Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 165

2000
‎Txemak ez zekien. Soilik erlojuari azken begirada bat bota ziola, neskaren berbaldia ziplo eten zuen" oso begi politak dituzu" moduko esaldi bat ahoskatu zuela, eta neska harriturik geratu zitzaiola so, batere politak ez ziren begi haiekin. " Eta gainera oso atsegina zara".
‎Jangelaren beste aldera begiratu du, egongela eta patioa banatzen dituen kristalari gero. Irribarre amultsua egin du azkenik begirada mahaira itzulitakoan, antzinako irribarrea txapelpetik, betaurrekoen ostetik. Historiaren irribarrea dela begitandu zait, patxadaren irribarrea beharbada, kutxa ireki ondoren harribitxia erakusten duenarena.
‎Bai, horixe zen azken funtsean nire bidaia Lauaxetaren esanetan ganorabakoa: azken begirada pausatu bat bizitzan zehar maite izan nuenari. Ezin nion Lauaxetari hori guztia azaldu, ez nuelako neure ondoan, baina pentsatu nuen Lauaxetak ere ulertua zuela hori, hasiera hasieratik gainera, kontrakoa adierazi arren.
2001
‎Auzategian ere ez zen ezer entzuten eta kanpoan, gorriz argituriko goizak aurresan zuen moduan, euria ari zuen. Azken begirada bat bota zuen bere ingurunera eta euritako ontzirantz so eginez, han aurkitzen zen aterkia hartu zuela pentsatu zuen. Baina ez zen horrela izan, bere pausoak taupada batean gelditu baitziren.
‎Astiro, derrigortuta bezala, mahaitik altxatu da. Disimuluan azken begirada bat bota du hala ere Arantxa dagoen aldera. Lehengo moduan jarraitzen dute.
‎Amerikano gazteak herritarrak agurtu, eta azken begirada bota zion taberna dendako neskatilari:
‎Liburua euskarara itzuli zutenean, Mitxelenaren artikulua Juan Antonio Letamendiak euskaratu zuen. Mitxelenak eman omen zion azken begirada, baina liburu hartako itzulpen guztiei azken orrazketa Dionisio Amundarainek eman zien.
‎Barrako tipo etorri berriak azken begirada bota zuen. Ondoren, urrats geldoz, kalerantz irten zen.
2002
‎Dakusagunez, Agur, Euzkadi Julen Lamarainek bizitzan zehar maitatu duenari egindako azken begirada pausatua da (149). Horregatik bidaiatzen du Julenek:
‎Bazkaltzen hasi orduko zaintzaile ezezagun batek zuzendariarengana joateko agindu zion. Gelatik atera aintzin loreari azken begirada zuzendu eta irten egin zen.
‎Eta baita nire han egoteko eskubidea zalantzan jarri izanak ere. Inorena baino eskubide handiagoa zen nirea; egia da lurrean zetzan gizon hura ez nuela ordu arte sekula ikusi, baina hiltzen ikusi izana lokarri etenezina zen niretzat; ni izan nintzen haren azkeneko begiradaren lekuko bakarra; umea izango nintzen ertzain estrabikoarentzat, baina nirea izan zen, ez beste inorena, hildakoak ikusi zuen azken begirada; hildakoak nire begirada izan zuen, eta ez tiroa, bere mundualdiko giza bizipen azkena. Eta huraxe egiten ari nintzen neu ere han:
2004
‎–.. Eta orduan txoriak hegoak zabaltzen dauz eta zeruan galtzen da, eta zerutik azken begirada botaten dau, ume baten begiakaz.
Azken begirada bat bota nuen ingurura. Ezer ez.
‎Zapuzturik, Del Vallek amaitutzat eman zuen miaketa. Azken begirada maletari: dena ongi.
‎–Bai –erantzun nion, eta hitza eskailera zaharretan gora iraungi zen, oihartzun arraroak eginez. Ate zirrikituko begitxoak azken begirada urduria bota zidan eta ate orri astuna zentimetro batzuk gehiago zabaldu zen, tabako sunda bat ateratzen utziz.
‎Gero, poltsikoko diru sorta atera eta billeteei begira gelditu zen, ergel antzean. Bulegotik kanpora zihoala, azken begirada bat zuzendu zion Sánchez jaunari, adieraziz, eta galdera inplizitua eginez.
2005
‎Graxik azken begirada zorroztu zuen Damaseko patarraren zolara, zaldiak axolagabeki haiatzen zituen bitartean. Goxoki bat biluzi eta ezpain artean ito zuen:
2006
‎–Oso istorio bitxia da hori, Duhalde andereñoa –erran zuen Aristarain tenienteak. Anek ekarritako ushebtiaren argazkiei eta egunkari ebakinei azken begirada bota eta karpeta itxi zuen.
‎Maiderri eman aurretik, Anek azken begirada bat bota zion estatuari. Kleopatra baino maiztuago zegoen, eta sudurra falta zuen.
‎Freskatzen hasia zen eta edalontzia hutsik zeukan. Azken begirada bota zion itsaso ilunari. Bikea bezain beltz zegoen eta animalia haserretu baten antzera egiten zuen marru.
‎Nire iragan eroriari azken begirada eskaini gabe urrundu nintzen handik.
‎Gizonak azken begirada egin zuen parkearen aldera. Pilotariak alde eginda zeuden.
2007
‎... eta eskuan ditudanak botatzen ditiat, ikatz ziria, errauts gorri kutxa, lastargia eta guziak, azken begirada bat eraman orma marraztuari, gorriz ikurtzen baitu orain ene senide arraren azken borroka, basa idi piztiaren adarren puntan zendu baita, ni bakarrik utziz, ene umeak hazteko, ene eme lagunak babesik gabe, eta orain norat joan... elurra zuri zuria erortzen duk atertu gabe...
2008
‎Emakume begibeltzak azken begirada egin dio idunekoari. Eduki litzakeen hatz aztarnak arretaz kendu dizkio.
Azken begirada eskaini zioten elkarri. Ateak itxi ziren eta fado kantariak tranbia zelan urruntzen zen ikusi zuen.
‎Etsipenez jabetu zen hura bere azken fadoa izango zela, eta ez zuen jakin nori zuzendu azken begirada. –Amalia?
‎Oroitzen zarea, ene malko haietaz, Ohearen ondoan egin otoitzaz, Azken begiradaz eta zure hitzaz, Burua pausatuz hartu azken hatsaz. Jaunak nire argia itzali baitu, Betirako naiz itsutu eta mututu.
‎Behin, armak eskuetan, zauri sakonaz jantzitako lur hau defendatzeko deliberoa hartu zenuten; armen ahotsa mututzeko, behin betiko isiltzeko. baina heriotzak bortxaz eraman zintuzteten gure besarkadatik, bai. Memento horretan, azken begirada atzera bota eta zuon ahoan duintasunak eskaintzen duen irribarre pikaroa marraztu zen.
‎Gaur goizean esnatu naizenean, zu nire aldamenean eta gerritik heltzen ninduzula, bat batean, handik beharra sentitu dut. Isilik, arropak jantzi, eta mahai gainean aurkitu dudan papertxo bat hartu" Beti dago azkeneko aldi bat" idatzi eta atearen atzetik azken begirada bota eta alde egin dut zure etxetik.
‎Anchorage San Francisco Frankfurt Bilbo; agentziakoek ezin izan zidaten azaldu zergatik, hura konbinaziorik merkeena zela alde batera utzita?. Ontziratzeko baimena itxaroten ari nintzela, azken begirada eman nien egunkariei, aireportuko kafetegian. PPko zinegotzi baten kontrako mehatxuak.
‎Hekubak negar egiten du. Azken begirada Troiari.
2009
‎Telefonoari azken begirada botata, bigarren solairuko eskailerak igo zituen. Orain beste kontu bati eman behar zion arreta.
‎Burdinazko gurpilek kirrink egin zuten eta kolpe zakar batez gelditu ziren bagoiak, zutik zeudenak kordokatuz. Joseba azkarki zutitu zen, neskari azken begirada eman, eta irten. Andenean zehar abiatu zen.
‎Horrelako zerbaiten zain nintzen. Horren ordez, agureak bere lekuan jarraitzen zuela ziurtatzeko azken begirada bota eta galtzetako patrikatik kaxa atera zuen Xantik.
‎Ez ote zen bidegabekeria handia erretratua betiko galtzea? Lutxen memoriak, hark baino zorte gutxiago izan eta 27 lerro ere ez zuten guztien memoriak; ez ote zuten merezi lekukotasun hura, fisikoki desegiten hasi aurreko azken begirada duina, bilatzen saiatzea. Galduta ote zegoen betiko, ala artxiboren batean zetzan hautsaz estalita,, ezezaguna?
‎Halako duintasun eitea hartu zuen, hotza. Berreskuratu egin zuen azkenean begirada distiratsu eta hutsa, medikuaren eta gaixoaren artean pantaila baten gisan tartekatzen dena.
‎Kasinotik ateratzean neska bat zetorkion atzetik, gaueko jantzian eta makillajea aurpegian behera isuria. Aldamenetik pasatzean gaueko azken begirada egin zion, probokatzailea, etsiak jotako arrantzaleak kanabera beste behin ere ibaira botatzen duenean bezala, ibaiertzetik jada, alde egiteko puntuan dela, pentsatzen baitu: " Nork daki?"?, eta honela esan zion, lotsagabe barre eginez eta ahots apalez:
2010
‎Halere, suspertu eta tente xamar joan naiz. Txabolatik irten aurretik, azken begirada eskaini diot. Maite nuen ba txabola.
‎–Ezetz ba, esan zuen Amaiak, oraingoan bere burua ere harritu zuen ziurtasun eta irmotasunez, eta azken begirada bat dedikatu zion gizon zaharrari.
‎LEOk eskutik tira egiten dio KANDIDOri eta atera egiten da. Joan aurretik KANDIDOk azken begirada botatzen dio JULENEri. Elkarri begira geratzen dira. KANDIDOk alde egiten du azkenean.
Azken begirada bat bota zion Patriciari eta bikotearengandik aldentzen joan zen pixkanaka Daniela. Jende gehiago hasi zen sartzen eta Patricia ate aldera hurbildu zen, gizona formalitate guztiz agurtu eta pentsatutakoan tratua erabakitzeko geldituko zirela esanez.
‎Jakin nahi izan gabe zer adierazten duen emakumearen azken begiradak.
Azken begirada lotsatua bota diot maiteari, azken hasperen moduko zerbait.
2011
‎Kidd kapitaina harrapatu eta urkatu zutenean, han Wapping aldean, portuko moiletan, azken begirada ibairantz eman zuen eta, Tamesis ibaiko uretan ikusi ninduelarik, lehenago sekula ezagutu ez ninduen hark, maite izan ninduen agian azken unean.
‎Abaituaren Zabalegik, heriotzaren orduan, magnolia dotore bat izango du azken begiradaren sostengu, Burgosen halakorik nekez aurki daitekeen arren. Izan ere, Abaituak Juliaren magnolia grandiflorari eginiko omenaldia baita.
‎naufragatu aurreko azken begirada idorra,
‎Lapur bat bezala sentitzen zen. Azken begirada bota zion gelari. Gero, argia itzali eta isilka misilka atera zen korridorera.
‎Antza zenez, silikonaz puztutako panpina hark ordezkatu zuen Maite gaixoa, Julenen azken garaietako neska laguna. Azken begirada bat bikini gorriari, argazkiak tiraderara itzuli eta bere logela zaharretik atera zen Mikel.
‎MALEN serio dago eta ERNESTOk kezkatuta azken begirada alde egin aurretik. Badoa.
‎ez eta frogarik txikiena ere. Egongelatik irten baino lehen, azken begirada bota zioten guztiari: hildakoa izan ezik, dena zegoen bere tokian, baita leihoetako kristalei argi urdin baten isla jaurtikitzen zien mahai gaineko ordenagailua ere.
‎Hiru zaldi daramatza aurrean trostan eta, pedalen gainean zutik jarrita, atzean utzi behar izan ditut arriskua saihestearren. Azken begirada eskaini diot, burua itzulita, ikuskizunari, begi bistatik galdu baino lehen. Aulkian etzanda doa gidaria lotan.
2012
‎Palestinar zapia mastatik kendu ostean sakelan sartu zuen. Azken begirada azkar bat bota zion ia hiru hiletan berea izandako etxe eta babesari.
Azken begirada bat bota zuen geletara, ezer interesgarririk aurkitu gabe. Gizon bakarti baten mundu txiki eta desolatua besterik ez.
‎Haizeak pagoen adar biluzien artetik lerratzen zuen elurra. Bidegurutzera iritsita, Xabierrek azken begirada bat bota zion pistari, zuhaitz artera sartu aurretik. Koldok egindako planoa sakelatik atera eta laguntzaz aztertu zuen.
‎Ez zen erraza eskularruekin lan egitea, baina atariko sarraila oso erraza zen eta berehala zabaldu zuen. Azken begirada karrikari: inor ez.
‎Musuzapia atera eta aurpegian jarri zuen. Pistola beheratu eta karrikari azken begirada botata, etxera itzuli zen.
‎Urduri zegoenean bakarrik erretzen zuen Garik, zer egin ez zekienean. Errudun sentiarazi ninduen bere azken begiradaz. Pertsona berekoi bat nintzen, nonbait, ezer konpartitu nahi ez zuena.
‎Baina Charlesek, pildei azken begirada bat botatzerakoan, lurrean zerbait ikusi zuen, bere zaldiaren hanka artean; eta zigarro toxa bat jaso zuen dena berdez brodatua eta bere erdian armarri irudiarekin, zalgurdi baten atea bezala.
‎Kislovodsketik hiru bat verstara, Podkumok ibaia isurtzen den arroan, Koltso izeneko haitza dago. Naturak berez eratutako atari moduko bat da; mendi kasko garai baten erpinean dago eta, ilunabarrean, eguzkiak hortik zehar egozten du lurrera azken begirada suzkoa. Zaldizko mordo bat inguratu gara hara, eguzki sartzea ikusteko harrizko leihatila horretatik.
2013
‎Begira geratu zitzaion. Azken begirada bat. Arropak batzeari ekin zion, Angastacoko hostal hartako gela hartan.
‎Chevroletera igo ginen denok, eta bidaiaren hasieran bezala eseri berriro ere, Earle eta Dennis aurrean, Angela eta biok erdian, Izaskun eta Sara atzean. Kilometro bakarren bat eginda, gain batean gelditu eta azken begirada luzatu genion Black Rock Desert i. Eguzkiak ez zion zuzen ematen, eta nahiko ondo bereizi ahal zen Sonic Arrow garraiatu behar zuen kamioia.
‎Azken hau, igan zen 4X4 aren aitzinean eta igurikatu zuen. Josep joan zen berriz etxera, kanpoko argia hil ondotik, itxi zuen atea eta azken begirada bat botatuz, eseri zen bolanta aitzinean. Ateri finki bat zelako ez zuen autoaren argiak piztu behar; Ostemuturrek aditu zuen motorraren burrunba eta ikusi zuen ibilgailua bidea hartzen ari.
‎Bere bizitzan, anitz aldiz ikusia zuen hilen azken begirada. Batzuetan, zegokion ere betazal zurrunak hestea, azken azken biziko islak kukutzea.
‎Joan etorri batzuk ispiluaren aurrean eta hamar minutu ondotik prest zegoen. Azken begirada bat, horrela urdinez beztitua, kriketa zen eta oraino tirriagarria. Klikatu zuen askaria eta puskak harturik abiatu zen ate aldera.
2014
‎...zpian, Bilboko hurrengo arteen gainean zutik, nekiena neure buruari ezkutatuz, pasiboki zain, nahi izatekotan berma zedin edo jadanik behar ez zituen garagardo baso hustuak pausa zitzan nire besoetan, karnabalen aurreko asteburuan, soilik baldintza batekin, gaua ahitzean ostatu eman ziezadala, azala epeldu beste behin baino ez, azala epeldu edo ipurdia kolpatu, bost axola, baina baimendu ziezadala azken begirada horietako bat benetako bukaera onartzen hasi aurretik; uste baino zailagoa ari zitzaidalako gertatzen Gasteizen beragandik deskonektatzea, ez zen min sarkor eramanezin bat txilio eginarazten dizuten horietakoa, negar zotintsu eta histerikora derrigortzen zaituztenetakoa, ezpada zerbait askoz sotilagoa baina halere kaltegarriagoa, dolu ez aitortu tantakari bat, sorra baina atergabea, bere...
‎Hala eta guztiz, emirrak ezarritako zigorra entzun zuelarik, Mikel Strogoff ez zen kikildu. Sor eta gor geratu zen, begi handiak zabalik, bere bizitza osoa azken begirada batera bildu nahi izan balu bezala. Alferrik zen gizon anker haiei erreguka hastea, eta ez zen duina, gainera.
‎Bai! Zuretzat nire azken begirada, eta ez madarikatu horrentzat! Geldi zaitez hortxe, nire aurrean!
‎Klubaren ateko giltzarrapoa itxi eta autora itzuli ziren. Asiainek azken begirada bota zien leiho ilunei. Itxaron iezadazu, Ainhoa, zure bila noa, pentsatu zuen.
Azken begirada botako diot eta bere lekuan utziko dut.
2015
‎Toalla zuriaren azpian zerbaitek presioa egiten du. Egia da oporrek on egiten dizutela gero. iPada utzi gabe. Bilboko mapari azken begirada bat bota nahi diot, ez baitut galdu nahi eta gaizki geratu zure aurrean?, eskua toallaren zirrikitutik sartu dut, eta hasperen luze bat bota duzu. Despistaturik bezala dihardut, zertan ari den oso ondo ez dakien neskatilarena eginez, badakit gustuko duzula eta niri ere ez zait axola?, eta Bilboko erdiguneko kaleen izenak irakurtzen ditut:
Azken begirada eman nion txostenari. Itxaropen handiak jarriak nituen paper sorta hartan.
‎X hegazkinean doa, lan bidaia batean, eta nik etxean geratu behar izan dut. ...utobidea kolapsaturik egotea eta X aireportura berandu iristea eta lan bidaian eraman behar zuen hegazkin hori galtzea, eta gero pentsatu dut X k hegazkina hartu badu eta hor egon behar badu Patuak hala dioelako eta bizia galdu behar badu gutxienez nahi nukeela beraren aldamenean egon, eta azken orduan eskua eman eta heldu eta estutuko dion emakume hori neu izatea eta ez emakume ezezagun hori, eta azken begirada neurea izatea eta ez usurpatzaile horrena, eta eskuarekin eta begiekin eta ahoarekin eta gorputz atal guztiekin esan maite zaitut maite zaitut maite zaitut, hegazkinak gainbehera egin, lurra edo ura jo, mila puskatan txikitu eta biok ezerezean amiltzen garen bitartean.
‎Orain, urrats bat aurrerago eraman behar zen hura dena. Hanka atalondoan zeukalarik itxaron zuen, begi aurrean suntsitzen zihoan eszena hartan, eta gero, mugitu eta Mintari besotik heldu eta gelatik irtetean, dena aldatu zen, beste itxura bat hartu zuen; hura guztia, sorbalda gainetik azken begirada luzatuz antzeman zuen, iragan bihurtu zen.
‎Denbora pasa berrirakurri nuen zerrendari azken begirada eszeptikoa eskaini eta agenda lanak egiten zizkidan koaderno txikia motxilan gorde nuen atzera. Adineko gizon bat nitaz ia ohartu gabe sartu zen galeriara.
‎Damua eta kulpa erdibana kolkoa estutuz, Hondara igo eta Saint Lamberterako bidean abiatu nintzen. Atzera azken begirada bat egin nuen hala ere neure burua traizionatuz, geraraziko ninduen presentziaren bila. Marta ez zegoen han ordea.
‎Dena ondo zihoan. Iritsi ziren, eta orain, aurrez ezaguna zuten mapari azken begirada eman eta autotik irteteko prest izango ziren. Pare bat ganbarako bidean, beste bat etxerako bidetxoan zeuden sastraken atzean zelatari, eta laugarrena auto barruan, itzulera berehalakoa izan zedila ziurtatzeko.
‎Geldialdi txiki bat egin dute han, barnetegi zaharrari azken begirada emateko. Gorputzak pixkanaka adrenalina irensten duen bitartean, denbora makurrarazten hasi den handitasuna miretsi dute, aurrealdearen simetriak edo horniduraren luxu gabeziak areagotzen duten zurruntasun dotorea.
‎Hortzak estutuz baina erantzunik topatu gabe, aldageletara zuzendu zen Kepa. Amorruzko azken begirada bat emateko jiratu zenean, irribarrez ari zen Arenas oraindik. Bizkarra berriz hormaren aurka, koadernoan apunte azkar batzuk idazten.
‎Eguna garbi garbi zegoen. Atzean gelditutako lurrei azken begirada bat bota, eta, mokadu bat hartu bitartean, muga zeharkatzeko azken xehetasunak aztertu genituen.
‎Kalbario plazara iritsi dira berriro, eta mutikoak azken begirada egin die euren etxea izaniko hondarrei. Ohi bezala, Kalbario plazan elkartzen zaien gizona agertu da.
‎Bizitzaren eta heriotzaren arteko marra zeharkatzean emango duten azken hatsa ere ezin izango dute partekatu. Estu estu elkar hartuta badaude ere, bakardade betean itxiko dituzte begiak, azken begirada inori eskaini ezinik. Hondoan duten pareta zeru grisa azken igurtziaren lekuko izango da.
‎Eskegi, eta deitzen zuena nor zen esan nionean, ahizpak suertea nuela esan zidan, sekulako suertea. Baiezkoarekin batera, gure gelari azken begirada botatzeko esan zion, bera joan bezain laster kenduko nuelako bigarren ohea eta haren lekuan jarriko bazter batean zain zegoen mahaia, taula bat egurrezko asto batzuen gainean. Aspaldiko ametsa betetzera nindoan, nirea bakarrik izango zen gela, beste inorena izango ez zen armairua.
‎Nire kotxean nengoen, konpartimentuko atea ireki eta leihatila ondoan eseri nintzen. Trena abiatzean, azken begirada nasa aldera, eta horra hor, egon nintzen eserlekuaren ondoan, maleta nire ekipaiarekin, nire paperekin, nire baimenekin. Trena geldi zezatela oihukatzen saiatu nintzen baina ezin; zintzurrean ehiza zakur baten hozkada nuen.
‎Behin kalean, metrorako bidea hartu zuten denek, bakoitzak bere aldetik. Josebak azken begirada egin zion elizako ateari. Ez zen eliztar bat ere irten.
‎Abaituaren Zabalegik, heriotzaren orduan, Juliaren lorategiko magnolia dotorea izango du azken begiradaren sostengu, Burgosen halakorik nekez aurki daitekeen arren. Abaituak Juliaren zuhaitzari eginiko omenaldia baita.
2016
‎Denbora berean, gorilak irriz zeuden, inork ez baitzuen haien atakatzeko ausardiarik erakusten, ezta ere krokodiloek eta halako abere basatienek ere. Lepoluzeak, elefanteak, hipopotamoak, errinozeroak, eta basapiztia guziak, azkenean, lerro desegin batean arka untzian sartu ziren, ziminoek, ingururat azken begirada emanik, sarratea ixteko kargua zutelarik.
‎Ziminoen atzetik, Adanek ezkerralde hartaranzko lehen urratsak egin zituen, emaztea bere atzetik uzkurki abiatuz. Atzeko partera azken begirada bota zioten eta tentazio baten eraginez, paisaia erabat aldatu zela ohartu ziren, haien deigarri. Hark, orain, baratze handi bat zirudien, zuhaitzez hornituta, haien adarretatik fruitu ugari zintzilik, inguruan abere libre bezain iheskorrak lasterka eta loreak, kolore guzietakoak, haien gizon emaztearen arteko amodioa suspertu nahian bezala.
‎Nahiz eta gorroto ditudan merkatuko plazako diosal eta ongietorriak, halere, plazaren erdira iritsi ginenean, gelditu egin nintzen, Mariari azken begirada bat eman eta nire azken adioa esateko.
‎Zaintzaileak zirkinik egin gabe jarraitu zuen haren ibilera pausatua; gorputza aurrera pixka bat okertuta, sorbaldak karga astun batek zamatuta bezala zihoan. Izkinara iritsi zenean berriz ere jiratu egin zen paseatzailea, eta azken begirada bota zion zaintzaileari lantegiaren atzean desagertu baino lehen.
‎Izen abizenak zerrendatuta dituela esan du, bigarren edo hirugarren mailako idazleak direla ia denak, literatura kritikaz zerbait jakingo dutela beharbada baina idazteko batere talenturik gabeak direla eta, epaileari begira jarri ondoren, lapurreta argitzeko modu bakarra zerrenda horretan ikertzen hastea dela esan du. Gero, lotsagabe samar epaileari azken begirada bat bota eta eseri egin da.
‎Eta haren azken begirada, murruaz bestaldean desagertu aurretik (begiradarekin batera keinu irribarretsua egin zidan, Tenpluan aitaren talèd azpitik zelatatzen ninduenean bezala), niretzat izan zen.
‎Asiainek paperei azken begirada eman eta karpetak itxi zituen. Denbora bilatu zuen hura guztia amaitzeko.
‎Asiainek karpetari azken begirada eman eta itxi egin zuen, Noussirri so egin aurretik.
‎Buzodunak jaso, eta lagunarekin kanporako bidea hartzen du. Baina, aurretik, ez dute aukera galtzen Joanesi azken begirada botatzeko, begiluze.
‎Ardoa eta kopak jaso eta aterantz abiatzen da. Atera baino lehen, azken begirada botatzen dio IRATIri.
‎Egin azken begirada begi bakar horrekin.
Azken begirada toki ziztrin honi" etxea" esaten diozun toki honi.
2017
‎Ohetik altxatu zenean erloju zaharrari begiratu zion, hiru ordu laurden geratzen zitzaizkion lagunekin izaten zuen hitzordura heltzeko. Arropa garbiak jantzi, leihotik azken begirada bota eta etxetik irten zen.
‎Tomasek keinu bat egin zuen buruarekin eskerrak emanez eta mahaira itzuli zen neskaren begi urdinei azken begirada bota ostean. Mahai inguruko aulkietan eserita berriz ere isiltasun astun bat nagusitu zen hiru lagunengan.
‎Beso bat jaitsi du kopilotuaren atea irekitzeko. Azken begirada inguruetara eta atea ireki. Eserlekua jostailuz beteta dago, panpina batzuk eta pilota.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
azken 129 (0,85)
Azken 34 (0,22)
azkenean 1 (0,01)
azkenik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia