Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 621

2000
‎Lizarran jaio zen akordioarekin eta bere atzean zegoen argazkiarekin, abertzaleak eta beste sektore anitz bildurik, itxaropena eta ilusioa piztu ziren fase berri baterako oinarriak jarriz. Urte asko pasatu behar izan ziren Lizarrara ailegatzeko. Txibertatik Lizarrarako bidea luzea, luzeegia, izan da abertzaleontzako eta, batik bat, garesti ordaindutako ibilbidea.
2001
‎Honaino, labur beharrez bezainbateko labur hariz adierazia, egitasmoaren historia. Urte asko pasatu dira egitasmoaren hatsetatik gaur arte. Lan honen onurei buruzko orduko arrazoiek eta gaurkoek berdin samarrean segitzen dute:
2002
‎Jeremy Bentham 1788an itzuli zen Londresera, eta Samuelek 1790ean jarraitu zion. Atzera Londresen zeudenean, urte asko pasatu zuten elkarrekin eskemari buruz lan egiten. Samuel Benthamen ekarpena Panoptikoan ezarriko zen makineria asmatzea izan zen, oinez ibiltzeko gurpil handia, esate baterako, presoei batetik zeregin mesedegarria eta, bestetik, beharrezko ariketa eskainiko zizkiena.
2003
‎50eko hamarkadan titulu bat izatea oso zaila zen, ez bakarrik ijitoentzat, baita" payoentzat" ere; gerraostean behar asko pasatzen ziren, eta gehiago ijitoa izanda, orain baino askoz aurreiritzi gehiago baitzeuden. Gainera ikastetxeetan gaur ditugun hobekuntzak eta erraztasunak ere ez zeuden.
‎Denbora asko pasatu da UEUren Talde Eragileak lan hau agindu zidanetik. Harrezkero, UEUko kide askok galdetu dit noizko egongo zen amaituta; beraien kezka eta jakin mina akuilu beroa izan dira niretzat.
‎Argi gehiago pasatzeko hondoa kentzea komeni da. Oso emaitza onak ematen dituzte ping pong eko pelotatxoak (jogurt edalontziak eta potoak bezala, lodiera txikiko plastikozkoak dira, eta, beraz, argi asko pasatzen uzten dute) eta bainu eskotxak (horiek ere zuriak) fokuaren inguruan. Mota guztietako objektuak dituzten lanparak Beste kasu batzuetan, argi iturria dagoen ontziak originaltasuna eman diezaioke lanparari.
‎Denbora luzea zeraman neskak antzekorik galdetu gabe. Iritsi berritan, gogoratu du mutilak, gau asko pasatu zituen esna, zibilen beldurrez. Bolada batean gaueko bi hiru guardia jarraian egiten jardun zuen gajoak, loari aurre ez egitearren.
2004
‎Sute baten atzaparrak ere ezagutu zituen. Etxeko andrearen esanetan ez zen jende asko pasatzen, batez ere asteburutan, Eibar eta Azpeititik jende asko etortzen zen Igeldoko parkera oinez eta limonada eta pepsicola edatera geratzen ziren hemen. 1975 urte aldera, Igeldotik honaino pista zabaldu zutenean, baserriari beste eraikuntza bat erantsi eta kantina izatetik jatetxe izatera igaro zen.
‎1964an etorri nintzen. Asko pasatu ginen etxe hartatik, oso ekintza interesgarria izan zen. Ordurako, euskararekin eta beste hainbat gauzarekin kezkatuta nengoen.
‎Birusaren garapena eta ugaltzea eragozteko bi proteinatan nola jokatu asmatu zuten. Hala ere, oraindik denbora asko pasatuko da txertoa merkatuan jarri arte.
‎Amaren aldetik denok gara Euzkitzetarrak. Azkoitian urte asko pasatutakoa naiz, amaren aldeko aitona amonekin, osaba izebekin… Telefonoz nitaz galdezka deitzen zutenean, ‘Euzkitze hor al da? ’, ‘Zer Euzkitze, hemen asko gaituk! ’, erantzuten zuten. Bestalde, lehenbiziko saioa Arrasaten egin nuen, Eskolarteko Txapelketan, eta Mikel Mendizabal genuen gai jartzaile.
‎Badira hamabost urte Irunen Bentas auzoan Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra atxilotu eta gero kartzelaratu zutenetik, ETAkoa izatea leporatuta. Kartzela asko pasatu ondoren, orain Cadizen (Espainia) Puerto Santa Marian —han ateratakoa da argazkia—. Uztarriak galdera batzuk pasatu zizkion idatziz, eta erantzun ditu.
2005
‎Haurtzaroan telebista aurrean ordu asko pasatzeak hezurren osasuna murrizten du helduaroan
‎Nolanahi ere, apaingarriak direla eta, kolore iluneko gortinak eduki nahi badira, beti erabil daitezke gezurrezko errezelak, arrunten efektu bera baitute, baina ez dute argi naturala sartzeko arazorik sortzen. Argiaz gozatzeko errezel gomendagarrienen artean, kolore zuriko estoreak daude, udan beroari pasatzen uzten ez diotenak, baina, aldi berean, argi asko pasatzen uzten ez dutenak. Beste une batzuetan, bisa ere intimitatez gozatzeko modu bikaina da, eguneko argitasuna aprobetxatzen den bitartean.
‎Errespetu handia zidan. Momentu txarrak ere bai, baina onak asko eta asko pasatu nituen berarekin, eta lan asko egin ere bai. Edadez eta pareko, Antzertin batera, eta senar emazteak bezala, zenbat urte eta zenbat ordu pasatu ditugun elkarrekin!
‎Itziarri, egunerokoa itxi eta urrutira joan zaio pentsamendua. Estadio askotatik pasatutako negar malko batek busti dio masaila.
‎Horregatik egon gara paseatzen izeko Martina eta Iñes eta ni eta katua. Ze gauza asko pasatu dira gaur. Eta libelula urdina nire belaunetan dago orain, kristalezko potean.
‎Espioitzan, datu interesgarriak atera nituen, halere. Hiru bider ikusi nuen Marro eskolako eraikuntzan sartzen; han, beheko solairuan, eskolari erantsita, komun publikoak zeuden; haietara joan bazen hiru aldietan, berebiziko maskuria behar zuen eduki Marrok, denbora asko pasatu baitzuen atzera irten aurretik. Ni ziur nengoen droga saltzen ziola Adelari, eta nire maistra diru
‎Hurrengo hilabeteetan, maistra berriaren irudiak bete zuen nire gogoa; orain konturatzen naiz zer nolako irudi idealizatua osatu nuen nire barruan, baina infernu hartan zerugunea eskaini zidana ez nuen bada idealizatuko! Urte asko pasatu dira hartatik, eta, bizitzak garai hartako irudi gardena arrasto beltzez margotu badit ere, funtsean maistraren hasierako irudi hark bizirik dirau nigan, eta ez du galdu orduan eragin zidan zirrara garbiaren amiñirik ere. Amiñirik ere ez, gertatuak gertatu.
2006
‎Goi mailako jokalaria izateko, berriz, maila psikologiko eta fisiko oso ona behar da. «Jokalari profesionalek ordu asko pasatzen dituzte gimnasioan, baina psikologikoki ere oso indartsuak izan behar dute. Kontzentrazioa da golfean ondo jokatzeko gakoetako bat».
‎Antzina, erromatarrek esaterako, kezka handiagoa zuten kontu hauetan eta denbora asko pasatzen zuten terma kolektiboetan, Higiea jainkoaren babesean. Ohitura garbi hau Erdi Aroan ere mantendu zen Mendebaldean, eta Ekialdean, aldiz, bainu turkiarrak nagusitu ziren.
‎eta asko pasatzen zaizkigu buru ondotik.
‎Gainera, aretoko dekorazioaren ardatzetako bat da. Horregatik, normalean denbora asko pasatzen denez haren gainean, oso garrantzitsua da sofa bat ondo aukeratzea erosi aurretik. Faktore bat baino gehiago hartu behar dira kontuan:
‎Horretarako, arropa egokia eta egunari aurre egiteko behar den janaria eraman behar dira. Ordu asko elurretan Txangoa egitea erabakitzen bada, ordu asko pasatzen dira kanpoan, eguzki orduak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen baitira, eta ez baita denborarik galtzen jatetxe batera bazkaltzera joateko. Ohikoena da janaria etxetik eramatea eta leku egokian jatea, baina eremutik atera beharrik gabe.
‎Ohikoena da janaria etxetik eramatea eta leku egokian jatea, baina eremutik atera beharrik gabe. Etxetik kanpo ordu asko pasatzen direnez, garrantzitsua da hotzetik babesteko eta aktibo egoteko behar den energia guztia emango digun elikagairik ez izatea. Garrantzitsua da hotzetik babesteko eta egun osoan aktibo egoteko behar den energia guztia emango diguten elikagaiak ez izatea.
‎Programaren ordutegia ere ona da. Izan ere, ikasleek ordu asko pasatzen dute ikasgelan, beste hizkuntza batean eta ahalegin handia eskatzen zaie. Ikastordua, ordea, ludikoa da eta horrek haien parte hartzea bultzatzen du".
‎–Ez dakit ziur kontua nola den baina, entzun dudanagatik, bere kontra zeuden atxiloketa aginduak indargabetuta geratu dira, urte asko pasatu direlako edo horrelako zerbait, baina ez egin niri kasu gehiegi.
‎Mesfidantza giro horretan, kalifak berak izendatutako emirrak bidali zituen Andaluziako lurraldeetara, eta asmatu ezinik, beti mesfidati, denbora gutxian emir asko pasatu ziren Sevillatik eta Kordobatik –Sevillatik Kordobara aldatu baitzuten hiriburua. 730 urtean Abd al Rahman ibn abd Allah al Gafiqi izendatu zuten Kordobako emir, konfiantza osoko gizona, gizon leiala eta indartsua, fede handikoa eta beso gogorrekoa.
‎" Bahitu egingo dugu" esaten zutela," gotorlekuko putzura botako dugu" amesten zutela... Izuak sortutako jolas eroak izan zirela, eta ametsetan bezala ordu asko pasatu zituztela planak antolatzen, planak egiten...
‎Denbora asko pasatu baino lehen, harresiaren ingurutik hurbiltzen ikusi nituen Zipriano eta Carvallo, bizkarretik eskua elkarri botaz. Pozik zetozen, barreka eta imintzioka.
‎Bi biak. Ez zuten errieta askorik egiten, denbora asko pasatzen zuten isilik, baina horrek ondo konpontzen zirela esan nahi du. Ez dakit.
‎Bakean lagatzeko esango zidak, hori zen behin eta berriro nagusitzen zitzaidan erantzuna. Egun asko pasatu ziren egunerokoa oparitu zidanetik, eta, gaur haatik eta bihar hargatik, nik ez nion artean esker oneko ezer esan, ezta sikiera ohar labur bat bidali ere: neska batek opari bat egitea guztiz normaltzat zeukan harroxko bat nintzela pentsatuko zuen Elsbethek.
‎Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok, baina oraindik ere zehaztasun handiz gogoratzen ditut. Uste dut badakidala zergatik.
‎Arrainak, Angeloren begiak jaten. Urte asko pasatu dira ordutik, liburu eta dosier asko irakurri dut, Angeloren oroitzapenak gogoan ditudala beti, OVRAri eta Mussoliniren aurkako erresistentziari buruz.
‎Niri liburuak dibujoekin gustatzen zaizkit! Inoiz hartu izan dut baten bat dena letrekin baina laster utzi dut, kanpoan gauza asko pasatzen delako... Gero, kezka handiz:
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...ituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu ...
‎Gutxienekoa da jakitea bulego hau gobernu autonomiko edo are zentraleko erakunde batekoa, banku, egunkari, profesional independiente batena edo are etxe partikularrekoa eta guztiz pribatua ote zen. Munta duena da jakitea bulego hartan lan egiten zuen pertsona, Gizon Handia jauna, bere biografia dagoeneko nahikoa luzean, tipo horretako bulego horietako askotatik pasatua zela, noiz buru, noiz aholkulari, noiz konspiratzaile, noiz negoziatzeko zerbait daukan bezero, noiz bezeriaren interesak kudeatzen dituen tratulari, noiz saltzaile arrunta, alderdi politiko zibilizatu guztiekin harremanetan egon eta gero, harik eta erabaki garrantzizkoak hartzen diren toki gorenetan ezagun, oso ezagun, bihurtu arte, klasiko ez esateagatik; eta klasiko, halako moldez eta ... esaterako, administrazio autonomikoko goi mailako ordezkari, edo honen eta gobernu zentralari eusten zion partiduaren arteko bitartekari, edo halako banku, enpresa edo egunkariko administrazio kontseiluko kide, edo –zergatik ez, Gizon Handia bezalako batek horrenbeste ahal zuen, eta gehiago ere–, demagun, hiritar burutsu, eraginkor, serio, arrazional eta ponderatu batzuek osatutako iritzi korronte bateko lider; eta halako moldez eta halako maneran non ordurako, denen begietara, berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen.
2007
‎Garai batean Iparraldean oso erraza zen jakitea nola pentsatzen zuten. Ni (Zabal) egoten nintzen eta ETAko militante asko pasatzen zen. Hitz egiteko interesa zuten, galderak egiteko, tenperatura hartzeko nolabait.
‎Dena ez nuen gastatu. Baina herrialde asko pasatu behar izan nituen, alderrai ibili nintzen denbora askoan, hoteletan aterpe hartu gabe. Janari eta garraioan besterik ez nuen gastatzen.
‎Euskalduntze alfabetatzean urte batzuk daramatzagun irakasleak izaki, egunerokotasunean topatzen dugun errealitateak kezkatu egiten gaitu. Ikasgeletatik ikasle asko pasatzen dira, helburu, izaera, kezka, gaitasun, soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain eta sentsibilitate ezberdinekin. Baina ez dugu nabaritzen hauek euskararen normalizazioan duten eragina egiten den esfortzuaren adinekoa denik.
‎Gustora asko pasatzen gendun bat orain ez akordatzeko.
‎Denbora asko pasatu gabe berriz etorriko zeatela.
‎Ordutik onaz naigabe asko pasatu gure artian.
‎Imanol Kerejeta psikiatra da Donostiako Ospitalean, eta haren kontsultatik depresio gaixo asko pasatzen da. Kerejetaren esanean, tristura patologikoa izateko gutxienez bi aste iraun behar du, eta sakona izan behar du, barrukoa. Hori da sintoma nabarmenena, baina depresioa diagnostikatzeko beste sintoma batzuk ere izaten dira kontuan.
‎Korala 11 neskak osatzen dogu eta batzuk hasiera hasieratik jarraitzen dabe, ganera. Taldetik lagun asko pasatu dira eta orain dala urte batzuk arte mutilak be izan dira.
‎Moreno Cabrerak, Babeleko dorrearena gogoratuz, zera dio: " Hizkuntzen arteko ezberdintasuna, oso antzinatik, maldizio eta zigor jainkotiar bezala izan da ikusia" 134 Urte asko pasatu dira ikuskera ezkor horri buelta emateko eta, Humboldten hitzetan," aniztasun linguistikoa, kulturarentzako oztopo kaltegarri bezala" edota" hizkuntzen ikaskuntza, hezkuntzarako beharrezko gaitz bezala" kontsideratzeari uzteko135.
‎baina urte asko pasatuko dira.
2008
‎Borrokalari olinpikoa, dudarik ez. Artzain lanean ez naiz ona, denbora asko pasatzen dut eta kanpoan. Borroka uzten dudanean etxean, artzain jarraitu nahiko nuke, hemen igaro ordu guztiak.
‎laborariek, ikasleek, langile liberalek, enpresa langileek, arrantzaleek (JAC, JEC, JIC, JOC, JMC), eta gainera Hego Afrikako kolonietarik etorriak ziren mugimenduak Scout eta Ibiltariak (Routiers). Artetik erranez, soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain abertzale eta sindikalista asko pasatu dira elkarte horietarik. Baina mugimendu guziek sortzen dituzte beren etsaiak.
‎Gelako aireak eta, airearekin batera, bertan direnentzako eragin kaltegarriek kutsaturik irauten du, baita erretzailea bertatik irten eta handik denbora asko pasatutakoan ere.
‎– Asko pasatu zuen zure amonak. Gerran ere bakarrik egon zen urtebetez, senarrik gabe.
‎AGURTZANE. Bai, une eder asko pasatu ditut hemen. (pentsakor) Bueno, eta baita ez hain ederrak ere?
‎GERMAN. Urte asko pasatu ditu kartzelan?
‎Bilbon «pozik» dagoela adierazi du Vasilencok, baina ez duela bertan geratzeko asmorik; bi hilabeterako etorri da eta jaiak amaitzearekin batera, Valentziara (Herrialde Katalanak) doa. Mugitzen den herriak goroldiorik ez duela diote; kaleko artistek ere goroldioari beldurrez edo, ez dute denbora askorik pasatzen herri berean.
‎Bigarrenean, hark egin ezin izan zuena egitera gonbidatu zuen iloba, eta horrela amaitu zuen hirugarrena: «Denbora asko pasatu gabe/ itzuli zaitez etxera/ eta hil aurretik etorri zaitez/ zure amama agurtzera».
‎Asko. Joan de sasoitik hona gauza asko pasatu dira. Askoz futbolari hobea naiz orain.
‎Beraz, denbora guztian erori egiten gara eta, aldi berean, lurreko testu orriak paretean itsasten goaz. Ordu asko pasatzen dira pareteko testuek zentzua izan arte.
‎Entzuten baino gehiago gozatzen da norbera, neurri batean, artista ere badenean. Jende asko pasatu da musika eskoletatik. Eta hainbeste indar inbertitu ondoren, indar hori erabiltzeko eta gozatzeko aukera eman nahi genien.
‎Ezagutzen zaitut jada, printzesa. Gau asko pasatu dira elkarren aitormenak irakurriz.
‎Ewanekin Edinburgon izan nintzeneko argazkiak ikusten egon nintzen atzo. Argazki bati begira denbora asko pasatu nuen. Taberna baten aurrean ageri ginen Ewan eta ni, antza Eskoziako pub zaharrena zenaren aurrean.
‎...guztia kontatu beren baserrira joan ginen hartan, ez nuen-eta Inazio zeharo beldurtu nahi, hurrengo astelehenean Iruñera joan ginen astero bezala, baina ez nuen atsoa bisitatu, hotelera joan ginen zuzenean, eta Inaziok aitortu zidan buelta asko eman zizkiola nik esandakoari, eta berriro galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, zuzenean erantzun ordez, zer pentsatzen nuen azaldu nion, burutik askotan pasatutakoa kontatu nion nik, Tomasek hilda bakarrik utziko ninduela bakean, baina berorrek ez beza pentsa nirea gorrotoa zenik, ez zen behintzat gorroto hutsa, Inazioren begi tristeen nahigabea ikusten nuen nik ohean sartzen nintzen aldiro, baserri triste hartan edo hotel ilun bateko gela ilunago batean ilusioa puzteko ere balio ez zuten ametsak egiten, eta Inaziogatik etorri zitzaidan burura To...
‎Tomasek barre egiten du eta bi ibilgailuek ia talka egiterainoko hurbiltasun batean egiten dute hainbat denbora. Errepidea zuzen zuzena da, Tomasen autoa eurrez da arinagoa furgoneta baino, eta aise asko pasatuko lioke. Furgonetakoek, gainera, eskuin aldeko argi keinukariari ematen diote behin eta berriro.
‎Ez dut gogoan aita eta ama izango ginela erabaki genuen egun berean izan ote zen ala digestioa ondo egiteko egun batzuk pasatzen utzi ote nuen, baina istorio honi dagokion hurrengo irudia ordenagailuaren aurrean ageri zait. Ziurrenik Google n" adopción" eta" internacional" hitzak idatziko nituen, ziurrenik ordu asko pasatuko nituen pantailaren aurrean, loari eta idazketari lapurtutakoak, eta ondo gogoan ez badut ere, badakit informazioa bilatzen hasiko nintzela, buru belarri hasi ere, dena berehala aurkituko nuelakoan, dena berehala aurkitu nahian, horrela jokatzen baitut zerbait kaskezurrean sartzen zaidanean. Egun haietan izan nuen lehenengo aldiz NAELen berri. Nazioarteko Adopzioetarako Elkarte Laguntzailea, gazteleraz ECAI?
2009
‎Eta ekoizleak denbora asko pasatzen badu produktu berria ekartzeko?
‎70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean dagoen senide bat zaintzeko deia jasotzen duen egunean. Ospitaleko errutinan murgilduta denbora asko pasatzen du, eta bere senarra Juan Marik ez du begi onez ikusten emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela-eta, Axunek ezer gutxi esaten dio benetan berezia izan den gertaera batez:
‎Festaz gozatzeko aukera onenetakoa, gustu eta adin guztietarako Bilbon antolatu dituzten kontzertuetara hurbiltzea izango da, gaurtik hasi eta igandera bitartean, izen handiko talde asko pasatuko dira eta Bizkaiko hiriburuko agertokietatik.
‎Euskal Herritik ez oso urrun, Miranda de Ebron hain zuzen, hiru eguneko musika jaialdia egingo da, irailaren 18an, 19an eta 20an. Bertatik euskal talde asko pasatuko dira. Lehenengo egunean, Vetusta Morla, Sidonie, Delorean, Niños Mutantes eta Templeton izango dira; bigarrenean, Zodiacs eta Arizona Baby eta hirugarrenean, Love of Lesbian eta beste hainbat musikari ezagun.
‎Hala eta guztiz ere, 80 km/ h ko abiaduran joatea, baina bosgarren martxan beharrean laugarren martxan joateak ez du inolako efektu onuragarririk. Eta azken efektu hau askotan pasatzen da, gidatze eraginkorraren ezjakintasuna dela medio.
‎H AMAR egun geratzen zaizkio erakusketa zabaltzeko (hamar egun arima galtzeko) eta Martinek denbora asko pasatzen du emakume luze eta profesionalarekin. Mutu jarraitzen duen arren, hain faringitis luzerik existitzen ez den arren, emakume luze eta profesionalak ez dio deus esaten.
‎Sorari buruzko zerbait jakiteko, beraz, garai hartako koordinatzailea bilatu behar dela esan du Musonek. Drentelek azaldu dio oso gauza zaila dela hori, ordea, koordinatzaile asko pasatu zelako Ris batzarretatik. Gelditu gabe aldatzen omen zituzten koordinatzaileak, batzuek astebete ere ez zutela egiten, esan dio Drentelek.
‎Berriro piztu duenean askozaz serioago daude guztiak, ez da barrerik entzuten. Ematen du denbora asko pasatu dela, ordubete beharbada. Fresleven bera ere serioago ari da orain (ez erabat).
‎Carmen Santiri segika hasi zenetik ezkondu ziren arte ez zen denbora asko pasatu. Sabin eduki nuen urte berean ezkondu ziren Carmen eta Santi.
‎Jende asko pasatu zen egun horietan handik. Horietako batek, neskatxa batek, esan zigun trasladatu behar zutela La Platara, eta abioia sekula hartu gabea zuenez, zerbait eman behar ziotela bidaia ondo egiteko.
‎Esanguratsuak dira lehen hamarkadako diru sarrerak. Urte asko pasatu eta geroko egoera ere esanguratsua da: 1960an 33.000 pezeta edo 200 euro jasotzen ditu Euskaltzaindiak guztira.
‎Baina edozer egingo dut enpresagatik. Lehen ere momentu larri asko pasatu ditugu, etabeti asmatu dugu aurrera egiten.
‎Antz handiko pertsona bat izango zuan. Denbora asko pasatu duk?
‎Horixe! Denbora asko pasatu du kanpoan eta izugarri sumatu du zure hutsa.
‎AITOR: Denbora asko pasatu da eta asko aldatu gara. Zu batez ere.
‎AITOR. Ez, ni ez, baina ama hemen jaio zen eta uda asko pasatu ditugu herrian. Nik amak baino gehiago, hala ere.
‎Jose Frantzisko Aizkibelek aipamen argia egin zuen idatzi batetan. Urte asko pasatu ziren, baina, euskaltzaleek hain nabarmen sentitzen zuten premia asetzeko. Bonaparte Printzea, Karl Hnnemann edo Theodor Linchsmann bezalako atzerriko ikerlariek ere lagundu zuten asmoa.
‎Espetxe fitxei dagokienez, Administrazioaren Artxibo Orokorretik 12.500pertsonei buruzko informazioa jaso da, eta pertsona horientzat edo beraien familiartekoentzat eskuragarri dago. Egiaren bidean biktimei lana errazteko pausoakdirela azpimarratu behar da, baina urte asko pasatu ondoren eta modu partzialeaniristen direla gogoratuz. Nafarroan, berriz, fronterik ez egon arren, Gerra Zibilarengaraian, biktimak ugariak izan dira, bai momentuan bertan eta bai ondotik, bainaNafar Gobernutik egia jakiteko bidea inoiz ez da jorratu.
‎Azeleragailu horiek web orriek instalatzen dituzte. Bestalde, Explorer 8k historia ezabatzen du azken saioen arrastoa ezabatzeko, eta pasahitzak eta erabiltzaile izenak erregistratu gabe nabigatzeko aukera ematen du, “in private” funtzioaren bidez. Funtzio hori oso erabilgarria da erabiltzaile askok pasatzen dituzten ordenagailuetarako. Segurtasun hobekuntzak “smart screen” iragazkia bezalako tresnetan oinarritzen dira; iragazki horrek “phising” a prebenitzen du, orrialdearen segurtasunik eza ohartarazten duen eta software kaltegarria deskargatzea saihesten duen tamaina handiko ohar baten bidez.
‎Hori bera gertatu zitzaion Koldo Pozuetari ekainean. Huts egin zuen semaforoak, baina askotan pasatzen naiz ni bide horretatik, eta banekien ordu horretan trena pasatzekoa zela. Horregatik gelditu nuen traktorea; baina, noski, nire eserlekutik traktorearen muturreraino zazpi metro badira, eta pixka bat aurreratu nuen, bazetorren ikusteko.
‎Elikadura ohitura desegokiak, desorekatuak. Anorexiaren kasuan, janari mota eta kopurua pixkanaka murriztuz joatea, janaria asko zatitzea, oso kopuru txikiak jateko denbora asko pasatzea... Bulimiaren kasuan, bizitzako arazo edo gorabehera batek eragiten duen antsietate edo ezinegonak izugarrizko janaldiak egitera bultzatzen du pertsona.
‎Orratzen dantzen menpean kanta da horren adibide: eguneroko estresaren gaineko gogoeta egiten dugu kanta horretan; aste osoan ordu asko pasatzen ditugu lanean, eta asteburua beti geratzen da motz, azaldu du Azkaratek.
‎Baliteke. Nik antzeztu nuen pertsonaia, adibidez, ez zen oso garrantzitsua izan, eta urte asko pasatu dira. Nire kasuan behintzat ez zait iruditzen iruzurra denik.
‎1994an desegin zuten taldea. Hasierako urteetan, musikari asko pasatu ziren Zaramatik. Baina bakar batzuek egingo dute bira:
‎Berez Monterron parkean zen The Graffiti Classics taldearen kontzertua, baina eguraldi petrala zela eta, azkenean Amaia antzokian egitea erabaki zuten. Bertaratu zirenek ederki asko pasatu zuten.
‎Iazko irailean hasi ginen, 2008ko abenduan Zumarragan egin genuen saiorako, eta ordutik ez gara gelditu. Ordu asko pasatu ditugu entrenatzen, bai taldean bai bakoitza bere kabuz. Entrenatzeko tresna berezi bat egin dut, eta bestela lau taldeok erabiltzen dugun kaxa erabili izan dugu taldean entrenatzeko, eta horrekin ezin zenean harriarekin entrenatu dugu.
‎Mugimendu mota asko pasatu dira gaur egun modan dagoen ebidentzian oinarritutako medikuntzara iritsi arte, baina horrek ere onartu eta proposatzen du eredu biopsikosozial bat; hau da, arlo psikologikoa eta soziologikoa ere oso kontuan hartu behar direla dio. Ia gehiengoak dio, beraz, azken horrek garrantzi handia duela jasaten dudan gaixotasuna arrakastaz tratatzeko.
‎Nola, gainera. Beste finalik jokatu ezean, denbora asko pasatuko da azken hilabeteotan Athleticen inguruan sortu den ikusmina eta ilusioa ahazteko. Ikaragarria izan da.
‎Ez dira urte asko pasatu. Ezta hamabost ere.
‎Ez dut asko ikusteko aukerarik izan lanean nagoelako, baina uste dut, betiko moduan, jende asko etorri dela sanferminetara. Hemen, behintzat, jende asko pasatzen ikusten da.
‎Loreak oso gazte ihes egin zuen bere sorterritik, Arrasatetik. Urte asko eman ditu ihesean, besteak beste Mexikon denbora asko pasatu zuen eta azken urteetan Baionan bizi zen, bertan bizitza normala egiten zuelarik.
‎Inuit hizkuntzatik dator kayak hitza. Uretara eroriz gero, buelta erraz eman ahal izateko aukera ematen du, eta hori oso garrantzitsua da inuitentzat; izan ere, bizi diren lurraldeetan ezin da uretan denbora asko pasatu, hotzez hiltzeko arrisku handia baitago. Kanoak, berriz, kayakek ez bezala, hankaz gaindikoa zabalik edukitzen dute, eta ezin daiteke buelta kayakekin bezain azkar eman.
‎Orain jabe berriak ditu, baina taberna bera eta bertako giroa berbera izango da. Tarbernatik musika talde asko pasatu dira, eta badirudi hemendik aurrera ere asko eta asko pasatuko direla, izan ere, hilabetero kontzertuak antolatuko dituzte. Gaur irekiko dute taberna jabe berriek, eta inaugurazio ekitaldian Mod Time taldeak joko du.
‎Orain jabe berriak ditu, baina taberna bera eta bertako giroa berbera izango da. Tarbernatik musika talde asko pasatu dira, eta badirudi hemendik aurrera ere asko eta asko pasatuko direla, izan ere, hilabetero kontzertuak antolatuko dituzte. Gaur irekiko dute taberna jabe berriek, eta inaugurazio ekitaldian Mod Time taldeak joko du.
‎Momentuan irakurtzen ez duguna pasatu egiten da. Liburu on asko pasatzen zaizkigu oharkabean.
‎Baloia berreskuratu bezain pronto korrika egiten dute, eta aurkaria kokatu baino lehen libre dagoen jokalaria bilatu. Lortzen ez dutenean ere ez dute denbora asko pasatzen beste jokaldi bat sortzen. Blokeoa eta jarraipena, eta Clay Tuckerrentzat blokeo pare bat egin zale dira, estatubatuarra oso jaurtitzaile ona baita.
‎subjektu kooperatibista eratu zen hamabi urte inguru iraun zuen hezkuntza prozesu luzearen bidez (hezkuntza erlijiosoa, soziologikoa, teknikoa eta konpromiso sozial kristauan oinarriturikoa). Arrasatekoa, hein batean, estrategia hezitzailea izan zen, eta urte asko pasatu ziren lehen kooperatiba sortu aurretik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
asko 557 (3,67)
askotan 22 (0,14)
askotatik 12 (0,08)
Asko 7 (0,05)
askorik 7 (0,05)
Askotan 6 (0,04)
askok 2 (0,01)
Askok 1 (0,01)
askoa 1 (0,01)
askoak 1 (0,01)
askorekin 1 (0,01)
askoren gainetik 1 (0,01)
askoren ondotik 1 (0,01)
askori 1 (0,01)
askorik gabe 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia