Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2013
‎Juristek sakon hausnartu zuten tokiko ohiturek zer nolako agintea zuten eta aginte horren oinarriak zein ziren ezartzeko. Ildo horretatik, juristek azaldu zuten legearen aginteak oinarri zuela herriaren nahia, botoaren bitartez herri biltzarretan eta forma egokiz adierazitakoa . Ohiturazko aginteak oinarri zuen, orobat, herriaren nahia, baina praktikaren bitartez adierazitakoa.
‎Ildo horretatik, juristek azaldu zuten legearen aginteak oinarri zuela herriaren nahia, botoaren bitartez herri biltzarretan eta forma egokiz adierazitakoa. Ohiturazko aginteak oinarri zuen, orobat, herriaren nahia, baina praktikaren bitartez adierazitakoa . Hari bertsutik, Julianok, gure aroko II. mendeko jurista izan zenak, hauxe baieztatu zuen:
‎III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
‎Justinianoren jeneralek, Narsesek eta Belisariok, hainbat ahalegin egin ondoren, bandaloei Afrikako iparraldea kendu zitzaien, eta, horrekin batera, Inperioaren agintea berrezarri zen Italiako erreinu ostrogodoaren gainean. Aita santuak hainbat eskari egin zizkion Justinianori, Inperioaren agintea eta aita santuarena berarena berdinak zirela adieraz zezan, baina Justinianok aurre egin zien eskari horiei guztiei. Horrela, bere gain hartu zituen, hala erlijio agintea, nola aldi baterako aginte gorena.
‎Bildumariek, bestalde, edozein aldaketa egin zezaketen, lanaren azken emaitzak VI. mendeko zuzenbide bizantziarra adierazten zuela ziurtatzeko. XX. mendean Digestoa ikertu denean, aldaketa horien edukia aztertu izan da.
‎Sarri askotan adierazi da zuzenbidearen izaera erro errotik loturik dagoela kulturari. Areago, zalantza izpirik gabe, XIX. mendetik aurrera, orduantxe orokortzen baita estatu nazioaren antolakuntza juridikoa, egunotan ere nabarmen dena Europan, batasun ahaleginak gorabehera.
‎6 Halako harremanek euren lorratza utzi dute zuzenbidearen hizkuntzan. Hartara, Euskal Herriko herrialdeek esparru juridiko bateratu eta beregaina osatu ez arren, Foru herrialde desberdinek euren zuzenbidea adierazten dute hizkuntza erromantzeen bidez (gaztelania, okzitanoa, frantsesa?). Euskara bera bizirik eta gizartean erroturik dago, horiekin batera Euskal Herrian eta maila apalean bada ere, hizkuntza juridikoa da.
‎Zuzenbide erromatarrak, jarraitzaile sutsuak dituen bezainbeste, aurkari zorrotzak ere izan ditu. H. E. Jolowiczek 1947 urtean adierazi zuenari helduta, aurkariek hiru arrazoi erabiltzen zituzten aurka jartze hori oinarritzeko. Lehenengo eta behin, zuzenbide erromatarra sistema arrotza da, esklaboen gizarte zehatz bati dagokiona eta gizarte planteamendu guztietatik at geratzen dena.
‎–Zuzenbide erromatarra, izatez, munduko ordena materialistaren uztarria da, eta, horren ordez, Alemaniako zuzenbide erkidea ezarri beharra dago?. Jarrera horrek eragin zuen Paul Koschakerrek, zuzenbidearen historialari ospetsu izan zenak, adieraztea zuzenbide erromatarra krisian zegoela; pentsamendu horrekin idatzi zuen historialari horrek Europa und das rómische Recht izeneko lana, azkenean
‎Onespena eman arren, biltzarrak ez zuen uste izan lege berria zuzenbide zaharraren ordezkoa zenik; aitzitik, zehaztasun handiagoarekin finkatu zen betidanik eta orokorrean zuzenbidea (Ius) izan zena. Behin zuzenbide hori testu batera bilduta, lex bihurtu zen (de legere? adieraztea –den heinean), Ius deiturikoaren adierazpen ofizial eta jendaurrekoa zelako.
‎Hala nola, zorduna epaiketa bidez kondenatua izan zenean zorra ordaintzera, zordun horren hartzekodunek ez zeukaten baimenik hura hiltzeko; aitzitik, zordunari ahalbidetu behar zioten, derrigortutako lanen bitartez, zorra ordain zezan. Areago oraindik, geroago prozedura zehatza ezarri zen, zordunaren porrota adierazteko , haren ondasunak nahitaez salduta, hartzekodunen mesederako. –XII Taulak?
‎izeneko legearen aldarrikapenetik bostehun urte geroago, erromatarrak harro harro jartzen ziren, lege horri berriro erreparatuz gero. Ildo horretatik, Tito Livio historialariak legeari buruz adierazi zuen, zuzenbide publiko eta pribatu osoaren iturria, zela; eta Zizeronek baieztatu zuen haur guztiek buruz ikasi behar zutela lege hori.
‎Pretoreak formula eman zezakeen, baldin eta uste bazuen zuzenbidearen politikak hori justifikatzen zuela; beste modu batera esanda, haren ustez, demandatzailea bere kasua frogatzeko gauza bazen, demandatzaile horri konponbidea eskaini behar zitzaion. Pretoreen zeregina zen zuzenbidea adieraztea (Ius dicere) eta zuzenbide hori eragingarri egitea, horretarako konponbide egokiak eskainiz. Konponbide horietatik gehienek aurretiazko demandak barneratzen zituzten; esate baterako, demandatuak demandatzailearen jabetza haren borondatearen aurka atxiki izana, edota demandatuak demandatzaileari dirua zor izana.
‎Juristek idazten zituzten erreskriptoak. Jurista horiek Inperioaren kantzelaritzaren zerbitzupean zeuden, eta, eskuarki, indarreko zuzenbidea adierazi eta argitu baino ez zuten egiten; oso gutxitan egiten zituzten aldaketa esanguratsuak.
‎Juristen zuzenbideak, epealdi klasikoan, honako ezaugarri hauek zituen, labur labur adierazita : lehenengo eta behin, subjektu jakin batzuk, zuzenbidearen arloan zihardutenak, guztiz ohituta zeuden euren aitzindariek landutako kontzeptuak erabiltzeko, eta haien iritziak aipatzen zituzten, batik bat, horiekin ados zeudenean, eta, are gehiago, hori gertatzen ez zenean ere.
‎Jurista horiek orokorrean dizipuluak bazituzten ere, ez ziren ikertzaile sutsuak, egiazko munduaren mugetatik guztiz kanpo zeuden horietarikoak. Bukatzeko, juristek askatasun osoa zuten, kontrako iritziak adierazteko . Eztabaida juridikoa kasu zehatzen ingurukoa zenez gero, ezinbestean gatazkak sortzen ziren, besterik ez bada, gatazkotan bi alderdi gutxienez agertzen zirelako, bakoitzak arrazoia izateko uste osoarekin.
‎testuaren hitzez hitzezkotasunak edo haren espirituak? Erabakigarri gertatzen al zen egilearen egiazko borondatea, borondate hori modu zalantzagarrian adieraziz gero –Eta, kasu horretan, nola zehaztu borondate hori?
‎Testuak interpretatzeko orduan, eurentzat ez zen garrantzitsua hitz berberek esanahi desberdina izatea testu desberdinetan. Prokuleiarrek, bestalde, testu guztien interpretazio hertsiaren alde egiten zuten, eta behin eta berriz adierazten zuten hitzek eta esaldiek kasu guztietan esangura bakar eta iraunkorra izan behar zutela. Idatzi gabeko zuzenbidearen kasuan, prokuleiarrek onartzen zuten hori erregela logiko eta koherenteen sistema zela, eta, ondorenez, erregelen atzean zegoenari erreparatuz gero, jakin zitekeela erregela horien zein printzipiotan oinarritzen ziren.
‎Gure aroko bigarren mendeak bakea eta egonkortasuna ekarri zizkion Erromako Inperioari, halakoak ez-ohikoak baziren ere. Edwar Gibbonek, XVIII. mendeko historialariak, hauxe adierazi zuen garai hori deskribatzeko: –gizateriaren historiako garai horretan, giza arrazaren egoera inoizkorik zoriontsuena eta oparoena izan zen?
‎Forma errespetatuz gero, nahiz eta hitz ematea beste alderdiak eragindako iruzur zein mehatxuen ondorioz egin, hori ez zen kontuan hartzen. Dena den, Errepublikaren azken garaietan, pretoreak onartu zuen iruzurra eta koakzioak alegazio bidez adieraztea , formulan bertan, demandatzailearen aurkako defentsa bide gisa; horrela, demandatuak alegazio horiek frogatuz gero, absolbituta gera zitekeen.
‎Geroago hausnartu egin zen Ius gentium horren erregelak unibertso osoan zergatik zeuden aitortuta ulertzeko. Iradokizun moduan adierazi zen hauxe izan zitekeela horren arrazoia: arau horien jatorria ez zen praktika tradizionala, baizik eta zentzumena edo adimena, gizaki guztiek gizaki izate hutsarengatik dutena.
‎VI. mendetik XI.era bitarteko epealdian, Mendebaldeko Europan zuzenbide erromatarra ekartzen denean hizpidera, ulertzen da aipamena barbaroen kodeei buruzkoa dela, zehatzago esanda, bisigodoen zuzenbide erromatarrari buruzkoa. Lege testu horiek garai klasikoko zuzenbide erromatarra baino gehiago, V. mendeko «zuzenbide arrunta» adierazten dute. Egin eginean ere, zinezko mauka bihurtu ziren, bertatik arau juridikoak atera ahal zirelako, lege testu labur eta soilagoak osatzeko.
‎Testamentuen esparruan bi zuzenbide horiek elkarren kontra jotzen zuten, hurrengo kasuan, berbarako: testamentugileak zin eginda baieztatzen zuenean testamentua, geroko testamentu batean horren edukia ez zuela aldatuko adierazita . Kanonistentzat oinarrizko osagaia zin egitea zen.
‎Interpretatzaile jator bakarrak dira iturriak azaltzen saiatzen direnak». Humanista horrek azpimarra jarri zuen, ez orduko arazoak konpontzeko erregelak aurkitzean, baizik eta Justinianoren testuen jatorrizko esangura adieraztean .
‎Baina zuzenbide pribatuaren esparruan ere, zuzenbide erromatarrak gizartea aldatu zuen, hainbat arau zaharkituta geratuz. Francogallia izeneko lanean (1573), humanista horrek adierazi zuen bere garaiko Frantzia erakunde frantziarren eta ez erromatarren ondorio zela, eta frankoena herri germaniarra zela, Erromako zuzenbideak ukitu ez zuena. Tomanek azaldu zuen bezala, Frantziako lurraren jabetza zuzenbideak arautzen zuen buruen buruenik ere, eta Erdi Aroan Libri feodorum deitutakoak Corpus iurisean sartu arren, zuzenbide feudalak ez zuen zerikusirik benetako zuzenbide erromatarrarekin.
‎Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544). Betiko irakaskuntza metodoak kritikatu ostean, humanista horrek adierazi zuen zuzenbidea beste edozein jakintzagai bezala azaldu behar zela, hots, unibertsala eta ezaguna zaigunetik abiatu eta berezitasunerantz jota. Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik.
‎Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko , edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
‎Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
‎Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa, baina gozamena jabea hil arte bakarrik luza zitekeen, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia. Doneauk adierazi zuen gozamena ez ezik, zuzenbide erromatarrak inoren gauzen gaineko beste eskubide kopuru mugatu bat ere aintzatetsi zuela, hala nola, bide eskubideak, berme eskubideak edo enfiteusiak (epe luzera eginiko errentamenduaren antzekoa, errentariari jabe ahalmenak emanez). Berak ondorioztatu zuen eskubide horiek guztiak jabe ahalmenen mugapenak zirela, ondoko kategoria orokorra proposatuz:
‎Horrez landara, humanismoaren espiritua ere xurgatu zuen, eta, bide horretatik, aurreko beste autoreek baino askatasun handiagoz aplikatu zituen Bartoloren irakaskuntzak. Izan ere, protestantea eta nazionalista zenez gero, begi berriztatzaileekin ikusi zuen ohiturazko zuzenbide on eta zahar hori; Dumoulinen ustez, ohiturazko zuzenbide horrek Frantziarik zaharrena eta garbiena adierazten zuen. Zehatzago esanda, ez zetorren bat, berbarako, Bartoloren ideia honekin:
‎VIII. mendean, Liutprando errege lonbardiarraren ediktuak agindu zuen zuzenbide erromatarrak merkataritzako autuak arautu behar zituela, eta halakoek zuzenbide germaniarraren eragina zuten, neurri handi batean. Lonbardian jabetzaren eskualdaketa nahiz zorren sorrera adierazteko , idatzizko agiri formaletara jotzen zen aspaldiko tradizio errotuari ekinez; Italian, orobat, notario profesionalek prestatzen zituzten agiririk garrantzitsuenak, ohiko formularioak erabilita. Liutprandok emandako ediktuak zioenez, notario erromatarren aurrean idatzitako agiriak zuzenbide erromatarraren arabera idatzi behar ziren; agiri lonbardiarrak, ordea, Lonbardiako zuzenbidearen arauei ekinez egin behar ziren.
‎Ildo horretatik, Justinianoren aburuz enperadoreak bi aginte biltzen zituen: imperium kontzeptuak adierazitako aldi baterako aginte gorena eta sacerdotiumaren aginte espiritual gorena. Kodeak esanbidez adierazi zuen bere agintepeko pertsona guztiek San Pedrok erromatarrei utzitako fede ortodoxoa praktikatu behar zutela.
‎imperium kontzeptuak adierazitako aldi baterako aginte gorena eta sacerdotiumaren aginte espiritual gorena. Kodeak esanbidez adierazi zuen bere agintepeko pertsona guztiek San Pedrok erromatarrei utzitako fede ortodoxoa praktikatu behar zutela. Edonondik begira dakiola ere, XI. mendearen amaieran elizaren juristarik garrantzitsuena zen San Ivo Chartreskoak hauxe argudiatu zuen:
‎zuzenbidea non kokatu behar da, jakituriaren eskema orokorraren barruan? San Isidoro Sevillakoak adierazitako ikuspegi tradizionalari ekinez, zuzenbidea etikaren kategorian sartu behar zen, gizakiaren jokabidearekin lotzen zelako. Oraingoan, berriz, ulertzen zen hori horretara zela, arauen edukiari zegokionez bakarrik.
‎Grazianorentzat, zuzenbide kanonikoa zuzenbide jainkotiarra zen, ebanjelioko legeen baliobestekoa. Onartu behar zen, hala ere, zuzenbide kanonikoak ez zuela erantzunik arazo juridiko guztientzat, zuzenbide zibilak bere buruaren gain esaten zuen ber. Decretumak adierazi zuen legez, arauek zehaztu ez dituzten gaietan, zuzenbide zibilera jo behar da (D. 10, p.c.6). Lehendabiziko kanonistek, dekretista deitutakoek, luze eta zabal eztabaidatu zuten zuzenbide zibil hori praktikan aplikatzeko moduari buruz.
‎Ala, kontrara, prozedura horiek publikoak izateagatik gainerako auzitegi publikoetan aplikatutako arauen mende geratu behar ziren? Zenbait kanonistek, Frantziako Esteban Tournaikoak, berbarako, adierazi zuten zuzenbide zibila aplikatu behar zela, zuzenbide kanonikoaren kontrakoa ez zen kasu guztietan. Beste batzuek, ordea, ez zuten horrenbesteko begirunerik erakutsi, zuzenbide zibilari begira.
‎Horien aburuz, zuzenbide zibilak ondasunak jorratu behar zituen, gizakiak lurrean gozatzen zituenak, alegia, eta zuzenbide kanonikoaren ituak, aldiz, izan behar ziren, hala gizakia bekatutik aldentzea, nola horren arima hilezkorraren salbamena bermatzea. Accursiok adierazi zuen aita santuak ez zuela eskurik sartu behar aldi baterako gaietan, ezta enperadoreak ere, espiritu gaietan (gl. conferens generi ad Auth. Coll.
‎Proventzan zuzenbide zibilaren inguruan eginiko liburuetatik lehendabizikoa izan zen Erakundeen Summa; horrezaz landara, Exceptiones Petri deitutakoa eta Tübingen nahiz Ashburnhamen liburu juridiko gisa ezagutu zirenak aipa zitezkeen (eskuizkribuak non aurkitu ziren adierazten du izendazio horrek). Bolognako lanekin gertatu aldera, horien egileak ezagunak baitziren, beste hauen idazleak ezezagunak ziren neurri handi batean.
‎Hala ere, zioen Bulgarok, akzioaren muina hiru pertsonen arteko prozedurak osatzen du: batetik, demandatzailea daukagu, eskaera adierazten duena; bestetik, demandatua, haren aurka eginez; eta, azkenik, epailea, aurreko bien artean. Bulgarok azpimarratu bezala, akzio zibilean, frogaren zama eskuarki demandatzaileari dagokio, eta frogarik izan ezean, autua zinaren bidez konpon daiteke.
‎Hainbatenaz Digestoak zenbatenaz Kodeak baieztatu zuten enperadoreak erabateko boterea zuela legeak egiteko. D. 1 4 1.ean hauxe adierazi zen:
‎Beste alde batetik, Julianok ohituraren inguruan idatzitako testuan (D. 1, 3, 32) baieztatu zuen herriaren onespenak bidezkotzen zuela legearen nahiz ohituraren agintea; testu hori aipatu dugu dagoeneko («Zuzenbide klasikoaren ostekoa eta prozedura», 34 or. eta hurrengoak). Enperadorea herriaren ordezkari izatearen ideia C. 1, 14, 4an oinarritzen zen (Digna vox), hau da, Teodosio II.ak 429 urtean aldarrikatutako konstituzioan; bertan esaten zen enperadoreak adierazi behar zuela legeen mende zegoela, horren agintea legeek eratorri zutelako, eta Inperioko agintarien ezaugarria zelako zuzenbidearen mende jartzea.
‎imperator gisa enperadoreak bakarrik du imperiuma. Azzok, ordea, testuak oinarritzat hartuta, ulertu zuen imperiumaren eginkizuna iurisdictioa zela, alegia, «zer datorren zuzenbidearekin bat adierazteko boterea». Erabateko iurisdictioa enperadorearena izan arren, horrek ez du esan nahi hiriko edozein magistratuk ere halakoa ez duenik, zuzenbidea adierazi ahal izateko.
‎Azzok, ordea, testuak oinarritzat hartuta, ulertu zuen imperiumaren eginkizuna iurisdictioa zela, alegia, «zer datorren zuzenbidearekin bat adierazteko boterea». Erabateko iurisdictioa enperadorearena izan arren, horrek ez du esan nahi hiriko edozein magistratuk ere halakoa ez duenik, zuzenbidea adierazi ahal izateko. Horrenbestez, ondorioztatu zuen Azzok, imperiuma da berori erabiltzen duten ofizial bakoitzarena.
‎Edonondik begira dakiola ere, tokiko ohitura Corpus iurisak adierazten zuen inperio zuzenbidearen kontrakoa zen, eta horrek kontuzko eragozpena ekarri zuen Erdi Aroko jurista guztientzat. Justinianok kontrakoa defendatu arren, testuek ez zuten barne koherentziarik gai honetan.
‎Bolognan Bulgaroren oinordekoa izan zen Giovanni Bassiano bere maisua baino ausartagoa izan zen. Horren iritzirako, herriak jakin badaki zer egiten duen ohitura zehatz bat adierazten duenean. Horrexegatik, ohituraren oinarria arrazoia izanda (Kodeak eskatzen duen bezala), berori baliozkoa izango da, herriak aurreko legea ezagutzen duen edo ez kontuan hartu gabe.
‎1857an Iheringek aldizkari zientifikoa sortu zuen, zuzenbide erromatarrak arazo modernoei aurre egiteko zituen baliabideak erakusteko. Lehenengo zenbakian adierazi zuen bezala, horren leloa zen «zuzenbide erromatarraren bidez, zuzenbide erromatarretik harantz». Horren adibide esanguratsua zen Iheringek culpa in contrahendoaren doktrinari buruz idatzitako saiakera, alegia, azkenean burutzen ez zen kontratuaren eraketan egon zitekeen erruari buruzkoa.
‎1992an (bigarren horrek oraindik ez du azken zatirik). Bi kasuetan, alabaina, XIX. mendeko kodeetan nagusi zen adierazmoldeen zurruntasuna falta da, iruzkingileek adierazi duten bezala.
‎Izan ere, Frantziako Iraultzaren helburuetako bat zen Kode zibila aldarrikatzea, baina hasieran horren alde egin zutenen xedea eta Federico Handiarena aurrez aurrekoak ziren. Ancien Régimeren oinarri zen egitura juridikoa desagerrarazi nahi zen, horren ordez askatasun, berdintasuneta anaitasungrinak adierazteko kode laburra eta soila jarrita. Biltzar eratzaileak ezezkoa eman zien bi proiektuei, 1799 urtean Napoleonek boterea eskuratu zuenean.
‎Garai hartan zuzenbide frantsesaren «errege irakasle» izendatu zuten Orleanseko Unibertsitatean, eta, horretara, latinez azaldutako zuzenbide erromatarretik, frantsesez adierazitako ohiturazko zuzenbidera igaro zen. 1761ean argitaratu zen Coutumes d. Orléans izeneko lanean, ohiturazko zuzenbidearen antolaketari ekin zion, Dumoulinek utzitako lekutik.
‎XVI. mendean alemaniarren aukera bakarra izan zen zuzenbide erromatarra jasotzea. Nazio zuzenbidea ez ezik, nazioz gaindiko zuzenbidea ere bazen zuzenbide erromatarra, eta horrexegatik, adierazi zuen Savignyk, zuzenbide hori ezin da ikusi nazioaren edukitza huts moduan, erlijioa edo literatura ikusten diren bezala.
‎Ingalaterran, aldiz, egoera ez zen hain erraza. Bractonen garaian zuzenbide zibilari hurbildu ostean, Ingalaterrako Common Law izenekoa jakintzagai zinez sofistikatua bihurtu zen, eta ondo prestatutako jurista talde bat antolatu zen horren inguruan; talde horrek Londreseko Inn of Courten ikasi zuen, izenak beste zerbait adierazi arren benazko zuzenbide fakultatea zen horretan. Zuzenbide horrek, alabaina, beraren barnean jarri zituen begiak eta gogor eutsi zion aldaketari.
‎Alemanian, aldiz, zuzenbide zibileko jurista goranahiek aditu ez zirenentzat praktika berri ulertezinak gauzatu ez ezik, soldata gizentsuak ere kobratzen zituzten eta uste zen lehengo eginerak euren erruz desagertu zirela. Denboran barrena prozesuaren eraldaketak eta Erreformaren hasiera batera etorri zirenez gero, ulertu zen Erromatik jasotako zuzenbide zibila eta kanonikoa Jainkoaren Legetik hartutako inportazioak zirela, Eskritura Santuan adierazitako Legetik hartutakoak, alegia.
‎Edozein uzi plazaratzen zenean, auzitegi profesionalek eskainitako baliabide aniztasunaz baliatzeko kontrargudioa aurkitzen zuten, argudio hori nahasgarria izan arren. Juristak, batetik, aberatsen pribilegio moduan ikusi ziren, aberatsek bakarrik ordaindu ahal zituztelako euren zerbitzuak, prozedura juridikoak etengabe luzatuz; aldi berean, txiroen maldizioa adierazten zutela baieztatu zen, gaizki prestatutako eta hitz jario handiko iruzurtiek bakarrik ordezkatu ahal zituztelako txiroak, euren burua jurista trebatu moduan aurkezten zuten iruzurtiek, hain zuzen ere. Klaseari zegokionez, esan ohi zen juristak eskrupulurik gabeko pertsonak eta kristau txarrak zirela (Juristen böse Christen), eta jendeak kontatzen San Pedrok zeruan alferrik itxaron zuela juristaren bat ager zedin.
‎Geroko autoreek ere testu erromatarretara bildutako proposamen orokorrak eta esangura hertsian zuzenbide zibilari bakarrik aplika ahal zitzaizkion adierazpenak bereizi zituzten. Baieztapen orokorrei zuzenbide natural eta nazioena deitu zitzaien, eta jatorrizko testuetan esanbidez adierazi zen halako batzuk «arrazoi naturala»ren ondoriozkoak zirela. Orduz geroztik ulertu zen gizaki trebeak naturaren printzipioen arabera jardun behar zuela, adierazpen horiek aplikatu behar zirelako bai zuzenbidearen erregela moduan, baina baita bakoitzaren moraltasun printzipio moduan ere.
‎Jurista klasikoek sorrarazi zituzten jokarau horietatik anitz erabaki zehatzen bat justifikatzeko, eta halakoak, gero, jokarau orokor bihurtu ziren, euren testuingurutik ateratzearen ondorioz bakarrik. Justifikatu behar ez ziren egiak adierazten zituztenez gero, ulertu zen halakoak agerikoak zirela, ingelesez adierazpen bat «it stands to reason that» (agerikoa da, logikoa da) aipamenarekin hasten zenean gertatzen zen bezala. Zuzenbidea jakintzagai arrazional moduan aurkeztu nahi zutenek estimu handiz hartu zituzten jokarauok; erabili ere, printzipio orokor moduan erabili ohi zituzten, gero erregela bereziak ondorioztatzeko logikaren bitartez.
‎Savignyren eredua zen XVI. mendearen amaierako Hugo Doneaurena. Edukitza eskubidearen inguruan aspaldi eginiko lan baten hitzaurrean (1803), Savignyk adierazi zuen aurreko juristen artean Doneauk bakarrik zekiela zer egin behar zen zuzenbide erromatarra aztertzeko; lan horri esker, Savigny ezagun egin zen jurista gisa. Testu batzuetan ezarri zen kontrol fisikoa ez ezik, edukitzailearen asmo berezia ere behar zela, eta testu horiei ekinez, Savignyk edukitzaren printzipio nagusia aurkitu zuen:
‎XIX. mendearen berrogeita hamarreko hamarkadan argi zegoen zuzenbide erromatarra garai hartako Alemanian garrantzitsua izatea nahi bazen, berriro asmatu behar zela. Savignyk bere System horretan deskribatu zuen bezala, ordu arteko zuzenbide erromatarraren ezaugarria zen gizaki borondatearen askatasunik handiena aintzatesten zen; garai hartan, ostera, zuzenbide erromatarrak gizarte burgesaren balore materialistak adierazi behar zituen.
‎Zatiketa horren jatorria, eta bereziki, erdiko zatiari eman zaion Infortiatum izena ezezagunak dira, eta XII. mendeko doktoreentzat ere hori guztia misterio hutsa zen. Beharbada, Digestoaren zatiak sinesgarriro berraurkitu zireneko hurrenkera adierazten du banaketa horrek. Azkenean, Digesto osoa gehitu ahal izan zitzaien Erakundeei eta Kodearen lehenengo bederatzi liburuei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia