Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2002
‎Beste abentura bat ere izan zuen Pertseok Atlas izeneko erraldoi beldurgarri batekin. Harekin ere egin behar izan zuen borroka, baina azkar amaitu zen kontua, gizandi erraldoia harrizko bihurtu baitzuen Medusaren burua erakutsi bezain azkar.
2004
‎Labana mehe bat aterata, inolako arazorik gabe zabaldu zuen maletaren sarraila mendrea. Agente espainiarraren esku adituak miaketa zorrotz baina azkar bati lotu zitzaizkion. Dena ikusi behar zen, miaketaren arrastorik utzi gabe.
2007
‎Nik, ordea, baietz, zer eta pinta bat nahi dudala. Emakumeak zerbait erantzun dit, baina azkarregi, tamalez.
2008
‎Ez, ez dago haurdun, Jainkoak libra gaitzala, baina lehenbailehen ezkondu nahi duela esan dit, eta oso gaizki iruditu zait, presaz egiten den guztiak hondamendia baitu etorkizun. Aita eta biok zuhurrago ibili ginen alor horretan, baina azkarregi ibili ez ote ginen, hala ere: gure arteko harremanak ez dira, izan ere, garai batekoak?
‎akaberaren promesarik gabe?. Ikasle askok, noski, ez dute fitsik ulertzen, baina azkarrenek badakite jardun hori guztia itxurakeria bat dela, arazoren baten estaldura, eta benetan inporta zaidana, izutzen nauena, gainbehera baten kronologia dela, bizirik sentiarazi ninduen indar baten akabera; hitz batean esateko, haragizko zer guztien behera behar hori. Emakumezkoek bereziki barre txikiak egiten dituzte beren artean, badakitelako zerbait edo susmatzen dutelako.
‎Beste guztion aurretik irakurtzen zituen gero derrigorrezko bihurtuko zitzaizkigun marxismoari buruzko liburuak, bisitatzen zituen gure historia hurbilaren agertoki izandako leku sakratuak eta bereganatzen zituen eredugarri bihurtuko zitzaizkigun portaera eta ohiturak, bere burua belaunaldi baten arketipo bihurtzeraino. Baina azkarretik adina zuen borrokalaritik. Sekulakoak egin genituen elkarrekin.
‎Ez, ez dago haurdun, Jainkoak libra gaitzala, baina lehenbailehen ezkondu nahi duela esan dit, eta oso gaizki iruditu zait, presaz egiten den guztiak hondamendia baitu etorkizun. Aita eta biok zuhurrago ibili ginen alor horretan, baina azkarregi ibili ez ote ginen, hala ere: gure arteko harremanak ez dira, izan ere, garai batekoak...
2010
‎Handik minutu gutxitara, abioiak. Mirage modelokoak eta guzti? agertu eta desagertu egiten ziren, ziztu bizian, udatiarren begien aurrean, iraganaldi motzetan baina azkar azkar, aireko akrobaziak eta looping eginez, umeak aho bete hortz utzirik. Pilotuek zerua tindatzen zuten errepublika frantsesaren koloreez, urdinez, zuriz eta gorriz.
‎Ederki ari zara, ama. Erramunez ari ginen, baina azkar aldatu duzu zuk gaia. Tuntuna naizela uste al duzu?
‎–Hobe zuk ikustea. Etorri, arren, baina azkar gero.
2011
‎Neu barne. Ahaztu nuen filma, baina azkar baino lehen ekarri didate gogora. Keyser Söze esatea nahikoa.
2012
‎Kolpean joan zen, bihotzekoak jota. Tristea, baina azkarra. Aukeran, horrela hil genuke guztiok.
‎–Ondo da. Baina azkar, badakizu gaur 12etarako nagusiari erakutsi behar diogula aurkezpena.
‎Estrabismoa, kloroformoa eta litotrizia bezalaxe, gobernuak debekatu behar izango lukeen munstrokeria pila! Baina azkarrarena egin nahi ordea, eta erremedioz galkatzen zaituzte, ondorioez arduratu gabe. Gu ez gara hain jakintsuak, hemen; gu ez gara jakintsuak, xanfarinak, pinpirinak; gu medikuak gara, sendagileak, eta ez litzaiguke burutik pasako primeran dabilen norbait operatzea!
2013
‎Muinoaren gainean bilduta zeudenek begiak zerutik jaitsi zituztenean, berehala atzeman omen zuten puntu gorri bat ur azalean. Berehala deitu omen zuten larrialdietara adiskidea oraindik bizirik egon zitekeela pentsatuz, baina azkar zapuztu zizkien itxaropenak zerbitzu horretako buruak. Garibaldi hilik aurkitu zuten.
‎–Ez; baina azkar egin behar da.
2014
‎–Hirurehun eta hirurogeita hamazazpi, erantzun du Jon Anderrek, beste behin aparatuko pantailari begiratua emanez?. Baina azkar ari da igotzen. Esan dizuet, hego haizearekin, erradiazioa?
2015
‎Elizatik irten eta bizi bizi abiatu dira lau gazte euskaldunak etorritako bide beretik. Haizea baretu egin du, eta gaua gero eta hurbilago dago, baina azkar mugitzen badira, ilundu aurretik irits daitezke Reykjarfjordurrera.
Baina azkarregi joan naiz. Itzul gaitezen Azpilkuetaren esaldi gakora:
‎Ingurura begirada urduri bat bota du eta berehala, tiroa aditu duen oreina bezala, korrika batean jarraitu du aurrera. Baldar, korrika egitera ohituta ez dagoenaren pauso motzez, baina azkar hala ere, horretan bere bihotz guztia jarrita. Albotik pasatzean, jendeak harrituta begiratu dio lasterka doan neska hari.
2016
‎Gogo handirik gabe, hasi natzaio hau eta bestea kontatzen. Baina azkar baino lehen konturatu naiz ez diola kasu zipitzik egiten nik esaten diodanari. Beste nonbait du burua.
‎Hiruretako batek kexa bat azalduz gero, beste biek purrustada bat egitea; hori zen gure arteko komunikazio guztia. Arreba, familiako iraultzailea zen, arauak hausten zituena, baina azkarra zen eta eskolan ez zuen sekula arazorik izaten, horrek errietak urritzen zizkion. Ni altua nintzen, mehea, oso mehea, eta aurpegia pinportaz betea nuen.
‎Neska gehienek ez zuten menderatzen gaia, eta problemei nondik heldu ez zekitela ibiltzen ziren; guk, aldiz, ondo egiten genituen problema denak, eta maiz zoriontzen gintuen irakasleak. Halako ospe bat eman zigun dohain hark?, pobreak baina azkarrak?, pentsatuko zuten?, baina iragankorra izaten zen beti: ariketak kopiatu beharra zeukatenean, orduan bakarrik inguratzen ziren guregana ikaskideak.
‎Hala, gure argudioak zabaltzen zituzten, eta diru pixka bat ateratzen zuten sortzen ziren gastuetarako. Ez dut gogoan tirada zenbatekoa izan zen, ezta prezioa ere, baina azkar agortu ziren. Panfletoak ere banatzen genituen Donostiako gutunontzietan.
‎Hezetasuna beste usain ilunago, sekretuago batzuekin nahasten zen. Sokak eskuak erretzen zizkion, baina azkar jaisten jarraitu zuen. Bat batean lurra sumatu zuen oinpean.
‎Joanesek, mugimendu lasai baina azkar batekin, kapota gaineko gutun azala jaso, eta irekita dagoen leihatilatik bere autoko atzeko eserlekura botatzen du. Aidak, hegaldia begiradarekin jarraitzeko aukera baino ez du, gero Joanesi begiratzeko aho zabalik.
‎Handik gertu izan zuela gaineratu zuen, asko busti nahi ez bazuten behintzat. Ez zekien non, baina azkar, laster inguruko leku guztiak bete beteta egongo ziren-eta.
2017
‎–Senda liteke, baina azkar ibili behar dugu.
‎Horrela, Xeferino bistaratu zaie aurrena, harro, indartsuarena eginez. Hura ikusita beste hankaluzea erne jarri da, borrokarako prest, baina azkar galdu ditu harro haize guztiak. Hirugarren asaltorako jo du lurra.
‎–Kontu honetan ni ez nahasteko, esan diat. Nahi duana egin zak, baina azkar.
‎Inoiz gizonez inguratuta nagoela, bilera batean ere lortu izan dut balentria hori. Bizpahiru mugimendu koordinatu baina azkar behar izaten ditut jertsearen azpitik trapu ziztrin hori erreskatatu eta poltsan gordetzeko. Berdin dio zer markatakoa den eta zenbat balio duen, kentzeak lasaitua ematen du beti.
‎Hasieran ez zuen ezezko borobilik eman. Denbora eskatu zuen, baina azkar ikusi zen ez zuela aurrera egiteko inolako borondaterik. Hala ere, 2012ko abenduan bitartekari bat bidali zuen, ETArekin, harreman diskretu eta egonkorra?
‎Geldi, xirimiripean ehiztari txalekoa babesgarri bakar, epeltasuna gordetzeko gorputza kuxkulduta eta bilduta, loak ere tentatzen du Maurixio. Baina azkar piztu zaio arreta, kraxkateko bat entzun duenean.
‎–agindu zion Babak eskumuturretik helduz. Orduan, Beire mutila jotzen hasi zen, bularraldean, kolpe txiki baina azkarrak, bata bestearen atzetik, Baba boxeo zakua balitz bezala. Gelditu zenean, mutilak besarkatu egin zuen, boxeolariek egiten duten antzera.
‎–Sasikumea, baina azkarra. Torloju bat pasatu zion Drexlerri, edozein tokitan aurki litekeen objektu bat.
2018
‎Alice ez zen horrelakoa, baina azkarra zen eta edozertara adaptatzeko gogotsu ikusten zitzaion. Bazekien jakin bere aukeraketak legendatxoa eta esamesak ugalaraziko zituela, eta ondo iruditu zitzaion.
‎Harrituta geratu zen gasolinak sua nola hartzen duen ikustean, eta are harrituago hogei bat pauso emandakoan atzera begiratu eta furgoneta baino askoz altuagoak ziren sugarrak ikustean. Kaleak hutsik jarraitzen zuen eta korrika egin gabe baina azkar eta urduri bere kotxerantz jo zuen. Ziztu bizian, sirenak piztuta zihoazen suhiltzaileen hiru kamioirekin gurutzatu zen bere lagunengandik jada urrun zegoenean.
‎Idazkariak bazekien meatzariei eguneko ordaintzen zietela, eta istripuren bat gertatzen zenean, zauritua ospitalera eramaten zuten langileek egun hartako jornala galtzen zutela. Erruki puntu bat sentitu zuen, baina azkar uxatu zuen sentimendu hori, Bizkaiko meategietan egunero gertatzen ziren bidegabekerien aurrean berak eskuak loturik zituela pentsatuta.
‎Nahi baduzu, nire senitarteko batzuen etxera joan gintezke. Baina azkar!?. Gripeak baino gehiago astindu ninduen albisteak.
‎Harrituta geratu zen gasolinak sua nola hartzen duen ikustean, eta are harrituago hogei bat pauso emandakoan atzera begiratu eta furgoneta baino askoz altuagoak ziren sugarrak ikustean. Kaleak hutsik jarraitzen zuen eta korrika egin gabe baina azkar eta urduri bere kotxerantz jo zuen. Ziztu bizian, sirenak piztuta zihoazen suhiltzaileen hiru kamioirekin gurutzatu zen bere lagunengandik jada urrun zegoenean.
2019
‎Aitari tokatzen zitzaion astebururen batean, amak nirekin egon nahi eta deitzen bazion, esanez ezinezkoa zela aitarekin joatea, aita batetik haserretu eta mindu egiten zen, bere eskubideak zapaltzen zizkiotelakoan, baina azkar ematen zuen amore, berarentzat liberazio bat zelako asteburu oso bat nire kapritxoei begira pasa behar ez izatea.
‎pentsatzen jarrita, esango nuke mutikoa nintzela. Baina azkar ibili behar duzu: oraindik gutako bi aurkitu behar dituzu, eta atsoa izugarri haserretu da topatu nauzunean?.
‎Gero, elkarren gainera igotzen hasi ziren, kontu handiz baina azkar, piramide bat osatu zuten arte, eta arratoirik handiena jarri zen tontorrean.
‎Jaunarekin elkartu da. Baina azkarregi.
‎Ematen zuen harentzat denbora ez zela pasatzen gainerako hilkorrentzat igarotzen zen modu berean. Idazleari giza gantzez eginiko ukenduen mitoa etorri zitzaion gogora, baina azkar uxatu zuen, pentsatuz halako azal leuna normala izango zela egunaren zati handiena etxean sartuta eta eguzki izpietatik babestuta pasatzen zuen norbaitengan.
‎Bihar bertan lotuko natzaiok prestakuntzari eta hik, bitartean, denbora aprobetxatu hire eginbeharrekoak egiteko. Baina azkar habil eta lehenbailehen finkatu eguna, bestela jai diagu, eta gero, ahapeka, honako hau eransten du?: gerra amaitu baino lehen, bederen, izango ahal da!
2020
‎Ondo asko zekien zakurrak nagusia non zegoen, baina ez zen ingurura arrimatu ere egin. Inguruko mutiko bat hasi zen ardiak larrera ateratzen, eta emaztearen anaia bat etortzen zen tarteka ganadua gobernatzera, baina azkar alde egiten zuen. Handik egun batzuetara amona ekarri zuten, eta haur txikia eskutik zuela eman zion etxeari itzulia, baina berriro alde egin zuen.
2022
‎Udaberrian, salmenten arabera, mota bateko edo bertzeko espartinei irteera eman diete, eta epe motzagoetan erantzun diote eskariari. " Apirilean ere lanean segitu dugu, berdin berdin, kopuruan gutixeago produzituz, baina azkar erantzun behar izaten da". Orduetan ere, asteko 35 orduko lanaldia izanagatik, ez dute urte osoan berdin banatzen.
‎Berehala hasi ziren zaintiratuak, hanturak eta min ezkutuak izaten. Hasieran etxera etortzen zitzaizkigun gaixoak, baina azkar hasi ziren beren kontura hitzorduak egiten. Nire sexologoa goraipatzen zidaten ahoberoenek.
‎Ez dabil artxidukesa hotz eta atzemanezinaren papera jokatzen. Paulak zaputzaldia ikusi du Ariadnaren begietan, baina azkar itzuli da bere onera neska, eskularrua jantziz eta bere gogo guztia alkaloideetan jarriz atzera berriz.
‎Gau madarikatu horretatik aurrera bizitzak eman dion guztiari (eta zinez asko da bizitzak austriarrari eman diona) agur esaten ikasi du: agur jauregiari, agur tronuari, agur duintasunari, agur askatasunari, agur senarrari, agur maitale suediarrari, agur seme alaba maiteei, agur bere buru eder baina azkar zahartuari.
2023
‎Mutikoak zortzi urte bete zituen. Jaungoikoaren semea jaio zen egun berean munduratu zen, baina azkar ikasi zuen ez Jaungoikoak ez bere semeak ez zutela beretzat ezer onik gorde, ezta poz txiki bat ere.
‎Egunkari guztietan atera zen albistea, erreportajeak idatzi zituzten, iritziak, adituei eta bestelakoei elkarrizketak. Jendea ikusmiran hasi zen etortzen; argazkiak egin zituzten, museoetako piezei bezala begiratu, baina azkar alde egin zuten, izututa. Zientzialariak ere etorri ziren bazter guztietatik, astronauta trajeetan bilduta, eta esan zuten arrazoi ezezagunen bat tarteko katuak herrira etortzen hasi zirela hiltzera, baina oso arraroa zela, inguruko herrietan ez baitzen katurik falta, desagerpenen baten berri baino ez zutela izan ondoko herriko agintariek, baina katua hurrengo egunean aurkitu zutela bizilagunaren etxeko zuhaitzera igota.
‎Hasieran azaleko deserosotasun eta usain kontua zena min bihurtu zen, ebakiak egiten zitzaizkidalako behatz arteetan eta oinaren ertzetan, eta gesalez eta zornez bete. Udan hobetzen zitzaidan zertxobait, leuntzen zitzaizkidan orpo arrakalatuak, orbaintzen behatzen arteko zauriak, baina azkar bueltatzen ziren lehengora udazkena heldu orduko.
‎Madrilen, bitartean, esku artean duten ekintza burutuko duten lekura doaz lau kideak beren auto lapurtuan, eta horra non beren ibilbidea gelditu behar izan duten: aurrena pentsatu dute semaforo gorri bat izan daitekeela trafikoa geldiarazi duena, edo errepartoan gelditu den furgonetaren batek sortutako ataskoa, baina azkar ohartu dira poliziaren kontrol bat dela, harritzekoa ere ez Armadaren egoitzaz jositako gune honetan. Atzera egin nahi lukete baina berandu da honezkero, autoz inguratuta daude eta aitzina egin beharra daukate nahitaez, eta bi aukera begien aurrean:
‎–Ez du zertan, badaude etengabe hazten doazen maitasunak –esan diot, baina azkar erantzun dit:
‎Basamortuaren legeetako bat da ezin dela luzaroan leku berean geldirik egon. Pazientzia izaten jakin behar, baina azkar egin behar zen dena, baita tea bera ere.
‎Han egin nuen topo El Ualirekin, lagun handia nuen". El Uali eta beste hainbat saharar unibertsitatean elkartu ziren; gutxi batzuk ziren, baina azkarretan azkarrenak. Laminek Zientzia Politikoak ikasi zituen.
‎–Hasieran azalpenak bilatzeko bulkada duzu, baina azkar asko ulertu nuen hobe dela gauza batzuk ez jakitea. Eta ez nuen jakin nahi izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia