Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2023
‎Osagai subjektiboak zerga egitatearen egilea zehazten du, hau da, legearen arabera osagai objektiboarekin harreman bereziak dituen pertsona. Eskuarki, egitezko kasutik bertatik atera dezakegu pertsona hori nor den. Beste batzuetan, ordea, zerga egitatea gauzatzean pertsona bat baino gehiago pilatzen dira garrantzi eta eragin berarekin, eta ez da erraza zergaduna nor den zehaztea (berbarako, salerosketa gauzatzean, legeak zehaztu behar du nor den zergaduna, eroslea, saltzailea edo beste edonor).
‎Artikulu horretatik, subjektu pasiboaren hurrengo ezaugarriak atera daitezke. Lehenengo eta behin, subjektu pasiboa definitzen duen ezaugarri nagusia da tributu betebehar nagusia betetzera behartuta egotea foru arauaren aginduz (edo legearen aginduz).
‎Zehapen prozeduraren instrukzioan tributu prozeduren garapenerako arau bereziak aplikatuko dira, besteak beste (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 95 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 97 artikulua): ...Lehenago aurkeztutako agiririk berriro ez emateko eskubidea, tributu arauek eskatzen ez badituzte edota Administrazioaren esku badira betebeharpekoak beste prozedura batera ekarri dituelako. b) Aurkeztutako autolikidazio, aitorpen eta komunikazioen kopia edo ziurtagiria eskatu eta lortzeko eskubidea, baita agiri horien zatiena ere. c) Bere pentsutan administrazio espedientean dauden agirien kopia ateratzeko eskubidea. d) Tributu betebeharpekoak esan beharrekoa entzun dadineko eskubidea ebazpena edo horren proposamena eman aurretik, baita bere aldeko
‎Artikulua irakurri eta gero, honako ondorio hauek atera ditzakegu: a) Delitua egitez aitorpena edo autolikidazio akastuna aurkezteagatikedo ez egitez aitorpenik ez aurkezteagatikgauzatu daiteke. b) Jokabide tipikoa ez da bakarra ezpada hiru jokabide dira:
‎Jokabide bat baino gehiago jaso da tipoan: zergadunaren betebeharretatik sortutako kuota ez ordaintzea, egin behar ziren atxikipenak edo konturako sarrerak eta egin ez zirenak, edota egin zirenak eta gero Ogasun publikoari ordaindu ez zitzaizkionak; itzulketak bidegabe lortzea, balio gutxitze handiagoa dakarrelako, hau da, Administrazioaren kutxatik dirua ateratzen delako eta ziurrenik, sarri askotan, bidegabe jasotako zenbatekoa itzultzeaz gain, ordaindu gabe utzitako zorra ere ordaindu delako; eta onura fiskalak bidegabe hartzea, ez ordaintzeko edota itzulketak bidegabe lortzeko jokabidearen baitan sar zitekeena.
‎...eduretan, tributu betebeharpekoek Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 34 artikuluko (eta TLOren 34 artikuluko) eta Bizkaiko TFAOren 33 artikuluko eskubideak eta edozein herritarrek oro har Administrazioaren aurren dituen eskubideak izango dituzte, hala nola, lehenago aurkeztutako agiririk berriro ez emateko eskubidea, Administrazioaren esku badira, edota bere pentsutan administrazio espedientearen kopia ateratzeko eskubidea, espedientea erakusteko izapidean. Eskubide horien artean administrazio prozedura gehienetan garrantzi berezia du betebeharpekoak esan beharrekoa derrigorrean entzuteko izapideak, ebazpenaren proposamena eman aurretik.
‎Bizkaian, zehatzago esanda, autolikidazioa aurkeztean itzultzeko kopurua ateratzen bada, Arauak Administrazioa errekerimendua egiteko ahalbidetzen du betebeharpekoak tributuaren arauketak ezarritako erregistro eta liburuak ekar ditzan, bai eta erregistro eta liburu horietan egindako idazpen eta oharren oinarri diren agiriak ere (TFAOren 123 artikulua). Halaber, Gipuzkoan ere aukera hori jaso da (TFAOren 125 artikulua), ez ordea, Araban (130 artikulua)
‎Horiekin batera, jarduleen ekimenez jarduketak gauzatu nahi badira aukeraedo eragingarritasun irizpideengatik, jarduketok aurretiaz ikuskapen planean sartu behar dira Ogasuneko Zuzendari Nagusiaren baimenarekin. Zuzendari Nagusi horrek ikuskapen planak onetsi eta aldatzen ditu, baita betebeharpekoak planetan sartu edo ateratzen ditu ere. Administrazioak plangintza orokorra egiteko erabili dituen irizpideak argitaratu behar ditu.
‎Aurreko definiziotik atera eta nabarmendu dezakegun lehen ezaugarria da tributu zorren bilketaren kudeaketaz gain, zehapenen bilketa ere sartu egiten dela. Gogoan izan behar dugu zehapenak ez direla tributu zorraren zatia, eta hala ere, horien arauketa TFAOetan eta TLOn jaso da, eta zehapenak biltzeko orduan Arau Orokorretara igortzen gaitu (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 194.2 artikulua, Bizkaiko TFAOren 195.2 artikulua, eta TLOren 190.3 artikulua).
‎...nola, Administrazioak eginiko likidazioa epe barruan ordaindu ez denean, aurretiazko aitorpenaren ondorioz nahiz autolikidazioa aldatu edo zuzentzearen ondorioz; aitorpena edo autolikidazioa epe barruan aurkeztu ez denean edota aurretik aurkeztutakoen akatsak zuzentzen direnean epez kanpoko aurkeztutako aitorpen edo autolikidazio osagarri edo ordezkoen bidez baldin eta horietan ordaintzeko kopurua atera bada eta betearazpen aldia hasi bada (azken bi horiek berezitasunekin, gero azalduko dugun moduan); elkarren laguntzari buruzko arauketarekin bat, beste Estatu batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak kobratzeko eskari bat jasotzen denean; eta betebeharpekoak itzulketa bidegabe lortu duenean.
‎Arrazoiketa honelakoa izan zen: " Konstituzio sistematik eta autonomia erkidegoetako arauketatik zentzuzko ondorio koherentea atera daiteke, hots, TLO tributuzko administrazio prozedura erkidearen araua da, Tributu administrazio guztiei aplikagarria. Hortaz, Ekonomia Itunaren berezitasunak edota Lege horrek eta Autonomia Estatutuak aitortzen duten tributuak arautzeko ahalak ez du biderik ematen, errekurtsogileak nahi duen bezala, Batzar Nagusiek administrazio bidean egintzak berrikusteko sistema ezberdina arau dezaten" (AGEren 4 Zuzenbideko oinarria).
‎Dena den, arau horiek guztiak aztertzean gerta daitekeen gehiegizko konplexutasuna saihestu nahian, eta arau guztiak antzekoak direla ikusita, gure aipamenak Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru arau Orokorretik soilik egingo ditugu, gainditu ere, arauketa guztiak aipatu beharrak argi eta garbi gainditzen duelako idazlan honen helburua. Horiek horrela, edozein Administrazio publikoren aurrekontuak arautzen dituzten manuzko testuak oso antzekoak dira aipatutako testuei begira; hortaz, guk aterako ditugun hausnarketak eta ondorioak haietako edozeinetan aplikatzekoak izan daitezke, haien ezaugarri bereizgarriak errespetatuz eta aintzat hartuz, esaterako, aurrekontu horien barruan sartzen diren sektore publikoaren erakundeak zehaztea.
‎a) Administrazioaren argibideak eta laguntza jasotzeko eskubidea, tributu betebeharrak bete eta eskubideak erabili ahal izateko. b) Euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea Tributu administrazioarekin dituen harremanetan. c) Prozeduraren tramitazioa zein egoeratan den ezagutzeko eskubidea, tributu betebeharpekoa prozeduraren alderdi bada. d) Prozeduran diharduten funtzionario eta agintariak nor diren ezagutzeko eskubidea. e) Aurkeztutako aitorpen eta agirien kopia edo ziurtagiria eskatu eta lortzeko eskubidea. f) Lehenago aurkeztutako agiririk berriro ez emateko eskubidea, Administrazioaren esku badira. g) Emandako datuak isilpekoak eta erreserbatuak izateko eskubidea. ...tuak aplikatzeko baino dira datuak erabili. h) Begirunez tratatua izateko eskubidea. i) Administrazio jarduna ahalik eta karga gutxienekin izateko eskubidea. j) Alegazioak egin eta agiriak ekartzeko eskubidea. k) Edozein prozeduratan tributu betebeharpekoak esan beharrekoa entzun dadineko eskubidea. l) Kexa eta iradokizunak aurkezteko eskubidea. m) Bere pentsutan administrazio espedientearen kopia ateratzeko eskubidea, espedientea erakusteko izapidean.
‎Tasa eta kontribuzio berezien kasuan, lotura hori malguagoa da, baina horrek ez du esan nahi tasa eta kontribuzio bereziak tributuak ez direnik. Orokorrean, tasa eta kontribuzio berezien bitartez, jarduketa publikorako finantzaketa lortu nahi da; ildo horretatik, jarduketatik onura gehien ateratzen dutenek parte handiagoa hartu lukete jarduketaren finantzaketan. Horregatik, azken bi tributu horien kontraprestazio izaeraz hitz egiten da eta zergaren kasuan, izaera ordaintzaileaz argi eta garbi.
‎Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 49.1 artikuluak dionez, eta Bizkaiko TFAOren 48.1 artikuluak dionez (eta TLOren 50.1 artikuluak dionez), zerga oinarria da zerga egitatea neurtzeko edo balioesteko ateratzen den diruzko magnitudea, edo beste izaerako magnitudea. Definizioa nahi izanez gero, esan dezakegu zerga egitatearen adierazpena dela zerga oinarria, zenbakietan eginiko adierazpena, hain zuzen.
‎Horrela, erregistroak edo kontabilitatea eramateko betebeharra duten subjektu pasiboen kasuan, egiazko datuak dira kontabilitatekoak eta subjektuaren aitorpenarenak. Kontabilitatea eramateko beharrik ez duten subjektuei begira, egiazko datuak dira aitorpenetik ateratzen direnak, aitorpenetan tributuaren objektuaren deskripzioa ekarri behar duela; esaterako, ondarearen gaineko tributuak edo eskualdaketen gainekoak (OZ, ODZ, OEEJDZ).
‎Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 52 artikuluaren esanetan, eta Bizkaiko TFAOren 51 artikuluaren esanetan (eta TLOren 53 artikuluaren esanetan), oinarriak eta etekinak zehaztu behar dira zeharkako zenbatespena erabilita hurrengo inguruabarretatik bat gertatuz gero: a) Zerga oinarriaren zein etekinen zenbatekoa ateratzeko behar diren datuen gainean, subjektuak aitorpenik aurkeztu ez duenean edota aurkeztutakoa osagabea edo zehaztugabea denean eta ez denean nahikoa behar diren datuak lortzeko. b) Betebeharpekoek ikuskapen jarduerari desenkusa, muzin edo aurka egiten diotenean. c) Subjektuek erregistro betebeharrak edo kontabilitate betebeharrak oinarri oinarritik hausten dituztenean. d) Kontabilitateko liburuak eta...
‎Tributua zenbatzearen prozesua, esangura hertsian, kuota ezartzen den unean bukatzen da. Kuota finkoa duten tributuen kasuan, zenbateko hori zuzen zuzenean ateratzen da foru arautik; aldakorra dutenetan, ordea, kuota kalkulatzen da karga tasa eta oinarria erabilita, lehentxoago ikusi dugunez. Horrela lortutako kuotari kuota oso deritzo.
‎Zerga egitatea betidanik izan da tributuen ardatza. Kontzeptu horretatik ondoko datu guztiok atera zitezkeen: zeintzuk ziren kargatutako kasuak, subjektu pasiboak, tributu betebeharra sortzeko unea eta horren araubide juridikoa, aplikatu beharreko legeria, tributu ezberdinen arteko sailkapena eta, azken buruan, tributu zorraren zenbatekoa.
‎Ogasun publikoen sarrerak aintzat hartuta, tributuak dira sarrerarik garrantzitsuenak kopuruari dagokionez. b) Monopolio fiskalak: Eskubide eta ondasunen eskualdaketa da baldin eta halako eskualdaketa Estatuak beretzat gordetzen badu modu esklusiboan eta, ondorioz, merkatuko trafikotik ateratzen badu. Europar Batasunean halako monopolio fiskalak debekatu dira Merkatu Bakarrarekin bat ez datozelako elkar lehia askearen printzipioaren aurkakoak izanik. c) Herri zorra edo kreditu publikoak:
‎jokabide edota muga batzuetatik gaindi ulertuko da negozio juridikoen ondorioz lortutako aurrezpen fiskala bazter utzi behar dela; haatik, muga barruko jardunak zilegi bihurtuko luke aurrezpen fiskal hori. Horrela gertatuko litzateke, ulerbidez, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren progresibitatea saihesteko, pertsona batek dohaintza bat baino gehiago ematen badizkie etorkizuneko jaraunsleei, dohaintza egitean zerga ordainduz baina aldi berean dohaintzan emandakoa jarauntsitik ateratzeko asmoarekin dohaintza emailea hiltzen denean. Martxoaren 25eko 4/ 2015 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren indarreko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoak, 63 artikuluan ezarri duenez, jarauntsira batuko dira lau urteko epean hil aurretik egindako dohaintza guztiak dohaintza emailearen eta dohaintza hartzaile beraren artean, jarauntsiari aplikatu beharreko karga tasa zehazteko orduan.
‎Errelebuko kontratuaren iraupena izango da mugagabea edo ordeztutako langileari jubilazioa hartzeko adin arruntera arte (67 edo 65 urte, kasuen arabera) falta zaion denbora bestekoa. Alabaina, errelebu kontratua iraupen mugagabekoa eta lanaldi osokoa denean, kontratu horri eutsi zaio, ordeztutako langileari jubilazioa hartzeko adinera heltzeko zenbat urte falta eta urte kopuru horri 2 urte gehituta ateratzen den denboran.
‎(d) RED Mekanismoa aplikatu bitartean ezin da aparteko ordurik egin, enpresatik jarduera gehiagorik atera eta lan kontratazio berririk egin. Alabaina, muga hori ez da aplikatuko kontratazio edo jarduera ateratze berriek zein lantoki ukitu eta lantoki horretan lan kontratua etenda edo lanaldia murriztua duten langileek ezin badute, euren prestakuntzarengatik, gaitasunarengatik edo bestelako arrazoi objektibo eta justifikatuengatik, kontratazio edo jarduera ateratze berriei eratxikitako eginkizunak gauzatu.
‎ABEEE aplikatu bitartean ezin da aparteko ordurik egin, enpresatik jarduera gehiagorik atera eta lan kontratazio berririk egin.
‎(k) Kirolarien plantilla berregituratzea justifikatu duen kirol klubaren edo erakundearen krisi ekonomikoak eta kirol klubaren edo erakundearen ohiko jarduera aurrera ateratzea eragotzi duen edozelako krisiak lan kontratua azkentzeko, LELTBren 51 artikuluak agindutako enplegu erregulazioko espedientea hasi behar da, artikulu horrek ezarritako kalte ordaina jasotzeko eskubidea kontuan hartuz (lanean egindako urte bakoitzeko, 20 eguneko aldiari dagozkion alokairuen zenbatekoa, betiere, 12 hilabeteko mugarekin).
‎Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Estatuko Sozietatea
‎Ikuskatzaileek bisitak egiten dituztenean, agin dezakete laguntzaile gisa aritzea langileak, horien ordezkariak eta enpresako aditu eta teknikariak; egokitzat jotzen duten edozein ikerketa diligentzia, azterketa edo proba gauza dezakete, eta informazioa eska diezaiekete enpresaburuei edo enpresako langileei. Orobat, erabili ohi diren substantzien eta materialen laginak hartu, neurriak hartu, argazkiak atera , irudiak grabatu eta krokisak nahiz planoak egin ditzakete.
‎Parejo alfonsori jarraituz, KAren otsailaren 2ko 4/ 1981 Epaitik hurrengo ondorioak zuzenean atera daitezke66: a) Autonomia subiranotasuna ez denez, botere mugatua izango da.
‎Arauketa hori 1854 urtera arte iraun zuen, Esparteroren gobernu berrira arte. Esparteroren asmoa Konstituzio berri bat egitea izan zen, baina azkenean prozesu konstituziogile horretatik bakarrik atera zen Udalei buruzko 1856ko uztailaren 5eko Legea. Dena den, 1856ko Legeak udal administrazioaren inguruko eraldaketa ekarri zuen.
‎Ikuspuntu aktibo batetik, ordea, batasun printzipioak ere Estatuaren botere izaera markatu egiten du, SANTAMARIA PASTORrek argi adierazten duen moduan, Estatuko gobernua ez dagoelako lurralde erakundeen artean egoera berdinean, baizik eta gainetik dagoena(" potentior persona" esamoldea erabiltzen du autoreak145). Estatua, lurralde erakunde bezala, goragoko maila batean jartzen da, bere barnetik ateratzen direlako beste lurralde autonomo guztien ahalak (gogoratu hemen deszentralizazioa eta autonomiaren arteko lotura). Harira ekar dezagun KAren 4/ 1981 Epaiaren 3 oinarri juridikoa:
‎Aipatutako hiru zutabeak ikusirik, administrazio harremanen inguruan atera daiteken lehenengo ondorioa zera da: Administrazioen arteko harremanak bi izaera ezberdinak izan ditzakete:
‎lurralde historikoa. Lurralde historikoek ezartzen dituzte aurrekontu egonkortasunari eta finantza jasangarritasunari buruzko politikak aurrera ateratzeko informazioa, eskuragarri jartzen dituzte toki erakundeen informazioa jasotzeko formularioak, akatsen zuzenketa gauzatzen dute inolako aurretiazko tresna erabili barik, etab. Azken finean, lurralde historikoaren eta toki erakundearen arteko harremana zuzenekoa da, konstantea eta lagungarria. Ildo horretatik, eskema egokia ikus daiteke:
‎EKren 142 artikuluak xedatzen duenaren arabera, toki ogasunek, legeak toki erakundeei aitortzen dizkien eskumen guztiak aurrera ateratzeko , beharrezko baliabideak eskuetan eduki behar dituzte. Adierazpen horretan toki erakundeen gastu jarduera aipatu egiten da, eskumenak aurrera ateratzeko beharrezko baliabideak erabiliko dira.
‎EKren 142 artikuluak xedatzen duenaren arabera, toki ogasunek, legeak toki erakundeei aitortzen dizkien eskumen guztiak aurrera ateratzeko, beharrezko baliabideak eskuetan eduki behar dituzte. Adierazpen horretan toki erakundeen gastu jarduera aipatu egiten da, eskumenak aurrera ateratzeko beharrezko baliabideak erabiliko dira. Horrez gain, xedapen horretatik ere toki ogasunek baliabideak lortu behar dituztela ulertzen da eta, jarraian, 142 artikuluak baliabideak lortzeko modu ezberdinak aipatzen ditu:
‎Bestetik, izaera dinamiko funtzional batetik, toki ogasunarei buruz hitz egiten dugu udalaren finantza jarduera berari buruz hitz egiteko, hau da, jarduera ekonomikoari buruz. Toki erakundeek berezkoak dituzten helburu, ahal, eskumen eta zerbitzuak aurrera ateratzeko behar duten jarduera ekonomikoari toki ogasun deitzen zaio. Jarduera horrek bi bide ditu:
‎" Toki erakundeak eta haren oranismo autonomoek gehienez ere aitor ditzaketen betebeharren eta dagokion ekitaldian likidatzea aurreikusten duten eskubideen adierazpen zifratua, bateratua eta sistematikoa, bai eta merkataritza sozietateen diru sarreren eta gastuen aurreikuspenak ere baldin eta horien sozietate kapital osoa toki erakundeari badagokio". Definizio honetatik zuzeneko ondorio bat atera daiteke: ekitaldi ekonomiko batean izaera ekonomikoa duten toki erakundeen administrazio egintza guztiak organo eskudunak hartu behar ditu eta egintza horiek aurrekontuan kontsignazioa izan behar dute, aurrekontua betearazteko prozedurak jarraitu behar ditu, kontabilitatean isla eduki du eta fiskalizaturik egon da.
‎Horiez gain, kontuan izan dira kobratzeko dauden eskubideak eta ordaintzeko dauden betebeharrak ere. Datu horiekin ekitaldiaren aurrekontu emaitza aterako da eta diruzaintza gerakina ere.
‎Baina, 52 artikuluan azaroaren 17ko 13/ 2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun neurrien aplikazioaren foru berezitasunari buruzkoak xedatu zuenak, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2016ko apirilaren 4an emandako epaiaren bidez indargabetu zen. Momentu horretatik aurrera, Gipuzkoako toki erakundeek Estatuko toki erakundeen zorpetze sistema jarraitu egin du eta esangura horretan, Gipuzkoako Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiak epaia interpretatu zuen 2017ko apirilean, ondoko ondorioa atera zuen: " Beraz, kreditu eragiketak baimentzeko, ordezko aplikazioan, honakoak erabili dira:
‎Bi irizpide horiek elkarrekin hartuta, argi dago aurrekontu egonkortasunaren politikek ere toki erakundeek duten berezko nukleo gaindiezina errespetatu behar dutela. Baina horrek ez du esan nahi jardueraren gainean kontrolik ez dela egongo eta, esangura horretan, aurrekontu egonkortasunaren politikek aurrera aterako direla bermatzeko, kontrol harremanak ezartzen dituzte aurrekontu egonkortasunren eta finantza jasangarritasunaren arauek.
‎Autore batzuen artean, SERRANO ORTEGA barne, EFP egin da aurreko ekitaldia ixterakoan arau fiskalak betetzen ez direnean, eta horrela indarreko ekitaldian eta hurrengoan arau fiskalen bidera bueltatzeko neurriak hartuko lirateke531 Modu eskematiko batean esateko, n ekitaldi ekonomikoan n ekitaldia likidatzean arau fiskalak apurtzen badira n ekitaldian onartuko da EFP n eta n+ 1 ekitaldietan arau fiskalen bidera bueltatzeko. Iritzi horrek logika guztia dauka, ekitaldiko benetako emaitzak ekitaldia likidatutakoan ateratzen direlako eta beste guztia aurreikuspenez josita dagoela ulertu daitekeelako. Beste autore batzuek, ordea, GRAJAL CABALLERO bezala, ez dira iritzi honetakoak532 Horien iritziz, ez da AEFJLOn likidazioa edo ekitaldia ixtea, aipatzen eta edozein aurrekontu egonkortasunaren helburuen ebaluazioaren ondorioz ez betetzea gauzatzean EFP egiteko betebeharra sortuko da.
‎Baldin eta udalerriak egiaztatzen badu probintziako diputazioek baino kostu txikiagoan eman ditzakeela, orduan bakarrik har dezake bere gain prestazioa. Logikoa dirudi pentsatzea probintzietako diputazioek kostu txikiagoa lortzeko modua dela enpresa pribatuetan kanpora ateratzea , kontratu bidez, zerbitzu publiko horiek ematea. Beraz, nabarmen mugatuko litzateke udalerriek beren zerbitzu publikoak zuzenean kudeatzeko izango luketen tartea, eta, aldi berean, ekimen pribatuak lizitazio publiko baten bidez prestazioa bere gain hartzeko aukera zabaltzen zen" 543 Hori horrela, zerbitzuen kostu eragingarria murrizteko beharra ikusiz gero Diputazioek egin beharreko zerbitzuen koordinazioa Ministerioaren eskuetan uzten zen, hark hartu behar zuen erabakia.
‎Legezkotasun kontrolik egin daiteke honen inguruan? Nire ustez, egin daitekeen gauza bakarra datu estatistikoak ateratzea da, aipatutako autoreak egiten dituen proposamenak gauzatzeko.
‎Egia esan, aurrekontu egonkortasunaren printzipioaren eta finantza jasangarritasunaren printzipioaren politikak aurrera ateratzeko hiru arau fiskalak toki erakundeek eurek aplikatu eta konprobatu behar dituzte, hau da, toki erakundeen barneko kontrolerako organoen gainean jausi egin da. Toki erakundeen kontu hartzailetzek aurrekontu egonkortasunerako helburua, zor biziaren muga eta gastu araua betetzen dela konprobatuko dute.
‎Baina, EAEn, Estatuaren eta autonomia erkidegoaren arteko harremanak Ekonomia Itunaren bitartez bideratu dira eta Konstituzio garai honetako Ekonomia Itun ezberdinek toki araubide eskumen generikotik finantza zaintza atera egin dute eta eskumen espezifikoa sortu dute. Hori 1981eko Ekonomia Itunetik aurrera gertatu da eta indarrean dagoen Ekonomia Itunean ere horrela jaso da, lehen transkribatutako 48.5 artikuluaren bitartez.
‎Horretatik guztietatik bi ondorio zehatz atera daitezke: alde batetik, Estatuko antolamendu juridikoa eskuan harturik, toki erakundeen finantza jarduerari dagokion guztia lurralde historikoei dagokie; eta bestetik, lurralde historikoek toki erakundeen ekonomiaeta finantza araubidea zehazteko lehen adierazi ditugun mudak izango ditu:
‎Hitzez hitz jaso dugun aipatu epaiaren 15 oinarri juridikotik honako ondorioak atera daitezke: Finantza nahikotasuna bermaturik geratzen da EKren 142 artikuluaren arabera eta finantza autonomia EKren 137 eta 140 artikuluetatik ondorioztatu daiteke, baina ez dira gauza bera426 Legea izango da finantza nahikotasuna bermatzeko tresna juridikoa. Finantza nahikotasuna bermatzeko legeak eman dituen baliabide ekonomikoak ugariak izango dira. EKak berezko tributuak eta Estatu eta autonomia erkidegoetako tributuetan parte hartzea aipatzen ditu, baina TAOLk eta TOLTBk gehiago aipatzen dituzte.
‎Argi dago kreditu eragiketa aurrera ateratzeko lehenengo eta behin kontratazio espedientea edo prestakuntza espedientea gauzatu behar direla. Kontratu guztietan bezala, beharrizan txostena egon da, Administrazio Baldintza Pleguak, Baldintza Teknikoen Plegua, idazkaritza txostena, kontu hartzailearen txostena, fiskalizazioa etab... Hori guztia, gutxi gorabehera bat dator TOLTBk ezartzen dituen prestakuntza betekizunekin.
‎Espedientean jaso behar den dokumentazioari dagokionez, kreditu eragiketari dagokion espedientea aurrera ateratzeko TOLTBk betekizun batzuk ezartzen ditu: aurrekontua onetsirik edo aurrekontu aldaketarako espedientea bideraturik egotea; aurrezki garbia positiboa izatea eta kreditu eragiketa guztiak zorpetzeeragiketeei aplikatu beharreko likidatutako diru sarrera arrunten %110a baino txikiagoa izatea; etab. APARISI APARISIk kreditu eragiketarako espedientean
‎Gainera, lehen adierazi dugunez, eskualdatu nahi den ondasuna ezin daiteke egon atxikirurik ez zerbitzu publikoari ezta erabilera publikoari ere (TAOLren 79 art.). Beraz, ondareko ondasun higiezinen eskualdaketei buruz hitz egin behar dugu. TEOEren 109 artikuluak TAIXTBren 79 artikuluak esaten duen gauza berdina esaten du eta ondorio berdinak atera daitezke.
‎Honekin guztiarekin ondorio zehatz bat ere atera daiteke: toki autonomiak ikuspuntu ekonomikoa ere badauka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia