Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2000
‎Barkatuko didazu, nire Bitakora laguna, Ralphekin bizitzen ari naizen une honetaz hain gauza gutxi kontatzea. Beharbada uste zenuen txorta jotze guztien txosten zehatza emango nizula, edo berarekiko sentitzen dudana kontatuko nuela.
2001
‎Beharrenaraberako maiztasunez egindako bileren bitartez, taldeen artekokomunikazioa bertan gauzatzen da, denon beharrak eta nahiakazalduaz horiek bideratzen saiatu eta elkar koordinatzeko.Komunikazio horren fruitua da zer eta nola egin erabakitzea, datorrenaren aurrean. Denon artean interesgarriak deritzegunekintzak aztertzen, aukeratzen eta burutzen ditugu, epeak zehaztueta talde lanak eratuz. 3 Zertan ari zarete une honetan. Ahalik eta jarduera ezberdin eta aberasgarrienak antolatzen, beti ere geure ahalaren arabera; kontzertu, hitzaldi, zine ekitaldi, antzerki, erakusketa, bilera leku, ikastaro leku, entsegu leku, baratza, eta abar… 4 Zer asmo dituzue etorkizunerako?
‎Eta hortxe dugu koska: zer gertatzen ari da une honetan Hegoaldean. Erantzuna sinplea bezain gordina da:
2002
‎Gaur zera ikusi behar dugu: Estatuen Europa sendo finkatzen ari den une honetan, Euskal Herriari ez diola inork kanpotik lekurik egingo, guk geuk lehenik eta behin ondo errotzen ez badugu.
‎Musikari, dantzazale eta jaialdietako antolatzaileei galdeginda askok diote trantsizio garai bat gertatzen ari dela. Azkue eta Larrañagaren esanetan erromeriei eusten ari zaie une honetan: " Ohitura aldaketa bat gertatu da, baina oraindik jendeak dantzan egiten du, eta festa modu horretan egiteko aukera batzuk badaude; etorkizunean, aldiz, ez dakigu zer gertatuko den".
‎Bide hau zaila da, aitor dezagun, baina ez dut uste beste biderik dagoenik'. Gauden egoera ez dut uste epe luzera bideragarria denik. Gainera, euskarazko unibertsitatea eraikitzen ari den une hau euskararen behar sintaktiko berriei erantzunegokia emateko momentu aproposa da. Agian euskararen bideragarritasunlinguistikoa lortzeko azken trena.
‎Biktima zibil eta militarren kopurua zenbatu ezinezkoa izan da, eta milaka boluntario islamista atxilotu dituzte. Baina lerro hauek idazten ari garen une honetan, Omar mulah eta Osama Ben Laden ezin izan dituzte oraindik atxilotu.
2003
‎Egiten ari garenak agian plaza giroari egin diezaioke gutxieneko kalte bat. Lehenago hiru ziren lekuan orain lau bagara eta kasualitatez gu egiten ari garenak une honetan funtzionatzen badu, egia da eurei zerbait kenduko diegula. Baina kontzertuetako talde bati ez dakit zein puntutaraino kendu diezaiokegun jendea, zeren talde horiek euren publikoa mugitzen dute.
‎G. K. Azken finean, bakoitza berean, baina antzerako helburuak ditugu eta, beraz, egin behar duguna da koordinazio bideak ahalik eta gehien landu eta handitu, eta ez bakarrik Estatukoen artean, baita Europari begira ere, areago Europako Konstituzioa lantzen ari den une honetan.
2004
‎Uraren jatorria ezagutzea oso garrantzitsua da, egunen batean basamortuan ustiapen ekonomikoa planteatzen bada. Horregatik, ikertzen ari dira une honetan eta laster berriren bat kontatzeko aukera izango dugula espero dugu.
‎Ez dakit noizbait hau irakurri ahal izango duzun, ez eta nire barne oihuak entzungo dituzun. Baina itxaropena dut idazten ari naizen une honetan bertan irakurtzen ari ez bazara, egunen batean gutuna zure eskuetara heltzea eta zeure presentziaren hutsunea bete ezina den arren, geure bihotzetan bizirik jarraitzen duzula ulertzea.
2005
‎Arrazoiak aztertzen ari dira une honetan, baina misio honek zuen presak larriagotu egiten du gertatu dena. Zenbat denbora itxaron beharko dugu beste satelite bat aireratzeko?
‎Italiako Hizkuntza Atlasak egiten ari diren une honetan, dialektoen diakronia ikertzeko aukera ezin hobea dute lan honetan emandako ildoak jarraituz.
‎Botikak zentzuz erabiltzea eta kutsatzaile potentzialen kontrol zorrotza defendatzen du. FEEDAPen egiten den jarduera funtsezkoa izaten ari da une honetan, animalien produktibitatean bete behar diren baldintza eta eskakizunak kontrolatzeko eskakizun gero eta handiagoak baitaude. Kontua ez da baladia, baserriko animalia batek kontsumitutakoa bere haragian pilatu eta giza organismoan sartzen baita, alterazioak eraginez edo patologiak eraginez.
‎Gaur zoriontsu iratzarri naiz. Izan ere, ilunabarra iristean, gauak babesten gaituelarik, ihes egingo baitugu Danimarkarantz laguntza eske, beraz, gauzak jasotzen ari gara une honetan. Beste egun aspergarri bat dator bidean, baina itxaropenez beterikoa ere bai, izan ere Danimarka baita geure askatasuna ziurtatzeko beharrezko dugun lehen urratsa.
‎Ez da zentsuragatik izan, baizik eta patxadazko film laburrik ez delako egon. Film luzeetan ari gara une honetan. Errodatzen gaude, beraz isiltasuna.
2006
‎Erdiko pausoa Atzo, Espainia osoan, ehunka ikasle “normaltasunez” pasatu ziren azterketa berria tarteko urrats bat da DGTk 2008aren hasieran ezarri nahi duen eredu elektronikorako. Riuk esan zuenez, adituak bederatzi hilabete barru bukatuta egon litekeen programa informatikoa garatzen ari dira une honetan, esperientzia pilotu bat egingo balitz. Orduan, DGTko geletan 1.500 eta 1.700 ordenagailu artean jarriko dira, eta sistema horri esker, ikasle bakoitzak test desberdinak egin ahal izango ditu ausaz.
‎Azken urteetan, badirudi depresioa bigarren maila batera igaro dela, eta ikerketa-ahaleginak eskizofrenian oinarritzen direla. Eskizofrenia askoz ere interes handiagoa hartzen ari da une honetan, depresioaren oinarrizko mekanismoak ulertzeko baino askoz urrutiago gaudelako, seguruenik. Gure kasuan ere gertatzen da, gure taldeak eskizofrenian lan egiten du funtsean.
‎Oskar Slawomirski egongelako apalategi horri berari begira ari zaio une honetan bertan, besaulkitik, vodka edalontzia eskuan. Aspaldiko partez:
‎Jakin aldizkariak ikasmaterialen doakotasunari eskaini nahi dion alea dela-eta hainbat sektoreri luzatutako galderetan oinarriturik, zenbait hausnarketa eta erreflexio egin beharrean aurkitzen gara. Hezkuntza Saila 2006ko martxo bukaera aldean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu beharreko proposamena lantzen ari da une honetan, Eusko Legebiltzarrak hala eskaturik. Artikulu honetan, beraz, testuliburuen doakotasunaz eta bereziki mailegutzaz zein errealitate dugun ikusiko dugu.
2007
‎Bitartean batzuk eta besteak sesioan dabiltza erlijio irakaskuntza dela eta. Hau da, ikastetxeetan erlijio katolikoa erakutsi behar dela hots egiten ari diren une honetan, beste batzuek ikasleei elkar ulertzea eta onartzea, erlijio ezberdinek berekin dakartzaten aberastasun kulturalak eta kondaira, eta gizarterako tolerantzian eta elkar errespetuan bizitzen erakutsi nahi lukeen beste proiektu bat defendatzen dute. Sekula nire gustuko izan ez diren zezenak ikusten ari ote naizen…!
‎Egunotan irakurria dut Euskal Herria ukazio eta gatazka fasetik, elkarrizketa, akordioa, konponbidea, benetako demokrazia eta bakea zabalduko dituen fase berriaren ateetan aurkitzen dela. Esan beharrik, esperantzaren ate-leihoak zabaltzen ari zaizkigula, edo hobe, zabaltzen ari garela une honetan, eta eskuak bete lan izango dugula hau guztia burutzen, beti ere noski, herritar ororen partaidetzarekin eta zeregin guztia politikoen baitan utzi gabe, hauek erraz esertzen baitira beren aulki gozoetan. Ez hain erraz altxatzen edo aulkia hozten, hala ere.
2008
‎Udalerrien Espainiako Federazioak jakinarazi duenez, 18 hiri elkarte ari dira une honetan zarataren mapa estrategikoak lantzen: Alacant, Bartzelona I, Bartzelona II, Baix Llobregat I, Bilbo, Gasteiz, Gijon, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Palma de Mallorca, Las Palmas (Kanaria Handia), Santa Cruz de Tenerife-San Cristobal de la Laguna, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza.
‎Garuna bera espezializazioaren adibide oso berezia da. Lerro hauek irakurtzeko erabiltzen ari zara une honetan, eta hori ez da biziaren oinarrizko eginkizun bat. Irakurri gabe ere bizirik iraun dezakezu.
‎Euren hizkera eskolaz kanpoko loturarik gabe gelditzen ari da. Kulturazko deserrotzeari hizkuntzazkoa gehitzen ari zaio une honetan, aurreko munduarekin zubia egiteko beharrezko den hizkera ez da horretarako gai.
‎I, igo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ere galdeketa izan du hizpide. Azaldu duenez, kontsulta legearen debekuari erantzuna emateko bide desberdinak aztertzen ari da une honetan bere alderdia. Eta, Espainiako Estatuaren aurkako salaketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira ez ezik, Europako eta nazioarteko beste foro batzuetara ere aurkezteko asmoa dutela esan du.
2009
‎Zalantzarik ez: horrelako aldaketak gertatzen ari dira une honetan. Baina, zein hizkuntzaren edo hizkuntzen alde?
‎Gazan su-etena indarrean jarri ala ez aztertzen ari dira une honetan Israelgo agintariak. Erabakiaren zain, bonbardaketak ez ditu leundu eta okupazioa amaitzen ez den bitartean su-etenik onartuko ez duela esan du Hamasek.
‎EBk salatu du Erregearen Gabonetako diskurtsoa Espainiako Gobernuak idatzi duela eta PSOEri bultzada emateko asmoz egin dutela, herritarrak exekutiboarengan konfiantza galtzen ari diren une honetan.
‎Bestaldetik, oraingo finantza-krisialdian egiaztatzen ari den moduan, batez ere finantza-sektoreko hainbat enpresa nazionalizatzeko aukera aztertzen ari den une honetan, inoiz ez da baztertu behar, krisialdi larrien aurrean, momentu batean edo bestean, enpresa bat edo sektore bat nazionalizatu behar izateko aukera, arrazoi ezberdinengatik.
‎Bi txostenetan ari naiz une honetan. Lehenengoa indarkeriaren politikari buruzkoa da.
‎Aukera bat da, baina oraindik ezin da zehaztu zer gertatuko den. Bakoitza bere bidea egiten ari da une honetan. Erresuma Batuko Telegraph taldearen ustez, etorkizuna multimedia da, adibidez.
2010
‎Antza, polizia tiroketaren lekuko bat galdekatzen ari da une honetan. Joseba Fernandez Apurz atxilotua ere galdekatuko du, gertatutakoa argitzen saiatzeko.
‎Baionako epailearen aurrean deklaratzen ari dira une honetan atzo Iparraldean atxilotu zituzten euskal arrantzaleak.
‎Zertan ari zara une honetan. Bi urte hauek lan askokoak izan dira. Alde batetik, liburua euskaraz atera zenean oso harrera ona izan zuen, asko irakurri zen, eta gero sariarekin beste buelta bat izan zuen.
‎Barkatu, dena hankaz gora dago. Ekipo elektroniko berriak asmatzen ari gara une honetan. Gure ekipoak hementxe prestatzen ditugu.
‎Orain bizitzen ari garen une hau, oso berezia da. Laster,
‎Bestaldetik, oraingo finantza-krisialdian egiaztatzen ari den moduan, batez ere finantza-sektoreko hainbat enpresa nazionalizatzeko aukera aztertzen ari den une honetan, inoiz ez da baztertu behar, krisialdi larrien aurrean, momentu batean edo bestean, enpresa bat edo sektore bat nazionalizatu behar izateko aukera, arrazoi ezberdinengatik.
‎Bizkaian oso nagusi da 40 Principales, eta distantzia ikaragarri laburtu dugu. Ez ditugu Gipuzkoako entzuleak ahaztu nahi, baina Bizkaian ahalegin berezi bat egiten ari gara une honetan.
2011
‎Mundu mailako kontzertu birak ematen ari dira une honetan Britney Spears eta Miley Cirus abeslariak eta herrialde guztietan sekulako ikusmina sortzen dute biek. Argazki kameren flashek, hoteletako eta aireportuetako ateetan biltzen diren jarraitzaileek eta agertokietatik hurbil izaten diren kazetariek sekulako saltsa pizten dute artista hauen kontzertuetan.
‎Amatatze-pizte une laburrean Palmako hotel bateko langile gisa irudikatu ditut etakideak. Beharrean ari dira une honetan, ministroaren adierazpenei axolagabe. Zenbat diren ez dakit.
‎trenaren zarata handitzen ari den une honetan,
2012
‎Beste kontu bat da katalanezkoa edo euskarazkoa omen den iragarki batean, adibidez, gaztelera barra-barra tartekatzea (pantailan ageri diren gaininprimitu guztietan, esate baterako) edo itzulpen huts, oker edota erdipurdikoekin publizitate diglosikoa egitea. Hortaz dezente idatzi dugu25 eta tesia prestatzen ari da une honetan ikerkide dugun Estitxu Garai" Publizitate elebiduna: euskara agentzien sormen langintzan" izenburuko tesian.
‎Etxera sartu bezain bizkor, besarkatu eta musu eman zidan emazteak, eta ni, hainbeste urtez ohitu gabe nengoelako hain animalia higuingarria ukitzera, zorabiatuta egon nintzen ia ordubetez. Idazten ari naizen une honetan, ia badira bost urte azkenekoz Ingalaterrara itzuli nintzenetik; lehenengo urtean ezin izan nuen jasan emaztea edo seme-alabak aurrean egoterik, eraman ezina zitzaidan hauen usaina bera ere, eta are gutxiago jasan nezakeen gela berean egotea jaten. Oraindik ere ez dira ausartzen nire ogia ukitzen edo kikara beretik edaten, eta ezin izan diet eskutik heltzen ere utzi.
‎Enuntziatu parentetikoen komunikazio-eginkizuna aztertzen ari garen une honetan, ezin ditzakegu alde batera utzi intentzio ironikoa duten enuntziatu parentetikoak, ez eta berauen funtzio komunikatiboa ere. Hau da, enuntziatu parentetikoa esatariaren ikuspegiaren eta jarreraren zuzeneko isla izanik, zergatik eta zein efektu sortzeko asmotan jotzen duen esatariak zeharkako jokamolde honetara, esan beharrekoa zuzen-zuzenean esan gabe.
‎Guk analisi sintaktiko-formala egiten ari garen une honetan, ezin genitzake testu-mailakoak eta perpaus mailakoak, guztiak, sail berean sartu.
‎Enuntziatu parentetikoak formalki nolakoak diren aztertzen ari garen une honetan, bada enuntziatu parentetikoen multzo bat (kopuruz besteekin alderatuz urriagoa) aditzean menderagailuaren marka formala daramana. Larringanen (1995) nahiz Esnalen (2008) arabera, testu-antolatzaile lirateke horiekere, baina gure ustez, menderagailuek ez dute perpaus askeen arteko lotura semantikoa agerian uzten, perpaus nagusi-mendekoen artekoa baizik.
2013
‎Edozein modutan, 1989an egindako aurkikuntzek sortu zuten ezustekoaren tamainako gehiago egitea ez du baztertzen Garciak. «Gure arbasoen inguruko historia idazten ari gara une honetan, eta horrek paradigmak alda ditzake».
‎Espainiako gobernuburuak esan du ebazpena aztertzen ari direla une honetan eta dauden prozedura arazoak konpontzen saiatuko direla.
‎Zertan pentsatzen ari zara une honetan?
2014
‎Liburuaren amaieran Amaia Alvarez Uriak apailaturiko glosarioa dugu, eztabaidarako oso tresna aproposa. Gai honen inguruko hainbat glosario osatzen ari dira une honetan, badira hainbat proiektu martxan, eta liburu honetako glosarioak ere horretan ekarpena egin nahi du. Batetik, kontzeptuak ezagutzen ez dituen jendeari horiek ulertzeko lehen urrats bat eskaintzen du; eta bestetik, kontzeptu eta pentsamendu (trans) feministan dabilen jendeari, horiek birpentsatzeko aukera ematen die.
‎Edozer gauza egiten dela aztertuko dugu, baldintzak eta arazoak sortuko ote dituen gure natura baliabideetan. Zaintza egiten ari gara une honetan, baina, oraingoz, ez dugu ezer gure inguruan. Gasa erauzteko teknika hori legez mugatzea erabaki dute erkidego batzuek.
‎Zuk ezagutzen duzun leku batean gaude, nik oraindik ezagutzen ez dudana. Eta zuk ezagutzen dituzun objektuak ikusten ari gara une honetan, nik ezagutzen ez ditudanak.
‎Zertaz pentsatzen ari naizen une honetan?
2015
‎Madrilen interpretazioa ikasitakoa da, eta hantxe bizi da egun. Hypnos ekoiztetxean aritzen da lanean, eta Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinema Astean Film in San Sebastian saria lortu zuten iaz, Copygram lanarekin. Aktore gisa Goenkale-n ibilitakoa da, eta Píntame obra aurkezten ari da une honetan.
‎Hamar minuturen buruan, diseinatzailearen adierazpenak zabaldu dira bozgorailuetatik. Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa azpimarratzen ari da une honetan: –... integrista islamikoen intolerantzia eta Greenpeaceko sasi-ekologisten errezeloak gainditu behar izan ditugu zuengana heltzeko, baina hemen gaude oztopo sektario guztien gainetik, emakume modernoari geure onena eskaintzeko.
‎–Aldizkariaren ateak irakurleei zabaltzeagatik giltzapean sartu duten eta sei urtetako gartzela izan dezakeen Mirentxu Purroy-en egoerak larritzen gaitu bereziki, editorial hau egiten ari garen une honetan. Berriak-i su emateak, Enbata epaitzeak, Garaia militarren hauzitegira eramateak, Goiz-Argi bahitzeak eta abarrek ere kezkatzen gaituzte.?
‎Dakizuen bezala, Udal Lege berri bat tramitatzen ari da une honetan Eusko LegebiltzarreanEAErako. Berrikuntza bat dakar, eta Euskararen Legeak eskatzen duen elebitasun simetrikoa malgutzen duela da, hizkuntza bakar baten erabilera legezkotzat jotzen duela.
‎Auzibidezko prozesu hau hasteak" bidean atzera egitea suposatzen du" Bilboko Udaleko EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Gozen Bilbaok sinatu duten adierazpenaren arabera, eta" giroa gaiztotzen duen elementua da euskal gizartea normalizazio politiko osa lortzeko prozesuan ari den une honetan".
‎Etengabe pentsatzen ari naiz zer egiten ari dioten une honetan.
2016
‎Arnasguneen ezin ordezkatuzko lehentasuna behin eta berriro azpimarratu beharra dago: horietariko hainbat nabarmen ahultzen ari zaigun une honetan ez lehen baino gutxiago. Horiek ditugu egungo egunean, eta (kasurik onenean) horiek izango ditugu begien bistako etorkizunean, euskara eguneroko jardun arruntean (etxean, auzoan, kalean, lagun artean,..) nagusi dabilen ingurumen fisiko-territorialak:
‎Jendea zorabiatzeko arriskua ere badugu, horrenbeste itzuli-mitzuli eta inguru-mingururekin. Hortaz, Euskal Herrira bidean datorren hegazkinean doan emakume hau pentsatzen ari dena zuzen kontatzen ahaleginduko gara, pentsamenduen haria zuzena izan litekeen neurri apalean, are apalagoa pentsamendu horien gaia oroimenaz baino gehiago irudimenaz ehundurik baldin badago, kasu honetan dagoen bezala; izan ere, hegazkina abiatzen ari den une honetan, lurra uztearekin batera sabel aldean halako kilika eta hutsunea sentitu dituen emakumeak bere ama du gogoan, hil berria zaion ama, baina artean ama ez zena, ezpada emakume gazte bat, izenez Begoña, Europa erdia sutan kixkaltzen ari zen unean Ameriketara ihes egin nahi zuena eta berak uste ez bezalako odisea batean abiatzera zihoana...
‎eta fenomenoa gaiztotzen ari da une honetan, aztertutako epean azken hilabetea (apirila)
‎Ekimenarekin bat egiten duten Trebiñuko bizilagunen babesak jasotzen ari dira une honetan, eta aurki proposamena aurkeztuko dute udalbatzan.
‎Gerraren araberako antolaketa, sufrimendu eragile da tokian tokiko krisi garaietan, baina hondamendia izan daiteke, krisia estrukturala eta iraunkorra bihurtzen bada. Gure ekonomia ereduaren mugagabetasun premisak zalantzazko bihurtzen ari diren une honetan, gero eta jende gehiago ari da ekonomia eta gizartetik kanpo geratzen. Jende prestu, langile eta ongi formatua ere langabeziaren putzu ilun sakonean erortzen ari da, berriro inoiz ez ateratzeko.
2017
‎Gaur egun Zinema pilotalekuan egin ohi dituzte saioak. 40 lagun ari dira une honetan klaseak hartzen, Garikoitz Astarbe irakaslearen gidaritzapean: haurrak astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara, eta helduak astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara." Haurrekin ibiltzeko nahikoa toki bada, baina helduentzako motz geratzen da.
‎Zorbaren hitzak eta lanak hasieratik kontatzeko. Harekin ikustekorik izan zutèn gertakari ezdeusenak ere ñirñirka ari dira une honetan ene buruan, argi-argi, hain zauliak eta prezagarriak nola arrain koloretsuak udako itsaso garden batean. Harenik deus ez da hil ni baitan, iduri luke Zorbak ukitu zuèn guztia hilezin bihurtu dela, eta, halere, egun hauetan aztoratuta nago bat-bateko kezka batekin:
‎Batez ere emakumeen borrokari esker, Amerikako indiarren lurrarekiko loturak, tokiko erlijioek eta naturak iraun egin zuten jazarpena gaindituta, bostehun urtez baino gehiagoz erresistentzia-iturri antikolonial eta antikapitalista hornituz. Biziki garrantzitsua da hori guretzat, berriz ere planeta osoan zehar jatorrizko herritarren iturri eta bizimoduei eraso egiten ari diren une honetan; berriz pentsatu behar dugu konkistatzaileak nola saiatu ziren kolonizatuak menderatzen, eta azken horiei zerk eman zien ahalmena plan hura iraultzeko eta, euren unibertso sozial eta fisikoa suntsitzearen aurka, errealitate historiko berria sortzeko.
2018
‎Audientzia gazte hori istorioaren barruan sartzen jakin izan dute, azken finean. Sorturiko zarata hain handia izan da, nazioartean sei remake prestatzen ari direla une honetan. Nordikoek transmedia narrazioaren olatu hori aprobetxatu nahian, 2017 urtearen amaieran, Hvor er Thea?
‎Bi urte hauetan tratamendu desberdinak probatu ditut eta hartu dudan sendagaietako bat hagin arbolarekin egindakoa zen. Gutuna irakurtzen ari zaren une honetan jada ez dizut inongo penarik sorraraziko, baina dena kontatzen ari naizenez?
‎Bi urte hauetan tratamendu desberdinak probatu ditut eta hartu dudan sendagaietako bat hagin arbolarekin egindakoa zen. Gutuna irakurtzen ari zaren une honetan jada ez dizut inongo penarik sorraraziko, baina dena kontatzen ari naizenez...
‎Smart: (Sarrera honen etengabeko garapena dela-eta edukia berrikusten ari gara une honetan)
‎Zertan ari zara une honetan?
‎Ez duzu imajinatzen zenbat gauza egiten ari naizen une honetan.
2019
‎Jakileari galdetu diogunean, orain, minari izena jartzen eta bere historia berridazten ari den une honetan, bere burua nola marraztuko lukeen, hau da hitz bakar batez eta mimikaz ihardetsi diguna:
‎Bestela, plazer ukatua da. haatik, ez dezagun uka, masturbazioa trantsitorioa izan badaiteke ere, ganorazko bizitza sexualerako partaideak beharrezkoak dira. eta horretan dago koska, mixel etxekoparrek (2017) Berriako elkarrizketan zioen gisan, balizko hiztun partaide horiek desagertzen ari baitira: ...arena da, herri bati hizkuntza bortxaz extipartzen ari zaion heinean. hortik abiaturik, diagnosi horrekin eta erresilientziari esker oinazearen nondik norakoak ulertu eta gero, minaren aringarriak sorkuntzatik bilatu egin behar zaizkio autoestimua eta duintasuna goratuz, kulpabilizazioa eta lotsa uxatuz. haatik, jakin, aringarri horiek beren mugak badituztela komunitate eria traumatismoa pairatzen ari den une honetan, berehala aipatuko dugunez.
‎" euskaldunek dugun heterogeneotasun territorial eta kulturalarekin, elkarren arteko harremana da premiazkoena: euskal komunikazio espazioa sortzea, alegia". premia horrek eskatzen duen erantzun kolektiboa arlo desberdinetan ematen ari da une honetan, puntako sektoretan bereziki. Eta, garrantzitsuak izanik, puntakoak ez dira automozioa, edo makina-erraminta, edo sukaldaritza eta turismoa...
‎Azkenik, oreka mantendu beharko genuke hemengoaren eta nazioartekoaren artean. Euskal Herriaren egitura administratiboa kontuan izanda, erakundeen hurbiltasuna beste toki askotan baino errazagoa iruditzen zait, eta horregatik ez litzateke zaila izango horrelako proposamen bat hiru administrazioetara eramatea.Nahi izanez gero, egin daiteke, baina denok dakigu kultura ez dela aipatu ere egiten datorren urteko aurrekontuak negoziatzen ari diren une honetan.
‎Jende asko batu da batzordeetara eta gogoz ari da lanean. 200 bat lagun ari gara une honetan jaiaren inguruan.M. E.: Aurtengo prozesua oso aberasgarria izan dela nabarmenduko nuke.
‎Lau enplegu anezka martxan ari dira une honetan Araban. Langabetuek osatutako taldeak dira, eta helburu nagusia guztientzako lana aurkitzea bada ere, emaitzak ez dira lan-arlora mugatzen:
‎ACCUWATER izeneko proiektua, esperimentala da, eta Hondarribian ari direlarik une hontan froga egiten. Munduan beste hiru lekutan garatzen ari dituzten frogak ere aurkeztu dituzte, Hondarribikoaz gain, Alemaniako Dussldorfen, Boliviako Sucre hirian, eta Heredia eskualdean, Kosta Ricakoak hain zuzen ere.
‎" Dastatuko ahal ditu irakurle euskaldunak maisu errusiar honen kontakizunetan nabari den giza aberastasun eta pilpira liriko guztia, Europako" etxe amankomunean" mendebala eta ekialdea elkarrekin bake eta anaitasunean bizi izateko pauso bizkorrak ematen ari diren une honetan".
‎Tituluari dagokionez, esan behar da, 1775ean Torbern Bergmann kimikari suediarrak De attractionibus electivis liburuxka idatzi zuela eta berori alemanera itzultzean erabili zela lehen aldiz Wahlverwandts  chaften izendapena, guk hautapen-ahaidetasun euskaratu duguna. Ezkondu-ezkongabeen arteko harremanen mundua krisialdi gogorra jasaten ari den une honetan, Goetheren obra atsegin hau irakurtzea argigarri eta gogoetagarri izango dela uste dugu, gaur eta hemen, zernahi direla ere bakoitzak bere bizitzarako aterako dituen ondorioak".
2020
‎Zenbat langile ditu Udalak? 115 bat; horietatik erdia baino gutxiago udaletxean lanean. Modu presentzialean, 12 bat lagun ari dira une honetan udaletxean lanean. Baina kale garbitzaileak, brigada, udaltzainak… ere lanean ari dira kalean.
‎Oraintxe, idazten ari naizen une honetan, etorri gara gaurko hitzordura. Nire esku ezkerra gidatzen duzu, nire eskua zara, epeletik berora dauden kolore aldaketen bidea marrazten ikusten zaitut.
‎Zu bezalako zuhaitz bat ari da une honetan gerezi-lore beltzak lurrazpiko gauean zabaltzen.
‎Lerro hauek idazten ari naizen bitartean diot hau. Ilehoria teklatuan klak klak klak ari den une hau orain eta hemen da niretzat, baina Ilehoria klak klak eta klak ari den honetan era berean badakit denboran bidaiatzen ari naizela, inork lerro hauek irakurtzekotan gutxienez hilabete batzuk pasatuko direla, norbaitek lerro hauek publikagarriak direla erabaki eta publikatzen dituen arte.
2021
‎15.4.4a Hortaz bi perpaus lotzeko erabiltzen dugu, balio ilatiboa duela: Zu eta biok ez ginateke hizketan ariko une honetan, isiltasuna izango bailitzateke nagusi, batasuna eta isiltasuna. Hortaz, orokorrean, ona da bai gauzen artean hutsune bat egotea, bai zu eta bai ni bi izatea eta ez bakarra (Gorrotxategi).
‎Hasiera batean, Elkarrekin Podemosek auzi hori konpontzean jarri zuen aurrekontuak ahalbidetzeko marra gorria. EAJ bakarrik geratu zen proiektuaren defentsan, eta, udal teknikariek lizentzia ukatu ostean, Eusko Jaurlaritza errekurtso judiziala jartzea aztertzen ari da une honetan.
‎Nagore eraman dutela esan diot, albistegietan ikusten ari naizela une honetan bertan. " Arazo diplomatiko" bat sortu dela dio esatariak, gaueko ordu txikietan" mailarik goreneko" komunikazioa izan zela Kubako eta Espainiako gobernuen artean, eta hainbat ordutako tramiteen ondoren Kubak bi terroristak entregatu dituela.
‎Milaka kasu gertatzen ari da une honetan munduan. Bihar hainbat pertsona elkar ezagutzera doaz.
‎Lana berrikusten ari naizen une honetan, 2018an argitaratu eleberri bat dut eskuetan, Madrilen urte horietan ibili zen militante baten bizitzan finkatua. Pertsonaia fikziozkoa da, guztiz, baina haren sentimenduak ematen dira garaiko militanteen lagin bezala.
‎Eta Elvisen plantak egiten ari zara une honetan?
2022
‎Donella Meadows 2001ean hil zen 60 urte baino ez zituela, baina berak sortutako erakunde eta proiektu ugari martxan daude oraindik, eta sistemen dinamikari buruzko bere teoriak inoiz baino aktualagoak dira, krisi klimatiko, energetiko eta ekonomikoak mundua astintzen ari diren une honetan.
‎Gainera, aurrera begirako proiektu berriak lantzen ari da une honetan, horietako batzuk, beste erakunde batzuekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako HPSrekin ere ari da harremanetan, 2023an proiektu pilotu bat abiatzeko asmoz.
‎Aipatzekoa da Bartzelonako Halfhouse espazioan bi hilabeteko egonaldia egiten ari dela une honetan Yaldebere, zentroak Eremuak programarekin daukan lankidetza proiektuaren baitan hautatu baitzuten.
‎–Ikusten duzu. Bi ahizpak ari dira une honetan nire gizatasunaren hondarrak banatzen –esan du umorez, eta algara txiki bat egin du.
‎Ezin dut aipatu gabe utzi Madrilgo Carlos III Unibertsitateko José MarÃa Sauca irakaslearekin egiten ari naizen ikerketa. Izan ere, 2000ko hamarkadaren erdialdetik aurrera elkarrekin zenbait proiektu gauzatu ondoren, dibertsitate linguistikoari buruzko proiektu bat koordinatzen ari gara une honetan, hura maila desberdinetan diharduten eta bere arkitektura instituzionalean zenbait demos barne hartzen dituzten demokrazia aurreratuentzako funtsezko gai gisa jorratzen duena. Proiektu hori Negotiating Diversity:
‎Noski, hilobia zelatatzen ari dira une honetan.
2023
‎Eta hemen dator Historiak irakasten digun egia garratza: nazismoa deituak beraien aurka egin zuen genozidioaren biktima izandako juduen ondorengoek sionismoa deituaren babespean Israelgo Estatua eratu, eta Palestinako herri eta nazio osoaren aurka genozidio gordina egiten ari dira une honetan, azken 75 urteetan praktikatua, baina muturreko larritasunera eramanda. Naziek juduen aurka diseinatu zuten" muturreko soluzioa", orain, judu sionistek palestinarren aurka birdiseinatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia