Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2005
‎Katalunian aukerak egon daitezke, oraindik ez dakigu. Dena dela, uste dut Madrilera joatea oso gauza garrantzitsua izango litzatekeela, madrildar guztiak ez direlako berdinak, askok badakite zer ari den gertatzen. Bestalde, han egon diren artista askori gertatutakoa, musikariei gertatutakoa, gogoan izateko balioko luke.
‎Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia, eta zeruan banengo bezala sentitzen nintzen, eta hantxe geratu nahi nuen betiko, Tabor mendian Jesusen dizipuluak bezala. Ebanjelioaren pasarte hura igandeko mezatan entzuten nuelarik, ederki asko nekien zertaz ari zen, ederki asko nekien zer sentitu zuten Maisuak aukeratutako hiru apostoluek, ederki asko ezagutzen nuen estasiak ahosabaian eragindako dasta eztikara, ederki asko jakin ere zergatik geratu nahi zuten haiek Taborren betiko, nik ere halaxe nahi izaten nuen-eta poz bete hura sentitzen nuenean: betiko irautea.
‎Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia, eta zeruan banengo bezala sentitzen nintzen, eta hantxe geratu nahi nuen betiko, Tabor mendian Jesusen dizipuluak bezala. Ebanjelioaren pasarte hura igandeko mezatan entzuten nuelarik, ederki asko nekien zertaz ari zen, ederki asko nekien zer sentitu zuten Maisuak aukeratutako hiru apostoluek, ederki asko ezagutzen nuen estasiak ahosabaian eragindako dasta eztikara, ederki asko jakin ere zergatik geratu nahi zuten haiek Taborren betiko, nik ere halaxe nahi izaten nuen-eta poz bete hura sentitzen nuenean: betiko irautea.
2006
‎". Jainkoa? diotenean, askok eta askok badakitela zertaz ari diren uste al duzu?", galdetu zidan Tariq ek tarte bat isilean jardun ostean bustoa lantzen. " Edukirik gabeko hitza dela uste dut nik askoren ahoan, noizbait jaso, eta errepikatu besterik egiten ez duten hitza.
2007
‎5 urte inguruan, haurrak haurtzaindegian, eskolan eta antzeko testuinguruetan gertatzen diren harremanekin erlazionatuta dauden etapolitikaren ulermena garatzeko ezinbestekoak diren zenbait kontzeptu eraikitzendituzte, hain zuzen ere, arau eta autoritate kontzeptuak (legea eta autoritatepolitiko kontzeptu politikoen aurrekariak) (Berti, 2005). Seigarren urterako, haurrek ederki asko dakite zer diren arauak eta autoritatea berek duten testuinguruetan. Adibidez, badakite irakasleek edo eskolakozuzendariak duten autoritatea eskolako eremuari soilik dagokiola, eta gurasoena, berriz, familiari (Laupa eta Turiel, 1993).
2008
‎Agi danean bidaia hau alferrik galdu diat, ezta? Begira, ondo asko dakizue zer asmo nituen; eta ondo asko dakizue, dena nahi bezala atera izan balitz, gaur gauean eta oraintxe puntuan Hispaniolaren barruan egongo ginela den denok bizirik eta sasoi onean, aran pastel gozoarekin tripa ondo beteta, eta altxorra sotoan gordeta, arraioa! Eta begira, nor jarri zitzaidan parean?
‎Foka ar honek ondo asko daki zer den bera orkentzat. Justu justu libratu da beren janari izatetik.
‎Gizakietan ez zen sindromea deskribatu 1986 arte. Baina, dirudienez,' Errauskine' ko gidoilariek ederki asko zekiten zer zen 1950ean. Aipatzen dudan eszena ez da agertzen Charles Perrault en (1697) jatorrizko ipuinean, ez eta Grimm anaien (1812) ondorengo egokitzapenean ere; beraz, Ken Anderson, Homer Brightman, Winston Hibler, Bill Peet, Erdman Joseed eta Rinreeves gidoilari taldearen lana da.
2009
‎Eta zergatik ez hitz egin abiadura mugak errespetatuz gero bete ezinezkoak diren garraio zerbitzu ordutegiei buruz; autobusen erabiltzaileek ongi asko dakite zertaz ari garen, eguneroko atzerapenen eta gidari bidaiarien arteko ika miken biktima baitira.
‎Emanaldi ugari egiten ari gara, eta arrakasta handia izaten ari da. Dagoeneko jendeak ezagutzen gaitu, eta askok badakite zer ikustera doazen.
‎Zer erantzun ez nekiela geratu ninduan; garbi asko nekian zer gertaeraz ari zitzaidan. Pixka batean isilik egon, eta ahots apalez hitz egin nioan, bihotzetik:
2010
‎Jateko modukoa dela zehatz mehatz jakin behar da. Zenbat eta handiagoa izan basa fruituak jasotzearen ospea, orduan eta pertsona gehiago “landatik” elikatzen dira, askotan jakin gabe zer saihestu behar duten eta zer ez. Masustak salbuespen bat dira, erraz bereizten baitira, baina ez da gauza bera gertatzen landare guztiekin.
‎lo cepillamos, como un carpintero, durante la Comisión Constitucional. Gobernuko presidenteorde eta PSOEko idazkari nagusi orde izandakoa zen Alfonso Guerra; ondo asko zekien zer ari zen esaten. Bera zen horrelako zerbait aitortzeko pertsonarik egokiena; zerbaitengatik zen espainiar Gorteetako Batzorde Konstituzionaleko presidentea.
‎Ederki asko dakit zertaz ari naizen, nire kasu erreala delako.
2011
‎–eta inorengan erreparatu gabe, begiradarekin zeharkatu zuen itsaso hura, flanelazko blusa koloretsuak, aurpegi eta esku arrosak gora eta behera, tximeletazko txibistak buruetan dar dar, eta musika liburuak zabalik. Ongi asko zekien zer ari ziren pentsatzen. «Meady zaputzean dago».
‎ABEL. Eta heuk esaten didak hori? Ondo asko dakik zer den gezurra esatea maitale bat ezkutatzeko! Hala ibili hintzen heu ere!
‎Komisarian edandako kafeak alde batera utzita, mahai baten gainean topatu zituen mendazko hiru gozoki izan ziren egun osoko mokadu bakarrak; hala eta guztiz ere, ez zen gose. Komunera sartu zen txiza egitera; ispiluari ez zion begiratu nahi izan, ongi asko baitzekien zer irudi klasea aurkitu behar zuen beste aldean. Jarraian, egongelara joan zen.
‎Eta Intinak ez zeukan espainolenganako lilurarik. Leku bietan bizi izandakoa zen, espainolen artean eta Basoan, eta ondo asko zekien zer zegoen alde batean eta bestean. Basoaren etorkizunean ere sinisten zuen.
2012
‎Are gehiago kontuan izanda aurrean hainbat azeri zahar daudela. Askok badakite zer den Europako Ligako finala jokatzea eta irabaztea. Kale edo bale egiteko garaia da.
‎Nik beti egin ditut gauzak, alderantziz, jendeak erotuta ez nengoela pentsa zezan. Frogatu behar izan dut urte askotan banekiela zertan nenbilen, eta nire joera antisozial asko ez zirela kapritxo huts, ezta ere jendearen aurkako eraso, errepikapenean higatutako bizimodu antzu baten salaketa baizik.
2013
‎Taberna ondotsuan zegoen komisaria. Poliziak ondo asko zekien zertan ginen gu. Afaltzera omen gindoazen!
2014
‎Ondo asko dakizu zer ari naizen kantatzen.
2015
‎–Ikastol eta eleiz askotan...?. Hilarrirako izkribua hautatu zuenak ondo asko zekien zertan ari zen; bazekien hura ikusten zuenak, nik bezala. Txikiaren beraren bizikizunei egotziko ziela han idatzitakoa, ez Ama Euskarari, eta dardara bat sentituko zuela urdail barruan; ez dakit konturatzen zen, ordea, hilartitz horren bitartez bere patuaren igarle bihurtzen zuela Txikia, iragarpen profetiko baten egile.
‎Hotza eta itxia, baina abegiz mintzo da bertakoaz. . Hemen jende askok daki zer den etorkin izatea, eta hori nabaritu egiten da?.
‎Argentinan, adibidez, diktadura() bukatu bezain laster eta Alfonsin lehendakari zegoela, CONADEP (Comisión Nacional sobre la Desaparición de Personas) izenez ezagutarazi zen batzordea eratu zen eta Nunca Más (1984) txostena argitaratu zuen. Batzordeak egindako lanak ahalbidetu zuen jende askok jakitea zer gertatu zen, eta, jasotako informazioarekin, epaiketak ugaritu egin dira azkeneko urteotan. Nahiz eta hasierako txostenean 9.000 pertsona hil edo desagertu zirela esan, kopuru hori 30.000ra igo da urteetan zehar izan diren salaketen ondorioz.
‎—Zergatik diozu hori? erantzun zion Uzkudunek, nahiz eta ederki asko zekien zertaz ari zen kazetaria.
2017
‎...gustatuko baten bat azpian harrapatuko bazenu egia esaten dizut zure aitak ere autoa erosi du orain pena ere badut ekarri duzulako Herbert hain gustura ibili naiz noski zalgurdia ere hortxe dago baina gehienetan nonbaitera joan nahi nukeenean Mr Compsonek lanean edukitzen ditu beltzak eta akabo nintzateke haien lana etengo banu beti esaten du Roskus nire esanetara dagoela denbora osoan baina ondo asko dakit zer esan nahi duen horrek ondo asko dakit zenbat promes egiten dituen jendeak kontzientzia lasaitzeagatik horrela tratatuko al duzu nire neska ttikia Herbert baina nik badakit ezetz Herbertek gehiegi mimatu gaitu denok Quentin idatzi al nizun Jason bere banketxera eramango duela batxilergoa bukatzen duenean Jason bankari bikaina izango da nire umeen artetik bera da zentzu praktikoa duen bak... Kometak egiten zituzten etxe atzeko portxean eta bost zentaboan saltzen zituzten, berak eta Pattersondarren semeak.
‎Ez hasi zozoarena egiten nirekin, aluori! Ondo asko dakik zer gertatu den! Denbora guztian kanpoan egon haiz, abiatu haizenean somatu haut eta.
‎–Ikusi mendizaleak? ...ntatua genuen, anaia Romualdok mendira eramaten gintuen guztietan, baina orain esanahi ezkutu bat antzematen genion, lehen oharkabean joaten zena; eta bukaerako zatia iristen zenean,. Gu, euskaldunak gara, Euskal Herrikoak?, gogo biziz eta indar berriz kantatzen genuen, sekretuaren jabe sentituz; ez genekien hori ere debekatuta ote zegoen, beharbada Franco konturatu gabe zegoen, baina gu bai, ondo asko genekien zer esaten genuen, eta delitu hark, gaseosa lapurtu genuenekoan baino are kilika handiagoa sortzen zigun barrenean.
‎baizik, pluralean. Ondo asko zakian zer zigor izango nuen... –ukabilak estutu zituen, amorruz beterik?.
2018
‎Egiaz, lehen urte haietan prentsan eta artikulu ugari argitaratu ziren auziaren inguruan, baina garesti pagatu ziren asko. Monjek berak ongi asko daki zer den presio hori. Bere larruan, gainera.
‎Harrapatu nahi dugun gizonak ondo hornitua dauka burua, metodikoa da, eta planifikatu egiten ditu erasoak; biktimak aukeratu egiten ditu, mendean hartzeko behar dituen tresnak eraman egiten ditu, aldez aurretik pentsatuta dauka zer egin gorpuarekin... Ongi asko daki zertan ari den.
2019
‎Almena gainetik almuedanoak harramantza zoritxarrekoa entzuten zuen, ez zen, ez horixe, gurutzatuek alde egin zutenean toki hartatik bertatik entzun ahal izan zuen ahots alaien alaraua bezalakoa. Orain ez zuen arineketan jaitsi behar zer gertatzen ari zen jakiteko, ongi asko zekien zer zen, hots, aldiria galdu eta gero izan zen atsedenaldiaren ondoren gatazka berriz hasten zela, baina ez zen atsekabeturik, entzuten ari zen anaien oihuak ez ziren galera eta etsipenezkoak, aitzitik, aupaka ari ziren, hala iruditu zitzaion bederen, eta hala izango zen, noski, entzumen ezin finago batek ordaina ematen baitzion bere itsutasunari, adinean aurrera joana izanik ere.... Hiriko beste hainbat minaretetan, ausaz, hango almuedanoak ere harramantza entzuten ariko ziren, sei, zortzi, hamar itsu, eta beste hainbeste meskita, zeruaren eta lurraren artean kokaturik, iluntasun beltzean.
2022
‎Igonek garbi asko zekien zer kontatu behar zion Herrizaingoari. Izan agente, inspektore edo kapitain pilotu.
2023
‎Garaiko aktore, idazle, zine zuzendari edo ingeniaririk onenak alemaniarrak ziren-eta. Ez ziren analfabetoak eta ondo asko zekiten zer ari zen pasatzen.
‎«Ezin da inor behartu, baina ez du ezertarako balio baiezkoa eman eta ez gauzatzeak. Askok badakite zer egin behar duten, baina ez dute lortzen barneratzea».
‎Altunak ez daki zehazki zenbat denboraz izan zuen eztarria trabatuta, baina «izugarrizko sustoa izan zela esan du, eta tarte hori bereziki luzea egin zitzaiola. «Ez dakit kasualitatea den ala ez, baina, orain, alaba erizaina da, eta ongi asko daki zer egin egoera horietan», gehitu du.
‎Juan Kruz Unzurrunzagak sutan entzun zuen heriotza horren berri irratian, are sutanago heriotza naturalaren gezur ofiziala. Berak ondo asko baitzekien zer gertatzen zitzaien Espainiako polizia etxeetan euskal ekintzaile politikoei, ez bakarrik aditzez, baita bere haragitan ere. Izan ere, Unzurrunzaga bera ere atxilotu egin zuten 1975ean Madrilen, ETApm-ko militantea zela, erakundeko beste hainbat kiderekin batera, Mikel Lejarza El Lobo poliziaren satorraren salaketari esker.
‎DGSra eraman omen zituzten Etxabe eta Arregi, Madrilgo Puerta del Solen. Polizia autoaren maleteroan sartuta, Isidrok eta Joxek elkarri agindu zioten ez zutela hitzik esango, ondo asko baitzekiten zer zetorkien ondoren.
‎Eta banekien. Ondo asko nekien zertaz ari zen. Laiak ulertu nahi zuena neuk ere ulertu nahi nuen eta:
‎Aizan, hiri etxea gainbehera datorkin, aurreko egun batean han izana naun, ez dun ondo antolatzen, dena erortzen ari zain. Alojzija Lojza Lujza k arnasa hartu zuen, hori ezin zuen jasan, bazuen nahikoa min maite zuen guztia goitik behera zetorkiola ikustearekin, ederki asko zekien zer gertatzen ari zitzaion: Zer dion, Ihaneko apo zikin horrek, amerikar ahobero alaen horrek, hoa berriro Ameriketara eta gera hadi bertan, Ihaneko puzkerti hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia