Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2001
‎Azpimarra dezagun ezen gaur egungo sistemaren bizioa herrialdeen portaerara baino askoz harago doala, nazioarteko transakzioak gauzatuak direneko egiturazko moldera iritsiz. Molde horren neutraltasuna nazioarteko merkataritzaren garapen zuzenerako oinarrizko baldintza da, eta hemen zirriborratuko den erreformak egitura hori aldatzera jotzen du.
2002
‎Kaiolan sartu genituzke, eta injekzio hilgarria eman”. Belzak irtenbide integralak eskatu ditu.' “Kontua ere ez da berrogeita hamar ale ezabatzea, arazoa askoz harago baitoa. Estatu osoa koloniza dezakete”.
‎Ikusi batean susmatu zuen zer izan zitekeen, baina gurago izan zuen hodiaren barruan kiribilkatua zegoena esku biez luzean hedatu arte egon, Luigiren lepora salto egin eta musu labur andana batez eskerrak eman aurretik, susmatutakoa baino askoz haratagokoa izan baitzen ezustea. Gilda filmaren iragarpen kartela zen," inoiz ez da izan Gilda bezalako andrerik!" esloganaren azpian Fordek Hayworthi jotako zaplaztekoaren unea jasotzen zuena.
2004
‎Oso besterik da, Euskal Herritik at, termino horren inguruan Yacer La­ pouge k, edo Gumplowicz ek, edo Houston Stewart Chamberlain ek, Joseph Arthur Gobineau k, eta beste hainbatek egiten duten irakurketa garbiki arra­ zista, batez ere, hitlerismoarekin politikan ondorio genozida izugarriak ekarri­ ko dituena. Lekuz kanpokoa baino askoz harago, guztiz deitoragarria iruditzen zaigu nazismoa eta aranismoa ez direla berdintzekoak esatea hutsa (278), ager­ pen publikoetan esan izan den bezala, zeren Euskal Herria, orduko Alemani­ arekin konparatuta, oso bestelako egoera soziopolitiko batean aurkitzen bai­ tzen, zapaldua eta inmigrazio masibo baten pean.
2005
‎Zabala da Txillardegiren lana, arlo askotan jardun du, bikain jardun ere;(+ 2,) hori nahikoa litzateke beste baten lana justifikatzeko. Baina bere meriturik handiena beharbada ez da emaitza zientifiko batera mugatzen; askoz harago doa, egiteko era zintzo eta konprometitu bat defendatu eta ikasleak inguruan biltzen jakin du. Bera gidaria, akuilaria eta adore emalea izan da guretariko askorentzat.
‎Dena den, hauek guztiak ez dira anekdotatik askoz harago iristen. Zentzuaematen dieten herrien isla soziopolitikoak al dira Alardeak?
‎Baina Egin askoz harago doa, gatazkaren alde bati afinitatea edo kanpokolaguntza eskaintzeaz harago: «Fruitua ematen hasi da 1996an 25 emakumek abiarazi zuten borroka.
2006
‎Oinarrietan, hormetan, teilatuan, zoruan, paretetan, altzarietan, komuneko zuloan... Nahiz eta idaztea gehienetan, berez, hortik askoz haratagoko –edo, hobeto esanda, honatagoko– kontua izan, nahita ere erabat ezin da ahaztu literaturaren eta politikaren arteko harreman zehatza, zuzena, fisikoa.
2007
‎Fabrikaren ehungarren urteurrena ospatu zen eta batez ere, emakume langileak eta XX. mendeko Bilboren garapen ekonomiko eta sozialean izan zuten garrantzia gogorarazi zituzten. Alabaina, ekitaldi hartako gauzarik garrantzitsuena kultur proiektu baten aurkezpena izan zen, Artiacheko XX. mendeko galletagile haiek gure oroimenean gelditzea baino askoz harago doan proiektua: Galleterak.
‎Eskubide politikoen artean, estatuaren borondatea eratzen parte hartzeko eskubideak, EKRen 23 artikulura bildutakoak, hau da, kargu publikoak hautatzeko eta hautatuak izateko eskubideak, funtsezkoak dira zuzenbideko estatu demokratikoan, Espainiako Konstituzioan ezarri den horretan. Egia esan, parte hartzea sustatzea konstituzio manua da, eta ez da parte hartze politikora soilik mugatzen, askoz harago baitoa; izan ere, EKren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, botere publikoei dagokie«... herritar guztien parte hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia, kultura eta gizarte bizitzan ere». Hori dela eta, konstituzio testuak parte hartzeari zenbait aipamen egiten dizkio artikuluetan, eta, besteak beste, hauek aipatzen ditu:
‎Kasuren batean, Konstituzio Auzitegiak askoz harago jo du. Interpretazio epaiak soilik eman beharrean, doktrinak «epai sortzaile» deitu dituenak eman ditu, eta horietan benetako «legegilekide» edo «legegile positibo» bihurtu da.
‎Gainerako guztirako, Konstituzioak geroko garapen legeetara jo zuen. Hain zuzen ere, 1840ko Udal Legeak Konstituzio hau indarrean egon zen aldian tentsio politikorik handiena eragin zuen, horren ondorio politikoak toki esparru hutsa baino askoz harago zihoazen eta: udal hauteskundeak kontrolatzen zituenak Gorteetako hauteskundeak ere kontrolatuko zituen, eta horrek piztutako gatazkaren garraztasuna azaltzeko bidea ematen digu.
‎Mounin en kritika da, Whorf, analisiek ematen dutena baino, askoz harago doala bere ondorioetan. Adibidez, hizkuntza batek gertakariaren hainbat aspektu zuzenean aditz formekaz adierazten badu, eta beste hizkuntza batek ez, horrek ez du esan gura, bigarren horrek gaitasuna ez duenik aspektu horiek beste baliabide batzuekin adierazteko.
2008
‎" Etxea zuria da". Baina hizkuntza, gizakiontzat, berariazko komunikazioa baino askoz harago doa. Tximinoek, adibidez, orduak ematen dituzte batak besteari zorriak kentzen, eta horri grooming deitzen zaio.
‎Agian, protagonistek laguntasun istorio polita bizi dutelako. Baina askoz harago garamatza errealismoa, fantasia eta haluzinazioak nahasten dituen pelikula surrealista honek. Adi bestela Cyborg bat naiz izenburuarekin itzuli duten filmaren argumentuari:
‎Une hartantxe kanoi bala bat igaro zen, orroka eta txistuka, gure enbor etxearen sabai gainetik, eta gu baino askoz harago erori zen, basoan.
‎Bestetik, parte hartzea prozesu gisa ulertzea garrantzitsua da, eta, beraz, epe luzeko prozesu iteratibo gisa ulertu eta landu genuke jendearen inplikazioa. Giza eraldaketarako edozein saiakerak epe luzekoa izan behar du, eta irauteko modukoa ere, proiektu edo programa bateko ziklotik askoz harago. Prozesua etengabean birsaiatzen eta gainbegiratzen bada, jarrera horrek gaitasunak gehitzen eta kontu ematea errazten lagunduko du gainera.
‎prozesu horiei esker, enpresek balioa sortu eta eransteko faktoretzat darabilte ezagutza. Ezagutzaren kudeaketa, hortaz, datuak bildu eta manipulatze hutsetik askoz harago doa. Ezagutzaren kudeaketan txertatuta dauden oinarrizko prozesuak honako hauek dira:
‎Urte honen amaieran iritsiko da kaskoa Estatu Batuetako dendetara, eta, sortzaileen arabera, goitik behera aldatuko du bideojokoen sektorea. Baina EPOCren erabilerak askoz harago joan litezke. “Etorkizunean sektore medikoari eskaintzen dizkion aukerak ere kontuan hartuko ditugu” esan zuen Le ek.
‎Agertzen diren zorroztasuna ukitutako geneari lotuta dago. Paziente gehienentzat, haien bizi kalitatea erizaintzako zainketen mende dago soilik, “zauri bat sendatzetik askoz harago doazenak”, dio Elisabete Gonçalves Espainiako Epidermolisi Bullosaren Elkarteko erizainak. Badakite zainketa horiek ahalik eta profesional gehienei eman behar zaizkiela, eta horietako askok ez dakitela gaixotasunaren ezaugarriak eta bilakaera.
‎Askok ez dute aukerarik. Hipotekak dauzkate, zeintzuk berregokitu egin baitira interes tasa handiagotan eta zordunek ordain dezaketen baino askoz haratagoko amortizazio eskaerak behar baitituzte.
2009
‎SeXpeare konpainia zientzia fikzioaren unibertso berezian sartzen zaigu berriz ere, eta akziozko komedia txoro bat aurkezten digu, haraindian girotua? askoz haratagoko haraindian.
2010
‎Ingurukoak hobe egiten dituelako, aurkarien arreta erakartzen duelako, eta baloia oinetan duela Bigarren Mailan parekorik ez duen gaitasuna duelako. Askotan leporatu izan zaio jokaldiak ez bukatzea, baina sasoi honetan argi eta garbi ikusten ari da Prietok jokoan duen eragina kopuruak eta datuak baino askoz harago doala. Partidak baldintzatzen ditu, Realaren mesedetan.
‎Hala ere, globalizazio prozesuak osasunarekiko izan ditzakeen eragin guztien identifikazioa gure abilezia mentaletik askoz harago doa, geure sistema globalaren dinamika guztiez jabetzeko gai ez garelako; areago, geure ezjakintasuna eta sistema globalaren determinazio eza direla-eta, agian, ez gara inoiz horietaz jabetuko16.
2011
‎Gauza berri asko pentsatzeko eta hausnartzeko, baita Hego Euskal Herrian bolada berri honetan martxan jartzeko ere. Hendaiaz haratago joan nahi du gure hausnarketa txiki honek, garrantzi handia daukan oraingo estradizioko euroaginduaz baino askoz harago. Bide berria zabalduta geratu da.
‎biak ala biak fidatzen dira esku bateko atzamarrekin zenbatu daitezkeen lider karismatikoekin; lider horiek dira gero masei euren proklamak zabaltzen dizkietenak; eta bai faxismoak, bai moda industriak, Garelicken esanetan, identitate mitiko bat eskaintzen diete jarraitzaileei arraza arioa aurrenekoak; betiko gaztetasun eta edertasuna bigarrenak. " Eta modaren gaur egungo estandarrek arraza dibertsitatea azpimarratzen badute ere, faxisten gorputz ideala mantendu da, baita zabaldu ere Europatik askoz harago. Estetika naziaren zigiluak begi urdinak, ile horia, gaitasun atletikoa eta angelu zorrotzeko ezaugarriak dira oraindik itxura erabat amerikar gisa definitzen dugunaren elementu nagusiak".
‎Eta herrian ere beste horrenbeste. Eta izozkia jan, trankil demonio, kalean paseoan nabilela, eta txorien kantuak aditu, eta hango eta hemengo eraikinei lasai begiratu, inorako presarik ez banu legez, eta trankil joan, trankil etorri, eta lantzean behin bazterretan gelditu, egunkaririk ez balego moduan bizi, hotsa eta ardaila elikatzeari utzita, hotsa eta ardaila eurak baino harago, askoz harago...".
2012
‎Buenoren esanean, ekonomia ekologikoak kontuan hartzen ditu energiaren eta materialen fluxuak, baina prezioa jartzetik askoz harago doa. Ekonomia ekologikoak energia eta materiaren fluxuen analisi eta balantze espezifikoak eskatzen ditu.
‎Ikusi besterik ez dago, adibidez, EROSKI CONSUMER aldizkariaren Ingurumen Saileko argazki galerian. Baina izaki bizidun horiekiko lilura askoz harago doa. Pío Beltránen hitzetan, “landareek arnasten dugun oxigenoa askatzen dute, atmosferako karbono dioxidoa (CO2) finkatzean sortzen diren azukreetan dagoen argi energia energia kimiko bihurtzeko duten gaitasunari esker hazten dira, eta gure eta animalien elikaduraren funtsezko oinarria dira.
2013
‎Bobignyko jardunaldien tituluak iradokitzen duenez(" Surmedicalisation, surdiagnostique, surtraitements") botika gehiegi eta garestiegi kontsumitzetik askoz harago doa osasunaren gaineko manipulazioa.
‎José Luis Padrón, Jon Benito, Kirmen Uribe eta Fermin Etxegoienek ezin hobe egin dute bat proiektu honen izaera eta erro sakonarekin. Egunerokoaz askoz harago doaz sarritan eta zuzenki proportzionala da gurekiko honek guztiak izan dezakeen eragina. Horretan datza lan honen sakontasuna.Bai.
‎Lan honen helburua, ez hasieran eta ez orain, ez da euskal liburuaren estatistika bat ezagutzera ematea. Harago doa, askoz harago: titulu bakoitzaren fitxa osatzen dugu, 17 osagaiez hornitua.
2014
‎Apirilean hil da Ernesto Laclau politologo argentinarra. Nestor Kirchner eta honen alargun Cristina Fernandez presidenteen aholkulari teorikoa izatetik askoz harago heldu da post marxismoaren adierazgarri handitzat jo den Laclauren eragina. Latinoamerikako" ezker errealak" populista izan beharra daukala aldarrikatu du.
‎Zer izan zuen Rafak nirekin, aspaldiko garai hartan? Nahi eta ezin bat, maitasun platonikotik askoz harago joan ez zena. zen beste neska batzuk ere gustatuko zitzaizkiola, eta haietako gehienen akordua gordeko zuela buruan:
2015
‎Ez dut indartsu ikusten. Boto gehien jasotako zerrendaren diskurtsoari heldu diote etsi etsian, bai parlamentuan baita Iruñeko Udalean ere, balizko gobernu alternatiboei zilegitasuna kentzeko, baina ez dut uste askoz harago joanen direnik, ezin dutelako.
‎Izan be, euskeraz sozializatzea hizkuntza horretan gaitua izatetik askoz harago doa. Sozializazinoak, dimentsio afektiboa zein identitarioa, balioak eta arauak be lotzen deutsoz hiz kuntzari.
‎Demagun datozen urteetan erabakitzen dutela baietz, lehen eta bigarren hezkuntzan nasa hizkuntza sartu behar dutela,% 80an ez bada% 60an edo% 40an (orain ‘hezkuntza propio’ deitzen duten horretan ematen den asteko ordubetetik askoz harago). Zein litzateke botila lepoa?
2016
‎Hori gizonon borroka da, baina orain arte ez dugu egin. Guretzat berdintasuna ez da emakumeak gizonezkoak zeuden tokian jartzea bakarrik, askoz harago joan behar gara. Urrats sendo bat da, bai, baina ez du balio behar beste guztia estaltzeko.
2017
‎Lanbidea bera ere gaztelaniaz garatuko dute. Arazoa egiturazkoa da eta EHUtik askoz harago begiratu behar da.
‎Burgiko arroilan haizeak gogor astintzen zituen bazterrak, zuhaitzak, hostoak, eta ibaiaren azala altxatzen zuen tarteka, harkaitz sendoak zipriztinduz. Enarek lasterketa zoroetan ziztu bizian zeharkatzen zuten arroka erraldoiek mugatzen zuten espazio meharra eta saiek, gorago, askoz gorago, bere hegal zabalekin, haize korronteak profitatuz, arroila osoa eta askoz haratagoko lurrak behatzen zituzten harrapakin ustelen bila.
‎Industria farmazeutiko eta bioteknologikoari etekin handiak emango lizkieke, zalantzarik gabe, baina kontrako ahotsak ere altxatu dira. Haiek diotenez, biologia sintetikoaren proiektu hori edizio genetikoa baino askoz harago doa, eta ez dira aurreikusi sor daitezkeen arazo etikoak. Proiektuaren sustatzaileek argudiatu dute zelula bat baino ez dela izango; ez gizaki bat, ez enbrioi bat.
‎Ez zuen deitu. Kisketari heldu eta irekitzekoa egin zuen, gero kisketa eskuan zuela eta burua apur bat makurtuta gelditu zen, atearen bestaldeko gela dimentsioduna baino askoz haratagoko zerbait entzun nahian ari balitz bezala, aditu ere egiten zuena ordurako. Bere jarrera, entzuten ari denaz bere burua engainatzeko mugimendu guztiak egiten dituenarena zen.
‎Ildo horretatik, guztia gertatzen da Besteak eta ni neu bere baitarako osotasun baten alferreko ahalegina bagina bezala berak izateko duena errekuperatu eta biltzeko bere baitakoaren modu soil eta hutsean. Bere burua objektutzat hartzeko ahalegin horrek, hemen muturreraino eramana, hots, zatiketa erreflexiboaz baino askoz harago, osotasun horrek lukeen jomugaren kontrako emaitza ekarriko luke: bere kontzientzia izateko ahaleginean, bere baitarako osotasuna eratuko litzateke bere aurrean bera kontzientzia bat bezala, baina bera kontzientzia deneko bera hori ez izateko duen kontzientzia bat bezala.
‎Horretan sinale Goizueta aldeko olajaunok eraginik aski bazutela Iruñeko Gorteetan. Eta horrek erakusten du ere ederki, jenderik aberatsenetakoak zirela gure olajaunok Iruñetik Gaztelara eta Fraintzira bitarte honetan; eta maiz, baita askoz haratagoko merkatubide ilunetan ere.
2018
‎Turkiaren ekialdeko herrixka batean jaio nintzen (edo Bakur ekoan, Kurdistango iparraldeari kurdueraz deitzen zaion bezala), eskola hastean ikasi nuen turkiera, eta, kurdueraz amets egiten nuen arren, ez nuen jakin kurdua nintzela harik eta unibertsitate ikasketak egitera joan nintzen arte, Ankarara, han beste ikasle kurdu batzuk ezagutu bainituen. Hiriburuan konturatu nintzen Turkiako mugetatik baino askoz harago hedatzen zen herri batekoa nintzela, eta herri hori lau estatu arrotzen artean banatuta zegoela: Turkia, Iran, Irak eta Siria.
2019
‎Hasiera batean militantziari eta espetxeari loturiko zauriak lantzeko. Laster sentitu zuen, ordea, autoezagutza askoz harago zihoala. Iban geroago hasi zen psikoterapian, zortzi bat urte direla, 26 urterekin.
‎Generoak pisu handia izan du horretan. Feminismoa ikaragarrizko tresna da berreskurapen horretarako eta galarazi zaigunaren aurka egiteko, eta mugimendu sozial potenteena feminismoa da Euskal Herrian, euskalgintzatik askoz harago dago".
‎Etxean ikasi genuen ez dela gastatu behar, beharrezkoa ez bada. Etxeko ekonomiarekin lotutako jarraibidea da hori, baina askoz harago doana: alferrik gastatzeak edo alferrik galtzen uzteak immoraltasunetik asko dauka, horretara bultzatzen gaituen sistema kapitalistak bezala.
‎Arrunt etxean bezala naiz errugbian". Ziurrenik ez da izango arrazoi sendoagorik kirol batean egoteko, emaitzez askoz harago.
‎" Eduki dezakezu belarria egituratuta maiztasun jakin batzuk bereziki ondo entzuteko, baina horrek ez du esan nahi, ezinbestean, hizkuntza bat duzula eta maiztasun horietan ahoskatzen dituzula hitzak. Izan ere, giza hizkuntza entzumenaz askoz harago doa; badira entzumenik ez baina hizkuntza baduten gizakiak. Berriz ere, beharrezko baldintzatzat har liteke gehienez, baina ez da baldintza nahikoa".
‎Coralineren benetako munduan, behin zuhaiztian sartuta, belardia eta antzinako tenis zelaia baino ez ziren ikusten. Baina, oraingo mundu honetan, basoa askoz harago heltzen zen, eta, zenbat eta urrunago joan, zuhaitzak zabarragoak ziren eta gero eta zuhaitz itxura gutxiago zuten.
‎Aparkalekuaren zabaldegia hutsik ageri zen. Faroaren argiak ez zuen askoz harago ikusten uzten, baina ez zirudien inor ezkutatzen zenik zuhaixka hurbilenetan. Zena zelarik ere han egon zena, bazirudien jada urrutiratua zela.
2020
‎1 Aplikazio honek, deskargatu ondoren, erabiltzaileen datu gehiago biltzen ditu funtzionatzeko. Instagram, Facebook edo Twitter ere horrelakoak dira (gure kontaktu guztiak eskura ditzakete, lokalizazioa, mikrofonoa, kamera, WiFi sareak…), baina Tik Tok askoz harago doa. Adibidez, GPS bidezko jarraipena egiten du bideoek lokalizazio informaziorik erakutsi behar ez dutenean (Instagram edo Facebookek, adibidez, lokalizazio hori behar dute) edo arbelera sartzen denean, eta, hala, telefonoaren erabiltzaileak “kopia eta pega” funtzioarekin kopiatzen duen guztia jakin dezake, bai mezuak, bai informazio pertsonala, bai kreditu txartelaren xehetasunak.
‎Azpimarratu dute zilegi dela autodefentsa feminista eta «ekintza zuzena» erabiltzea, eta erasoen aurka egiteko neurri errealak eskatu dituzte: «Neurri paternalistetatik askoz harago doazen neurrien beharra azpimarratzen jarraitzen dugu, pairatzen dugun sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonial honen oinarriak astinduko dituzten neurriak».
‎Baina Arizmendiarrietaren ekarpena ez zen enpresa eredua eraldatzera mugatu, askoz harago joan zen. Arizmendiarrietak etorkizuneko ikuspegi bat zuen, komunitate autoeratu bat eraikitzea zuen amets, eta horretarako komunitatearen beharrak asetzera bideratutako egitura kooperatiboak sustatu zituen administrazio publikoa oso ahula zen garai historiko batean.
‎Zuriarekin izan duen ukitua askoz harago joan da Lehendakaritzara aurkeztuko zen.
2021
‎Errealismo nahiak edo gabeziak gorabehera, ondarrutarraren eleberrian marrazten diren gorroto pertsonaletatik eta berekoikeria hutsetatik askoz harago zihoazen giroa eta gizartea ziren orduko haiek, beraz.
‎Espainian, hamar umetik lauk gehiegizko pisua edo obesitatea dute. Gorputz koipe gehiegi metatzeagatik definitzen den patologia hori ez da arazo estetiko edo irudizkoa, askoz harago doa. Obesitateak gaixotasun kardiobaskularrak, lokomozio arazoak eta 2 motako diabetesa izateko arriskua areagotzen du.
‎Ez, baina admiratzen dut eredu hori bai, bai eta Latinoamerikan abiatu ziren zinema berriaren mugimenduak ere 1960ko hamarkadan; haien semea naiz. Raul Ruizengandik oso hurbil sentitzen naiz, zinezko maisu eta artista handia da; zinemagile izateaz baino askoz harago doan pentsalaria, zinematik mundua pentsatzen baitu. Filosofo eta teoriko handia da.
‎Aitzitik, esan bezala, sektore batzuetan ezinegona dago SNPrekiko; abaguneak baliatzeko daude, eta gehiengo instituzionalak, pausoak emateko. Gizarte mugimendu subiranista SNPren interesetatik aparte antolatzen ari da, eta horrek balizko ernegatuak mobilizatzeko balio badezake ere, ezinbestekoa da mugimendua alderdiaren hegemoniatik askoz harago egituratzea. Inor ez dute sobera izango hurrengoan %50a gainditzeko.
‎Nafarroako txapelketan 17 aldiz parte hartu du Arozenak, baina bertsolari figuratik askoz harago doa Estitxu Arozenaren bertsolaritzarekiko ekarpena. Bertso irakasle gisara jardun du batez ere.
‎Ingurune pribilegiatu eta berde batean bizi gara, lehen begi kolpean paisaia atsegina osatzen duten zuhaitz masa handien artean. Baina ingurune horren interpretazioa kolore batetik baino askoz harago doa. EAEko eremu kantauriarrean, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki, masa horietako gehienak ez dira basoak, baizik eta pinuen, eukaliptoen eta hazkunde azkarreko beste espezie batzuen industria laboreak.
‎Bizitza osoan gorde ditut, nire altxorra dira!". Elena Korybutek —hamar urtetik gorako zigorra bete zuen Vorkutako meategietan, zirkulu polarra baino askoz haratagoko tundran— Pushkinen liburu bat erakutsi zion Zgustovari, grabatu zaharrekin apaindua. " Kontzentrazio esparruan, jatorri ezezaguneko liburu hau ehunka eskutatik pasatu zen, milaka eskutatik agian.
2022
‎Hitzaldian, azpimarratu zuten eurengandik askoz harago doan zerbait ari direla sortzen: " Proiektu historiko indarberritua, zapalkuntza guziak gainditzea helburu duen proiektu komunista".
‎aholkularitza nutrizionala, balorazio psikiatrikoa, medikazioa eta psikoterapia. Alabaina, hasiera batean begirada askoz harago jartzen bada ere, Santisok Mabel Gracia Arnaiz antropologoaren hitzak ahotan hartuta azpimarratzen duenez" tratamenduak efektibotzat jotzen dira pazienteek pisua irabaztea lortzen badute". Hala dela iradokitzera datoz hainbat testigantza:
‎" Depre nago" esamoldean erabiltzen da maiz, gogo aldartearen beherakada adierazteko, baina depresioa emozio zulo bat baino gehiago da, ezta? Egun jakin bat gogo behera izatetik askoz harago doa, eta hori denok sufritzen dugu normaltasunaren parte delako. Depresio batetik pasatzen den pertsona ez da gai eguneroko bizitzako jarduerak egiteko, are errazena ere, dutxan sartzea, esaterako.
‎Berlin, New York, Sao Paolo, Londres eta Sidneyko erakusketa areto nagusietan egona da Hilma af Klint; aldizkari guztietan agertu da; mundu osoko adituak elkartu dituzten mintegiak eta kongresuak antolatu dira bere inguruan. Suediako Gobernuarentzat helburua arte historia unibertsalean suediar artista bat txertatzea zen, baina lortu duena askoz harago doa: erakutsi digu lehengai ona izanda, hau serioski sustatzea eta kontakizuna aldatzeko prest egotea dela giltzarria.
‎«Beste eskubide askorako sarbidea dira sexu eta ugalketa eskubideak, ezinbestekoak baitira emakumeek beren bizi proiektuak askatasunean egin ditzaten». Arauaren helburu nagusia izanen da «abortatzeko eskubidea bermatzeko trabak kentzea», baina askoz harago doa: ministroak azaldu duenez, «ugaltzearekin, sexualitatearekin eta menstruazioarekin lotutako eskubide gehiago» bermatu nahi dituzte lege horren bitartez.
‎«Beste eskubide asko eskuratzeko bidea dira sexu eta ugalketa eskubideak, ezinbestekoak baitira emakumeek beren bizi proiektuak aske egin ditzaten». Hortaz, arauaren helburu nagusia izanen da «abortatzeko eskubidea bermatzeko bidean gaur egun dauden trabak kentzea», baina askoz harago joanen da. Ministroak atzoko agerraldian azaldu zuenez, «ugaltzearekin, sexualitatearekin eta menstruazioarekin lotutako eskubide gehiago» bermatu nahi dituzte lege horren bitartez.
Askoz harago. Horregatik ez gara konformatuko Julian aske uztearekin.
‎«Sexu eta ugalketa eskubideak bermatzeko araua» dela esan du Irene Montero Berdintasun ministroak. Arauaren helburu nagusia izango da «abortatzeko eskubidea bermatzeko trabak kentzea», baina askoz harago doa: ministroak azaldu duenez, «ugaltzearekin, sexualitatearekin eta menstruazioarekin lotutako eskubide gehiago» bermatu nahi dituzte lege horren bitartez.
‎Soa urrutira joan zaio, leihotik kanpora, baina ez dio portura bueltan datorren txipiroiketari horri begiratzen. Ez, askoz harago bilatzen du, ezpainak oinazez estuarazi dizkion oroitzapenen behe lainoan– Eta, emakumeekin hain injustua zen mundu hartan, Begoñak zer egingo, eta haurdun gelditu. Gainerakoa, imajinatuko duzu...
‎Baina lengoaia bada ikus dezakegun guztia, orduan ez dugu bizitza historiaren helburua bera ulertu, eta galdekatuek berek egia esateko egindako ahalegina gutxiesten ari gara. Istorio autobiografiko batek bere lengoaiaz askoz harago doan lekukotza eskaintzen du. Testigantza horrek ez du zertan erabilerraza izan; kontaketari ikuspuntu desberdinetatik erreparatu eta hura beste lekukotza batzuekin alderatzeak denbora eta ahalegina eskatzen ditu.
askoz harago bizi arren,
‎Bartzelonan bizi –oroi, bizilagunak ginen ia, edo gara, ezin jakin jada–, Zaragozako unibertsitatean egiten zuen lan garai hartan, egin zuen urte luzetan. Hor ez nintzen hain azkar ibili, ez nion galdetu etengabeko joan etorri horiez, eskerrak aipatzen dituen Ciutat Princesa liburuan –biografia politiko moduko bat, bizitza baten gertakizunen zerrenda  tze hutsetik askoz harago doana; baina ez du aipatzen aitak Bartzelonako kanodromora eramaten zituela–. Ekartzen du ahizparen kasua, zeina urtez luzez bizi izan den Holandan.
‎Federalismoari buruzko lanetan, sistema federal orok botereen deszentralizazioa bultzatzen duelako ustea da nagusi. Kanadan, zenbait autore askoz harago joan dira, Kanadako Federazioa munduko federazio guztien artean deszentralizatuena zela esan baitute. Etengabe erabiltzen den argudioa nahiko sinplea da:
‎Erregimen politiko baten legitimitatea ordezkaritza erakundeen existentzia eta kontrola baino askoz harago joan behar da, nahiz eta horiek funtsezkoak diren erregimenaren egonkortasun politikoa ziurtatzeko. Hala eta guztiz ere, konstituzionalismoaren printzipioaren arabera, zenbait baldintza bete behar dira.
‎Erabakiak hartzeko ardura dutenek, akordioa [Ikuspegi Komuna] neurri handi batean babesteaz gain, askotan harago joan dira, hala nola irekitze neurri zehatzak hartu dituztenean, Mashteuiatsheko innu komunitatearekin garapen eta lurralde proiektuetarako fronte komun bat osatu dutenean edota politika nazionalen emaitza diren kontsulta publiko jakin batzuen esparruan, bereziki 2013ko udaberrian aplikatutako baso erregimen berriaren kasuan (Saguenay. Lac Saint Jeaneko Ordezkari Hautetsien Eskualde Konfer... Aliantza instituzionalen adibideen artean, aipatzekoa da 2009an Ilnuen eta Lac Saint Jeaneko Biztanleen Baso Komunitateen Garapenerako Agentzia sortu izana.
2023
‎Estatu sionistaren gorroto eta harropuzkeria piztuta daude, AEBetako eta Europako gobernu askoren txaloak eta besarkada beroak jasotzen ditu, eta munduko beste gobernu askoren jarrera oso koldarra da. Sionismoaren garro boteretsuak Mediterraneotik eta Jordanetik askoz harago iristen dira...
‎Asmo onak, bai noski; badut makina txiki bat zure nahi horiek gauzatzeko, merke merke. Gaztetan, yoga egiten hasi nintzenean, lagun drogazale batzuek barre egiten zidaten; ni yogarekin baino askoz harago iristen omen ziren txute bakar batekin. Ikusi nuen, bai, nora.
‎Beraz, axola ez bazaizu, beste eserleku bat bila dezakezu, askoz askoz askoz harago?
Askoz harago doa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia