Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2008
‎Ahal izanez gero, hobe izaten da denborarik ez galtzea, gero horrekin arrastaka ibili beharra baitago mendian. Baina argi dago erlojupekoan bi minutu galduta ere, ondoren Tourreko mendateetan alde hori ez dela ezer.
‎Poparean ondo eutsi zion Libia ak garaileari, baina hirugarren luzean beste bost segundo atera zizkion Oriok, eta hirugarren maniobran jada, zazpi segundokoa zen aldea. Hego haizea altxatu zen, baina argi zegoen Joxean Olaskoaga Aizperro k entrenatutakoak nagusituko zirela. Eta halaxe izan zen.
‎Robertok segurtasun handia ematen du, eta Ricardok hasi du denboraldia, baina argi dago Robertok edozein unetan izan dezakeela aukera. Bi atezain on izatea garrantzitsua da guretzat.
‎Atzo lortu zuten akordioa, baina argi zegoen joko antolatzaile esloveniarrak Sunsekin jokatuko zuela. Izan ere, Dragicek hiru bat aste daramatza jada Phoenixen (Arizona, AEB).
‎Umeen giltzurrunetan kalte larria egin eta umea hil dezakeen elikagai arriskutsua egin badute, zer ez ote den egingo!». Zenbateko kopuruan erabilita den toxikoa ondorioztatzeko nahikoa ikerketa ez dagoela uste du Bittor Rodriguezek, baina argi dagoela giltzurruna gaixotu eta minbizia eragin dezakeela.
‎Ez dakit 300.000 edo 200.000 euro banatuko ditugun, baina argi dago 9.567 ez direla izanen, gehiago baizik. Nire betebeharra da.
‎Futbolariak profesionalak dira, eta akuilu beharrik ez lukete behar guztia emateko, baina argi dago norgehiagoka batzuek motibatzeko osagai gehiago eskaintzen dituztela beste batzuek baino. Horietako bat da Realak gaur Salamancaren aurka jokatuko duen neurketa.
2009
‎Haren obrak espainierara hirurogeita hamargarreneko hamarkadaz geroztik itzuliak izan badira ere, nouveau roman ondorengo belaunaldi (eta) ko beste zenbait idazle frantziarrek (esaterako, Jean Echenoz, Michel Houellebecq eta Amelie Nothombek) baino sona gutxiago erdietsi du orain arte penintsulan. Arrazoiak ugariak, baina argi dago Modianok proposatzen duen literaturak Houellebecqen edo Nothomben kontakizun bortitzekin gutxi duela ikusteko. Niri Udaberri alua k Europa erdialdeko literatura ekarri dit gogora gehiago, idazkera neurtu eta dotorearekin, kontakizun xume baten bidez gai sakonetaraino iristea lortzen duena.
‎Lanean jarraitzea eta akatsak ez errepikatzea da gakoa. Baina argi dago Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka aurretik jartzeko gai izan garela, eta Sanchez Pizjuanen eta El Madrigalen berdinketa bana lortu dugula. Horrez gain, Atletico Madrilen aurka etxean penalti bat huts egin genuelako berdindu genuela kontuan hartuz gero, Ligako lehen bost sailkatuak estu hartzeko gai izan garela ondoriozta dezakegu.
‎Kosovoko banderarik ez da ageri. Ezin esan desagertuta dagoenik, jende askok baitarabil egunotan, baina argi dago bi buruko arranodun bandera gorriari diotela atxikimendua kosovoarrek. Hauxe da albaniar guztiok geure sentitzen duguna, eta noizbait elkarrekin egoteko erabiltzen duguna, esan du Tiranako emakume batek senarrari eta umeari argazkia atera ostean.
‎Orain dela gutxi, beste kirolari batzuk kexatu dira etxean kontrolak egin behar dizkietelako... Argi dago txirrindularitzan nahi baino positibo gehiago azaleratzen direla, baina argi dago dopinaren kontra lan gehien txirrindularitzan egiten dela. Argi esan behar da.
‎Futbola asko aldatu da, dena dela, eta ez dauka zerikusirik Pedro Mari Zabalzaren garaiekin. Azkenean erabaki hori hartu genuen, baina argi dago ez zela batere erabaki erraza izan. Nire ustez, entrenatzaile zirela ahaztu arren, Ziganda eta Goikoetxearen gisako bi pertsonari muzin egitea luxu ikaragarria da Osasunarentzat.
‎Une honetan, Ligan txapela irabaztea zailagoa ikusten dut. Baina argi dago guk beti aurrera begiratzen dugula, eta hori izango da beste helburu bat guretzat.
‎Guk argi eta garbi esan dugu orain arteko irakaskuntza arloetan dozentzia mantenduko dugula; beraz, ez dira desagertuko. Baina argi dago zentro bakoitzak barne hausnarketa egin behar duela eta bertako proposamenak onartu behar dituela; gero, gure gobernu organoetan baloratuko eta bozkatuko dugu. Nik ez dut ikusten unibertsitate publiko bat oinarrizkoak diren ezagutzarik gabe.
‎Hori ezin dut esan orain, baina argi dago titulazio bakoitzean oinarrizko kontzeptuak dauden edo ez aztertuko dela. Hala ere, Gobernu Kontseiluak botoa eman baino lehen, Akademia Antolakuntza eta Doktorego Batzordeak eta zenbait errektoretzak aztertu behar dute titulazioek arauak betetzen dituzten edo ez.
‎Ninok (Tenerife), berriz, lau gehiago. Taldeko golegile nagusiaren lesioak, Diaz Zeriorenak, badu horretan zerikusirik, baina argi dago inork ez duela lortu haren lekukoa behar bezala betetzea. Herculesek izan ezik, Bigarren Mailako lehen bost sailkatuek hamar goleko kopurua gainditu duen aurrelari bat daukate.
‎Bakoitzak bere moduan topatu behar du bere bidea. Baina argi dago osasunerako ez daukala inolako eragin ezkorrik plazera sentitzeak, orgasmoak edukitzeak eta gustura egoteak. Nagusiak jokabide jostagarri eta gozagarri askotarako dira gai.
‎Disidentzia isilak ez du aldaketa ekarriko, baina une oro kenduko die arrazoia dutenei beren arrazoia. Herritarren portaera ez da seguruenik arrazoi politikoan eta pentsamendu kritikoan oinarritzen, baina argi dago ez bat esaten dietela goitik beren printzipio hegemonikoa inposatzen dutenei, herriaren borondatea indeferentea zaienei, herri gogoa gainditu beharreko oztopoa dela irizten diotenei.
‎Hura ere bat dator Khanekin egungo presidenteak Putinek hasitako bidea jarraitzen duela. Teknikoki Medvedevek urtebete darama Kremlinen, baina argi dago ez duela benetako botererik, hura Putinen esku dagoelako. Bera da oraindik ere Errusiako politikagintzan agintzen duena.
‎Esan liteke epai honek absurdoari mugak jarri dizkiola, baina ez bidegabekeriari. Ikusi da ezker abertzaleak nola jokatzen duen legezko zerrenda honek eskaintzen duen aukerarekin, baina argi dago Alfonso Sastre dramaturgo eta intelektuala bezalako zerrendaburu batekin eta aurkeztutako manifestuarekin hautu erakargarria izan daitekeela.
‎W. Somerset Maughamen eleberria 1934 urtean zinemara eraman zutenean ez zuen halako arrakastarik ere lortu, baina argi dago drama erromantiko horrek bazuela xarma. 72 urte geroago, John Curranek (Praise) baliabide aproposak izan zituen eskura, baita Warner ekoiztetxearen babesa ere.
‎Laguntza banatzeaz gain, Gazako egoeraren berri jasotzea zen Rafako pasabidean zain egon diren 150 lagunen asmoa, eta horixe da, hain zuzen ere, Israelek nahi ez duena. . Herrialde askotako jendea egon gara hemen, batzuk jada etxera joan dira, baina argi dago Israelek ez duela nahi Gazan gertatzen ari dena ikustea?.
‎Nik ez dakit hori hautsi behar den. Baina argi dago alternantzia hori ez dela osasuntsua izan herri honentzat. Alternantzia horri falta zaio herri honen kulturarekin bat egitea, edo gutxiengo baten inguruan denok batzea.
‎Kasu horretan, argi dago hortxe amaitzen direla Kataluniarekiko paralelismoak, ETA eta Kataluniako Estatutua gauza zeharo desberdinak baitira; baina argi dago, halaber, immobilismo zeharo atzerakoia eta jarrera hori jarrerarik zentzuzkoen eta emankorren gisa agertzeko borondate politikoa daudela ezkutuan adierazpide erritual bien atzean. Hala ere, ez dago emaitzarik.
‎Jose Angel Zigandari gogorra egingo zaio gaur Osasunari porrota opa behar izatea, baina argi dago Xerezek irabazteko egin beharreko guztia egingo duela Larraintzarko entrenatzaileak. Jokalaria zela Osasunaren aurka aritzea zer zen ikasi zuen Athleticekin, baina entrenatzaile lanetan hasi zenetik inoiz ez du bere bihotzeko taldearen aurka aritzerik izan.
‎Baina gaur ikusiko dugun Athleticek ez du joan den sasoian ikusitakoaren antzik izango. Jokoa eta azken emaitza zein izango diren ezin da aurreratu, baina argi dago Caparrosek ez duela aldez aurretik neurketa botako. Vienako partida ate joka egon arren, Ligak izango du lehentasuna.
‎Gu ordu erdi hori ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara. Baina argi dago programa luzatzeko modua izango litzatekeela.
2010
‎Esperimentatzea beti da zilegi, horrela ezagutzen baitira tresna guztien aukerak. Baina argi dago Googlek informazio hori eskuratzeko beharra sentitu duela. Orain publizitatea saltzeko izango da, trukatzen ditugun argazkietako informazioa hartu eta horri buruzko iragarkiak erakusteko adibidez.
‎Eta ez dizut esango atsedenaldietan aldageletan egiten genuena.... Isildu egin da, baina argi dago zer zen egiten zuten hura. Asko, 46 urte asko dira.
‎Ordukoa ere mendiko azken saioa zen. Ihesaldia baimendu zuten orain urte bete, baina argi zegoen gaur ez zela hala gertatuko. Dena dago erabakitzeko, eta oilarren eguna zen gaurkoa.
2011
‎Gipuzkoako hiriburua Lapurdiko bi taldeen arteko lehiaren lekukoa izanen da. Estadioa erabat beteta egonen den oraindik ez da segur, baina argi dago jende andana bilduko dela Lapurdiko hainbat herritatik Miarritze eta Baionaren arteko partida ikustera.Urteak joan ahala, apalduz joan da Euskal Herriko bi talde aurkariak elkarren kontra aritzen ikusteak zuen xarma. Zaleen artean ikusmina latza zen Baiona igo berritan.
‎Haatik, herrialdeak posible izango du merkatuetara diru bila itzultzea, aukera egokiak ikusiz gero.Diruaren truke EBk eta NDFk ezarri dioten murrizketa programa gogor bat indarrean jartzea dagokio orain Portugali. Erreskatea negoziatzea eta hitzartzea Jose Socrates jarduneko lehen ministroaren eskuetan egon da, baina argi dago neurriak betaraztea hurrengo gobernuaren ardura izango dela. Datorren ekainaren 5ean hauteskundeak dituzte Portugalen.
‎Etorkinak segurtasunik gabe utzi ditu, ahul, eta euren eskubideak defendatzeko aukerarik gabe geratu dira».Aurrerantzean Lanbidek hartuko du etorkinei laguntzeko zeregina. «Goiz da oraindik nola jokatuko duten jakiteko, baina argi dago enpleagarritasunari bakarrik erreparatuko diotela, etorkinentzako oso garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk alboratuz», hausnartu du De la Fuentek. Lanbideren «egitura burokratikoan galdu ordez» udaletako gizarte laguntzaileen eskutik onura gehiago lortuko lituzketela iruditzen zaio.Hego Euskal Herrian immigrazioa Espainiako Atzerritarren Legeak arautzen du.
‎Herri askotako udaletan kontuek ez dute kuadratzen, eta Donostiako Udalean egoera oso larria dela esan ziguten udan. Ez dut nik epaituko gauzak asmo onez edo txarrez egiten diren, baina argi dagoena da herri honetan gauza asko gaizki egin direla. Krisia hitzarekin ametsik gaiztoenak izan ditugu hitza bera entzutearen entzuteaz, baina inork ez du esan abiadura handiko trena egingo ez denik dirurik ez dagoelako.
‎Gaur egun irrati publikoaren kalitatea bermatu behar da; lehiakorrak izan behar dugu, eta, horretarako, finantzaketa behar da.Maria Gonzalez Irisarrik bere tesian jaso zuen euskarazko komunikabideak esparru bereko gaztelaniazkoak baino kalitate handiagoa dutela.Tesiaren aurkezpenean izan nintzen, eta gustatu zitzaidan. Baina argi dago kalitatea zerbait subjektiboa dela. Gonzalezen metodologiak emaitza onak izan zituen euskarazko komunikabideentzat.
‎Bestetik, eta gure etxeko kazetariak gero eta espezializatuagoak direnez gaietan, aditu sare bat sortzeko ere balio du Twitterreko soslaiak. Azkartasunean irabazi dugu; jende gehiagorengana heltzen gara, eta 2011ko kalearen pareko moduan ikusten ditugu sare sozialak.Bisiten zer kopuru iristen zaizue sare sozialetatik Goiena.net atarira. Aldakorra da, baina argi dagoena da gero eta gehiago direla, oraindik %5 inguruan ibili arren. Kantitateaz gain kalitatean irabazten laguntzen digute, irakurle aktiboak izanez.
2012
‎Armak eman gabe elkarrizketak abiatzea lortu zen. Baina argi zegoen negoziazioaren une batean konpondu behar zela hori. Buruzagien ardura da une egokia finkatzea.
‎Hartu Nafarroa Behereko Kabalkada, esaterako. Polita da, baina argi dago XIX. mendean formalduriko ikuskizun bat dela. Horren parean Lantzekoa dugu [Nafarroa Garaia], askoz basatiagoa.
‎«Gauzak hasieratik egin ziren gaizki. Eraiki bai, baina argi dago Ebroko Ur Konfederazioak kontrolatu duela zenbat gastatzen zuen. Igerilekuko sabaia udan zabaltzeko aukera hasieratik gelditu zen hutsean, akats bat zegoelako egituran.
‎Nola ikusten duzu telebista publikoaren etorkizuna? Ni ez naiz sartuko dauden istiluetan, baina argi dago zerbitzu bat ematen dugula eta eredu bat erakusteko ardura dugula hor gaudenok. Zaila da politika eta gizartearen arteko muga zehaztea, baina guk errealitatea islatu behar dugu.
‎«Inoiz ez dute itxitako eskola bat berriz ireki, nahiz eta haur kopuruak gora egin. Landako eskolak ez dira errentagarriak, baina argi dago ezin dugula ekonomiaren arabera erabaki», gaineratu du Iriartek. Bihar, jardunaldia eginen du Landa Eremuko Eskolen Nafarroako Elkarteak Auritzen, zentro horien lanaz eta egoeraz.
‎Aurtengo Tourreko bigarren garaipena lortu zuen, non, eta etapa nagusian. Tourrean sartu edo ez zalantzan egon zen belauneko lesio baten erruz, baina argi dago asmatu zuela erabakiarekin. Edo, hobeto esanda, taldeak asmatu zuela erabakiarekin.
‎Guardia Zibilak krimenak egin zituela esatea. Baina argi dago frankistak naziei laguntzen aritu zirela. Gainera, ez da ahaztu behar Francisco Franco Fundazioak urteetan jaso dituela diru laguntzak estatuaren aldetik.
‎«Hori ez dek bertsolaria!», esatera ailegatu ziren asko. Baina argi dago Amurizak, bertso eskoletako materiala prestatzetik aparte, bertso eskoletatik zetorren jende horrentzako oso baliagarria zen bertsokera ekarri zuela. Hurrengo ikurra Andoni Egaña izan da, bere ironia fin horrekin eta eman duen tailarekin; eredu izan da bertsolari sail handi batentzat, bai bertsolari eta bai pertsona gisa.
2013
‎Eta, agian, inoiz ez da desagertuko. Baina argi dago birmoldaketa bat izango dela horretan. Horrek arduratu egiten zaitu.
‎Oso talde ona daukagu, orekatua. Baina argi dago aurrelariak aurkitzea izaten dela zailena eta garestiena. Izenik ez duzu aipatu...
‎Antzera pentsatzen dugu denok. Talde orekatua daukagu, baina argi dago ezker hegalean hutsunea daukagula eta bete beharra daukagula. Fitxaketa bat edo bi izango dira, baina baten bat etortzea baino garrantzitsuagoa izango da inork taldea ez uztea.
‎«Fenomeno ona da, berez, eta garapenaren erronka horri aurre egin zaio. Baina argi dago onetik bakarrik ez digula ekarriko». Obabakoak lanak eta Bernardo Atxagaren profesionalizazioak bi aro banatzen dituela uste du Saizarbitoriak.
‎Neus Ballusek egin bezala, pertsona arrunten bizimodua islatu nahi izan du, hiru familiaren egunerokotasuna narrazio bilakatuz. Askori aspergarria eta hutsala irudituko zaio, ziurrenik, baina argi dago egiaren bidean barneratzea ez dela inoiz erosoa izango. Naturarekin harmonian bizi diren azken arrantzale eta nekazarien bizipenak jaso nahi izan ditu, baina idealizaziorik gabe.
‎estatu, estatus edo estatutu zaharraren alde egiten dudala pentsaraziko. Baina argi dagoena da deseroso daudela eta egonen direla 2014 osoan. Estatiko eta immobilista jarraitzeko (aldaketak aro geologikotan ez neurtzera, behintzat), «anbizio handiko» lantalde bat proposatu behar izan dute.
2014
‎Jendeak sasoi guztia azter dezake, aurreikuspenak zeintzuk ziren jakinda. Baina argi dago Bilbo Basketek izan dituen egoera zailenetakoa egokitu zaigula. Pare bat alditan, taldea ia ia desagertu egin da, eta, batez ere, bolada batzuetan ez genekien hurrengo astean hemen egongo ginen.
‎Seguruenik gauza askoren batuketa izango da. Baina argi dago jokalari batzuk eurengandik espero dena ematen hasi direla. Sasoi hasierako Mikel Ricok ez dauka zerikusirik egungoarekin.
‎Beraz, herritarren gehiengoa apenas hornitzen den euskal kulturaz, gure kulturatik at bizi dira, baita euskaldunon gehiengoa ere; erdal kulturan bizi garela eta huraxe kontsumitzen dugula egia nabarmena da. Pausoak ematen ari garela, jakina, ez dela nahiko, ziur ezetz, baina argi dago ez dugula erakartzen ikasi, edota biztanleriaren gehiengo hori gureak ez duela behar den beste betetzen. Eta hementxe ari gara, kontradizio nabarmenen aurrean, garen honetatik gehiago izan guran, baina kontzienteki ala inkontzienteki, inperio kolonialen mentalitatez eta beronen kulturaz jantzirik geure ibileran, berauen partaide garelarik eta beraien kultura egiturarekin une oro bat egiten dugularik.
2015
‎Askoz hobeak? Tira, baina argi dago denbora gehiago egin dutela elkarrekin. Atzokoan, amaiera arte ez zen nabaritu baskoniaren kohesio falta.
‎San Sebastian da 1974 urtean Dublinen jaiotako artista horren bigarren abizena; ama Donostiarra izanik, haren erro eta familiaren zati bat Euskal Herrian kokatzen da. Bere sorkuntza eta ibilbideari begiratu bat emanez gero, pintura eta eskulturaren artean mugitzen den artista garaikide bat da, baina argi dago dohain askoz hobeak erakusten dituela hiru dimentsioetarako. Bereak forma organiko borobilduz osatzen diren estrukturak dira, nolabait naturaren bidez gastaturiko hezur edo harrien itxura hartzen dutenak.
2017
‎Egungo Testuen Corpus ean arakatzea aski da, ordea, Sarasolak berak liburuan esaten duenez, egiaztatzeko zeinismoaren erabilera ez dagoela oso zabaldua. «Maiztasun ez txikiz» darabilten idazle eredugarrien zerrenda bat ematen du liburuan, eta ez da zerrenda labur laburra ere, baina argi dago maiztasun txikiz darabiltenena egin balu askoz ere leku handiagoa hartuko ziokeela.Zergatik ezin izan du egin euskarak beste hizkuntza batzuek naturaltasun osoz egin duten bidea. Hizkuntza gutxitua delako, seguru asko.
‎«Eta nahiko konplikatua da, askotan teknologia alfabetizazioa baino azkarrago joaten baita, denbora eskatzen baitu hezkuntzan aldaketak egiteak edo arauak moldatzeak. Berez, herrialde guztietan gertatzen den zerbait da, baina argi dago: herrialde garatuetan analfabeto gutxiago dago.
2018
‎Galdera ez da ea neurriak hartzen diren. Galdera egokia da hartzen diren erabakiak ea nondik, norentzat eta nola hartzen diren.Egiten ari garen guztia asko da, baina argi dago ez dela nahikoa. Proposamen politiko eta egiteko modu berriak behar ditugu.
2020
‎Hirugarrenik, koronabirusak ekonomiari zenbat eragingo dion ikusteko dago. Elma Saiz Ekonomia kontseilariaren hitzetan, «goiz» da, baina argi dago ondorioak izango dituela jardueran zein zerga bilketan. Egoera leuntzeko neurriez hitz egin zuten, baina Aierdik ez zuen ezer zehaztu.
‎Hor egon daitezke nire aukerak. Baina argi dago gure kirolean autoak asko baldintzatzen duela dena, eta ikusi da. Detaile txikiek erabakiko dute dena.
‎«Egia da hemen dauden gazte gehienak Kroaziatik behin baino gehiagotan deportatu dituztela, baina, estatistikei erreparatuz gero, aurten Bosniara iritsi diren 30.000 migratzaileetatik, 8.000 bakarrik geratzen dira. Horrek esan nahi du batzuk Serbiara bueltatu direla, baina argi dago beste askok muga gurutzatzea lortu dutela». Hadzimehmedovicek gogora ekarri du iragan udan Italian gertatu zitzaiona:
‎«Erabaki hauek etorri dira noiz eta gobernuak ereduaren aldeko kanpaina lagundu ez duen ikasturte berean, eta horrek zer pentsatua ematen digu», esan du Kontseiluko ordezkariak. «Prozedura arazoen ondorioz izan dela azaldu dute, baina argi dago euskararen gaia ez dela lehentasunezkoa gobernuaren agendan».
‎Baliogabetu egin zuten partida, eta errepikarazi. Baliogabetzeko aitzakiak asmatu zituzten, baina argi zegoen Hitlerri komeni zitzaiola auzokideek irabaztea. Jokatzeko prest zeudela, perutarrek Benavides Presidentearen telegrama jaso zuten:
2021
‎Nik ez nuke esango mugarri honek edo beste edozeinek atzean utziko duenik Pinocheten diktadura, hori oso gauza pertsonala baita, batez ere garai hori sufritu zutenentzat edo senideak galdu zituztenentzat. Baina argi dago honek diktaduraren sinbolo nagusietako bat 1980ko konstituzioa atzean uztea ekarriko duela, eta lagunduko duela txiletarren aro zailenetako bat ixten.
‎Gustura ari naiz entrenatzen, eta alde horretatik oso pozik nago. Norgehiagokak hobeto eramaten ditut, baina argi dagoena da partida guztiak ez zaizkidala ondo irtengo; azken finean, partida bakoitza mundu bat da.
‎Hau mugimendu taktikoa izan daiteke, marketin politikoarekin zerikusi handiagoa duena beste ezerekin baino. Ikusiko dugu nola amaitzen den, baina argi dago ez doala lehen aipatzen nuen ezkerreko indarren arteko aliantzaren norabidean.
‎Atzeratua dugun bi partidetako bat irabaziz gero, hortxe egongo ginateke. Baina argi dago bi norgehiagokak oso zailak izango direla, Bartzelonaren eta Granadillaren kontra. Baina oinak lurrean ditugu, eta helburua mailari eustea da.
‎Bigarrenaren alde egin nuen; pentsa, Administrazioari esan nion banandu ere egingo nintzela ustiapena nire izenean jartzeko. Baina argi zegoen zein zen ukapenaren arrazoia: emakumea nintzen.
‎Jakingo bagenu noraino hel daitekeen, baina argi dago honek eragin lukeela zerbait.
‎Pandemiaren kudeaketaren ondorengoak prestatzen ari garen honetan, hasi gara entzuten askatasunaren interpretazioak suposa dezakeena, zentzu batean zein bestean. Ez dirudi askatasunaren gaineko eztabaidak zehaztuko duenik Euskal Herriko agertoki politikoa, baina argi dago pandemia ondorengo errelatoaren guda dagoeneko irekita dagoela gurean. Agertokian daude kudeaketa, subiranotasuna, osasuna eta zaintza bezalako kontzeptuak.
‎Hala balitz, ekintza batzuk onartezinak lirateke. Sute batek edo istripu batek BPGaren hazkundea dakarte, baina argi dago ondorioa kaltegarria dela gizartearentzat. Hori dena ekonomian kontuan hartzen ez den bitartean, naturari bizkar emanda segituko dugu, eta baliabideen gehiegizko erabilera egiten.
‎Orduan itxialdiagatik izan zen, maskaren erabileragatik baino gehiago. Baina argi dago alergiekin zerikusia duten patologiek onera egin dutela ordutik, maskaren erabilera orokortu denetik».
‎Gasteizko Antzerki Jaialdia ireki duen estreinaldi hau bertako lau talde edo kolektiboren arteko sorkuntza da —Sleepwalk, Larrua, Parasite eta Tripak—, eta horrek ezin hobeto adierazten du hirian aspaldi bor bor dabilen arte eszenikoen bizitasuna eta taldeen ugaritasuna, konparaezinak direnak Euskal Herri osoko beste edozein hiriburutan egon daitekeenarekin. Plató deitu diote sorkuntza honi, gaztelaniazko azentu marka eta guzti, zineman eta telebistan erabiltzen diren estudio handiei erreferentzia eginez, baina argi dago Antzinaroko filosofoaren izenari egindako keinu bat dagoela izenburuaren atzean. Bestetik, gaztelaniaz gain beste hizkuntza batzuk entzun ditugu emanaldian zehar eta kaskoak jantzita —euskara, ingelesa eta frantsesa gutxienez—, haietariko batzuk aldi berean baina era bereizgarrian eman direnak.
‎Latinoamerikan, lehendiko ezberdinkeria estrukturalari eta zenbait herrialdetako krisi ekonomiko eta politikoei gehitu zitzaien iaz koronabirusaren pandemia. Oraindik ez dago datu fidagarririk erakusten duenik proportzioan zenbaterainoko eragina izan duen pandemiak herritarrengan, baina argi dago egoera honek kalte egin diela hango biztanlei, batez ere sektorerik pobretuenetan. Bestalde, badirudi hango mapa bestela egituratzen ari dela.
2022
‎Albiste agentzien arabera, orain Apezpiku Batzarra prest azaldu da ondasun horietatik mila inguru «erregularizatzeko». Zerrenda ez dute argitaratu, eta, oraingoz, ezin da jakin horietatik zenbat diren Euskal Herrikoak, baina argi dago ezbaian dauden ondasunak askoz gehiago direla.
‎Ikusi litzateke zer enkargatu zuen. Baina argi dago norbaitek ez zuela bete ingurumen baimenetako baldintzetako bat. Era berean, administrazioak ere ardura du hor, haren ardura baita zabortegiak isolamendu sistema egokiarekin eraikitzen direla zaintzea.
‎Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak ere «baliabideak eta neurri zehatzak» eskatu ditu, egoera onbideratzeko: «Parlamentuko taldeek onartu dute Nafarroako Gobernuak euskarazko tramite elektronikoak bermatu behar dituela, baina argi dago bestelako neurriak behar direla: lanpostu elebidunak ezarri behar dira departamentuz departamentu, herritarrei arreta euskaraz eman ahal izateko.
‎Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak ere «baliabideak eta neurri zehatzak» eskatu zituen, egoera onbideratzeko: «Parlamentuko taldeek onartu dute Nafarroako Gobernuak euskarazko tramite elektronikoak bermatu behar dituela, baina argi dago bestelako neurriak behar direla: lanpostu elebidunak ezarri behar dira departamentuz departamentu, herritarrei arreta euskaraz eman ahal izateko.
‎«Herritarrek nahikoa dute. Denok gaude plastikoaren menpe, baina argi dago erabaki bat hartu behar dela», gaineratu zuen Andersenek.
‎AEBetan dagoen ospital publiko baten egunerokoa kontatzen digu telesail horrek, eta hirugarren denboraldiak pandemiak sortu dituen arazoak erakutsi dizkigu modu kritikoan. Pandemia ahazten ari gara, eta albisteetan gerra da buru, baina argi dago duela bi urte hasi zen egoerak mundua aldatu duela.
‎Ofizialki, Seseljaren bidaiaren helburua izan da haren herrialdearen eta uhartediaren arteko harremanak «are gehiago sendotzea», baina argi dago batez ere Txinaren influentzia ezerezten saiatzeko baliatu nahi izan duela bisita. Manasseh Sogavare Salomon Uharteetako lehen ministroarekin batzartu ostean, Australiaren Nazioarteko Garapenerako eta Pazifikorako ministroak atzo adierazi zuen beste aldeari «errespetuz» eskatu diola «berriz aztertzeko» segurtasun akordioa, eta, erabakiren bat hartu aurretik, haren herrialdearekin eta ingurukoekin «kontsulta» dezala zer egin afera horren inguruan.
‎Oraingoz ez dago argi birus hau sexu bidez transmititu ote den, hau da, birusa semenean edo jariakin baginaletan ote dagoen. Baina argi dagoena da bide sexuala badela sexu kideen arteko hurbileko kontaktu bat: beraz, transmititzeko arriskua oso altua da.
‎«Nepo borrokalari hutsa da, baina ez nuen espero hain fin jokatzea. Bestalde, Firouzja gorago ibiliko zela espero nuen, baina argi dago asko falta zaiola». Horren arrazoiak azaldu ditu Francok.
‎Nik ez dakit gaur egun arma fabrikak lotura horiek mantentzen dituen, ez dakit hariren bat badagoen garai horretako Esperanza y Cia haren eta gaur egungoaren artean. Baina argi dago Euskal Herriko armagintza sektoreak gorakada handia izan zuela naziak komertzial moduan erabilita, eta enpresa asko zeudela komertzial alemaniarrekin negozioak egiten mundu osoan barrena.
‎Txapelketa bakoitzera joaten nintzen aldiro, gauza bera esaten nion neure buruari: «Hau irabazi egin behar dut!» Baina argi dago orain geroz eta zailagoa dela irabaztea. Eta ez, kanpoko presiorik ez dut inoiz izan txapelketa batean, ez aitarena, ezta amarena ere.
2023
‎Abestiaren bitartez, bere bikotekide ohia makurrarazi du, eta haustura horri errentagarritasuna atera dio. Ez dakigu nola amaituko den bien arteko borroka, baina argi dago lehen partida irabazi egin duela.
‎Baliteke». Baina argi dago, haren ustez, ezkerretik presio bat jasango lukeela. «Gipuzkoan ere EH Bilduk irabaziko balu, agian, egun ez dauden itunak proposatuko lituzke, baina arazoa da aliantza orokorrak eginez gero gobernuak ez direla banan bana erabakiko».
‎Kongresuko indar politikoen korrelazioa, gobernuak koalizioan duen ahultasuna, jorratu behar izan dituen krisiak, iritzi publikoa Kataluniako gaiarekin tenkatua egotea, Voxen zentsura mozioa... Testuingurua kontuan hartuta, uste dut aurrerapen egokia dela, baina argi dago aspalditik datorren gatazka dela, luzerako dena, eta ez dela konpontzen ez bat, ez bi, ez hiru legegintzalditan. Baina lehen urratsa egin da, eta orain sendotu egin behar da.
‎2020an, taldeak Racing Point F1 izena zuenean, goitik behera kopiatu zuen Mercedes autoa. Haien arabera, argazkietatik bakarrik atera zuten informazioa, baina argi dago nolabait Mercedesen informazio konfidentzialera sarbidea izan zutela. FIAk oso zigor ahula ezarri zion, inolako eraginik gabekoa, frogarik ez baitzuen topatu.
‎Horrek erabat baldintzatu du denboraldia. «Hain egoera zailean egotearen erru guztia ez da horrena, baina argi dago eragina duela», adierazi du Andrea Zaldua Zuazoko albokoak (Zarautz, Gipuzkoa, 1996).
‎Egoera diferenteak duten ikastetxeek —ISEK batezbestekotik oso behera duenak edo ISEK batezbestekoa baino askoz altuagoa duenak— helburu berak dituzte, baina argi dago ez dutela berdin beteko. Lehenengoari tresna eta baliabide gehiago emango zaizkio, baina emaitzak ez dira berdinak izango.
‎ikerketan eta laguntzan. Inoiz ere ez da gezurrik esan behar, baina argi egon behar du ahal dugunean lagunduko diogula.
‎«Guk ez dugu aldatu jarrera, eta, ez dakit EH Bildu zergatik ari den orain iruzur egiten. Badakit ordezkaritza nabarmena lortu dutela, baina argi dago EH Bilduk berak onartutako estatutuek zehazten dutela bakoitzari zer ordezkaritza dagokion».
‎«Erran izan didate aro modernoko Robin Hood modukoak garela. Ez dakit hala den, baina argi dagoena da herritarrek itxaropena behar dutela, are gehiago egungo gizarte indibidualistan». Gainera, Aldak baditu harremanak «tokiko instituzioekin —Euskal Elkargoarekin eta herriko etxeekin— eta hautetsiekin».
‎Datorren urtean jokatuko diren estatu mailako sailkapen proben arabera egongo da hori. Baina argi dago emaitza hauek bultzada bat direla. Aukera gehien K2 mailako 500 metroetan ikusten dut.
‎Beti esaten dugu gure finala ostegunean dela. Igandeetan gure onena ematera joaten gara, ilusio handiarekin, baina argi dago helburua guk ostegunean betetzen dugula.
‎Buru bezainbat aburu daude hip hoparen bilakaeraren harira, bai Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere, baina argi dago gero eta jende gehiago batzen ari dela mugimendura. «Orain arte ezkutatuta zeuden artista asko benetan gustuko dutena egiten hasi dira», azaldu du Setienek.
‎Baztertzailea, edo denok elkarrekin biziko garena? Ez dakit nola konpondu, baina argi dago egoera honekin jarraitzeak ez duela gauza onik ekarriko. Oso erosoa da egoera honetan ez daudenentzat, zurien gurasoentzat:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia