Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Ikustekoa da, xarra xarra edontzian egiten duan zurrunbillo apartsua. Askoz obea, berriz, aoan uzten duan ozkirri atsegina". Baina" edatea, beste gabe, ez da ezer.
‎Hizkuntza ofiziala izango da, eta erakatsia. Beste batzuk nik baino askoz hobeki deskribatuko dituzte xehetasunezbatua eraikitzen Txillardegik egin lan eskerga, eta bere sinetsarazteko indarra, eremuhonetako ez kazike guttiren isilkeriak, etsaikeriak ez esateagatik, garaitzeko.
‎Gaurkoan gure taldeari egokitu zaio afaria prestatzea. Delicate Arch miresgarritik Moabera itzuli, eta aurrena erosketak egin behar izan ditugu (Tom taldean izatea oso lagungarri gertatu zaigu; ipar amerikarra izaki, gainerako bidaiariak baino askoz hobeki daki produktuak topatzen, edo esne gaingabetua kondentsatutik bereizten; bera taldean dela, ez dugu erosiko kristalak garbitzeko xaboia harrikoa egitekoaren ordez...).
‎Komeni izanen litzateke, beste eremu batzuetarako ere baliagarria izan daitekeen adibide bat besterik ez emateko, lankidetza handiagoa izatea Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eta liburutegiekin, euskarazko lanen ondare bibliografikoa babestu beharrari irtenbideak batera eman ahal izateko(...) arrazoizkoa da pentsatzea euskarazko ondare bibliografikoa askoz hobeki zain litekeela, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean lege gordailua jasotzen duten liburutegiekin partzuergo bat eratuz gero. Edo bestela, partzuergorik ez balitz, itunen bidez, alderdi bakoitzaren betekizunak eta eskubideak zehaztuta.
2001
‎nik baino askoz hobeki, noski, eta badaki, baita ere, urte luzeetan ez duela aginte makila arriskuan ikusiko. Lasai eta eroso ibiltzeko prestatzen ari dira.
2002
‎Atal honetakoa litzatekeen egunkariak hizkuntza gutxituan idatzitako artikuluen bidez irakurlea modu minimo batez edukiko luke informaturik munduaz, nahiz eta, jakina, hizkuntza nagusiko irakurlea askoz hobeki informatuko lukeen. Kasu honetan, batetik, baztertutako hizkuntzan argitaratutako albisteek multzo detektaerraza osatzen dute egunkariaren orrialdeetan, eta, bestetik, baztertutako hizkuntzan argitaratutako albiste horiek egunkariaren atal guztietan aurki daitezke, eta ez hizkuntza gutxituarentzat sortutako atal espezializatu batean, non kokatzen baitira era eta tankera desberdinetako artikulu ia ia guztiak.
2008
‎Lehenik eta behin, Nafarroako erresuma ez da inoiz euskal estatua izan. Horretaz, ni baino askoz hobeki aritu zen Xabier Zabaltza artikulu batean, eta hari jarraituko diot neurri handi batean9 Alde batetik, Nafarroako erresumak ez zituen inoiz euskal herrialde guziak bere baitan hartu; bertze aldetik, ez dirudi inoiz oso harreman estua izan zuenik euskararekin. Nafarroako erresuma, euskal estatua?
‎Baina gauza bik bul tzatu naute eskakizun hori egitera: bata, eskatzen dizuedan testua oso laburra ahal izatea (zuek laburra izaterik nahi ez baduzue askoz hobeki), eta bestea, B. Gandiagari merezitako ordaina eskaintzea.
‎(Eta askoz hobeki egin zezakeela diogu, baldin eta ixilik eta hutsik utzi beharrekoak bete ez balitu).
‎Geroagoko alferrari dantzan ahaztu egin zitzaion eta artajorrarik ez zuen egundo ikasi. Gaurko alferra txit lanpetua dago infodantzan, eta hartan askoz hobeki daki infojorran baino.
‎Gizabanako garaikideok ez dakigu zer dagoen, zer egiten duen, zer ari duen. Eta baldin badakigu ere, askoz hobeki dakigu zer eman duten. Etorkizunak aurpegi meteorologikoa eta naturala jantzi duenetik, etorkizunean bizi gara txit naturalki eta biharko haizeak garabiltza hara eta hona.
‎— Eni iruditzen zait Errege Jauna, Gorrail duzula sostengatzen eta esker hobea zenukeela ene alde jokatzea, zeren eta berak baino askoz hobeki eta betidanik zerbitzatu baitzaitut. Zerbitzatzeko partez lausengatu bazintudan, zuganik fagore hoberik espero ote nukeen?
2009
‎–Eskerrik asko, zure iruzkinak askoz hobeki sentiarazi nau. Berehala joanen gara etxera, baina hori baino lehen Anaren...
‎110 kaleko geltokiko andenera heldu zenean Angie, berriz ere, kartela ikustatzera joan zen. . Segur deusenik ez dagoela, badakit Kellyk ez duela erantzun, lasai, ez izan artega, ez du axola ez, Angie, ez iezaiozu bueltarik eman, ez du axola, hura bukatu zen eta orain zauden bezala askoz hobeki zaude, amodio tentsiorik gabe, nahi duzunarekin ibiltzeko libre...?, bere burua konbentzitu nahi zuen kartelera bertaratzen zihoan neurrian. Begiak lurrerantz zituen apropos, aurre aurrera iristean orduantxe bakarrik goratzeko.
‎Julian Ruiz entrenatzaileak Ivica Obrvan albokoa du duda bakarra. Kroaziarrak tendinitisa du orpazurdan, baina askoz hobeki dago eta jokatzeko gai ikusten du bere burua. Obrvanen iritziz, Ademar Arrate baino askoz hobea da.
‎Askoz orekatuagoa, ekilibrio neurtuagokoa dirudit, aldiz, zelten zentzua: egunak eta argia askoz hobeki partituta ikusten da horrela urtea. Neguak, eguna ttipitzen eta maxkaltzen doanean, gauaren mesedetan, txikitze horren azken 50 egunak hartzen ditu, urteko iluntsuenak, eta hazierako beste 40ekin neguko 92ak osatu.
2010
‎Egoera horietan, beraz, ez dago euskararekiko leialtasunik. Are gehiago, hainbat kasutan, euskaraz askoz hobeki hitz egin arren erdarazko jardunari gogor eusten diotenen kasuan alegia, leialtasuna egotekotan erdararekiko leialtasunaz hitz egin genuke. Izan ere, hizkuntza jakin batean traketsago eta nekezago moldatu arren, eta horretarako behar saihestezinik izan gabe, hala ere zerorren hizkuntza alde batera utzi eta hain erosoa gertatzen ez zaizun beste horretan aritzeko erabakiaren atzean, harekiko nolabaiteko leialtasuna daukazula ere ondoriozta liteke.
‎Kanpotar horren gogoak nekez irudikatu eta uler zezakeen gisako egoera. UPNko zinegotzi bat, euskaldun peto petoa, euskaraz gaztelaniaz baino askoz hobeki moldatzen dena. Nola izan liteke?
‎Zer aholku emango zenieke gurasoei, ikusita haurrak askoz hobeki moldatzen direla mundu horretan gurasoak eurak baino?
‎Hara, badu liburuak taxu inzierto bat, gustagarri izan daitekeena, elementu fantastikoak eta errealistak elkar­tuz eraikia. Jakina, pertsonaien psikologian sakontzeaz diodana, fantastikoak behar duen zehazgabezia eta misterio kutsu magikoaren kaltetan izan zitekeen eta askoz hobeki zihoakion taxu estilizatua eta eliptikoa, hori egia da. Eta, jakina, bere atso agureen tertuliak Hanbrekoa gogora ekarri badigu, aldeak alde, ez da hutsaren hurrengoa Alberdi gazteak lortu duena?
‎Alesbesko komentuarekin hobeki portatu ziren frantsesak. Gaizki, ordea, elizako Erretorea eta herriko Alkatea, ez baitzuten onik izan komentua kentzeko dekretua betearazi arte, eta herritarrak ere ez asko hobeki, komentuan eta elizan aurkitu zuten probetxuzko edozer lapurtu baitzuten.
‎cada una de las tablas convexas que forman el cuerpo de la barrica. Eta zenbat holako hitz zahar ote da gure aurrekoen ahotan Ameriketaraino joan eta, hemen baino askoz hobeki gorde dena. Baina jokatuko nuke oraindik, hemen ere baietz harrapatu hiztun xahar bat baino gehiago, kupelgintzako oholei duelak deitzen (Ikus 167 orrian P. Zabaletak dioena 24 oin oharrean).
2011
‎Atzerriko enpresa bada eta Espainian egoitza badu, askoz hobeki, horrek are berme gehiago ematen baitu.
‎lehenengoan (1968) hura, pertsona gisa eta haren Plauto Bascongado aztertzen ditu: Frai Bartolomek Lazkaon profesa egin zuelako berria zalantzan jartzen du; Iruñean eta Tuteran ikasi zuela ere askoz hobeki aztertu beharrekoa dela dio, eta ondoren berak lortutako haren bizitzako argibideak ematen ditu: 1835eko abenduan hil zelakoa ere ez du ziurtzat jotzen...
2012
‎Zangoz ere zelaia betetzen jakin behar da, eta aurkariari presioa sartzen. Defentsa, zango jokoa, eta aitzineko borroka Brivek baino askoz hobeki erabili zituen Miarritzek, eta aise irabazi zuen. Brive sendoa da aitzinean, baina une anitzetan nahastuta ibili zen, gehiegizko grinagatik eskasak eta uztartzeak garbi ezin kontrolatuz.
‎Moureren begiez pentsatu zuen, plastikoaren azpian lehertu beharrean. Minutu batzuk geroago, eta lerro pare bat sudurreraturik, askoz hobeki sentitzen zen.
‎Jainkoaren gorputz santua, askoz hobeki!
‎Halatan, Ganeko Landatik Bermeora, aldatsean behera, mantso jaitsi ziren, ez Galori gustatuko zitzaiokeen bezain azkar behintzat. Nahi zituen bidezidorrak hartzen utzi zioten; batetik, haiek baino askoz hobeki ezagutzen zuelako parajea, eta, bestetik, eta batez ere, bazekitelako Bermeora albait arinen iristea zela Galoren asmoa, arrebaren gaixoaldia tarteko.
2013
‎Baina badakigu pertsona desberdinak garela hizkuntza batean edo bestean. Zuk euskaraz pentsatzen eta sentitzen baduzu zure barne mundua askoz hobeki adieraziko duzu euskaraz eta hori errespetatu egin behar da. Esaten dizutenean zuri bost axola edo ez zaizula ezer kostatzen, eskatzen dizute ahalegin gehigarri bat egiteko eta ikasi behar dugu hori argi adierazten eta aldarrikatzen.
‎Bost partida jokatu ondotik, Miarritze azkena da, sei puntu eskasekin. Baiona ez dago askoz hobeki, 12 postuan dagoelako hamar punturekin. Emaitza hutsei begiratuta, erran daiteke Miarritzerentzat oso egun txarra izan zela igandea.
2014
‎Honela jarraitzen du Sanginések,"... baina badakigu pertsona desberdinak garela hizkuntza batean edo bestean. Zuk euskaraz pentsatzen eta sentitzen baduzu zure barne mundua, askoz hobeki adieraziko duzu euskaraz eta hori
2015
‎Gaur egun, laserrak seguruagoak dira, nahi gabeko ondorio gutxiago dituzte, ez dira mingarriak eta, batez ere, orain askoz hobeki dakigu zer gertatuko den.
‎Ez dakit zurekin lortu edo lortuko duten, baina ni behintzat animatzen naute auzi horietan arreta jartzera. Horregatik esaten nuen, Rortyri erantzunez, testu ezliterario asko daudela literarioak baino gauza gehiago, eta askotan hobeki, esaten dizkigutenak.
‎Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere. Hau ez da adimenezko ikuskaria, irudizkoa baizik, arimako begiekin hemen gorputzeko begiekin baino askoz hobeki ikusten dena, eta hitzik gabe aditzera ematen zaizkio gauza batzuk; esaterako, santu batzuk ikusten baditu, haiekin harreman handia izan balu bezala ezagutzen ditu.
‎5 Horregatik hain elbarri ikusi nuenean neure burua eta hain gazterik eta lurreko medikuek nola utzi ninduten, zeruko medikuetara jotzea erabaki nuen senda nintzaten; bada, oraindik sendatzeko gogoa nuen, gaitzaren zama pozik eramaten banuen ere, eta sarri pentsatzen nuen, ongi izanda kondenatua izatekotan, hobeki nengoela honela, baina oraindik uste nuen osasunaz askoz hobeki zerbitzatuko nuela Jainkoa. Hau da gure okerra, ez uztea Jaunari oso osoan gugan egin nahi dezana egiten, Berak baitaki ondoen komeni zaiguna.
‎Nikolas Gutiérrez gizon onak, bere pazientziaz, ezer gertatuko ez balitz bezala, leun leun esaten zidan ez hartzeko nahigaberik, Jainkoak jarriko zuela erremedioa. Eta halaxe gertatu zen, Done Mikel egunean, jendea zetorrenerako, eguzkia irten zela; deboziozko zirrara handia egin zidan horrek eta konturatu nintzen nik neure nahigabeaz baino askoz hobeki egin zuela gizon dohatsu hark, gure Jaunagan konfiantza izateaz.
‎4 Kontuan har beza berorren agurgarritasunak, toki hau oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin nezakeen), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
‎Joana andereari, Pedro Álvarezi eta guztiei beti eman goraintzi asko. Jakin beza burua gutuna idazten hasi nintzenean baino askoz hobeki dudala; ez dakit berorrekin hitz egitearen pozak eragiten duen hori.
‎Paper horretan ikusiko duen ondoeza dela-eta, ez diot idatzi sarriago hobera egin arte, berorri nahigaberik ez ematearren. Askoz hobeki egon arren, ez nago asko idazteko eran, kalte handia izaten baitut gero; hala ere, lehen nola nengoen kontuan hartuz, handia da hobekuntza, Jainkoari eskerrak. Hark ordain biezazkio idazten dizkidan berri onak; niretzat oso onak izan dira, behintzat etxeari dagozkionak, oso pozgarri baitzait atseden hartzen ikustea.
‎Ez diote obeditzen; eskumikatuak ditu. Bada beste iskanbila bat, bera hemen dagoenez gero poza baino atsekabea gehiago eman didana; askoz hobeki nengoen lehen.
‎Oso gogoan dugu berorren jauntasuna eta San Joseren etxea, eta han izango genukeen atsedena. Jauna balia bedi guztiaz eta gorde biezat berorren jauntasuna ni baino askoz hobeki.
‎Hemen osasunez ongi izan naiz eta ohi baino askoz hobeki nago, Jainkoari eskerrak.
‎Nik esaten diot berorri irteera oso politak dituela, eta ohiko alaitasuna eta izaera bigun gozoa, ene aitaren antzekoa. Jainkoak gorde diezadala ni neu baino askoz hobeki, amen, amen.
‎–Hain elbarri ikusi nuenean neure burua eta hain gazterik eta lurreko medikuek nola utzi ninduten, zeruko medikuetara jotzea erabaki nuen sendanintzaten; bada, oraindik sendatzeko gogoa nuen. Ongi izanda kondenatua izatekotan, hobeki nengoela honela, baina oraindik uste nuen osasunaz askoz hobeki zerbitzatuko nuela Jainkoa. (?) Eta San Jose aintzatsua hartu nuen bitarteko eta jaun, eta beraren babespean jarri nintzen oso osoan.
‎Kalitate oneko debatea izan da Hillary eta Bernie Sanders" sozialistaren" artean. Jonh Hudak politikan aditua denak dio askoz hobeki preparatuak direla demokratak. Hillaryk uda huntan ukan ditu gorabeherak bereziki mail batzuren gatik.
2016
‎Gainerako biztanleen antzera. Egia da landareetan kaltzio gutxiago daukatela eta esnekien kaltzioa askoz hobeki xurgatzen dela, baina badira hainbat landare elikagai ere, hala nola garbantzuak, kolak, tofua eta almendrak. Izan ere, begetarianoek kaltzio edo proteina gutxiago hartzen badute ere, horrek ez du eraginik hezur dentsitatean, eta, beraz, nekez eragiten dio horrek populazio horren haustura arriskuari.
‎Jinen zauku ere Ezpeletako Biper Besta, ez dena nola nahikoa! Mundu bat jiten da, batzu biziki urrunetik ere funtsean, eta biperrarekin batean tokian tokiko beste ekoizpen asko hobeki ezagutarazten dira.
2017
‎–E... Hobeki –eztarria garbitu zuen– Bai, askoz hobeki. Gaur bertan eman diote senda-agiria.
‎–Lesakak guk baino askoz hobeki ezagutzen ditu Malerrekako bazterrak. Haren laguntza erabakigarria izan da susmagarrien ihesbidea identifikatzeko.
‎–Hobeki, inspektorea, askoz hobeki. Ongi kontaturiko gezurrek ederki funtzionatu izan dute:
‎Baina barkaidan: erdaraz izendatze hutsarekin askoz hobeki adituko din gaizki hezitako abertzale jende zuri honek: Señor de Aralar, Señor de Irati, Monsieur D’aldude, Señor de Bertiz, Señor de Artikutza...
‎Gainera, behin eta berriz ikusten zituen heriotzaren berri eman zutenetik, telebista guztietan eskaintzen ari ziren etengabe. Abeslari mitiko bat zen, baina irudietan trapu zaharrez estalirik ageri zen, eta, nor zen ederki bazekien ere, beldurtu egin zen, zonbiei buruzko telesailetan azaltzen zirenek baino askoz hobeki islatzen baitzuen heriotza, edo berak heriotzaz zuen ikuspegitik hurbilago zegoen irudi bat eskaintzen zuen behintzat.
‎Ez dakit bi seinora feminista orguilosa zaharron arteko mendeku kateak kaburik izan zuen inoiz, baina, nik hemen baino askoz hobeki aztertu nahi izatera, honatx auziaren hasierako faksimilea:
2018
‎–Pozgarria da zu askoz hobeki egotea, esan nuen berriro, azkenean?. Orain, barkatu, hobe dut lanera itzuli.
2019
‎Zuzendari literarioa isildu zen, zuzentzaileak bere etorkizuneko asmoei buruzko aldarrikapena egin zain, asmo kontzienteei buruz bederen, zeren bestelako asmorik baldin bazen, inkontzientearen eremukoa izango baitzen, asmatu ezina. ...tera, gauzak konponduko ziren eta ez zen gatazkarik, dramarik, heriotzarik, zoritxar orokorrik izango, edo eman dezagun gizon batek emakume bati galdetzen diola, Maite al nauzu, eta emakumea isiltzen dela, begiratu besterik egiten ez diola, urrun, esfinge baten moduan, gizona suntsituko lukeen Ez esateari, edo biak suntsituko lituzkeen Bai esateari uko eginik, atera dezagun ondorioa, beraz, mundua askoz hobeki lihoake norbera esan ohi duenarekin konformatuko balitz, erantzunik espero gabe, eta are, erantzun diezaioten eskatu edo desio gabe. Baina Raimundo Silvak honako hau esan behar du, Ulergarria da argitaletxeak bere neurriak hartzea, ni ez naiz inor egingo dutenarengatik haserretzeko, barkamena eskatzen dizuet, hitz batez, eta agintzen dizuet neure onean nagoen bitartean ez dela berriro gertatuko, hemen etenaldi bat egin zuen, bere buruari galdetuko balio bezala aurrera segitu behar ote zuen, baina gero pentsatu zuen dena esana zegoela eta isildu egin zen.
‎Hitz horiek esatean Bragako artzapezpikuak argi utzi zuen bazekiela Jainkoa eta Ala gauza bera direla, eta ezerk zein inork izenik ez zuen garaietara atzera eginez, orduan ez litzatekeela diferentziarik aurkituko mairuen eta kristauen artean, gizon baten eta beste gizon baten artean aurkitzen ahal direnez landa, hau da, kolorea, gorpuzkera, fisonomia, baina agian artzapezpikuak pentsatu ez zuena, eta hainbeste eskatzeko eskubiderik ez dugu, garai haietako atzerapen intelektuala eta analfabetismo orokorra kontuan hartuz, honako hau da, arazoak hasten direla Jainkoaren bitartekariak eszenatokian sartzen direnean, jainko hauek Jesus izan edo Mahoma izan, profeten eta bestelako iragarle txikiagoen gainean mintzatzen ez hasteagatik. ...iku bat hain aurrera barneratzea espekulazio teologikoaren bidean, bere kota, mandoko zelaren aurreko egurretik eskegitako ezpatatzar eta sudur babesle duen kasketarekin dagoela kontuan hartuz, agian daramatzan armek berek ez diote logika humanitariozko ondorioetara iristen uzten, ordurako ikusten ahal zen gerrarako tresnek noraino eraman dezaketen gizon bat beste modu batez pentsatzera, gaur egun askoz hobeki dakigu hori, baina ez, nonbait, orokorrean armak zerebro bakartzat erabiltzen dituenari berauek kentzeko bezain ongi. Baina urrun bedi gure izpiritutik gizon horiek iraintzeko asmoa, oraindik oso portugaldarrak ez ziren gizon horiek, balioko dien aberri bat sortzeko borrokan ari direnak, zelai betean beharrezkoa izatera, eta traizioz, komeni denean, horrela jaio eta gauzatu ziren aberriak, guztiak baina, horregatik, guztietan erori zelarik, orbana apaingarritzat har daiteke, eta are elkarren absoluzio seinaletzat ere.
‎Beno, Merzedesek lortu zidan hori, Martinen amak, jende inportante asko ezagutzen baitzuen, eta bere bizitzako helburu nagusitzat zeukan nire ama ordezkatzea. Ez zen muzin egiteko gauza, batez ere kontuan edukita nire klasean bazirela hainbat ikaskide ni baino askoz hobeki prestatuak eta niri eskaintzen zitzaidan aukera inoiz izango ez zutenak. Sekulako suertea izan nuen.
‎Hala bada, astelehen arratsaldeko eskolan huts egitekotan egon nintzen; baina, akaberan, kemena bildurik, hara non Manexi gelara ordua baino lehentxoago agertu nintzaion. Hotz azaldu nion mezuarena, hitz erdika, askoz hobeki nengoela esatearekin batera.
‎Baina, egizu aprobatxo bat, eta zer jartzen dugu trabes?: Baietz izen hauekin askoz hobeki koadratu, aldian aldiko eguraldiak! Zenbat doa...?
‎Zoaz! batekin nahikoa izanen zela ez dugu ukatuko; baina, horrela askoz hobeki lortzen da momentu horretan adierazi nahi dena. Hortaz, onartu behar
‎Izan leitzar edo aresoar, zerorrek ikusi eta juzkatuko duzu nik baino askoz hobeki, baina hona serrerako nere argi apurra. Jendeak 1770 urtea erabili du maizenik elkarrengandik banatu zirenekotzat, eta halaxe da, baina bistan da kasik ehun urte aurretik hasitako auzia zela.
‎Pedro Arraiagokoa. Orduko Sagastibeltza hura (ikus LU, 361) egun Sagastizarko erreka, Labaderoa edo Azpikotxe alde hori dela jakinik, seguru naiz nik baino askoz hobeki igerriko diola edozein aresoar argik, hiru alde horietako bakoitzak nondik noratsukoa hartzen zuen eta duen gaur oraindik Aresoko herrian.
‎Horrek esan nahi du, bitarte horretan eraikia izanen zela. Baina noiz, nork eta nola xuxen jakin nahi izatera, behar bada, Antonio Lasarte Unaienekoak berak esanen lizuke, nik baino askoz hobeki. Zena zela, geroztik egina behar du sorreran Unaiene borda zenak eta egun Migeltxoren borda denak, edo ahoz Miltxon borda denekoak.
‎Eta kontuok umorez hartzeko graziarik izanen ez bazenu, ikus behiala LEE, 425 orrian leitzarrek esandakoak, eta neronek defendatutakoak. Eta hala ere aski ez bazenu, esan Arin ezizena Martin Zala jaunari zor diogula, II liburuko 1709 TXONKONEKO BORDA EGITEKO LEKUA MARKATU kapituluan askoz hobeki ikusiko duzun bezala. Hau idazten ari zaizuna sortu zeneko borda kaxkarraren egilea bezalaxe, agote kastakoa baitzen gure zala/ sala kastarik gehiena. Francisquene borda sortetxearen izenetik, gaur Domingo borda dena, ikus 1726ko apeoan etxe honen izenaz esandakoak.
‎Hartara erro bailitzake, Ihi Erreka Andi Yazaldea gisako zerbait adierazi nahian; eta Gazpillozarreko erreka inguruan ihia erruz badela ikusia nauzu ni neroni askotan. Horrez gainera, badakit lehen Jazaldea> Yaçaldea deitzen zitzaiola errekaz honuzko alderdi horri, gero 1686ko bordarien zerrendan askoz hobeki ikusiko duzun bezala. Bai, erreka xaxtar horri Erraka Handi deitzea, gaur egunetik begiratuz, ezinezko dirudi, baina nire azterlan bihurri eta luzeak, denak oker egin ez baditut, Gazpillozarreko erreka behar du horrek.
2020
‎Piarra Topet Etxahun. biografiaren osagarri, bertso bilduma honek biltzen ditu ustez zubererazko testu originalak (ez baitira Etxahunek idatzi bezala jasotzen) eta ustez batura egin egokitzapenak( askotan hobeki ulertzen baitira zubereraz omen diren bertsioak), Xipri Arbelbidek atonduak denak, iruditu zait pixka bat aliritzira. Sarean ere badaude Etxahunen testuak bestela.
2021
‎Ordutik, garatu egin gara, eta ez pertsonalki bakarrik. Askoz hobeki ezagutzen dugu elkar, guztiek dakigu zein diren besteen mugak, lan egiteko moduak eta indarguneak, adibidez. Azken batean, bizikidetza aldetik lanketa nabarmena izan dugu; izan ere, jakin behar da harremana zaintzen, ez baita erraza.
‎Aitortuko dauzuegu herri hortan askoz hobeki ginela aurkitu, Burgos edo Leon bezalako hiri handietan baino. Ilunabarrean, lainoak hartutako lurretan ibiliz, laparrez estalitako hondakinen artean, bihotzean ximikoarekin ginauden, denboran hor gaindi zagon biziari pentsatuz.
‎" Zeruaren ta lurraren jabe/ gaur jaunak beha gaitzala/ galtzetik zuhaitz gaixuaren/ usaia eta itzala/. Ikusten degu gizonak haren/ aurka sendo dabiltzala/ ez ote zagon askoz hobeki/ jaunak egin zun bezala?".
‎Han topera. Nire ustez han askoz hobeki ibiltzen dira bizikletan. Norbait ukitzen badute segituan aldentzen dira alde batera; hemen zailagoa da.
‎Gero aipatuko dugunez, Erakundearen ardatz nagusiak, sasian (ilegalitatean) bizi ziren komandoetan finkatua, askoz hobeki iraun zuen komando legalek baino, eta horrek bere garrantzia ukanen du.
2022
‎Bizitza luze batean lortutako aberastasunekin lur berriak erosi zituzten eta azienda ederra zuten. Orduan ere lur batzuk errentan lantzen zituzten, baina askoz hobeki bizi ziren. Lanik astunena bi morroiek egiten bazuten ere, anaiak, semeak eta hirurok ere lan handia egiten zuten.
‎Zuk ulertuko duzu, bai, nik baino askoz hobeki. Nik Alexaren beharra izanen dut mamiaz ondo jabetuko banaiz.
‎Azenarik bere gerra-gizonekin komentatu zuen egindakoa. Nahiz eta kapo edo gerlari buruen aurrean beraien lana goraipatu, benetan askoz hobeki egiten ahal zutela iruditzen zitzaion berari. Azenarik oso garbi zuen edozein borrokaren eta baita gerraren helburua pertsonak eta gerlariak onik ateratzea eta ongi bukatzea zela, borroka irabaztea baino gehiago.
‎Eta historiaren zama aipatu du idazleak motiboen artean. «Espainian ere ez dabiltza askoz hobeki. Francoren diktadura izan zen 40 urteetan, Frantzian, esaterako, erotismoaren gaia ikaragarri zabaldu zen.
‎–Horrela askoz hobeki, esan zuen zerbitzariari begira, hitz horiekin plazer handi bat eman nahi balio bezala. Gero, janzten bukatu zuen.
‎Beste erreportaje batean, perretxiko bila abiatzen da, Gipuzkoa barnealdera, leku zeha  tzik aipatu gabe –lastima–: " Beasainen, gauak beste lekuetan baino pixka bat gehiago irauten du; zalantzarik gabe, Errezilen baino gehiago, non lanbroak ez duen galdu egunsentiaren hatz arrosakarek laztanduta altxatzeko ohitura, Homerok esan zuen bezala –nik baino askoz hobeki esan ere–".
‎Komunitate nazional horiek guztiek ez dute ahalmen bera. Batzuk askoz hobeki moldatzen dira bakarrik, eta beste batzuek, dirudienez, estatuaren etengabeko laguntza behar izaten dute ordena ekonomiko globalizatuan beren burua errespetarazi ahal izateko. Hala eta guztiz ere, eskala txikiagoan esku hartzearen abantaila eragile ekonomiko, politiko eta sozialen adostasun mailari dagokio sistematikoki.
2023
‎–Ez, ez, milesker, askoz hobeki naiz. Ibil naiteke.
‎" Uste dut asko eman didala. Sentitu dut emakume beltzek askoz hobeki ulertzen nautela orain; hobeki ulertzen dute nondik natorren". Arrazakeriaren arazoaren muina bera ulertzea balitz bezala".
‎Oker baten ondorioz, eten egin zen zelulosa nitratoaren harizpia koagulatzeko uraren hornidura. Langileak ohartu ziren harizpia bobinetan biltzeko lana askoz hobeki egiten zela urik gabe urarekin baino. Lehorrean iruteko lan garrantzitsua egun hartan hasi zen, eta gaur egun halaxe egiten da eskala handian.
‎Zunharretako Jean Baratzabal zenak azaltzen zuen nola, oso gazte zelarik, suertatu zen artzain nagusi eta bere artzain mithil laguntzailea 70 urteko gizon bat zela. Bizi osoa mendian emanik ere, artzain zaharrak gazteari galdetzen zion zer egin behar zuen, morroi lana zintzoki betetzen, Jeanen estuasunerako, bazekielako berak baino askoz hobeki ezagutzen zuela eginbeharra hark.
‎Izpirituaren gai guzietan, mundu modernoak laborariak bortizki deserrotu ditu; lehen, laborariek bazuten edozein gizakik behar zuten guzia, arte edo gogoeta gisa, propioa zuten forma batean eta kalitate onenean; Restif de la Bretonnek84 bere haurtzaroaz idatzi duen guzia irakurtzen badugu, ondoriozta dezakegu orduko laborari dohakabeenak askoz hobeki bizi zirela gaurko laborari zoriontsuenak baino; baina, oso hurbil izan arren, ezin dugu iragan hori berreskuratu. Horregatik, orain metodoak aurkitu behar ditugu labo88 rariak ez daitezen arrotz egon eskaintzen zaien ezpiritu kulturarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
askoz 76 (0,50)
Askoz 3 (0,02)
asko 2 (0,01)
askotan 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia