2015
|
|
gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da,
|
baina
bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
|
|
Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu,
|
baina
bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren: . Gizakiak bizitza honetan, zentzumenak geldiarazita dituela eta Jainkoak gora jasota dagoela, bere esentzia ikus badezake ere, ziur asko San Paulori, Moisesi eta beste batzuei buruz esaten denez, Teresa ez da ari hemen ikuste era horretaz, bide batez bada ere, modu intuitiboan eta argi agertzen du;
|
baina
berak Jainkoak arima batzuei, argi bizi bizi baten bidez ematen dien misterio honen ezagutzaz hitz egiten du; ezagutza modu honek badu kreaturei dagokien zerbait. Baina kreaturei dagokien hori gorputzezkoa ez denez gero, ezta irudimenean ehoa ere, horregatik dio Teresak adimenezko ikuskaria dela eta ez irudizkoa?.
|
|
14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik dago ez ikusteko, bertan dagoenak ez ikusteko, esan nahi dut? eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?,
|
baina
berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen. Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia ezin baititu begiak ireki.
|
|
Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia ezin baititu begiak ireki. Gela argi dago,
|
baina
berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean egon ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere.
|
|
5 Baina har ezazue ongi gogoan, ene alabak, beharrezkoa dela harra hiltzea, eta batez ere zuen ahaleginez hiltzea; izan ere, han asko laguntzen du hura hil dadin hain bizi berrian nork bere burua ikusteak; hemen, honetan bizi izanez, beharrezkoa da guk geuk hil dezagun. Nik aitortzen dizuet asko edo gehiago kostata izango dela,
|
baina
bere prezioa du; horrela handiagoa izango da saria garaile irteten bazarete. Baina hau lor daitekeena dela ez da zalantzan jarri behar, Jainkoaren borondatearekin benetako bat egitea bada behintzat.
|
|
18 Behin, kontsolatu nahirik, esan zidan, ez nadila nahigabetu (hau maitasun handiz esan zidan), bizitza honetan ezin genuela beti aldarte bera izan; batzuetan gartsu egongo nintzela eta beste batzuetan garrik gabe; batzuetan egonezinik eta beste batzuetan baketsu eta tentaldiekin,
|
baina
Beragan uste osoa izateko eta ezbeldurtzeko.
|
|
Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez, on egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade handia zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen,
|
baina
beraren beharra zuten, bera halakoa zelako.
|
|
Hamabi moja eta ama priorea (ik. 36 kap. 19 zenb.); beste idazki batzuetan ere hala esaten du,
|
baina
bere neba Lorentzo Cepedari idazten dion gutunean hau dio: –hamabost baizik ez dute izan behar, eta ezin da gehitu kopurua, itxitura handi handian?.
|
|
7 Guztia burutua zenean, hiru edo lau ordura izango zen, espirituzko gerra batean nahasi ninduen deabruak, orain esango dudanez. Egin nuena gaizki egina ez ote zen jarri zidan aurrean; Probintzialak agindu gabe horretan saiatzea ez ote zihoan obedientziaren aurka (nik uste nuen, berari aurretik esan gabe, Gotzainaren mende jartzeak, nolabaiteko nahigabea sortuko ziola;
|
baina
berak onartu nahi ez zuenez gero, eta ni obedientziaz aldatu ez nintzenez gero, ez ziola beste aldetik batere garrantzirik emango uste nuen), eta hemen hain bizimodu estuan zirenak izango ote zuten poztasunik, janaria faltako ez ote zitzaien, zentzugabekeria izan ez ote zen, ea nork sartzen ninduen honetan, nik monasterioa bainuen.
|
|
Munduan izan daitekeen oinazerik handienetakoa zela nik sufritu nuena, esan zidan: pertsona onak direnek kontra egitea; eta oraindik asko gelditzen zitzaidala, premian nintzela beti eta hirian ez zela inor ni uler nintzakeenik;
|
baina
berak hitz egingo zuela ni konfesatzen ninduenarekin eta penarik handienetakoa ematen zidan batekin; hau dagoeneko esana dudan harako gizon ezkondua zen. Izan ere, biziki maite ninduenak bezala, egundoko gerra ematen zidan.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean;
|
baina
berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Gorputzetik sugar handi bat irteten zitzaiola zirudien; sugarra garbi zegoen, itzalgunerik gabe. Izua eragiteko eran esan zidan onik libratu nintzela beraren eskuetatik,
|
baina
berak berriro itzularaziko ninduela haietara. Beldur ikara sartu zitzaidan niri eta aitaren egin nuen ahal nuen eran, eta desagertu egin zen eta berriro etorri gero.
|
|
Egun batzuk egin zituen hemen eta joan zenean, berarekin aitortzen zen gazte bat bidali zidan, Andrada izenekoa; ez zen batere aberatsa, oso txiroa baizik; nik esan niezaion guztia egiteko eskatu zion honi. Behin, eliza batean mezatan zegoela, hitz egitera etorri zitzaidan eta fraide bedeinkatu hark esan ziona esatera, eta esan zidan ziur egon nadila berak ahal zuen guztia egingo zuela nire alde,
|
baina
bere pertsonaz lagundu ahal izango zigula soilik. Nik eskerrak eman nizkion, eta grazia handia egin zidan eta nire lagunei oraindik handiagoa santuak bidaltzen zigun laguntza ikusirik, haren janzkia ez zelako moja oinutsekin tratatzeko modukoa.
|
|
8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen ez banuen ere;
|
baina
beraren adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
|
|
–Nik badakit pertsona bat?? esanez hasten den kontaketa hau hirugarren pertsonan idatzia da, ohi duenez,
|
baina
bere buruaz ari da: ik. Bizitza Liburua, 29, 5 eta ondorengoak; eta 6 Egoitzetako 9, 12
|
|
Lorentzo Cepeda(). 1540an joan zen Amerikara eta orain, 35 urte han izan ondoren, alargun
|
baina
bere hiru seme alaba, Frantzisko, Lorentzo eta Teresita, eta bere anaia Pedro lagun zituela itzultzen da. Sanlúcar de Barramedan lur hartu zuen 1575eko abuztuan, eta berehala igaroko zen bere arreba santuaren gidaritzara eta haren seme espirituala izatera.
|
|
5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia,
|
baina
berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin.
|
|
Pertsona batzuei dei egiteko agindu nuen, neure ahizpen artetik neraman lagun baten ahaideei, leku hartako nagusietakoak zirenei, Eliz Epaileari hitz egin eta esan ziezaioten nola nuen Gotzainaren baimena. Berak bazekien ongi hori, gero esan zuenez,
|
baina
berari berri ematea nahi izan zuen, eta nik uste dut askoz ere okerrago izango zela. Azken batean, monasterioa utz ziezagula lortu zuten, baina kendu egin zuen Sakramentu guztiz Santua.
|
|
11 Inori ere agindurik eman nahi ez izateko eran geratu zen,
|
baina
bere aitaren etxean ardura zuenez gero, andreei aginduak eman zizkiela konturatzen zen, ezin baitzuen gutxiago egin; horrela, haiek noiz lokartuko zain egoten zen oinetan muin egiteko, nekagarri baitzitzaion haiek bera baino hobeak izanik, beraren zerbitzuan aritzea. Egunez bere gurasoekin okupaturik egoten zenez gero, gau osoa ematen zuen otoitzean; hain lo gutxi egiten zuen, non ezinezkoa baitzirudien hala irautea, naturaz gaindikoa ez balitz.
|
|
Ordenari eman zioten biek, inolako baldintzarik gabe, beraiei zegokien ogasuna; moja izateko hartu nahi ez bazituzten, ez zuten jarri inolako premia biderik. Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei,
|
baina
berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere ez zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz.
|
|
Eta esperientzia faltarik izan ez zezan, profesa egin baino hiru hilabete lehenago, tentaldi oso latzak izan zituen.
|
Baina
berak, Andre Mariaren seme alaben kapitain ona izan behar zuenez, ongi babesten zuen bere burua haietatik; abitua utz zezan deabruak gehien estutzen zuenean, ez zuela utziko eta botoak egingo zituela aginduz kontra egiten zion. Tentaldi haiek kontatuz idatzi zuen lan bat utzi zidan, nahiko debozio eman zidana eta argi ikusten da Jaunak ematen zion sendotasuna.
|
|
Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko. ...i zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen baditu ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil,
|
baina
bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbesteraino ahaztua ibiliz. Honetan guztia doa Jainkoaren aintzaren bila eta nola hobeki beteko haren borondatea eta izango Hura goretsia.
|
|
...nari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu;
|
baina
bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
|
|
26 Hau ikustean, handia izan zen aita probintzialaren aztoramena, eta guztiena. Izan ere, monasterio baterako tokia erosteko, jakinekoa da zenbat denbora behar den, eta bera hausturik zegoen mezatarako irteten gu ikusita; eliza ez zen urruti, eta kapera batean entzuten genuen meza inork ikusi gabe,
|
baina
berarentzat eta guretzat guztiz samingarria zen egoera hura. Orduan, uste dut, itzul gintezela nahi zuela.
|
|
jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun,
|
baina
beragatik guztia onartzen genuen.
|
|
23
|
Baina
Berarengana etortzeko desira hauek hasieretan Jaunak egiten dituen mesedeak direnez gero (eta baita amaieretan ere, baina hasieretan diot, orduan gehiago kontuan hartzekoak direlako) eta esan ditudan perfekzioko gainerako gauzetan hain osoak ez daudenez gero, ontzat eman behar zaie, Gure Jauna kentzen zaienean, samurtasun eta pena sentitzea, arimako bakearekin eta hemendik apaltasun egintzak ater... Baina nolabaiteko nahasmen edo grinarekin denean, eta priorearekin nahiz aitor entzulearekin haserre jartzen bada, sinetsi tentaldi ezaguna dela, edota haietako norbaitek, aitor entzuleak ez Jauna hartzeko esan arren, Jauna hartzeko erabakia hartzen duenean.
|
|
Uste dut moja bat eraman zuela, hemendik eramango dudan Katalina baino hainbat nahiago dudana. Hau ustez hobeki dago;
|
baina
bere burua gaixo egiteko gogo honekin, galdua dago guztiz. Ziur egon daiteke berorren aitatasuna horrela zegoela egiteko ona egin zuenean.
|
|
Konorteaz ez zegoela, ezta hitz egiteko eran ere esan zidatenez gero, eginahalak egin arren?, abisua bidali nien, etxearen ardura Joana Bautistak har zezala, nire iritziz hoberena zelako. Izan ere, guztiz gaizki hartzen dut mojak hain urrutitik ekartzea; horrela gehiago ezin eta geldituz noa; eta ama prioreari idatzi nion, gutuna irakurtzeko eran bazegoen, hura zela nire ustea;
|
baina
berak besterik uste bazuen, jar zezala berak zeritzana, hau Ordenako gauza zelako.
|
|
Komentuak bisitatzeko era esan nahiko du;, ergelkeriak? (boberías) dio, ez idazki hori gutxiesten duelako,
|
baina
bere buruaz pixka bat lotsaturik bezala, nor naiz ni bisitari kanonikoei irakatsiak emateko esango balu bezala.
|
|
4 Hemen ikaragarrizko beroa egiten du, goiz honetan fresko samar badago ere, eta poztu naiz gaixoagatik, hor ere hala egongo baita. Esan Aguiar lizentziadunari, egunero hor sartzen bada ere gogor egiten baitzait bera ez ikustea, benetan poztu nintzela beraren gutunarekin;
|
baina
bera berriro hain arin idazteko aukerarik ez izateaz poztuko dela-eta, ez diot idazten, eta esan gauza bera ene Manso doktoreari, halaxe delako, eta eman beti nire goraintziak eta idatz diezadala bere osasunaren berri ematen, eta aita Mata maisuari gauza bera. Inbidia handia diete hemen halako aitor entzulea dutelako.
|
|
Hemen: Ávilako Gizakundeko monasterioan hirunakako sukarrak besterik ez dagoela dio,
|
baina
berari ez diotela eraso orain; monasterioan gauza guztiak doaz hobeki (urtebete darama Teresak hango priore karguaz).
|
|
Ana Jainkoaren Amarena, bitarte horretan komunitateko buru dena. Brianda San Joserena da ama priorea,
|
baina
bere gaixotasunagatik Toledon dagoena. Bisitariak, aita Antoniok, presa ematen du, Brianda bere kargura itzul dadin.
|
|
Laua da eta askotarikoa. Paperean eta distantziara izaten den solasaldia;
|
baina
beraren esateko eta tratatzeko era ongi agertzen duena.
|
|
Izan ere, mozkorraldi hartan zegoenean, gorago igotzerik ez zela iruditzen zitzaion;
|
baina
bere burua goren gorenean eta Jainkoaren handitasun mugagabe hartan mela mela egina, eta hain ongi mantendua ikusi zuenean, orduan fintasunez konparatu zuen; eta horrela dio: gozoagoak dira zure bularrak ardoa baino.
|
|
Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena;
|
baina
bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
|
|
Simeon zintzoak ere ez zuen ikusten Haur aintzatsu gaixo bat baino besterik; Hura biltzen zuten oihalak eta Harekin prozesioan hain jende gutxi zihoala ikusirik, errazago har zitekeen jende txiroaren semetzat zeruko Aitaren semetzat baino; baina Haurrak berak eman zion aditzera. Eta horrela ulertzen du arimak ere hemen, horrelako argitasunez ez bada ere; izan ere, berak ere ez du ulertzen nola ulertzen duen,
|
baina
bere burua erreinuan ikusten duenez gero, behintzat berari eman behar zaion Erregearen ondoan, arima bera begirunez dagoela dirudi gehiago eskatzen ausartzen ez dela. Barru eta kanpo moteltzearen antzekoa da, eta azaleko gizonak (gorputzak, diot, hobeki uler dezazuen) ez luke nahi zirkinik egiterik ere, ia bidearen amaierara iritsi denak bezala atseden hartu baizik, bideari hobeki ekiteko, han horretarako indarrak bikoizten baitzaizkio.
|
|
Dena dela, lehen idazketak (Escorialeko eskuizkribua) interesik ez du galdu eta horregatik dakargu hona osorik: , bestea ere espirituala da,
|
baina
berarekin batera doa gure sentsualitate eta argaltasuna; hau da kasu honetakoa: maitatzeko bi era daude, inolako grinaren eraginik gabeak, eragin hori gertatzen denean harmonia hori erabat hausten baita; eta esana dudan maitasuna neurriz eta zuhurtasunez badaramagu, mesederako izango da guztia, sentsualitatetzat jotzen duguna bertute bihurtzen delako; baina hain nahasian doa, non batzuetan ez baitago ulertzerik, batez ere aitor entzuleren batekin denean; otoitzari emanda dauden pertsonek, santua dela ikusten badute eta beren jokatzeko era ulertzen duela, maitasun handia hartzen diote.
|
|
Beste leku batzuetan ahaideekin asaskatzeko askatasuna dago; hemen haietako batzuk hartzen badira, beraien pozbiderako da.
|
Baina
bere pozbiderako ahaideak ikusi nahi dituen mojak, pozbide espiritualerako ez bada, har beza burua inperfektutzat; sinets beza ez dagoela askaturik, ez dagoela osasuntsu, ez duela espirituzko askatasunik, ez duela bake osorik, medikua behar duela, eta zera diot, gaitza kendu eta sendatzen ez bada, ez dela etxe honetarako.
|
|
12 Bi eratako maitasunaz jardungo dut: bata espirituala da, dirudienez, ezerk ez duelako ukitzen ez sentsualitatea ezta gure izaeraren samurtasuna ere, garbitasuna eragozteko eran behintzat; bestea ere espirituala da,
|
baina
berarekin batera gure sentsualitate eta argaltasuna edo maitasun ona daude, ustez zilegi dena, ahaide eta adiskideei diegun maitasuna adibidez. Honetaz zerbait esanda geratu da.
|
|
hori dela-eta penaz dago eta pena oso gozoa izan behar du; ez du buru ukapen txikia hori eteteko, eta guztiz ezin izango du eten. Baina ia burua galtzeraino estutzen zuela ikusten duenean (orain dela gutxi ikusi nuenez pertsona bat, berez gartsua zena,
|
baina
bere borondatea hausten ohitua, uste dut burua galdua duela honezkero, beste gauza batzuetan ikusten delako, hau da, aldi baterako, burutik eginda bezala ikusi bainuen, kontra egiten hartu zuen penagatik eta egin zuen indarragatik); halako gehiegizko kasuan, diot nik, Jainkoaren espiritua bada ere, apaltasuntzat dut beldurrez egotea; izan ere, ez dugu uste izan behar gure maitasuna gu hainbesteko esturan sartzeko bezain handia denik.
|
|
Ez zen iritsi Euskal Herriraino santa Teresa. Bere garaian ozen entzuten zen Iruñean karmel berri bat egiteko aukera,
|
baina
bera ordurako osasunez gaizki zen eta Burgosko fundazioa amaitu ondoren, Ávilara joateko asmoa izan arren, nagusien aginduz, Alba de Tormesera joan zen eta aldi gutxira handik eraman zuen Jainkoak, Iruñekoa eta batez ere Madrileko fundazioa, berak gogo gogoan zuena, gauzatzen ikusi gabe.
|