Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2001
‎Hitz egin duzu Joxeparekin? Sekulakoa egingo omen du zuk gida-baimena atera baino lehen.
2003
‎Izan zirenaren aztarna huts bihurtuta, Espainiako hondartza asko estetika operazio baten mende jartzen dira urtero, kostaren gehiegizko ustiapenak desitxuratutako profila berreraikitzeko. Hondartzak leheneratzea ekologistentzat eta zientzialarientzat leku hauskor eta artifizial bat da, eta, gehienetan, leheneratutako harea hondartzatik irteten hasten da, baita turistek atera baino lehen ere. Geroago, neguko ekaitzekin, harea galtzea metro kubikotan konta daiteke.
‎Gela banatan egiten zuten lo. Emaztearenean lurrin usaina suma omen zitekeen oraindik, goiz hartan bertan, pistola beltza poltsa zimurrean sartu eta etxetik atera baino lehen apaintzen aritua zen seinale. Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen.
‎Hoa dendara, edo hoa tabernara, eta ekarri otarrainxka batzuk eta botila bat xanpain. Hoa azkar, artizarra atera baino lehen...!
‎kea atera baino lehen amatatuko dut ilusioen sua,
2004
‎Kosta egin zitzaion Parsifalen arrastoari jarraitzeko kemena berriz ere biltzea. Baina ezinbestean egin behar zuen, Europatik atera baino lehen. Bestela, bizitza osoan izanen zuen jarraika euskaldunaren itzala.
2005
‎Bere istorioa kontatzeari ekin dio hitzen hodian daukan pasabide meharretik nola edo hala: apolitikoak ziren etxean, baina bazuten miliziano zaurituak sendatu izan zituen osaba medikua, horregatik atxilotu zuten, haren klinikako txoferra zelako, hemeretzi urte berak orduan, ireki dute ziegako atea gauean, esan dute bere abizena, irteteko," fusilatzera, badakik", presondegitik atera baino lehen kaperara daramate, han zen presondegiko apeza, Urriza, presoak konfesatzen ari," gu baino izutuago zegoan hura", eta txapelokerrak patioan zain, gauerokoa, jendea Hernaniko hilerrira eraman eta beruna emateko," osaba zegoan kaperan", hark eskatuta deitu omen zioten, azken borondatea ilobarekin hitz egitea," larruzko berokia zeukaan, medikuek dirua ditek",... Eta ondotik, alegia Aitzolen torturatzailea hemen bertan edukitzea deus ez balitz bezala," Oso negu gogorra izan zuan hogeita hamaseikoa, hemen hezetasun handia zaukaagu neguan, ikusiko duk", orduan harrapatu omen zuen petxuko hau, eta ez" eritegiko monjek dioten moduan" zurrutean galduta dabilelako.
2006
‎Sotoan edo hormaren baten barnean. Espainiatik atera baino lehen erosi nuen, noizbait Villeneuvera etortzeko asmotan. Baina, momentuz, erabaki nuen probetxuzkoagoa izanen zela zuei jarraitzea.
‎Tarteka argazkiak ateratzen goaz, inori argazkiak atera baino lehen baimena eskatuz. Hitz ere egiten dut batarekin edo bestearekin.
2007
‎Ezta non nengoen ere. Atera baino lehen, musu eta besarkada ugari eskaini nion bibotedunari, ateraino lagundu zigunean, Elisa zelakoan. Portura eraman ninduen benetako Elisak, besotik helduta.
‎Zoaz nire gelatik, ostikoka atera baino lehen!
‎Bidaiariak bere maskota erabiliz hegaldia egitea eragotz dezakeen beste faktore bat da maskota horrek sei kilotik gorako pisua izatea, eta horrek hegazkinaren sotoan bidaiatzera behartuko du. Kasu horretan, aireontziaren sotoan aurkeztu da hegaldia atera baino lehen. Bestalde, animaliak 45 kilogramotik gora pisatzen badu, aire konpainiak ezin izango du ziurtatu bidaia jabearen hegazkin berean egingo duenik.
‎Marsellesa izan zen kaleko argira atera baino lehen kantatu zuten azkena, eta harexen doinua eraman zuten hiru lagunek ahoari atxikirik, itsasora bidean. Hilerri parera heldu zirenean, Dioni ziplo isildu zen, eta Jesusi galdetu zion:
‎Atzerritik ekarritako jeneroa izaki, dolarretan ordaindu behar zuen derrigor eta kubatarrek, baimen bereziren bat izan ezean, ez zuten horrelako sosik erabiltzen ahal. Alde Zaharraz bertze alderdirik ere ba omen zegoen Habanan eta, aitzakiarik atera baino lehen, erosketak eginik fite itzuliko zirela agindu zion Migeli, zeren...
2008
‎–Zoazte Jaunaren bakean? entzunaz batera, aitaren egin eta eliz atarirako bidea hartu zuen, kaxa atera baino lehen.
‎Goizean etxetik atera baino lehen irakurri nuen beste behin ibilbideari eta nire eginbeharrei buruzko txostena. Aurreko egunetan pare bat aldiz egina nuen haren etxe ataritik unibertsitaterainoko bidea, gosaldua nuen kafetegian, ezagutuak nituen ordezkapen goiz horretan agurtuko nituen aurpegiak, bizkarrean joaz diosala egingo zidaten lankideak.
‎Argazki bakoitzak aunitz ordu ditu bere gibelean eta atera baino lehen xokoa behin baino gehiagotan bisitatu izan du. Ondotik, ordenagailuko lana dago eta hau ere ez da makala.
2009
‎Nahiz eta Nafarroa inguruan eguraldiak hobera egin duen, Nafarroako Gobernuak errepidera atera baino lehen arretaz informatzeko oharra zabaldu die. Horretarako, honako doako telefonoa jarri du (Nafarroako errepidearen egoera zein den jakiteko.
‎Jatetxetik atera baino lehen, Mirenek pilula bat eman zion. Haren erranetan, lasaigarri arina zen, berari on handia egiten ziona.
‎Eskertzen diot bakarrik egon nahi dudala azalpenik gabe ulertzea, galeriako giltza eman eta joatea. Eta eskertzen diot, atera baino lehen, agurearen argazkiari begiratzea eta gustatuko zitzaion esatea. Elias hil da eta eskertzen dut edozein berotasun.
‎Aurpegia garbitzen du komunetik atera baino lehen. Ispilua dauka aurrean baina, bere islari begiratzen dionean, Norak, irratiko esatari banpiroak, ez du inor ikusten.
‎Edo, argazkia atera eta Sena ondoko kaleetatik paseatzera joan behar dutelako. Edo, José Martosek, erretratua atera baino lehen, zein baino zein ederrago daudela esan dielako.
‎Zezenaren arriskua apaltzearren, plazara atera baino lehen ikusmena lanbrotu egiten zaio, arnasa oztopatu kotoia sudurzuloetan sartuz eta bizkarra lur zakuz jipoitu. Plazara jota irteten dira sarritan.
‎Horrela, arazoren bat agertzen bada, behar den informazioa izango da elikagai katean kokatzeko, arrazoiak identifikatzeko, neurri zuzentzaileak hartzeko eta, beharrezkoa bada, merkatuko partida kentzeko. Arrautzaren kasuan, helmugara atera baino lehen, baserriari eta jatorrizko ekoizleari buruzko informazioa ematen da, bai eta beste datu interesgarri batzuk ere, hala nola errute data. Arrautzetan inprimatutako digituek informazio erabilgarria ematen diete kontsumitzaileari eta osasun agintariei.
‎Eta beharbada guztien artean luzeena: garenetik izan nahi dugunera.Horietako bidai batean ikusi nuen nola eguzkia atera baino lehen beti irribarre batekin altxatzen zen gizon batek bere lorategian egunak jarduten zituen. Egun osoa landareen artean pasatu ahal zuen.
‎Gure konpartsak zortzi erraldoi ateratzen ditu, eta horietako bakoitzak 50 edo 60 kilo pisatuko du; beraz, oso garrantzitsua izaten da aurretik ondo berotu eta babesa jartzea. Atera baino lehen, bizkarra babesten dugu, eta berotzeko balio diguten kremak ematen ditugu, lesiorik ez izateko. Gezurra badirudi ere, erraldoiek guk baino babes handiagoa eramaten dute.
2010
‎Orain, familiak bigarren autopsia bat egiteko eskatuko dio Frantziari, gorpua Tolosako gorputegitik atera baino lehen. Goizean egin dioten autopsiaren emaitzak noiz ezagutuko diren ez dakite.
‎Orain, familiak bigarren autopsia bat egiteko eskatuko dio Frantziari, gorpua Tolosako gorputegitik atera baino lehen. Goizean egin dioten autopsiaren emaitzak noiz ezagutuko diren ez dakite.
‎Atxagari buruzko monografikoari eskaini zitzaion bosgarren zenbakia atera baino lehen Josuk artikulu bat eskatu zidan haren narraziogintzaz, baina ez nuen garaiz bukatu (hurrengo urtean aterako zen azken Oh! Euzkadin).
‎Adibidez, Garbiñe Ubedak elkarrizketa bat egin zidan Argian. Garai hartan ez zen normala liburua atera baino lehen hartaz elkarrizketa bat egitea.
‎Ezetz erantzun nion. Gerra atera baino lehen, talde bat ibiltzen omen zen inguru horietan kamioi batekin, eta jendea bildu eta Donostiara eramaten omen zuten beste andre horien etxeetara. Horrenbesteko bat kobratu eta servicio completo.
‎Ihes egin aitzin, Irgun eko ekintzaileek azken agindu bat eman zieten sukaldean zeuden langileei: hamar minutu itxaroteko handik atera baino lehen.
2011
‎V for Vendetta k aske egin nau nahi dudana egin ahal izateko. Arrakasta izan zuen zinemarako egokitzapena atera baino lehen, eta are handiagoa egokitzapen haren ondoren.Eta zer da, beraz, askatasun horrekin egiten duzuna. Web orrialde batekin nabil orain. www.cartoonclassroom.co.uk du izena. Erresuma Batuan eta Irlandan egiten diren arte sekuentzialei buruzko lanak zentralizatzea da nire asmoa.
‎Metallica taldeak eta Lou Reedek elkarrekin egindako Lulu lana kaleratuko dute urriaren 31an. Disko hori atera baino lehen, azala argitaratu dute, baina Britainia Handian ez du onarpen ona izan. Izan ere, Londreseko metro ezagunak diskoaren azala debekatzea erabaki du.
‎Mutilak, limonada edan ondoren, kanpora bidean jarri ziren; kanpora atera baino lehen, ordea, don Jaimek sei lagunei deitu, hauek hari begira paratu, eta hark erran zien:
‎Jertse urdineko patriketatik atera zuen merkantzia. Eurekin edalontzikoa hustu zuen kanpora atera baino lehen. Euri langarra ari zuen eta aspaldi tailer bat izandakoan sartu ziren babesteko, baina ateri zegoenean ere bertan egiten ziren trapitxeoak.
‎Azkenean, komunera sartu eta pixa ahalik eta isilen egin ostean, luze aritu zen bere buruaren txukuntze lanetan. Atera baino lehen, ispiluan begiratu zen: adin zehaztugabeko txakur betazpitsu bat.
‎Mantala jantzi behar da, halaber, gaixoak beherakoa, inkontinentzia, ileostomia, kolostomia edo estali gabeko zauriren bat badu. Erabili eta gero, bota egin behar da mantala, gelatik atera baino lehen.
‎Hala, bada, argitu egin dira neurri horrek sortutako zalantzak. Izan ere, 18 urtetik beherakoek gidabaimena atera baino lehen, auto baten bolantean jartzeko aukera izango zuten, beste adineko pertsona batek gainbegiratuta. “Orain ez da beharrezkoa tamaina handiko proiektu berriak irekitzea.
‎–Eta lepoa moztu, noiz? Espero dut begiak atera baino lehen, eta ez alderantziz.
‎Ganduak jarraitzen zuen kanpoan, aurreko egunekoa baino arinagoa; nahikoa, hala ere, hiriko dorreen orratzak haren gerizpean ezkutatzeko. Etxetik atera baino lehen arnastutako zaldi zuriak lauhazka korritzen zuen Janen zainetan zehar, argitasuna emanez bere burmuinari.
‎Hurrengo egunean, Maria Donostiara esnea saltzera atera baino lehen jaiki nintzen eta esan nion galdetzeko ea zer moduz egin zuen bidaia Etxeberriak. Itzuli zenean esan zidan kostatu zitzaiola portuan sartzea, baina ongi zegoela.
‎Bueltan kanpamenduarena aitatu genion aitona Batistari eta erantzun zigun ez zekiela ezer, aspaldian ez zela hara igo, baina langile haiek ez zirela pertsona gaiztoak, gose handia pasatzen zutela. Neska itzuli zenean ongi joan ginen bide berritik, eta han ordubete galduagatik, esneketaria atera baino lehen iritsi ginen.
‎Hala ere, ongi pasa ginen eta mendia ia ia korrika igo genuen hotza uxatu nahian. Neskari Donibane aldera atera baino lehen esan nion Eguberrietan, ahal baldin bazen, jai egin nahi genuela. Hurrengo egunean, hamarrak ziren jaiki nintzenerako eta hotza hezurretaraino sartua nuen gorputz osoan.
2012
‎Une luze batez giltzei begira gelditu zen. Etxetik atera baino lehen sakelaratuak zituen, Juliarekiko suminak bultzaturik. Haurkeria bat izan zen, mendeku sinboliko bat besterik ez.
‎Autotik atera baino lehen, Dasilvak pistola atera eta kargadorea ikuskatu zuen. Segurtagailua kenduta, arma galtzarbekoan sartu zuen atzera.
‎Atari ilunean paperezko txanoa eta eskularruak erantzi eta sakelan sartu zituen. Larruzko eskularruak eta artilezko txanoa jantzi zituen karrikara atera baino lehen.
‎Mahaiaren aurrealdean zegoen plaka zuzen jarri eta atera bideratu zinen. Idazmahaiari azken begiratu bat eman zenion bulegotik atera baino lehen. Plakan. Stuart Campbell, Vice President?.
‎Gero, batzarra egin nuen, esateko modu bat da, neure buruarekin egin bainuen, ontzira joatean berriro ala eraman edo ez erabakitzeko; oso zaila zirudien ordea, eta, aurrekoan bezala, itsasbehera zenean ezer gabe joatea erabaki nuen. Hala egin nuen, baina txabolatik atera baino lehen arropak erantzi nituen, eta laukidun alkandora, lihozko prakak eta oinetan txapinak besterik ez neramatzan jantzita.
‎Aire zabaleko pasealekuak ere arriskutsuak dira elikagaiak lapurtzen dituen txakur batentzat, ez baita harritzekoa udan animaliak janari hondarrak aurkitzea eremu publikoan edo janari lokalen terrazen inguruan. Carlos Alberto Gutiérrez txakur nutrizionistak, txakurren blog nutrizionistaren egileak, gaineratu duenez, txakurra kalera atera baino lehen elikatzen laguntzen du, gosez dagoen animalia eremu publikoan aurkitzen dituen beste edozein gauzaren kontra jartzea eragozten baitu. 4 Errutinak lagundu egiten dio txakurrak elikagaiak lapurtzeari utz diezaion Zakurraren janarien ordutegia errespetatzea, bai eta irteeren errutina ere, erraztasunak ematen dizkio animaliari lasaitasuna berreskuratzeko eta eskura dituen elikagaiak bilatzeko ohitura bertan behera uzteko.
‎–Inasek ez zeukala besterik esateko ikusita elkarrizketari ez zuela gehiago luzatzeko ematen iritzi zionean?: Tori bi pikopasa atera baino lehen, eskaini zion agurtzeko.
‎Hurbiltzen aditu zituen erritmo berean hasi ziren, halako batean, urrutiratzen ere pausoak, egundo ez zutela alde egingo begitandu zitzaion arren; Galo ez zen ezertarako mugitu haiek erabat mututu arte. Kirik egin zuen sakonunetik atera baino lehen, inguruan ez zegoela beste inor ziurtatzeko.
‎Whiski bat eskatu eta itsasoko urarekin nahastuta irentsiko zuela otu zitzaidan bat batean. Trajedunari ezer atera baino lehen, ordea, niregana hurbildu zen tabernaria. Kafe hutsa eskatu nion, barraren gainean irekita zegoen aldizkari bat leitzeko itxurak egiten nituen bitartean.
2013
‎–Badakizu zer erran zuen Agengo egun hartan, bere bizkarrean zepotik ni atera baino lehen?
‎Younge andere hori, Darcy jaunak zekienez, Wickhamen lagun mamia zen, eta harexengana jo zuen ofizialaren gaineko argitasunen bila, hirira heldu bezain laster. Baina bizpahiru egun iragan ziren emakumeari jakin nahi zuena atera baino lehen. Koiperik edo ustelkeriarik gabe ez zuen, suposatzen dut, bere leialtasuna salduko, zeren jakin, ondo baitzekien bere laguna non aurkitu ahal zen.
‎Labean eduki, eta utzi hotzen moldetik atera baino lehen.
‎Beti gustatu zait" kanibal" hitza. Ahoskatu orduko, urruti batean ikusten dut neure burua, oihan batean, adiskide artean barrez eta bozkariatzen, arerioaren haragi freskoa ehizatzera atera baino lehen. Ez du ezer txarrik horrela pentsatzeak.
‎Parketik atera baino lehen paseo bat eman dugu errepidetxo batetik. Halako batean, oin zalaparta sentitu dugu:
‎Gainerakoak muino batera erretiratu ziren. Halaxe amaitu zen lehenengo ekinaldia, goizaldeko bost eta erdietan, eguzkia atera baino lehen. Preso hartu zuten bakarrak ez hiltzeko erregutu zien, armak eta buruan zeraman lumazko jantzia lurrera boteaz.
‎Nik falta zuen puska gehitu nion," Eta tragoxka batzuk?". Etxetik atera baino lehen, hurrengo astean pilotan aritzeko gelditu ginen, Emiliorekin batera, bi biren kontra. San Alberto egunean, Zientzietako Fakultatearen patroiaren egunean.
‎Zer nahi duzu erran zure" lasterrarekin". Bihar goizean goizik helikopteroz muga zaindu behar dugu. Oskorria atera baino lehen. Ah! ez badut dena neuk egiten!
‎Epaiketaren eszenako esaldi batzuk nahiko zailak dira eta beharbada luke agertokira atera baino lehen horiek berrikustea, begiradatxo bat ematea.
2014
‎Zelako gaua, eta gainera, ezertarako ez. Ate nagusitik atera baino lehen, buelta eman eta oihu egin nion:
‎–Bahekien, bada, zer jartzen zuen gutun horretan Moskutik atera baino lehen? –itaundu zion Nadiak.
‎–Bi ordu barru bilera dut kontseilariarekin eta presidentearekin, erran zion?. Egoera zein den jakin nahi dute, prentsa oharra atera baino lehen. Urbasako abeltzain horren argazkiak albistegi guztietan atera dira.
‎Duela zenbait hilabete karrozerian kolpe txiki bat jasanzuen ibilgailu bat eraman diote Pablori tailerrera, eta hura konpondu behar du. Kolpearen ondorioz, pintura ­geruzenparte bat askatu zen, eta kaltea txaparainoiritsi zen.Mailatua atera baino lehen, zati bat desugertu du Pablok, kalteak zenbaterainoko sakonera duen jakiteko eta denborarekin agertu den oxidoa kentzeko.Ingudetxoarekin eta mailuarekin, mailatua atera du, lehengo forma bera eman arte. Gero, berriro lixatu du eremu kaltetua, pintura zaharraren arrastoak eta konfor­mazioantxapari egin­dako kalteak kentzeko.Pintura berrezartzeko eta korrosioaren aurkako babesabermatzeko, Pablok zenbait produktu eman behar dituazkenean, hala nola zinkezko inprimazioa, mastika, prestagaia eta pintura.
‎Hurrengo egunean, ordutegi berberan, eszenatokiak Algortako Telletxe plazan, Basagoiti Etorbidean eta Portu Zaharrean izango dira. " Gogoratu, bakarrizketa komiko eta familiarren bidez, zurrumurruen eta ideia faltsuen arriskuak agerian utziko dituzte eta baita aurreiritziak eta estereotipo negatiboetara eramaten dituzten ondorioak atera baino lehen informazio gehiago edukitzearen beharra ere", azaldu dute udal iturriek.
‎—Musua garbituko dut atera baino lehen —esan zion Saldiasek.
‎—Gera zaitez Lekunberrin eta zaindu traidorea —esan zion Merino tenienteak Saldiasi bi frantsesen atzetik atera baino lehen.
‎– Pozik jarriko da –esan zuen Agustinek sukaldetik, elurraz ari zen irratiaren murmurioaren gainetik ahotsa igota, zartaginetik xigortutako ogi xerrak atera baino lehen.
‎Haurra lehendabiziko aldiz etxetik atera baino lehen ohiturak dio familiak onespena ematea.
‎Izan zen, dena lurpetik atera baino lehen.
2015
‎“Emozioak atera baino lehen burutik pasatzen dira nolazpait, eta buruak ere bidaltzen dizkio gorputzari bere seinaleak”, Odei Barrosoren irudikoz. Hala, alde emozionala “oharkabean” ateratzen zaion alde bat du bertsotan ari delarik, eta bien “beharra” du:
‎Errespetuaren eta beldurraren arteko zerbait piztu zidaten hitz haiek, eta, gizonaren hitzak agindu bat balira bezala, beherako bidea hartu nuen. Pagaditik atera baino lehen, atzera begiratu nuen berriz; han zeuden gizona eta tximinoa, mugitu ere egin gabe, pagoen enborren artetik begira neuzkan bi itzal geldi.
‎Ospitaletik atera baino lehen hasi zen Nagore psikologo batekin, ez lehengoarekin, oraingoa 50 urte inguruko gizonezkoa zen. Oso gutxi hitz egiten zuen eta lasaitasuna zerion, Nagore ere lasaitu egiten zen berarekin egon ostean.
‎Iñaki telebista arretaz ikusten ari zela ematen zuen, horretarako plantak egiten baitzituen gorputza aurreratuz. Etxetik atera baino lehen azaldu zion aitak zer egin behar zuen eta zer ez, baina erne zegoen, sukaldeko zerbait entzuteko ahaleginean.
‎¡ Terrorista! , egin zuen oihu, poliziek aretotik tatarrazka atera baino lehen. Epaigelatik kanpo zegoela ere, berdin jarraitu zuen alargun hark eta aretoko zarataren gainetik eta sarrerako atetzarren atzetik entzuten genion denok behin eta berriz bere intsistentzia?.
‎8 Haren Maiestateak nahi beza, bizitza honetatik atera baino lehen maitasun hori guri ematea, heriotzako orduan gauza handia izango baita gauza guztien gainetik maite izan dugunak epaituko gaituela jakitea. Ziur joan gaitezke geure zorren auziaz.
‎Ustezko irregulartasunak" frogatutzat" eman zituzten oposizioko alderdiek: kiroldegiko proiektua lehiaketa publikora atera baino lehen, Arcain enpresagaz elkarlanean ibili ei ziren aurreko alkate Eneko Arruebarrena eta Jon Loizaga zinegotzi ohia, ondorioztatu zutenez. Orduan Udal Gobernua osatzen zuten EAJk eta Ezker Batuak, ostera, sutsuki defendatu zuten agintarien" errugabetasuna".
‎– Langabezia asmatu zuenak merezi luke...! –bizkotxa balkoira atera baino lehen, hotz dadin.
‎Zerbait berria hasi behar dut orain, kritikak atera baino lehen eta mundu guztiak bere iritzia eman baino lehen.
‎Hilko zara Steviek hortzak atera baino lehen merezi ez duzuna, kabroi.
2016
‎Gelatik atera baino lehen, bere mahaira hurbildu nintzen liburua hartzera. Eserita zegoen hankak luzatuta.
‎Gizona geldi zegoen, eta nire arreba astiro mugitzen zen. Berehala itxi nuen atea, baina ez Madari korrika eta miauka logelatik atera baino lehen. Tofuren gorputzak ezkutatzen zidan gizonaren aurpegia, baina atea ixterakoan, Tofu mugitu egin zen eta nik gizonaren aurpegia ikusi nuen:
‎Irtetear dagoela, atzera bueltatu eta kandela bat piztu du, artean egun argia bada ere. Atera baino lehen, berriz ere adorezko hitz batzuk zuzendu dizkio dohakabeari:
‎Soslai teknikoa zuen norbait behar zuten. . Oraindik zigortu gabe nengoen, baina ez zuen zentzurik epaiketatik libre atera baino lehen inolako hauteskunde prozesutan sartzea. Oso diana erraza jartzen zitzaien besteei?.
‎Ardoa eta kopak jaso eta aterantz abiatzen da. Atera baino lehen, azken begirada botatzen dio IRATIri.
‎Liburuaren eitea, ordea, nahikoa autobiografikoa da: Madagaskarrera atera baino lehen Marseillan emaniko egunen berri ematen digu Olabarrik, baita bertan hartu zuten Eridan itsasontzian Madagaskarko Toamasina hiriraino eginiko itsas bidaiaren ingurukoak ere. Ondoan datozen hamar kapituluetan barrena pasadizo, gertaera, kontu zahar, ipuin, deskribapen eta beste plazaratzen ditu Olabarri misiolari zaharrak, kapitulu gehienen goiburua zonalde bati dagokiola:
‎Eta horrek arriskua dakar, jarraitu du. Isilune bat utzi du konklusioa atera baino lehen. Hassan II.aren morroiek harrapatzen bazaituzte ez duzu ongi pasatuko.
‎Eddie, kortesiaz diotsut, biharko historia atera baino lehen.
2017
‎Matxelo, Çea kuri xuçeri eurea?! esan zion atera baino lehen, burua jiraturik.
‎" Gure ama zenak ongi aski erakutsi zigunan anai arreboi hori dena, apaizak aldarean eta norberaren garbantzuak lapikoan". Etxera heltzerakoan, hozkailuaren gainean utzi zuen estatua, Bihotz Sakratuaren estatua, eta sukaldetik atera baino lehen musu bat bota zuen airean hari zuzenduta. " Oi, zer nolako buruhausteak ematen dizkidazun...", eta atea itxi zuen.
‎Dena dela erantzun zion ezkongabeak, bagoitik atera baino lehen bere gauzak biltzen ari zelarik hamar minutuz isilik izan ditut; zuk ez duzu hainbeste lortu.
‎Gurpiletako bat ateratzeko zorian zegoen. Begira gelditu nintzen atera baino lehen kaletxoa pasatzea lortzen ote zuen ikusteko. Baina utzi, utzi edozein ibilgailu beltz baten eskuetan.
‎Gizonak ez bezala, komun zuloko urari eragin dio emakumeak, korridorera berriz atera baino lehen. Haren aurrean zerbait irrigarri sentitu da Kepa, bera lumazko jakan, pioleta eta botak eskuetan dituela, eta hura, berriz, oinutsik eta kamisoi zurian.
‎Amorruz, bigarren marra bat sartu zuen komunetik atera baino lehen.
‎Handik atera baino lehen gehienek Frantziara joan nahi dute. Niri, adibidez, Espainiara etortzea ez zitzaidan sekula burutik pasa.
‎Andrea Peraltak segundo batzuk igarotzen utzi zituen autotik atera baino lehen. Atea danbateko batekin itxi eta Asiainen aurrean jarri zen, disimulurik gabeko erronka begietan:
‎Paketeak egin zituen. Etxetik atera baino lehen, komunikabideen helbideak bilatu zituen Interneten: egunkariak, telebistak.
‎Gelatik atera baino lehen, Asiainek azken begirada bat bota zion panpinari. Erruki olatu bat sentitu zuen halako gauza bat erosi zuen gizonaren aldera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia