Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2002
‎Gaineratu zuen Zerga Agentziak, “zailtasunak egon daitezkeela jakinda”, laguntza zerbitzu batzuk jarri dituela telefono baten, Interneteko orri baten eta programa informatikoen bidez, informazio kanpaina bat egiteaz gain. Urtarrilean Zerga Agentziaren bulegoetan ohikoak diren ilarei buruz, aitorpenetarako inprimakiak saltzen baitituzte, eta agortu diren eredu batzuk falta direla eta, Lozanok azaldu zuen zergadunek nahiago dutela beren aitorpenak aurkezteko epearen azken egunera arte itxaron, eta aitortu zuen zailtasunak egon direla inprimakiak egiten dituen enpresak inprimakiak ematean. Adierazi duenez, aitorpenak errazago emateko, Zerga Agentziaren bulegoak urtarrilaren 29an eta 30ean ere irekiko dira arratsaldez.
2003
‎Eskuak zaildu, hankak Harrialde Alkiza zirkuituan sendotu, batua eskolan aberastu, eta Morgani azken egunera arte hostiarik ulertu ez.
‎–Eta halaxe izan zen gerrako azken egunetara arte –esan nion bisitariari– Gerra madarikatuan elkar azkenekoz elkarrekin izan gau hartara arte.
‎–Batzuk bai –nik ere kazetarien hariari oratu nion– Besteren batzuk hantxe geratu ziren, azken egunetara arte.
2004
‎Zahartzen ari naiz. Otsaila bitartean, Guggenheimen daukagu aukeran Bill Viola ren azken lana eta Donostia Pasaian Arte Europar Garaikidearen Manifesta Biurterokoa, irailaren azken egunera arte. Biak ala biak proposamen zeharo ezberdinak.
2005
‎Eta egia esan ez zen huraxe amarru txarra zotina kentzekoa eramateko, praktikoagoa zen arrain kaxetan gordetzea baino. Faxistek aurrera egin zutenean Bermeorantz abiatu ziren bafore gehienak, eta haietakoren batean alde eginen zuen, ni azken eguna arte gelditu nintzen. Jata Mendi ontzia ekarri genuen Zumaiatik, eta bokalean hondoratu genuen trebes, sarrera oztopatzeko.
2007
‎Pertsona batzuek Gizarte Segurantzaren Sistemako araubide batean bidegabeko alta badute, eta pertsona horiek beste araubide baten aplikazio esparrukoak badira, alta bidegabea baliozkoa izango da, alta hori bidegabea dela adierazten duen administrazio ebazpenak ezarri data arte, eta data hori ezarri ezean, ebazpen hori zein hilabetetan jakinarazi eta hilabete horren azken eguna arte.
‎Utzikeria hori amore emate halako bat iruditu zitzaion. After save usainak eta tabakoaren keak, ordea, argi adierazten zuten ohitura batzuei azken egunera arte eusteko asmoa zuela, amaieraren gertua gorabehera.
2008
‎Berresteko zenbait bide Hainbat bide daude zirriborroa baieztatzeko, itzuli edo sartu beharreko emaitzaren arabera eta ordainketa helbideratzen den edo ez kontuan hartuta. Ordainketa helbideratzeak esan nahi du aitorpena aurkeztu edo PFEZren zirriborroa edozein egunetan berretsi daitekeela, baina ordainketa ez dela ekainaren 30era arte egingo, kanpainaren azken egunera arte. Helbideratzeak ez du galarazten zergaren ordainketa bi epetan zatikatzen jarraitzea (bigarren epea azaroaren 5ean ordaintzen da).
‎Prozesu hori ahalik eta berme handienekin egin dadin, adituek zenbait neurri hartzea gomendatzen dute: Langileak enpresarekin duen loturari buruzko proba guztiak egitea azken egunera arte. Horretarako, kontu handiz ibili behar da ordenagailuko disko gogorra ez ezabatzeko, telefonoa ez deskonektatzeko eta armairuetako korrespondentzia, liburu edo karpetak ez kentzeko.
‎uztailaren 1etik iraungitzen den egunera arte kalkulatzen da. Zenbatekoa 365 egunekin zatitu behar da, sortzapena urtebetekoa bada, eta uztailaren 1etik langilearen enpresan azken egunera arteko egunekin biderkatu. Mozkinen pagaren zati proportzionala:
‎Bi osagai horiei beste bat ere gehitu behar zaio. Polita izango da, eta azken egunera arte lehiatua.
‎Inoiz ez zen halakorik gertatu, eta helburua argia da. Interesa eta borroka azken eguna arte sustatzea. Hori lortzeko baino ezer hoberik ez, Tourra bukatu bezperan etapa bukaera Mont Ventouxen jartzea baino.
‎Azken txanpan dago 2008ko Espainiako Itzulia, baina ikusia dago azken egunera arte ez direla amaituko sakandarrendako pozak. Egoi izan zen joan zen asteko gure izarra eta 3 astea hastearekin batera, pasa den astelehenean Arrietak eman zigun garaipenaren esperantza.
‎Agian horrexegatik ez genuen azken egunera arte ondo ondoan zegoen txoko txinatar zoragarri hura aurkitu. Wanfujiang kalearen paraleloan zegoen kale txiki estu batzuk ziren.
2009
‎Azkarragaren hitzetan, Gobernua azken egunera arte da gobernu eta diru-laguntza hauen deialdia EAEko Aurrekontuen Legean bilduta daudela gogorarazi du. Lege hori 2008ko abenduan onartu zuten, Eusko Legebiltzarrean, Alderdi Sozialistaren botoekin, nabarmendu du sailburuak.
Azken eguna arte zain egon gabe
‎Halakoak behin eta berriz eginda, mina hartu zuen belaunean. Halere, hanka moztuta ere, antzezten jarraitu zuen azken egunera arte.
‎Harrituta geratu zen gazteek zuten giroarekin eta zeukaten eramanarekin. Azken egunera arte, behintzat.
‎Kontxan lan ona egiten badugu, denboraldia zoragarria izango da guretzat. Azken egunera arte borrokan egoten bagara, eta ez badugu irabazten ere, lasai egon gaitezke. Baina denboraldia nola joan den ikusita, irabaztea da gure helburua.
‎Argentina Munduko Koparako sailkatu da, eta beste 31 selekziorekin batera, Hegoafrikan izango da datorren urteko ekainaren 11rako. Orduan hasiko da txapelketa, eta bi herrialde soilik egongo dira azken egunera arte Afrikako kontinentearen muturrean. Uztailaren 11n jokatuko da finala, eta gaur egun apustua egin balitz, inor gutxik esango luke Argentina izango denik bietako bat.
‎aberastasuna, ohoreak, baita benetako txerak ere. Ume begiz begiratzen diozu, ordea, azken egunera arte: borroka ikaragarri baten gisan.
azken egunera arte iraun eta gero
2010
‎Daturen bat aldatu nahi izanez gero, Sarearen bidez egin daiteke, telefonoaren bidez, edo aurrez hitzordua eskatuta, Zerga Agentziaren bulegoetan. Bestalde, Zerga Agentziak bidalitako zirriborroa berretsi edo sinatu ahal izango da, emaitza edozein dela ere ordaintzekoa, itzultzekoa edo negatiboa, edo berresteko edo harpidetzeko erabilitako bidea, apirilaren 5etik ekainaren 30era arte, Errenta Kanpainaren azken egunera arte. Hala ere, aitorpenaren zirriborroaren emaitza ordaintzeko diru kopuru bat bada eta ordainketa helbideratzen bada, ez da ekainaren 25etik aurrera baieztatuko edo sinatuko.
‎Epeak betetzea Prestazioa kobratu ahal izateko, autonomoak epe batzuk bete behar ditu. Jarduera uztearen legezko egoera aitortzeko eskabidea egin da, jarduera erregistratu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte. Hala ere, arrazoi ekonomiko, tekniko, produktibo edo antolamenduzkoengatik, genero indarkeriagatik, arrazoi justifikatuan oinarritutako bezeroaren borondatez eta bezeroaren heriotza, ezgaitasun eta erretiroagatik jarduera uztearen legezko egoeretan, epea kontatzen hasiko da egoera horiek frogatzen dituzten agirietan jaso ziren egunetik.
2011
‎Eta beste batzuk azken egunetan ibiltzen dira, aitorpenak aurkezteko Estatuko epea ekainaren 30era arte luzatzen baita. Zuengana jo aurretik, zer aholkatuko zeniekete bezeroei. I. M. Garaiz ibiltzea, azken egunera arte ez uztea eta urtean zehar, Errenta Aitorpena egiteko beharrezkoak diren banketxe edo enpresetatik jasotako paperak gordetzen joatea. Aholkulariak gero, beharrezkoak diren eta ez diren paperen arteko selekzioa egiten du.
‎«Aruitemo, aruitemo rekin kazetari guztiek esan zidaten sariren bat irabaziko nuela. Itzultzeko eguna aldatu, eta Donostian azken egunera arte geratu nintzen, baina aireportura saririk gabe bueltatu nintzen. Beraz, oraingoan, etorri aurretik erabaki nuen azken egunera arte geratuko naizela hemen, eta pozik onartuko dut emaitza, edozein delarik ere».
‎Itzultzeko eguna aldatu, eta Donostian azken egunera arte geratu nintzen, baina aireportura saririk gabe bueltatu nintzen. Beraz, oraingoan, etorri aurretik erabaki nuen azken egunera arte geratuko naizela hemen, eta pozik onartuko dut emaitza, edozein delarik ere».
‎Bere aitaren azken egunak jaso nahi izan ditu dokumental umil eta aldi berean boteretsu honetan; bizitzako momenturik goxo eta beroenak izoztea lortu du.Wim Wendersek Nicholas Ray zinemagile ospetsuaren azken hatsa harrapatu nahi izan zuen Lighting Over Water (1980) pelikulan, eta Sunadak, berriz, aitari omenaldia egin nahi izan dio. Eta, bide batez, minbizia duen gaixo baten gorabeherak bildu ditu; harrigarria da gaixoak azken egunera arte erakusten duen duintasuna eta alaitasuna, eta bilobekin jolasten ikustea diruarekin ordaindu ezin den oparia da. Bizitza osoan lanean aritu da Tomoaki, eta gizonezkoentzat lana sakratua denez, etxean ez zen askorik agertzen.
‎Hautagaitza aurkezten duen orok biltzarraren aurretik batzorde federaleko kideen %10en babesa lortu duela adostu dute, orain arte %15en babesa behar zen?, edo biltzarrean bertan partaideen %20rena. Hain zuzen, alderdiko hainbat iturriren arabera, posible da Rubalcabak nahiz Chaconek azken egunera arte itxarotea hautagaitza aurkezteko. Horrek, euren buruaren aldeko kanpaina egiteari uko egitea esan nahiko luke.Oposizioan, programa beraBatzorde federalean egindako hitzaldian, hauteskundeetara aurkeztutako programa defendatu du Rubalcabak.
2012
‎Dena dela, plaza libreak geratzen badira, azken unean izena emateko aukera izango da. Hala ere, antolatzaileek azken egunera arte ez itxaroteko aholkatu dute.
‎Herbert Von Karajanek berak XX. mendeko pianista onenetako bat zela zioen. Alexis Weissenbergek pianoari lotuta igaro zuen bizitza, haur txikia zela ikasten hasi zenetik azken egunetara arte, eta bere garaiko piano jotzaile entzutetsuenetakoa bilakatu zen denborarekin. Igandean hil zen, Luganon (Suitza), 82 urterekin.
‎Nahiz eta espainiar gehienek Ogasunak Errenta Aitorpena aurkezteko nahitaezko epea amaitu baino lehen jasotzen duten, zergadun batzuek denbora asko behar izaten dute dagokien dirua jasotzeko. Batzuek azken egunera arte itxaroten dute dokumentazioa emateko, eta beste batzuek Administrazioak bidaltzen duen zirriborroaren datuak aldatu dituzte, okerreko daturen bat zuzentzeko. Baliteke, halaber, Zerga Agentziak hauteman izana emandako informazioa ez datorrela bat Estatuak bere esku duen informazioarekin, eta dena ondo dagoela egiaztatu nahi izango du.
‎Issy l? Évequen aurkitu zuen Irène Némirovskyk bere Arkadia landatarra, eleberriari darion lur eta ur kutsu paregabea ematen diona, idazleak ia bere azken egunetara arte gozatu zuena, hemengo baso eta belardietan etzanda idazten jarduten zuenean: " lurrin zakar eta sarkorra, bularra zorionez gainezkatzen didana".
2013
‎Estropada amaitu berritan egindakoaz jabetu ezinik aurkitu ditugu arraunlariak, baina egunek aurrera egin ahala ohartuko dira historikoa dela lortutakoa. Kontxan nagusi izan dira, sailkatze estropadatik azken egunera arte. Lehen kalea egokitu zaien arren, konfiantza osoarekin aritu dira eta laster ohartu dira Hibaika eta San Juan zumaiarrei aurre egiterik ez zegoela aurten.
‎Estropada amaitu berritan egindakoaz jabetu ezinik aurkitu ditugu arraunlariak, baina egunek aurrera egin ahala ohartuko dira historikoa dela lortutakoa. Kontxan nagusi izan dira, sailkatze estropadatik azken egunera arte. Lehen kalea egokitu zaien arren, konfiantza osoarekin aritu dira eta laster ohartu dira Hibaika eta San Juan zumaiarrei aurre egiterik ez zegoela aurten.
‎Maratoi erdian izena emateko aukera iazko azaroan zabaldu zuten eta dagoeneko 800 bat lasterkarik eman dute. Baina, jendea beti azken egunera arte egoten dela-eta horrek proba antolatzeko lanetan sortzen dituen oztopoak ekiditeko, ostiraletik aurrera izena ematen dutenek 5 euro gehiago ordaindu dituzte. Izena, Internetez www.azkoitia azpeitia.com lasterketaren webgunean edota Kirolprobak.com en eman daiteke, martxoaren 21a bitartean.
‎Sorospena eskuratzeko, langile autonomoak Jarduera uzteagatiko prestazioaren eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan edo Internet bidez jaso daiteke, helbide honetan: http://www.sepe.es/contenidos/servicios/ag00i.html Eskabidea, enpresaren edo negozioaren jarduera uztearen ziurtagiriekin batera, jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunera arte aurkez daiteke. . Eskaera epean aurkezten denean, hilabeteko epean, SEPE langilearekin harremanetan jartzen da, prestazioa kobratzeko eskubidea aitortu zaion jakinarazteko.
‎. Hortik aurrera, hilabete bat gehituko da kotizatzen den sei langileko, gehienez urtebeteko prestaziora iritsi arte (besteren konturako langile baten erdia). Jarduera utzi izanaren eskabidea eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dira, jarduera gertatu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte. 32/ 2010 Legearen 8 artikuluaren arabera, jarduera uzteagatiko prestazioaren iraupena hau da:
‎Oraindik Garro baserriko (Leizotz auzoa) ukuiluan txekorrak gobernatzen zituela aurkitu zuen heriotza, berak hala nahi izan zuen bezala. Bizitza osoan berarekin eraman zuen umorea ere ez zuen galdu azken eguna arte, eta horren lekuko dira azken egunetan zaindu duten erizain eta medikuak. Izatez ere, korrikalari gisa bezainbat zen famatua bere ironia eta hizkeraren graziagatik.
2014
‎Sortuko bozeramaileak salatu zuen «eskuin muturreko elementuen mendeku gosea» asetu nahi dutela neurri horrekin: «Uribetxebarria beraiek nahi bezain azkar hil ez denez, azken egunera arte eraso egingo diotela ematen du». Oinarrian dagoena «mendekua» dela esan zuten Amaiurreko Xabier Mikel Errekondo eta Onintza Enbeitak ere, eta giza eskubideak «erabat» urratu dituztela osasun egoera horretan dagoen pertsona etxean preso sartuta.
‎ez lau, ez hiru eta ez bi; izen bakarra emango dute larunbatean. Azken egunera arte itxoin dute Amelia Salanueva senatariak eta Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak erabakia jakinarazteko. «Erabaki pertsonala izan da.
‎1) Liburuaren argitaraziotik 1971 garreneko azken egun arte, hemen agertzen diren moldeez eta erregelez baliatuko gara.
‎Aitak azken eguna arte ikusi zuen bere burua Francoren etsai gisa. Aita hil ondoren amak kontatu zidanez, bigarren aldiz kartzelatik atera bezain pronto, berak proposatu zion aitari Ameriketara joan behar zutela, ez zutelako sekula santan bakean utziko.
2015
‎Amorebieta futbol klubak azken egunera arte aprobetxatu du fitxaketa merkatua. Gaur jakinarazi duenez, Jorge Garcia erdilaria (1993, Getxo) Amorebietara batu da Athleticekin zuen kontratua eten ostean.
‎Eutsi egingo diogu. Eta, geure azken egunera arte elkar maitatzen jarraitzen badugu ere, ez ditugu, inolaz ere, Esperanza Spaldingen kontrabaxua, Brad Mehldauren pianoa edo Lorraine Featherren scat eta vocalese akrobatikoak azken festa horretara gonbidatuko. Azken arnasaren momentuan, hazira itzuliko gara.
‎Nonbait ondo nazkatua zegoen hainbeste urteko Gerran inori sufrimendurik opa nahi izateko. Xelebrearen xelebrez busti zituen ingurukoak azken egunera arte, Heriotzak jarritako puntuari umorez erantzuten dion bertsolaria bailitzan.
‎Gure eginbeharra jendea zentzaraztea da. Norbaitek erronka jotzen badigu, jaio ez izana desiratu behar du bere azken eguna arte. Bestela, gureak egin du.
‎1 Jesus izan bedi berorren gorentasunarekin. Nik asti gehiago izan nahi nuke hemen luzatzeko, eta gaur banuela idazteko astia eta, azken egunera arte utzi dut, bihar joango baikara, maiatzaren 19an, eta hainbeste zeregin izanik, azkenean ez zait unerik geratu. Aita Paulo Hernándezen bidez idatziko dut; dena dela, nik ez dut hartaz gehiago jakin hemendik joan zenez gero; berorren gorentasunak agintzen duena esango diot.
‎Bihotza ere zabaldu nahiko nioke. Azken egunera arte egon zen Joana andrea, eta alaba berarekin; oso polita iruditu zitzaidan, eta pena handia ematen zidan neskatila haien artean ikusteak, esaten zuenez, hemen baino sufrimendu handiagoa baitute. Pozik emango nioke nik abitua beraren ahizpa aingerutxoarekin batera, ikustekoa baita zein polit eta sendo dagoen.
‎Konpainia hau Itsasalde batailoiaren hazia izan zen, eta kostaldean jatorria zuten boluntarioekin osatu zen; nagusiki Ondarroa, Lekeitio, Mendexa, Ea, Elantxobe, Mundaka edo Bermeoko gazte abertzaleekin, baina baita barneko herrietako gazteekin ere (berbarako, muxikarrak, gernikarrak, berriatuarrak, markinarrak edo xemeindarrak). Militarki antolatzeaz bat, Itsasaldeko gudariak Asterrika inguruan kokatu ziren3, frankisten aurrerapena gelditzeko asmoz, eta han geratu ziren, gutxienez 1936ko azaroaren azken egunetara arte.
‎Ba al dago smartphonearen bizitza baliagarria luzatzeko modurik? Artikulu honetan, aholku batzuk ematen dira mugikorra ahalik eta gehien aprobetxatzeko azken egunera arte, eta iradokizunak egiten dira harekin zer egin jakiteko, eredu modernoago baten ordez.
‎Gela eta bizipenak partekatu zituzten urte haietan guztietan zehar, eta Migel Jabierrek —Alberdik Migeltxo erraten zion— baliatu izaten zuen, harekin euskaraz aritzeko. Adiskidetasunak haien azken egunetara arte iraun zuen, zoriak hala nahita: Valladoliden, Donostian eta Burgosen barrena iragan ondotik, Iruñean porturatu baitzen Alberdi hirurogeiko hamarraldiaren amaieran, Migel Jabier atzemateko atzera ere.
‎Irakurle maitea, hara bihotzez zer opatzen dizun astekari hunen zuzendaritza taldeak. Urtarrilaren azken egunak arte maiz erraiten eta entzuten da" urte berri on!". Osagarria dutenen nahia izaiten da lehenik hura ahal bezain luzaz atxikitzea.
2016
‎Banekien oso proba urduria izango zela, eta ardura Skyk hartzea komeni zitzaigun. Azken egunera arte itxaron dugu, nahiz eta horrek arriskua daukan». Euskal Herrian atsedenerako tarterik ez dagoela azaldu zuen Itzuliko irabazleak.
‎Ondorengo denbora tarte luzea, 1939ko abuztuaren zorigaiztoko azken egunetara arte, hau da, Poloniako inbasio naziaren bezperara eta drôle de guerre hartara arte igaro zena alegia, Maelström eko inbutu hondogabera egindako erorialdi motel baina jarraitu baten antzera gogoratzen dut. Tenis kantxa, laster Imolako lur gorriz estali zutena (arrabete lur bai behintzat), Micòl, Alberto, Malnate eta laurontzat geratu zen bakarrik (Bruno Lattesekin kontatzerik ez zegoen, seguru aski Adriana Trentiniren atzetik galduta baitzebilen).
‎Bestetik, gogoa. Azken egunera arte eutsi dio gehiago jakin eta ikasteko irrikari: “nola esaten da daukat hika? ”.
‎Argentinatik bueltan, adinean sartuta eta sorterrian behin betikoz kokaturik, Erlezaintza izenburuko saioa eman zuen argitara 1988an, 2000 orrialde baino gehiagoko liburutzarra, Kardaberaz Bazkunekoek atera ziotena. Txomin Jaka Kortajarena 1993an hil zen, eta azken egun arteraino izan zitzaigun euskal idazle, ekintzak lekuko: hil hurran zegoela, 90eko hamarkadaren hasieran hortaz, Bizitzan bi goiasmo liburu autobiografikoa eta Rh ezezkorra euskaldunetan ikerketa eman zituen argitara.
‎Bai, bai, azken eguna arte. Azken egun hura!
‎Baha ba, azken eguna arte. Azken egun hura, sekulan oroitzen niz.
‎Memoria haundikoa, emazte alegera eta goxoa zen, bere bizi luzeko gertakariak umorez kondatzea maite zuena, bere semeak eta seme ttipiak elizkizunean, lekukotasun beroetan zioten bezala. Zazpi haurren ama, bere haur eta haurttipiez ongi inguratua zagon azken eguna arte. Ehorzketetan parte hartu duen jendaldeak erakutsi du berari eta familia guziari daukan atxikimendua.
2017
‎parlamentuan gehiengoa izanagatik, Junts Pel Si koalizioak CUPen babesa zuen gobernatzeko, eta bien artean ez zituzten botoen %50 bildu.Artur Mas zen Junts Pel Siren proposamena, baina ezker independentistaren baldintza bakarra zen edozein hautagai babestuko zuela, Mas izan ezik. Epea amaitu aurreko azken egunera arte aritu ziren nor baino nor gogorrago. Azkenean, «albo baterako urrats» sonatua eginarazi zion alderdiak Masi, eta hark ordezko bat proposatu zuen:
‎Izan daiteke urte batekoa edo bikoa. Jendea indarrarekin dago, eta azken egunera arte erantzungo diogu», esan du Leozek.Bide horretan denetariko uneak izan dituzte. Adibidez, abenduaren 20an, herrian espetxeratutakoen etxeak lotzen zituen giza katea osatu zutelarik jakin zuten lau gazte libre utzi zituztela.
‎Baina, hara non altxatzen den berebiziko haize bolada madarikatua eta ipurtzuloak alde guztietara sakabanatzen dituen, zakur batek berak ere bere ipurtzuloa ez aurkitzeko eran. Horregatik ibiltzen dituk elkarren usman, eta seguru aski azken egunera arte horrela segiko diate. Bere ipurdia galdu duen zakurra ezin bait daiteke zoriontsu izan, nahiz eta denak oso antzekoak izan, eta daukana ezin hobeto ibili.
‎Heldu naiz tokatu zaidan neure gaixotasun hau ulertu eta kasik menderatzeraino, heldu naiz sendatu ez baina sendotzeraino, heldu naiz nire gurasoak maitatzeraino, heldu naiz nire ahizpa miresteraino, heldu naiz harreman osasuntsuak izateraino, heldu naiz neure burua onartzeraino, heldu naiz bizitza bat eta bakarra dela konturatzeraino, eta, beraz, bizi nahi izateraino. Orain esan dezaket neure bizitza egiten ari naizela, oinarritik hasita, zutabeak eta habeak gero, eta horrela jarraitzeko asmoarekin nago, eraikitzen, sortzen, bizitzen, teilatura heldu arte, nire azken egunera arte. Eraikuntza sorkuntza bizitza hori biziz.
‎3 Urban TV (Madril) Hiri Bizitza eta Ekologiari buruzko Nazioarteko Zinema eta Telebista Jaialdia 2003an hasi zen, La Casa Encendido eta Avatar Wildlife produkzio etxeak egindako lanaren ondorioz. Luis Miguel Domínguez naturalistak eta Bienvenido León ingurumen kazetariak zuzenduta, 2015eko azken egunera arte, hirien bizitzari eta ekologiari buruzko munduko ikus entzunezko jaialdi bakarra izan zen. YOutube kanalean hainbat material ikus daitezke, besteak beste, ‘Bicicletas contra coches’ dokumentalaren hurrengo thrillerra:
‎Bi partidetarako pilota aukeraketa ostegunean egingo dute. Zalantzarik gabe, azken egunera arte emozioa ez da faltako. Ea finalerdietarako sailkatzea lortzen duten.
2018
Azken egunera arte zaindu nuen. ... (ad lib) Ez du mundu guztiak
‎Urteko azken egunera arte egongo da kirolaz gozatzeko aukera eskualdean
‎Pertsona horiek osasun hobearekin eta bizi kalitate handiagoarekin bizitzea pertsonen, gizartearen eta osasun arloaren erronka garrantzitsua da. Gaur egun adineko pertsona asko aktibo eta menpekotasunik gabe mantentzen dira haien azken egunera arte. Sakanan bizitza eredu aktibo eta osasuntsu hori zabaltzea beharrezko helburuetako bat da.
‎Elkarrekin eginen baitugu dantzan azken mendeko azken urteko azken egunera arte. Eta, baiki, udazken bati beste negu batek darraio, baina nor da tximisten beldur besoen arteko epelean
‎Baina inoiz ez zen apaiz sartu, Joaquim ez bezala. Halere, euren arteko adiskidetasunak eta sintoniak azken eguna arte jarraitu zuen. Herrian JotaJota ezizenarekin ezagutzen zitzaien.
‎Probintzia horretako ibar zenbaitetako bizilagunek, ohiduren bidez, ohartarazten dute gizartearen hastapena. Bizkaitar emaztea, erditu bezain sarri, ohetik ilkitzen da eta menditar gizonak emaztearen lekua hartzen du haur sortu berriaren ondoan 66 Oso ohikoa da Bizkaiko andere bat lur lanetan ikustea haurdunaldiko azken egunak arte. Haur batek baino gehiagok, ondoan sortu den errekan bainatu eta gero, bere lehen eguna hesi edo zuhaitz baten itzalean iragaten du, ama lanera berriro joan delarik.
2019
‎Agian horrexegatik ez genuen azken egunera arte ondo ondoan zegoen txoko txinatar zoragarri hura aurkitu. Wanfujiang kalearen paraleloan zegoen kale txiki eta estu batzuk ziren.
‎Lerro hauetatik gure esker ona helarazi nahi diogu artistari burutzen ari den erakusketa ederragatik, plazer izugarria baita bere margolanetan barneratzea eta amestea. Erakusketa azken eguna arte arrakastatsua izanen delakoan nago. Hala bedi!
‎Izen bat, amari entzuna. Baina bertan sortu zen bera; bertan gelditu zen aita bere azken egunetara arte. Senideak behar ditu bertan, baina inork ez du bera ezagutuko, bera ere hango inor ezagutzeko gai ez den bezala.
‎Bukatu aurretik, argi eta garbi hitz egin nahi nikek: hiri laguntzeko arrazoiak gizalegezkoak dituk soilik, eta Jainkoa lagun, hik ordezkatzen duan pentsaera zitala deuseztatzearen alde lan egingo diat nire azken egunera arte. Hauexek dituk baldintzak, hire esku zagok onartu ala ez.
‎Andreak ekarritako kinkila piloan bila eta bila jardun zuen luzaz, temati erosten segitu baitzuen bizi izan zen azken egunetara arte, ia gauero zeraren bat ekarriz, eta koilare handia aukeratu zuen, hark gehien maite zuena eta sei edo zortzi bat libera, bere ustean, balioko zukeena, faltsua izateko kontu handiz egindako lana zelako benetan.
‎Eta kasualitatea, don Arturok biok batera jarri gintuen lanean, Kosme eta neroni. Beraz, laneko azken egunera arte Kosmerekin egon nintzen La Servicialean. Gero, ez nuen inoiz gehiago ikusi.
Azken egunera arte bizi nahi izan nuen.
2020
‎Duela hogei urte, segida bere gain hartu zuen tokiko abertzale talde batek eta urtemuga molde berezian markatuko dute. Usaiako gertakariez gain, hilabetero, egun eta gaualdi orotarik badute pentsaturik Xaiaren inguruan dabilen Bakalau elkartekoek, abenduko azken egunera arte. Lehena, joan den ostiralean izan zen, eta bigarrena, gaur berean.
‎Autonomoak. Gobernuak oinarri arautzailearen% 70en pareko prestazioa eman die autonomoei, eta hilabete batez jasoko dute (alarma egoera amaitzen den hileko azken egunera arte luzatu ahal izango da). Onuradunak beren kontura ari diren langileak dira, alarma egoeraren adierazpenaren ondorioz beren negozioa ixteak eragindakoak, edo hilabete honetako fakturazioa aurreko seihilekoaren hileko batez bestekoaren% 75 baino txikiagoa dutenak.
‎Odol gorriko presoaren kasua oso desberdina da. Zortzi urteko kartzela zigorra zuen eta espetxealdi osoa bete du bere ziegan azken egunera arte, hilaren 5ean Zuerako (Zaragoza) kartzelatik libre artera arte. Ez du baimenik izan.
‎Denbora asko aritu zen hori ikertzen, ea sari hura lortzen zuen. Bere bizitzaren azken egunetara arte aritu zen horretan.
‎Erromako Errepublikaren eta Inperioaren garaian, herritar gehienek bizitzako azken egunera arte lan egin behar izaten zuten diru sarrerak lortzeko. Salbuespen bakarra zegoen:
‎71 urte zituela, Argentina utzi eta sorterrira itzuli zen. Ez zuen berriz jendaurrean kantatu, baina idazten segitu zuen ia ia azken egunera arte.
‎zenbait intelektualek eginiko ahalegina euskara legitimatzeko, edota zentsuraren partaide zenbaitek eginiko urratsak tolerantziaz jokatzeko euskal liburuarekin, edota RSBAPen posibilismoa... Hitz batean, euskal liburuaren nabigazioa mehatxatu zuen zentsura estrategiaren nondik norakoak argitasunez azaldu ondoren, azken egunetara arte jarraitu zuen bildutako informazio osagarria ere dibulgatzen, baita Trantsizioan demokraziaren hobe beharrez eta ‘isiltasun paktuaren’ izenean isilarazitako zehaztasun, kasu eta protagonistak agerian jartzen ere.
‎Gorpuan medikuek ez zuten aurkitu inongo drogaren arrastorik, ez zauririk ez kolperen batek eraginiko ubeldurarik. Baieztatu zuten sasoi onean egon zela azken eguna arte, egia zela egunero ordu anitz igarotzen zituela arrainontziaren barnean itzulika. Elikadura egokia," bahitu baten egoerarako".
‎erakunde berriaren asmoa zen, agirira itzuliz," gure herriaren biziraupena bermatzeko, herriari itzultzea borroka armatuaren tresna, ezinbestekoa, egiaztatu denez, euskal estatu burujabe eta sozialistaranzko bidean". Gogoratzen zutenez, lau hilabete lehenago atera zen kartzelatik ETAko hondar presoa," gainerako guztien kasuetan bezala, haren oinarrizko eskubideak azken eguna arte urratuak izan ondoren". Urte haietako balantzea eginez," argi eta garbi salatu behar dugu historian zehar gure herriari ukatu zaion erabakitzeko eskubideak ez duela inondik ere gauzatzeko biderik aurkitu; are gehiago, gero eta urrunago gaude Estatu espainiar frantsesek gure eskubide horri egin diezaioketen edozein aitorpen errealetik".
‎Ez nau sekula ikusi han ibiltzen. Zuk ez iezaiozu deusik erran, azken eguna arte sekretua atxiki behar da.
‎Nire esku balego, jauna denak emanda jarraituko nuke azken egunera arte. Baina da izan.
‎Mila pusketan, edo berdin mila poxitan, hola deitzen da hilabete hunen azken eguna arte Hendaiako talasoterapia artategian muntatu erakusketa. Artixta, Renée Fourquet, Hendaian sortua eta itzuli frango eqinik berriz sort herrirat bildua.
2021
‎Liga ez da erraza izan. Lugañene eta Orio Orialki ontzien arteko lehia handia izan da hasieratik eta azken egunera arte zirrara handia izan da. Zarautzeko XIII. Ikurriñeko bi jardunaldiek eman zion amaiera abuztuaren 14an eta 15ean.
‎Idekiko ere saltegiak, zinegelak, antzokiak eta kiroldegiak. Ekainaren 9an, ostatu eta jatetxe guziak goraxago aipatu sei laguneko muga atxikiz, eta hori hilabeteko azken eguna arte. Idekiko ere feria erakusketa handiak bainan aldian bost mila jende baino gehiago ez hartzekotan.
‎Zure ama oso pertsona berezia zen, oso emakume azkar eta gogoargia zen, azken egunera arte ez zidan tutik ere kontatu haren gaitzaz.
‎ia hilabetera. Urtarrilaren 22an egin zuten irmo ebazpena, baina Espainiako Espetxe Erakundeek baldintzapean aske uzteko eskatu zuten gero; eta, auzitegiak eskaera urtarrilaren 26an onartuta, fiskalak helegitea jartzeko beta izan badu ere, azken egunera arte itxaron dute baldintzapean aske uzteko autoa irmo egiteko. Atzo atera zen Estremerako espetxetik (Espainia), azkenean.
‎Gainera, berrogeita hamar urte ziren K2 mendiaren lehen igoeratik, eta jende asko zegoen Karakorumen. Ia bi hilabete pasatu genituen oinarrizko kanpalekuan, maiatzaren amaieratik uztaileko azken egunetara arte. Gailurra zapaltzeko unea izugarria izan zen.
‎Asteartean zendu zen Zaldua, pandemia garaian atzeman zioten minbizi baten ondorioz. Azken egunera arte lanean jarraitu du, lankideek oroitu dutenez.
‎Oroibiziri esker, aldiz, tarteko gauza asko lanbrotsu geratzen zitzaizkion Davidi, baina haurtzaro eta gaztarokoak bezain bizi gogoratzen zituen azken hogei urteak. Bizitzarako funtzionaltasuna bermatzen zuen horrek, amatatzeko azken egunera arte.
‎Eta iritsi zen garai bat, non Nuñezek pentsatu baitzuen ezen, berarekin maitemindu zedin lortzen bazuen, azken egunetara arte haranean biziz etsiko zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia