Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 148

2000
‎ni neu izatera etorri naiz. Zukua aterako diot Irlandako egonaldi honi, azken tanta ere zurrupatuko dut, eta ez diot iraganari so egingo Euskal Herrira itzuli arte. Eta orduan Rocíorekin gogoratuko naiz, eta nire askatasuna aurreiritzirik gabe gauzatzen ari naizen bidaia honekin.
‎Haien ordez, halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean: gaueko hamaikak baino gehiago ziren, beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat ere. Hondarrean, koadernoko orrialdean idatzitako zorioneko lerroetara murriztu nuen neure protesta hargatik ere ur-ardotua.
2001
‎Hala ere, egoera orokorra dagoen bezala egonda (hemengo instituzioak, erakunde komertzialak…), azkenean kultur korronte hori, sortzez nahiko indartsua zena, ubide txarretan sartzen da. Zirrikituetatik ura galtzen doan korrontea da, eta azkenean tanta batzuk baino ez dira iristen. Halakoa da egoera, non emaitza asko lortu diren, obra asko egitea lortu den, baina gero obra hori dena oihan honetan galdu egiten da, bazterretan galtzen uzten delako.
‎Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko balu bezala. Zorabioaren erdian whiskyaren azken tantak edan zituen eta Rebeka utzita logelatik atera zen. Itzultzean, urez betetako baldea eta belakia zekartzan.
‎Poltsikotik petaka atera eta whiskya isuri nuen zakar-ontziaren barrura. Azken tantak, ordea, neronek behar eta hartu egin nituen; ezpainak bustitzeko lain besterik ez bazen. Bigarren erasoaldia aurki jo zuten, lehena bezain bortitza.
2003
‎Ureztatzen duzunean, ez bota azken tantaraino, karerik ez erortzeko.
‎Nahi gabe, noski, eta kasualitatez, noski, eta kasualitatea probokatu gabe, noski. Izan ere, innoble samarra izango litzateke kasualitatea probokatzea eta bainugelako atea braustakoan irekitzea, barruan dutxa soinua entzutean edo dutxa gazte baten azken tantak entzutean tank tank. Bastante innoblea izango zen hori bai.
‎Pentsatzen dut Josebak baduela zurekin gauzak hitz egin eta konpontzeko nahia, baina Ainhoak gogor egingo ziola. Eta, beharbada, hori izan zitekeen azken tanta.
‎Ezinak sortu zuen ur putzua, aholkuak bata bestearen atzetik baztertuta ikusteak. Azken tanta, Iruñerrirako FM emakiden banaketa izan zen. Euskarazko irratientzat, berriro ere, eskaintzarik ez.
azken tantaren bat ateratzeko ahaleginetan.
2005
‎Bat batean Naroak neke handia sumatu dio Ametsi begietan. Urkoren desagerpena aurreko egunetako krisialdian sakontzeko azken tanta izan daiteke. Izan ere, bere buruari galdezka hasi zaio nondik atera zen Urko eta benetan inoiz laguna izan zuen.
2006
azken tantak
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ..., zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ..., zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikat...
2007
‎Tximiniatik gora, kea. Teiletan behera, euriaren azken arrastoak, azken tanta alfertuak. Hostoen marmarra urkien adaburuetan.
‎–Edatekoa ekarriko dut, astopito horiek azken tantaraino edan baino lehen, esan zuen Justinok.
‎Jadanik erdiraino edanda zuen. Botila hartu eta azken tantaraino hustu zuen edalontzi barruan.
‎Gigik beti bezala jertsea gerri bueltan zeraman, eta oinak nekatu antzean arrastatzen zituen hartxintxarretatik. Latari azken tantak zurrupatu zizkion, eta bidean topatu zuen zakarrontzi leporaino betean utzi zuen. Berehala erori zen, ordea, eta zakarrontzi inguruko beste lata, plastikozko poltsa eta botila hustuen ondoan geratu zen.
Azken tanta akitu arte edan zuen. Ordu erdi zain egon ondoren, bere enkarguarekin ahantzi ote ziren hasi zen pentsatzen.
‎Ukondoan egokitutako mostradorean zenbait aulki zangoluze zeuden asperturik eta, zigarro puru mutur bat hortzetan, pergamu zimurrez egindakoa irudi zuen agurea ontziak garbitzen. Alde egiteko irrikan omen zegoen; beraz, azken tanta negoziatu behar izan zuten tabernariarekin. Apalean ez zeukan garagardoa eta rona baizik eta, loak hartzeko arazorik ez izateagatik, pattarrean adostu ziren.
Azken tanta edan eta, ireki gabeko botila baino isilago, Vladimir Ulianoven lurraldeetarako bidea hartu zuten.
2008
‎–Kanpotarraren jakin mina, besterik ez, esanaz, lehortu zizkion edontziari azken tantak.
‎Pentsakor geratu ziren biak tarte batez, eta topa isila eginda hustu zituzten edalontzietako azken tantak.
‎Polizia ohiak balkoiko atea itxi eta ohepean zegoen botila etzana jaso zuen. Cachaça hondakin bat geratzen zela ohartu zen eta zurrutada labur batez irentsi zituen azken tantak. Gero aurpegia pixka bat busti, armairuan zeuzkan arropa urrietatik topatu zituen lehenengo alkandora eta prakak hartu, ardura handirik gabe jantzi eta kalera irten zen, bezperako zapata marroiak oinetan.
2009
‎–Egia da egun hauetan narritaturik nabilela, baina ez preseski Kellyren kariaz, neure sentimenduen egoeraz baizik. Kellyrena azken tanta izan da. Gogoeta asko
‎Komunetik, uraren soinu eza. Azken tantak astintzen ibiliko zen Txaber. Tapa igota izango ahal zuen.
‎Tantaz tanta, neuk hustu dut odolez, neuk aldatu dut, neuk lapurtu diot bizitza, amari azken tantak lapurtu nizkion bezala, nigana gehiegi hurbiltzen den edonor kondenatzen dudalako, bizirik mantentzen dituen berotasuna edaten diedalako.
‎Beste hamar bat minutu behar izan genituen azken tantak agortu eta Ilargitik ateratzeko. Xantik barrutik itxi zuen atea, eta Ugarte eta biok poliki abiatu ginen etxe aldera, ezinbestean.
‎HAIZEA badoa. KEVIN ek edalontziko azken tantak edaten ditu (Ajjj!)
‎Petriatik, berriz, egoera aspalditik datorrela azpimarratu zuen. Hau azken tanta da. Gobernuak ematen dituen laguntzak ez dira aski elkarteek egiten duten ahaleginarekin alderatuta.
Azken tanta, Azpeitian EAk ETAren erailketen aurrean azaldu duen jarrera izan da. Ez dago ideia politikorik pertsona baten hilketa justifika dezakeenik eta Azpeitiko EAk garbi eta irmo azaldu behar du ETAren kontrako jarrera eta udal gobernu batek zer esanik ez.
‎Azkenean, platerean geratzen zitzaion laranjaren azken laurdena jan zuen ministroak eta Bollinger 1914aren azken tantak edan akademikoak. Amaitua zen afaria.
‎Xanpain pixka bat geratzen zitzaien kopetan; ezpainetaratu, eta azken tantaraino edan zuten poliki poliki, isilean.
‎Egarri zen eta azken tantak edan zituen gau mahaiko pitxarretik. Baina zaporerik gabea zen ur hura eta beroa zegoen.
‎Gizonak, abiatu aurretik, botilako ura azken tantaraino hustu, atseden pixka bat hartu, eta kontatu zigun:
2010
‎Too old to cry. Bizitzari azken tanta ere atera nahi diozue. Zer ematen dizue taldeak?
‎Interpretazio sinesgarriena: Espainiako Gobernua Osloko konpromisoak urratzen ari zenez, akordioa publiko egitea erabaki zuen ETAk, urraketa hori nabarmentzeko; filtrazioa une jakin horretan egitea eragin zuen azken tanta, itxura guztien arabera, ekainaren 1ean Frantziako Poliziak Bordelen ETAko ustezko bi kide atxilotzea izan zen: Kizkitza Gil de San Vicente eta Zigor Merodio, informazio batzuen arabera ETAko negoziazio aparatuaren partaide zirenak; baina Oslon hartutako konpromisoen artean zegoen, hain zuzen ere, konpromiso horiek publiko ez egitea, eta horregatik, Gara ri filtratu beharrean Noticias Taldeari filtratzea erabaki zuten, filtratzailea zein zen nabarmenegi ez uztearren; Batasuneko Mahai Nazionalean bazekiten Osloko konpromisoen artean zegoela akordioa publiko ez egitea, eta ez zuten uste egokia zenik une hartan akordioaren berri ematea; beraz, gezurtatu egin zioten Noticias Taldeko zuzendariari, eta ez argitaratzeko eskatu; Noticias Taldeak ez zuela argitaratu ikusita, ETAk Gara ri helarazi zion informazioa, akordioa publiko ez egitearen konpromisoa errespetatzeari baino garrantzi handiagoa eman ziolako Espainiako Gobernua Osloko konpromisoak ez zela betetzen ari nabarmentzeari, nahiz eta oso agerian utzi filtratzailea zein zen.
‎Baina hori ez zuten inondik inora ulertu. Eta, susmatzen dut gure azken proposamen hori azken tanta izan zela: –Kontzesio gehiago, ez?.
‎Gizonak kaliza eskuetan hartu, pixkatxo bat eragin eta irentsi egin zituen bertan geratzen ziren azken tanta gorriak, mahaikideak isilik begira zeuzkala. Gero patxadaz zutitu zen:
‎Idorte handia. Inguruan ez zen bizi aztarnarik nabarmentzen, gizakiak eta, han hemenka, lurpeko azken tanta harrapatu nahian ibiltzen ziren sastraka ihartu batzuk ezik. Arrokak.
‎" Jauna, Berorren Maiestatearen agindua adierazi diet Baionako hiri on honetako biztanle fidel eta gerlagizonei; hiritar onak kausitu ditut, baina haien artean borrerorik bat ere ez; haien izenean, eta neurean, suplikatzen diogu Berorren Maiestateari ez ditzala enplega nahi ez gure besoak ez gure bizitzak halako gauzatan. Zeregin arriskutsuenetan ere prest gaude bestela gure odola azken tantara arte isurtzeko".
‎Zirkinik ez, Peter Cushingek maisuki jokatutako Drakula bera bezain zurrun. Akaso bat batean altxatuko zen, begiak odolduta, eta lepora egingo zion jauzi, azken tanta xurgatzeko. Ez, Peter Cushingek Van Helsingen papera jokatzen zuen; Cristopher Lee zen Drakula; Cushing laguna zen, beraz.
2011
‎" Heriotza hurbilegi, azkarregi dator". Sermond' s en aritzea da bizitzari azken tanta ere ateratzeko modua?
‎Samurtasuna ez delako aldarriaren eta irmotasunaren etsai. Lehen begi kolpean hutsik dirudien botila bati trebeziaz ateratako azken tantak dira haren poemak,, botila hutsik dagoela, dirudienean, botilari arretaz begiratu eta han behean, leku ezkutu eta irisgaitzean, oraindik ere tanta bat geratzen dela badakien ume poeta egarberaren bilaketa.
‎Goiz guztian euria aritu zuen, uda bukaerako euria, epela, astuna, bizia, eta orain oskarbi zegoen, salbu hodei txikien zerrenda luze bat, ahatekumeen antzera baso gainetik nabigatzen. Justu zuhaitzetako azken tantak botatzeko adinako haizea zebilen; izar bero batek zipriztindu zion eskua. Ttan...!
‎Ezin ote dute edan lurrera isuri gabe? Denei isurtzen zaie, eta edalontzia itzuli aurretik jira guztian botatzen dituzte azken tantak.
‎Laga. Espresionismo abstraktuaren azken tantak erortzen ari ziren. Elvis Presley ren ahotsa mara mara ari zuen irrati uhinetatik behera.
‎Eta likorearen arrastoa, marka borobila, utzia zuten apalean. Kopari buelta ematean azken tanta jaitsi egiten da poliki poliki eta egurrean arrasto borobila uzten du, disimulatzen zaila den marka utziz.
‎Isiltasunean. Halaxe jarraitu genuen harik eta botilaren azken tanta isuri arte.
‎Baina negar malko eskarlatarik ez dario zure gorputzari. Hilik zaude azken tantaraino. Jada ez zaude hor.
‎Mangera berdea, mila laurehuni zulatua baietz, koipe eta gasolio usaina, piragua bat plastikozko baliza gorriari estekatua, aurreko urteko egutegi bat, 1982, Futbol Mundialetakoa. Sanglas sidecar bat, Lambretta zahar bat, gasolina lata bat buruz behera, baselina hodi bat azken tantaraino zukutua putre azazkalez.
2012
‎Bihar etorritako lekutik bueltatuko gara. Kantinplorak gordetako azken tanta beroa edatean egindako keinuaz jabeturik, nik ezer esan gabe euren atzetik joateko esan didate, eta bertako errekara eraman naute. Ibairako tarte laburra naturak egokitutako belar alfonbraren gainean egin dut, goibelduta.
‎Pixa egin zuen. Azken tantak erortzeko zakilari astinduak ematen ari zela, kanpaia jotzekotan egon zen, baina kontrakoa erabaki zuen: ez zitzaion gehiegi erlaxatzea komeni, behar zuen tentsio apur bat.
2013
‎Mintzatzeak lana ematen dio oraino, eta badaki ahaleginak sendalariaren mokokaldi zorrotz bat izanen lukeela sari, bera etorri arte gernua atxiki ez duelako. Ahoa loturik, zakila ahul dantzarazi du, azken tantekin erdizka betetako platera zipriztindu beharrez. Gero, begietara begiratu gabe utzi du azken egunetako bere goizeroko bisitariaren eskutan.
‎Nola begiratu behar zaitut elur hortzetan nire arima izoztu duzunean; zain lehortuetatik azken tantak bilatu nahian amorrati bezain basati, itzaltzen ari zaren kandela eskuan irribarre maltzur bat ihesten zaizunean
2014
‎Iruditzen zaigu Itoizko urtegiak duen edukiera osoa ustiatu nahi dutela. Urtegiak duen azken tanta ere erabiltzeko edo saltzeko aginduko dutela uste dugu. Uraren erabilera publikoaren pribatizazio saio garbi bat egin nahi dute.
‎Eta izenak atzekoz aurrera. . Hankak eta abizenak aurretik?, pentsatu du whiski botilari azken tantak astinduz. –34228649A Lasa Ruiz, Andoni?.
‎Sofan eseri denerako amaitu du garagardoa. Azken tantaraino edan eta lurrean utzi du, alfonbra gainean. Egarri zen eta edateko beharra zuen, aldi berean.
‎Juvénal Habyarimanaren hegazkina misil batek bota zuenean piztu zen genozidio ahalegina Ruandan 1994an, Irene Arrias unibertsitateko azken azterketak prestatzen ari zenean. Hori izan zen azken tanta, azken bultzada. Izan ere, urte asko eginak zituzten giro horrekin Ruandan, gerra giro horrekin, baina misil horrek eragin zuen azkenean masakrea.
‎Gaua ere erabat kontrolatzen dute: sarrerak, tragoak, putak Alkohola banatzen ere jarri dira, azken tanta ere ateratzeko.
2015
‎Gutunean bankuak jakinarazi zion ez zuela betetzen hipoteka birnegoziatzeko baldintzetako bat. Oraindik ez zen etxegabetzerik egon, baina dirudienez, gutun hori izan zen azken tanta egoera dramatikoak gain hartzeko.
‎–Mundu honetan egin dezakegun gauza duin bakarra biziari zukua ateratzea da, bizitzak eskaintzen dizkigun edabe ezti guztiak azken tantara arte agortzea?. Ederki gogoratzen ditut ohean geundela esaten zizkidanak, batez ere bere ditxosozko arte erotikoarekin hasten zenean,, bizi esperientzien eremua zabaldu eta sakondu?
Azken tanta ere agortu zitzaionean. Lurrean belauniko zegoela ohartu zen Erre.
‎Lurrunezko lumez inguratua, marrak egiten zizkion, zuritasun itsugarri hura zatitzen zuen zauriak edo lubakiak edo zainak bailiran. Bizitza, ametsak izorratzen, borobildu zuen Errek berekiko, metaforei amaiera eman, zakila ezker eskuin mugitu eta belaze gaineko azukrean azken tantekin marrazkiak egiten zituen bitartean. Tabernan edandako guztia maskuria lehertu aurretik atera beharra zegoen.
‎Erreri, nahigabean, Argos Gorriaren zakila irensten ari zeneko irudi hura etorri zitzaion gogora, galtzontziloetan kukua gorde aurreko azken tantaren hotzikara areagotuz. Praketako kremailera itxi zuen berehala.
‎Autotik pixka bat urrundu eta malla estuen goma jaitsi zuen txiza egin ahal izateko. Azken tantak astintzen ari zen, atzetik buruan jasotako kolpe bortitzak izarrik gabeko gauera amilarazi zuenean.
‎T4koa mugarria izan zen. Desadostasunak lehendik zetozen, baina azken tanta izan zen. Otegik eta planto egin zuten, isilean bazen ere.
‎Denak emanda. Berak ere azeleragailua ondoraino sakatu behar izan zuen hargatik, gasolinaren indarra azken tantaraino estutzen saiatuz, horrek Peugeot 205 zaharra hautsi beharreko dardaretan ipintzea ekarri bazuen ere.
‎–Ez daukazue ezer biziagorik? , kexatu zitzaien Gorri Erraldoia azken tanta hustu orduko.
‎Tantatxo bakar batzuk geratzen direnean, portzelanazko kapsula batera pasatu, eta poliki lurruntzen utzi erabat lehortu arte (kontuz, kendu kapsula sutatik azken tanta desagertu bezain laster, kafeina sublimatu egin baitaiteke, eta galdu egingo zenuke).
‎Botila altxatu eta irauli du, azken tantek mingaina eta ahosabaia erre diezaioten. Gero ttu egin du.
‎—Poto txokolate haiek bukatzen zenituztenean bezala; gerora hondoa hatzaz harraskatuko zenuketen azken tantaren bat hartzeko, ezta?
‎Kikaratik azken tantak xurgatu zituen. Zoruko parketaren zain nabarretara begira zegoen; arratsaldeko ontzi gardenean entzuten ari zen urruneko egunetako ur zikinaren tanta jarioa jo eta jo.
‎Enegarrenez esnatu zenean, artean eguna argitzen hasi berri, ametsetara ez itzultzea erabaki zuen, horixe baitzuen modu bakarra Odile Mores eta bere artean beste inor sar ez zedin. Orduan bai, bi eskuez, urteen poderioz eskuratutako abileziari esker, irudimena azken tantaraino xurgatuz, denbora plazeraren mende jarriz, hau ere urte askotako eskarmentuak emandako dohaina, orduan bai, orduan Odile Moresen baitan bailebilen, gozamenaren tontorrera iritsi zen. Astiro.
2016
‎Bizikizun franko ezin ditut ahaztu, eta buruan hausnarrean ibiltzen ditut, nahastu eta nahastu, errepika etengabean eta anabasa itsuan, harik eta pentsamenduak uhertu eta belzten zaizkidan arte. Ezin dut ahaztu, esate batera, lehen bizitza hura azkeneraino zukutu nuela eta egarri asegaitzez edan nuela bertatik, azken tantetan azalaren mikatza dastatu arte. Eta, niri bezala, barrenak erre badizkizu, ez dago bizitzaren garratza ahazterik.
‎Berak ez zuen inoiz ahazten kiroldegira Bosco botila bat eramatea. Eta Zaccarini zaharrak azken tantaraino eztarriratzen zuen ardoa, poliki poliki, sudur masailetako kolore gorria gero eta moreago bihurtzen zitzaiolarik. Neguko arratsalde batzuetan, alde egiten zuenean, piztuta zeukala zirudien...
‎Telefonoaren bila hasi zen, baina nola arraio deitu behar zion desordu hartan? Botila buruz behera jarri eta azken tantak xurgatu zituen muturretik. Argitu orduko deitu eta segurtatuko zuen ongi zegoela.
Azken tantaraino
Azken tantaraino
‎Aurrean dudan ardo beltz bereziaren azken tanta
2017
azken tantaraino zukutzen dut,
‎Mutilak bere kantinplora eman zion. Apur bat baino ez zen geratzen, eta azken tanta ere atera zion.
azken tantak
‎Abelardok eroapenaren azken tanta isuri du.
‎blokeaturik dago batzordea. Eta Collinsen dimisioa bultzatu zuen azken tantak balio du tentsioa nolakoa den ulertzeko. Saturatuta dago sistema.
‎–Eskaera sinplea zirudien, baina gerora ohartu nintzen dikasterio horrek ez zituela bere prozesuak aldatuko eta ez zuela inolako sistemarik jarriko martxan eskutitz horiei erantzuteko. Niretzat, hori izan zen azken tanta?.
‎Bete da dena. Zurrupatu dut nire ozpin belakia azken tantaraino, eta urra daitezela orain jauretxeko oihalak oro.
‎Mahaia biltzeko laguntzarik behar ez genuela erabaki zuten nonbait Iñigok eta Estherrek, eta eszenatik desagertu. Horrek apurrak jasotzen eta edalontzian gelditutako azken tantak edaten utzi gintuen gu hirurok. Aitor platerak garbitzen hasi zen, grifoaren aldamenean ezer ez entzuteko asmoz.
‎Ez da harritzekoa, beraz, Nick Cleggek berak eman zion erantzuna Omar izeneko gizonezko bati, Charlie Hebdo ren aurkako atentatua izan eta biharamunean, 2015eko urtarrilean, alegia. Clegg LBC kateko irratsaio batean zegoen, eta gizonezko batek deitu zuen esateko Charlie Hebdo aldizkariak Mahomaren aurka egindako txantxak zirela, finean," gameluaren sorbalda apurtu zuen belarra", hau da, musulmanek jasan behar izaten dituzten irain askoren azken tanta. Hargatik atentatua.
‎Konbikzio guztiak eraitsita, ideiak birrinduta eta gorputza botika arrotzez beteta, nire odolarekin identifikatu nintzen. Azken tantaraino zukutu nahi nindutela sentitzen nuen. Nire nirea zen guztia kendu nahi zidatela.
2018
azken tantak
‎–ETA nola joan zen? , galdetu nion ardo koparen azken tantak zurrupatu ostean, egarria apaltzeko baino gehiago moluskuen zaporea ahosabaitik kendu nahian.
‎Baten batek zer gertatzen ote zitzaidan galdetu izan balit, auskalo zer egingo ote nukeen. Gero, azken tanta ere bota nuenean, eta begiak, gorri, puztuta eta minbera, haize hotzak goxatu zituenean, hutsunea antzeman nuen nire barrenetan, zulo bare eta lasaigarri bat, ordura arteko estutasunarekin zerikusirik ez zuena. Hondoa jo izanaren seinale zela pentsatu nuen, hantxe amaitu zela nire amiltzea, une hartan ezinezkoa zirudielako are beherago erortzea, eta pentsamendu horrek, bere sinplean, etxerako bidea hartu eta ohiko bizimoduari jarraitzen lagundu zidan, egingo nuen guztia zonbien antzean egingo banuen ere.
Azken tanta mutu bat.
‎Azken zurrutada eman zuen. Airean eutsi zion gero zahatoari, muturra ahorantz, azken tanta gero eta urriagoetara mingaina luzatuz, zahatoari saka eta saka, harik eta haizearen soinua puzka entzun zen arte:
Azken tantak geratzen dira artikulu edalontzi honen hondoan, baina jabetuko zinen oraindik ere hainbat upel aski bete eta aski deigarri laga dudala zabaltzeke. Ipuingintza, saiakeragintza, orotariko itzulpengintza... ez ditut usaindu ere egin oraino.
‎Idazteaz idazten duen idazlearen ahots klasikotik harago, sortzailetasunaz orokorrean eta testuinguruari arreta jarriz hausnartzen duten ahotsak ohi baino presenteago egon direla uste dut. Horixe amaierako aieruzko ustea, edalontzi hondoko azken tanta. •
‎Baina hemen azken tanta, hemen gakoa:
‎Lagun bat egin zuen Parisen, eta hura Berlinera joan zenean, pentsatu zuen," zergatik ez joan laguna doan lekura?". Xuanek infusioaren azken tanta zurrupatu, eta koilara txupatu zuen.
‎Objektuen formak antzeman daitezke ilunpetan. Garagardo lata bat zimurtuta, zapalduta, deseraikita lurrean, oraindik zintzilik du azken tanta. Hiru pauso harago beste bat dago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
azken 124 (0,82)
Azken 21 (0,14)
azkenean 2 (0,01)
Azkenean 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 66 (0,43)
Susa 22 (0,14)
Alberdania 13 (0,09)
Pamiela 7 (0,05)
Argia 6 (0,04)
Booktegi 6 (0,04)
Berria 5 (0,03)
Jakin 5 (0,03)
Maiatz liburuak 4 (0,03)
Open Data Euskadi 4 (0,03)
Hitza 2 (0,01)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 1 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
aiaraldea.eus 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
azken tanta edan 10 (0,07)
azken tanta ere 10 (0,07)
azken tanta arte 7 (0,05)
azken tanta hustu 6 (0,04)
azken tanta xurgatu 5 (0,03)
azken tanta zukutu 5 (0,03)
azken tanta atera 4 (0,03)
azken tanta astindu 3 (0,02)
azken tanta bat 3 (0,02)
azken tanta isuri 3 (0,02)
azken tanta zurrupatu 3 (0,02)
azken tanta bota 2 (0,01)
azken tanta erori 2 (0,01)
azken tanta agortu 1 (0,01)
azken tanta akitu 1 (0,01)
azken tanta alfertu 1 (0,01)
azken tanta alkoholiko 1 (0,01)
azken tanta azal 1 (0,01)
azken tanta balio 1 (0,01)
azken tanta batzuk 1 (0,01)
azken tanta bero 1 (0,01)
azken tanta bilatu 1 (0,01)
azken tanta dastatu 1 (0,01)
azken tanta desagertu 1 (0,01)
azken tanta edanarazi 1 (0,01)
azken tanta egoera 1 (0,01)
azken tanta entregatu 1 (0,01)
azken tanta entzun 1 (0,01)
azken tanta erdizka 1 (0,01)
azken tanta estutu 1 (0,01)
azken tanta eztarri 1 (0,01)
azken tanta galtzontzillo 1 (0,01)
azken tanta garai 1 (0,01)
azken tanta geratu 1 (0,01)
azken tanta gero 1 (0,01)
azken tanta gorri 1 (0,01)
azken tanta harrapatu 1 (0,01)
azken tanta herabe 1 (0,01)
azken tanta hotzikara 1 (0,01)
azken tanta hurrupatu 1 (0,01)
azken tanta jaitsi 1 (0,01)
azken tanta jan 1 (0,01)
azken tanta jario 1 (0,01)
azken tanta konbokatu 1 (0,01)
azken tanta lapurtu 1 (0,01)
azken tanta marrazki 1 (0,01)
azken tanta mingain 1 (0,01)
azken tanta mutu 1 (0,01)
azken tanta negoziatu 1 (0,01)
azken tanta ondo 1 (0,01)
azken tanta xahutu 1 (0,01)
azken tanta xukatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia