Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2017
‎Nik holako zerbait uste dut dela txapelketa. Eta uste dut txapelketa horretan ere bertsolari horiek erakusten dutela lehiatzen ari direla, eta zalantzarik gabe ahalik eta ondoen egiten dutela eta irabaztera doazela, baina aldi berean transmititzen dutela lehia horretan badela zerbait faltsua. Eta badela kooperazio modu bat.
‎Astintzea zerbait ez? Hori baina aldi berean zure uretik ateraz. Orduan horregatik esaten nuen bertsolari ona izatea dela ur putzuak edukitzea, propioak, zer esana, sentipenak, baina jakitea ur putzu horietatik zipriztintzen maila ezberdinetan.
‎Egin beharrekoa oso erraza da baina aldi berean oso arriskutsua. Badakizu oihan guztietan daudela lehoiak, baina leku honetan badago bat tximinoak hil eta jaten dituena.
‎Beren ustez, errepresaliatu politikoen gaia" soilik giza eskubideen alorrean geratzen bada, modu aseptiko eta testuinguru politiko batetik kanpo, etorkizun hurbil batean herri honen gehiengoak hurbiltzea edo preso gaixoen askatasuna defendatuko du, baina aldi berean defendatuko dute presoek egin zituzten delituengatik ordaintzea, nahiz eta izan kartzela politika flexible eta humanoago baten barnean".
‎Laurogeiko urteak bi munduren artekoak ziren eta ni ere. Ezker aldean egoten ginen lagunen artean bederen baina aldi berean janzten genituen austriar ator barregarri batzuk leporik gabekoak iduriz Berchtesgadeneko biltegi batetatik zetozenak eta oporretan ziren militanteei heideggerren itxura ematen zietenak.
‎Hasieran beldurtuta nengoen, bi urte eta gero ea nola izango nituen abdominalak, eskuak, ipurdia... baina aldi berean, oso atsegina. Ilusioarekin ibili naiz, banekien lan asko egin nuela berriro ere neurrian jartzeko, eta lehen batel estropadan hanketik sartu nindutenean, gaizki pasa nuen, baina gero asko eskertu dut.
2018
‎Horretarako, Pattersonek ez bezala, umorea eta parodia erabiltzen ditu bi diskurtso nagusien (nazionalista eta loialista) zentzugabekeria eta gizatasun falta azaleratzeko. Izan ere, bi diskurtsoei iparrirlandarren izenean mintzo direla esatea gustatzen zaie, baina aldi berean iparrirlandarrak akabatzea zilegi ikusten dute etsaitzat kontsideratuak baldin badira. Alabaina, Eureka Street eko Jake Jacksonek esaten duen bezala, Ipar Irlandan egia eta tragedia nagusia da hainbat mendez irlandarrak irlandarrak hiltzen aritu direla, inolako trabarik gabe.
‎Ikus daiteke, beraz, esparru sozioekonomikoak baduela lekua hizkuntza politika ofizialean, baina aldi berean Ikus daiteke ez dela nabarmentzen definitutako lehentasunen artean. Aldiz, Patxi Saez-ek bere artikuluan baieztapen sendoa egiten du.
‎Ekialde Hurbilean, uraren indar emankor eta suntsikorraren irudia zen eta euri gozoak zein uholde ikaragarriak eragiten zituen. Greziako eta Erromako mitologietan, heroi ospetsuen etsaia zen herensugea, baina aldi berean jainko ernaltzailearen itxura ere: Apolo sugea omen zen Augustoren aita; sugeak ziren Juno Lanuvium aren piztia sakratuak, eta haien harpeetara joaten ziren neskak udaberrian opilak eskaintzen, uzta ona erdiesteko gero.
‎Harold McMillan kontserbadorearen agintaldian lehenik, eta Harold Wilson laboristaren garaietan gero, Afrika, Asia eta Karibetik joandakoen ondorengoek baztertuta ikusten dute euren burua Ingalaterran. 60ko eta 70eko urteetan desberdintasunak zeuden, baina aldi berean estatuaren babes sozial handia zegoen egoera hori samurtzeko, Thatcher heldu arte. Ez zen Ludwig Erhardek Alemanian garatutako merkatu ekonomia soziala, baina funtzionatu egiten zuen.
2019
‎Argala, baina aldi berean indartsua.
‎Oso pertsona ezaguna zara, baina aldi berean gertukoa. Nola kudeatzen duzu fama?
‎Ezin da herrien eboluzioen izaera dialektikoa ukatu, nabaria delako, baina aurrera egiteko indarra egiten duten antagonismoen sorreran beti gizabanakoa dago. Plazaratzeko elkarrekintzez gain, tesiak gizabanakotik kolektibizatzera igarotzea talde posizionamenduen moduan ankilosazio bilakaera suertatzen baita beti, ideiak aberastu eta sistematizatu egiten dituena, bai, baina aldi berean usteltzen eta deshumanizatzen dituena, gizaseme bakarra irizpide ororen helburu eta jatorri izanik, eta talde guztiak gizartearen irudipen distortsionatu bat, itxurazko antzezpen bat, tertuliano argiak berehala jabetzen diren bezala. Egia gutxik eusten diote irekitasunari eta argiarekiko eta denborarekiko esposizioari, eta horien artean ez dago" talde egia" bakar bat ere.
‎Zaldi handi bat zen, zutik lotan, burua dilindan. Askatu egin genuen, eta lasai etorri zen gure atzetik, zaldiek ohi duten bezala; badirudi bitxi samarra baina aldi berean guztiz normala iruditzen zaiela eskatzen zaien guztia. Txandaka igotzen ginen haren bizkarrera, eta oinez geratzen zirenek hotsez eta keinuz akuilatzen zuten.
‎Eta dena esplikatu zidaten; ez, ez zidaten utzi ezeren ezjakinean egoten. Zuen idazleak lausengatzen dituzte, baina aldi berean, Belgikan, Holandan, gure soldaduek okupatzen dituzten herrialde guztietan, jarria dute hesia. Frantses liburu bat bera ere ezin da pasatu, argitalpen teknikoak, dioptriako eskuliburuak edo zementatzeko formula bildumak salbu...
2020
‎lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso lurrek garrantzi berezia hartzen dute Arkotxarenean. Horien guztien izenek ere, Portutxo, Ophorportu, Irla Chumea, izendegi kurios, gertuko, baina aldi berean exotiko bat osatzeraino, Oskar Alegriaren Emak Bakia baita hartan bezain iradokitzaile. Portutxo, laket portu, irla xume bat, Aurelia Arkotxak bigarrena duen sorkuntza lan hau.
‎" sakontasuna galdu gabe, baina aldi berean oso modu entretenigarrian".
‎Hortik abiatu gara, herri hizkera etxean natural ikastetik, bere aberastasunekin eta aldi berean bere muga guztiekin, Gaztelan edo Extremaduran etxean soilik ikasitako gaztelerak dituen mugekin alde batera, baina aldi berean muga gehiagorekin, hizkuntza artean batu gabe zegoelako eta gizartean arlo gutxitan erabiltzen zelako. Benetako euskaldunak izateaz harro?
‎Mutil herabe bat zen Max, gauez irteten zenean ikastetxe pribatu batetik irten berria balitz bezala janzten zena. Gay lokaletan beti arreta zentroa ez izateko zoko bat bilatzen zuen, baina aldi berean ikuspegi orokor bat ematen ziona.
‎Bera baino zuhurrago eta heziketa hobeagokoak zirela apustu egingo luke. Halako pertsonak eta halako gayak ezagutu zituen bere bizitzan, ideia politiko, etiko edo erlijioso errotuak zeuzkaten pertsonak, baina batez ere izugarri adeitsuak zirenak; bere burua beti defendatuko zutenak, eta iraintzen bazituzten atzera egingo ez zutenak, baina aldi berean elkarbizitza lausotuko zuen gatazkarik sekula sortuko ez zutenak.
‎Eta John Hughes izan da sentimendu hori zineman hoberen islatu duena. Gehiegikeriarik gabe, tragediarik gabe, baina aldi berean garrantzirik kendu gabe. Haren filmetan, itxuraz gatazka ñimiño bat dena, pertsonaientzat mundu oso bat da.
‎Ez bideo-jokorik ez fulbolik, Fidelek ez zituen inoiz hillstarren artean hedatuen zeuden bi zaletasunak partekatu. Pokerrak erakartzen zuen, horrek bai, baina aldi berean beldur itzela eragiten zion. Amildegi horretara hurbilduz gero, pentsio plana xahutu eta ondasun guztiak galduko zituela beldur zen.
‎Halaxe da. Edo ekologista etiketadun atzeraturen bat, berotze globalaren aurka borrokatzen dutela dioten horietakoa, baina aldi berean ikatzaren lekuko ustiakuntza defendatzen dutenetarikoa, meatzarien alde egiteko.
‎Ama bere jauregi ederrean geratu eta aita, aldiz, Miranda alderantz bizitzera aldatuko zen probintziako agintari zein lege berezien eskupetik at, baina aldi berean ere hiritik gertu gertu bertan eta ingurumarietan zituen interesei atxikita jarraituko baitzen. Ni, ordea, banoa aspaldi erabaki bezala.
‎Auzoko zarata moteldu da, kalean ez da ikusten umerik jolasean, etxeetan ere gutxi omen dira, euren barre algara zaratatsurik edo amen haserre oihurik ez delako patio estuetan gora eskapatzen, Sole txikia zen sasoian gertatzen zen moduan. Dena da ezaguna, baina aldi berean diferentea. Plazako elizatzarra bera, orain, gehienetan, hutsik egoten da, eta, beste askotan, itxita; auzoko aldaketa horien guztien lekuko bakartia eta isila bihurtuta.
‎Bakarrik egiten nituen egin beharreko kale osterak, ez nuen nahi ahizparentzat zama izan, ez nion estutasunik sortu nahi, ez berari ezta beste inori ere. Horrek guztiak indartsu egin ninduen, baina aldi berean barnerakoi eta bakarti. Asteburuetan, ikasten eta ikasten ematen nuen denbora.
‎" Munduaren egoerak, urratzen dit bihotza, ez da nire gogoa...". Baina aldi berean, badaki bizi egin behar dela, eta maitatu: " Orain da maitatzeko garaia".
‎Iruñetik? Aurrekoak bezala, honek ere portaera jakin batzuk debekatzen zizkien, inork aitortu ez zion nagusitasun moral batekin jantzita, baina aldi berean ez zien zer egin behar zuten iradokitzen. Hala ere, gomendio hari buelta emanez eta alde positibotik begiratuta, ideiaren bat bururatu zitzaion Jurdani despedidak" millennial seal of approval" izateko.
‎Yerai, gauzatxo bat argitu behar didazu ez dudalako oso ondo ulertzen esan zion Jurdanek elkarrizketan, zerk erakarri zaitu Muga Agentziaren iragarkitik? Baldintza ekonomikoak argi zeuden bertan, nik ezin dut gehiagorik eskaini baina aldi berean badakit ez direla merkatuko hoberenak nahiko kaskarrak zirela ongi zekien; eta bestalde, pertsona bakarreko enpresa da hau, hemen ez duzu promozionatzeko aukerarik aurkituko, ez baitago nora promozionatzerik. Badakit lan merkatua ez dagoela bere momenturik onenean, eskasa da eskaintza eta baldintza prekarioetan, baina zurea bezalako curriculuma daukan norbaitek lanpostu hobe bat izan dezake helburu.
‎Ez zen tematu gustu baldarreko eskaintzak egiten, baina aldi berean ez zuen etsi. Nigan interesa zeukala frogatzen ahalegindu zen, baina bere ohiko amarruak, betidanik erabili omen zituenak eta arrakasta ekarri ziotenak, alde batera utziz.
‎Egoiliarrek daramaten bizimodua eta jasaten duten tratua zuzenean ikusi nahi zituen. Izekoak ezin zuen jada bere kabuz bizi eta artatze bereziak behar zituen, baina aldi berean Endikak ez zuen nahi andrea eserleku batean ahaztuta uztea, eta harentzat egokitutako aktibitateak zeuzkan egoitza bat aurkitu nahi zuen. Egoitza bisitatu zuenean justu ni lanean ari nintzen eta bertako egunerokotasunari buruzko xehetasunak eman nizkion.
‎Baina honetan... Gayz jantzita joan behar eta ez pepero baten moduan, baina aldi berean zeremonia baterako jantzita eta ez gaupasa baterako. Oreka larria.
‎Saltzaile gisa lan egiten zuen baina aldi berean harreman publikoetarako bereziki dohatua zegoela argi nabaritzen zitzaion Aiorari. Bezero guztien adiskide egiten zen.
‎Eivissan asteburu bat pasatzera gonbidatu nuen lehenbizi. Lagunarteko ospakizun bat zela esan nion, jazarrita sentitu ez zedin, baina aldi berean bost izarreko hotelaren, jatetxe esklusiboen eta vip sarreren datuak erortzen utzi nituen, gonbidapena erakargarria, ukaezina bihurtzeko. Asteburuetan lan egiten zuela erantzun zidan, asteburu guztietan.
‎Zortea izan zuen halere, Alainen gimnasioak zorutik sabairainoko leiar zabal bat kalera begira daukaten horietakoa baitzen. Diseinu horren eraginkortasuna eztabaidagarria bada ere kaletik igarotzen den jendearengan soinketa egiteko grina sortzeko eta barrura erakartzeko pentsatuta dago, baina aldi berean gimnasioko erabiltzaileen intimitatea kolokan jartzen du eta horrek bat baino gehiago aldenduko du, Jurdani primerakoa suertatu zitzaion horma garden hura. Gimnasioaren aurreko espaloian zegoen terraza batean eseri eta Alainen gimnasio barneko nondik norakoak behatu ahal izan zituen patxadaz.
2021
‎Ikusi, besterik ezin dut egin. Badakusat inoiz ikusi ez dudan aurpegi pila, baina bai aspalditik ikusita ez nituenak ere bai, besteak beste zaharkituagoak baina aldi berean beti bezain zuhurrak eta lehorrak begitantzen zaizkidan txikitako nagusi gehienenak eta ozta ozta igartzen ditudan nire orduko jolaskideenak. Hasi naiz buruaz agurka ia ia ere ustekabean, badira agur txikiak, hau da, buruaren astindu motelak, ezin dut nire burua imajinatu eskuaz agurka, ez da benetan oso nirea, munduan zehar, gutxi gora behera, hamaika piano saio eman arren, oraindik ere jende aurrean guztiz izutia naiz, prakak gorritzeraino egia esan, eta horregatik ere kezkatzen hasi naiz, dagoeneko nahikoa gorritu izan naizela ohartzen dut-eta.
‎Hortik ere nire teknikari buruz ere esandakoa, zenbat buru hainbat aburu. Baietz, oso trebea naizela, oso neurtuta, orekatua, bikain bikaina, baina aldi berean ere hotzegia, nire iaiotasunak pianoaren atzean dagoen gizakumea ezabatzen duela, edo zehatzago esanda, zorrotzago agian, etorkizuneko errobot batek joko zuen bezain bikain jotzen dudala. Batzutan ere, Sergyk berak pianoaz askeago izateko gomendatzen dit, orduantxe gogoan dudana, burutik pasa egiten zaidana, notei eransteko, doinua nolabait biziagoa, arinagoa, egiteko asmoz.
‎Ikusi besterik ez dut egin behar bera erdi ezkutuan dagoen eszenatokiko atakarantz noraino asaldatuta dagoen asmatzeko. Akabatuko ninduke oraintxe bertan, baina aldi berean ere sinesten ez duen bere Jaungoiko ortodoxoari otoizka ari da, Satieren nota guztiak artez eta moldez gogoratzen lagundu diezadan. Hala ere, oraingoz ez dut huts egin, berak uste baino milaka aldiz hobeto baitakizkit Satieren nota zoragarri eta xarmangarriok.
‎Canningen semeak neskaren urratsen aztarnak ere ikusi zituztela esango zuen. Bere aitak, ordea, halakorik ez zutela ikusi esango zuen, baina aldi berean Shannanek" padurarantz ihes egin zuela" suposatzen zuela. Aztarnarik ikusi gabe?
‎Italieraz eta frantsesez. Zakurren aipuaren bila, bai, baina aldi berean liburuari mamia antzeman nahirik.
2022
‎Neskatilak barrutik agertzen zuen indarra erakargarria zen, argia ematen zuena, zalantzak argitzen zituena, eta ikaskide guztiek eta ikastetxeko ikaskide neska batzuek ere, beste zerbaitetarako berarekin egotea nahi izaten zuten. Ainhize pertsona xaloa zen, umoretsua, baina aldi berean zuhurra, apala eta zintzoa; baina batzuentzat erronka izaten hasi zen, gazteen konkisten koadernoan koska bat egin nahi izatearen obsesioa. Udako gau beroa zen, egun sutsu horietako bat, eta ilargia konkistatzeko esaldien artean, eta malutetan bizitza eztia eskaintzetan, betiko maitasunaren zinaren esaldi artean, eta hainbeste gauza eder esaten direnean, hegaztiak xarameletan bezala, pertsonak bezala, gainkatzeko gorteatzean, bizitza osoan gogoratuko zuenari atea zabaldu zion.
‎Suarez laster bildu zen Felipe Gonzalezekin, eta hura urduri jartzeko Llopis historikoaren PSOE legalizatu zuen, baina aldi berean garbi utzi zion PSOEri bera zela oposizioko bere begiko ninia, eta PCE deabrua, sozialista europarrak eta bunker espainola xaramelatzeko, eta halaxe egin zuen. PSOE 1977ko otsailean legalizatu zuten, Erreforma Politikoaren Legeak ekarri zion arrakasta eta autokonfiantzaren ondotik.
Baina aldi berean, erlijiotik askatu ondotik, B. Russellek suposatzen duen gizon emakumea sentimendurik kristauenez jantzia ageri da hurkoen alderako: bihozbera, solidarioa, etab.
‎Gertakari errepresibo judizial hori dela eta, Vilaweb eko zuzendari Vincent Partalek editorial batean idatzi du berriki, gaur egun izan zaitezkeela eivissarra eta gutxiago edo gehiago espainola, baina aldi berean eivissarra eta katalana ez. Zer esan nahi du horrekin?
2023
‎XIX. mendeko artista erromantikoen artean sar liteke Vincent Van Gogh: artista bakartia, baztertua, behartsua, bere garaikoek ulertu ez zutena; maitatzeko eta maitatua izateko premia izugarria zuen, baina aldi berean bere buruari eta besteei kalte egiteko gai zen. Artearen bidez liberatzen zen bizitzako arazoetatik; bizitzan aurrera egin ahala, okerrera egin zuen Vincenten osasunak, baina gaixotasunak aurrera egin arren, haren arteak ez zuen atzera egin, aurrera baizik; gaixotasunaren larritasuna zenbat eta handiagoa, orduan eta koloreen erabileran trebeagoa bihurtu zen (Nieto Barrera, 2001).
‎Festarako baino exekutibo lanerako janzkera aproposagoa. Ez dakizun arrazoi bategatik Sandibel bezala etiketatu duzu, Musika estrainio bat aditzen da, monotonoa baina aldi berean erakargarria, Angelo Badalamentik Twin peaks telesailerako osatutako harako Dreams a, edo zer edo zer. Mugiezin dago dama.
‎Hau bada gero... Bost urterekin dagoeneko Ronaldo eta Messiren kromo bilduma eginez, Real Madrilen alineazioa (botilero eta guzti) goitik behera jakinda eta parkean futbol idoloen imintzio, itzulinguru eta ospakizunak kopiatzeko gai izaki, baina aldi berean amatxoren titia askatu gabe zupa eta zupa. Martxa honetan norbait handia, politikari edo bihurtuko zara Dieguito.
‎Herri bizia omen da, bai kaskoan, baita auzoetan ere, Z ez baita alferrik terrenoz probintziako herririk handienetarikoa. Horrek zailtzen omen du ikuspegi globala, Z kaskoa baino askoz gehiago delako, baina aldi berean kaskoa bera ere Zren topikoa baino puskaz aberatsagoa da. Berak erraztuko omen dit egonaldia.
‎Mututasunak eztanda egin duenetik, kulturgileak ahotsa galtzera animatzen dituzten kartel mutuak areagotu dira bazterrotan. Urduri eman dut egun osoa, ez nekien zer esango nion euskal musikaren punkirik handienari, punkaren etiketari muzin egin baina aldi berean bizi filosofia hori EHn bizirik mantendu duen bakarrari. Nola eman lehenengo pausoa, zer esan egin iradoki hasieratik erakargarri izateko, batik bat aurrean duzuna sortzaile profesionala bada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia