Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Nahiago nire pentsuak adierazi gabe utzi. Ez nezakeen inon froga garbiagorik eska, Potzoloren eta Eskalatzailearen arteko elkar hartzeaz, nire opor behartuez zen bezainbatean.
‎Eta Ruben aipatzen ari naizenez, ez dut adierazi gabe utzi nahi gaurko iluntzeko itsasaldia. San Frantziskora inguratu, eta Danek hiriaren ikusmira ezin hobea eskaintzen zuen muinora heltzean, ezusteko bat eman digu:
2002
‎lehen ez ziren aipatzen, edo “ez dira ezagutzen” edo “ez dira deskribatu” esaten zen. Legez, orain kontrako ondorio guztiak adierazi behar dira, arraroak izanagatik ere, eta zenbait epaitan laborategira kondenatu dute baten bat adierazteari uzteagatik. Eta hainbeste azalpen eta hitz tekniko jartzen dira, eta ia ez hartzea erabakitzen duzu.
2003
‎Lehen beldur guztien etxea Infernua baldin bazen, orain askatasunaren eta demokraziaren esparruan beldurraz ezin hitz egin da. Tocquevillek oso ondo adierazita utzi zuen, hala ere, beldurrak Amerikako demokrazia eraikitzeko izan zuen garrantzia. Baina euskaldunon historian —erlijio eta estatuen hazi behar honen ondorioz— beldurrak jokatu duen paperaz gutxi mintzatu gara.
2004
‎Azken batean, Hondarribiako batzarkideen aurrean garbi adierazita utzi nahi duen puntua, bere hitzez esanda, hauxe da: «El único objeto para el cu­ al se convocó el Congreso de septiembre fue el de fijar una parte del euzke­ ra:
‎" Etikaren baratzea" izeneko azpiatalaren lehen pasartearekin eman nion amaiera orduko hitzaldiari. Hurrengo paragrafo eta orrialdeetan orduan adierazi gabe utzi nituenak azaltzen ahalegindu naiz orain, Wittgensteinek etikaz zuen ikuspegia ahalik eta zehatzen erakutsiz. Wittgensteinen etika ez ezik, gure filosofoak Jainkoaz eta mistikaz idatzi zuen apurra ere hartu dut hizpide.
2006
‎Baliteke, adibidez, testamentugileak, herederoak izendatu ez ezik, testamentuan bertan herederoen artean ondasunen banaketa ere adierazita utzi izana, horietako bakoitzari herentzia kuotaren araberako partea izendaturik: zatikatze testamentua deritzo horri.
‎Zin egin zion bere buruari hori lortuko zuela, eta hamabi urtez aritu zen lanean, inguruan zituen adiskideen irriak eta txantxak jasanez. Zenbaitetan, edonon eta beti izan ohi diren katastrofisten ahotik entzun behar izan zuen Espiritu Handiaren pazientzia tentatzen ari zela eta kontuz ibiltzeko magia beltzaren antzeko gehiegikeria haiekin, gizakiaren sakratuena –pentsamendua, asmoak eta gogoak; gizakiaren arima, azken batean– paper batean adierazita uzteko bidea asmatzeak Goikoaren haserrea ekarriko zuela-eta bere gainera.
‎Noizbait, amak hizketan hasi behar zuela ematen zuelarik, aitak zirkin egin zion adieraziz uzteko berari, eta aita mintzatzen hasi zenerako nik pentsatzen nuen jakin beharreko guztia nekiela, aitak emandako xehetasunek ez ziotela nire judu neurria beste ezer erantsiko ordurako nekienari, gurasoetatik nor zen judu ala biak ote ziren jakiteak ez zuela nire samina arinduko.
2007
‎Denbora pasa edo joko bat izan beharrean, apustu serioa da, eta ezinbestean baldintzatuko du haurraren familia bizitza (zenbat eta handiagoa izan haren kirol prestakuntzarako ondarearen ehunekoa) eta gizarte bizitza. Hala, bada, teknika on bat da bere orientazioa argi eta garbi adierazten uztea, inguruko presiorik txikiena jaso gabe, baina aurrean duen bidearen jakitun. Aurreko hiru baldintzak betetzen badira, baldintza hauek aztertzea komeni da:
2008
‎NARRATZ: Altzairu arinak eta egurrezko egiturak Fajarditarrei beren izaera adierazten utzi zieten, plano eta angelu gurutzatuak erabilita. Geometria hautsi horren helburua, ikuspuntu guztietatik perspektiba desberdinak erakustea da.
‎Ez nuke adierazi gabe utzi nahi, hala ere, datu hauek interpretatzean sortu zaidan kezka bat: zenbait lan soziolinguistikotan adierazi den bezala, gaur adinekoak diren emakumeak etxetik irten gabe egon direlako eta gizonek kanpotarrekin harreman handiagoa izan dutelako, behintzat, zail da generoari dagokion banaketarik topatzen.
2009
‎Liderrak Camp Noun irabazi zion Numantziari 4 emaitzaz. Aurreko jardunaldian Real Madrilek epailea alde izan bazuen (Osasunaren aldeko bi penalti adierazi gabe utzi zituen), jardunaldi honetan Bartzelonak jaso zuen epaileen mesedea. Katalanek bi gol sartu zituzten jokoz kanpoko posizioan eta Numantziari gol bat legez kanpo utzi zioten.
‎Beste batzuek diote informazio distortsionatua dela bahetik pasatzen duguna eta, ondorioz, benetako lagunen arteko harreman estu eta jatorragoa ahalbidetzen dela. Esate baterako, Adam Brigglek (2008) berkonfigurazio ikusmoldea onartu du Internetek adiskidetasunean informazio mota berriak adierazten uzten duela defendatzeko. Horrek, ondorio gisa, auto ezagutza eta intimitate gehiago ekarriko lituzke.
2010
‎biblia eman nahi die herritarrei, prosan bezala olerkian, baina ez da eroriko frai luis en zulo berean: ...ilatuko ditu, alde batetik testua eskuizkributan zabaltzen utzi gabe eta, bestetik, inprimatzera noiz eta nola eraman ongi begiratuz, eta betiere bere atal bibliko itzuliak testu zabalago baten barnean emanez (iruzkin komenigarriak gehituta). internet en dagoen La Conversión en argitaraldian (1603) ikus daitezke aparteko aurkibidean bibliatik ekarritako atal eta ataltxo horiek, (bertan aipuz aipu adierazita utzi baitzituen). eskriturako atalen batzuk bereziki ederrak edo gustagarriak iruditzen zitzaizkionean, prosazko iruzkin exegetiko espiritualean ez ezik olerki modura ere eman zituen halakoak, kapituluaren azkenean, izan ere poeta ere bada Malon etxaide, Salmutegiko eta amos profetaren testu ederrenak olerki gisa ematen. Salmuak ditu bereziki maiteak olerkari lana burutzeko, eta hamaika behintzat argitara eman zituen; era berean, fr. luis sufrituaren antzera, Job-en esaldi adierazgarrienak elkarrekin bilduta eman zizkigun Malon etxaidek42.
‎Amnistia Internazionalak ekintzaile sahararrari libreki bidaiatzen eta adierazten uzteko eskatu dio Marokori, izan ere, jazarri egiten dute etxetik ateratzen den bakoitzean.
‎Amnistia Internazionalak Aparteko Ekintzen Sareko dozenaka mila kide mobilizatu ditu Marokori ekintzaile sahararrari libreki bidaiatzen eta adierazten uzteko eska diezaioten, izan ere, Aaiunera itzuli zenetik ezin izan omen du bizimodu normala egin Marokoko agintarien etengabeko zaintzapean dagoelako.
2011
‎Hori burugabekeria bat zela erantzuten nion nik, maitasuna lurrean egiten genuenean ere auzokoak enteratzeko moduko intziriak egiten baitzituen berak edo atseginaren gailurrera iritsi ondoren negarrez hasten baitzen edo algara txikiak egiten hurrena. Ni neu ere pare bat aldiz behintzat deiadarka jarduna nintzen lurreko koltxoiaren gainean, eta ez, Nadiak uste zuen moduan, atsegina neurri batetik gora minarekin nahasten delako, izterrean tarteka zaintiratuak izaten nituelako baizik, oso postura behartuetan mugitzera derrigortzen baininduen neskak, eta zer gertatzen zitzaidan adierazten uzten ez zidalako ere bai, kexatzen hasi orduko bi eskuekin ixten baitzidan ahoa.
‎literatur euskararen gainean hartutako erabakiak, eta Euskaltzaindiak Oñatiko bileran erabakiko zituenak errespetatu eta jarraituko zituztela. Txillardegik bilerara joaterik izan ez zuen arren, bere txostenean esplizituki adierazita utzi zuen bere zina85 Txillardegik Ermuan, aurretik Euskaltzaindiaren maiatzeko bileran egindako zina berretsi zuen. Bertan adierazten zuen Euskaltzaindiaren biltzarrean hartutako erabakiak jarraituko zituela, Baionako biltzarreko erabakien kontrakoak baziren ere, euskararen batasunak aurrera egin zezan86.
‎Bortziri aldean ere gertatu dira horrelakoak. Kontatu, kontatu dizkidate hainbat kasu baina izenak ez idaztea eta kontu horiek ahaztea hobe zela erran zidatenez, maltzurkeriak egin zirela adieraziz utzi afera.
‎Gure hutsuneei begira jarrita, ordea, badirudi zerbait gehiagoren beharrean gaudela, eta zerbait gehiago horretatik arrazoimenari eduki gehiago hel dakiokeela (bihotzetik, senetik, inspiraziotik, zuzeneko hautematetik...), eta, hartara, arrazoimenak bere eginkizuna izango luke, besteari leku eginez aldi berean. Arrazoimenaren arrakala eta hutsune horiek alde eta aldi guztietan agertu izan dira, gizakiek bizi izan dituzte, bai eta adierazirik utzi ere. Gizaki asko, gainera," akats" horien arabera bizi izan dira:
2012
‎Eskerrak, guztioi! Gaizki atera balitz, berdin eskertuko genuen, baina ganora faltak ez zigun adierazten utziko. Ke Dios salve a la reina, baina, etxerako, zuek orain bezain gertu sentitzea nahi dugu.
‎Haurrari erantzun" zuzena" eman ala haurrari bere erantzuna bila dezan utzi? Bere erantzuna adieraz dezan utzi, bere teoria adierazten utzi eta beste teoria batzuekin aurrez aurre jartzen utzi... Irakaskuntza ikaskuntzaren iturria al da?
‎Horiek bakarrik egin behar diete aurre antsietateari, eta anai arrebari eta eurei ere gertatzen zaienaren ondoriozko beldurrei. Hori saihesteko, informazioa eman behar zaie, euren sentimenduak adierazten utzi, ospitalea bisitatu behar dute, eta anai arrebaren bilakaeraren eta tratamenduaren jakinaren gainean egon behar dute; baina, helduei dagozkien erantzukizunak eman gabe.
‎9?? Azaldu zein alde on izango dituen pazienteari bere sentimenduak eta emozioak adierazten uztea.
2013
‎Nahiz eta amak ez bezala, gizakiak ere gainditu behar du galeraren dolua. Abortuaren eragin emozionala arintzeko, beharrezkoa da bere sentimenduak ulertzea, bikotekidearekin lotura sendotzea eta mina adierazten uztea. Errekuperatzeko eta informazio profesionala bilatzeko ere eraginkorra da.
‎«Bikotekidearen inplikazioak – apunteak – erraztu egiten du gizakiak galera bere gain hartzea». Mina adierazten uztea Abortuaren ondoren, gizona emakumea zaintzen eta kontsolatzen saiatzen da, eta emakumea berreskuratzen saiatzen da. Jarrera horren ondorioz, alde batera utzi du norberaren dolu prozesua, eta besteei ezkutatu die mina.
‎FEAPS Madril. Bertan nabarmentzen da adimen urritasuna duten pertsonak ez direla gaixoak, ezgaituak, betierekoak, haur bereziak, asexuatuak, beti maitekorrak edo zoriontsuak. Beren beharrak aldatu eta eboluzionatzen dituzten helduak direla esaten du, haiei buruzko informazioa ematen zaiela eta haiei dagozkien gaiak argi azaltzen dituztela, ez direla manipulatzen, askatasunez adierazten uzten zaiela, eta pertsona eta herritar gisa duten duintasuna eta berdintasuna aitortzen zaiela. «Ezagutzen ez banauzu, zergatik egiten didazu irribarre?
‎App honek telefonoaren GPSarekin erregistratzen du gure ibilbidea eta ale interesgarri bat aurkitu dugula adierazten dizunean markatzen du. Espeziea eta haren ezaugarriak adierazten uzten du. Android bakarrik dago, eta hiru euro balio du.
‎Lehenik eta behin, gurasoek seme alabei etapa bakoitzean laguntzea da garrantzitsuena, haiekin gozatzea eta beren burua adieraztea. Alde horretatik, asko hitz egin behar da haurrarekin, ez du bere jarrerak gutxietsi edo zuzendu behar, eta esperimentatzen eta adierazten utzi behar zaio. Proba etapa da, eta gurasoen sostengu emozionala behar dute.
‎Inoiz ez dut izango egile horren argitasuna, baina harengana atxikirik sentitzen naiz halabeharrez, nire anabasak askatzeko orduan gerizatu nauelako. Bestalde, J.M. Coetzeeren Uda nobelatik kopiatu dut oin oharrak eta erabakitzeke geratu diren aztergaiak esplizituki adierazita uzteko ideia.
2014
‎Irakasgaian egingo ditugun simulazio edo dramatizazioetan irakaslearen roleandagoenak gurasoen emozio eta ekintzei modu egokian erantzuten jakin du, bai hitzezko bai ez hitzezko komunikazioaren bidez, norberaren afektibitatea etabestearen perspektiba ondo kudeatzen eta enpatikoki jokatzen aurrekoari erantzunez.Horretarako haien emozioak adierazten utzi behar die eta horretarako eskubideaaitortu, aldi berean berak oreka emozionala mantendu behar du elkarrizketarengidaritza egokia izan dadin eta gaitik ez desbideratzeko plano pertsonalera joz.
‎Melero Lopez epaileak ere protagonismo kuota propioa bereganatu du. Vallecasen lehiatutako partidan Quinik Muniaini egindako penalti argia adierazi gabe utzi zuen eta gaurkoan Kiko Casillak Aduriz area barruan aurretik eraman duenean ez ikusiarena egin du. Jokaldi honek San Mameseko zaletuen animoak gaiztotu ditu.
‎Memoriak esaten dit bi aldiz, bizitza osoan, eman zidala protokolotik kanpoko musu bana. Bata, Erromara eraman nuenean eta Woytila metro pare batera ikusi genuenean, eta bigarrena, handik urte mordoxkara, hildakoan hiletak eta ehorzketa nola nahi zituen adierazten utzi nionean.
2015
‎Edo bestela galdetuta, idazketak badu memoriarik. Irakurlearekiko kooperazioan oinarritzen zen nire idazketa garai batean, baina amaitu egin zen hori 1989an harresia erori zenean. Hamarkada luzez, zentsuraren ondorioz, iradokitzea izan zen nire lanaren funtsa, eta irakurleak bete behar izaten zuen nik adierazi gabe utzitakoa. 1989az geroztik, askatasun mota bat izateari utzi zion poesiak.
‎beste nonbaiteko sentsazio desatsegin samar bat gehitu zitzaion. Arrantzalea eta emaztea ozenki irakurtzerakoan, ez zekien sentsazio hura zehatz mehatz nondik zetorkion; ez zion atsekabe hura bere buruari hitzez adierazten utzi, jabetu zenean, orria pasatu eta olatu bat motel, mehatxatzaile, erortzen entzutean, haren jatorriaz:
2016
‎Beste aldeari bere ikuspuntua adierazten utzi behar zaio: hitz egiten utziz, azkarregi erantzun gabe, jarreraren bidez, baieztapen keinuak eginez. Komeni da mezua ulertu dela egiaztatzea ere, hitzen bidez.
‎Foucaultek (1989b) zioenez, botere harreman bat dago medikalizazio praktika horien azpian; izan ere, ez dira praktika batere neutroak eta menderakuntza interes bati erantzuten diote, «bio boterea» (gorputzaren gaineko kontrola) izendatu zuena. Hark adierazita utzi zuenez, garaian garaiko gizarteak erabakitzen du zer den medikatu beharrekoa eta zer ez. Hara nola, gizarte bizitzaren problematizazioaren ondorioz, jatorri sozialeko arazoak banakoaren eremura iragaten direnean eta arazoaren jatorri biologikora murrizten denean bere konponbidea, medikalizazioaren prozesuaren aurrean gaudela esan dezakegu.
‎Ezin adierazi gabe utzi
2017
‎Ideiak, arrazoiak eta beldurrak askatasun osoz adierazten utzi, eta entzun laguntza eskaintzeko asmoarekin, nahiz ez duen usteko laguntzeko gai izango zarekin.
2018
‎Hargatik ba goizabarrean, ahaztu baino lehen, ostegun egunekoa izkiriatu zuen lehen lehenik, oraindik buruan berri zituelarik, hirira iritsi eta gertatutakoak; eta batez ere, era zorrotzean eta mingarritasun osoz adierazita utzi nahi izan zuen bere oroit kaieran, ostegun gaueko ordu txikietako denbora nolako bakardadean eta tristuran murgildurik iragan zuen berak.
‎Maslow jaunak azaldutakoa, 2.000 urte lehenago, beste hitz batzuekin adierazita utzi zuen Txinako Konfuzio pentsalariak: " Esan zidaten eta ahaztu egin nuen; ikusi nuen eta ulertu egin nuen; egin nuen eta ikasi egin nuen".
2019
‎Behatzen saiatzen da, disimuluz, baina zuzendari literarioa hizketan hasi da, Uste dut jakingo duzula zergatik etorrarazi zaitugun, Baietz uste dut, Zuzendari orokor jaunak berak nahi zuen gai honetaz arduratu, baina azken orduko arazo premiazko bat sortu da, ustekabean, eta alde egin behar izan du. Zuzendari literarioa isildu egin zen, Raimundo Silvari bere zoritxarraz konturatzeko denbora eman nahi balio bezala, zuzendari orokorrak berak galdekatua izateko abagunea horrela galtzea ere, baina, zuzentzailearen mututasunaren aurrean, bere ahotsari nolabaiteko narritadura itoa adierazten utzi zion lehen aldiz, nahiz eta nolabait baketsua zen tonu batean diluitu zuen, Eskertu egiten dizut, esan zuen, zure erantzukizuna inplizituki onartu izana, egoera penagarria saihestu duzu horrela, penagarria izango zatekeen ukatzen edo egin duzuna zuritzen saiatu izan bazina. Raimundo Silvak pentsatu zuen orain hitz labur hauek, Baietz uste dut, baino erantzun osoagoaren zain zeudela, baina mintzatzen hasi baino lehen Produkzio buruak hitz egin zuen, Ni oraindik harriturik nago, Silva jauna, urte luzeak direla lan egiten duzu etxe honetan, profesional gaitua zara, nola egin zenezakeen horrelako oker bat, Ez zen oker bat izan, moztu zuen zuzendari literarioak, ez du merezi esku errukior hori Silva jaunarengan luzatzea, berak bezain ongi dakigu guk nahita egindako zerbait izan zela, ez al da hala, Silva jauna, Eta zerk eramaten zaitu nahita egindako zerbait izan zela esatera, zuzendari jauna, Espero dut ez zarela atzeraka egiten ari hona sartu zarenean zure lehen asmoa izan zenari buruz, Ez naiz atzeraka egiten ari, galdetu egiten dut, besterik ez.
‎Egiaz, Jainkoaren haserrearazle ziren su eman eta suntsitutako elizak eta komentuak, isiltasunetik eta ilunetik lurpeko zizareen antzera bortizki argitara ateratako klausurako mojak, pobrezian ziren eta errespeturik gorde ez zitzaien erretore zaharrei egindako irain eta burlak. ...karrote buru izan ziren Udalari, askatasunaren izenean," kanpai jotze oro, arrazoia dena dela, ordara jotzea izan ezik", galaraztea eskatuz egin erregu idazkian) eta, gainera, hileta zibilak egiten zituzten musika bandarekin eta errepublikaren banderarekin (Zankarrotek bonbardinoa jotzen zuen, haren anaia Alfontsok bandera eramaten zuen) eta, gainera, paper bat sinarazten zuten, horretan adierazirik uztearren kristau eta eliz hiletarik ez izateko asmoa. Eta, gainera, suntsitu beharreko jende onaren zerrendak (Don Manuel Arrizibita, norbaitek irakurri zuen Zankarroteren zapatagin mahaiko tiraderan aurkitutako koaderno lerrodun batean, buru ageri zen arrolan) eta eliz erakunde irainduak.
‎Zernahi ere den, buru elean oinarritu egitura (1a) ez da euskarak bihurkaritasuna adierazteko daukan baliabide bakarra: anitzetan xede bera iragankorra izan ohi den aditza iragangaiztearen bidez, hau da, osagarri zuzena adierazteari utziaz lor daiteke (1b), eta hau, hortaz, aditzezko estrategia dela erran daiteke. Honetaz landa, zehar osagarria kasu guti batzuetan bere horretan utz daiteke (i) aldi berean subjektuaren erreferentziakidea eta pertsona izenordaina bada, eta (ii) destinatibo marka badarama (1c) 2 Hau, beraz, izenordainezko estrategia da:
2020
‎Azkeneko koaderno honetan, itxurak egiteari behin betiko utzi eta egiaz nor naizen aitortuko dut. Hirurogei urtez Dario Rocha zenaren izena neureganatu ondoren, idatziz adierazia uzten dut, jakin nahi duen ororentzat, ni Ramon Gandara naizela eta odisea zoritxarreko batetik bizirik atera den naufrago bakarra naizela; 1936ko abuztuan hasi zen bidaia Vila Flaviako Pazoan eta bide luzea egin ondoren, jauretxe honetatik mugitu gabe, aurki bukatuko da, nire heriotzarekin. Zure ikerketengatik izan ez balitz, inoiz ez nituzkeen ida  tziko hitz hauek, nire azkenekoak, eta Dario Rocha, 1936an matxinatu zen armadako tenientea, izango nintzen historiarako:
‎Barreak entzun ziren apaizaren ateraldiagatik, presoak zaintzen ari ziren bost guardia zibilen algarak zehazki; gatibuak, hogeita bost pasatxo, belauniko zeuden, meza eta irainak pairatzen, atzo bezala eta herenegun eta herenegun aurrekoan bezala; badirudi mendeak daramatzatela han atxilotuta, hori guztia horrela jasaten, aurpegiari ezer adierazten utzi gabe. Halaber, barre algara egin zuten, guardia zibilekin bat batera, apaizaren albo banatan ezker eskuin zeuden lau falangistek ere, eta ezin jakin algara haiekin zer ospatu zuten, Kristo haien kausaren alde zegoela, apaizak esan bezala, edo Demonioa bera ote zegoen haiekin.
2021
‎Zure konputagailua nik erosi dudan (konputagailu) a (den) baino garestiagoa da da azpian dagoen esaldia, mendeko perpauseko den aditza isilpean duena. Beste zenbaitetan izen generikoa izan daiteke erlatiboan adierazi gabe uzten dena; hala, Azken orduan mugitzen dena baino lasaiago ibiltzen da garaiz abiatzen dena esaldian mugitzen dena erlatiboaren izen ardatza generikoa da, eta Azken orduan mugitzen dena (ibiltzen den) baino lasaiago ibiltzen da garaiz abiatzen dena da azpian dagoena. Horrelakoetan argi da na morfema ez dagokiola konparazio perpausari, haren barruko zati den erlatiboari baizik.
‎Esaldi hauetan aipatu gabe uzten da zenbaitetan konparazio perpaus mendekoa: Aldizkariak askoz hobeak dira egungo egunean (Mitxelena) —‘lehen baino’, alegia— Hori gertatzen da hainbat diferentzia adierazlearekin eratzen diren hainbat hobe (to) edo hainbat gaizto (ago) gisako esapideetan, ‘zer baino hobeto’ edo ‘zer baino gaiztoago’ adierazi gabe uzten baitute. Hainbat hobe (to) forma ‘poza adierazten duen esapidea’ da, EHren arabera:
‎Jonaneren eskutitzaren esaldi bat adierazi gabe utzi dut: Ni beti zuzen jokatzen saiatu naiz, kontsekuentea izaten saiatu naiz, zioen.
‎* Gure herriak amnistiaren aldeko azken mobilizazioetan erakutsi du zibismoa ez dela klaudikazioaren sinonimoa, bere aldarrikapenak adierazten uzten zaionean bakean egiten dakiela, baina indarragatik isilarazten saiatzean ez dela kikiltzen+.
‎Sintaxiak bere oinarrizko abiapuntutik onartzen du pilota bota bezalako aditz sintagmetan, bota aditzak egituraren burua dela eta[+ konkretua] tasuneko izen azpikategoriako kideak hautatzen dituela osagarri gisa. Fraseologiak bere oinarrizko abiapuntutik aldarrikatzen du bertsoak bota bezalako kolokazioetan bota aditza sinsematikoa dela, hau da, mugimendua adierazteari utzi eta irudizko sorkuntza adiera" ustekabe" bat hartzen duela, izen klase murritz jakin bateko kideekin elkartzen den kasuetan soil soilik: ahoz esan edo kanta daitezkeen gauzen izenekin.
2023
‎Ahozkotasuna da, gaur egungo Euskal Herriko geletan, kezka eta iturri nagusietako bat, landu beharreko alderdia zalantzarik gabe. Gazteek hizkuntza testuinguru formaleko erregistro huts gisa ikus ez dezaten, eduki akademikoak transmititzera mugatzen den gramatika eta hiztegi multzo bihozgabea, eguneroko kezkak eta grinak adierazten uzten ez dien mintzaira bat, azken finean, hizkuntza bizi batekin esperientzia aberasgarria behar dute, eta horretarako oso baliagarria izan daiteke kultur sorkuntza eta arte ekoizpena ezagutzea. Ikerketa askok frogatu dute kultur adierazpideak oso eraginkorrak direla ahozko jarduna landu eta hobetzeko, eta ez dugu ahaztu behar euskal kultura transmititzea, berez, hizkuntza bera lantzea, prestigiatzea eta interesgarri egitea da.
‎Euskaldun franko badira Euskal Herritik kanpo bizi direnak. Hil zen haietako bat, Arnegitik aspaldi joandako euskaldun amerikar bat, eta hil orduko azken nahietan adierazita utzi omen zuen behar zuela Euskal Herrian hilobiratua izan. Hala, gizonaren gorpua hilkutxa batean iritsi zen hegazkinez Pariseko aireportura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia