Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 156

2000
‎haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak: azken honek torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen —ongi irabazia, bertzalde, kontatzen ziren erdiak egia izaitekotan—, zeren erraiten baitzen, konparazione, ezen, ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela, eta ehunez goitiko haien artean hiru zezen hil zituela, haiek toriletik atera bezain sarri, paratzen zelarik, hartarakotz, toriletik beretik hamar bat urratserat, hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko... eta harekin egiten ziola buru zezenari, zeina, bere lasterraldian, lantza topatu eta ziplo eroriko baitzen, toreroak bere" lantzean" asmatzekotan, noski; edo, huts eginik, toreroa bera harrapatu eta adarkatuko zuen zezenak, inarrosiko zuen airean itzulipurdika...
‎Aitzineko eguneko traje dotorearen partez, niki gorria eta galtza bakeroak zeramatzan soinean. Elizatik atera bezain fite," zor" zidan txostenaz behin berriz galdetu behar niola oroitarazi nion neure buruari.
2002
‎Lehortu ezazu beti zoru bustia eta ohitu itzazu haurrak, bainuontzitik atera bezain pronto, oinetakoak janztera.
‎Hartu ditut zure oharrak, eta eskertzen dizut egin lana. Atera bezain laster helaraziko dizut ale bat eskuz zuretako propioki idatzitako eskaintzarekin.
‎Oraingoz badiozue zuen belaunaldian, hori pentsatu nahi dut behintzat, begikotasuna eta agian maitasuna ere, baina gehienentzat, oroz gain, etxean eta ikastetxeetan ikasteko esaten dizueten zerbait dateke, geletatik atera bezain laster erdarara jotzeko joera handia erakusten baituzue. Ez dut esango zuek guk gure garaian latina nola hartzen genuen, orduan bezalatsu hartzen duzuenik, orduan ez baikenuen, esaterako, telebista katerik latinez, eta goenkalekoen abenturak ikustea Zesarrek idatzirik utzi zizkigunak irakurtzea baino jostagarriago delako, baina ez dakit benetan oso urrun zaudeten, batzuk bederen.
2004
‎Aldaparik ere ez du, beraz oraingoan ez dago aitzakiarik osteratxo bat egiteko. Atera bezain pronto eskuinetara zelai bat dago, ez litzateke harritzekoa bertan miruren bat janari bila ibiltzea. Beraz, begiak zabaldu, belarriak erne eta ahoa ahalik eta itxien mantendu.
‎Hau frogatzeko hainbat lasterketa antolatu dituzte 400 sugandila gazterekin. Arrautzetatik atera bezain laster, sugandilak lasterka hasten dira pista borobilean erabat akitu arte. Proba amaitzean biologoek hiru multzotan banatu zituzten korrikalariak:
‎zuk ere oso ondo egiten duzula dantzan. Diskotekatik irtetea erabaki duzue hamaika dantza egin ondoren, eta kalera atera bezain laster gizonak zure etxera joateko aukera dagoen galdetu dizu. Askoz berba gehiagorik ez duzue egin duela ordu batzuk ezagutu zaretenetik.
‎Biharamun goizean, berriro aurkitu nuen Iker sofa berean, gosaldu baino lehen, egun on eta egun on. Eta orduan esan zidan, berak eskatuta eraman zutela zentrora, lehen ere tratamenduan egon baitzen han, depresio handi baten ondorioz, baina, depresiotik atera bezain laster, tuberkulosia harrapatu zuela, ospitalean hilabete egin zuela eta, nola bakarrik bizi baitzen, ez zela behar adinako indarrarekin sentitzen egoerari aurre egiteko...
2005
‎Herritik atera bezain laster, sekulako auto ilara ikusi dugu errepidearen alboan. Gidari guztiak kanpoan daude, gehienak kukubilko jarrita.
‎Ehiza larriko ehizaki handien marinatua eta adoboa ez dira bigundu soilik haragia, mikrobioak ugaltzea eragozten baitu. Ez da komeni janaria prestatzea marinatua atera bezain laster, hobe da hozkailuan sartzea. sareta baten gainean, ondo xukatuta.
‎Eguzkia gorako bidean dutela, margo arrosak galtzen doazela sabai gardenean, errekaren urruma lagun, zubia zeharkatu eta gorako bidea hartu dute, amatatu diren faroltxoen artean. Itxurazko lasaitasun hori bortxatzen, errepide nagusira atera bezain laster atzean jarri zaien furgoneta beltzari igarri dio Mutsumik. Ez zaie hurbil jarri, tartean berrehun bat metro utzi ditu.
‎Igogailutik atera bezain pronto, arima ziniko, maltzur, edo sinpleki inkontziente batek zabalik utzi duen ate baten zirrikitutik zeladore eta erizain talde bat bereizi du, pastatxoak jaten eta xereza edaten, algaraka. Norbaiten urtebetetzea.
2006
‎Pankarta horrek egun osoa hor iraun zuen ireki gabe. Hurrengo egunsentian komisaldegitik atera bezain laster, zintzo demonio joan zen eraikuntza hartara eta pankarta irekitzen zuen haritik tiratuz, zabaldu zuen Aberri Egunaren ondorengo pankarta berezi eta bakarra.
‎Instrukzioa egin bada indarkeriazko heriotzaren ondorioz edo kriminaltasun susmoa eragiten duen heriotzaren ondorioz, orduan, hilotza ehortzi aurretik edo hori lurretik atera bezain laster, eta 335 artikuluan agindutako deskripzioa egin ondoren, lekukoek, hilotza begi bistan izanda, horren identifikazioa egingo dute, bera ezagutzen dutelako kontu arrazoiak emanez.
‎Ez zegoen premiarik. Biharamun arratsaldean, jostundegitik atera bezain aise, metroa hartu nuen. Hemen begiratu, han galdetu, kostata aurkitu nuen Öchlerrek emandako helbidea, eta agindutako ordua baino hamar minutu beranduago iritsi nintzen hitzordura.
‎Maitasunik ez dago, kartzelatik atera eta hamar ordura gizon batekin oheratu eta puta bezala tratatu eta bortxatu nahi izan du. Kartzela garaian Andoni eduki du maitale gisa, baina" vaite a merda" esanda bidaltzen du kartzelatik atera bezain agudo, bere arteko harremanen mediokritatea argudiatuz. Michelangeloren koadroan elkar ukitzen saiatzen diren hatzen irudi errepikakorra maitasunaren ezintasunaren etengabeko gogoeta bilakatuko da.
2007
‎Aragoin denok nafar baginen, Gaztelan denok bizkaitar. Galestarrak eta eskoziarrak ez dira ingelesak, baina Erresuma Batutik atera bezain laster, halaxe deitzen diete gehien gehienek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izendatzeko" Itsasaldeko Nafarroa" asmatu dutenek berdin berdin asma zezaketen" Barnealdeko Bizkaia" Nafarroa izendatzeko.
2008
‎Eguzkia atera bezain laster, udaberria eten egiten da!
‎Imagen: miguel ugalde Ilararik gabe, estutasunik gabe, eta maitasun taldean jolasten ikusteko sarrera lortzeko erabateko segurtasunarekin, baita partidarik jendetsuenean ere, salduta atera bezain laster emanaldiak amaitzen diren partida. Futbolzaleak zorionekoak dira, finantza erakunde batzuek sarrerak saltzeko zerbitzuak baitituzte Espainiako estadioetan Espainiako Ligako Txapelketa Nazionala zuzenean ikusteko.
‎–Ikus arte, mundu honetan ez bada bestean elkar ikusiko dugu, eta hitz emaiten dizut betirako zurekin egonen naizela.? Gelatik atera bezain laster negarrez hasi nintzen; erreginek ere batzuetan ezin dituzte beren sentimenduak alde batera utzi!
‎Bada... ez, nik behar dudalako; hemendik atera bezain laster azokara joango naiz eta.
‎Zarrastelkeria hura konpontzeko lau neurri zehatz proposatu zituen: isunak ezartzea eguzki argia kanpoan uzteko leiho ateak zituzten etxeei, astean eros zitekeen argizari kopurua mugatzea, eguzkia sartu ondoren zirkulazioa mugatzea eta eguzkia atera bezain pronto kanpai hotsekin jendea esnatzea baita, behar izanez gero, kanoikadaka ere.
‎Ostatuetan erretzea debekatu dutenetik ohargarria da nola karrikek zigarreta usaia hartua duten. Atera bezain laster, zigarreta pizten. Euri edo hotz, ostatuen kanpoko mahaiek beti badute jendea kanpoan, pipatzen.
2009
‎KANDIDO badoa. Hura atera bezain laster, GERMAN ek telefonoa hartu eta dei bat egiten du.
‎KANDIDO badoa. Hura atera bezain laster, GERMAN ek telefonoa hartu eta dei bat egiten du.
‎Urte osoa iraungo du noski, baina 2008 gorriaren amaierak on egin die gure indizeei. Funts kudeatzaileek ere urte amaierako argazkia atera bezain pronto lerratu dira norbere lehentasun eta aurrikuspenen arabera. Aupada handi samarra izan zuten atzo burtsek, aparteko berri makroekonomikorik gabe, iazkoa txartzea ezinezko izango delako ustean.
‎2005ean Rafik Hariri lehen ministroa hil zutenean, Libano berriz ere gerra zibila izateko zorian geratu zen, eta Haririren izena du orain Beiruteko nazioarteko aireportuak. Handik atera bezain laster ikusten dira Hezbolaren bandera horiak; hainbat sinbolo dituzte, tartean kalaxnikov bat. AEBek eta Erresuma Batuak erakunde terroristatzat daukate Hezbola, Jainkoaren Alderdia, baina Libanoko mugimendu politikorik garrantzitsuenetako bat da, eta oposizioan osatu duen koalizioarekin, badirudi irabazi egingo dituela bihar egingo dituzten Legebiltzarrerako bozak.
‎Egun arruntetan lana egoten da, baina sanferminetan etxetik atera bezain pronto jendetza topatzen duzu; kalera atera eta giroa ikusita konturatzen zara berezitasunaz. Lan gehiago egoten da, dudarik gabe.
‎eta entzun, ala ez. Izadia tik atera bezain laster, hobe belarriak hestea. Hor dago hondartzara heldu diren autoen dantzaren musika.
‎Ez zuen Annari buruz hitz egin. La Torrera itsasontzi batean etorri zen kontzentrazio esparrutik atera bezain laster. Atzean utzi nahi zuen dena.
‎ikuskizuna zoragarria zen motorrontzitik. Portutik atera bezain laster, ibai ahorantz hartu zuten, ontziek ur gainean utzitako gasolina arrasto gero eta lodiagoen gainetik paseaz. Luze gabe, ontziolaren hegiari jarraiki, atzean utzi zuten portua, gailu asmatikoaren arnasa kolpe motelek bultzatuta, balantza estuan.
2010
‎Entzierroa beldurgarria izan da hasiera hasieratik, hots, 08:00etan txupinazoa jaurti duten une beretik. Izan ere, zezenak ukuiluetatik atera bezain pronto, animalietako batek irrist egin du eta erori egin da. Taldea hasieratik zatituta?
‎ENEKO. Eguzkia atera bezain laster.
‎Tabernatik atera bezain laster, AITORrek IKERNE gerritik hartu eta ormaren kontra jarriz, musu emango dio sutsu.
‎aurrerapen teknologikoei esker, baratzetik barazkiak hartu eta itsasotik arraina atera bezain laster, posible da ultraizoztea, gero ezaugarri nutritibo eta organoleptiko hobezinekin beste lekuetara garraiatzeko. Azken urteotan plater kozinatu izoztuek ere arrakasta handia izan dute, kontsumitzaileentzat oso erosoak direlako eta, iraupen luzeagoa dutenez, sukaldaritza zentralen ekintza eremua handitzen dutelako (adibidez, aurrez kozinatutako pizzak edo txibia eraztunak).
‎Motorra gelditu, atea zabaldu eta lurpeko parkinera atera bezain laster, emakume bat ikusi zuen Julenek beregana zetorrena erotu beharrean, ostikoz jo, ileetatik heldu, arramazka egin nahirik, eta Julenek, haren garrasien artean ezer ulertzen ez bazuen ere, berarentzat infernua hasi besterik ez zela egin konprenitu zuen, nolabait ere.
‎Armadatik ihes eginak, desertore omen zebiltzan bi soldadu, Domingo Oliva eta Matias Rodriguez, eta en la Posada de Yarceberea ikusi omen zuten oiztarra, bere abere gainean zekartzan puskekin, eta diruz poliki samar hornitua ote zetorren igarri, ostatuan elkarrekin erabili zituzten argudioetatik. Baita atera bezain pronto atzetik joanda bizia kendu ere.
‎Miguel de Agirre eta Pedro de Osta unaiek, baqueros de los bustos de Roncesvalles oihanpetik atera bezain laster ikusi omen zuten ihesi zihoan hiltzailea, eta nahiz elkarren lagunak izan, hitzik esan gabe izuturik alde egitean, harriturik utzi omen zituela bi unaiak, eta hartatik igarri omen ziotela gero: lo qual procedÃa de la turbacion de la alebosia y muerte atroz que abÃa echo.
‎Nafar ipar aldea osoki euskalduna zela onartu egiten zuten eta beste bat erdi aldea" elebiduna" zela zioten. Azken honen" elebitasuna" aski dudazkoa zen, zeren eta eskolan ikasten zuten erdara ahazten baitzitzaien askotan haurrei, handik atera bezain azkar, lekuko batek azaldu zuen bezala:
2011
‎Gazteei pasatu diegun inkestan zein musika mota entzuten duten galdetu diegu. Lortutako erantzunetatik ez dago ondorio erabakigarririk ateratzeko bezain datu adierazgarririk. Erantzunak libreak ziren eta 154 talderen izenak jaso ditugu.
‎Gazteei pasatu diegun inkestan zein musika mota entzuten duten galdetu diegu. Lortutako erantzunetatik ez dago ondorio erabakigarririk ateratzeko bezain datu adierazgarririk. Erantzunak libreak ziren eta 154 talderen izenak jaso ditugu.
‎–Hartzak dirua espainiarrek mahai gainera atera bezain pronto?, agindua zion komandante frantsesak batzar gelara sartu aurretik. Felipek entzun zion hori esaten, atea irekitzera hurbildu zenean, eta Antoniori berari adierazi itzulera bidaian.
‎City Lights eko neskekin ez zegok halako arriskurik. Hemendik atera bezain laster joaldi ederra...
‎Osasun etxetik atera bezain laster zigarreta bat piztu zuen Mikelek. Eskuek dar dar egiten zioten.
‎Garraio publikoa aukeratzen denean, maletarekin joatea ez da oso erosoa, gurpilak izan eta arrastaka eraman nahiz hartuta eraman. Gainera, hainbat garraiobide txandakatu behar direnean, hala nola metroa eta autobusa, bidaiaren plazera desagertu egiten da etxetik atera bezain laster. Maletak eramaten dituen enpresa bat izateak aireportuan esku hutsik joateko erosotasuna ematen du, dokumentazioa eramateko poltsa edo zorro bat besterik ez da falta.
‎Ametsak, ametsak eta amets gehiago. Oraindik, eguzkia sartu eta ilargia atera bezain pronto, oheratu eta begiak itxi gabe ere, amets nazkanteak egiten ditut. Aurpegia izerdiz estaltzen dut.
‎Eguerdi hartan, Mat, j Werfelen etxetik atera bezain laster, laguntza behar zutela konturatu zen Fran. Etxe hartan begiztatu zituen liburu askok erlijioa jorratzen zuten era batera edo bestera; hor zeuden, esaterako, Biblia eta Elizako zenbait maisu santuren iritzi kanonikoak; horiekin batera, ordea, liburu heterodoxoagoak ere baziren:
‎Notarioren laguntzaileak sexu grina gaizki itzarriaren ondorioak ikusi ditu Bitorinoren hitzetan, eta gustura atera da ganbara txikitik notarioaren laguntzailea, egurastu ahal izateko, Bitorinoren kiratsetik ihesean. Notarioaren laguntzailea ganbara txikitik atera bezain pronto, Bitorinok eskriturak hartu eta txikitu ditu amen jesus batean, eta jaten hasi da. Espero baino errazago egin baitu berea.
Atera bezain laster, Tim eta Pat urduri antzean hasi dira Maider usaintzen. Lapa bat lez itsatsita, pozezko salto txikiak eman dituzte bernetatik gora.
‎Ez zegoen halako jende askorik. Ez zen kontua beti alai zegoenik bera, burumakur egonda ere bere gogo lausoari etekina ateratzeko bezain buruargia zela baizik: ez zion bere buruari ekintzarik eza barkatzen, eta idaztea eta hitz egitea zen Sotorentzat ekintzarik zuzenena.
‎Lagunak balira bezala agurtu behar zuten elkar, baina ez ziren lagun: maitale izandakoak ziren, elkarren berri izateari utzi ziotenak, gurasoak gaixorik zituztenak, kafe bat hartu zutenak gai batzuk saihestuz eta beste batzuetara tentuz hurbilduz, belarrira elkarri zenbait gauza xuxurlatu eta elkar biluztu zutenak baldarki udako gauetan, kanpoko euritara atera bezain pronto euria haiek baino gutxiago zahartu zela ohartuko zirenak berehala, ez zutenak borondaterik norbere bizitzara besterik gabe bueltatzeko.
2012
‎Aurretik garrantzi gutxiko lapurreta batzuk egin zituen, eta, hain zuzen, horietatik lortutako diruarekin eskuratu zituen armak eta lehergailuak, François Molins Frantziako fiskalaren arabera. Molinsek zuzendu du ikerketa guztia, eta haren gidaritzapean daude Merahen gorpua atera bezain laster etxea goitik behera miatzera sartu ziren ikertzaileak ere. «Ikerketa gardena» agindu du.
‎Eguerdi hartan, tabernatik atera bezain laster, heriotzarekin obsesionatuta zegoela pentsatu zuen. Manuelen ama hilda, argazkiko jendea hilda...
‎–Hobe leku lasai batera bagoaz, esan zuen Blancak, dendatik atera bezain pronto.
‎Aitonaren etxera joan zineten eguna pasatzera, gurasoak, Louise eta zu, Londresko hegoaldera. Autotik atera bezain laster erreparatu zenion soinuari. Zerura begiratu zenuen agudo.
‎Presa zeukan, bai, baina ez zen aski bizkor ibili: labe azpitik atera bezain laster krak bigun bat entzun nuen, norbaitek zapaldu zuen seinale. Izan ere, ordu hori txarra izan ohi da:
‎Gruxnitskiren grinarik behinena deklamatzea da: elkarrizketa gai arrunten ildotik atera bezain laster, hitz mardulez itotzen zaitu; ez dut inoiz berarekin eztabaidatzeko aukerarik izan. Ez dio zuk ihardetsitakoari erantzuten, ez dizu entzuten.
‎Nola pasatzen dut fitxategia bideo-kameratik ordenagailura? Atera bezain erraza da kameraren SD txartela (bideoa gordetzen duen memoria) eta sartu ordenagailuaren zirrikituan. Sartu eta detektatu ondoren, arrastatu egiten dira mahaigainera igo nahi diren fitxategiak; hemen gorde daitezke:
2013
‎Aireportutik atera bezain laster Euskal Herriko errealitatetik oso desberdina den gizarte batera iritsi dela konturatuko da bisitaria La Pazen. Taxi ilara luze bat dago irteeran, bidaiariak noiz aterako irrikan.
‎Hertsia da karrika, eta Baldesen ihesaldiak ez zuen luze jo. Bourneuf karrikara atera bezain laster, iheslari batek jauzi egin zion gainera bizkarretik. « [Baldesek] Pistola lokian jarri zion, eta katuari sakatu zion.
‎Alta, kaleko hoztasunak ez zituen hartu, auzo zein herri askotako hamaika ate zabaldu zitzaizkielako. Matrioskaren berotasunetik atera bezain laster, aldiz, txanodun batzuek eskuak lotu eta urrun, oso urrun, eraman zituzten. Orain urtebete, egoera berdinaren lekuko izan ginen.
‎Hamar minutu bakarrik ezarri zuten gotorlekuaren aitzinera heltzeko. Autobusetik atera bezain laster gidariak deskribatu zien ikusten zutena. Gotorlekura sartzeko bazen zubi bat hiru begiz osatua.
2014
‎Belaunak elkartu zituen, erritmorik gabeko dantza urduri bat egin. Igogailutik atera bezain pronto etxeko tinbrea jo zuen, amaren ohiko pauso arinak entzuteko irrikan. Tinbrea jo zuen berriz.
‎Hitzok haren ahotik atera bezain laster, neskak eskutik heldu eta beheko terrazarantz eraman zuen antxintxika, eta handik, lorategian barrena, auto batzuetara, zeinak ilargipean aparkaturik baitzeuden golf zelaiko lehen zuloaren ondoan.
‎Hitza ahotik atera bezain laster, Rudolphek jakin zuen okerreko erantzuna zela, baina aurrez aurre zituen begi akitu suminduek egia esanarazi zioten, ohartu aurretik ere. Konturatu zen, orobat, ez zuela behera etorri behar; sinesgarri izateko premia lauso bat zela medio, edontzi busti bat utzi nahi izan zuen froga gisa harraskaren ondoan; bere irudimenaren zintzotasunak ziria sartu zion.
‎Karrikara atera bezain laster, Anderrek sakelakoa zabaldu zuen. Pantaila ez zen piztu.
‎Guretzat hotza zen arazo nagusia, etxean nahiz kalean. Hotzak puzten zizkigun hatzak eta behatzak ospelez, hotzak kolpatzen gintuen sukaldetik atera bezain pronto. Behin, bazkaltzen ari ginela, elkarrizketa interesante bat izan genuen, hotzari buruzko eztabaida.
‎Aitak azken eguna arte ikusi zuen bere burua Francoren etsai gisa. Aita hil ondoren amak kontatu zidanez, bigarren aldiz kartzelatik atera bezain pronto, berak proposatu zion aitari Ameriketara joan behar zutela, ez zutelako sekula santan bakean utziko. Argentina proposatu omen zuen amak helmuga gisa, hain zuzen, bertan izeba monja bat zuelako.
‎Kartzelatik atera bezain laster ezkondu ziren, 1945ean, ordurako aita buru soil eta amaren ilea urdintzen hasia. Aita traje eta korbataz, ama soineko beltzaz eta kolore bereko mantila buruan.
‎Gu gara zu onik ateratzeko bezain eroak diren bakarrak!
‎Ontzitik atera bezain laster, raktoniarrek nirekin akabatu dute.
2015
‎Isla Kale kiroldegitik itsasorantz doan pasadizotik atera bezain laster, haize freskoak berehala astintzen dio aurpegiko azala bisitariari, Mundakan. Hozkirri horrek berak itsasora bitartean zabaltzen den eremu berde bezain ikusgarria biltzen du.
‎Gero, ez ahaztu, porru saila atera bezain pronto lurra harrotu. Hurrengo urterako han jarri dituzten arrautzak babesik gabe utziko dituzu.
‎Billeteen urritasunak bertan gordetako argazki zaharra agerian utzi zuen ordea. Txikitako argazki hura, irribarre egitea goizero eguzkia ateratzea bezain gauza naturala zirudien garai haietakoa. Aita eta biak.
‎Airea suntsitu eta biriketan hutsa besterik ez nuela ematen zuen. Izerdi patsetan nengoen, baina izerdia, atera bezain laster, lehortu egiten zen. Ahoa, begiak, azala, pergamua bezain lehor nituen, gatzez zurituta.
‎Dorretik atera bezain laster eraso zigun bisutsak. Gurdietako kriseilu dardartiek argituriko elur zirimolak besterik ez zen ikusten.
‎Zehatz mehatz esanda, bilduma horretako bigarrena izan zen, eta gaur egun eskuragarri dago internet bidez EHUko Euskara Institutuaren atarian. Uste dut atera bezain laster irakurri nuela euskaraz, asko kostata baina pozik. Pasa den urtean berriz irakurri nuen eta askoz ere errazagoa iruditu zitzaidan:
‎Alde egin baino lehen gero arte esan diozu etxekoandreari. Eskailerak jaitsi eta, portaletik atera bezain laster, ezker eskuin begiratu duzu badaezpada. Ez duzu ezer susmagarririk ikusi.
‎Edaria atera bezain azkar makinara itzuli zen neska gaztea, bezeroa barran bakarrik utzita. Eta Alberto, zergatik zehazten ez zekien arren, pozik sentitu zen, eroso.
‎Biltegiratze tenperatura edo hezetasunaren migrazioa, adibidez, ogiaren gogortasunarekin lotzen dira. Ez gogortu ogia Labetik atera bezain laster, ogi freskoa ogi gozo bihurtzen duten prozesuei ekiten zaie. Mamia gogortzen den arren, lurrazala bigundu egiten da.
‎Denak 500 kilotik gorakoak, eta adar ederretakoak. Ukuiluetatik atera bezain pronto, zezen beltzetako batek hartu du adardun saldoaren burua, aldaparen ezkerraldetik. Hainbat imintzio egin ditu, baina ez du korrikalaririk harrapatu.
‎Azucar Moreno talde andaluziarrak uztailaren 11n joko du Iruñean, Sanferminetako egitarau ofizialaren barruan. Notizia argitara atera bezain laster, haserre bizian jarri dira hainbat iruindar (besteak beste, agerkari digital honetako erredaktore pare bat). " Hau al da aldaketa?"," Kastatik kaspara igaro gara!" eta bestelako leloak entzun ahal izan dira hiri buruzagiko karriketan, eta batzu batzuek kontraproposamenak egin dizkiote udal berriari.
‎Hilda egonda ere argazkietan ateratzeko bezain handia.
2016
‎Melodia, halatan errepikakorra da, marmara bat, sehaskaren kulunka neurtuz harilkatzen dena, hizkuntza musika bihurtzen dela, gurasoak haurrekin, uterotik atera bezain laster, soka ikusiezinaz lotzen dituela. Herrialde batzuetan, amen ordez, gizonezkoek dituzte lo kantak salmokatzen, demagun Afrika erditsuko pigmearren herrietan, europar eredua ez dela bakarra azpimarratzeko.
‎Euskara eta jende euskaldunen eskubideak, ordea, ez dira inola ere lehenesteko modukoak aipatu bi talde horientzat; hori gauza jakina zen, eta bileretan berriz ere agerian gelditu da. Izan ere, gaia mahai gainera atera bezain laster, errezeloak hasi dira berehala. Eta eztabaidagaia ez da Euskararen Legea aldatzea, Ezker Batuak argi eta garbi adierazi baitu aldaketa ororen kontra dagoela, eta ez duela inolako aldaketarik bermatuko legealdian.
‎Hitzak nire ahotik atera bezain laster, hara non L*** ko kondearen postako kotxea, bere arreba barruan zela, lasterka igaro den gure aurretik: andreak doi doi izan zuen denbora erreberentzia esker oneko bat egiteko, eta egin zidan era bereziagatik, zerbaitek ematen zidan aditzera oraindik ere nirekiko eginkizun guztiak bukatzeke zituela.
‎Zuk, hogeita lau urte genituela porroak erre eta anfetak hartzeagatik azaleratu eta larriagotu zitzaizun eskizofreniaren ondorioz ia zortzi urtez nora ezean ibilitako horrek, Proyecto Hombre eta psikiatrikoan denboraldi luzeak igarotako horrek, %66ko elbarritasuna diagnostikatuta baina itxuraz eta boladaren arabera nahiko ondo egoten zinen horrek, ezin zenion edozeini kontatu pentsioaren diru ia guztia, etengabean erretzen zenuen marihuanan eta bata bestearen atzetik sartzen zenituen speed lerroetan xahutzen zenuela, esleitu zizuten alokairu sozialeko etxeko sofan luze luze etzanda potrojorran zeunden bitartean. Ezin zenion edozeini esan zure pentsioko euroak marihuana eta speed gramo bihurtzen zirela bankutik atera bezain pronto.
‎Beraz, esaten ari nintzen bezala, goiz hura bibliotekan pasatzeko burutazio ederra izan nuen. Bada, kontsulta gelako mahai batean eseri eta behar nuen guztia atera bezain azkar, enplegatuetako bat, halako Poledrelli bat, hirurogei urte inguruko tipoa, lodia, alaitsua, pastajale ospetsua eta dialektoz ez bazen bi hitz segidan esateko gauza ez zena, hurbildu egin zitzaidan berehala alde egin nezala esatera. Poledrelli on hark, tente tente, zilbotea barrura sartuz eta italieraz hitz egitea ere lortuz, ahots ozen ofizialez azaldu zidan zuzendari jaunak agindu garbiak eman zizkiola horretaz:
‎Saioren batean Zaldua ordezkatzera ere iritsi izan naiz, baita gidaritza erreleboa hartu ere Arrasateko Literatur Solasaldietan. Era berean, atera bezain laster irakurtzen nituen bere ipuin, liburu, ipuin liburu eta baita Volgako Batelariak aldizkari elektronikoko sarrera guztiak ere (aldizkariaren fanen klubeko zuzendari izendatu nuen neure burua). Behin lagun eta literatur konplize egin ondoren, literatura biltzarren batera elkarrekin bidaiatzea ere egokitu zaigu.
‎Burua astun sentitzen zuen, eta kosta egiten zitzaion begiak mahaitik altxatu eta jantokiari begiratu bat ematea ere, baina gainerakoan ondo sentitzen zen. Bere memoria, kasu, oroitzapenez gainezka sumatzen zuen, eta handik oroitzapen bat ateratzea zaku bete batetik sagar bat ateratzea bezain erraza zen.
‎Horregatik egiten zaizkio susmagarri musikarik gabeko une garrantzitsuak. Alardera salto egin zuteneko sekuentziak titibilitiaren soinua du gordelekutik sotoraino, baina ez du musikarik sototik atera bezain laster. Hor garrasiak dira jaun eta jabe, zarata, irainak.
‎Eta biba zedila Galizia askatua aho batez erantzun zioten Mata Hariri teknotegiko iduri haiek denek, txorimalo panparrotu hark sabaira zuzendu zuen pistola, bandera da loitara, eta pistola atera bezain, tarrapatan aitzinatu ziren ikusleen multzo likin hartarik zikinenak zakilenak zipotzenak zomorroenak ziren bizar atxikorreko bat bi hiru lau bortz sei gerrilari, harrapatu zuten zital zikin zakil zipotz, egin zioten giltza zatar bat, kendu zioten pistola eta herrestan eraman zuten berriz dantzari bihurtutakoen laidoen azpian Kaka alu bat egiten diet nik euskaldunei, Patxi Arizkun a cona q... Fartsa hura izan zen nire omenaldiaren akabantza, horixe ulertu nuen nik bederen Mata Harik eman zizkidan musuetan.
2017
‎ur lasterrez gain, enbor askeak nonahi eta ezkutuko harkaitzen laguntzaz, labirinto beldurgarria osatzen zuten, oraindik bizirik zeuden nabatarientzat. Ramirok burua uretatik atera bezain pronto, ezpaldutako enbor zorrotz baten aurka jo eta hondoratu egin zen, berehalaxe uretan nahastuko zen odol arrastoa utziz.
‎Leizearen iluntasunetik kanpoko argitasunera atera bezain laster, beraien euskal bidelagunak zain zeuzkaten itzulerari ekiteko prest.
‎Ezagutu egin nau eta azken hilabete honetan ikusi dudan norbait da. Hura kalera atera bezain pronto, Lord Alloaren etxera deitu dut eta esan didate duela ordu erdi itzuli dela eta oheratu ere bai.
‎Eskola maisuak kopeta tximurtu zuen, tintontzia berriro gerriratu, orria atera bezain xuririk berriz tolestu eta, hitzik irauli gabe, bere duintasunean barna kolpatutako baten tankeran atea zeharkatu eta alde egin zuen.
‎Etxez, sasiz eta fabrika abandonatuz inguratutako sail bat zen, belarra baino gehiago lur idorra zeukana, zapalduaren zapalduz. Klasetik atera bezain laster hara joan ohi ginen, eta beti izaten zen etxetik baloia ekarritakoren bat.
‎Inork, ezagun izan zitekeen inork behintzat, ikusten ez zuela ziurtatu zuenean, iluntasun jausi berria lagun?, delituak eskatu bezain azkar sartu zuen eskua poltsa zurian toaila ateratzeko eta hamar segundotan mantendu burua iturrian sartuta, bat, bi, hiru... hamar. Bainu kaletar hartatik atera bezain laster bildu zuen ile bustia toailan, tanta bat ere erortzen utzi gabe, burua bustitzea toaila bustitzea bezain garrantzitsua baitzen. Emazteak ez zuen ezer arrarorik susmatu behar.
‎sakatu dut bizkor. Damu izpi bat sentitu dut likido marroixka isurtzen den artean, ergel sentitu naiz, neure buruari egindako traizio tonto horrekin, eta pentsatu dut, atera bezain pronto, erratu izanaren plantak egin eta benetan nahi dudan hutsa hartuko dudala, baina ergeltasunaren aurrean ziurtasuna antzeztu eta plastikozko makilatxoari eraginez batu naiz hizketaldira nire ebakiarekin. Pelikula batez ari dira, ideiarik ere ez dut zein den, baina diotenez,, sexu eszena nahiko esplizituak ditu?, eta batek kontatu digu nola berak eta mutilak sekulako beroaldiarekin egin zuten etxerako bidea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia