Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Puerto de Santa Mariara eraman ninduten 1982ko uztailean, baina bi hilabeteren buruan Carabanchelera berriro, epaiketetarako. Hantxe egongo nintzen hurrengo urteko martxora bitartean.
2001
baina bi belaunaldi lehenago jaiotzea
‎Puzzle handi baten piezak gara, eta Ministro xume batek dozena erdi pieza baizik ez ditu ikusten ahal. Nire logikak men egiten dio Gurpil Handiaren logikari, baina biak –nire logika eta Gurpil Handiarena, alegia–, ez dira bat eta bera. Beharrezkoa izateari dagokionez, bai, guztiz beharrezkoa zen guk hil ditugunak hiltzea.
2003
‎Ezta gutxiago ere. Ez dago bere baitan ezer ezkutatzen ibiltzeko asmorik, azken finean gazte horiek bata eta bestea izango dira, baina biek ala biek atera dute handiagoa eta gaitzagoa izan zitekeen ataka arriskugarritik. Normalena ihes egitea zuten, golf alderako leihoetatik.
‎Polipoak. Dena pasatuko dela, lasai egoteko, baina bien bitartean, eurena izango dela zakurraren ardura. Eta etxearena.
2005
‎Begia kameraren atzean zeukan lehen uneko irudipena areagotu zitzaion: ez zen ordura arte konturatua, baina bi edo hiru auzo biltzen ziren ber, Jessicaren ezteietan gatazka eta aharra pizten zen, eleen burbuila egoskorra isurtzen zen zokorik ezkutuenetara. Ez pataska hilgarririk, ez, euskaldunak bake itxura eta neurriak zaintzen bazekielako; norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim.
‎Biok bagenekien ez zela egia, baina bioi bost. Gorka konbentzitu behar nuen buruan nuen artikulua argitaratzeko, hori zen dena.
‎Uko egiten nion oraindik nire besamotz izaerari, nolabait. Ravelekin saiatuko nintzen, bai, baina bi eskuekin jotzekoa zen pieza batekin. Gaspard de la nuit jarri nuen atrilean.
Baina bi orduko tartea setio luzea zen edozein familia sukaldetan, eta lehenengo ordu erdiaren ondoren, pasadizo alaienak eta azken urteko gertaera esanguratsuenak aletuak eta gertaera barregarrienak arras ustiatuak zituzten jada. Eta arropekin gertatzen den ez bezala, mintzatzeko gaiak maiztuegiak direnean, ez dira batere eroso.
‎Pitzatu. Hizketan ongi hasten da, lehengo bere ahots berarekin, baina bi minuturen ostean, airea ihes egiten hasten zaio bazterretatik. Fu eta fu.
‎Hamabina urte zituzten eta beldurgarriak ziren erramutan, edozein helduk baino arinago zeharkatzen zuten biek ala biek portua alderik alde txalupa hartuta. Auzoko arraun elkartekoak atzetik ibili zituzten astun, Euskal Herriko txapela jasoko omen zuten infantiletako batelarekin haiek biak tostetan edukiz gero, baita bakar batekin ere segurenik, baina biak bildu nahi. Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea" Señorito alaenak!" esaten zion, mespretxatu egiten zituen," Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak!".
‎Inork ez zuen ezer esan ez txalorik jo, denak zeuden irrikan txalupak ezkutatzen zituen aurpegiak ikusteko. Baina bi buruak estaltzen zituen zurezko kapelu hartarik irten zitezen baino lehen Atanasio hurreratu zen galdera lilura ezin sineste masa hartarik, izugarrizkoa zen isiltasuna, harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat honat nire lagunei kasurik egiteke, sudurpera ekarri zuen, gero uxarka egin zuen gilan eta albaoletan. Katuak kontserbategiko atepean usnaka ibiltzen diren gisan, zinez.
2006
‎Mortimerrekin kartzelan egon nintzela tematzen duk, eta Mortimer eta biok ez gintuan sekula elkarrekin egon, barruan; kanpoan, atera ginenean, bai. Barrura baino lehen ere elkar ezagutu genian, baina biak inoiz elkarrekin kartzelan, ez.
‎Gizon Handiak bestelako kezkak zituen astelehen goiz hartan; esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura, edo hainbestean behin ziztatzen zion buruko min hori. Baina biak ala biak, asteleheneroko kontuak ziren, denborarekin konturatu zen beste zerbaiten adierazpen psikosomatikoak baizik ez zirela, eta horrenbestez etsi zuen biekin bizitzen ikasi zuela, baita ikasi ere; zer gaitzen adierazpen psikosomatikoak ziren, hori ez zuen hain argi ikusten, nahiz gehienetan identifikatzen zituen adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiare... Interfonorantz makurtu zen eta kafe bat eskatu zuen.
2007
‎Amodiorik ere ez dut ezagutu sekula halakorik, Anne eta Belle, hain handi, hain eder, hain bakar. Malkoa etortzen zait orain begira, hori ere bai baitauka zahartzeak, beti begiak bustita ibili beharra ere bada atarramentua, baina bi emakumeren maitasun egiazkoa gorputz bakarrean kausitu duen gizonik ez da izanen ugari munduan, horretan ere aparta ni.
‎Erizainek esana baitzidaten frantsesik tutik ez zekien mutil bat bazela han, Espainiatik oso eri iritsitakoa, eta ea egingo ote nien mesede hari bi hitz galdetzekoa. Belauneko zornea sendatzera joana ninduan ni hara, ezkerreko belaun alu hau baita Jaun Zerukoak mundu honetarako niretzat aukeratu zuen zigor madarikatua, baina bi makulu hartu eta han joan ninduan korridorean beste aldera, heu hengoen gelaraino.
‎Bertzenaz, dagoeneko ez zen irakurtzeko gauza izanen, baina bi hatzak galdu ondoren Habanara aldatu behar izan zuelarik, borzpasei orduko saioak egiten zituen liburu baten gainean, eta bertan zaletu zen literaturarekin.
2009
‎Partida amaitua zen, Frantsesa ez zen ageri, ez genuen petrilean eserita jarraitzeko aitzakiarik. Jaiki behar genuen, lekutu, ospa egin, ezkutatu, Argentinara joan, larreratu, eskapo joan, Frantziara hanka egin, sasiratu; azkar gainera; baina biotako inor ez zen altxatzera ausartzen. Derrota onartzea zatekeen, une hartan, petriletik altxatzea.
2010
‎Hatz bat zurrundua, baina bi zangoen jabe banintz nire bizitza zer izango litzatekeen amesteko arriskurik ez dinat hartu nahi, ezta hiretzako zirriborratzen ari naizen orriotan hipotesi bezala erabiltzeko ere. Erabateko etsipenaren zulo beltzean eroriko ninduken, eta behin eroriz gero, zulo horretan bizirauteko, hemengo egoiliar gehientsuenen antzera, eragin suntsigarria duten pilula kolore bizidunen esklabo bihurtuko.
‎Lotsatia zen, ezin zuen saihestu. Mahaiko bi emakumeak arruntak izan balira, ametsetan zegokeen ordurako, Oliveira idazleari lumadunen batek egindako elkarrizketa horietako batean lotuta, baina bi emakumeak ez ziren edozein. Hantxe zeuden, entsalada zerbitzatzen, letxuga pixka bat, arrautza, azenario xehatua, erremolatxa eta sagar zati batzuk, denentzako berdin, inor ez zedin gosez geratu.
2011
‎Bi eskuk idatziak, ez erdi bana. Letra molde bat nabarmentzen zuan orri gehienetan, baina bik idatziak.
‎Lan hori doan egiteak nolabaiteko kolaborazio maila bat eragin lezakeela argudiatzen du berak, kode penalean tipifikatutakoa. Ez nago ados, baina bi jarrerak dira zilegi.
‎Sorbaldetatik heldu diozu, hura bere loaldi luzetik iratzarri nahian, baina bitan apurtu zaizu haren klabikula, birigarro baten hezurdura hauskorra bailitzan. Haren artikulazioak lotzen saiatu zarenean igeltsuzko sagar bana desegin zaizu ezker eskuin eskuetan.
‎" Honi ez ziotek gizon izaten erakutsi", pentsatu du Rodrigo Mesak. Bi ordu luzeren ondoren, erditu da alaba; bi zatitan laranja bat, baina bi horietako batek iraun eta bizirik segitzeko bokazioa du oraindik, eta besteak, Teresak, hiltzeko bokazioa duela lirudike. Erdituaren aurpegia du zinez alabak, erdibituarena, haurrak energia asko kendu dio, flakatua dirudi, askoz ere flakatuagoa irribarre egiten duenean, eskeletiko ia, ilea narras, besoetan dauka Rodrigo Mesak bere laugarren biloba, esku bakarrarekin eusteko moduko haur ttipia, itsuegi oraindik bere paparreko dominei so egiteko.
2012
‎Ai, Gloria, ai. Biak maite nituen, bakoitza era batera, baina biak. Saioak flirteoa eskaintzen zidan, larru berriaren arnasa, sentsazio zaharrak –ia ahaztuak– berreskuratzeko aukera, nostalgiari leiho bat irekitzea, maiteminaren egonezina, sabelaldeko berotasun erregarri hura...
2013
‎Gezurtaezina da maitasunak eder bihurtzen duela itsusi dena, eta bikain bihurtzen akastuna. Osasuna ematen du maitagaia gozatzen denean, baina bi modutan jo eta hausten zaitu: edo maitea zeureganatu ezin duzulako edo hura galtzen duzulako.
‎Segituan hurbildu zen beste ahizpa ere. Harrituta gelditu nintzen; amaren izebaren antzeko emakume apain eta tenteak espero nituen nik, baina bi ahizpa haiek, nire amaren adin bueltakoak izan behar zuten arren, erabat bestelako itxura zuten. Ile gorri gorria zuen batek, eta more antzekoa besteak.
‎– Gutuna nik idatzi dut, baina biok sinatu dugu. Hitz gutxikoa da.
2014
‎Kapitain batek atzeman du haren gorpua largabistarekin, obus zulo batean, eta idazkariari erran dio hildakoen zerrendan emateko Etien Bonnat, bi n rekin. Erotu bezala da Luro, entseatu da errekatik jalgitzen gorpuaren ekartzeko, baina bi soldaduren artean menderatu dute azken buruan, eta, erizain batek lasaigarri bat emanik, igorri dute pausurat, zainak sosega ditzan.
‎Jab ak, cross ak, zango gerrien mugimenduak... Poliki moldatzen da Etien, baina bi hilabete eskas dituzte matxaren prestatzeko. Ikasiko du zerbait film horrekin.
‎Irail horretan bertan, Irenek Ibonekin lehen metroa hartu eta ordu batzuk geroago, Joseph Desiré Mobutu hil zen ohean, Zairekoa, diktadorea, hilabete batzuk lehenago Deng Xiaoping hil zen moduan, otsailaren 19an. Biek eragin zuten hildako asko, gorpu asko, baina biak hil zituen gaixotasunak, Irene Arriasek Ibonekin lehen afaria egin zuen urte berean. Deng Xiaopingen irudia ez da Mobuturena bezain ezaguna, Mao Zedongena bezain ezaguna ere ez, Stalin, Mussolini.
‎Bainugeletan sartzea erabaki du gero, baina bietako handiena hutsik aurkitu duenean, deika hasi da, Ama, ama, ama. Ematen du urduri ere jarri dela, Aita, aita ere esan du, gogoratu baitu aitak eraman behar duela eskolara.
2015
‎Saizarbitoriak batzuetan kalbarioak ez diruditen maitasun harremanak erakusten dizkigu, baina bietako bat: edo ez dira bikote izatera iristen, bikotekideetako bat lehenago hiltzen delako; edo bestela bikote bizitzaren hasiera baino ez digu kontatzen.
‎Titi itzelezkoa bestea. Baina bi horiekin ez da beste munduko ezer gertatuko.
‎Goliat balitz –edo David al zen? –, alaba bat itsasora jaurtiko luke birritan pentsatu gabe, baina bi eskuak dauzka okupatuta, eta nola, gainera.
‎– Enara ez, beste bat hartu zutela etxerako haren ordez, deskuidoan. Susmatu behar zutela zerbait haren kasketa ikusita, baina biak oso antzekoak zirela.
2016
‎Ez zuten elkar ulertzeko kontuan aitzinamendu handirik egin iruinsemeak eta Napolikoak, baina biek ala biek ez zekiten isilik. Bitartean, Martin hausnarrean beti, planaren hari muturrak lotu nahian ari zen.
‎Hitzaldia arrakastatsua izan zen. Baina bien bitartean, beste aldean ere hariak mugitzen ari ziren. Franco diktadorea, Ardatzak gerra galdu egingo zuela ikusita, Aliatuen aldera hurbiltzen hasi zen.
2017
‎Eta esan ere esango lioke –behin ere ez du aukerarik izan, nahiz eta uste duen Axik azalduko ziola nola jakin zuten–: “Oraindik gogoan dut zure aitarena nola jakin genuen”; edo “badakit zer gertatu zitzaizun harekin, zurekin nago, zurekin bat egiten dut”, “zu etxerako”; baina bi musu eman dizkio ordeko, Axiren begirada irribarretsuaren pean. Zein normala ematen duen batzuetan!
‎Eta gero urduritasuna ezarri zen iltze baten moduan. Batak pentsatu zuen hurbilago baleude berehala egingo luketela eskuek tartea gainditzekoa, baina bi metrotara zeudenez, besoaren mugimendu bat eginez ez lukete elkar ukituko. Pauso bana eman zuten aurrera mugimendu horretan eta orain metro erdira zeuden, ez nahikoa, ordea, besoen hurbiltzeko mugimendua salagarri suerta ez zedin.
‎Eta gero etxe sailak agertu ziren, behe antzean, trenak ere ortzitik zintzilikaturik ematen zuen. Kennethek irribarre egiten zien, baina biak ere sekulako akitze batek hartu zituen eta Kenneth ikustearen pozak ezin izan zuen munduaren beste muturrean egoteak sortzen zien arroztasuna gainditu. Josebak norbaiti irakurri zion, nekaturik gaudenean omen garela guen, nekeak zer garenaren hesi guztiak eraisten baititu.
‎Asteburu batzuk, larrualdi zoragarriak –redios, ze larrualdiak! – eta ezer gutxi gehiago, nahiz eta, halaxe aitorrarazi nahi zion bere buruari, filmeko irudi eta elkarrizketetan Iñigok artasun hartatik harantz hondo korapilatsu eta nahasia zuela iradoki, eta horixe zuen gustukoen, katramilak askatzea. Urtebetean bitan edo destolestu zuten geroa, bikote harreman hasi berrietan eternitatearen moduan eremu funts gabeko eta balizko hura, balizkorik bada; baina bitan leku berera ailegatu ziren: “Zu ere ezkonduta zaude”, Iñigok; “Bai, egia”, Axik.
‎“Txakalaldi handi baten ondorioz galdu zuen lidertza Fuentek, eta Merckx zen lider Arratera joan ginen egun hartan, baina mendiko etapa arriskutsu bat geratzen zen, egun hartakoa hain zuzen ere. Hura onik pasatuz gero salbu zen Merckx, baina bien bitartean ni, 11 urteko mutil koskorra, Italiatik milaka kilometrotara, beldurrez akabatzen nengoen, ezin jasana iruditzen baitzitzaidan Merckx Fuentek menderatuta maglia arrosa galtzen ikustea”.
2018
‎Baliteke performance bat dela pentsatu izana, nerabezaroko maitasun adierazpen bat edo zerbait sexualagoa agian. Flashak hamar aldiz argitu ditu gutxienez, baina bi nerabeek ez dute zirkinik ere egin. Sarak bira eman du barreari ezin eutsirik, eszenaren surrealismoak gaindituta, eta orduan, neska bat pasatu da bere paretik.
‎Rafiki zaharra lezio garrantzitsua ari zaio erakusten Simbari: iraganak min egin dezake, baina bi aukera daude: ihes egin ala ikasi.
‎Baina kantariak ere herri gera, Herria dira, bai eta ere, herritasun berarekin, euskaldun tontoena edo listoena. Baina biok ez dute arrazoi berdina.
‎moskatel botila on bana oparituko die Sixtori eta Josutxori denbora irabazteko, eta hurrengo kontzertuko ordainetik bere buruari deskontatuta emango die zor diena. Ideia ona da, baina bi parte ditu, eta ideia onen bigarren zatiak ahazteko joera du Fakirrak.
2019
‎" Hiru bertsolari ginen kantuan bertso bazkari batean (beste biak gizonezkoak eta ni baino zaharragoak). Saioaren amaieran koplatan hasi ginen jende artean eta, ez naiz akordatzen bietako nork, baina bietako batek txanda kendu zidan eta bien artean korapilatu ziren norgehiagokan. Halaxe joan ziren kopla batzuk, eurak biak bietara kantatzen eta ni alboan, isilik, ikusezin.
‎Beste ipuina? Aurrekoak ere eman ahal dizkizut, Austriakoak, Suitzakoak... baina bi hauek irakurrita ere nahikoa da. Irakurri dituzu, Joseba, benetan irakurri dituzu?
‎Nireak, baina, lurretik datoz beti, nigana, eta zeharkatu egiten naute, lurrundu egiten dira nire gorputzean, eta semearenak ez. Oso desberdinak dira gure zaldiak beraz, baina biok egin genuen zaldiekin amets, gau berean, semearenak urdinak, nireak ez.
‎batak besteari barkamena eskatu behar dion bakoitzean, belaunikatu eta makurtu egin behar du kopetak lurra ukitzeraino, aitorpenaren seinale. Uste dut oraindik zor didazula baten bat, baina biok ere harro samarrak gara izatez; elkarrengana hurbildu ginenetik, dena ez da izan zintzoa eta naturala gure artean, eta onartu beharra daukagu.
2021
‎Isiltasuna. Baina bi biak, kutxazaina eta eskalea, berari begira jarri ziren, eskuak eskean. Eskaleak kutxazainari begiratu zion, Ferri berriro, kutxazainari, eskuari, eskuari…
‎Sasoi betean iritsi dira. Baina biak ala biak, ez da Dudarik ere ez, dudarik ere ez!
2022
Baina bion arteko sekretu bat bezala gelditu zen. Nik aitaren sekretua nekien eta berak nireak.
‎Adibidez, hi barruan bahengo, atea jo hezakeen, eta nik ireki egingo ninake. Baina biok alde berean gaudenez, ba, ezin dinat sartzen utzi. Sentitzen dinat.
2023
‎Pertsona transen kontrako mugimendu askok “sexua ez da generoa” bezalako esaldi anbiguoak erabiltzen dituzte bereziki emakume transen eta trans ez bitarren bizitzen ezabapena sustatu nahian. Jakin badakigu bi kontzeptuak ez direla gauza bera, baina bien arteko desberdintasuna ez datza bata biologikoa (egiazkoa eta aldaezina) eta bestea kulturala (ikasitakoa) dela baieztapenetik. Natura eta kultura batera ematen dira, ezin dira elkarrengandik bereizi batera gorpuzten ditugulako, nahiz eta analitikoki bereiz daitezkeen.
‎Frantses estatuan eta Espainiar estatuan kultur ekintzak ez dira berdin ikusiak, baloratuak, pentsatuak, eraikiak. Kultur modeloak eta kultur politika oso ezberdinak dira eta, espainiar eta frantziar modeloetatik aparte, euskaldunok gure egiteko manerak ere baditugu, baina bi estruktura hegemonikoen aurrean sarritan ikusezin bilakatzen dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia