina azken finean bertso tradizionalak kantatzen dituela. Ze originaltasun gutxi, bertso xinpleak hamarreko txikian.
‎Bai bai, badakit nobela ez dela oso normala ateratzen ari. Baina azken finean, neu ere halakoxea naiz?.
‎Gaurko Italiako egoerari begiratuta, ordea... Baina azken finean, nork bere herriaren historiaz duen pertzepzioaren araberakoa da, beharbada. Demagun:
2017
‎deitzen dioten honek ez baititu 18 langile besterik, eta bezeroak, Euskadin gertatzen den bezala, ez baitira besterik, diru-laguntzen bitartez gure zerbitzuak kontratatzen dituztenak baino, diru-laguntzak ematen dituzten horien anai arreba txikiagoak alegia. Baina azken finean, erabakiak hartzeko gaitasuna?,, zuhurtzia?,, ardura, eta halakoek bete didate paparra.
‎Ez, baina. Baneukan isilik egoteko aukera, bai, baina azken finean gizaki hutsa naiz, inork ere ez du, ezin dezake izan altzairuzko gorputza eta etengabeko laido eta gutxiespenei nola aurre egin, nola jasan eta ezer ez esan, orain beti izango ditut atzetik beraien itzalak txerriak odolkitara bezala heriotzara bidali ditudan lagunenak baina pentsa bestela ni egonen nintzateke hila hori ez da aitzakia ordea nire koldarkeriak hobiratu ditu maite nituen... Barandaren aurrean nago.
2018
‎txip bat asmatu zuten eta berak halako bat zeukan burmuinean txertatuta. Arriskutsua zen, baina azken finean zaharra zen eta zer demontre, lagunen segurtasunak hori eta gehiago merezi zuen. Norbait bere burmuinean arakatzen saiatuz gero, akabo, txipak offen jarriko zuen bere garuna, antzinako disko gogorra balitz legez ezabatuko zuen bertako informazio guztia.
‎Ez dut uste, baina agian halakoa naiz, bortitza, basatia, arriskutsua, likitsa. Ez dut uste gizonak gogoko ditudanik, ez naiz inoiz erakarrita sentitu, baina azken finean mozorro bat jantzita banenbil eta zuek, nire seme alaba maiteok, mozorro hori baino ezagutuko ez bazenute. Hemen inguruan izan ditudan horiek, 8.303 eta 6.334 presoek, eta batez ere 7.002 presoak, nire barruko zer ezkutu hori sumatu balute?
‎" Dena den, bagenekien Kontxa zetorrela eta ziurgabetasun pixka bat bazegoela, egingo genuenaren inguruan. Orio ere hor zegoen; beti egin dute bigarren, baina azken finean oso juxtu. Beti bigarren, baina beti egon dira hor".
Baina azken finean, nire erabakia da.
2019
‎" Ez dugu soilik publiko kopuruan edota saldutako garagardo kupelen kantitatean hasi nahi. Hori ondo dago, eta badu garrantzia, baina azken finean zenbakiak baino ez dira". Hori dela eta, adierazi du, Musika Bizian jaialdiaren helburu nagusietako bat artistei" behar bezalako" harrera egitea da, eta benetan tratu" egokia" ematea.
‎Bai, baina ez diskoak antzinako musikaren estetika duelako, biolina hartu dudalako baizik. Hezurren azpian hau Maite Larburu izenarekin atera dut baina azken finean Neighborren jarraipena da. Josh Cheatman ez dago, baina bai beregandik ikasi dudana.
‎Oso gogorra izan da, nahiz eta ni baikorra izaten saiatzen naizen. Sentimendu kontraesankorrak bizitu ditut, baina azken finean, irakaspenarekin gelditzen naiz. Hori bai, agerian gelditu da, beste behin, ama izateak profesionalki ordaina duela, baita feminismoaren aldarrikapenetan erreferente bilakatu den zuzendari batekin ere.
‎Hamahiru egun luze eta petral behar izan zituen argitaletxeak, edo besteren batek haren ordez, gaiztakeria atzemateko, Raimundo Silvak bizi izan zuen eternitate hori gorputzean eragin geldoko pozoia bailuen, geldoa baina azken finean pozoirik indartsuena bezain hilgarria, hau gutariko bakoitzak bizitzan zehar prestatzen duen heriotzaren konparazio ezin hobea da, bizitza bera da heriotza horren kusku babesle, umetoki egoki eta hazkuntza zukua. Lau aldiz joan zen argitaletxera hara joateko arrazoirik eduki gabe, bere lana, dakigunez, bakarka eta etxean egitekoa baita, langile arruntak lotzen dituen menpekotasun gehienetatik aske, administrazio eginkizunetan, zuzendaritza literarioko lanetan, produkzio, zabalkunde eta gordetegikoetan dabiltzan langileak zaindaritzapeko munduan bizi dira, haientzat zuzentzailearen lana askatasunaren erresumakoa da.
‎Dena den, zerrendaburuaren hitzetan," zaila" izango da udaletxean" bakarrik egotea". " Gu hitz egiteko prest gaude, baina azken finean, EAJk erabakiko du zer gertatuko den Udal Gobernuarekin", gaineratu du.
2020
‎Herritarrok haiengana hurbiltzeko jarrera boluntarista izan dezakegu eta gure hizkuntzara gertura daitezen saiatu, baina azken finean, edonor jabetzen da katalana edo euskara ez dela beharrezkoa. Hizkuntza garrantzitsua gaztelania da.
‎–esan dio doinu etsian. Apalago mintzatu da segituan– Gerrillariak ere maiz inguratzen dira, eta ahal dudan guzian laguntzen diet. Baina azken finean benta bat da hau, eta irekia dago gure zerbitzuaren truke dirua eskaintzen duten guziendako. Ez dut arazorik nahi.
‎Poesia errealitateari hurbilketa bat delako. Hurbilketa zaila, malkartsua, baina azken finean ekintza, gizonemakumeok egin dezakegun kausarik zilegiena.
2021
‎Tunelatik atera garela ematen du. Itxaronaldia luze bezain deserosoa izan da, baina azken finean iritsi da momentua" normaltasunaren" zaporea berriz dastatzea. Urriaren 7an eta 8an, bi aldiz ezeztatua izan den egonaldia azkenik ospatu dugu.
‎Maixa Zugastiren unibertsoan etorkizunak berak ere malenkonia puntu bat dauka, ohe hutsaren zapore urdina. Hostoen hezurdura unatua itxaroteari buruzko poema liburua dela uste dut, baina azken finean heriotza du esperantza puntu. Ilargiaz maitemindu zirenen manifestua dirudi uneka:
‎Horrelako gai pila bat geneuzkan, bertsolaritzari lotutakoak, baina azken finean gizarteko gaiak direnak. Gai horietaz hitz egin nahi genuen, eta bertsolaritza aprobetxatu plataforma gisa.
‎Logikoki, gauzak ondo egiten badituzu, ikusten dira. Baina azken finean, lan asko dago atzean, eta hori zenbakien gainetik dago. Sasoi honetan, ordea, partida guztiak onak izaten ari dira.
‎Batzuk laguntza behar izan dugu, beste batzuek, aldiz, bakarrik nahiago izaten dute. Baina azken finean, denbora behar da gainditzeko.
‎Nik hobetzen joan nahi dut, eta horretarako laguntza eskatu edo galdetu behar badut, ez dut lotsarik galdetzeko, azkenean, ikasten jarraitu nahi dudalako, ikastaroan nahiz lanean. Lan guztietan daude gizonezkoak eta emakumezkoak, baina azken finean emaitza da garrantzitsua.
‎–Soziala... –esan zuen Hélènek– Baina azken finean besteen antzekoa da: izatearen atzetik dabil, Marcelek dioen moduan.
‎Haiei esango nieke ez dezatela ahaztu engainua dela teatroaren zutabe nagusietariko bat. Eta gainera, hiru konpainien ibilbide eta izaera iraultzailea ezagututa, nork uste zuen benetan betiko Hamlet-en bertsio gaurkotua baina azken finean konformista burgesa ez esatearren ikusiko genuela. Beharbada euskararen prestigioak halako eszenaratze handinahi bat behar zuen ez dut uste, baina seguru nago antzerkiaren arteak ez duela horren beharrik, eta gaur eta hemen Hamlet hau sortu zaigu:
‎lehena, agerikoena dena, faltsua izango litzateke; are gehiago, gure itsukeria edo ezjakintasuna hauspotuko luke argi mota horrek (Edipok hasieran, begiekin ikus badezake ere, ez da egia ikustera iristen). Bigarrena, aldiz, bide malkartsu baten ostean aurki daitekeen argia da; lehena baino indartsuago eta mingarriagoa, baina azken finean, egiazkoa eta benetakoa da eta hasierako argitasun horren kontrakoa da. alegoria honen bitartez bere garaikideak diren hiritarrak esnatu nahi zituen; beraien inguruan zabaldurik zeuden iritzi eta usteak albo batera utz zitzaten esaten ari zitzaien, egiaren alde egiteko. Pelikula honen helburuetako bat ere, horixe bera izan liteke:
‎Adibidez hamen eee euskaraz eee, ba beharrezkoa da hitz egiteko ta kanpoan bebai. Gero eee igual familia edo lagunek eee ez jatzue bultzatzen eee baaa euskeraz edo horrelako eee hizkuntzak hitz egiten ba bueno, baina azken finean nik uste dot eee nahiz eta gatxa izan askotan, oreka bat mantendu behar dela... bion artien. Eske oso garrantzitsuak dira.
2022
‎Heydrich en figura benetan ezagutzeko gogoratu behar dugu 1942ko urtarrilean, Wannsee ko Batzarra izan zela, non juduen suntsipena (Die Endlösung der Judenfrage edo Juduen Arazoaren Azken Irtenbidea) erabaki zen, eta Heydrich izan zen Batzar horren antolatzailea. Baina azken finean dena data kontua da: zergatik hasi kontakizuna 1942ko urtarrilean, eta ez 1942ko ekainean, modu horretan Historia guztiz desitxuratuz, GEIPAren azken txostenaren antzera?
‎Ondorioak eta proposamenak helaraziko dizkiegu gurekin batera proiektu honetan dauden erakundeei, Vital Fundazioari eta Arabako Foru Aldundiari, baina azken finean honen inguruko neurriak ez dira eragile batek edo besteak hartzeko. Izan daiteke ildo batzuk landa ingurunean ekintzailetza proiektu bat aurrera eraman nahi duen norbaitek aplikatu ditzan, kultur elkarte batek aplikatu ditzan, edo erakunde batek bere programan sartu ditzan.
Baina azken finean dena horretan duk. Jadanik trenka lezakek giristinoen afera eta musulmanei lot genkizkiekek gogotik.
Baina azken finean, sailkapenerako ez du inolako argirik egiten horrelako ñabarduretan sartzeak. Izan ere, esanahiaren interpretazio zehatza dena delakoa izanik ere, badute zerbait amankomunean PS jatorria duten hitz hauek:
2023
‎euskarazkoak dira abestiak. Lehenengo Hertzainak, Kortatu gero, EH Sukarra…" ze arraroa!" pentsatu duzu," ematen du ez dela azken 20 urteetan euskarazko abestirik egin"; baina azken finean, tabernak negozioak dira eta zertarako arriskatuko dira abesti berriak jartzen?
‎Ondo! ” erantzun zidan oso aise. Bere egoera desberdina zen, ez zuen bizi guk kontatzen genuen gisako dramarik, baina azken finean halako gauzek elikatu egiten zaituzte, eta aktoreok azkenean ez dugu “ikuslea” ikusten, “pertsonak” baizik. Eurekin elkarrizketatzen gara, horrek ematen dio zentzua egiten dugunari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia