|
semeari bere poza agertu ondoren hitzik gabe geratu baitzen Nazario, handik aurrera keinu batzuk egitera mugatzen zela, emazteak zerbait galdetzen zionean batik bat: ...burua goitik behera mugitzera mugatzen zen, ezetz ere adieraz zezakeèn keinuan, hain zen konplimendu hutsezkoa; baina Nazariok pentsatu ere ez zuen pentsatzen, beharbada, shock estetiko baten eraginpean zegoelako; izan ere, bera eskuindarra zen, ez bakarrik interes hutsagatik, txikitan eta nerabezaroan ere halako ikuspegi bat jaso zuelako baizik, bere estetika propioaren oinarri bilakatu zena eta
|
azken
judizioko irudiak ongi baino hobeto laburbil zezakeena, onak eskuinean, gaiztoak ezkerrean. Jainkoa Eiffel dorrearen gainean betiere; horregatik behartu zuten Domingo, ume umetatik, eskuinarekin aitaren egitera; eta, aurrerago, fraideek Domingo eskuinarekin idaztera behartu zutenean ere, ezkerra zelako, Nazario ez zen aurka agertu; aitzitik:
|
|
Damaso ez ezik, Nazario ere galduta zegoen, hasieran bere buruaren jabe sentitu bazen ere, Domingoren gelan taldeburu sartzen zela besteen aurretik, zegokion bezala, orbetarren burua bera zenez gero; ondoren, ordea, Nazario Orbe itzaliz joan zen, lehen planotik bigarren planora egin balu bezala, Reginak protagonismoa hartzen zuen bitartean; zer pasatu zitzaion burutik Nazariori, semea ikusi zuenean?; bizipen existentzial larri bat bizi izan ote zuen, zeren denboraren igitaiak mozten baititu errotik eskuak, lepoak, jauregiko dorreak eta mozten, azken batean, fabrikako tximiniak?, baliteke... semeari bere poza agertu ondoren hitzik gabe geratu baitzen Nazario, handik aurrera keinu batzuk egitera mugatzen zela, emazteak zerbait galdetzen zionean batik bat: ...burua goitik behera mugitzera mugatzen zen, ezetz ere adieraz zezakeèn keinuan, hain zen konplimendu hutsezkoa; baina Nazariok pentsatu ere ez zuen pentsatzen, beharbada, shock estetiko baten eraginpean zegoelako; izan ere, bera eskuindarra zen, ez bakarrik interes hutsagatik, txikitan eta nerabezaroan ere halako ikuspegi bat jaso zuelako baizik, bere estetika propioaren oinarri bilakatu zena eta
|
azken
judizioko irudiak ongi baino hobeto laburbil zezakeena, onak eskuinean, gaiztoak ezkerrean... Jainkoa Eiffel dorrearen gainean betiere; horregatik behartu zuten Domingo, ume umetatik, eskuinarekin aitaren egitera; eta, aurrerago, fraideek Domingo eskuinarekin idaztera behartu zutenean ere, ezkerra zelako, Nazario ez zen aurka agertu; aitzitik:
|
|
Hainbat atal ditu oroimenak: entzundakoen oroitzapenen atala, hori bide zuen garatuen Mozartek?, ikusitakoen oroitzapenena, gogoan atxiki ote zituen Michelangeloren
|
Azken
Judizioko irudiak??, usaindutakoenena, gogoan ote zuen intsentsu usaina, Miserere a paperera aldatzen zuen bitartean, ostatuan??, eta abar.
|