|
Abisatu behar da, hemen Humboldt. Herder eta Hegel bitartean? alde batera utziko dugula,
|
baina
ahaztu ezin dela egin235; 5) Herrien Psikologiako Eskola, gaingiroki baino ez duguna ukituko (M. Lazarus eta H. Steinthal ek sortua, W. Wundt ek birreratua), haren eragina den arren, ene ustean, zuzenean edo zeharka gureganainotsu zinez heldu dena (Menéndez Pelayo, Unamuno, Baroja, Ortega).
|
|
Itzuli zenean, Maria Sara eskuizkribuaren azken orria irakurtzen ari zen, Gutxi aurreratu duk, esan zuen, Zergatik ote, galdetu zuen Raimundo Silvak, Bai, zergatik ote, erantzun zuen emakumeak, irribarrerik gabe oraingoan, eta erantzun baten zain dagoenaren antzera begiratzen ziola, Begira ezazu ohea, Zer du oheak, eta beste tonu bat erabiliz, Ni nauk hika ari den bakarra, Agian neu naiz ohitzeko zailtasun handienak dituena, baina berriz esango dut Begiratu ohea, Eta nik berriz erantzungo diat Zer gertatzen zaio oheari, Diferentziarik nabaritzen al dun atzotik gaurra, Ohe bera duk, Jakina, baina nik nahi dinat hik esatea ireki edo erabili ote den, emakumea haizenez, maindireen tolesdurak ukitu gabe daudela konturatuko haiz, burukoak ez duela zimurrik, bakar bat ere ez, estalkia leun leun dagoela, zerrenda guztiak lerro lerro, Bai, egia duk, Honelaxe utzi zinan atzo neskameak, Beraz ez duk hemen lo egin, Ez, Zergatik, non, Galderaren bigarren zatia erantzungo dinat lehen, hor barruan egin ninan lo, sofa gainean, Eta zergatik, Haurtxoa baizik ez naizelako, ilea garaiz baino lehen urdindu zaion nerabea, atzo ez nintzelako gauza izan hemen eta bakarrik lo egiteko, hori besterik ez. Maria Sarak orria mahai gainean pausatu zuen, gizonarengana hurbildu eta besarkatu egin zuen, Ez duk sekula hire gustukoa naizela esan, Esango dinat, Baina ez honela, Hitzak erabiliko ditinat, Eta neuk hitzok entzun nahi ditiat, bazekiat horietako asko ahaztuko ditudala, esan hituen unea, tokia, ordua,
|
baina
ahaztu ezin izango dudana hau duk, hau eta arrosa ukitu huen unea. Elkarren besoetan zeuden, artean musukatu gabe, elkarri begiratzen zioten eta irribarre zabalak zituzten, aurpegi alaiak, gero irribarreak biltzen joan ziren emeki emeki, lurrak xurgatzen eta dastatzen duen ura bailiran, azkenik biak serio gelditu ziren arte, elkarri begira, itzal fin eta azkar batek hegalak harrotu zituen logelan zehar, agudo etorri eta agudo alde egin zuen, eta orduan, hegal erraldoi eta boteretsuek bildu zituzten Maria Sara eta Raimundo Silva, eta gorputz bakarra bailiran estutu zituzten, eta musua hasi zen, atzo elkarri eman ziotenaz oso bestelakoa, pertsonak berberak ziren, beste pertsona batzuk ziren arren, baina hau esatea edo ezer ez esatea berdintsu da, izan ere inork ez daki musua benetan zer den, agian elkarren gorputza irenste ezinezkoa, agian komunio demoniakoa, agian heriotzaren hasiera.
|