Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2008
‎Vueltan, normalean, etapak motzak izaten direnez, 10:00etan esnatzen gara. Baina aurtengo etaparik luzeena geneukanez, 08:00etan esnatu gaituzte. Eguna gaizki hasi dugu, beraz, dezenteko logura baikeneukan.
‎«Ez dakit, ezustean harrapatu ninduen, eta behar baino gutxiago gozatu nuela uste dut. Baina aurtengoa irabaziko bagenu... Ederki kostata lortutakoa izango zen!».
‎BERRIAk orain bi urte egin zituen diseinu aldaketa esanguratsuak, baina aurtengo doikuntzekin egunkariko atal ezberdinen irudia bateratu egin da, diseinua egokitzearekin batera. Tipografia zehatzagoen eta azal argiagoa sortzearen alde egin du bost urteotan egunkariak, koloreen erabilera finkatuz eta azaleko albisteen testua gutxituz.
2009
‎Urtebeteko etenaren ondoren, Dakar Rallya martxan da berriz ere, baina aurtengo lasterketak alde nabarmena izango du. Izan ere, 2009a urte historikoa izango da Dakarraren ibilbidean.
‎Tarteka langarra, tarteka ez, baina jendea ez zen kokildu, eta eguerdi parterako jendetza zebilen Zamaoko atsedenlekuan. Dozena bat urte badira maiatzaren lehenean Aralarko larreak irekitzeko festa antolatzen duela Enirio Aralar Mankomunitateak, baina aurtengoa berezia izan da. 600 urte bete ditu erakunde horrek, eta urteurrena ospatzeko mankomunitatea osatzen duten 15 herrietako alkateak eta Nafarroako Aralarren ordezkari bat elkartu ziren Guillermo Olmok egindako Harrespilak eskulturaren aurrean.
‎Badira atzerrikoak, eta badira bertakoak ere. Badira lurrin berria dakartenak, badira gehiengoarentzat ezezagun izanik ezusteko gerta daitezkeenak ere, baina aurtengo Bilbo BBK Live jaialdiak ezaugarri nabarmenik badu, zera da: egitarauko buruak, edo talde nagusiak, direna baino, izandakoak direla.
‎Pedre, ari ere bai, agian. Maria traineruari irabaztea kostatzen zaio, baina aurtengo San Miguel ligan jada bitan izan da bigarren, bigarren txandan arraun eginagatik. Tiran Galiziako txapeldunak eta Meirak ahal dutena egingo dute etxean, eta Mecosek Luancoren tokia beteko du, Asturiasko ontziak txapelketari uko egin baitio.
‎Ez zuen garai bateko txirrindulariaren klasea erakutsi, baina polito ibili zen. Sekula ez da Vueltan aritu, baina aurtengoa serio prestatu du, eta garaiera handian entrenatu da italiarra. Hasiera batean, sentipen onak baldin badauzka, irabazteko hautagaia da.
‎Iazko txapelak poz izugarria eman zidan, eta ez dut sekula ahaztuko. Baina aurtengoa ere ez. Izan ere, iazko txapela ez zela kasualitatea izan erakutsi nahi nuen, eta, horretarako, txapeldun izatea zen onena.
‎Aitzinean sei ziren lapurtarrak, Briveko zortzikoteari aurre egiteko. Baina aurtengo Miarritze harria bezain sendoa da. Ederki moldatu zen minutu horietan, eta 9 ere lortu zuen.
‎Ordudanik, Volvorentzat erosle bila aritu dira. 2008 amaieran Frantziako Renaultek agertu zuen interesa, baina aurtengo urrian, ekoizle txinatarren aukera onetsi zuen Fordek.
2010
‎Ez da oraindik helduko plazara azken orduko ezustekorik ez baldin bada bederen Ramon Saizarbitoria idazten ari den nobela, baina aurtengo udazkenak eta Durango Azokak irakurlearen eskuetan jarriko duenari erreparatuz gero, berehala ikusten da badirela aurten ere kontsakratua tituluaren jabetzat jotzen diren idazleak liburu berrien egileen artean: Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Xabier Montoia, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Mikel Hernandez Abaitua...
2011
‎«Ez gara baikorrak, errealistak baizik», nabarmendu zuen Bilbaok. Bilketak gora egingo du, baina aurtengo aurrekontuak egiteko erabili zen diru kopuruaren azpitik egongo da. Guztira, 12.182 milioi izango dira.
2013
‎Bazkalondoan, gainera, Groseko Mikel Karton bakarlariarekin batera abesteko aukera izango dute. «Aurreko urteetan, bertso bazkaria egiten genuen, baina aurtengoa kantu bazkaria izatea erabaki dugu», esan du Arriolak. Dena den, Groseko bizilagunak ez dira bertso gosez geratuko.
‎Ormazabalek ziurtatu du, gainera, soldatetan eta eskola orduetan ez dutela murrizketarik egingo. «2009tik murrizketa bat dago, baina aurtengo taulen moduluei eusten diegu. Gainera, ez dezatela ahaztu 2002tik 2009ra lortu zen finantzaketaren %98 langileen soldatetarako erabili genuela; ikastetxeentzat, berriz, %2 Horretaz ez dute ezer esaten.
‎70 milioi euroko poltsa bat eratu zuten Berregituratze eta Enplegu Sozietarioko Funtsarekin (BESF), eta langileek euren soldatak %6, 48 jaistea onartu zuten. Etxetresnen egilea zenbaki gorrien zulotik ateratzea zen xedea, baina aurtengo lehen seihilekoaren emaitzek erakutsi dute Arrasateko kooperatibak ez duela lortu norabidea zuzentzea, ez duelako «behar bezainbeste saltzen», eta dagoeneko mahai gainean dago bigarren erreskate bat, betiere konkurtso legea saiheste aldera. Izan ere, 60,4 milioi euroren galerak izan ditu ekainera arte, iazko epe bereko galeren halako hiru (20,3 milioi), eta negozio kopuruak %19 egin du behera, 609 milioi eurotik 491 milioira.
2016
‎Denbora luzea darama Ribaforadan (Nafarroa) orburuak ekoizten. «Izotza badago, izorratzen da, baina aurtengo negua leuna izan da; beraz, ia urte osoan izan dugu», esan du. Dena den, ezin konpara liteke udaberrian datorren uztarekin.
2017
‎Gure Esku Dago ren esparru nagusia «euskal komunitatea» izan arren. Euskal Herrikoa nahiz kanpokoa?, Bruselan egon ahal izatea «aukera» bat izango da herri dinamikarentzat, Oiarbideren esanetan: «Euskal komunitatetik kanpo, erabakitzeko eskubidearen edo demokraziaren gaia sakontzen den eremu horietan ere egon behar dugu euskal herritarrok».2015ean ere egin zituzten Bruselan antzeko jardunaldi batzuk, baina aurtengoek «indar handiagoa» izango dutela azaldu du Oiarbidek. Izan ere, nazio gehiagotako ordezkariek hartuko dute parte, galesek, irlandarrek, flandriarrek, katalanek eta euskal herritarrek?, eta talde politiko gehiago inplikatu dira.
‎2016an, prestakuntza berandu hasi behar izan nuen, belauneko ebakuntza bategatik. Baina aurtengoa ondo prestatzeko moduan izan naiz. Hala ere, ez dut aukera handirik izan taldean sartzeko, eta uda arraroa izan da.
‎Frantziako Errepublikak berak antolatuko du independentzia erreferendum bat azaroan Kaledonia Berrian.Modako telesail politiko baten denboraldiaren amaiera balitz bezala, gain beheran zirudien istorioak berriz gora egin eta amaiera inoiz baino irekiago daukala amaitu da urtea Europan 2017an piztu den gatazka garrantzitsuenean. Lehendik zetorren, baina aurtengo udazkenean egin du gainezka, Europako Batasuna zipriztintzeraino. Irailaren 20ko kolpea, milaka lagunen gaueko lana hautetsontziak banatzen eta gordetzen, espainiar polizien indarkeria eta urriko egun itzelak, independentzia aldarrikapenera arte.
2018
‎Volkswagen auziak diesel motorren ospeari egindako orbanak erosleen poltsikoak ere zikindu ditu. Gasolioa darabilten autoen salmentak kolpea jaso zuen iaz, baina aurtengoa jipoia da, %10etik gora ari baitira txikitzen. Lehen arazoak sortzen ari zaizkie saltegiei eta autogileei.
‎Kudeaketa Batzordeko inor ez da azaltzen, baina, klubera».Txirriren antzera dago Abando, trainerua ikusi eta penaz, baina ez da patroia bezain ezkorra etorkizunari begira jartzen denean: «Iaz hondoa jo genuen diruaren arloan, zor pila batekin, baina aurtengo urtarrilean zorrak kitatuta geneuzkan, eta uste baino azkarrago eman zaio buelta egoera txarrari».Diruarena ondo bidean dela, gauzak bere onera itzultzeko beste aukera bat ere ikusten du: «Hauteskunde prozesua irekita dago, eta aurkez daitezke hautagaitzak Kaiku zuzentzeko.
‎«Bereziak denak dira, bakoitzak daukalako berea. Baina aurtengoa azkena izango balitz bezala bizi izan dut, nire kasu pertsonalari erreparatuta». Pescadorrek ere sakonetik atera du erantzuna:
2019
‎INPE Brasilgo Espazioaren Ikerketarako Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera, Brasilen suteak %83 ugaritu dira aurten, iazko datuekin alderatuta. Amazonian suteak ohikoak dira urteko sasoi honetan, baina aurtengo igoerak alarma guztiak piztu ditu nazioartean. Brasilen bertan ere liskarrak sortu dira:
2020
‎Bilbokoan, esaterako, 65.000 lagun inguru atera ziren atzo kalera —Bilboko Udaltzaingoak emandako datuen arabera—, Sare herritar plataformak Orain presoak lelopean deitutako manifestazioan. Azkeneko urteotan, ohiko bilakatu da presoen eskubideen aldeko urte hasierako mobilizazio jendetsua, baina aurtengoak izan du berezitasunik: Espainiako politikan bestelako gehiengoak osatu izanak eta PSOE UP koalizio gobernu berria eratzeak berekin ekarri du atzoko manifestazioa interpelazio zuzen eta zehatza izatea Espainiako instituzioek behingoz euskal presoen auziari aterabidea eman diezaioten.
‎EAJk gogorarazi du ikurrinak eskegitzeko deia «urtero» egin ohi duela, baina aurtengoak «sinbolismo berezia» izango du, Ortuzarren hitzetan, eta «pozik» agertu da Aberri Eguna ospatzeko «ekimen berriak agertu» direlako: «Une latz hauetan, albiste ona da ikustea urterik urtera gero eta gehiago direla Euskal Aberriaren Eguna ospatzeko prest dauden herritarrak.
‎Udalentzat eta gizarte erakundeentzat antolatutako deialdien bidez banatuko dira laguntzak, batik bat. Aurreko urteetatik jada bazeuden deialdiok, baina aurtengoan egungo egoerara egokitu dira. COVID transmisioaren ondorioz, epeak, metodologia eta edukiak aldatu ditu, eta diru gehiago bideratuko da, halaber.
‎Mendigorriko auziari dagokionez, Bilbaok azaldu du «datozen ikasturteetan ereduko lerroa zabaltzeko adina ikasle» izanen direla, baina aurtengo aurrematrikulazioan bi ikasle falta izan direla gutxieneko ratiora iristeko: «Gobernuak ez du euskarazko lerroa bermatu nahi izan bi ikasleren gorabeherengatik, etorkizunean bideragarria izango den arren».
‎Nahia Quincocesena. Munduko Kopan dabil lehian, baina aurtengo helburuetako bat zuen banakako Euskal Herriko Txapelketa. Irteera eman orduko lehen postua hartu zuen mendexarrak.
2021
‎2017ko negoziazioak luzeak izan ziren, baina baliteke aurtengoek are gehiago irautea, gutxienez 2022 hasiera arte. Scholzen eta Lascheten asmoa da abendurako dena adostua izatea, baina aurtengo zailtasuna da negoziatzaileak SPD Berdeak eta CDU/ CSU FDP aliantza klasikoez haratago joan direla. Eta, noski, horrelako aldaketak eragitea ez da batere erraza izango.
2022
‎Ugarte ere bai mendi lasterketetan, baita mendiko eskian ere lasterketa asko lehiatzera ohituta dago, baina aurtengo mendi eskiko denboraldirako begiz jota zituen Sierra Nevadako txapelketak. «Denboraldiko erronka nagusiak izango dira niretzat.
‎Bai, baina aurtengoa oso ezberdina izango da. Faboritoen eta faborito ez direnen zerrenda horietan ez sartzen saiatzen ari naiz.
‎Azkeneko 300 metroetan (%16ko pendiza) abiatu da etapa garaipenaren bila, eta une batez Vingegaardek aurreratu duen arren, etapa garaipena behintzat lortu du esloveniarrak. Hirugarrena du aurtengo Tourrean aurreko bi ekitaldietako irabazleak, baina aurtengo liderra harekin batera helmugaratu da. 2.18ren aldea dauka orain Vingegaardek.
‎Galdera bera duela urtebete egin izan balidate, esango nukeen parte hartzearekin bakarrik oso pozik egongo nintzela, eta ez nuela irabazterik espero. Baina aurtengo emaitzak oso onak izan dira. Zarauzko triatloia irabazi nuen, eta baita Espainiako Txapelketa ere, Iruñean.
‎Nik eman behar izan diet. Urte asko dira uda honetako lehortea bezalakorik izan ez dela. Aurretik ere tokatu zaizkit hiruzpalau lehorte, baina aurtengoa oso uda sikua izan da.
2023
‎Haurrentzat erabilia da, bereziki angina edota otitis kasuetan. Baina aurtengo neguan farmazialariek zailtasunak dituzte antibiotikoa eskuratzeko. «Eskasia orokortua da, ez da laborategi baten arazoa, orain arte gertatu ahal izan den bezala», azaldu dio BERRIAri Oihana Algalarrondo Donibane Garaziko botikariak.
‎Orain arte ez dut espezifikoki asko landu diziplina hori. Isaac Estevezekin ibili izan nintzen bakarrik, baina aurtengo taldean lau eskalatzaile izango ditut abiaduran. Nirekin izango ditut bai Leire Ruiz de Argandoña, baita Unax Uterga ere.
‎Iazko azken hilabeteetan hasi zuen goranzko bidea, eta aurtengoaren hasieran areagotu egin da: «Oso zuhurrak gara, baina aurtengo lehen hiruhilekoa nik hemen 2014an sartu nintzenetik ezagutu dudan onena izan da», onartu du Jon Ander de las Fuentes enpresako zuzendari orokorrak. Era berean, nabarmendu du askoz garai hobeak ezagutu dituela, baina telekomunikazioen sektorean lehiakortasuna «izugarri» handitu dela, eta, alde horretatik, Masmovilek Euskaltel xurgatu izanak «egonkortasuna eman diola» etxeari.
‎Iazko jaialdiaren ondotik «oso pozik» eta «harro» zegoen De Miguel, baina aurtengoa hurrengoa pausoa izango dela azaldu du: «Hobetu eta handitu egin nahi dugu.
‎Iazkoa «oso arrakastatsua» izan zela nabarmendu du De Miguelek, baina aurtengoa are arrakastatsuagoa izango dela uste du: «Jende gehiago etorriko dela uste dugu, edo hori da jaso dugun mezua.
‎Iazko soldata eguneraketak, batez beste, %4, 08koak izan ziren, indarrean zeuden hitzarmenetan; aurtengorako, aldiz, %4, 01ekoa izatea espero dute. Alegia, iaz ituna indarrean zuten langileek %1, 3ko erosahalmen galera pairatu zuten, baina aurtengoak lehen bost hilabeteetako joera mantentzen badu, kopuru hori berreskuratuko litzateke.
‎2022ko azken datua %5, 4 izan zen, eta aurtengo maiatzekoa, %2, 3 Iaz, soldatak %4, 08 eguneratu ziren batez beste indarrean zeuden hitzarmenetan; aurten, berriz, %4, 01 eguneratzea espero dute. Alegia, iaz ituna indarrean zuten langileek erosahalmenaren %1, 3 galdu zuten, baina aurtengo inflazioak urte hasierako joerari eusten badio, kopuru hori berreskuratuko da.
‎Padillak iaz ere egin zuen denboraldiaurrea lehen taldearekin, baina aurtengoa berezia dela aitortu du: «Aireportuan, nire senideak ikusi nituenean, horrenbeste sentimendurekin, shock ean geratu nintzen; oso pozik nago, oso gustura».
‎Epaiketa amaituta, launa urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Espainiako Auzitegi Nazionalak 2021ean. Helegitea aurkeztu zioten ebazpen hari, baina aurtengo maiatzean Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen lehen epaia. Hala, aurreko astean espetxeratzeko agindua jaso zuten gazteek.
‎Bigarrenez saritu dute Urretabizkaia Euskadi literatur sarietan, baina aurtengoa du lehenbizikoa narratiban. 2017an, idazlearen Bidean ikasia saiakera lanari egin baitzioten aitortza sarietan.
‎Sagardotegira txango asko egin izan ditu Mirentxin gidarien taldeak, dirua lortzeko, baina aurtengoa berezia da, helburu bakarra duelako: gure ibilbidea bukatu dela ospatzea”.
‎Hala egin zuten azterketa ekainean. Baina aurtengo ikasturterako besterik erabaki du Parisek.
‎Hilabete lehenago iraungi zitzaion baimena, baina 90 eguneko epea dago berritzeko, abokatuaren esanetan. Maiatzera bitartean ez zuen erantzunik jaso, eta txostena Madrilera eramateko eskatu zuen, han osasun arta jaso behar baitzuen —bi ebakuntza egin behar izan zizkioten iaz— Txostena tokiz aldatzeko eskaria berehala onartu zioten, baina aurtengo maiatzean espero gabeko erantzuna jaso zuten: Espainiako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzak ukatu egin zion egoiliar baimena, «epez kanpo» eskatu izanagatik, argudiatuta eskaria maiatzean egin zuela, txostena Madrilera eramateko galdegin zuenean, hau da, 90 egunak igarota.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia