|
Familia gizarte gune funtsezkoari erreparatuta, ikus dezakegu familia euskaldunbeteak (belaunaldi guztietan kide euskaldunez osatuak), oro har, Mendialde euskaldunean daudela. ingurune oso euskaldunak ohi dituzte eta haurren hizkuntza sozializaziorako baldintza egoki eta lagungarriak. gazte horien euskararen erabilerak gora egin du azken urteotan. baina gazte euskaldunen erdia baino gutxiagok baizik ez du hizkuntza inguruabar aldeko horietan hazteko aukera izan. herri oso euskaldunetatik at, euskararen galeraberreskurapen prozesu historikoa gertatu den herrietan familia ez da hizkuntza gune homogeneoa izaten eta heterogeneotasuna belaunaldi berean (gurasoak, adibidez) edota belaunaldien artean (aitatxi amatxi, guraso eta seme alabak) agertzen da: familia euskaldun ez osoak (guraso bat bakarra euskalduna dutenak, kasu) eta familia euskaldunberrituak (kide euskaldunak
|
azken
belaunaldian baizik ez dituztenak). eremu erdaldun (du) etako gazte euskaldun gehienek aurreko familia heterogeneo tipologia bietariko bat izan dute. hori horrela, euskara nekez izan da familiakoen arteko erabilera hizkuntza nagusia, hainbatetan ohikoa izan bada ere. gainera, ingurune erdaldunetan bizi dira eta horrek eraginda, adin berekoen artean erdara izan da komunikaziorako gizarte araua. ha... eremu erdalduneko hiztunendako eskola ezinbertzekoa da baina ez aski. adinkideen artean euskaraz hasteko eskolak ez ezik eskolaz kanpoko esparru zabalak ere jokatzen du eragingarri. errandakoaren haritik, bada alderdi bat egoera makroaren azalpena kuestionatzen duena. legez ezarritako hizkuntza eremuak egoteak eremu horien barneko homogeneotasun irudia sortu du, eremuen berezko koherentzia sendotu nahi duen ideologia. baina aztertu dugun errealitateak garbi erakusten du euskararen gizarte egoera ezin dela irizpide geografiko hutsez azaldu. hau da, zatikatze geografikoak ez dio hizkuntzaren egoera sozialari erantzuten. gazteen euskararekiko bizipenak hizkuntza eremu geografikoen arabera baino, ingurune soziolinguistikoen eta harreman sareen arabera azal daitezke. adibidez, tafallan, legez eremu ez euskaldunean, euskara (ere) lehen hizkuntza duten gazteak badira. inguru soziolinguistiko hurbilak eta harreman sozialak dira erabakigarriak eta egun nafarroan horiek ez zaizkio ezein zatikatze geografikori egokitzen. hizkuntza legeak zedarritu eremuek hiztunak hizkuntzarekiko aukera desberdinetan paratzen ditu, hiztun anitzen aukerak zailduz (adibidez, euskaraz ikastekoak, zangozako gure gaztea horren lekuko). bertzalde, ohartaraztekoa da eremu euskalduneko eta erdaldun (du) etako gazte zenbaiten adierazpenetan euskararen egoeraren aitzinean(" debeku eta mugen aurrean"," nahiz eta oso zapalduta egon"...) agertzen diren jarrerak (amorrua, harrotasuna, konpromiso kontzientea, aldarrikapena). oraindik egiteke dago nafarroako gobernuak azken hamarkadan egin duen hizkuntza politika murriztaileak hiztunei nola eragin dien argituko duen ikerketa. badirudi euskararen egoera horrek gazte euskaldunei, batzuk hazi diren normaltasunaren aitzinean eta bertze batzuek ezagutu duten egoera gutxiagotuaren aurrean, jarrera kritikoa piztu diela.
|