Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Ez nuen horrelakorik espero eta barkatzeko esan nion, banindoala. Baina lurretik altxatu eta eskuarekin ezezko keinu bat egin zidan, ez zuela inporta adierazteko, edo bera zela joan beharra zuena esateko, ez dakit.
2003
‎Borroka horretan don Justiniano dugu etsai. Ez dakit hemen Azpilen Luzifer inoiz ehortzia izan zen, baina lur azpian baino gehiago, lur gainean dugu deabru berria, eta gizon baten itxura hartu du.
2004
‎Belarritako luze horiek, ijitoek erabiltzen dituztenen antzekoak, errazago disimulatzen dira arropa tradizionalen artean, hori izango da igual. Baina lurra zapaltzeko moduak asko esaten du, aldatu egiten da modu hori abarketak eraman ala sandaliak, batez ere sandalien sokak orkatiletan gora igotzen badira landare igokarien moduan. Horrekin errazago konturatuko da jendea, eta jakingo dute Liviaren nahia ez dela soilik arropa sinple batzuk aldatzea, ezpada (edo hori pentsatuko dute) tradizioari ostikoa ematea, modu horretan jantzita joan zaitezkeelako Florentzian edo Milanen, baina ez Ponte a Eman, Florentziatik hamar kilometrora egon arren edo, hain zuzen, horregatik.
2005
‎Pantailan erakutsi dieten bezala, hegazkinak iparrera jo du, eskandinaviar penintsularantz, hango itsasertzean gaindi hegan egin ondoren Errusia gainetik abiatzeko. Bitxia da, edonork esango luke puntu biren arteko distantziarik laburrena lerro zuzena dela, baina lurrak dituen gauzak, Frankfurtetik Tokiora bide laburrena, parabola. Orain ilunpetan murgilduta dagoen lur zati honetan eguna nekez iritsiko zaiela pentsatu du, ez daki kalkulatzen iritsi ere egingo zaien.
2006
‎Bala punta zorrotz baten itxura zuen, baina ilunpe hartan zaila zen zehaztea. Anek tira egin zuen, baina lurrak ez zuen misterio txiki hura askatu nahi izan. Eta pala erabiliz gero apurtzeko arriskua zegoen.
2007
‎Berri ona zela argudiatu nahi nion neure buruari, Asier maiteminduta zegoela (hala al zen?), zoriontsua izango zela beti betiko eta abar. Baina lur jota nengoen. Ezin disimilatu.
2008
‎Lehen hegaldia du gaurkoa. Ez da gehiegi beldurtu hegaldian zehar, baina lur hartzeko momentuan katu bat sentitu du erraietatik biriketara mugitzen. Gainera, bere atzealdean dagoen taldeak etengabe begiratzen diola iruditzen zaio, eta horrek gehiago urduritu du.
‎Ene ustez, emakumeak bere sabela du lur bakar, eta beraz, sabela du amets eta sabela errealitate. Gizonak, ordea, ez du lurrik, baina lur gose da; horregatik, animalia alderrai bat da, amets duen lurra bere ez duen neurrian. Eta lurra hartzen du, ernaldu ere egiten du, hartu eta ernaldu orduko ohartzen den arren lurra ez duela inoiz bere izango ez bera izango.
‎Ene ustez, emakumeak bere sabela du lur bakar, eta beraz, sabela du amets eta sabela errealitate. Gizonak, ordea, ez du lurrik, baina lur gose da; horregatik, animalia alderrai bat da, amets duen lurra bere ez duen neurrian. Eta lurra hartzen du, ernaldu ere egiten du, hartu eta ernaldu orduko ohartzen den arren lurra ez duela inoiz bere izango ez bera izango.
2009
‎Bilboko erdigunetik zihoan Martin eta, Moiua plaza zeharkatzen ari zela, ezustean izugarrizko mina sentitu zuen gerri inguruan, aitonak ezpainak batu eta esku biak gerriaren alde batean jarriz sufrimendu aurpegia ipini zuen, gero begira gelditu zitzaidan une batez, ulertu nuela ziurtatzeko?. Minak eta ezusteak lurrera bota zuten Martin, baina lurrean ez ziren minak joan eta bertan jarraitu zuen, zoruan bueltaka eta orroka. Isilik zegoenean ere jendeak haren ondotik ez pasatzeko ahaleginak egiten zituen.
‎–Baina? baina lur horietan gerran fusilatuen gorpuak daudela jakinez gero, baimena kentzeko arriskua izanen lukete, ezta?
‎Atetik kenduko balitz. Ez dizkio begiak ikusi nahi baina lurrera ere ez du begiratu nahi. Itzala ikusten badio, Berlinen bezala ikusten badio?
‎Eliza berritzean azaldutako denario erromatar batzuekin ere bai, agian. Eta han iraungo zuen higanotaren altxorrak, auskalo non jasoa eta ze bedeinkapenen azpian lotua, baina lur sakratuan gutxienez. Harik eta, hamalau urte beranduago, Bartholomeus Cassano izeneko erromesak, txanponek Santiagoko lur are sakratuagorako bidea egin behar zutela erabaki zuen arte.
‎gibel asmoren batek gidatzen zuenik, Miryamek ere halatsu? bai baitzirudien ezen neskak, Domingok eskainitako hitzezko makuluarekin nora ezean zebilenak, orduantxe aurkitu zuela lurra, lur ezegonkor bat ziurki, baina lur bat gutxienez?, begiak itxi eta ezker eskuin mugitu baitzuen burua, keinu harekin Domingori esan nahi balio bezala: –Lasai?; mutilak neskaren keinu hura ikusi zuen, jakina, hasieran begia alaitu eta halako lasaitasun bat eman ziona; edo inozo baten moduan jokatzen ari zen orduan ere Domingo?, zeren beste gauza bat esaten ari baitzitzaion Miryam, ausaz, keinu haiek, begien ixtea eta buruaren ezezkoa?
‎erreformatorioa, goitik behera ezarritako bere diziplina zurrunarekin, okerrak zuzentzeko aukera bat izan baitzitekeen, azken batean, zirkua ez bezala, non norabide guztiak nora ezean galtzen baitziren? ez hemengoa eta ez inongoa ez zèn jendeak jende galdua behar baitzuen, definizioz, eta halaxe ibiltzen baitziren, itxura batean, nomada haiek, lur batetik bestera baina lurraren jabetzarik gabe, baita herriz herri saltoka ere, bizitza festa bat balitz bezala; bizitza, ordea, festa bat baino gehiago zen:
‎haietako bat Ada eta Maria Bibianarekin noizean behin irteten zèn lagun ilehori bat, Diana; Madrildik itzuli zenetik, armada halabeharrez utzita, Domingok ez zien neskei begia gainetik kentzen, egia esan, gehienei ikusten baitzien merezi zuèn zerbait, itxura batean: honi bi zeru begien urdintasunean, horri marrubi zelai bat ezpainen gorritasunean, eta hari arriskuz jositako bihurguneak, eskua luzatzeko irrika pizten ziotenak; beste mila lur eta beste mila mundu ezagutzeko asmoarekin joan zen, bai, Domingo, baina lur eme haiek, gozo bezain eztiak behar zutenak, antza, probatu bitartean ezin esan, etortzen zitzaizkion behin eta berriz burura, beste lurrik ez balego bezala; edo bai, baziren beste lur batzuk, inoiz urratu ez zituenak:
‎baita oihu ere, oihu luze ozena?, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok bere bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada?!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren, orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean?, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen: –Eskerrik asko, Rosanna?, eta fuselajean musu bat eman zion.
‎Nazariok konbentzituta esaten zuen hura: erreformatorioa, goitik behera ezarritako bere diziplina zurrunarekin, okerrak zuzentzeko aukera bat izan baitzitekeen, azken batean, zirkua ez bezala, non norabide guztiak nora ezean galtzen baitziren... ez hemengoa eta ez inongoa ez zèn jendeak jende galdua behar baitzuen, definizioz, eta halaxe ibiltzen baitziren, itxura batean, nomada haiek, lur batetik bestera baina lurraren jabetzarik gabe... baita herriz herri saltoka ere, bizitza festa bat balitz bezala; bizitza, ordea, festa bat baino gehiago zen: lana zen, batez ere, Jainkoak ongi esana baitzuen gizonak kopetako izerdiarekin irabaziko zuela eguneroko ogia; eta jabetza ere bazen, zerbaiten jabe zen neurrian baitzen bera ere –Nazario– zerbait eta norbait:
‎...n barrutik eta hain egiazkotasun handiz atera zitzaizkion Domingori hitz haiek, non nekez pentsatuko baitzuen inork –balizko behatzaile desinteresatu batek, esate baterako– gibel asmoren batek gidatzen zuenik, Miryamek ere halatsu... bai baitzirudien ezen neskak, Domingok eskainitako hitzezko makuluarekin nora ezean zebilenak, orduantxe aurkitu zuela lurra –lur ezegonkor bat ziurki, baina lur bat gutxienez–, begiak itxi eta ezker eskuin mugitu baitzuen burua, keinu harekin Domingori esan nahi balio bezala: " Lasai"; mutilak neskaren keinu hura ikusi zuen, jakina, hasieran begia alaitu eta halako lasaitasun bat eman ziona; edo inozo baten moduan jokatzen ari zen orduan ere Domingo?, zeren beste gauza bat esaten ari baitzitzaion Miryam, ausaz, keinu haiek –begien ixtea eta buruaren ezezkoa– ukoaren adierazpideak ere izan baitzitezkeen, Domingoren beraren aurkako ukoarenak; baina eta orduan, Miryamen aurrean zuritzeko zuèn gogoa Domingori are zuriagotu zitzaiolako, beharbada, honela mintzatu zitzaion neskari:
‎haietako bat Ada eta Maria Bibianarekin noizean behin irteten zèn lagun ilehori bat, Diana; Madrildik itzuli zenetik, armada halabeharrez utzita, Domingok ez zien neskei begia gainetik kentzen, egia esan, gehienei ikusten baitzien merezi zuèn zerbait, itxura batean: honi bi zeru begien urdintasunean, horri marrubi zelai bat ezpainen gorritasunean, eta hari arriskuz jositako bihurguneak, eskua luzatzeko irrika pizten ziotenak; beste mila lur eta beste mila mundu ezagutzeko asmoarekin joan zen, bai, Domingo, baina lur eme haiek –gozo bezain eztiak behar zutenak, antza, probatu bitartean ezin esan– etortzen zitzaizkion behin eta berriz burura, beste lurrik ez balego bezala; edo bai, baziren beste lur batzuk, inoiz urratu ez zituenak: goizean goiz itzarri eta ontziaren bizkarrera joaten zenean, adibidez, itsas haizearen laztana sentitu eta, laztanarekin batera, askatasun sentimendu handi bat bereganatzen zuen, are handiago egiten zitzaiona ohartzen zenean ezen alde guztietatik –ipar eta hego, eki eta mendebalde– urak inguratuta zegoela –fabrikatik eta aitaren proiektuetatik urrun–, zeru biribila muga; Ianua Coelli –zeruko atea–:
‎arnasa hartu ez ezik, korrika ere egin zezakeen, apika, mirari baten atzetik egin daitekeen moduan –zuhaitz bat airean jartzeak ez baitzuen, ausaz, beste izenik merezi! –, eta orduan, akzio bati bere neurriko erreakzioa darraiolako edo, hotsek inguratua egon zenak –adrenalina ere uholde bat zen jada, odolbideetan hedatua eta barreiatua– hots egin zuen... baita oihu ere –oihu luze ozena–, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok bere bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada...!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren –orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean–, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen: " Eskerrik asko, Rosanna", eta fuselajean musu bat eman zion.
2010
‎horrek ere bere esplikazioa izan dezakeen arren: bazirudien, izan ere, amak burua lainoetan zuela, bai, baina lurrari lotutako globo baten moduan, oinak lurrean baitzituen, amatasun zentzuak edo barruraino iltzatuta; bestela esanda: amak Ama Birjinari begira zuen begi bat, eta bestea etxeko martxari?
‎Sinestunek zeru bat asmatzen dute, lurreko errealitatearekin zerikusirik ez duena; iraultzaile sinesgabeek, are sinestunagoek???, aldiz, lurrean kokatzen dute zerua? baina lurrean ez dago zerurik, mundu mugatu batetik ezin espero baitaiteke mugagabeko mundurik, ametsetan ez bada; ametsek, ordea, are muga estuagoetara eramaten gaituzte, gogoratu Li Poz?
‎Gilek aurkeztutako txostenean aipatzen zen, alde batetik, zurezko sabaia erori zeneko lur jotzea zela; baina, bestetik, paretak zirela. ? Baina lur jotze honen gauzarik harrigarriena da 9.000 zeramika puska, 9.000 fauna hondakin, 735 burdinazko objektu, baita berunezko, beirazko eta hezurrezko objektu asko ere berreskuratu direla. Zoladurak, hau da, erabileraren mailak, ez du materialik ordea?.
‎Mariok Emiliano hartu zuen esku gainean eta ama seinalatu zion, oharra entregatzeko argibideak ematen zizkion bitartean. Bidexkan gora, laster desagertu ziren hiru emakumeak, eta haien atzetik joan zen Emiliano, baina lurretik joan beharrean, emakumeak bezala, zuhaitzen adarrak aukeratu zituen berak.
‎amak, Lourdesko Ama Birjina lanean jarri ondoren, ez baitzuen inongo errepararorik medikuari deitzeko, don Zoilo maiz baino maizago pasatzen baitzen gure etxetik... horrek ere bere esplikazioa izan dezakeen arren: bazirudien, izan ere, amak burua lainoetan zuela, bai, baina lurrari lotutako globo baten moduan, oinak lurrean baitzituen, amatasun zentzuak edo barruraino iltzatuta; bestela esanda: amak Ama Birjinari begira zuen begi bat, eta bestea etxeko martxari... eta etxea ongi gobernatutako ontzi bat zen, ama zuena lemazain sendo, egunerokotasunaren itsasoan; don Zoilo, hala ere, umore fineko gizona zen, eta etxera etortzen zenean, halaxe mintzatzen zitzaion amari:
‎gure ezintasunak paper zilarreztatu batean biltzearen pareko ekintza. Sinestunek zeru bat asmatzen dute, lurreko errealitatearekin zerikusirik ez duena; iraultzaile sinesgabeek —are sinestunagoek...? —, aldiz, lurrean kokatzen dute zerua... baina lurrean ez dago zerurik, mundu mugatu batetik ezin espero baitaiteke mugagabeko mundurik, ametsetan ez bada; ametsek, ordea, are muga estuagoetara eramaten gaituzte, gogoratu Li Poz...
2011
‎Hoztasun edo urrutiramendu halako batekin jarraitzen zituen nire joan etorriak. Ez zen ausartzen ezer esaten, baina lurrean eseri eta, nire gauzak biltzen nagi samar ari nintzela ikusten bazuen, urduri jartzen zen, ordulariari begiratzen zion tarteka eta ezpain ertzean dardara doi bat sumatzen nion. Nire lekua betetzera etorritako bizilagunak iristeko zorian zirela adierazi nahiko zidan.
‎Arratsaldean hiru lagun daude ziegan kafea edaten. Jose Luzaidek leihotik ikus dezake apirila neguarena dela oraindik, elurrak zuriz koloretu nahi luke planeta, maluta handitan jausirik, baina lurra ukitzean urtzen da. Ez du inork biltzen elurrik, harresi gainean geratzen da bakarrik urtu gabe, kartzelaren inguruko harresian halako soka zuria marrazturik.
‎Bloody marya prestatzen ari zela segundoro gelditu behar izan zuen eskuak indarrez astintzeko,? ¡ qué movida!? sentitzen dugunetan bezala, eta halaxe ari zen auto baten gurpilpeko harrien marruska hotsa entzun zuenean; ez zuen doinuaren bidez zein auto zen identifikatzeko gaitasunik, baina Lur zela pentsatu zuen, eta un, dos, tres, pajarito inglés era jolasten ari balitz bezala geratu zen sukaldearen erdian, lasterka Lurren etxera abiatzeko bulkadari eutsiz, ohartu egingo zen han izan zela; nobelako lokalizazioa ikustetik bueltan etorriko zen, kanoaz jaits daitekeen ibaia, eta bazekien jarraitu egin zuelako, haren irteera sekretuez nazkaturik;, neurri batean dezepzionatu egin nind... Ea, konta dezadan era ordenatuan.
‎–Dauzkagun linternekin moldatu behar, baina lurrera begira eduki.
‎Talde antisistemen ohiko diskurtsoa aletu die Ainhoak: desarrollismo kapitalistak etengabeko hazkundean oinarritzen duela bere logika, baina lurraren baliabideak mugatuak direla berez, eta ustiatze maila une kritiko batera ari dela iristen.
‎Kolpe gogorra sentitu zuen sabelean, eta lurrean ikusi zuen bere gorputza. Min izugarria sentitzen zuen, barruan zerbait hautsi izan baliote bezala, baina lurrean kolpeek jarraitu egin zuten. Zerbaitekin jotzen zuten, gogor, zerbait pertsonala balute bezala bere aurka.
2012
‎Freskotasunarekin, hotzarekin lortzen nuen nire zentzumen guztien esnatzea. Baina lurra leuna zen oso, distiratsua, egunero belauniko garbitzearen ondorioa.
‎Ekidnak sugegorri esan nahi omen du grekoz, baina Ekidna deitutako izaki beldurgarria munstro izugarri bat zen, Zilizia aldean ezaguna egin zena, erdia suge erraldoi, erdia emakume. Tartaroren eta Lurraren alaba, infernuaren erdian bizi zen gehienetan, baina lurrera etortzen zen bakoitzean kalte handiak eragiten zituen lur, azienda eta pertsonen artean.
2013
‎Elizabethek bekainak zubitu zituen harrituta, baina lur jota zegoen arraposturik emateko. Maryk, hala ere, bere burua kontsolatzen jarraitu zuen euren ezbeharretik halako ondorio moralak ateraz.
2015
‎Jantzita dituzunak baino erosoagoak izango dira, zalantzarik gabe. Baina lur eman behar badizute, izan dadila zure zapata lokaztuekin. Lokatza lokatzaren azpian.
‎Arrakala bihurri luze batek korritzen du, sabaian hasi eta zoruraino, goitik beherako bide osoa. Baliteke zorutik ere jarraitzea, baina lur gainean jarrita dagoen alfonbrak ez dizu beste ezer ikusten uzten.
‎–Lore endemiko bat duk, glaziazio garaian Europa osoan zabalduta zegoena, baina lurra epeltzen hasi ahala galduz joan zuan eta gaur egun oso toki bakanetan geratzen duk: Pirinioetako bazter batzuetan, Ernioko puntan, hemengo belaze honetan...
‎Itsasoan, bai, izan daitezkeela azkarrak. Baina lurrean motelak izaki, usteldu egiten direla luze baino lehen.
‎ZURIÑEREN HISTORIA BERA jaio baino 32 urte lehenago hasten da, aitaita Jose Maria Anzola Egidazuk Caracasen lur hartu zuenean. Baina lur eman zioten egunera arte ez zen horretaz konturatu. Orduan damutu zitzaion Zuriñeri haren kontakizunei entzungor egin izana,, zaharraren kontutzat?
Baina lurra zapaldu arte ezin jakin hareazkoa dela. Hemendik txiza usaina zerion Europari; errumaniarrak, poloniarrak, marokoarrak eta senegaldarrak pilatuta zeuzkan barrakoi haren antza zeukan, bai bederen emigrantearentzat.
2016
‎Goiko planetatik begiratzen zituztela bazekiten eta haien urrats guziak kontrolpean zeudela ere. Izaki arriskutsuak libratzeagatik, agintarien haserrea susmatzen zuten, baina lurrean, haien erabakien jabe ziren. Han urrunean interes handirekin jarraitzen zituzten lurberrian gertatzen ziren aitzinamenduak baita ere praktikan, nola tinkatzen ziren bulegoetan deliberatu zituzten erabakiak.
‎Metro xingolak kilometroak ditu, zerua bera ere neurtuko luke hala behar izatera. Baina lur neurtzailea ez da inon ageri, akaso ez zen oraindik iritsiko. Itxaron egingo diot, inork ez ditu ate leiho zabalok nik bezain ondo ezagutzen.
‎–Ezinezkoa zen. Ordubete eman genuen aitzurketan, baina lurra oso gogorra zen. Eskuak txikitu eta txakur bat ere sartuko ez zen zulo bat besterik ez genuen egin.
‎Egin dezagun ariketa. Ameslari izan behar dugu, baina lurra zapaldu behar dugu. Adostu genuke euskalgintza instituzionalarekin funtzio banaketarako espazioak nola antolatu, eta gure baitan ere gogoeta partekatua egin behar dugu».
baina lurraren diametroak ia 13.000 km ditu, eta
‎sortuz. Baina Lur barneko??????????, bidez
2017
‎–Gure aitonak gomazko oinetakoak zituen. Egun batez, bizarra txuritua zeukala, salto egin zuen etxeko teilatutik, baina lurra ukitu zuenean punpa egin zuen pilota baten antzera eta etxea baino gorago igo zen, gorago eta gorago, eta gero hodeien artean galdu zen. Eta holaxe hil zen gure aitona.
‎Eskularru beltzak jarrita aurkitu zuen Baba, baina lurrean eserita.
‎Horrez gain, badira zenbait uste oker sail irekien sistemaren eraginkortasunari buruz ere. Alferrikakotzat hartu izan dute historialari neoliberalek, baina lurraren pribatizazioaren aldekoa den Jean De Vries berak ere onartzen du nekazaritza lurrak herri lur gisa erabiltzeak bazituela aldeko ezaugarri ugari ere. Nekazariak babesten zituen uzta txarrak zirenean, lurzati asko izan baitzitzakeen eskura familia batek; gainera, lan ordutegia moldatzeko aukera ematen zuen (lurzati bakoitzean une desberdinetan lan egingo zen); eta bizimodu demokratikoa bultzatzen zuen, beren burua gobernatzeko eta beharrak asetzeko aukera ematen baitzien:
‎Ni ez nintzen negarrez ari, baina ezin nintzen gelditu. Ni ez nintzen negarrez ari, baina lurra ez zen geldirik egoten, eta orduan negarrez ari nintzen. Lurrak goraka eta goraka segitzen zuen, eta behiek korri egiten zuten muinoan gora.
‎Halako egun bat izan zen: herenegun euria eginda, putzurik ez zen geratzen baina lurra erabat lehortu gabe zegoen, gehien zapaldu ohi genuen aldeetan lokatz biguna oraindik, porterietan batik bat. Felix zegoen alde batean atezain, baina beste taldean ez zuen inork nahi.
‎sortuz. Baina Lur barneko
‎–Anestesia lokalarekin operatu dute. Eta lasaigarriak eman dizkiote, baina lur jota dago. Erran dit...
2018
‎lurra gutxiagoka bota behar zen. Extrakzioa zailtzen zenean, ez zegoen arazorik, baina lurra erraz eta ugari askatzen zenean, kontrola galtzerainoko amorrua ematen zuen uragatik mugatu beharrak. Alanbre mozkin batzuk bagenituen, gutxi eta meheak (ondo gordeak!), komunaren ahotik hurbil gera zitezkeen lur multzoei eragiteko balio zutenak, baina isurbide osoa harrapatzeko materialik ez zegoen.
‎Ez nuen iristen ikusi. Josuren ukabilak nire masailezurraren kontra talka egin zuen eta atzera bultzatu ninduen, baina lurrera bota gabe. Hori pelikuletan baino ez da gertatzen.
‎Gero isildu egiten da, eta ilunpetara sartzeko keinua egiten du: bidean argiak piztuta eraman ditzakezue, baina lurrera begira, eta nik esandakoan itzali, nik bakarrik piztu dezaket orduan argia, ez ukitu ezer. Eta lurraren barrunbeetara sartzen ari zarela sentitzen duzu, duela milaka urteko gizon eta emakume haiek sartuko ziren antzera.
2019
‎Piztia goseti eta irensle bihurtzen da eme elikatzailea, pairakorra, eraman handikoa. Ematxarrak Lurrean ditu sustraiak, Bizian; baina lurra hobi bat da, eta bizitza, berriz, borroka gupidagabe bat: erle langilearen eta oilalokaren mitoa intsektu irenslearen mitoak ordezkatzen du, Mantis religiosarenak, armiarmarenak; emea jadanik ez da kumeei titia ematen diena, baizik arra irensten duena; obulua jadanik ez da aletegi oparoa, baizik materia geldozko tranpa bat, non espermatozoidea ito egiten baita, zikiraturik; umetokia, zulo bero lasai seguru hori, olagarro xurgatzaile bilakatzen da, landare haragijale, ilunpe inarrosgarrien osin; barrenean suge bat bizi zaio, arren indarra irensten duena, aseezin.
‎Errefusak eta ihesak gorabehera, ordea, ezinegona eta duda erein dira haurraren bihotzean; bularra kentzea bezain mingarria den fenomeno bat gertatu da: orain haurra ez dute amaren haragitik apartatzen, baina lur jotzen du haren inguruko babes unibertsoak; haurra buru gaineko gerizperik gabe dago, bazterturik, bakar bakarrik, gau betea bezain iluna den etorkizun baten aurrez aurre. Neskatoak ez du lortzen zehatz konprenitzea gainean duen madarikazio nahasgarriaren nolakoa, eta horrexek handitzen dio larrimina.
2020
Baina lurrak irents nintzan erregutzen nuen hein berean, beste zerbaitek arrunt kontrakoa egin nezan agintzen zidan barren barrendik. Zomorro moduko bat zen, zulatu eta zulatu ari zitzaidana, gero eta mingarriago gainera.
‎GOIZEKO ordu bietan sartu da Marie Donibane Lohizuneko Philippe Veyrin karrikako apartamentura, zapatak atarian kendurik eta argia piztu ere egin gabe. Sarrerako korridorea zeharkatu du, eta salarantz abiatu da isilik, baina lurrean zeuden erosketen poltsak ikusi ez eta estropezu eginda ia muturrez erori da lurrera. Gizon madarikatu hau, ez da sekula aldatuko.
‎Gaizki ulertua argiturik, lehengo lekuan berriz jartzeko adierazi zidaten sudurrez sudurreko nire lagun haiek. Baina lur jota nengoen, hainbeste jirabirarekin, eta, alardea elizatik igotzen hasi aurretik, nahiago izan nuen handik alde egin.
‎Hor nonbait, lanbroak ezkutatuta". Baina lurrera begiratu zuen. " Goazen behera".
2021
‎Besondora hurbildu zuen beso zatitua eta bat egin zuten imanen indarrez. Arropei begiratu zien gero, ez zeukaten odolik baina lurrean eroritakoan egindako orbana ageri zen galtza bakeroetan. Barrunbeak dantzan zituen, soinua jo eta oraindik dardaran jarraitzen duen ezkilaren moduan.
2022
‎Lurrean dagoenaren aurrean belaunikatu eta gorpu geldiaren gainean bota da. Burutik hartu du, gora eta behera mugitu dio, indarrez, baina lurraren kontra ez kolpatzeko arretaz. Berriz ere, gainera bota eta besarkatu egin du.
‎Badakit nahia eta mundua sarri ez datozela bat. Kontra eginen didate, hori da sanoena, baina lurra izan dezatela oinen azpian.
‎Asseyez vous, madame. Hotz dago baina lurrean jarri da, eta gehiago zorabiarazi du mugimenduak. Vous voulez que j’appelle quelqu’un?
baina lur kiskaliak eta errautsak
2023
‎Bazekien ihizia behar beharrezkoa zela leinuaren biziraupenerako. Baina lurrean zen behorraren begietako izua ikusten zuen, haren irrintziek salatzen zuten mina, eta bere amaren altxatzera entseatzen zen zaldikumearen orro beldurtuak entzuten zituen...
‎–Aldiz, ez dakit nola egin duzun erortzean, baina lurraz arrunt zikindu zara!
‎Gidak pizten zituen argiak taldearekin aitzinatzen ziren eta Haize zegoen aldea berriz ilundu zen. Lasterka abiatu zen besteen harrapatzeko, baina lurreko konkor batean behaztopatu eta, oreka galdurik, eskua harpeko paretan bermatu behar izan zuen. Nahi gabe, eskua okrezko marka gorri batean pausatu zuen.
‎Animoak pixka bat igotzen lagunduko genion. Niri ez zitzaidan iruditzen hainbesterako ere; baina lur jota omen zegoen Maitane, etxetik atera nahi ezta.
‎–Hainbesterako ez da izan, ez da ura sukaldetik atera. Baina lurra lehortu, teknikariari deitu... badakizu. Nire anaia orain heldu da eta bertan utzi ditut.
‎Eta zabaldu bazuen, zabaldu zuen, eta ziplo erori zen lumazko ohera, elur maluta guztiak baino lasterrago. Eta oturuntza saiak egin zuen orduan, baina lurrean... Eta fini.
‎Hurrengo hilabeteetan, berrogeiren bat ordu igaro genituen elkarrekin; zenbatu egiten nituen, momentu bereziz osaturiko altxor bat pilatzen ariko banintz bezala. Eguzkiak aurpegia goxatzen dit, baina lurra oraindik hozkirri sumatzen dut bizkarrean. Amarekin landa partean egiten nituen ibilaldietan, sarritan silueta lausoak ikustatzen nituen urrunean.
‎Balkoi estuan landareak zituen Blancak; besteak beste, albahaka, melisa eta mendafina. Ureztatzekotan egon nintzen, baina lurra heze zeukaten oraindik, beltz eta busti. Norbaitek ez oso aspaldi ureztatu zituen, jatekoak erosi zizkidanak agian.
Baina lurrak,
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 60 (0,39)
Baina 18 (0,12)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia