Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2001
‎Gabriel eta Angel lehenagotik ezagutzen ziren jada. Gabriel Eibarren ari zen lanean eta Juanito San Martin euskaltzainaren etxera joan ohi zen; Angel Mallabiara joaten zen tarteka. Haietako batean, Gabrielek eta hirurok afari gogoangarria egin zuten San Martinen etxean:
2002
‎Alex zinema zuzendari izan aurretik zuzendari artistiko bezala ari zen lanean eta guk eginiko antzezlan batean edo bestean dekoratuak egin zizkigun Arri eta Biafrarekin batera. Bere laburmetraian(" Mirindas Asesinas") parte hartzeko gonbitea zuzendu zidanean ez nuen dudarik izan.
‎Goazemazu orain, Iupiter berberak erleai eman senari buruz mintzatzera; saritzat eman omen zien, Kuretarren soiñu ozenak eta borontze astinduen durundiak erakarrita, zeruko erregea Diete-ko arzuloan alatu zutelako. Erleak soilik azi oi ditute elkartasunean beren ondorengoak, eurak soilik bizi dira uri-etxe bakarrean lege egiñen babesean; eurak bakarrik ezagutu oi ditute aberria ta etxe-iainko egiñak; etorkizun dagoen neguaz oroituta, udaroz ari dira lanean eta bildutakoak guztien ianaritzat metatzen ditute. Batzuek iatekoaren ardura dute, ta artu erabakien arabera, arloetan ari izaten dira:
2004
‎Urtebete inguru eman dute antzezlana prestatzen; izan ere, obrako lau aktoreak konpainiaren beste ikuskizunetan ere ari dira lanean eta ez zaie erraza izan entseguak egitea, atzerrian egindako birak »Korean eta Kolonbian izan dira Markeliñekoak orain dela gutxi» eta aktore baten baja tarteko.
‎neuk ondutako testua baliatuko dute, Basque Diaspora. Azokan, Gernikan ingeles irakasle ari den batekin mintzatu naiz, hango Welcome English Center-en ari da lanean eta besterik irakurri ordez, euskaldunen emigrazioa ari dira irakurtzen, nire testuaren bidez. Bikain! Izan ere, Gernikan, makina bat dira AEBetan senideak dituztenak.
‎Liviak ez daki hainbeste. Berak dakiena da Ginok ezin duela Tourrik ez Girorik irabazi, bere familiaren berri ez duela izan azken urteotan, eskalatzaile izandako faxista boteretsu batentzat ari dela lanean eta abizena aldatuta duela, Livia Scola, eta ezin du burutik kendu bera Livia Bucova dela, eta ez du burutik kendu nahi ere, ohore apur hori delako haurtzarotik geratzen zaion gauza bakarra. Hori, eta begi marroi eder bi.
2007
‎Mariezkurrenaren ustez, «arras mekaniko onak ditugu eta dena taldearen lanaren emaitza da. Muxutruk hortxe ari dira lanean eta etxean egindako kamioi batekin eskuderia ofizialei eta gidari profesionalei aurre egin diegu». Pilotoarekin batera, hamabi lagun ari dira lanean, guziak Malerreka eta Bortzirietakoak.
‎Ttipi-ttapa hamabostekariarekin batera, Pirinio aldeko Mendixut hilabetekaria, Araitz aldeko Mailope hilabetekaria, Tafalla aldean banatzen den Merindad hamabostekaria, Aldizkari S.L.-k argitaratzen dituen hainbat hilabetekari (Iruñeko Alde Zaharreko Aldapa, Burlatako Ibaialde, Txantreako Auzolan, Donibaneko Donibane eta Antsoaingo Ostoki), Erriberako Plaza Nueva, Sakanako Guaixe, Izarbe Ibarrako Entreto2 hilabetekaria eta Lizarra aldeko Auzolan dira NafarPres elkarteko kideak. Aldizkari hauetan 50 profesional baino gehiago ari dira lanean eta 50.000 ale baino gehiago argitaratzen dituzte. CIESek egindako azken azterketaren arabera, 250.000 lagun baino gehiagora ailegatzen dira.
2008
‎Uda batez izan zen, Eibarren. Aresti han ari zen lanean eta afaltzera joan ziren hirurak. Afalostean Lambretta batean eraman zuen poeta Zelaieta gazteak.
‎Gazteri Komunistetan eman nuen izena eta hasi nintzen propaganda lanetan, kartelak eta horrela paratzen. Nire aita Forges de l' Adour enpresan ari zen lanean eta greba luze baten ondorioz kanporatu egin zuten. Testuinguru horretan ezkerrera jo nuen.
‎Zaharren zaintzaileen %80 kontraturik gabe ari dira lanean eta ez daude lanbidean behar bezala jantzirik
‎Gauza pila bat daude martxan Quay etxean. Erakusketa prestatu behar dute, Ken gogor ari da lanean eta bi ordu besterik ez dira falta irekitzeko. Nik sukaldean pixka bat laguntzeko garaia da.
‎Oizmendi telebistak ez du gaur egun Internet bidez emititzen. Egitasmo honetan zortzi langile ari dira lanean eta udan Tokiko elkartearen bidez hainbat herritako jaiak zein kirol emankizunak ari dira trukatzen.
‎Curriculum pila jaso genuen. Bekadun horiek kobratu gabe ari dira lanean eta ez dira inori postua kentzera etorri. Nire konfiantza osoa dute.
‎• Afrikarren artean %50, 1 baino ez dira ari lanean eta, aldiz, langabezia %34, 2ra igotzen da. Era berean, lanik gabeko pertsonen ehunekoa ere handiagoa da:
2009
‎Epaimahaiaren erabakiaren arabera, Ngongok Kongoko basoa (munduko bigarren handiena) suntsitzen ari diren indarren kontra egiten ari den lana eta hura mantentzeko eraikitzen ari den babes politikoa saritu nahi izan dute.
‎Asobal liga geldirik dago, Munduko Txapelketa jokatuko delako hil honetan. Lehen itzulia amaituta, ligaz, Europan egiten ari diren lanaz eta denboraldiko bigarren zatiaz aritu dira Portland eta Arrateko entrenatzaileak: Chechu Villaldea eta Julian Ruiz.
‎Ander, bestalde, gaztetxotarik ibili izan da bestelako saltsatan sartuta. Zuzenbidea ikasi zuen, Diputazioan ari da lanean eta familia osatzen hasi berria da berrogeitazak aldean dituela. Ondo baino hobeto irabazi arren, ez dago Igualatorioan sartuta, bere seme-alabak eskola nazionaletara edo (nola deitzen zaie orain?) publikora eramango dituela dio eta ez dakit nik halako beste zenbat gauza esan eta egiten dituen.
‎Haustura da dispositiboen paradigmaren jardueren ikurra, jarduera fokalak batasunera eta integraziora abiatzen diren bitartean. Kanaberarekin ari garenean arrantzan, gorputza eta gogamena batera ari dira lanean eta korrikalaria korrikan ari den tokian murgiltzen da. Baliabideak eta helburuak ere fusionatu egiten dira jarduera fokaletan, ezin dira erabat banandu.
‎Dena nere egitekoa. Inguruko herrian ari da lanean eta aste buruero etxean dut. Duela bi urte ibilli zen neska batekin ezkontzekotan.
2010
‎Gaia ez da" gazte gutxi zahar asko, beraz bideraezina". Gaia da ea zenbat jende ari den lanean eta, beraz, gizarte segurantzara zenbat diru sartzen den. Nola aurkeztu liteke arazo hau gai demografiko gisa, gaur egun Espainian langabezi tasa ia %19koa denean edota emakumeen %54 baino ez (Suedian %87) dagoenean lan merkatuan?
‎Nire bizitza pertsonaleko edozein momentuan nire bizitza profesionala ere nahastuta egoten da, beraz, hau etengabekoa da. Esan dezakegu egun osoan ari garela lanean eta disfrutatzen.
‎JOANA.-Bogan ari naiz lanean eta erosoagoa zait hemen bizitzea. Gainera, ikasi egin behar dut.
‎" Herrira joan behar al duzue orain? Jostundegian ari naiz lanean eta kamioian eramaten banauzue, alde ederra. Hartara ez dut oinez joan beharko".
‎Bekan ikusten dudan ene auzoko batekin ari nintzen solasean iaz, non ari nintzen lanean eta holako zalamalekak. Ihardesten diot, eta gero" baina zuk baduzu beste ofizio bat ere, entzun zaitut irratian".
2011
‎Ni 2009an sartu nintzen eta hau muntatu genuen. Egia esateko, oso gustura gaude, ondo ari gara lanean eta gauzak ondo doaz.
‎Protagonista gehienak neska gazte famatuak antzezteaz gain, aztertu diren teleserie guztietan ospetsu izatea, arrakasta edukitzea oso modu positiboan baloratzen dira, entzutetsua eta aberatsa izatearen garrantzia nabarmenduz. Esandakoaren erakusgarria da, Sunny entre estrellas telesailaren «High school miserable» kapitulua13 Bertan pertsonaiak (aktoreak dira fikzioan ere) telebista produkzio-etxe batentzat ari dira lanean eta aldarrikatzen dituzten eskaera batzuk bertan behera uztea erabakitzen dute, zuzendaritzaren errepresalien ondorioz kaleratzearen beldur direlako eta ospea galtzeari dioten beldurragatik. Ideia hori leuntzeko ahalegina ere sumatu daiteke kapitulu berean inplizituki ageri den irakaspenarekin:
‎Gastu arruntak ordaintzea izango da datozen urteotako helburu ekonomiko nagusia: langileen soldatak, azpiegituren mantenua... Zein mezu zabalduko zenuke herritarren artean. Udal taldeko zazpi kideak talde gisa ari garela lanean eta herriaren eta herritarren onurareko lan egiten saiatuko garela.
‎Eta ez zen izan teologiagatik, edo ez zen izan sinestun jakitunekin hitz egin genuelako eta gogoeta asko egin genituelako (hori ere egiten genuen), izan zen hunkitzen gintuztelako fedearen adierazpen batzuek. Beno, lagunak baditugu Hirugarren Munduan ari direnak lanean eta haien bihotz-zabaltasunak eta haien emanak hunkitzen gintuen eta esaten genuen" hori fedetik egiten dute, bestela ez da posible". Hori batetik.
2012
‎Hala, etorkizuneko bidea Estatutuaren norabidean egin beharko da, alegia, «autogobernuan, bizikidetzan eta itunean» oinarrituta. Bestalde, bakegintzan ekimenik ez izategatik egindako kritikak direla eta, lehendakariak esan du Jaurlaritza «diskrezioz» ari dela lanean eta «laster» proposamenak aurkeztuko dituela bakegintzaren inguruan. Aralarri eta PPri ez zaie gustatu lehendakariak eman dituen azalpenak.
‎Foruko Rinder automobilgintza enpresako langileek salatu dute urte bukaerarako enpresak ateak ixteko intentzioa duela eta kalean gera daitezkeela. 84 langile dira orotara, asteartetik ostegunera ari dira lanean eta soldata jaitsiera nabarmena izan dute. Enpresa batzordearen aburuz lan karga ez da jaitsi, baina" akzionistek planta hiltzen utzi dute".
‎Joan den astean Cementos Portland-ek Euskal Herrian dituen bi plantetako bat ixtea pentsatzen ari dela iragarri zuen. Olatzagutian 160 lagun inguru ari dira lanean eta Lemoan beste 123 Azkeneko honetan ELA eta LAB sindikatuek bultzatuta hainbat lanuzte burutu dituzte langileek azken asteetan; enpresak soldata jaitsiera, malgutasun gehiago eta langileak lekuz aldatzea proposatu die sindikatuei, baina hauen ezezkoaren aurrean 161 eguneko EEEa ezarri nahi dio lantalde osoari. Espedientea urtarrilean aurkeztu zion Portlandek Eusko Jaurlaritzari honek onartu zezan, baina bitarte horretan Espainiako Gobernuak lan erreforma egin du eta orain Portlandek ez du tramite hori pasa behar; EEEa martxoa honetan aplikatuko duela esan du.
‎ARIKETAK Pentsa ezazu haur-eskolan ari zarela lanean eta 3036 hilabeteko 18 haurren gelako arduraduna zarela. Antola itzazu lekua eta altzariak, hiruhileko batean ondorengo jarduera hauek lantzeko (aldez aurretik, ikasgelaren planoa egin beharko duzu, bere kakotegi, ate eta leihoekin):
‎Julian Lopez: " denboraren poderioz ikasten ari naiz lana eta gozamena uztartzen"
‎Zerorrek gozatzeko aukerarik izaten al duzu jaietan zehar? Mota askotako lana egitea egokitzen da, eta burua beti dabil lanean, baina denboraren poderioz ikasten ari naiz lana eta gozamena uztartzen. Niretzat afari herrikoia (zikiro jatea) eta auzoko zaharren eguna dira gogokoenak.
‎" Guk gaur egun hori ikusten dugu aukera bakarra etorkizunean ere. Horretan ari gara lanean eta eskerrik asko zuei guztioi bide horretan laguntzeagatik. Azken batean zuek gabe ezinezkoa zaigulako etorkizuna ziurtatzea".
‎Herenegun azaldutako ikerketa berriena Maddi Arangurenena zen; uda aurretik bukatutakoa. Aranguren itzulpengintza eta interpretazioa ikasitakoa, Elhuyarren ari da lanean eta hau ere Azpeititik kanpo bizi da, Beasainen. Herriko gazteek euskararekin duten harremana aztertzeko egin zuen lana.
2013
‎Bestelako banku eredu bat beharrezkoa den garai hauetan, txalogarria da halako egitasmo garatzen ari direla ikustea. Zentzu horretan eskerrak eman nahi dizkiegu egiten ari diren lanagatik eta eraikitzen ari diren proiektuagatik", adierazi du Ogasun eta Finantza zinegotzi Iñaki Eizagirrek. Hori dela eta, udalak bat egin du" oinarri etikoetan eraiki eta herritarren beharrei erantzungo" dion kreditu kooperatibarekin:
‎Hain zuzen ere, Cheriden senideek esan zuten 1978ko harreman hori inoiz ez zela eten. Izan ere, Espainiako Barne Ministerioari bizi osorako pentsioa eskatu zioten, Cherid Espainiako polizien enkarguz ari zelako lanean eta Teresa Rilo haren alargunak sari bat merezi zuelako. Senideen arabera, azkenaldian Guardia Zibilarekin ari zen lanean Cherid.
‎Gasteizko ikaslea zara. Aurten talde berrietan ari zarete lanean eta, ziurrenik, lagun berriak egin dituzue. Ikasturteko lehenengo hiruhilabetekoaren amaieran, ikasgelako harremanak sendotzearren, hiru eguneko bidaia egitea proposatu diezue irakasleei.
‎Gasteizko ikaslea zara. Aurten talde berrietan ari zarete lanean eta, ziurrenik, lagun berriak egin dituzue. Ikasturteko lehenengo hiruhilabetekoaren amaieran, ikasgelako harremanak sendotzearren, hiru eguneko bidaia egitea proposatu diezue irakasleei.
‎Abisua jasota, Menditarrak Rugby Taldeko zuzendaritza batzordea eta jokalarien arteko bilera egin zuten eta gai aztertu ondotik, lehiaketa hontan parte hartzeari uko egin diote. «Maila hontako betebehar ekonomikoak arras handiak dira, eta ez dugu nahi hauen erruz azken urteotan zonaldean errugbiarekin egiten ari den lana eta taldearen geroa baldintzatzea» adierazi dute klubetik. Maila honetan lehiatzeko beharrezko kirol egitura daukatenik ez dute garbi ikusten eta hortaz, «ezin dugu talde erraldoi hankamotz bat osatu».
‎Baina ezin dugu ahaztu gure irakurle asko ez direla gazte gazteak. Bakoi­tzaren premiak asetzeko modua aurkitu behar dugu, bi ereduen­tzat ari garelako lanean eta biak beharrezkoak ditugulako. Horixe da Tokiko hedabideen ezau­garrietako bat, irakurle esparru zabal batera iristeko gaitasuna.
2014
‎Delikatua da gaia. Aurreko legealdian Zigor Etxeburua Donostiako Kontseiluan ari zen lanean eta aipatu dugun Zubietako egitasmo erraldoia zegoen mahai gainean. Euskararen Aholku Batzordean Zubietarako prebentzio moldeak aztertzea proposatu eta giroa berotu zen:
‎Boluntarioak ari dira lanean eta uztail hondarrerako bukatzea espero dute
‎Eneka Maiz UEMAko ordezkariak gogorarazi zuen eskualde honetan gertatzen dena ez dela errealitate isolatua, «Nafarroako UEMAko 14 udalerrietan, 8 pediatra ari dira lanean eta horietatik lauri bakarrik eska­tzen zaie euskaraz jakitea».
‎Hitzaldiak, erakusketa, argitalpenak, herri antzerkia... Udal lantaldea aspaldi ari da lanean eta ekimen horiek gauzatzeko herriko taldeekin elkarlanean ari dira. Otsailaren 1eko herri antzerkia izango da Udalaren eta herri ekimenen arteko elkarlana ondoen islatuko den ekitaldia.
‎Alaia da gainera! ”. Udaletxean hainbat urtez ari da lanean eta alkateak adierazi zuenez, Udal mailan egiten duten balorazioa oso ona da, “Udal lansail guztiekin harremana du, eta bertako bat gehiago da guretzat”. Integrazioaren adibide argi bat da Aihotzena.
‎Hunkigarria da ikustea, baldintza guztiak beteta eta euren beharrak ase izanda beste modu batean ikasteko aukera dagoela. 5 Zenbat haur daude. Hiru familia ari gara lanean eta uneotan hiru haur daude eskolan. 6 Haurrak nork gidatzen ditu. Ama bat da gida lana egiten duena, hezkuntza arloan eta pedagogian aditua den ama.
‎FERRANDO: Gizona leher egina ari lanean eta ezin bere gisa utz. (Aharrosika)... Ah!
2015
‎Denok gara boluntarioak hemen: nagusienak ditu 86 urte eta gazteen 16 Tarte horretan ia ehun lagun ari gara lanean eta horri eutsi nahi diogu; ez dugu izan nahi jaialdi instituzional bat edo jaialdi profesional bat. Bere akatsak izango ditu, jakina, baina jendeak parte hartu egiten du bai antolakuntzan eta bai ekintzetan.
‎Konstituzio Auzitegiak ordea, atzera bota zuen. Gaur egun, udal euskaldun asko ia euskara hutsean ari dira lanean eta Euskararen Legearen irakurketa murriztaileak epaitegietara eraman ditu. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok hala dio:
‎Dekretu berriarekin Renzi zentro-ezkerrekoak 12 errauskailu berri baimentzeko bidea ireki du; aurretik 42 gehiago ari ziren lanean eta 6 gehiago zeuden onartuak. Gasa eta petrolioa ustiatu edo garraiatzekoak bezala, errauste plantak" estrategiko eta nazioaren intereseko azpiegitura" izendatu ditu Renzik.
‎Eta gu ere bai, ahalik eta mea gehien saldu nahi baitugu urtea bukatzerako. Mizpah meategia dugu denetan onena, hamazazpi zulotan laurogei gizon ari dira lanean eta hogeita hamar metrotaraino jaitsi gara. Gizonak dauzkat lanean nik alokatutako sailetan, eta orain beren soldatak eguneratzeko moduan izango naiz.
‎Txostenak gogor kritikatzen du 1993an indarrean jarriko den Europako Merkatu Bakarraren izenean ezartzen ari den lan eta gizarte eskubideen desarautzea: ELA Europara begira bizi bada ere, egiten ari diren Europari dimentsio soziala falta zaiola salatu behar du; merkatu ikuspegiak agintzen du kapitalen, salgaien eta eskulanaren zirkulazio librea derrigortzeko; aldiz, gutxieneko eskubide sozialen errespetua merkatuaren eraginkortasunarentzako trabatzat hartzen da.
‎Zergatik? Txinan faktoria ezarria duten euskal konpainietan ari direlako lanean eta euskara jakitea baliotsua zaielako lanerako. Huang Hui gazte horietarik da.
‎27 urte ditu eta bi urte dira ikasten hasi zela eta solasaldi bat jarraitzeko kapable da. Gipuzkoako Elay enpresarentzat ari da lanean eta enpresak laguntzen dio bere ikasketetan. Jaz hilabete bat egon zen Lazkaon barnetegian.
‎Gorputzez ttipiagoa da eta ilunagoa, ahal handikoa ekoizpen mailan, doi bat sorraioa, aro txarrarekin ere aitzina segitzen du eztia egiten. Hegoaldean, hamar erlezainetarik bederatzi erle beltzarekin ari dira lanean eta urte oroz Erle Eguna antolatzen dute Usurbilen, azaroan. Iparralde huntan, aldiz, erlezain gutiago da erle beltzarekin ari dena, frangok oraindik Ingalaterratik edo Kaukasiatik ekarrarazten baitute erleen anderea (erregina), bertze mota batekoa.
‎Azken operazioarekin 152 pertsona arrastatu dituzte legegintzaldi huntan ETArekin zerikusia zutelakoan. Ministroak dio, Espainiako gobernua tinko ari dela lanean ETA" behin betiko desegiteko". Barne ministroak dio Biarritzen" armategi inportanta desegin zutela, ETAk armak entregatzen zituela antzeztu nahi zuen mementoan".
2016
‎Bai, baina egia da ere ari direla lanean eta egiten duten heinean horren fruitua azalduko da. Baina Amikuzen euskararen galera nabarmena da.
‎Publikoa aldatu dela diote baina hor da nahiz eta aldaketa anitz jasan. Euskal antzerkigintza amateur gelditzen da, euskal aktore batzuk frantsesez ari diren taldeetan ari dira lanean eta talde horiek ekoizpen batzuk proposatzen dituzte, itzulpena proposatzen dute, frantses publikoaren hurbiltzeko gisan. Pista bat da.
‎24 Euskal Herriaren kasua hemen ere berezia izan daiteke, eta hainbat eragile ahaleginak egiten ari dira Espainiaren kasuan euskal herritarrek pairatutako giza eskubideen urraketak frogatzeko. Hor koka daitezke Servini epaile argentinarrak frankismo garaian gertatutako eskubide urraketa larriak ikertzeko egiten ari den lana eta Europako Giza Eskubideen Auzitegian Espainiak jasotako zenbait zigor.
‎Biarnokoa zen sortzez, Athos-Aspis herrikoa. Postetan ari zen lanean eta Bidarrairat etorri zelarik ordainketa baten egitera, Jean Cabillon ezagutu zuen, geroztik herriko auzapez egonen zena. Ezkondurik, arraintegia kudeatu zuten biek 1958az geroztik.
‎Bordele aldean bizi da bikote gazte hau. Sébastien erizain gisa ari da lanean eta Clelia erakasle da. Jakin dugunaz, ezkont afaria arras ongi iragan da Ostapeko jatetxean.
‎Gogoa, emeia eta aitzina egiteko deliberoa badute, Rafa Molina bizkaitar athleticzalea buru. Haueri ere zorionak egiten ari diren lanarendako eta agiantza onenak.
2017
‎Black Mirror eta batez ere Children of men bezalako kontakizun bikainetatik zuzenean edaten duen istorio ilun eta gogor honen protagonista June da, Elissabet Moss aktore bikainak era zoragarrian gorpuzturikoa-urteko izendapen guztietan egotea espero dut-. Altxamendu puritano horren aurretik argitaletxe batean ari zen lanean eta diktaduraren hasierako fasean familia osoa galdu zuen. Aurreko bizitzako oroitzapenei eutsiz bizi da, nahiz eta badakien senideak berriro topatzeko aukera oso urria dela.
‎1976 urtea zen. Violetak hilabete batzuk zituela, plantazioan ari nintzen lanean eta neska bat niregana hurbiltzen ikusi nuen. Ez nuen ezagutu eta ez zuen plantazioan lanean zegoenik ematen.
‎–2009an sortu genuen taldea, baina apenas dugu prestakuntzarik kazetaritzan. Egia esan, ikasten ari gara lanean eta bidean?, aitortu zuen sahararrak, inbasioaren urtean 1975ean sortua bera. Bi hilabeteko umea zela, aita desagerrarazi zuen Marokoko armadak.
‎Edo hik bezala, harentzat leku hoberik aurkitzen ez zutela-eta, burmuina ipurdiraino erortzen utzi duen jendea egurtzera. Bai, jauna, bai, Jainkoaren mahastian ari naun lanean eta gora ezin banaiz iritsi, beherago zintzilik dauden aihenetan lan egin behar. Zeren Jainkoak langile kementsua maite bait du, Rose; Berak gizona lanorduetan ipurdia ealdu beharrean ikustea maite din.
‎Bitartean jakin nuen Iñakik AEK utzi zuela eta Arabako Diputazioan sartu zela itzultzaile; Mikel, berriz, tailer batean ari zen lanean eta ezkondu egin omen zen, gure herrikoa ez zen neska batekin; Jontxu, bere aldetik, karrera bukatu eta gero aitaren burdinolan sartu zen,, beste zerbait atera bitartean, bere hitzetan, baina bertako gerente bihurtua zegoen geroztik; haiek denak beste mundu batekoak zirela pentsatzen nuen aldika, eta aldika berriz ni neu nenbilela beste mundu batean galduta.
‎Espainiar Errepublika zale sare baten kontura ari ziren lanean eta etxerakoan ardura kafea eta azukreaz gain, Alemaniarren menpeko zen Frantziako judu eta iheslariak ekartzen zituzten. Bigarren mundu gerrak iraun zueneino ez zuten beste merkantziarik eduki.
2018
‎Kobratu gabe ari zara lanean eta, inozo halakoa!
‎Odontologia-laguntzaileak kontsultan egiten ari diren lan eta ebaketa guztien berri izan behar du, eta, pazientea artatzeko prozedurak hobetzeko, ergonomiako oinarrizko printzipioak erabili behar ditu. Bestalde, laguntzailearen egitekoa funtsezkoa da laneko agente kaltegarrien kutsadura-arriskua saihesteko (infekzioak eta erradiazioak).
‎Behar baino polizia gutxiago ari dira lanean eta Iruñeatik etorri behar izaten dute. Azken lan eskaintza publikoan plaza lortu zuten agenteen trebakuntza saioa bukatzean plantilla handituko da
2019
‎Peru Iparragirre kritikarikideak ederki azaldu zuen Pizarniken poesiaren subjektibotasunerako joera, eta nago haren hitzek bi poetentzat balio dutela: «Hain da indartsua bere ni poetikoa, irakurlea bere baitan hartzen duela, ni bakarra balego legez».Saiakeraren eremuan, bereziki da nabarmentzekoa azken urteotan pentsamendu feminista ekartzeko egiten ari den lana eta lorturiko fruituak; urtez urte, Silvia Federici, bell hooks, Angela Davis eta beste hainbat irakurri ahal izan ditugu Eskafandra eta Lisipe bildumei eta Katakrak argitaletxearen jardunari esker. Alerik nabarmentzekotan, Eskafandra bildumaren azken alea hartuko nuke, Carole Patemanen Kontratu sexuala mardula, zeina metafora bat izan baitaiteke, ahalegin arrakastatsu horren seriotasun, sakontasun eta merezimendu guztiaren isla.Horiek 2018an euskarara ekarritako ale batzuk.
‎Hortaz, Txankarte delako jertsedunak txistua karel gainetik bota eta ponpa-kutxa dagoen aldera abiatu da burumakur, madarikazio andana bat darabilela hortz artean. Gogoz kontra ari da lanean eta ez du disimulatzeko batere lanik hartzen.
‎Karmen Irizarrek eta Jasone Mendizabalek elkarrekin bazkaltzeko gonbita egin zidaten 2011ko udazkenean. Orduan Mihiluze saioan ari nintzen lanean eta gertu dagoen jatetxe batean elkartu ginen. Lehen platera amaitu orduko mahai gainean jarri zidaten esku artean zekarten proposamen erakargarri eta iradokitzailea:
‎–Tira, bada. Kanpoan ari nintzen lanean eta zaintzaileari galdetu nion ea kakaeginera joan nintekeen. Zuhaitz artera joateko esan zidan, ez zuela usaina aditu nahi.
‎Igogailuen gunera zihoazela, erizaintzako kontroleko mostradorean gelditu ziren Rosa izeneko erizaina agurtzeko asmoz, baina ez zuten aurkitu. Txandan zegoenak, utzi ordenagailuan egiten ari zen lana eta orrialdetxo bat luzatu zien.
2020
‎Eider Mendoza foru bozeramaileak, eskertu nahi izan ditu egoitzetako lantalde profesionalek egiten ari diren lana eta ahalegina, baita osasun-langileena eta familiena ere. Era berean, gogorarazi du aldundia bere" ahalegin, ezagutza eta esperientzia" guztia ari dela bideratzen gizarte zerbitzuen alorrean krisialdi honen kudeaketara, bereziki, adinekoen egoitzetara.
‎Eta gaztelaniaz bikoiztetik katalanera pasatzean, ez dute egin berdin, egin dute hobeto, beraien hizkuntza sentitzen dutelako. Gaztelaniaz ari diren ahots oso potenteak Bartzelonan ari dira lanean eta katalanez ari dira. Zaindu dute beraien produktua, gauzak ondo egin dituzte eta etenik gabe".
‎Horrela ezean, ez dakit zenbat iraungo duen Martxukak. Baina tinko ari gara lanean eta lortuko dugula esango nuke.
‎gauza bat da HPSrekiko harremana eta beste kontu bat da, gobernu osoa kontuan hartuko bagenu, euskarari zentralitate gehiago eman beharko litzaiokeela uste dugula. Sail batzuk ari dira lanean eta beste batzuetan euskara nahiko periferikoa da.
‎Sei urte daramatza erizain lanetan Zuriñe Goikoetxea Saizar aresorrak. Nafarroako Ospitale publikoan ari da lanean eta COVID-19az kutsatutako gaixoak artatzen ibili da azken asteetan. Aurreneko lerroan aritzen denak, badu kutsatzeko aukera eta etxean da orain Zuriñe, gaixorik.
‎" Senarra etxetik ari da lanean eta horrek laguntzen du eta, bestalde, 4 eta 6 urteko alabak, bien artean, ondo moldatu dira, elkarrekin jolasean…
‎Ondo moldatu gara etxeko laurak. Senarra etxetik ari da lanean eta horrek laguntzen du eta, bestalde, 4 eta 6 urteko alabak, bien artean, ondo moldatu dira, elkarrekin jolasean… Kalera atera garenean ere ondo, paseatzen, patinetan… Harritu ninduen, ahal izan zenean alabek ez zutela poz edo gogo berezirik kalera ateratzeko. Eta ez da beldurra zutelako kalera irteteko.
‎Txinparta bertso eskolako kideak egin dituzte gai-jartzaile lanak eta bertsolari gazteek gai hauen inguruan egin behar izan dute bertsotan, besteak beste: presoen afera, greba, lan arloko gatazkak,' coronavirus'-a, Oñatiko kintoak, herriko kiroldegi berritzeko egiten ari diren lanak eta feminismoa.
‎Lehenengo egunetako komuneko paperaren eromena pasa ondoren, denda eta supermerkatuetako irin eta legamiaren apalak husten ari dira. Etxeetako labeak ia etengabe ari dira lanean eta inoiz baino hobeto usaintzen dute sukaldeek. Txokolatezko bizkotxoak, ama-oreaz egindako ogia eta gurinezko gailetak gure eguneroko dietaren zati bihurtu dira.
2021
‎Zikloaren oinarrian azaldu den bezala, Nikolas Aldaik Donostiako Herri Irratian hasi zuen bere ibilbidea, Euskadi Irratian sorreratik ari zen lanean eta 1986an bertsolaritzaren ardura eman ziotenetik hainbat programa zuzendu zituen. Eta hitza jolas bihurtu zen izan zen Iriondok aipatzen duen bezala lidergoa emango zion programa.
‎Paper garrantzitsua da berea. Beste aktoreek, baina, cache hobea dute, baldintza duinagoetan ari dira lanean eta ikusleen onespena ere handiagoa da. Bada, ordea, banaketa eta banatzailearen lanari errespetua eta duintasuna itzuli nahian aukera berriak irekitzen hasi denik ere.
‎Horretaz aparte, Koiki plataformaren bidez Gasteizko paketeria banatzen dugu eta bidalketa egin nahi duenari aukera eskaintzen zaio. 35 jatetxe ingururekin ari gara lanean eta bertako zenbait komertzioren banaketa egiten diegu bezeroei ere.
‎Enpresek etekina handitzeko balio ez dioten proiektuak oro abandonatzen dituzte, berdin dio gizadiarentzako edo biosferarentzako interesgarriak izan ala ez". Enpresak hazkunde mugagabearentzako ari dira lanean eta haiek, eliteko teknikariak izaki, inor baino hobeto jabetzen dira planetak mugak dituela.
‎Asko kostatzen zaigu partidak irabaztea, beste askori bezala, eta lanean jarraitu behar dugu 40 -42 puntu lortu arte. Sailkapenari ez diot askorik erreparatzen; dugun puntu kopuruari, egiten ari garen lanari eta izaten ari garen sentipenei ematen diet garrantzia.
‎Ez dute argitu greba orokorrera ere deituko ote duten mobilizazio sorta horretan, baina azaldu dute «garrantzi handiko garaia» dela hau, eta Europako funtsak «Damoklesen ezpata» bilakatzen ari direla. Horren aurrean, elkarrekin aritzea erabaki dute Madrilen erabakitzen ari diren lan eta pentsioen erreformen aurka. «Urte bukaerarako hartu nahi dituzten erabakien araberakoak izango dira etorkizuneko gure bizi eta lan baldintzak.
‎«Etorriko denaren entsegu moduko bat izan zen», dio Mario kideak —ez du abizenik eman nahi izan— «Sekulako ikasketa izan zen. Bat-batean, ordura arte elkarrekin harremanik izan gabeko hainbat lagun batera ari ginen lanean eta zetorrena antolatzen. Etorriko zaigunaren entsegu bat izan zen».
‎Eskerrik asko eta zorionak Euskal Herriko Foro Sozialari bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean egiten ari den lanagatik eta gu denoi geure ekarpena egiteko eskaintzen digun aukeragatik.
‎«Batez ere emaitzengatik. Ondo ari ginen lanean eta lehiatzen, baina partidetako asko azken unean edo puntu gutxigatik galtzen genituen. Hori psikologikoki ez da erraza, zalantzak sortzen baitira.
‎Ez ohiko aurkezpena izan bada ere, urtero bezala, Mahasti Jauna izendatu du Getariako Txakolina jatorri izenak. Hala, pandemian egiten ari den lana eta mahats bilketa konplexu batean emandako laguntza aitortu nahi izan dio Osakidetzari. Izan ere, 2020ko mahats bilketaren aurretik 750 PCR proba antolatzeko laguntza eman zion Osakidetzak Getariako Txakolina jatorri izenari, Euskadiko mahastizaintza eta ardogintza sektorearen eta administrazioaren artean akordioa lortu ondoren.
‎Niretzat ez dago mugarik, ez dakit mugarik jartzen lanaren eta konpromiso sozialaren artean. Esan nahi dut, noiz ari naiz lanean eta noiz militatzen. Dena bat da gaur egun. Orduan esango nuke ez dela lana, pasioa dela.
‎Jadanik Katy kanporatua izan zen herri ttipi batetik; euskal izena zuen" Perugorria", han ari zen lanean eta borrokan peonekin, zeren heien bizia bortitza baitzen. Beren nagusiek galdegiten zieten lan ainitz, bainan ez zituzten araberan pagatzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia