Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2023
‎Huysmans i asko gustatzen zitzaion paisaiak marraztea eta ikasleak naturako gaiak marraztera eramaten zituen; baina, objektua bera baino gehiago, hark sorrarazten zien inpresioa marraztu behar zuten; museoak eta erakusketak bisitatzera ere eramaten zituen ikasleak. Ikastetxe horretako ikasle gehienak Tilburg ingurukoak ziren eta beren familietan bizi ziren, baina Vincent Hannicks tarrekin bizi zen. Etxemin handiz bizi izan zuen Vincentek Tilburg eko egonaldia ere (Naifeh eta White, 2011).
‎Lanik gabe, lagunik gabe eta janaririk gabe, alde batetik bestera ibili zen; aitak bidaltzen zion diru apurra ere ez zuen batere ongi kudeatzen. Theok bisitatu zuen eta bizitzarako plan bat finkatzeko eskatu zion, baina Vincent ez zegoen erabakiak hartzeko prestatua; oraindik ere 1879 negu gogorra han pasatu beharra zeukan, horrelako erabaki bat hartu aurretik.
‎...gutunean Vincentek Theori esaten zion egoitza aldatu zuela Bruselan, lehengoa estua eta marrazteko argi gutxikoa zelako; Bruselasen ikusitako gauza on batzuek inspirazioa eta bere kabuz gauzak egiteko indarra eman ziotela; aitak hilean 60 franko bidaliko zizkiola esan ziola; Schmidt jaunaren bidez artista gazteak ezagutu nahi zituela; Schmidt jaunak aholkatu ziola Arte Ederretako Eskolan sartzeko, baina Vincentek artista batzuekin lan egin nahiago zuela, Bargues en metodoko bi serieak amaituak zituelako; hala ere, ez zuela erabat baztertzen Arte Ederretako Eskolara joatea; gauez joan zitekeela, libre bazegoen eta garestiegia ez bazen; baina, aurkezteko eta saltzeko moduko marrazkiak egiten ikasi nahi zuela; arkatzaz, akuafortez edo akuarelaz maixutasuna lortu ondoren, berriro ere meatzarien edo ...
‎Theoren bidez ezagutu zituen Vincentek Degas, Monet eta Cézanne; haien teknika batzuk eskuratu zituen eta idazle ezagunekin (Catulle Mendès edo Jean Jaures) asko eztabaidatu zuen Montmartreko kafetegietan. Vincenten hasierako asmoa Cormonekin hiru urte egitea baldin bazen ere, hiru hilabete barru aspertu zen; Cormonen bere ikasleei eskatzen zien aurrean zutena zehazki kopiatzeko, baina Vincentek atzealde handituak, aurpegi olertuak, soinadar lerrokatu gabeak egiten zituen; Cormon en eskola utzi eta bakarrik pintatzen hasi zen; bodegak, modeloak, paisaiak eta Parisko aldiriak pintatzen jardun zen (Naifeh eta White, 2011).
‎Theok berak ez zuen osasun ona, baina Vincenten osasunak kezkatzen zuen. 1888ko urriaren 23an (T2) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion larritzailea zela beretzat Vincent ondo ez zegoela entzutea; lana gogor egin zuelako eta gorputza zaindu ez zuelako izango zela.
‎Gauguin-ek ere goraipatzen zituen Vincente koadroak. 1888ko azaroaren 23an (563) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gauguin-ek esan ziola ikusi zuela Claude Monet-en koadroa, baina Vincentenak gehiago gustatu zitzaizkiola.
‎Vincent eta Gauguin-entzat espresiorako bitarteko bat zen kolorea; baina, marrazkian diferentziak zituzten: ingerada kontrolatuko formak egiten zituen Gauguin-ek, baina Vincentek barnetik sortutako kurba radialeko formak egiten zituen, barneko bibrazioetatik edo bizitza indarretik sortuak (Thomson, 2007).
‎XVII. mendeaz geroztik gaixo mentalentzat antolatutako egoitza baten moduan funtzionatzen zuen eta XIX. mendearen hasieran zoroentzako ospital bihurtu zuten; barnean zeudenei dei egiteko kanpaiak erabiltzen zituzten; gizonen eta emakumeen aretoak bereiziak zeuden. Sain Paul-en agustindarrak, beneditarrak eta frantziskotarrak bizi izan ziren, baina Vincent han egon zen garaian monjek eramaten zuten. Elizatik dirurik ez zuen jasotzen ospitalak eta bertan alokatzen zirenen ordainketatik bizi ziren; hiru mailetan banatuak zeuden erietxeko pazienteak, ordaintzen zutenaren arabera; Vincent hirugarren mailan zegoen; eskulanak egin zitzaketen, bilarrean jostatu ere bai, aldizkariak eta liburuak bazituzten eta pinu artean paseatzeko tokiak ere bai; paziente moduan hamar bat gizonezko eta hogei bat emakumezko zeuden; Théophile Peyron ek zuzentzen zuen ospitala; oftalmologiako espezialitatea zuen Peyron ek eta itsas armadako sendagile izana zen (Naifeh eta White, 2011).
‎Gaixotasunaren aurretik hasi zuen koadro batekin (Garisoroa segalari batekin) borrokan ari zela; segalari horretan heriotzaren irudia ikusten zuela, hots, bera ebakitzen ari zen garia gizadia izan zitekeela; bidaliko zion autoerretratuan ikusiko zuela, lehen baino hobeto zegoela orain. Edmond eta Jules Goncourt-en Manette Salomon idatzian esaten zela paisaien pintoreek iraungo zutela, baina Vincentek izugarrizko desira zeukala erretratuak egiteko. Segalaria amaitu zuela eta berriro egin nahi zuela amarentzat.
‎Bernard-ek burdeletako jendea pintatu nahi zuen, baina Vincentek esaten zion horretarako dirua behar zela. 1888ko urriaren lehen erdian (B19) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion erretratuak pintatzera bultzatzen zuela; ahal zuen erretraturik gehiena egiteko; erretratuen bidez irabazi behar zutela publikoa.
‎pinturetan, modeloan, jantzietan, Sien eta haren haurrak mantentzen. Tersteeg ek ez zuen onartzen Vincent, Sien eta haren familia Theoren kontura bizitzea, baina Vincentek Sien eta haren haurra babestu beharra ikusten zuen; Vincent prest zegoen Sien ekin eta haren familiarekin jarraitzeko, baina elkarbizitzarako arau batzuk ezarri ztuzten eta Sien ek ez zituen jarraitzen Vincentekin adostutako arauak (alkoholari eta harremanei zegozkienak), amaren eraginaren pean bizi baitzen; horrela, azkenean, Vincentek Sien utzi eta Drenthera joatea erabaki zuen, 1883k...
‎Bernard prestatu zen neguan Arlesera joateko, baina Vincentek nahiago zuen Gauguin etortzea; horregatik, Arlesen bizimodua garestia zela eta Afrikara joateko esaten zion Bernardi. 1888ko abuztuaren bigarren erdian (B16) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion nola esan zezakeen ezinezkoa zela Gauguin-en erretratua egitea; berak espero zuela egun batean Bernard eta Gauguin-en erretratuak egitea; egun horietako batean zuaboen bigarren tenientearen erretratua egingo zuela, hura laster Afrikara joatekotan zela eta.
‎Bernard-ek miresten zuen Gauguin, baina Vincentek ere bai. 1888ko irailaren 17an (539) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion natura han izugarri polita zela; zeru bobeda guztia urdina zegoela, eguzkiak sufre hilaren distira bidaltzen zuela; etxe aurreko jardinaren hiru koadro, bi kafeak eta egin zituela; Bock en erretratua eta autoerretratua ere bai; baita ere, eguzki gorria faktoriaren gainean, gizonak hondarra kargatzen eta errota zaharra.
‎Nuenen bizi izan zen urteetan, 1883 amaieratik 1885eko amaierara, urrats handiak eman zituen Vincentek artista moduan; gero eta teknika landuagoa zerabilen eta gero eta estilo pertsonalagoa; ehungintzako marrazki eta pinturak egiten zituen; 1884ko urrian Van Rappard Nuenen era etorri zen beste bisita bat egitera eta hamar egun igaro zituzten elkarrekin ehuleak margotzen (Thomson, 2007). Ehundegien eta ehungailuen gaia hamazazpigarren mendeaz geroztik erabiltzen zuten pintoreek, baina Vincenti iruditzen zitzaion gai orijinala tratatzen ari zela. Landako ehuleak industrializazioaren mehatxuaren pean zeuden; artisau ehungailuetatik fabriketako ehungailuetara pasatzen ari ziren.
‎Lanerako pinturak lortu behar zituen eta pinturak berriak lortzeko, lehengoak ordaindu behar zituen lehenengo. ...otzaren osteko lehen egunetan ohiko moduan ezin zuela lanik egin esaten zion Vincentek, aurrez Theok Vincenti esan zion modu berean; bizitza ez zela luzea inorentzat eta bizitzarekin zerbait egitea zela kontua; lanean gogor jarraitzeko asmoa zuela, baina horretarako koloreen faktura lehenbailehen ordaindu beharra zuela; Theok esan omen zion, Nuenen en egon zenean, egunen batean tokiz aldatu zuela, baina Vincentek zioen estudio ona zuela eta eszenatoki ona zuela Nuenen en; landan bizita lan gehiago egin zitekeela eta merkeagoa zela.
‎Vincentek ez zuen bakerik aurkituko Rappard ek Patata jaleak koadroari buruzko kritika erretiratu bitartean. 1885ko abuztuaren 2 erdian Nuenendik idatzitako gutunean (415) Vincentek Theori esaten zion Utrecht ko pintore zen Wenkebach en bisita izan zuela eta haren iritziz Rappard ek erretiratu egingo zuela Patata jaleak koadroari buruz esandakoa; koloreei buruz eztabaida luzea izan zutela, baina Vincenten koadroak atsegin zituela. Rappard i idatzi ziola esanez Patata jaleak koadroaz idatzitako guztia erretiratu zuela; esan ziola, elkarren kontra jardun baino gehiago elkar hartu behar zutela landako bizitza pintatzen ari zirenek; bakarrik ezin zela hori lortu; talde osoa elkartu behar zela.
‎Sendagileak ez zion osasun arazorik ikusten Vincenten amari, baina Vincentek zerbait txarra gerta zekiokeela pentsatzen zuen, aitari gertatu zitzaion moduan. 1885eko azaroaren 12 (432) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori amaren osasunaz hitz egiten zion; amari ere aitari gertatu zitzaiona gerta zekiokeela, aldika okerrera egiten baitzuen haren osasunak; hala ere, sendagileak ez zion ezer berezirik aurkitu.
‎Gabonak hurbiltzen ari ziren eta Anna Cornelia Carbentus, Vincenten ama, hasia zen semearengan pentsatzen; baina Vincent ez zegoen bakeak egiteko prest. 1885eko abenduaren 15ean (440) Anberestik idatzitako gutunean Vincentek esaten zuen amak idatzi ziola esanez Theori Vincenten helbidea eskatu ziola; baina Vincentek Theori erantzun zion berak etxea utzi zuela eta horrekin nahi zutena lortu zutela etxekoek; Theori esaten zion haiei jakinarazteko ez ziela idatziko; amarengan eta besteengan gutxi pentsatzen zuela eta haiek berarengan pentsatzerik ez zuela nahi.
‎Gabonak hurbiltzen ari ziren eta Anna Cornelia Carbentus, Vincenten ama, hasia zen semearengan pentsatzen; baina Vincent ez zegoen bakeak egiteko prest. 1885eko abenduaren 15ean (440) Anberestik idatzitako gutunean Vincentek esaten zuen amak idatzi ziola esanez Theori Vincenten helbidea eskatu ziola; baina Vincentek Theori erantzun zion berak etxea utzi zuela eta horrekin nahi zutena lortu zutela etxekoek; Theori esaten zion haiei jakinarazteko ez ziela idatziko; amarengan eta besteengan gutxi pentsatzen zuela eta haiek berarengan pentsatzerik ez zuela nahi. Het Steen koadroa pintatu zuela eta saltzaile batzuri erakutsi ziela; bati ez zitzaiola koadroa gustatu eta besteak esan ziola hamabost egunetan inor ez zela almazenean agertu; hori gogorra zela, azken bost frankoko txanpona aldatu zuelako eta oraindik bi aste falta zirelako diru horrekin pasatzeko; Theori esaten zion saiatzeko bera sostengatzen hurrengo bi asteetan, irudi batzuk pintatu nahi zituela eta; berak nahiago zuela irudiak pintatzea paisaiak pintatzea baino; merkatuan paisaia gehiegi zegoela; baina, irudiak pintatzea zailagoa zela, modeloen arazoagatik; merkatarien arabera, emakumeen buruak edo emakumeen irudiak zirela gehien saltzen zirenak; ez zekiela hurrengo udaberrian Nuenen era joango zen ala ez; horretaz bere iritzia eskatzen zion Theori.
‎Sibertek jarritako modeloa erabat eraldatzen zuten marrazkiak egiten zituen. Saiatu zen Sibert Vincenten marrazkiak zuzentzen, baina Vincentek ez zuen onartu eta istilu gogorra izan zuten (Naifeh eta White, 2011). 1886eko urtarrilaren 17an (445) Anberesetik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Verlatek azkenik ikusi zuela bere lana; paisaiak eta natura hilak ikusi zituenean, esan zuela:
‎Modeloak errazago lortzeko, Anberesko Arte Ederren Erret Akademian matrikulatu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu; marrazki klase batzuk jaso zituen Siberdt irakaslearengandik, baina harekin ez zen ongi konpondu; ez zuen hark ikasleei ezarri nahi zien metodoa jarraitzen eta klasetik bota egin zuten; bere modelo propioak lortu behar izan zituen eta diru asko gastatu zuen. Egoera horretan, Parisko Montmartre bulebarreko arte galerian lan egiten zuen anaia Theorekin bizitzea pentsatu zuen; Theok ez zuen nahi berehalakoan Vincentekin bizitzen jarri, baina Vincent bat batean agertu zen Parisen, aurrez abixatu gabe.
‎1874ko abuztuaren 10ean (21) Londondik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion arimaren birjintasuna eta gorputzaren zikintasuna elkarrekin batera daitezkeela; aitak garbitasuna eskatzen zion, baina Vincentek haragiaren atsegina aldarrrikatzen zuen. Theori esaten zion arreba Ana ongi zegoela, harekin atsegin handia ematen ziola, elkarrekin ibilaldi ederrak egiten zituztela eta lan eskaintzako iragarkiak begiratzen zituztela, Ana lan bila baitzebilen.
‎Lanik gabe geratu zenean, gurasoek Etten era joateko esan zioten, baina Vincentek Ingalaterran lan eskaera batzuk eginak zituen eta Londonera itzultzea erabakia zuen. Martxoaren amaieran, Paristik irtetear zegoela, eskutitz bat heldu zitzaion Vincenti Ramsgate eko eskola batean lana zuela esanez; 1876ko otsailaren 7an (54) Paristik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion lana eskatuz egindako eskutitz bati emandako erantzuna jaso zuela.
‎Ramsgatetik 1876ko maiatzaren 1ean (64) idatzitako gutunean, Vincentek Theori esaten zionez, bezperan haizete bortitz batek jotzen zuen eta mutikoak ez zituzten atera, baina Vincentek baimena eskatu zuen ibilaldi txiki bat egiteko sei ikasle zaharrenekin. Frantsesa, alemana, diktaketa, errezitazioa eta matematikak irakasten zituzten eskola horretan.
‎Gurasoek esan zioten Vincenti ez bidaltzeko Keeri eskutitz gehiago, baina Vincentek ez zuen etsitzen; Theori idatzi zion gurasoak konbentzitzeko esanez; Kee ezagutu baino lehen maitasunik ez zuela ezagutu esaten zion; azkenean, udazkenean, Amsterdam-era joatea erabaki zuen Vincentek, Kee rekin egotera.
‎Aitak etxetik bota zuenean, Vincent Hagara joan zen Mauverengana eta esan zion ezin zela luzaroago egon Etten en eta beste nonbait bizi behar zuela; Hagan egon nahi zuela esatean, Mauvek onartu egin zuen. Aitak esan zion bere gastuak ordainduko zituela, baina Vincentek ezin zuen onartu aitarengandik zetorkion ezer; Vincentek Theori eskatu zion dirua, pentsatzen baitzuen Mauvek nahikoa egiten zuela artea irakastearekin.
‎Hagan, 1882ko urtarrilean Christina Clasina Maria Hoornik, Sien deitua, ezagutu zuen. Sien ez zen gaztea, eta ederra ere ez, aurpegia baztangaz pikatua zuen eta langile baten eskuak zituen; trakets hitz egiten zuen; haserrealdi eramanezinak zituen, baina Vincentek aingerutzat zeukan; Sienek 32 urte zituen eta Vincentek, 29; Sien haurdun zegoen eta lehendik ere haur baten ama zen; ilusio berria piztu zitzaion Vincenti, emaztea, haurra eta etxea zituelako eta Sienekin bizitzen jarri zen. Vincentek modelotzat hartu zuen Sien eta harekin lan egin zuen negu guztian; ezin izan zion modeloaren soldata osoa eman, baina paratze orduak ordaindu zizkion; Sienekin ezkontzeko ere prest zegoen Vincent.
‎Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko zituela nahi zituen akuarelak, baina ez oraindik; Tersteeg Tersteeg zela eta bera bera zela; Tersteeg ek hamar florin eman zizkiola egun batzuk lehenago, baina jadanik diru gabe zegoela, modeloei, gela garbitzaileari eta okinari ordaintzen gastatu zituelako.
‎Vincentek gero eta diru gehiago behar zuen; etengabeko berrikuntzak egiten, izugarrizko diru pila gastatzen zuen. Theok saltzeko moduko lanak egiteko esaten zion, baina Vincentek erantzuten zion giza garunak ezin zuela edozer gauza jasan. Vincenten hasierako zuri beltzeko marrazkiak ilunegiak eta lehorregiak ziren Theorentzat; erosleek irudi atseginak eta erakargarriak nahi zituzten; paisaia gehiago, kolore gehiago eta marrazki landuagoak eskatzen zituzten; baina, Vincentek ez zuen Theoren aholkurik jarraitzen.
‎Pertsona asko dira jendearen iritziaren arabera jokatzen dutenak; baina Vincenti bost axola zitzaion jendeak pentsatzen zuena. 1882ko maiatzaren 14an (198) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sienen lehenengo haurraren aitak ez zuela harekin ezkondu nahi izan, haurra berea izan arren, familien maila ezberdinagatik; gizon hori Sienekin maitagarria izan zela, baina ez zela harekin ezkondu, eta gero hil egin zela.
‎Vincentek zioen berek ere bekatuak egiten zituztela, baina errukia sentitzen zutela; ez zituztela beren buruak perfektutzat hartzen eta ez zituztela emakume hauskorrak eta eroriak iraintzen, errudun bakarrak izango balira bezala; aitarekin egon zenean hark gaitzetsi egin zuela bera Sien ekin egotea, baina berak esan ziola ez zuela baztertzen harekin ezkontzea; orduan aita gauza orokorrez hitz egiten hasi zela; ulertzen zuela, neurri batean, gurasoak bere ezkontzaren kontra egotea, dirurik irabazten ez zuelako, baina ez zitzaiola onargarria iruditzen Theorekin berdin jokatzea, gurasoek berek baino gehiago irabazten zuenean eta lanpostu finko bat zuenean; gainera, Theoren emakumea klasemaila ertaineko emakume ondradu bat zela; izugarria zela aitak jarrera hori hartzea. Theok bere lantokian arazoak zituen, baina Vincentek animatu egiten zuen; gainera, esaten zion harengandik jasotzen zuen dirua ezinbestekoa zitzaiola lanik aurkitzen ez zuen bitartean; egun horretan Theorengandik jasotako diru guztia jadanik egindako gastuak ordaintzeko erabili behar zuela: zurginari, etxe-jabeari, okinari, dendariari eta zapatariari ordaintzeko.
‎Tersteeg ek aspaldi samar Bargues en marrazki materiala utzi zion Vincenti, baina Vincentek ez zion denbora luzez material hori itzuli, Sien ekiko harremanei buruz ez zuelako berriro hitz egin nahi harekin. 1883ko ekainaren 22an (295) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak eman zizkion dirua bidaltzearren, sosik gabe zegoelako eta Sienek haurrarentzat esnerik ez zeukalako; esaten zion Tersteeg engana joan zela eta Bargues en materiala itzuli ziola; Tersteeg ek esan ziola pozik zegoela bera berriro lanean ari zela ikusita; Tersteeg i esan ziola desiratzen zegoela Mauverekin berriro harreman onean egoteko, baina Tersteeg isilik geratu zela.
‎Abiadura handiz lan egiten zuen Vincentek, denborak ihes egingo balio bezala. Theo kezkatua zegoen haren jarduera frenetikoa ikusita, deabruak hartuta bezala pintatzen zuelako, baina Vincentek esaten zion koadroa pintatzean bakarrik sentitzen zela bizirik. Landa irekian ezin zuenean lan egin, Millet, Delacroix edo Rembrandt-en lanetatik abiatutako koadroak egiten zituen; lanak ez ziren kopia hutsak; besteen koadroen interpretazio propioa egiten zuen; horrela, Millet-en grabatuetan oinarrituta, Landako lanak eta Egunaren lau uneak pintatu zituen.
‎Pinturaren arloan Vincenti beti gustatu zitzaion Millet; Delaroche eta Scheffer en estilotik inpresionismora eta puntilismora eboluzionatu zuen; gaztetan bere gogokoak izan ziren pintoreetara (Delacroix, Millet) itzuli zen bizitzaren amaieran; azken urteetan Eugène Delacroix-en eragin handia izan zuen Van Gogh ek; kolore osagarriak elkarren ondoan jartzen zituen, haien intentsitatea azpimarratzearren. 1889ko urte amaieran hasi ziren Van Gogh en koadroak goraipatzen zituzten idatziak agertzen, baina Vincent ez zen harropuztu; aitzitik, merituak banatzen saiatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia