Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2001
‎Hots metalikoa entzutean, amak logelako atea kisketaz itxi zuela igarri zuen, eta atera joan zen. Eskaileran lixiba usaina usnatu eta ateari bultzada bat jo zion.
2005
‎Probatu eta eureka, atea irekita. Furgoneta barrutik beste ateraino joan, bestaldetik irten, eta atea ostera ere itxi du, klik.
‎Txirrinaren hotsak iratzarri du; ezustekoak zorrotada batzuk garagardo botarazi dizkio kamisetatik behera, eta ia lurrera jaurtiki du bularraren kontra estutzen zuen argazkia. Pentsamenduekin batera markoa bere tokian ipini, tantak arduragabe astindu, eta atera joan da arrapaladan, bihotza lokietan, telebista gaineko erlojuari begira baina haren orratzetan ordua ikusi gabe. Ate aurrean, eskua ia maratilan duelarik, bere itxurari erreparatu dio.
2007
‎Onartu egiten zuen Amandak. Plana, berak jostailuzko pistolarekin ingurura apuntatzea zen, Davidek Oihua hartu eta biek batera museotik alde egiteko, baina irteerako aterantz zihoazela Madonna ikusi zuen Amandak korridorearen amaieran, ile beltz luzea sorbaldetan eta bularrak biluz. Davidek, Oihua besapean, korrika jarraitzen zuen bitartean atera zuen hormatik Amandak Madonna, eta gorputza margolaneko neska beltzaranari besarkatuta atera ziren bi emakumeak museotik.
2008
‎Laguna aterantz joan da, ez azken zirtoa esan gabe:
‎Inspektorea aterantz joan da, hura ireki eta nor edo nori agindu bat eman dio.
‎Barbosaren erreakzioa, orduan, bat batekoa izan zen: zutitu, aurreko ateraino joan eta burukada batez sudurra apurtu zion lapurrari. Jendearen harridurazko oihuek inguratuta, betaurreko handiko kidea hurbildu zitzaion, inork baino gogorrago oihu eginez, eta Barbosak begien kontra hautsi zizkion betaurrekoen kristalak ukabilkada sendo batez.
2009
‎–Zakur iletsuak geldi jarraitzen zuen, Arianeren mugimendu bakoitzari adi. Esku luzatuarekin aterantz joateko adierazi zidan Arianek. Bertarantz ibiltzen hasi ginen, zakurra ez zen tokitik mugitu.
2010
‎Nola gozatu nuen, ama bere onetik aterata ikustean!; nola gozatu nuen, bai, garaipentxo hura, ipurtargiaren argitxo bat bezala agertu zitzaidana, amarekin izan nuèn elkarrizketaren gau luzean!; baina ama tematia zen, eta berandu gabe ahalegindu zen egoera bere alde jartzen: . Nahi al duzu??, ekin zion berriro, begitartea eztituz;. Ez?, erantzun nion, lehor;. Bada, zuk nahi ez baduzu, nik bai!?, esan zidan amak, bere buruaz ziur; eta, atera joan eta ate atzean zain zeudenak deitzen zituela, Helena eta Helenaren ama sartu ziren gelan?
‎Aitziber edo Ixone ote den beldurrez geratu da une batez, eta haietakoren bat izango den itxaropenez ere bai aldi berean, ideia laster baztertu badu ere, ezinezkoa iritzita. Atera joan eta ireki duenean, bezperako presentzia isil bera ikusi du bere aurrean, bezperako keinu hautemangaitz berarekin, bezperako esku motxarekin, bezperako isiltasun egoskor berberarekin.
‎Nola gozatu nuen, ama bere onetik aterata ikustean!; nola gozatu nuen, bai, garaipentxo hura, ipurtargiaren argitxo bat bezala agertu zitzaidana, amarekin izan nuèn elkarrizketaren gau luzean!; baina ama tematia zen, eta berandu gabe ahalegindu zen egoera bere alde jartzen: " Nahi al duzu?", ekin zion berriro, begitartea eztituz;" Ez", erantzun nion, lehor;" Bada, zuk nahi ez baduzu, nik bai!", esan zidan amak, bere buruaz ziur; eta, atera joan eta ate atzean zain zeudenak deitzen zituela, Helena eta Helenaren ama sartu ziren gelan...
2011
‎Ziur nago. Agur keinu baldarra egin diot aterantz noan bitartean.
‎–Lotsagarria! , eta bestaldeko atetik joan, eta igarobide bat zeharkatu zuten, alde banatan gelak zituena. Zerbitzari emakumezko bat etorri zitzaien, ikusgarri jatorra.
‎Ez zionat deituko. Sukaldeko atera joan eta eskatuko zionat.
2012
‎Jose, urduri, ateraino joan zen eta ireki egin zuen. Ez zuen berorik egiten, baina irekita utzi zuen; ondoren, Pablorengana hurbildu zen berriro eta hizketan hasi zen.
‎Brandenburgoko aterantz zihoala deitu zion Sylvieri. Erantzungailua.
‎HORAZIO aterantz doa.
‎ezen ateraino joan da soaren laguntzarik gabe,
‎Neure inguruko zerbitzariengana ere jo dezaket, esan dezaten ea inoiz ikusi ote zuten zalgurdirik nire etxe ondoan, barrukoak zeintzuk ziren jakin gabe. Honelakoetan, eta zerbitzariren batek ohartarazi eta gero, berehalaxe atera joatea izaten zen nire ohitura, eta, begirunez agurtu ondoren, gurdia eta bi zaldi kontu handiz neure eskuetan harturik (zeren eta, sei zeudenetan, zaltzainak lau askatu egiten baitzituen beti), mahai batean ipintzen nituen, zeinaren inguru osoan hamabi zentimetro altu zen ertz mugigarria jarria izaten bainuen istripurik gerta ez zedin. Eta sarri izan ditut aldi berean lau gurdi beren zaldiekin bisitariz betetako neure mahai gainean, nik, aulkian eserita, aurpegia haienganantz hurbiltzen nuelarik; eta talde batekin nengoen bitartean, gurtzainek poliki poliki mahai inguruan erabiltzen zituzten besteak.
2013
‎Bederatziak eta hogeian ailegatu zen Barneyren etxe zaharraren aurrera. Aterantz zihoala txistua entzun zuen ibaiaren ondoan. Ez zen argirik barruan eta porlanezko nasa txiki eta zaharreko mahaian Barney lagun zaharra izango zuela pentsatu zuen.
‎Oi, barkatu, zer galdera inoportunoa... gainera eten egin dizuet. Zera, kanpora joango naiz berriz ere eta lanean utziko zaituztet, azken hitzak aterantz zihoala esan zituen.
‎–Baimena eskatu nahi dio berorri?. Eta ama amonak atera joan, kanpora joana zen aitona Ibrahim, bertze arkitekto baten etxera, zeregin batzuetara?, eta hantxe ikusi zuen amak bere semea, estu baino estuago besarkatu zuena?. Nola eskatzen diguk baimena, Hamza, gure odolekoa bahaiz!??; gero, amona Xadiak besarkatu zuen.
Atetik kanpora zihoan bitartean ezin izan nuen begiratu bat saihestu. Takoiak zolan tenkatuz ematen zituen pausoak, baina aldi berean airean zihoan irudipena eman zidan, aldaken mugimenduarekin lebitatzea lortuko balu bezala.
‎Eta gehiegi pentsatu gabe hangarraren atera joan, kristalezko leihotxoari ukondo kolpe bat eman, eta atea ireki zuen esfortzu handirik gabe.
‎" Baimena eskatu nahi dio berorri". Eta ama amonak atera joan –kanpora joana zen aitona Ibrahim, bertze arkitekto baten etxera, zeregin batzuetara–, eta hantxe ikusi zuen amak bere semea, estu baino estuago besarkatu zuena –" Nola eskatzen diguk baimena, Hamza, gure odolekoa bahaiz!" –; gero, amona Xadiak besarkatu zuen.
2014
‎–Aurrera, Bernice! , egin zuen Otisek aldarri, aterantz zihoala.
‎Gizonak gauza bera egiteko keinua egin zuen baina, beretzat estuegia zenez, ezin izan zuen jauzi batez gainditu. Hortaz, aterantz joan eta handik irten zen gure pausoen atzetik. Ordurako, ordea, guk abantaila txiki bat hartu genuen (metro eskas batzuk), eta korrika egin ahala handitu egin genuen.
‎Mahai gaineko giltzak hartu ditu eta, ondoren, aulkiaren bizkarraldean utzi duen poltsa. Aterantz doa, pauso arinez.
2015
‎–Alde hemendik!?. Ateraino joan, zabaldu, eta amorrazioari eusteko ahalegina nabari zuen ahotsaz errepikatu zuen: –Alde egin ezazu oraintxe bertan nire begi bistatik?.
‎–Dovizhdane? agurtu zituen ama alabak atetik bazihoazenean.
‎X ateraino joan eta berriz itzuli da lau pauso azkarretan. Logela oso txikia da.
‎–¿ Cómo te llamas? , galdetu zioten amatxorekin gelako ateraino joan zenean eskolako aurreneko egunean.
‎Hala, Iñaxio mahaitik altxa eta atera joan zen.
2016
‎Berak bere lanak nehoiz xerkatu ez bazituen ere, horretan hasi zen. Atez ate joaten hasi zen. Areto ttikietan bere burua eskaini zuen.
‎Alberto zutitu da eta aterantz doa.
‎Sorbaldan azken ukalditxoa eman dio zaintzaileari, eta aterantz joan da. Ate ondotik azken keinu bat egin, eta sarrera aurreko eskailerako hiru mailak jaisten ikusi du zaintzaileak.
‎Karga jasogailutik irten, eta hirugarren nabea zeharkatu du; zuzenean kargako moila ondoko atera joan, eta kanpora irten da. Ezker eskuin begiratu, eta ibaialdera doan bidezidorrera jo du, azken gaueko azken itzuliari errematea ematera.
‎Ni ere altxatu eta ateraino joan nintzen.
‎Sarjentuaren oihu latzak, mutur beltzak eta begiratu ilunak ez dute zalantzarako zirrikiturik onartzen, eta, Jaungoikoari Jaungoikoarena bezala Zesarrena Zesarri eman behar omen zaionez, joatea beste aukerarik ez zaio geratzen don Martini. Mugimendu bakoitza patxada bezainbateko zehaztasunez eginaz, altxatu da eserita zegoen aulkitik, jantzi ditu txapela eta berokia, hartu du bere eskuen artean Alsinarena berotasuna eta elkartasuna adierazi nahi dituen keinuan, agurtu du sarjentua egun ona opatuz, eta atera joan da azkenean, non, atea zabalik duela, irten aurretik azken aldiz jiratu eta halaxe esan baitio begira dagokion Alsinari: –Kanpoan itxarongo dizut?.
‎Bihar goizean goizik, Hetsiko dut atea Joan diren urteeri, Bidez bide naiz Joanen,
2017
‎Sukaldea zeharkatu eta patioko atetik atera eta eskailera kosketan gelditu zen. Ben eta Luster ez ziren ageri, baina, han zegoela, sotoko atetik zetorren beste dardarizo nagi bat aditu zuen eta ateraino joan eta beherantz begiratu eta goizeko eszenaren errepikapena ikusi zuen.
‎Alanbre puska handi bat pasa zen nire sorbalda gainetik. Ateraino joan zen, eta orduan sua joan egin zen. Ni negarrez hasi nintzen.
‎Etorri». Kamisoia jantzi zion Caddyri eta Caddy ohean sartu zen eta Dilsey ateraino joan eta gelditu egin zen eskua argiaren gainean zuela. «Eta orain egon denok zintzo, aditzen», esan zuen.
‎«Txintxarri hori konponarazi beharra daukat», esan zuen. Ateraino joan eta astindu batez zabaldu zuen. Txintxarritxoak behin jo zuen, ahul eta argi eta ikusezin.
‎«Non da Jason?». Atera joan zen. Dilseyk atzetik segitu zion pasilloan barrena, beste ate bateraino.
‎Sukaldera sartu eta sua piztu eta gosaria prestatzen hasi zen. Hartan ari zela, dena utzi eta leihora joan eta bere txabola aldera begiratu zuen, gero ateraino joan eta ireki eta oihu egin zuen eguraldi txarraren aurrean.
‎Lehenengo bi lerroak kantatzen zituen behin eta berriz doinua bukatu arte. Otordua antolatu zuen eta atera joan eta Lusterri hots egin zion, eta geroxeago Luster eta Ben sartu ziren. Benek lanturuka segitzen zuen pixka bat, bere kolkorako bezala.
‎«Lo dauden bitartean begiratzea iruditu zait onena», esan zuen Lusterrek. Dilsey sotoko ateraino joan zen. Luster baztertu egin zen, eta Dilseyk kirik egin zuen lur heze eta lizunaren eta kautxuaren usaina botatzen zuen iluntasunerantz.
‎Bainuko atera joan nintzen. Ura aditzen nuen.
‎Nik negarrak utzi nituen, baina ezin nintzen gelditu. T.P. nire gainera erori eta ukuiluko atea joan egin zen. Muinoan behera joan zen eta T.P. borrokan zebilen bera bakarrik eta erori egin zen berriro.
‎Shreveren eskutitzak karraska egin zuen oihaletik barrena eta atera eta helbidea aztertu nuen, eta saihetseko poltsikoan gorde. Gero erlojua Shreveren gelara eraman eta haren tiraderan sartu nuen eta nire gelara joan eta painelu garbi bat hartu eta ateraino joan eta argiaren etengailuan jarri nuen eskua. Orduan gogoratu zitzaidan ez nituela hortzak garbitu, beraz poltsa ireki behar izan nuen berriro.
‎Nire hortzetako eskuila aurkitu nuen eta Shreveren pasta pixka bat hartu eta atera eta hortzak garbitu nituen. Eskuila ahal zen guztia estutuz lehortu eta poltsan sartu eta itxi egin nuen poltsa, eta atera joan nintzen berriro. Argia itzali baino lehen ingurura begiratu nuen beste ezer ba ote zegoen ikusteko, orduan sonbreirua ahaztu nuela ikusi nuen.
‎Ezertan pentsatu gabe segitzen nuen. Ateraino joan eta ireki eta hanka goratu nuen. Irudipena izan nuen automobila errepidearen aldapak eskatzen zuena baino gehixeago okertzen ote zen, baina ez nintzen jabetu barrura sartu eta abiatu arte.
‎Bere erlojuari begiratu zion. Gero atera joan eta auzitegiko erlojura begiratu zuen. «Dolar bateko erlojua erosi behar zenuke», diot nik.
‎«Nire lanaz arduratzen naizen bitartean, horregatik ordaintzen didazu eta». Dendaren atzealdera joan eta ur tragoxka bat edan eta atzeko aterantz joan nintzen gero. Jobek azkenean antolatuak zituen burdinare guztiak.
Atera joan eta kanpora begiratu zuen, belarria adi.
‎Barrura begiratu nuen ateraino joanda.
‎Horrela, senarra berbetan eta berbetan, egin behar zuenak hartaratuta, eta andrea jakinean dagoenaren irribarreaz eta apustu fuertea egin duenaren irrikaz, amildegira heldu ziren. Joxe Mari Sotomayor jaitsi zen autotik lehena, andrearen ateraino joateko. Goiza hotz zegoen, lainotsu, eta ipar haizea heze zetorren.
‎Zorionez, ordurako jaikita nengoen eta Santosi esanda ateraino joateko eta, guardia formala ez bazen ere, ea inor hurbiltzen zen begiratzeko.
‎Bere gelako ateraino joan, atzean inor ez zegoela ziurtatu, berriz itxi, armairua zabaldu eta, karpeta askoren azpitik, paper tolestatu bat atera zuen, sekretu handiz nire aitaren aurrean paratu zuena. Lehenbiziko aldia zuen aitak ETA hitza aditzen zuela.
‎Guardia zibila kopilotuaren ateraino joan zen. Atea irekitzean oinaztura baten moduan atera zen Tripi.
‎Egongelan, hotel orotan gertatzen den bezala, ez zegoen inor. Hotelean ere ez zuten, antza, inor han edukitzeko ohitura askorik; izan ere, bertan sartzeko hoteleko harreraren paretik igaro, han zegoen emakumeari egun ona desiratu eta, honek ikusi zuenean ez kalerantz baizik eta egongelarako aterantz nindoala, lasterka irten zen mostradore atzetik, nirekin egongelan sartu, eta argiak piztu zituen, edo zizkidan. Berriro ere goiz ona opa, eta alde egin zuen.
‎Pare bat minuturen ostean, biraoka eta irristaka, bainuontzitik atera eta argia piztu zuen. Karrikako atera joan eta, munduko ergelik handiena sentituz, aulki bat ipini zuen maratilaren kontra. Whiski botila hutsa jarri zuen aulkiaren gainean orekan.
2018
‎Beyonce eta Andrea aterantz joan ziren. Lindak azkenekoz saiatu nahi zuen.
‎Bestalde, punta benetan zorrotza da eta zerra markak ditu. Txabolako aterantz doa eta kamiseta urdina jantzita daraman Landerrekin egiten du topo atetik irtetean.
2019
‎Coraline bazterreko atearen ondora joan zen. Tira egin zion, baina giltzaz itxita zegoen.
‎Beste ama aterantz joan zen eta giltza sarrailan sartu zuen.
‎Baina arratoitzar beltz bat, aurreko atzaparren artean kanika bat daramana, ez da arerio handiegia bere buruaz guztiz seguru dagoen eta lasterka bizian doan neska batentzat (bere adinerako txiki samarra izan arren). Arratoi beltz txikiagoak atzera eta aurrera hasi ziren Coralineren bidean, hura oztopatu nahian, baina neskak ez zien batere kasurik egin, eta begiak tinko mantendu zituen kanika zeraman arratoiarengan, zeinak pisutik irteteko asmo argia baitzeukan, sarrerako aterantz joanda.
‎Gelaren parte bat bakarrik ikus zezakeen, komodaren parte bat eta ohearen oinaldea bakarrik, eta hantxe botata, Marlowe anderearen kortsea. Baina bazen gela lasai hartan soinu bat berak konprenitzen ez zuena; ateraino joan zenean, harri eta zur utzi zuen hango espektakuluak, eta lehen begiratua egitearekin batera abailan joanarazi zuen sukalde aldera, garrasika: Marlowe jaunak atake bat du!
‎Ez duzue ikusi? Atetik kanpora joan da. Meislen ur txakurra, aurkitu egin behar dut.
‎oihukatu zigun. Atera joan ginen eta ez zegoen inor. Atea itxi eta egongelara itzuli ginen.
‎Hamaiketarako bost minutu falta direnean, amaren logelaren ate aurrean nago eta atariko txirrina entzuten da. Ezustean harrapatu nau; hala ere, kanpoko ateraino joan eta bertako telefonoa hartu dut.
‎...genuke nahikoa ontzi jende gehiago sartzeko, mairuek harresitik barrura eraman edo hondatu ezin zituzten ontziak geuk atzeman eta baliatu bagenitu ere, eta gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea, inor ez bedi itsasotik barna sar edo irten, gainontzeko ostearen zati nagusia Monte da Graçan elkarretaratuko da, han banatu egingo gara berriz, bi bosten ekialde aldeko ateetara joango da, beste bi bosten mendebaldeko ateetara, gainerako guztiak hantxe geldituko dira iparreko atea zaintzeko. Une hartan Mem Ramiresek hitza eskatu zuen, ohartarazteko ezen, Alfofa eta Ferroko ateen aurka erasotzera joango ziren soldaduen lana askozaz nekagarri eta arriskutsuago izango zenez, geldituko liratekeelako, nolabait esan, hiriaren eta estuarioaren artean, zuhur izango zela hauek indartzea, posizioak gotortzeko beharrezkoa izango zen denboran zehar gutxienik, hondamendi handia izan baitzitekeen mairuek, irtenaldi azkar bat eginez eta erresistentzia gutxi aurkituz, portugaldarrak bultza balitzate uretara, non aukera bakarrak izango baitziren itotzea edo lepo egitea, alegia, eta esateko modu bat baizik ez da, lapikoaren eta alfanjearen artean geldituko baitziren.
‎Baina Leirek ez zuen azalpenetan segundo bakar bat ere galtzeko asmorik. Kanpoan polizia sirena bat entzuten zuen bitartean, eskailerak binaka jaitsi eta irteerako aterantz joan zen arrapaladan.
2021
‎Oso aspaldiko haur esperientzia haren oroitzapena abian jarrita, ate hura lehenengo aldiz ikusi zuen unean, emozio berezi bat sentitu zuen, erakarpen bat, desira bat, atera joan, ireki eta barrura sartzeko. Aldi berean, argi eta garbi zeukan erakarpen hari amore ematea zuhurtziagabea edo okerra zela, ez zekien esaten nolakoa.
‎Oso aspaldiko haur esperientzia haren oroitzapena abian jarrita, ate hura lehenengo aldiz ikusi zuen unean, emozio berezi bat sentitu zuen, erakarpen bat, desira bat, atera joan, ireki eta barrura sartzeko. Aldi berean, argi eta garbi zeukan erakarpen hari amore ematea zuhurtziagabea edo okerra zela, ez zekien esaten nolakoa.
‎Ibilgailuan sartu nindutenean, Mozarten K622 klarinetearentzako kontzertua entzuten zen, adagioa. Aterik ate gindoazen ibilgailu barruan lehen martxa aldatu gabe, kolpeka. Atea pasa orduko, gidariak agur esaten zion garitako funtzionarioari eskuarekin.
Aterantz zihoala ez zen lasaitu, zeren ezpel inausiz inguratutako parterre txiki trinkoen artetik pasatzen baitzen bidea, eta ematen zuen mehatxupean landatuta zeudela: " Hazi eta ugaritu zaitezte orain, baina ez zaitezte ez gehiegi hazi, ez neurriz gain ugaritu, eta, batez ere, apartatu bide honetatik!".
‎Jaiki ere egin zen, lanpara piztu eta aurrezki libreta begiratzeko. Egunsentia baino lehentxeago, jantzi eta gosaria prestatu zuen, eta jaten ari zela, itxitako atera joaten zitzaizkion begiak behin eta berriro. Poz maleziatsuko distira bat zeukan begietan.
‎–Gero elkartuko gara, orduan –esan zuen Blomartek. Aterantz joan zen– Gero arte.
‎Danbatekoa eman zion ateari joatean eta luzaro ibili zen. Udazkeneko egun ederra.
‎–errepikatzen zuen jaikitzen zen bitartean. Aterantz joan zen.
2022
‎Nahaspila txiki bat sortu zen esekitokien aurrean, sartu berrien eta atera nahi zuenaren artean. Doneztebek zutitzekoa egin zuen, baina ordurako Jokintxo aterantz zihoan. Une batez, argazkilaria so egon zen kapela xelebre batekin jantzitako mutil hari, susmoa aurpegi irristakorrean marrazturik.
Ateraino joan dira, leihatilako tiket saltzaileari galdetu diote. Halako mutikorik ez duela ikusi erantzun die.
2023
‎Atzo, Nagoreren ohean hartu zuen loak, nekearen nekeaz, eta hiru bider esnatu bazen ere, ezin izan zen jaiki. Goizean, ohi baino lehenago altxatu da Ander, eta aterantz doala:
‎Emakume gehienak eta gizon batzuk. Lantegian materiala mugitzen aritzen zen mutil gaztea –lanera patinetean joango balitz bezala zihoan kalez jantzita– ateraino joan eta, barruan emakumeak baino ez zeudela ikustean, ez zen sartzera ausartu.
‎–Kontzejuak medikuak ekarri zituen, soldaduak ipini zituen herriko ateetan joan etorriak eteteko, baina...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia