Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎1930 urtean, Crosley-k. Cooperative Analysis of Broadcasting? (CAB) izeneko elkartea sortu zuen dei telefonikoak eginez entzule-indizeei buruzko datuak lortzeko. 1934an, Hooper bigarren metodoa burutzen hasi zen, elkarrizketa telefonikoa baliatuz, irratsaioa antenan ari zen une berean egindako elkarrizketa telefonikoa preseski. Irratiaren industria berehala konturatu zen analisi horieksalmenta-tresna garrantzitsuak zirela, baita entzuleek informatzeko eta dibertitzeko zituzten desira eta interesen alde egiteko mekanismo hobea ere.
‎Lagunekin elkartu zen, hain zuzen ere gaua ordu askoko promesa egiten ari zen une berean. Denboraz hastea komeni zen, modu horretan alkoholak efektua egin zezan musuak zer ziren ezagutu nahi zuen mutilaren buruan.
2001
‎Patrikan sartu zuen eskua musuzapia ateratzeko, eta orduan jabetu zen ezin ziola musuzapiari eutsi, hatzek ez ziotela emandako aginduei erantzuten. Hotzarengatik endurtu zitzaizkiola pentsatzen ari zen une berean, hari busti lodi batzuk irristatu zitzaizkion kopetatik sudurrera; eta, segituan, gabardinaren patrikatik erortzen ziren lehen tanta gorriak putzu bihurtu ziren, eta emakumeak, behingoagatik, atsekabez beterik baina minik gabe, meza lehenbailehen amai zedila desio izan zuen.
2002
‎Horixe da Euskadiko Kutxaren Ikerketa sailak egin duen azterketaren ondorioetako bat. Azterlan hori Inmaculada Gallastegik zuzendu du, eta lankide izan du Ikeiko lantaldea;" Kontzertu Ekonomikoa eta Euskal Ekonomia" du lanak izena, eta hain zuzen ere joan den hilean argitaratu zen, Kontzertu Ekonomikoa eta euskal Kupoa berriz negoziatzen ari ziren une berean. Negoziazio horrek Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien akordiorik gabe bukatu zuen urtea eta ordura arte indarrean zegoen Kontzertu Ekonomikoaren alde bakarreko luzapena ekarri du.
‎Hori irratiaren abantaila garrantzitsua da, larrialdi batzuk herritarren eguneroko bizitzan eragina izan dezaketela kontuan izanik batez ere. Oraindik ez, baina etorkizunean, edozein gertakariren berri zuzenean emateko aukera ere izango dugu; hau da, jazotzen ari den une berean emango dugu albistea. Eta aurrerago publizitatea sartzen badugu, merkatariei informazioa modu merkean banatzeko aukera emango diegu21.
2006
‎Amak strudel zati bat platertxo batean jarri eta aitari eraman zion musika-salara. Gero, botila bat kirch atera zuen arasatik eta, aitari kopatxo bat zerbitzatzen ari zitzaion une berean, gaueko albistegiak tokia hartu zion musika klasikoari. Sintoniaren ondoren, Goetheplatzen entzundako Hitlerren hitz berak errepikatu zituen irratiak:
2008
‎Live Station-eko bigarren gakoa da Sarearen errepikapenak ez ezik, programak zuzenean jasotzeko aukera ere ematen duela. Horrela, telebista nahierara ikus daiteke, ematen ari den une berean.
2010
‎Denbora horretan, etsipena zabaldu da, gipuzkoar elizaren barrunbeak ondo ezagutzen dituen iturri batek adierazi digunez. Jose Maria Setien eta Juan Maria Uriarteren garaietan ziharduten Pastoral Kontseilua eta Apaiz Batzordea geldi daude momentuz, nahiz eta Munillak, ia lerro hauek idazten ari garen une berean, biak berrosatzeko asmoa agertu duen hedabideei zabaldutako pastoral egitasmoan. Ez da kazetariok gotzaindegiaren berri dugun lehen aldia, bidenabar.
‎–Ez dakit zer pasatu den, baina 300 grafito bere tokian ez topatzea, eta denak hain zuzen ere garbitzen ari den unean bertan aurkitzea, hori ez da normala.
‎Roberto zen, nire dei galdua zeukala eta. Esplikatu nion bazkaltzera joateko gogoa sartu zitzaidala baina deitzen ari nintzaion une berean etxean bazkaltzeko erabakia hartu nuenez, deia moztu nuela. Arkume errea egin berria zutela esan zidan, estilo zaharrean, inolako eranskinik gabe.
‎Baionako dorre bikiak ezkerretik ikusten ari nintzen une berean eskumatik ageri zitzaigun eguzki borobil itzela, bete-betean harrapatuz Mar txikia eta biok geundeneko aldea. Loak hartuta zihoan neskatila eta ezinegonak hustuta neu, ez bainuen eserlekuan kabitzen.
‎Idazleak hartzera behartzen zizkien bideen ordezkoak asmatzen nituen: kontakizunaren haria guztiz aldrebesten zuten maitaleak asmatzen nizkien; protagonistak ongi merezitako atsedena hartzen ari ziren unean bertan lerro arteko arriskuak atzematen nituen; mapak seinalatzen zuen tokian ez zegoen altxorrik; hiltzaileak kontu handiz ezabatutako hatz markak berriro agerrarazten nituen; amaiera zoriontsura iristear zeudela gertatutako istripuan, baten ordez maitale biak itsutzen nituen; haurrak sortzen nituen maitaleen haustura-unean; trenak garaia baino lehen abiarazten nituen; kartzeletako ateak ...
2011
‎Gure ustez, itzulpenak euskal literatur sisteman duen lekua zein itzulpenaren harrera deskribatzen lagunduko digu ikerketa honek. Horrez gainera, kritika akademikorako lehenengo pausoak emateko moduan izango gara, itzulpen-sistemaren kritikaren deskripzioa egiten ari garen unetik bertatik.
‎Itzulpenaren harrera deskribatzeaz gainera, kritika akademikorako lehen pausuak emateko moduan izango ginela genioen sarreran, itzulpen-sistemaren kritikaren deskribapena egiten ari garen unetik beretik badugulako jadanik, tapiz osoaren irudi txiki baten argazkia, txikia izanik ere, hurrengoetarako abiapuntutzat balia daitekeena eta tapiz osoaren irudia deskribatzeko ezinbestekoa egingo zaiguna. Izan ere, lan hau itzulitako literatur sistemaren kritikaren azterketa gauzatzeko hastapena izan da, ez besterik.
‎ALIZIA Bogaren aurretik pasatzen da, LEO zaborra ateratzen ari den une berean; bi poltsa daramatza LEOk eskuan.
‎5 irudia. Ur-lurruna eta konposatu organiko lurrunkorren emisioa alkohol-fabrika batean, alderantzikatze termikoa gertatzen ari den unean berean.
‎Leiho txiki batetik aireportuko terminala ikusi zuen, baita Fiumicino jartzen zuen kartela ere. " Hiri eternala, film baterako lekurik egokiena." Pentsamendu horiek josten ari zen une berean Anita Ekbergen bular handiak irudikatu zituen, Dolce Vita filmean Fontana di Trevin bainua hartzen zuelarik...
2012
‎Nabarmena da kontrastea. Herrian kamioi bat azokara ardo barrikak eramaten ari den une berean, bonbak eramaten ditu hegazkinetara beste kamioi batek herritik kanpo. Hegazkinak gero zeruan.
‎1982an, Stanford Unibertsitateko fisikari batzuek, ustez, monopolo magnetiko batek eragindako seinale bat neurtu zuten. Uste horrek dio Big Bang leherketan sortutako monopoloak oraindik ere espazioan libre mugitzen direla, eta haietako bat Stanfordeko Unibertsitatetik pasatu zela, Blas Cabrera fisikaria esperimentu bat egiten ari zen une berean. Material supereroalez egindako espira baten barrutik pasatu zen, eta jauzi bat gertatu zen fluxu magnetikoan.
‎Bi gertaeren arteko loturak hain dira nabarmenak, non benetan harrigarria izango baitzen herria horretaz ez konturatu izana. Baina, lehen erasoa, horrela gertatu zela badakiguna, ezer baldin bada, bigarrena, ia aldi berean jazo zena, modu berean gertatu ez zelako froga da. Izan ere, miraria izango baitzen, gaizkile talde bat, leku jakin batean, okerreko izugarrikeria bat egiten ari zen une berean, haren antzeko beste talde bat, antzeko lekuan, hiri berean, egoera berean, bitarteko eta tresna berberekin, hain zuzen ere modu bereko kaltea egiten aritzea, justu-justu garai berean! Baina zer sinestarazten digu bada herriaren iritzi ustekabean gidatu horrek, ez bada gertaeren parekotasun miresgarria?
‎Hemorragiari eusteko ahaleginean, MIREIA zapiarekin eskua lotzen ari den unean berean, atea irekitzen da. LUKAS da.
‎Behin eta berriz indigenak Europako behialako jentilekin parekatuko dira (Williams, 1990), beren kulturari edozelako balioa ukatuz eta zibilizazio kolonialaren ongitasuna defendatuz. Diskurtso hau zabaltzen ari zen une berean konkistatzaileak eta kolonoak herri indigenen jakinduriaz baliatu ziren konkista bultzatzeko: euren janari, sendagai edota jakintza geografikoaz baliatu ziren.
‎Katarroarekin nenbilen eta mukizapiari gogor eragin ondoren jo nuen Saioaren ikasle-pisuko txirrina. Doministiku egiten ari nintzen une berean ireki zidan atea. “Osasuna! ” esan zuen, sartzera gonbidatzearekin bat.
2013
‎Eta MIREIA sartzen ari den une berean, JULIAN irtengo da bere gelatik.
‎Baina desadostasun horiek guztiek ez zuten bien arteko harremana hondatu. Tirabirak gainditu nahian ari ziren une berean, Lasuenek, katarro txar batek jota catarro pestilencial deitzen dio berakhorrelakoxe tonu familiarrean idazten zion Boricari:
‎Baina horra harrigarrikeria! Mintzatzen ari den une berean eulitzar beltz handi-handi bat jarri zaio kopeta erdi-erdian auzapezari.
‎Berrogeita hamar kiloko lau lehergailu erori ziren Andra Mariko elizan bederatziak laurden gutxiagotan, apaiza ostia sagaratzen ari zen une berean. Elizatik oso gertu bizi ziren, eta oso ondo entzun ziren hango eztandak.
2014
‎Londresen, Israeldik heldutako orkestra baten kontzertu erdian, emakume bat altxatzen da publikotik, eta bular betean okupazioaren aurkako opera bat abesten du; Gasteizen, Tel Aviveko saskibaloi taldea jokatzen ari den une berean, ekintzaile talde batek salto egiten du pistara, Palestinako banderak astinduz; Amsterdamen, Herbehereetako pentsio funts handienak Israelgo bost bankutan zeuzkan inbertsioak eteten ditu; eta horrela, zabalduz doa Israelen aurkako boikotarekin bat egiten duten norbanako eta erakundeen zerrenda. Palestinako gizarte zibiletik abiatutako egitasmo esanguratsuenetako bat da BDS, Israelen aurkako boikot ekintzak, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzen dituen plataforma.
‎AEBek diote matxinoek bota dutela joan den larunbatean eroritako Malaysia Airlines konpainiako bidaiarien hegazkina ere, eta zerbitzu sekretuek horren «frogak» aurkeztu dizkiete AEBetako hedabide batzuei. Argitaratu dutenez, lurretik jaurtitako misil bat detektatu zuten Ukraina ekialdean MH17 hegaldia igarotzen ari zen une berean. Hegazkinean ustez aurkitutako metraila, matxinoei egotzitako elkarrizketak eta sare sozialetako argazkiak ere aipatu dituzte frogatzat.
‎Perun, adibidez, quechua hiztunak izan ala ez, denak sentitzen dira perutar; nortasun bera partekatzen dute. Hemen, euskararen eremua zabaltzeko asmoz argudio diskurtsiborako osagarriak garatzen ari diren une berean, oinarrizko argudio falta dute oraindik han, gizarteak quechuaren alde egin dezan. Hortaz, modernotasunetik zein korronte ekonomiko nagusitik kanpo ez gelditzeko, gaztelaniarantz, edo ingeleserantz?
2015
‎Gaur egun espezialista gehienak bat datoz esatean Erasmok idatzia dela Julio II. aitasantua (1443-1513) hil bezain laster, eta eskuizkribu gisa zirkulatu ondoren 1517an liburu gisa argitaratu zela, edizio ugari izanik. Baina Erasmok ez zuen egiletza aitortu eta, ziur aski, bere baimenik gabe atera zen, zeren eta, geroago ikusiko dugun bezala, urte gutxian zirkunstantziak guztiz aldatuta baitzeuden eta aitasantu baten kontrako satira bortitz batek ez zirudien oso egoki Martin Luteroren erreforma indar izugarriz hedatzen ari zen une berean (hau da, 1517tik aurrera). Anonimotasuna, beraz, horra intelektual kritikoaren azken portua.
‎1511n Julio aitasantuaren botere politikoa bere gailurrean dago: ...eta Veneziarekin Frantziaren kontra eta, ondorioz, 1512an Gaztelako tropek Nafarroa okupatzen dute; 1513an hiltzen da eta Erasmok, anonimoki, satira gupidagabe bat idazten dio, eskuizkribu gisa zirkulatzen hasten dena; baina Erasmo bere famaren erpinean dagoen une horretan, aitasantu berriaren, enperadore berriaren, Ingalaterrako errege gaztearen eta abarren kontsiderazioa eta miresmena eskuratzen ari den une berean, Martin Luterok sua eman dio Alemaniari, eta garrak bizkor ari dira hedatzen; enperadoreak, aitasantuak, printze katoliko orok gogor presionatzen dute Luteroren kontra idatz dezan; une berean, zenbait humanistak kontrako bidea iradokitzen diote, alegia, Luteroren eta erreformaren alde argi eta garbi paratzea. Eta Erasmo?
‎Aldiberekoa, hau da, ikus-entzuleek programa informatiboa ikusten ari diren une berean parte hartzea, zuzenean edo asinkronikoki (programa grabatua bada), telefonoz, edota sms, e-mail eta sare sozialen bitartez.
‎Ederra litzateke Aretxabaleta ipuina irakurtzen ari zen une berean Begoña Urmaleta ere, esaterako Bakixan, gauza bera egiten aritzea. Magikoa eta misteriotsua litzateke batera irakurtze hori erabatekoa balitz.
2016
‎Artikulu hau amaitzen ari naizen une berean interneten arakatzen nabil eta Twitter irekita dut. Ekainean Eslovenia eta Austriako muga batez beste 3.165 pertsonak zeharkatu zuten egunero Sentilj hiritik, Esloveniako Gobernuaren datuen arabera.
‎Pastazko betaurrekoak jantzita ditugula, askotan esan edo entzun ditugu esaldi horiek, ezta? Baina, esaten ari zareten une berean, zenbatetan pentsatu duzue" ez dakit zer arraio den film batek argazki on bat izatea, baina tira…". Jakin, argazki zuzendari baten lana ezinbestekoa dela film bat aurrera eramateko.
‎Lurraldetasunaren eta hizkuntza hegemoniaren aldetik arazo ofizialik gabe eroso bizi diren kirol kazetari jakobino ugariren artean, alegia. Jada bada bat, Joanjo Gonzalo, ezin izan duena mihia txuloan gorde, Crosas kontratua sinatzen ari zen une berean. Mexikon ikasi al duen gaztelania ala katalanez hitz egin behar al duen, galdera hori jaurti du sare sozialetan.
‎Notario gaixoak, zentinelaren ondotik pasatzen ari zen unean berean, senak edo bultzaturik, bere makilatxoa kapeluaren albo batean bermatu eta irmoki eutsi zion, baina bere makila goratzearekin batera makilaren puntak harrapatu ez du bada, zentinelaren sonbreruaren zinta, eta sonbrerua kareletik gora bidali Senako uretara arrastorik batere utzi gabe.
‎Ordu asko iragan ostean ikusi ohi zuen argi eta garbi zer egin edo esan beharko zukeen, baina beranduegi. Egoera konkretua bizitzen ari zen unean bertan gauza desegokiak esaten zituen beti. Hori dena esan nahi zion Iratiri, barkamena eskatzeko, asko sentitzen zuela azaltzeko.
‎–Ez, gurasoena?, ihardetsi zion Josebak, eta horixe esaten ari zen une berean Montréjeauko irteera hirurehun metrora zela ikusi eta, hementxe da, esan zuen eskuarekin seinalatuz Irati despista ez zedin.
‎Tartean sartuko ditu, esate baterako, erlijio zaharrean erreferentzia etikoa ematen duten jentil eredugarriak ere. Baita eredu on hori erakusten ari diren une berean ere:
2017
‎Argudioaren zorrotzak hitzik gabe utzi zituela iruditu zitzaion Josebari, edo bera behintzat hitzik gabe utzi zuen; izan ere, Txatok sortutako txostenaren ahulezia horixe baitzen: gay identitatea beharko lukeen hori gizonak gustatzearen ezaugarriaz gain ez zuela beste ezerk betetzen; eta hala onartu behar zuen, garun zolan aitortzera ausartzen ez bazen ere, askotxo iruditu zitzaiola itzultzen ari zen unetik bertatik pelukera –ihes egindako femeninoak ardaila eragin zion– ikasi gabeko batek egina izateko.
2018
‎Hezur Handi zaharra atera zuen lehenengoa kearen itomenak. Aire-bafada batek eraman zuen kea agurea irteten ari zen une berean eta garbi ikusi nuen. Ke artetik atera zen, txingar bat zapaldu, oinazeak garrasi eginarazi zion eta labarrean gora igotzen saiatu zen.
‎Beyonce, Baba eta Andrea ospitaletik ateratzen ari ziren une berean sartu ziren Beireren gurasoak komisaldegian. Alaba desagertu zela jakinarazi nahi zuten Ertzaintzan.
‎Gai horien eta beste hainbaten inguruan dabil emakume bertsolarien kolektiboa, bertsotan egiteari utzi gabe (‘Ber oholtzan jarritako oina’, Berria, 2018-08-11). Hau da, autoestimua eta konfiantza lantzen-pentsatzen-indartzen ari diren une berean ateratzen dira plazara. Egingo al dugu bertsotan?
2019
‎Kontua da, saltsa-nahasle zornotzarra saritzen ari ziren une berean Maialen Lujanbio-gure Maialen-ari zela Erresumako hiriburuko bertze toki batean, kantari. Euskal Herriko txapelduna-bitan txapelduna-Madrilgo Cinetecan, bertsotan, Radio 3ko El septimo vicio programak antolatutako saioan.
2020
‎Horiek dira literatura txarraren alboko kalteak. Gonzales bere nobela idazten ari zen une berean argitaratu zuen Koldo Izagirrek bere Mendekuak (Susa, 1987) non, aurkezpenean, honela zioen: " Ez dut uste literaturan dena onargarria denik.
‎Haietako tiro batzuk, benetan bikainak izan, ziren jomugarainoko distantzia ikusirik. Beltz bat bakarrik iritsi zen hondartzaraino eta zutitzen ari zen une berean Saxtorphek bala batez jo zuen. Ikuskizun ederra huraxe.
‎Orain, COVID-19an lanean dabiltzan ikertzaileak elkarrizketatzen ari da: Ikaragarria da, gertatzen ari den une berean ari direlako ikertzen, dio, grinatsu. Nabari zaio bi alderdiak maite dituela, beraz:
‎Duda egin zuen une batez gizonak. Astiro buruarekin baietz egin eta plastikozko poltsarekin sukaldeko atea seinalatzen ari zen une berean erabaki nuen hura ezin zela hiltzaile ankerra izan. Benetako gaizkile batek ez liguke sekula umea lotara eramaten utziko dirua eman aurretik.
‎Marianneren begiak malkoz betetzen dira berriro eta itxi egiten ditu. Oroitzean ere intentsitate jasanezineko momentua irudituko zaio hau, eta horren jakitun da orain, gertatzen ari den une berean. Inoiz ez du uste izan bera inork maitatzeko modukoa denik.
2021
‎Baina Oihana bakarrik dago Jorge hori pentsatzen ari den une berean. Amaren bila dabiltza Oihanaren begiak.
2022
‎Artikutzako presa husten ari ziren une berean bota dute Vezinsekoa. Erakutsi nahi izan dugu Artikutzakoa ez dela kasu bakarra.
‎Ez dugu gehiago luzatu nahi, aurretik ere garbi utzi baitugu gure iritzia bai batzorde, bai komunikabideetan. Herri-lab ekimenarekin parte hartzea sustatzen ari garen une berean, Udal Gobernuak hartutako erabakia inposatzera zoaztela ezin dugu sinetsi. Beraz, oraindik ere astiarekin gabiltzanez, hasieratik gauzak behar den bezala egitea eskatu nahi genizueke, denok batera, bai senide eta egoiliar, bertako langileen iritzia kontuan hartuz, udaleko beste alderdiekin batera, hurrengo 50 urteetarako erabaki onena izango den zalantza denak baztertu eta aukeraegokiena aukeratzeko.
2023
‎Neure burua madarikatzen ari nintzen une berean egin dut topo kamareroaren begiradarekin. " Guztioi gertatu izan zaizkigu halakoak" adierazi nahi zuen irribarre rockero bat luzatu dit, baina ezin izan diot begiradari eutsi.
‎Guri Andoainen saria ematen ari zitzaizkigun une berean jakin genuen Lapurdiko hegoaldean hiru pertsona noraezean zebiltzala. Baionara eraman zituzten gero.
‎Leihotik laupabost patrol ikusi ditu, aurpegiak estalita, mamuak bailiran, eta harritu da, bai, baina jadanik ez daki zergatik den: desjabetzeagatik, txatartegia miatzeko etorri direlako, poliziak auzoan egindako azken interbentzioan leihotik" erori" zitzaion lapikoagatik (kasualitatez furgoneta bat bere etxe azpitik pasatzen ari zen une berean), edo zergatik. Baina badaki, nola ez, gauero bezala zaborra botatzera aterako dela eta momentu hori atxilotzeko probestuko dutela, auzokoek ikus dezaten nola eramaten duten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia