Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 179

2000
‎Zentro ofizialek beren prentsa kabineteak eta kazetari edo berriemaile propioak izaten dituzte. Irratilariek kontu handiz jaso behar dituzte albiste hauek, ondo filtratuz edo iragaziz, zeren komunikatuak zama ideologikoz beterik atera ohi baitira. Dena den, erakunde publiko eta ofizialak diren aldetik, jakitun daude irratilariak, albiste asko etor daitezkeela beraietatik.
2001
‎Mesfidantzaren munduan murgilduriko pilotazaleak badu ezertaz ez fidatzeko joera. Batzuk pilotalekuetatik patrikak ondo arinduta atera ohi direlako eta beste batzuri, bazekitelakoan, ustea erdi ustel gertatu zaielako. Kontua da oso zabalduta dagoela enpresak nahi duena egin ote dezakeen susmoa.
‎Orokorrean, ‘bekatutik ona, gaizkitik ongia atera ohi dela’ esaera ohia negargarria da gure giza ezagumenarentzat. Bekatua, lehenbizi, gezurra esan eta egitea da.
2002
‎sabelean eginiko zauritik atera ohi du umekia,
2003
‎...nik sortu sekuentzia horretan, eta eskuetan zituzten zigarro piztu berriei atxikia emanda umezainek buruak itzuli bazituzten, gizasemea kolpetik isildu zelako izan omen zen gehienbat, eta ez tiroak berak atera zuen hotsagatik, indarrik gabeko eztanda ahul bat baizik ez baitzuen egin, eta buruak itzuli zituztenean, usoak hegaldatzen ikusi zituzten lehenik, goizeko eguzkiak beren zilarrezko lumajean atera ohi dituen distirak erakutsiz, eta gizasemeari erreparatu zioten ondoren, eskuak airean amenazoka astintzen segitzen zuen arren ez baitzuen ezer esaten, edo ez baitzitzaion ezer entzuten, zerbaitek ahotsa ukatu balio bezala. Haur izutuak dindanetan ahazturik negarrez utzi eta korrika hurbildu zirenerako gizasemea belauniko zegoen, eskuetara zerion odolari begira, eta ahuspez erori omen zen ondoren.
‎Joera nahikoa orokorra da beheranzkoa, antza denez. Espainian, esaterako, urtetik urtera ale gutxiago atera ohi da: 1998an 4.246 alekoa zen batez besteko tirada eta 2001 urtean 3.496 alekoa da.
2004
‎abestiaren hezurdura, hasiera, bukaera edo leloa argi izanda beste guztia asmatzeko joko zaila, alegia. Eskuarki kantu horiek biribilak baino eliptikoak atera ohi dira, konparazio grafikoa onartzen badidazue. Horrexegatik esku bakarrik egon ohi dira pieza bateko abestiak, denbora igaro eta zutunik jarraitzen duten horiek.
‎Hizkuntzaren gibelean aitortu ezin diren hamaika interes eta xede daudela esan dugu lehenago. Arrazoibide honen harian, erantsi dezagun ez gabiltzala ardi larruz jantzitako otsoen bila, baina interes handiak jokoan daudenean arkumerik otzanena atera ohi da artaldetik larre hobeen bila. Kontua zera da auzi honetan:
2005
‎istorio zahar eta berri edo etsenplu ematekoak, isto­ rio bitxi, ateraldi eta irri solas, haur ele... zer eta zer ez? Kazetak urte honda­ rrean atera ohi zuen almanakan ere agertarazi ohi zituen honelakoak. Egun euskal tradiziokoak diren josta idazlanik guti ikusten dugu gure kazetetan, ez ateraldi, ez irri solas, ez bitxi ez bitzirik (irakurleak atseginik eman dakion merezi ez duelako edo?).
‎Ohartarazi behar da Ikastolen Elkartea partzialki bakarrik sartu dudala multzo honetan: Elkarlanean argitaletxea rekin batera argitaratzen duena bertoko argitaletxeen sailean dago, eta hemen Ikastolen Elkarteak berak bere kasa atera ohi duena.
2006
‎Forma errazagoa da, eta, beraz, ez da hain gozoa; egosi ondoren, ireki pintzak, hankak eta gorputza, eta haragi guztia jaten joatea. Hala ere, onena haragia atera ohi da, eta hainbat plater prestatu. Alde batetik, haragi zatiak salpikoien edo entsaladen osagai izan daitezke.
‎Baina euskararen ezgaitasuna frogatzeko Unamuno-k beti hartzen duen bidea txirotasun lexikalarena izaten da: gaur arte, Unamuno-ren adibideak izaten dira gehienak, gure lagun espainolek bilera guztietan atera ohi dizkigutenak, euskarak ments omen dituen kontzeptu kulturalen kasuak296 Honek zerikusirik ez du hizkuntza bat eranskaria edo malgukaria izatearekin, baina Unamuno-k beti esplizitatzen duen arrazoia hau da. Hots, ez hizkuntzaren egitamuarena, baizik historiarena.
‎Ez ziren gure solasaldi bakarrak, baina bai pertsonalenak. Telediarioaren ondoren, eta eguraldiak galarazten ez bazuen, paseatzera atera ohi nuen etxe inguruan. Paseatu, neuk egiten nuen Julianek zioenez, berak gurpil aulkian haizea hartu besterik egin ezin zuelako.
‎Hiru guardia zibil hil zituzten bi egun lehenago, eztanda bera ere entzun genuen, ozen, institutuko jolaslekutik?, eta haien hileta elizkizunetara etorria zen Espainiako presidentea, Barne Arazoetarako ministroa eta pila bat agintari gehiago ere. Egia zehatza esateko, hiletak ez ziren Gobernu Zibilean egiten, ondoko Familia Santuaren parrokian baizik, baina hilkutxei jarraitzen zien segizioa Gobernu Zibileko patiotik atera ohi zen, eta han biltzen ziren agintari haiek guztiak, polizia nazionalez eta guardia zibilez inguraturik. Gure institutuko leihoetatik patio haren bista ederra zegoen, eta halakoetan alferrikakoak izaten ziren irakasleen ahaleginak ikasmahaietan guri kieto eusteko:
‎Halako batean, oheraino hurbildu zen. Oihal finak gorputzean behera irristatzerakoan atera ohi duen firfira iruditu zitzaidan.
2007
‎Bakarrik, Inmarekin topo egiteko ahaleginak egiten nituela nik, disimulu antzean. Arratsalde erditik aurrera Eduren etxera joatea proposatuko nuen, adibidez, Inma han egongo zelakoan, baina plana gaizki atera ohi zitzaidan:
‎Badakizu azkena? Bosgarren ardo botilarekin atera ohi diren kontuak: festa gonbidatu berriak nortzuk diren, nortzuk atera berri diren armairutik, nortzuk izan diren in fraganti harrapatuak.
‎Hori dela eta, mahatsak azukre gehiago zeukan, eta txakolinak alkohol maila altuagoa hartu du. Merkatura atera ohi dugun produktuaren ohiko garraztasuna dauka; eta batez ere, aurreko urteetakoa baino alkohol maila altuagoa dauka.
‎Hori dela eta, mahatsak azukre gehiago zeukan, eta txakolinak alkohol maila altuagoa hartu du. Merkatura atera ohi dugun produktuaren ohiko garraztasuna dauka; eta batez ere, aurreko urteetakoa baino alkohol maila altuagoa dauka.
‎Geroago, hari honi galdetuta, pentsatu genuen litzatekeela beste ehunen bat hasiera perpaus ematea ariketatzat, bakoitzari sarrera bat eginda marapiloa askatzen laguntzeko. Baina usteak ustel atera ohi dira askotan, eta beste arrazoi batzuk direla bide, liburuari eman genion une honetan daukan formatoa, baina ondo aprobetxatu genituen ebatzita geneuzkan 100 hasiera perpausak: mehaztu on bat egin genuen eta hautatuak 11 aztergai banatan bildu, beste hainbat unitatetan lantzeko.
‎Eguneko lehen janaria funtsezkoa da haurren obesitatea eta antzeko gaixotasunak prebenitzeko, adituek diotenez. Hala ere, haurren eta gazteen %6, 2 gosaldu gabe atera ohi da etxetik, eta haurren %7, 5ek bakarrik hartzen du gosari egokia. Datu horiek Osasun eta Kontsumo Ministerioak gogorarazi ditu, eta, gaurtik aurrera,. Esnatu, gosaldu, osasuntsu jan eta mugitu?
‎Ezaugarri horri esker, ur lurruna eta hezetasuna oztoporik gabe kanporatzen dira, eta ez da kondentsaziorik sortzen pintura geruzaren eta euskarriaren gainazalaren artean. Hori dela eta, “kakozta ozta atera ohi da”, diote Pintura Keimek. Trenkada lehor eta transpiragarriei eustean, onddoak eta bakterioak sortzea ekiditen da, eta horrek horma higienikoagoak eta egoera onean dagoen pinturaren iraupen luzeagoa bermatzen ditu.
‎Otsaila inguruan atera ohi dira elikagaiz betetako ibilgailuak Sahara aldera. Tartean izango dira abenduaren 29an Adunako plazan batzen direnak.
2008
‎Inguruak laguntzen ez duenean, nondik atera ohi duzu aurrera egiteko adorea?
‎Haatik, ez da halakorik gertatu, eta egun ere bide beretik segitzen du kazetaritza abertzale elebidunak. Elebitasunaren logika sozialean, erabilera baliorik ez duen hizkuntza eta hizkuntza herria beti galduan atera ohi dira.
‎Entsaioa bukatu eta burua musikaz beterik zuela atera ohi zen Nadia, hiruzpalau orduko lanaren buruan non zegoen ere garbi ez zekiela, eta gehiegi pentsatu gabe abiatu ohi zen kalean gora edo behera, iritzira, harik eta bidean ezagunen baten diosalak, aurpegian jotzen zuen haizeak edo nekeak berak bere onera edo tentura ekartzen zuen arte. Askotan hiriari itzuli osoa eman eta abaildurik iritsi ohi zen etxera, eta besaulkian zangoak gurutzatuta eseri eta oinak marruskatzen ematen zuen aldi luze bat.
‎Inoiz edo behin orkestrako egoitza atarira joan eta, ateratzen zelarik, harriturik egoten nintzaion bazter batetik begira. Adiskide eta ezagunak musukatuz sartzen bazen ere, bakarrik atera ohi zen beti, halakoxea zen musikak bere baitan eragiten zuen antzaldaketa, eta pausoa luzatuz abiatu ohi zen, presarren. Atzetik jarraitzen nintzaion, bere ibileraren oreka ezinezkoa miretsiz eta emakume guztiak horrela mugituko balira mundua zenbatenaz ederragoa izango ote zen pentsatuz.
‎5.000 aleko argitaraldia). Horretarako, beharrezko langaiak egun berrituz, beste zenbait langai erdaraz Etxe berak atera ohi duen aurreko urtekotik hartua du. Eta ohar bat:
‎inoiz esan izan da gerra-aurrean ere bazuela Mensajero k euskarazko honelako egutegi takorik, baina, azken finean, ezin izan dut hor ren albiste garbirik bildu. Dena den, argi gera bedi Jesusen> Bihotzaren> Egutegia> hau ez dela Euskerazaleak Alkarteak Mensajero ren lankidetza teknikoarekin atera ohi zuenaren segida, egutegi guztiz berria baizik.
‎Kaiola garbitzeko edo arrain-ontzia urez aldatzeko, leku horretatik kanpo egin behar dugu, adibidez, bainugela batean. Maskota libre badago (txakurra edo katua), zenbait neurri hartu behar ditugu gure sukaldea eta gure elikagaiak kutsatzeko eta kutsatzeko gune bihur ez dadin, eta are gehiago kalera atera ohi bada. Arriskuak gutxitzeko jarraibideak hauek dira:
‎Zezen plazatik ateratakoan ere giro bikaina sortzen dute txarangek, handik kalejira bat abiatzen baitute denek elkarrekin. «Tabernaz taberna joaten gara, eta edaria atera ohi digute musikarioi». Ondoren, gaua dator, eta jo behar izaten duten egunetan eguna asko luza daiteke, bai.
‎Aurten, adibidez, azken bost urteetan agertu gabe zeuden bitigarrak agertu dira. Hamar urtean behin atera ohi diren ziza erraldoi (Tricholoma colossus) gutxi batzuk ere atera dira. Urtea nola doan, ziza batzuk edo besteak ateratzen dira.
atera ohi ditugun irudi desberdinak
‎(Arrazoia norbaitena bihurtzeko, norbait horren barrunbean luzaz egondakoa behar du izan; hitzezko izerdi likin baten eran atera ohi da kanpora eskuarki).
2009
‎Urteetan zehar, eta batez ere domeketan, egiten ziren hildakoaren gomuta ekimenez gainera, mezak ateratzea izan da senitartekoen eginbehar nagusienetakoa. Begoña eta Urkiolan atera ohi zitzaizkien mezak defuntuei. Sinestea zegoen, mezarik atera ezean hildakoen arimak etxekoei agertzen zitzaizkiela.
‎Gure lekukoen sasoirako gazteak ez ziren etxetik irteten. Baina akorduan daukate zelan eurak baino arteragokoak errondan atera ohi ziren Gabon Zaharretan. Errondan irten eta bihurrikeriak egiten ei zituzten antzinako gazteek egun horretan.
‎Bai zera lorik egin! Jesarri nintzaneko une horren adi egozan, antza, gorriak ez dodaz, ba, entzuten hogei bat metro ingurura, harako orbel zapalduak atera ohi daroezan moduko krik krak batzuk? " Ene mutilak!
‎Eta ahots bat, barriz, ei eukan garratzagoa! Ostikoaz jotako terreina zahar batek atera ohi dauenaren antzekoa!...
atera ohi den antzera
‎Ikasizale porrokatua txiki txikitatik, memoria ezohiko batez dotatua eta buruargia, kurtsoko notarik bikainenak atera ohi izan ditu beti. Arantzazuko Seminario Txiki sortuberrian irakasle, esperientzia didaktiko pixka bat egiteko edo, urtebetetxo eman, eta Probintzia frantziskotarrak 1909ko abuztuan Erromara igorri du Eskritura Santuko ikasketetan espezializatzera(), Kolegio Internazional San Antonion Teologiako Lektore titulua kalifikaziorik onenarekin erdietsiz.
‎Konpartsak egindako ikerketa lanari esker, jendaurrean inoiz erakutsi gabeko partitura batzuk daude ikusgai; Sarriegik 1900ean Euskal Bilera elkarteko kalderero gisa irteten ziren umeentzat sortutako dantzak eta kantak. Anterok partitura horien moldaketak egin zituen, Groseko konpartsan atera ohi diren haurren parte hartzea sustatzeko asmoz. 25 urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte, erakusketaz gain.
‎Euskal Herriko folklorean zaindaritzat jotzen da. Negua lotan ematen duen animalia izaki, San Blas egunez (otsailaren 3a) ezkutalekutik atera ohi da. Une horretan ilbetea bada, zulora itzuli eta negua luzatuko dela pentsatzen da.
‎Zigiluz aldatu eta Anti etxearekin plazaratu zuten lan hori. Besteak beste, Tom Waits, Nick Cave eta Neko Case musikariek atera ohi dituzte diskoak etxe horrekin.
‎Hala ere, badira onddoen desagerpenaz hitz egiten dutenak ere. Egun atera ohi diren onddoak duela 25 urte baino askoz ere urriagoak direla diote batzuek. Klima arrazoiengatik dela diote batzuek, arrazoiak ezin aurkitu dabiltza beste batzuk.
‎Hala ere, egoera txarretatik aukera eta ikasbide berriak ateratzen ohi direnez, onartu beharra dago nire ustez ez dela makala izan Egunkaria koek lortu duzuen euskal eragile abertzale guztien argazkia. Indar metaketarako behar ditugun guztiak hortxe daude.
‎Britainia Handiko zuhaitza da gorostia. Gorostiaren ale gorrixketatik atera ohi zuten antzina errege tindura zeritzana. Baita hain preziaturik zeukaten elixir afrodisiakoa ere.
‎Hasteko, produktu jakin bat non kokatu ez da erraza. Non kokatu behar dira, kasurako, Elkarrek eta Ikastolen Elkarteak elkarrekin atera ohi dituzten ikasmaterialak. Bertoko argitaletxe profesionaletan?
‎Paperezko liburua, ordea, ez dago defendatzaile faltan. Bibliofiloez gainera, erabiltzaileak atera ohi dira liburuaren defentsan. Sutsu, askotan.
2010
‎Zetazko kapuluetatik atera ohi da ehungintzan zeta; eta, ikerketa gehienak ere kapuluetatik abiatuta egin dira. Arg.:
‎Biodiesela sortzeko, lipidoak erauzi behar dira. Metodo mekanikoen bidez, metodo kimikoez baliatuz, hala nola disolbatzaileez, edo bi metodoen arteko konbinazioz atera ohi zaizkie gantzak mikroalgei.
‎Eskola munduaren beharrak kantitatez eta kalitatez gora egin ahala, eta ikasbideen aldakuntza teknologikoen ildotik, sofistikatuz joan da EIMA deialdien urteroko osaera. Sei agindu atera ohi dira urtero, azken hamabost urtean edo, esparru hori arautzeko. Garrantzizkoa da, horrezaz gainera, 1998ko azaroaren 3ko 295/ 98 dekretua (EHAA, XI).
‎Hori da, beraz, galdeketa soziolinguistikoetatik atera ohi den lehenengo ondorio globala. Erabateko baikortasuna piztu ohi du gertaera horrek zenbaitengan:
‎Lagungarri izanik ere ez dira, ordea, aski. Are gutxiago gurea bezalako ingurumenetan, hizkuntza jakitetik hizkuntza hori erabiltzera hain jauzi nabarmena dagoen kasuetan211 Galdeketa soziolinguistikoen jakite kontuei buruzko datuetatik atera ohi den ondorio baikor hori ez da beraz aski, ahuldutako hizkuntza baten osasun diagnostiko zorrotzik egiteko. Pista batzuk ematen ditu, eta oso baliagarriak dira; baina argitasun horiek ez dira aski osasun diagnostiko globalik egiteko.
‎Gehienetan, dena primeran atera ohi da. Beste batzuetan, ez hain ongi.
‎Litio kontsumoa hirukoiztu egingo da 2020an, auto elektrikoak eta energia metatzeko sistemak gehituta. Litioa lurzorutik edo gatz urmael handietatik atera ohi da, prozesu ez oso ekologikoan. Kaliforniako instalazio geotermaleko ura aberatsa da material horretan, eta arduradunek diote ingurumena gehiago errespetatuko dutela.
‎Amona elizkoi bat akaso? Hitz egiteko moduan ere, bere artean pentsatu du, aberatsen etxeetan baztertuago eduki ohi dutela euskara, eta egiten dutenean ere ortopedikoago atera ohi zaiela emakume honi baino.
‎Vatikanoko estatistika bulegoak atera ohi dituen txostenetan, honako zehaztasun hauek aurkitzen dira.
‎Ogibide eta lapurreta bide. Ofizio pobrea zen berez, baina zergalariek etekin ona atera ohi zioten, zerga arautuari gehiago erantsiz eta eranskina beren poltsikorako gordez. Beraz, lapur fama ondo irabazia zuten zergalariek.
‎Sanferminen bereizgarrietako bat festen herri izaera da, eta horretan zerikusi zuzena dute Iruñeko peñek. Urtero elkarte bakoitzak atera ohi dituen pankartetan, adibidez, ohikoa izaten da Iruñeko eta Nafarroako errealitate politikoari keinuak eta erreferentziak egitea, betiere umore ikuspuntu batetik.
2011
‎–Itxaron, itxaron??, etxean gorde eta zaintzen zuèn barraren bila abiatzen zela: jai handietan eta herriko festetan atera ohi zuèn hura, herritarrak barra jaurtiketan ari zitezen, badakizue. Katuak ezin izan zioan ihes egin Onofreren hirari, eta honek alderik alde landatu zioan lantza.
‎–Nik argi uzten diet hasieratik zer egin behar dudan eleberriarekin, nola hondatuko diedan lana, ez dezaten gero pentsatu engainatu ditudanik?. Konparazioak, dena den, gorrotagarriak dira, normalean liburua atera ohi baita garaile: –Bai, pelikula liburuaren irakurketa bat da eta irakurle bakoitzak bere irakurketa egin du aurretik, era batera irudikatu du istorioa irakurri ahala eta beraz, bakoitzak bere bertsioa du buruan.
‎Frantsesez, gehienetan complainte bezala ezagutzen ditugu. Garai bateko bertsolariek tankera honetako kantak ere atera ohi zituzten bertsopaperetan. Pierre Topet. Etxahunek?, esaterako, tankera honetako kantu bat baino gehiago moldatu zituen.
‎" Sorginek batzuetan begiak atera ohi dizkiete beren biktimei; arrazoia bikoitza da: alde batetik, begiak kenduz gero, hildakoak ezin du ikusi, eta bere arimak ezin ditu identifikatu bere hiltzaileak; beste alde batetik, biktimen begiak aterata, haien ikusmenaz jabetzen dira magiaren bidez, eta hildakoek ikusitakoa ikus dezakete beraiek ere.
‎[33] Modu ia fisikoan dio Alonsok, baina nago, lagun eta ezagun batzuen ekzema eta enparauei edota neuri ere ezpain ertzean urtean behin edo atera ohi zaidan kalenturari erreparatuta, ia hori ken ezin ote daitekeen.
‎Ongi begiratuta, hanka bikook antzera funtzionatzen dugu: goitik sartzen denaren zati handia behetik atera ohi dugu hondakin gisa, ezin da desagertu.
‎2009 urtea barne, Deustuko Unibertsitateak 85 liburu atera ditu, EHUk 17 eta UEUk 119 UEUk, ikusten denez, euskarazko tesiak sistematikoki atera ohi ditu eta jokabide horri zor dio hazkundea.
‎Gutiz gehienak hiltzen dira uda azkenerat, baina, uzten dute arrautza bana geroko haziarentzat, eta arrautza hura ezartzen ohi dute sagar azalean, gordegiarik hoberenean sarturik. Negu hastean ateratzen ohi da ihizia arrautzatik, eta han dago geldirik janari lotzeko orduaren beha. Badira, bizkitartean, uda azkenerat hiltzen ez direnak, negua baitaramate gorderik.
‎Neguan marmutxa hori gorderik dago, eta lo bezala, sagar ondoak edo adar gotorrek dituzten azal igituen azpian. Udatseko lehen egun ederretarik harat, ateratzen ohi da bere gordegiatik, eta badabil harat honat, min atzemanen duen zenbait begi zabaltzera doanik.
‎Egia da kume horiek, amaren sabelean, lehenik, arrautza banaren barnean direla. Baina, han berean ateratzen ohi dira beren kuskutik, eta, kumeak eginik, zenbait egunen buruan jaurtikitzen ditu amak kusku huts horiek. Kumeak, sortu eta, badoaz beren gain; amak ez die so bat egiten ere.
‎Baina, nola aipatu dugun heinera ondoan baitu erruten, eta ez lehenago, honetarik abia gaitezke gu ere errateko nola den sortzen eta nola itxura batetarik bertzera aldatzen. Hotzak gelditu eta lehen egun ederretan ateratzen ohi da gure ihizia negua eraman duen gordegiatik, eta badabil sagarraren adarretan gaindik, lorea daukaten begiak edo kuskuak hantu artean. Orduan, eta lorea oraino zabaldua ez delarik, estaltzen zituzten kuskuak erori zaizkion bezain sarri, erruten ohi ditu emeak bere arrautzak.
‎Har horiek, batzuetan egunaz, ardurago gauaz ateratzen ohi dira beren ohantzetik, eta bata bertzearen ondotik, badoaz lerroan, soka baten pare, haritz edo bertze arbola zenbaiten gainera. Haren hostoari alha zaizkio hain zorrozki non ezagun baita haien karraska.
‎Egia dena da, emeak bere arrautzekin batean berotzen duela kukuaren arrautza. Bada gehiago; nola kukuaren kumea bertzeak baino lehenago ateratzen ohi baita kuskutik, xori ttipiak ematen dio jatera, berea balu bezala.
‎Hara bidenabar, Nafarroako abertzaletasunaren sinboloa zen Manuel de Irujo politikari zaharrarekin topo egin nuen. Zezen plazatik laugarren zezena baino lehen ateratzen ohi zen Manuel de Irujo, handik San Ignazio elizako mezara joateko. Halaxe esan zidan.
2012
‎Trastornoaren arrazoia betazalen posizio desegokia baldin bada, zenbait kasutan ebakuntza kirurgikoa gomendatzera iritsiko da espezialista. Kisteak begietan Betazaletan agertzen diren koskorrak dira, betazal barrualdeko sebo guruinen hodiak, guruinen jarioa kanpora atera ohi dutenak, itxi edo buxatu egiten direlako. Gehienbat akneak edo dermatitis seborreikoak jota dauden pertsonetan azaltzen dira era horretako kisteak begietan.
‎Ez da egia hortzak ateratzeko ohi baino denbora gehiago behar izaten duten haurrek kaltzio falta izaten dutela, nahiz eta asko atzeratzen bazaizkie haurrak urtebete inguru egin eta oraindik hortzik ez badu, medikuari galdetzea komeni da, gerta baitaiteke errakitismoa edo elikadura nahasmenduak egotea arazo horren atzean.
‎Emakume serioa da, hitz gutxikoa eta ingurukoengan errespetu handia pizten duena. Gutxitan joaten zara bisitan, ez da emakume erraza, eta bisitetatik ia beti atera ohi zara gorputzaldi txarrarekin.
‎Hainbat zuhaitz motatan bizi ohi da klima epel edo beroko baso edo zelaietan, tenperatura goxoen eta hezetasun ugariaren maitalea baita, eta, batik bat, negu hotzen eta izotzaren etsaia. Berde bizia kolorez, eguzkiaren argiak, argi izpien norabidearen arabera, metalen distira nibirri nabarrak ateratzen dizkio hegal gaineko elitroetan, beste kakalardo ugariri atera ohi dizkion antzera.
‎Amorrarazi egiten du Inas inoren bizitzarako ondorioak atera ohi dituzten horien aitakeriazko joerak, nahiz eta, oraingo honetan bezala, arrazoia eduki dezaketen batzuetan. Joan den ikasturtean lanari neurria hartu ziolakoan, aurtengoan, aukera hala aurkeztuta, katedrarako oposizioak prestatzea erabaki du Inasek, eta horrek are lotuago dauka Iruñeari.
‎Argiak itzali zituzten. Izara garbitu berriek atera ohi dituzten karraskatxoak atera zituzten lehendabiziko irudiek pantaila zurian.
‎Urtetik urtera produkzioa jaitsiz doan saila delakoan nago. Eusko Jaurlaritzak garai batean askoz ere titulu gehiago atera ohi zituen, diputazioek gauza bera. Askotan banakako lana izanda ere, gora egin dutenak udalak dira:
‎%2 Eta ekoizpena ere apala da: %8 Hala da sailkapeneko irizpideen arabera, baina berez hagitz altuagoa litzateke ehunekoa baldin eta Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek elkarrekin atera ohi dituzten tituluak hemen kontabilizatuko balira. Horiek, ordea, hurrengo sailean aipatzen ditugu.
‎Ez hain polemikoa, baina eztabaidarakoa izan zen Txillardegiren bigarren idazlana ere Jakin aldizkarian. Horren Peru Leartzako bigarren nobelaren kritika erabatekoa eta eraso garratza argitaratu zuen Orixek, ez aldizkarian bertan, horren" geigarri" moduan atera ohi zuten Yakintxo orrian baino (5 zenb., 5 or.). Nobelaren literatur balioak kritikatzeko ez, baina bertako pentsaera salatu eta gaitzesteko atera zitzaion Orixe —" Barrenak ez dit agintzen ixillik egotea, liburu onek gaurko gazte jendearen artean egin dezaken kaltearengatik", hasi zuen idatzia—, eta, bide batez edo, bertako euskarari buruzko ohar kritikoren batzuk jaulkitzek... Jasotako astindu beroa eta guzti, esker ona agertuz eta adeitsu erantzun zion Txillardegik Orixeri —" Gogaide ez, baiña bai adiskide (Orixe jaunari, begiramenduz eta adiskide antzera)" (14 zenb., 52 or.) —, hainbat puntutan bere iritziak argi berretsiz, hala ere, bai euskarari buruz eta bai liburuaren gaiari buruz.
‎Literaturgintzan, inoiz baino gehiago kaleratzen da. Eta literaturari berari buruzko lanak ere erruz atera ohi dira. Victor Moreno izango da seguruenik gure artean literaturari buruz liburu mardulenak egin dituena, gehien eta sakonen hausnartu duena literatura idazteak suposatzen duenaz.
2013
‎Bermudako Hirukiarekin eta unibertsoarekin lotuta, kontu klasikoa da OHEna. Ulertzen ez ditugun erantzunak aurkitu nahian atera ohi da askotan, baina hainbat kasuk eta zenbait gobernuren iluntasunak ere gaia misterioz betetzen lagundu dute.
‎Hauek, orokorrean, kapitalismoa kudeatzen dute eta honen interesak defendatzen dituzte. Kapitalista gutxi igarotzen da kartzelatik, eta igarotzen direnak, azkar atera ohi dira. Gure gizartean badaude beste" tartakada" batzuk, odoltsuagoak eta biolentoagoak, baina ez dira Audientzia Nazionalean epaitzen.
‎ZUZENKETA: Errotatibaren arazo teknikoak direla medio, koloretan atera ohi diren orri batzuk zuri beltzean ateratzen ari dira. Arazoa lehenbailehen konpontzea espero dugu.
‎Reala, berriz, ez da Espainiako Kopa jokatzeko sailkatu; hori zen denboraldi hasieran Gazpioren jokalarien helburu nagusia. «Pertsona baikorra naiz, eta gauza positiboak atera ohi nahi izaten ditut. Talde gaztea gara, eta jokalarientzat ikasketa izugarria izan da», dio Meokik.
‎Beldur naiz zangoek ez ote didaten erantzungo. Horrela nagoenean, askotan nirea ez den ahots bat atera ohi zait, askoz ere meharragoa, edo hitzik gabe gera naiteke. Edozer gauza emango nuke indartsuagoa, ausartagoa izateagatik, esan zuen, eta behatz erakusleko eraztunari eragiten jarraitu zuen.
‎Ikastolako azken ikasturtekoa. Laugarren mailan atera ohi duten argazkia.
‎Bestalde, espainiarrek kokagunearentzat hartutako tokia berreskuratzeko irrikan zeuden indioak. Maquinna buruzagiaren udako bizilekua zen, eta handik atera ohi ziren ozeanora, biziraupenerako funtsezkoak zituzten baleak harrapatzera. Behin eta berriro, noiz alde egin behar zuten galdetzera etortzen zitzaizkien indioak:
2014
‎Orion baziren erraldoiak eta buruhandiak, baina haiek desagertu zirenez, usadioa berreskuratze aldera sortu ziren Pello eta Nikolasa. Herriko festei erreferentzia egiten diete izenek, eta jai horietan atera ohi dira erraldoiak dantzara: San Pedrotan eta San Nikolasetan.
‎Izan ere, zikinkeria askoz ere ikusgarriagoa da: halako batean, metro batzuetara, Far Westeko filmetan atera ohi diren bola horietako bat pasatu da itzulika nire aurretik, nahiko geldo, eta haren atzetik joateko bat bateko barne bulkada sentitu dut. Baina neure buruari eutsi eta kieto gelditu naiz:
‎Aspertu egin da M. Tankera horretako elkarrizketak askotan izaten ditu bere pertsonaiekin, eta beti galtzaile atera ohi da. Dena gaizki egin duen sentsazioarekin.
2015
‎euskaltzainez maskaratuta etortzen ziren, eta nork handiagoa bota aritzen ziren, errege akademiaren egoitzaren inguruan. Jendeak predikuak entzun, lehenik, eta gero argazkiak atera ohi zituen figurante haiekin, omen. Egunetik egunera areago txunditzen naute nire espeziekideen xelebrekeriek.. Erromako Koliseoaren inguruan batzuk nola ibiltzen diren, ba, zenturioiz jantzita?
‎Begi berde handiak; hego haizeak orraz zezan jaiotako belaze bat bezala. Ile motza zuen, kizkurrik gabea, nahiz eta batzuetan aurretik luzeago uzten zuen, alde batera, eta orduan beti bekain gaineko itzalak uxatzen ari balitz bezalako keinua errepikatzen aritzen zen eskuarekin, Erre pixka bat bere onetik atera ohi zuena.
‎Olgak alde egin zuenean nori kontatu ez zekiela geratu zen Jabi: lagun zaharrekiko kontaktua galdu samarra zuen aspaldian, koadrilakoak elkartzen zirenean berak lana egin behar izaten baitzuen, eta horrek hoztu egin baitzuen pixkanaka harremana, bizkarrean emandako txaplada konbentzionaletara murriztu arte; egun librea hartu edo plan berezi bat egiten zutenean, berriz, Olgaren adiskideekin atera ohi ziren biak. Beraz, ez batzuengan ez besteengan ezin zuen entzule egokirik topatu, baina, hala eta guztiz bere ezinegona nonbaiten hustu beharra zeukanez, Ixiarri kontatu zion dena.
‎Haien ibilbidea, ordea, ez zen dendan bertan bukatzen: bideak denda osteko ilunpeetan barrena segitzen zuen eta, itzalen erreinu miresgarri hartan bidaia misteriotsu bat eginda, eroslea aldameneko karrika zulo bateko ate ttiki batetik ateratzen ohi zen, fardel bat besapean edo beroki azpian, bat batean hazitako konkor bat iduri. Salmenta burututa Domenico jauna, nire Errege Beltza alegia, berriro esertzen zen ate ondoko lastozko aulkitxoan, bere aurpegi bizarduneko irribarrea Maximilian plazako eguzki aldera itzulita, Napoliko karrika bihurri batean egonen balitz bezala.
‎–Zure irakasgaiaren lanpostu asko atera ohi dira?
‎21 Oso oso antzeko praktika izan zuen Gaur Express egunkari abertzaleak iraun zuen denbora laburrean (1989ko apirilean jaio eta urte bereko azaroan hil baitzen): egunero den dena gaztelaniaz kaleratzen zuen, Euskaraz izenburupean (gerora Euskadi/ Bertan) atera ohi zen orria eta igandeetako zortzi orriko kultur gehigarria izan ezik. Ez gara poztuko, bestalde, inoren malurez, horiek direla kausa pozten denaren poza ergel poza ei da-eta.
‎Txetxen arabera, 200 ale inguru atera ohi zituzten zenbakiko, Iparraldeko ostatuetan paratu edota rock kontzertuetan zuzenean saltzen zituztela(, banaketa militantea zen erabat?, gaineratu digu). Horrez gain, ez zeukan maiztasun jakinik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia