Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2010
‎Haur parkea hutsik zegoen, eta itzalez betea; baina eskubaloiko gunea lehen baino animatuago zegoen orain. Partidu bat jokatzen ari ziren bi neska koskor talde, eta entrenatzailea izan behar zuen mutil gazte batek aginduak ematen zizkien oihuka. Kirol zelaiko fokuek argi zantzu bat zeukaten, baina zerua haiek baino argiago zegoen artean.
‎Errota zaharraren ondokoan, oiloak zebiltzan atarian batera eta bestera, zizare bila bezala. Hurrengo bien sailetan, ardiak; azkenekoaren ondoan, bera eserita zegoen lekutik ehun bat metrora, belarra jaten ari ziren bi zaldi. Gorriztak ziren bi zaldiak.
‎" Alferrik ari dira. Zeharo erreta dago trapua", esan zuen gizonak, Espainiako bandera itzaltzeko ahaleginetan ari ziren bi pertsonei begira. Bata ez nuen ezagutzen; bestea Gregorio zen.
‎Lau bakegileak Pelho Lelori begira geratu ziren, eta borrokan ari ziren biak ere bai. Borrokalariak ere Pelho Lelorekin gaitziturik.
2011
‎Borrokan ari ziren bi aldeen indarkeriari buruz beti anbibalentea izanda ere, Francoren urteetan ez zen zaila mirestea, argi eta garbi zegoenez, diktadoreari desafiorik nabarmenena (esanguratsuena) egiten zion erakundea. Eta, CIAri esker eta nire herritartasun eta izaera amerikarraren kariaz zenbait hilketa politikotako gaizkide naizenez dagoeneko, menturatuko naiz begi-bistakoa adieraztera Carrero Blancori egindakoari buruz, alegia balitekeela Espainiaren destino politiko demokratikoa oso bestelakoa izatea atentatu hori gabe.
‎Biak maite zituela pentsatu zuen, emakume bien irribarreak, samurtasuna eta, nola ez, gorputz lirainak. Eta tristura Bruceren gorputzaz jabetzen ari zelarik bi emakumeen mozkorraldi maitagarriaz oroitu zen, baita sumoko borrokalariaren aurrean Mastroianniren ikara aurpegiaz ere. Irri egin zuen eta bere ostikadarik hoberena eman zion Koliseoko haizeari.
2012
‎Eta gertatu zen ezen, Sta Mariako elizako harlauzak berdintzeko lanetan ari ziren bi langilek-Chicharo Nodarse-k eta Tomas Rinconek— zolapean kripta bat ediren zutela, kapera batekin eta aldare azpiko zerraldo batekin ere bai.
2013
‎Arrain bat atera zen ur azalera, handia eta ezpain lodikoa, eta nire alabei deitu nahi izan nien haren presentziaz ohartarazteko; baina urrutiratuta zeuden, arrantzan ari ziren bi paiuteren aldameneraino joanda. Angela are urrutiago zegoen, pelikano zurien multzo bati argazkiak egiten.
‎Zeharka irakurtzen saiatu nintzen, orrialde bera irakurtzen ari dira bi lagun kasik pertsona bakarra baitira eta hori elkarrekin dantzatzea baino gehiagoxe da, elkarrekin amodioa egitea baino puskaz gutxiago. bere laurogei bat orrialde murritz eta eskasetan, herri-masa sozialistei erlatibitatearen teoria azaltzeko monografia bat omen zen, lumaz egindako marrazkitxoz irudiztatuak agertzen ziren paragrafoen artean: leihatilatik geltokiko erlojura begiratzen zuten tren-bidaztiak hurrengo marrazkian beren eskumuturreko erlojuei so zeuden, xaloki harriturik tren kanpoko eta barneko orduen arteko diferentzia egiaztatzean.
2014
‎Zer nahi duzue, kalabozora joan?! —gaineratu zien ardoaren aipamena aditu eta irri-karkailaz ari ziren bi soldaduei.
2015
‎Aintzat hartu behar dugu euskal kasuan, gainerako kasu anomaloetan bezala, dis-juntzio bat dugula bi joeraren artean, aldez elkarren osagarri, aldez elkarren hondagarri ari diren bi joeraren artean. Pornoa eta postpornoa deitu diet, besterentzako itxurak egitea eta zein bere baitarako eta bere baitan izatea, besteren aurrean bada ere.
‎Hortaz, tradizioaren (eta oro har, euskal Zeraren) asmakuntzaz ari direnek bitara egiten dute. Batetik, euskal identitate nazional/ ista eraisteko egiten dute, zein faltsua den, zein artifiziala, zein esentzia gutxikoa den frogatzeko.
‎Eta bizi ere, ondoriorik gabeko garaian ñabardura politiko anitz bizi dira; baina historiako une nagusiak heltzean, ideiak polarizatu egiten dira bi nukleotan, aurkaz aurk. Eta orduan da zinez jendeen erantzukizun handia agertzen, deliberatu beharrez, geroaren lehia bizian ari diren bi banderetatik, zeinean eman indarra eta gogoa".
‎Gipuzkoako gobernadorearena. Bera ez zen UCDkoa, baina presidenteorde Manuel Gutierrez Melladoren bermea zeukan, Urmeneta ederki ezagutzen zuena, elkarren ondoan ari izanak biak Ejertzitoan. Teniente nagusi honek iruindarraren alde egin zuen parioa, egoera politiko aztoratu hartan adiskidetze-lana egin zezakeelakoan, elkarri ezarririko bi aldeak fio baitziren hari.
‎Beldur naiz saiatuko diren presio egiten Justiziaren gainean". Gehitu ere zion, nafar politika-zelaira itzultzea erabaki zuela, Arias presidentearekin (orduan Gobernazio-ministroarekin) izan adeitasunezko elkarrizketa aprobatorioaren ondotik, zeinari azaldu baitzizkion bere asmo guztiak, eta haien artean nagusi," elkar-ulertze posiblea, Nafarroa urratzen ari diren bi joeren artean. Bi Espainia famatuak.
‎Aberri Egunerako agiriaren aukera aurreko urteren batean ere aipatu zen bi sindikatuen artean, ezertara iritsi gabe. 1995ean, ordea, elkarlana sendoagoa zen eta, lan harremanen esparruaren aldeko mobilizazio arrakastatsuaren ondoren, berezkoa zirudien elkarrekin ari ziren bi sindikatu abertzaleek adierazpen bateraturen bat egitea Aberri Egunez. Dena dela, aukerak errezeloren bat ere sortzen zion ELAri, 332 baina zaila zuen ezezkoa lankidetza higatzeko arriskurik gabe.
‎Egia da aurreko garaietan ere sarriak izan zirela lan hitzarmenen inguruko gorabeherak bi sindikatuen artean; baina, ELA eta LABen arteko elkarlana mamitzen ari zenean bi konfederazioak non edo han piztutako suak itzaltzera presatzen ziren bezala, garai berrian txingarrak hauspotu baino ez zuen egin haien arteko adiezinak.
2016
‎—Begira, beharbada horregatik gelditu dizkiate-esan zion Carlosek gaia aldatuz. Peugeotetik orduantxe ateratzen ari ziren bi neska gazte seinalatu zizkion. Autoaren ikaraz bezala, neskak galtzadarantz abiatu ziren pauso lasterrean.
‎Ostera begiak zabaldu zituenean lo kuluxka batetik ateratzen zelako susmoa izan zuen, eta susmoa ziurtatu egin zioten segituan bai erlojuak-seiak hogei gutxi markatzen zitueneta bai alfonbran erorita zegoen Rosa Luxemburgoren liburuak. ...arestian heze, ixil, eta batez ere urtsu juzgatu izandako gau hartan, eta betiko saguzar ttikia ikusi zuen hotel atariko farol batetik bestera, eta pittin bat haruntzago okindegiaren inguruko zuhaitzen errainu beltza; eta gasolindegiko argi urdin eta gorriak ere ikusi zituen, eta baita ordurako errepidean zebiltzan autoen argiak ere; eta Montserrateko muraila ere bai; eta zeruan orduantxe argitzen ari ziren bi laino arrosak ere bai. Mugimendu nagusia, iluna eta argitasuna txandakatzen ziren eszenario hartan, saguzar ttikiak jartzen zuen, bai bere etengabeko jiraketengatik eta bai zenbaitetan egiten zituen joan-etorriengatik ere, hoteleko ataritik kolore arrosako zeru zatiraino, eta zati honetatik, berriro ere, atariraino.
‎Poloniako selekzioak hirugarren gola sartu zuenean janzten ari ziren biak, eta hoteleko j endearen orro berriak, nahiz aurreneko biak baino ahulagoa izan, izua eman eta aurpegia aldatu zion Joneri.
‎Gero, krisia iritsi zenean, I+ Geko diruak izan ziren kendu ziren lehenak, eta hezkuntzakoak berriz hurrenak. Eta krisitik irteteko gogotsuen lantzen ari diren bi proiektuak, 2020ko Olinpiar Jokoak, eta Madrilen Europako Las Vegas berria eraikitzea dira. Romuloren mirari-dependentziaren oinordeko kulturalak dira zalantzarik gabe horrela dihardutenak.
2018
‎72.000 biztanle 1950ean, 98.000 1960an, 147.000 1970ean eta, amaitzeko, 165.000 1975ean. Beraz, hiriaren biztanleria bikoiztu egin zen 1786tik 1910 bitarte, eta aztertzen ari garen bi mendeetako denbora-tarte horretan Iruñeko populazioa hamabi aldiz biderkatu zen.
‎Aztertzen ari garen bi eremuetan (Nafarroako landa eremua eta Iruñea) 1960 urtera arte gero eta gutxiago eta beranduago ezkontzen zen jendea. Une guztietan Iruñeko baloreak altuagoak dira Nafarroako landa eremukoenak baino (Im indizearen kasuan baxuagoak).
‎Benetan iraun zuena baino gehiago atxiki dio Añesek irudi horri. Eta norbait begira geratu bazitzaigun, maiatzeko zaparrada batekin blaitzen ari ziren bi pertsona ikusiko zituen.
‎Xuani urruna iruditu zaio atzoko eguna. Christianekin hizketan ari zen bien etxeko ateen artean. Claireren boten hotsa eskaileretan gora.
‎Parkeaz eta trenbide-loturez haraindi, Martarekin elkartzeko bidean, Kugelbahn aurrean bukatzen den paseotik dator Añes. Lanbide-eskolako hiru gazte, lan-jantzi urdinez, elkarren ondoan banku batean eserita daude, aurpegia eguzkitan dutela ogitartekoa jaten.Trenbideen azpiko pasabidearen beste aldean, adineko gizon baten inguruan saltoka eta zaunka ari dira bi txakur. Gereziondoen adar finetan lore-begiak eta lehen loretxo zuriak hazi dira.
2019
‎Urrutiagotik hartua zegoen argazkia. Elkar lurrera bota nahian ari ziren bi txakurkumeak, baten besoa bestearen bizkarrean. Hurbil, bi zuhaitz loretan, gereziondoak, eta atzerago txalet baten fatxada zuria eguzkiak argitua.
2020
‎Orain, lehia horri errelatoaren lehia deitzen zaio. Gogor ari dira bi aldeak ere. Alde bat, bolumen handiagoan.
2022
‎Kreolez ikastearekin batera, metodologia aktiboetan eta zientzia nahiz teknologia arloan maila handiko eredua omen da eskola hori. Mezu argia ematen ari zaizkie biak jardunaldian elkartutako entzule eta agintariei: hau egin daiteke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia