Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎JOANA Albret Bibliotekonomia Mintegiak sortu berri du euskarazko posta zerrenda. Imanol Trebiño mintegikideak kudeatuko duen posta zerrendak bibliotekari eta dokumentalista euskaldunak bildu nahi ditu.
‎BBK k berrikuntza hauei ematen dien garrantziaren erakusgarri da kutxa honek Robotiker, Ingelectric Team eta Arteche enpresekin batera sortu berri duen" Punto Comercial" konpainia. Aurreneko euskal konpainia da" Business to Business" (B2B) enpresen arteko merkataritza elektronikoaren arloan soluzio globaletan espezializatua.
‎Hezkuntzari dagokionez, Hezkuntzaren Aldeko Plataforma (Plataforma por la Educacion) sortu berri da herrian Kantabriako Hezkuntza Kontseilaritzari zentru berri bat zabaldu dezan eskatzeko. Castron 10 urte bitarteko 1.700 haur dago, inguruko estatistika guztiak hausten dituen kopurua.
‎KUKU izena jarri dio Elkarlanean argitaletxeak sortu berri duen haurrentzako sailari. Sail honetako lehen hiru liburuak ekainaren 2an aurkeztu ziren Donostiako Haur Liburutegian.
‎Ez dut uste Euskal Departamendu berri batek gauza hainbeste aldatuko duenik. Sortze berri bat behar dugu; alta, ez dut ikuspen berri bat atzemaiten. Agian tronpatzen naiz, eta barkatu, baina Baionan eskual gauza gutti ikusten dut.
‎Horrela, Atlas izeneko agentzia sortu du, besteak beste, Tele ren korrespontsal lanak eta deskonexioak egiteko, Euskadin, Galizan, Katalunian, eta beste hainbat lurraldetan; eta telebista lokalak ere, bereziki Euskadikoak, helburu nabarmen ditu. Alde honetatik, hor daude TeleDonosti eta sortu berria den Bilbovision, etorkizunean beste hirietara ere luza daitekeen telebista sare proiektu baten zutabe.
2001
‎Azkenik, Euskara Kultur Elkargoak ere helegitea jarriko du sortu berri duen Artekari zerbitzu juridikoaren bidez, herritarrak administrazioarekin harremana euskaraz izateko eskubidea defendatuko du eta, besteak beste, eskubide honen aurka doazen artikulu ugarien aurka egingo du Dekretuak.
‎Nik sahararrak Tenerifera lanera joan nintzenean ezagutu nituen, 1973an. Momentu hura haientzat oso berezia zen, Fronte Polisarioa sortu berria zen eta independentziaren aldarrikapenak pil pilean zeuden. Marokoarren inbasioa gertatu zenean ni oso inplikatua nengoen sahararrekin eta ez nuen ia pentsatu ere egin, iruditzen zitzaidan joan egin behar nuela laguntzera.
‎Duela sei urte Hautetsien Kontseiluan, Ipar Euskal Herriko Garapen Eskemaren baitan, berau abiatzea onartu zen. Euskara sustatu eta zabaltzea izango du helburu sortu berri den Kontseiluak. Erramun Baxok (irudian eskuinean) izango da kontseiluburua.
‎Horrek, ordea, ez zuen bere idazteko grina asetzen eta historia nobela batzuk idatzi zituen. " La Conquista del Amazonas"," El estratega Cartagines" eta" Invasion!" eleberriek Mundo Conocido argitaletxe sortu berriaren baitan ikusi zuten argia. Argitaletxe berak eskaintzen digu orain, etxeko apalategian geure biografia edukitzeko aukera.
‎Ez dakienarentzat labur esanda, 1931ko ekainaren bukaeran hasita, Ama Birjinaren ustezko agerraldi batzuk izan ziren Ezkion, sei hilabetean (garai hartan!) milioi bat lagun baino gehiago gure herrira erakarri zutenak. Gertakizun erlijioso haiek oihartzun politiko ozena izan zuten, eskuinak asko erabili baitzituen Espainian sortu berria zen II. Errepublikaren aurka. Orduan gertatuari buruz bada liburu eder bat, William Christian antropologo estatubatuarrak ingelesez idatzia, eta «Las Visiones de Ezkioga».
2002
‎Euskal poesia sortu berria aztertzen du Jon Kortazarrek Zarauzko Olerti Etxeak kaleratu dituen bi liburuxka hauetan. 1999ko urteari errepasoa egiteko, Pili Kaltzadaren «Ur tximeletak» eta Jose Luis Padronen «Ibaia euri erasotan bezala» hartzen ditu abiapuntu, emakume poeten lana ugaria baina poesiaren argitaratzea urria izan zen urte horretan.
‎SORMENA bai, baina dirurik ez. Ohiko arazo honi irtenbidea eman nahian Nafarroako Errealizadore Gazteen Elkartea sortu berri da. Elkarte honek oraingoz ez du diru laguntzarik jasotzen, baina Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari antolatu berri den elkartea aurkezteko asmoa dute.
‎Askoz errazagoa da sortzen ari diren erakundeekin jokatzea daudenekin ohiturak aldatzea baino. Benetan aurrera egiten duen hizkuntza gutxitu baten kasuan, sortu berriak diren elkarte, enpresa edota harreman mota berri guztietan hizkuntza gutxituak leku jakina eta agerikoa izan luke; hau da, leku gehiena berari eskainita edo, gutxienez, hizkuntza nagusiaren parean, elebitasuna ezarrita. Horren ezean, gune berri horietan hizkuntza nagusiak hizkuntza gutxitua zeharo baztertuko du, eta hori ez da hizkuntza gutxitua normaltzea, diglosia egoeran sakontzea baino.
‎Paradigma sortu zuen estatuan hori gertatu da zentzu nazionalean esan nahi dut totalitarioa, hots, ez dute beste hizkuntzarik, beste historiarik, beste lurralderik eta beste identitaterik onartzen. Alabaina, Portugal edota orain sortu berriak diren estatu txikiak Eslovenia, Estonia, Lituania, kasu totalitarioak al dira. Inondik inora ere ez.
‎Kultura musikala erlatiboa dela diozu eta erabat ados nago. Neu naiz horren lekuko, badakit, ordea, zer musika dudan atsegin eta orduak, egunak, asteak ematen ditut burua raiatutako diskoa dirudiela, sortu berria den euskal abestia behin eta berriz errepikatzen. Baina, gauza honek harritu nau aurten, gure alabaren edadeko gaztetxo gehienek (ikaragarrik 12 urterekin) zergatik irensten dute hain erraz Bisbal, Chenoa eta konpainiaren musika eta gurea ez dute gozatzen?
‎Bestalde, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak eta Elkarlaneanek Literaturako Nobel Sariak euskaratzeko beka sortu berri dute. Jokin Zaitegi arrasatear idazlearen omenez, hemendik aurrera urtero, nobel saridunaren lan bat euskarara itzultzeko beka deialdia zabalduko da.
2003
‎Onespen agiriez berba egiten ari garenez, esan Eusko Jaurlaritza eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundien ekimenez Izenpe (www.izenpe.com) erakundea sortu berri dela. Izenpek, herritarrek etorkizunean administrazioarekin Internet bidez izango dituzten harremanetan transakzioen segurtasuna, konfideltzialtasuna eta egiazkotasuna bermatuko dituzten ziurtagiri digitalak banatuko ditu.
‎Balorazio oso positiboa. Batetik, Aralar alderdi sortu berria delako, egitura txikiarekin. Ez daukagu gure inguruko komunikabide bat eta hortaz gizarteak ez gaitu ia ia ezagutzen.
‎Diaspora ez da aztergai behinena. Londresen bada Armeniar Institutua izenekoa, sortu berria, eta horrek bai, diaspora ikertzea du helburu, bere baitan eta besteekin konparazioak egitea. Baina Renoko Euskal Ikerketen Zentroaren antzekorik ezer ez.
‎Hala joan ginen Ardanza lehendakaria bisitatzera," Euskaldunon Egunkaria" sortu berria zela, kazetari adiskide batzuen gestioei esker. Gaur egunetik ezberdinak baina garratzak garai haiek ere.
‎Baina ikusten zen giroak eskatzen zuela toki handiago bat. Gainera Elkartea sortu berri zen, eta hainbeste jende elkarlanean biltzea oso positiboa zen, eta ondo atereaz gero diru pixka bat pilatzea ere bai. Ondo atera behar zuen.
2004
‎Bietan talde abertzaleen gorakada oso nabarmena izan zen. EAJk eta sortu berria zen HBk euskal abertzaletasunaren gehiengo politikoa adierazi zuten orokorretan. Udal hauteskundeei dagokienez, Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJ lehen alderdia zen bitartean, Iruñean HB, UCDtik gertu, bigarren indar politikoa zen.
2005
‎EKEk kudeatutako hizkuntza gaiak EEP sortu berriaren esku
‎Boga sarea, kultur trukerako. Europako hainbat herri eta hiritako entitateen ahaleginak bateratzea, kultur ekipamenduak partekatzea, edozein adarretako proiektuak »antzerkia, ikus entzunezkoak, arte plastikoa» koproduzitzea... du helburu Boga sare sortu berriak. Portugal, Britainia Handia, Belgika, Espainia eta Euskal Herriko antzoki, antzerki talde eta ikastetxeak ditu kide.
‎Ordukoa da, gutxienez, baita euskara kontuetan ere, haren alde egonik, berreskuratu berri ziren autogobernu erakundeen aldeko apustua egin zutenen eta, haien erabakiz, hortik kanpo geratu zirenen arteko etena. Testuinguru horretan, euskara eta haren aldeko gizarte mugimendua sortu berri ziren erakundeak erasotzeko baliatu zituzten batzuek, nonahi zatiketak eraginez; beste batzuek, aldiz, herritarren esku hartzea gutxietsiz, sortutako instituzio berrietan har zitezkeen erabakietan jarri zituzten itxaropen ia guztiak. 80ko hamarkadan gertatutako eten horren ondorioak oraindik nozitzen ari gara.
‎Gipuzkoako Foru aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Getariako Udalak Berroeta Aldamar elkarte mugatua sortu dute, Balenciaga museoaren eraikuntza lanak kudeatzeko. Aurrekontua 9 milioi eurokoa da eta elkarte sortu berriak 6 milioi jarriko ditu. Beste 3 milioi euroak Espainiako Gobernuak jartzea espero dute.
‎Atomizazio handietarako joera duen gizarte honetan, pertsonak eta kolektiboak hasi dira festa berriak sortuko dira. Areago, festa sortze berriak izango dira XXI. mendean zehar.
‎Baina, hasieran erran bezala, hizkuntza politikari dagokionez ere badago zer egiterik. Hasteko, euskararen indarberritzea ahalbidetu nahi duen hizkuntza politika, Gobernu sortu berriaren lehentasunen artean dagoen argitzea komeni da. Lehentasunei buruz ari naizenean, politika sektorial izatetik, beste gauza batzuekin batera, Jaurlaritzaren politikaren bizkarrezurrean kokatzera iritsiko ote den da zalantza, horren arabera, hizkuntza politika eragingarria finkatuz, gauzatzeko orduan aitzindaritza eta erabaki gune eragingarriak zehaztuz, zehar lerroaren trataera emanez eta baliabide nahikoak eskainiz.
2006
‎Era berean, Mutualia berriak kostuen sinergia lortu nahi du," mutualistei eskainitako zerbitzuen eraginkortasuna bermatzeko". Azkenik, mutua sortu berriak instituzio, enpresa eta sindikatuen arteko elkarrizketa bultzatuko du.
‎Bertso batzuekin ezin liteke barrurik hunkitu. Sortu berriak izan eta lehen ere entzunak iduri. Harria bezain astunak.
‎Elkarrizketak, bitxikeriak eta kontzertu zatiak batu dituzte bertan. Taldearen errautsetatik Dirua taldea sortu berri da eta dagoeneko eskaini dituzte kontzertu batzuk.
‎janzkerak, koreografiak... Gaur egungo tradiziorik zaharrenak ere, noizbait behar zuten sortu berri.
‎Ekaina erdian, Bilbao Ballet ABBE elkarte sortu berriak antolatu zuen jaialdia, euskal dantzariekin. Han elkartu ziren Ygor Yebra, Amaia Ugartetxe, Veronica Villar… denak punta puntako dantzariak.
‎1933ko hauteskundeetan eskuina ordezkatzen zuen CEDA eta alderdi errepublikanoen sektorerik kontrairaultzaileena biltzen zuen Partido Republicano Radical delakoa irabazle suertatzeak ez zituen asmo konspiratzaileak moteldu. Alderantziz, «biurteko beltza»n, hau da, Errepublikak maila guztietan kontrairaultza jasan zuen urteetan, karlistek eta sortu berriak ziren falangistek demokraziari amaiera emateko beraien ekimenak azkartu zituzten. 1934ko martxoaren 31n, esate baterako, Rafael Olazabal eta Antonio Lizarza nagusi karlistak, hainbat militar eta beste arduradun eskuindar batzuekin batera, Italiara joan ziren Mussolinirekin sostengu militar eta ekonomikoa adostera.
‎Herri bertako zelaietan egoten dira, ganaduaren alboan, zelatan. Bildots sortu berriak edo umatzen ari diren behiak urrutitik usaintzen dituzte. Bidearen alde batera eta bestera gaztainak ikusiko ditugu.
‎Iraultza Demokratikoaren Alderdia (PRD). Konbentzioko kideek ez dugu Felipe Calderon Mexikoko presidente bezala onartzen, eta sortu berria den Lopez Obradorren gobernu legitimoa babesten dugu.
2007
‎Aipatutako auzo horretan Bilboko lau kartzela zeuden. Nagusia XIX. mendeko azken herenean eraiki zuten Larrinagakoa eta gerraren ondorioz sortu berriak zirenak: El Carmelokoa, Los Angeles Custodioskoa eta Casa Galera deiturikoa.
‎Ez zuberotarrez prefosta, Iparraldeko euskara, barbaro arraroa, zailegia eta kasik ulertezina bilakatua zaizuelakoan jadanik. Begira, ez naiz hain krudela, aitak alaba sortu berriari ondu lituzkeen olerkiak asmatzera derrigortua ez naizenean! Hara bada:
‎Haur bahiketagatik hogei urteko kartzela zigorra jaso dezakete L' Arche de Zoe erakundeko kideek.Komeni aurrera egin aurretik L' Arche de Zoe erakundea zer den azaltzea. Erakunde sortu berria da, 2004ko tsunamiak kaltetutakoak laguntzera Indonesiako Banda Aceh ra joandakoan. Zoe boluntario bati besoetan hil zitzaion neskatoaren izena da.
2008
‎Gaztelaniaz araucanos deitu izan zaie, baina ez dute gustuko izendapena. Maputxeek arrakastaz egin zieten aurre Espainiatik joandako konkistatzaileei, ez ordea Txile eta Argentina sortu berriek XIX.ean egindako gerrei. Bi estatuotako eliteek ez dute geroztik maputxeekin erruki handiagorik erakutsi AEBetakoek Far Westeko indioekin eduki zutena baino.
‎Baina Valenciaren odisea are garrantzitsuagoa da egun: Kolonbiaren eta Ekuadorren artean sortu berri den krisi diplomatikoak bereziki eragin dio.
‎Borondatetsua zen Benito hirurogeigarren hamarkadaren hondarrean, sortu berria zen Usurbilgo eskubaloi taldean aritzen zelarik. Nago, Usurbilek izan zuen eragile garrantzitsuena bera izan zela.
‎7 milioi biztanleko herri menditsu hartan aspaldi erabaki zuten ez zutela nazioarteko merkantzien trafikoa kamioiez egiterik onartuko, eta derrigorrez trenetan sartzen dituzte kamioiak. Irlandan (3,5 milioi biztanle) enpresetan dauden automobilen aparkalekuen gainean zerga bat sortu berri dute. Hartara, garraio publiko eta kolektiboak indartu nahi dituzte lanerako joan etorrietan.
‎Euskal Herriarendako desmartxa berriak sortzea proposatu nizkion. Herrikoa elkartea ekonomiaren sustapenerako sortu berria zen. Estatua Herrikoari diru laguntza azkarra emateko ados agertu zen.
2009
‎Halaber, kazetari belaunaldi berri hartan proiektu berriak sortu ziren. 70eko hamarkadaren amaiera aldean, Zeruko Argiako kazetari gehienak sortu berri ziren egunkarietan hasi ziren lanean, Eginen batzuk, Deian besteak.
‎Argazki oina: Nicole Dwyerren argazkian ama eta haur sortu berria etzanik atseden hartzen Kenyako Pumwani klinikan. Alde batera utzirik Europako eta Afrikako ospitaleen arteko leizea ekipamenduen mailak, horrelako eszenak salbuespenak dira garapen bidean diren herrialde askotan.
‎* Xingola Zuriaren Elkartea, emakume haurdunen, ama berrien eta haur sortu berrien osasunaz okupatzen dena
‎1931n Ezkio (ga) n Ama Birjina agertu" omen" zen, Espainiako II. Errepublika sortu berriaren aurkako mezu sutsuekin, nekez hitz egiten baitu katolikoen Ama Birjinak ezkerraren alde, edo eskuineko diktaduren aurka. Gertakari haiek ospetsu bihurtu zuten gure herria inguru zabalean.
‎Igartubeiti museoa, XVI. mendeko dolare baserri zaharra, euskal baserriaren iragana, sagardoarekin izan zuen lotura eta abar ezagutzeko nahitaezko erreferentzia. Museoa sortu berritan ikusi bazenuen, geroztik egindako Interpretazio Zentroak beste osteratxo bat eskatzen dizu. Zer pentsa ematen du gero baserria" museo" bihurtuta ikusteak!
2010
‎Geroztik burututako dozena bat bilerak eta sektorearen azterketak erakutsi duen panorama itxaropentsuaren emaitza da Langune elkarte sortu berria (ikus Argia 2217 zenbakia). Haren xedea, gaurko merkatu txiki eta atomizatua, gestio xinple eta anbizio apalekoa, neurri batean diru-laguntzen menpekoa den hori, eta beronen baitan jarduten duten enpresa, elkarte nahiz erakundeak ardatz berera erakartzea.
2011
‎18 urte bete nituenean, eta hor nonbait gainerako taldekideek, hiru lau urteko eskarmentua genuen, auzoko antzerkia garatuta zegoen, hainbat sari jasoa zegoen han eta hemen, eta, orduan, taldeko partaideok antzerkia lanbidetzat hartzea erabaki genuen. Ozarkeria galanta, ez baikenuen formaziorik, ez erreferenterik, ez deus, Denok izan ezik, Gasteizko talde profesional sortu berria. Bizi honetan zer egin erabaki behar genuen garaia iritsi zitzaigun, eta antzerkia egin nahi genuela erabaki genuen.
‎Ordutik 15 urte baino gehiago igaro dira, baina oso esperientzia aberasgarria izan zen. Mintegi hartan emakume feministak sortu berriak ziren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako emakumeekin elkartu ginen, eta feminismoa eta kooperazioa uztartzea lortu genuen. Oso eztabaida interesgarriak izan ziren.
‎Nor bere irtenbidearen bila ibiltzeak ez zuen ezertarako balio. Nire ustez, liburuak balio izan zuen ezker abertzaleak sortu berri zuen mugimendu hura kontuan izateko, baita ere sektore guztiek ikus zezaten elkartrukerako aukera bazegoela".
‎1986 urtearen amaieran, Egin egunkarian agertutako artikulu batean, Marc Legassek" KAS ala hil" (kontrabandoa, anarkismoa, separatismoa) bere lelo zaharra berreskuratu zuen. Bertan plazaratutako tesiak bilduz, anarkismo eta separatismo haiek artean sortu berria zen autonomia gaztearekin (gaztetxeak, irrati libreak eta abar) eta punk mugimenduarekin uztartzen saiatu zen Jakue Pascual, Beltza, berdea eta zuria izeneko beste artikulu batean. Jaioa zen euskal nortasun matxinoaren gaineko hausnarketa berri bat, ondoren Anarkherria liburuak jasoko zuena.
‎Zaharruno bidean gauden gure belaunaldikook belaunaldi gazteenekin egingo genuke bat herriko plazetan, lehenengoak beren nerabe garaiaz mira egiten, bigarrenek gure historia musikalaren zati loriatsuetan loriatsuena trikipoparen urrezko garaiak ezagutzeko parada edukiz. Facebooken talde bat sortu berri dut Ttakunaren izenburu berarekin inork egitasmoarekin bat egin nahiko balu. Kamisetena, Alaitz eta Maider, itzul zaitezte!
2013
‎Leteren azken poemarioa, Egunsentiaren Esku Izoztuak dute oinarri Berzaitzen kantu berriek. " Adibidez, Pier Paulek sortu berri duen Leteren Eternitatea poema, blues estilora egokitu du Joxan Goikoetxeak, eta Estitxuk kantatu, denak liluratuta uzteko moduan. Martikorenak bere errepertorioko kanta batzuk sartu ditu, bere betiko estiloan, ez dugu nahi izan Erramunen kantatzeko era hautsi edota moztu" dio Arbelaitzek.
2014
‎Adierazgarria da Podemos ezkertiarraren kasua, sortu berria izan arren 1.246.000 boto lortu ditu estatu osoan eta bost eserleku izango ditu Bruselan. Pablo Iglesias bozeramaileak La Sexta telebista katean zera zioen:
‎Periferiek prozesua aspertzen eta moteltzen dute. Talde bat sortu berri duten ezagunak etortzen zaizkit ze gitarra, anpli edo mikro erosiko nukeen galdetzera, eta ez dute ulertzen hori nire lehentasunen zerrendan atzean dagoela. Lehenengo kantuak egin behar dira, letrak, jo, gaizki jo, berriz entseatzera sartu...
‎Honekin batera Franco diktadorea boteretik kentzeko itxaropenak indarra hartu zuen. Jesus Monzonek Alderdi Komunistaren berregituraketaren ardura bere gain hartu eta gero, sortu berria zen egoerari probetxua atera nahirik, Val d' Aran (Lleida) inbaditzeko plana zirriborratu zuen. Frantzian aliatuekin batera borrokatu zuten milaka gerrillarik isolaturiko bailara hori hartuko zuten, eta penintsulan matxinadaren hazia ereingo zuten, segidan aliatuen laguntza jaso ahal izateko.
2015
‎Besteak beste, kurduek Cansiz oroitzen dute Diyarbakir-eko espetxeko mugimenduan izandako rolagatik, 1980an, Turkiako estatu kolpearen ondoren. Kolpe horrek gogorren eraso egin zion orduan sortu berria zen PKKri, besteak beste. Hainbat kide atxilotu zuten, tartean Cansiz, eta Diyarkabir eko presondegira eraman.
‎Tolosaldeko Lurraldearen Zatiko Planean Eragin Linguistikoaren Ebaluaziorako (ELE) tresna sortu berria aplikatu zuten 2014ko maiatzean. Planak 4.100 etxebizitza egitea aurreikusten du.
2016
‎Euskaldunon Egunkaria sortu berriak gonbidatuta etorri zen 1991n Puigdemont Donostiara, bertan antolatu zuten" Estaturik gabeko hizkuntzetako egunkarien jardunaldi" ra, Esloveniako eta Irlandako kideekin batera. Bera El Punt, Girona inguruko egunkaritik.
‎Ezkerrak oraingoz estatuaren eredu liberala ezarri nahi du (demokrazia, botere banaketa…). Baina estatu sortu berri edo europartu askotan (Kosovo, Bosnia Herzegovina, Polonia, Hungaria…) ikusten den bezala, historiak izugarrizko pisua du eta historia ulertzen ez bada, demokrazia liberal itxura duen baina autoritarioa den estatu batean amai dezakegu.
‎" Baratzearen bueltan dabilen familia izan da gurea betidanik", azaldu digu Arrate Imazek, Zubietako (Gipuzkoa) Amere Goikoa baserriko alabak. Loratu izenarekin sortu berri duten webgunearen arduradun nagusia da. Argi du, ordea, familiako lantaldearen parte direla bera eta sareko gune jaioberria.
2017
‎Iragan abenduan," ETAren armagabetzearen aldeko" ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, Michel Tubina, Jean Noel Etxeberri Txetx, Mixel Bergouignan, Beatrice Molle Haran eta Stephane Etxegarairekin batera. Bake prozesuaz eta Ipar Euskal Herriko egoera politikoaz mintzatu gara, Laborantza Ganbaraz, baita sortu berria den Euskal Elkargoaz ere, Ganbaran.
‎William Frederick Cody esploratzaile eta ehiztaria, Buffalo Bill ezizenez ezaguna, jaio zen. 14 urte besterik ez zituela, Pony Express mezularitza enpresa sortu berrian hasi omen zen lanean, eta zaldizko eta ehiztari trebe bihurtu zen. Sezesio Gerran parte hartu zuen, Batasunaren aldean.
‎Martxoan joatekoak dira Europako Legebiltzarrera Espainian sortu berri den zor publiko bidegabearen aurkako udal elkarteko ordezkariak. Hori jakinarazi dute urtarrilean Iruñean burutu diren MAK2 Munizipalismoa, Autogobernua eta Kontraboterea jardunaldietan.
‎Bere hitzetan, Euskal Herriko proiektu nagusiak Hegoaldean daude, horietako askok EAEn funtzionatzen dute gehien. Iparraldean Euskal Elkargoa sortu berri da, hemen badago ere nahikaria. Bi aldeen arteko harreman hutsena badago oraindik ere:
‎Argitaletxea sortu berri du Katakrakek. Zein helbururekin?
‎BABn edo hirietan ez dago patu txarrik. Adibidez, 2001ean, Donibane Lohitzunen, Herri Berri sortu berria zelarik, %11, 5 egin genuen, ez zen izan portzentaje alimalekoa, baina bozetik bozera lan eginez, herriko lanetan presente egonez, hamasei urte berantago, bozen %26 egiten dugu. Oposizioko lehen taldea gara Herriko Etxean, lau hautetsirekin.
‎Hegoaldekoek egiari zor, abertzaleek baino ez dute hori egiten Iparraldearen panorama politiko errealaren irudia osatzean kontzeptu lausoak erabili ohi dituzte. Badakite gutxi asko Euskal Elkargoa sortu berri dela, baina hari buruzko informazioa jasotzean ez dituzte oinarrizko estatistika sinpleenak ezzagutzen. Hona datu soil bakar batzuk:
2018
‎Geltoki Iruñeko Udalarena da eta Asociacion Geltoki Iruña elkarteari (REAS Nafarroa, Emausko Trapuketariak, CEPAEN, EHNE eta Alimentos Artesanos) esleitu dio espazioa alokairu truke. Honek gure kooperatiba sortu berriari eskaini dio kudeaketa.
‎Instituzioak gure komunitatearen beharrizan, arazo eta eskaeren kudeaketa" hemengo" arazoa direla ohartzen hasiak dira. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzak Ados Aholku Batzordea sortu berri du EAEko islamiar komunitatearekin erakundeek dituzten harremanak modu bateratuan antolatzeko. Giza Eskubideen Zuzendaritzako arduradunek, gizarte arloko ikerlaria eta musulmana naizenez, Ados Batzorde horren kide izendatu naute.
‎Ipar Euskal Herrian, abertzaletasunean EAJ gutxiengoa da. Euskal Elkargoa sortu berri da, eta bera begitantzen zait etorkizunean botere gune horretatik atarramendu handiena aterako duena. EAJ da egun Marxen jarraitzaile fidelena.
2019
‎Chrysallis eta orain sortu berri den Naizen elkarteen laguntza nola baloratzen duzu?
‎Munduko txapeldunak ere badira hainbat joko moldetan, inork gutxik badaki ere. Azken hiru lau urteko aparraldia egituratu eta jokatzeko baldintza duinak kudeatzeko EPE Emakume Pilotarien Elkartea sortu berri dute. Oraingoz eskuzkoan eta palan jarriko dute arreta.
‎Borroka transmaribibolloan bide luzea egindakoa da Joseba Gabilondo Marques (Eskoriatza, 1984). Hiruki Larroxako kide da, maiatzean sortu berri duten Harro! plataforma osatzen duen kolektiboetako bat.
‎70eko hamarkadaz ari gara: euskara batua sortu berria zen eta oraindik terminologia aldetik... Gainera, aldi berean izan behar zuen hizkuntza teknikoa eta dibulgaziorako hizkuntza.
‎Talde sortu berriak Nafarroako erdialdean eta hegoaldean eragin nahi du. Errigora egitasmoaren harreman sarea eta diru iturria baliatuko ditu euskararen ezagutza, erabilera eta euskararen aldeko jarrerak bultzatzeko.
‎Euskal Herriaren biziraupena bera arriskuan ipiniko zuen planaren kontrako mobilizazio epikoa bikain deskribatu du LPLk, hasi Espainiaren nuklearzaletasunaren jatorritik (Francok bonba atomikoa eskuratu nahi zuen 1960ko hamarkadan…) eta Euskadi nuklearizatu baten lehen urratsa izan behar zuen Lemoizen kontra piztutako gatazkan laburbilduz, ihes egin barik herrietako mugimendu espontaneoen, mugimendu antinuklearren eta proiektuaren gelditzeko erabakiorra izan zen ETAren arteko elkarbizitza konplexuari. Kronologiak jasotzen ditu Iberdueroren ahaleginak, mugimenduen ekintzak, gaur harrigarri egiten diren milaka askoko manifestazioak, desobedientzia eta sabotajeak, Martin Zabaletak Everesten jarritako banderak eta egindako oihuak, ekintza armatuetan hildako 12 pertsonak (zentraleko langileak, tekniko buruak, ETA eta Iraultzako militanteak), instituzio autonomiko sortu berrien eta beren goi karguetan zeuden politikarien jokabide tamalgarria...
2020
‎Katharine Stewart Murray Atholleko dukesaren eta beste eragile batzuen kanpainari esker, gobernuak azkenean haurrak lehorreratzea onartu zuen, baina berriro ere esku ez hartzeko hitzarmenari helduta, haurren egonaldia ez zuela finantzatuko adierazi zuen. Basque Children' s Committee (Euskal Haurren Batzorde) sortu berriak haur bakoitza zaintzeko asteko 10 libra lortu zituen.
‎Zaldibarko zabortegi amildutik metro gutxira batu gara Janire Lazkano (Elgeta, 1989) eta Jokin Bergararekin (Eibar, 1994). Zaldibar Argitu plataforma sortu berriko kideak dira, eta eskualde hau astindu duen ezbeharretik abiatuta, egoera nola ikusten duten eta zer eskatzen duten galdetu diegu.
‎Ezkonduta nengoen ordurako, eta ume bi nituen. Bertso eskolak sortu berriak ziren, 1978an, Durangon behintzat. Eta zaleak ginenoi gonbidapena bidali ziguten.
2021
‎Coop Cycle plataforman oraingoz bi horiek badaude ere, banaketa eredu honetako enpresa gehiago ari dira sortzen Euskal Herrian. Badoa kooperatiba sortu berri dute Bidasoaldean eta Eruen (izen probisionala) ere martxan da Arrasaten, nahiz eta kooperatiba izaerarik oraindik ez izan lehen banaketak egiten dabil. Oraindik oinez hasi ez diren baina bide beretik doazen proiektuak badira herri gehiagotan ere.
‎Pasaiako arrantzaleek lan baldintzak hobetzeko greba egin zuten Espainiako Bigarren Errepublika sortu berritan. Larrutik ordaindu zuten:
‎1965ean Lizardi saria irabazi zuen Arestik Euskal Harria liburuarekin. 1967an argitaratu zuen liburua, Kriseilu argitaletxe sortu berrian. Hasieran 120 poema zituen, baina erdiak zentsuratu zizkioten.
‎burdinezkoak, egurrezkoak, zoladurazkoak eta forma sinpleenetatik konplexuenetaraino irudimenezko igarobidea ahalbidetzen zuten esertzeko altzariak. Proiektu horrekin euskal testuinguruan altzarien diseinurako dagoen interes eta aukera urritasuna mahaigaineratu zuten; agian kezka horretatik abiatuta eta gabezia horri heltzeko asmotan, erakusketan parte hartu zuten diseinatzaileetako batzuek Moduz kolektiboa sortu berri dute. Elkartearen helburua da euskal diseinatzaile gazteen topagune eta beraien lanen erakusleiho izatea.
‎Ospea kudeatzea ez da inorentzat erraza, are gutxiago gazte gaztea izanda eta lehen diskoarekin gertatuz gero. Horixe bizi izan zuten oso modu natural eta espontaneoan unibertsitatean topo egin eta ondo pasatzeko asmoz kantuak idazten hasitako Huntza talde sortu berriko partaideek. Bat batean lehen diskoko Aldapan gora kantuaren bideoak milioitik gora bisita jaso zituen eta inork aurreikusi ez zuen zurrunbilo erraldoian murgildu zituen.
2022
‎Moneyren eskutik pasatako David Reimer umearen bizipenen argiratzeak eragin zuen sekulako lurrikara 1997an. 1965ean, osasun arazo batzuengatik zirkunzidatu behar zituztela Reimer biki sortu berriak, Davidi nahigabean kaltetu zioten zakila. Arazoa Moneyri aurkeztu eta gurasoei argi utzi zien zakil hondatu batekin gizonezko ezin zitekeela izan.
‎2005az geroztik," sexu garapenaren nahastea" Disorders of sex development edo DSD izendapenarekin izendatuak dira intersexualitate bariazioak. Datu ofizialei segi, sortu berrien %1, 7 da intersexuala, mila sortzeetatik hamazazpi.
2023
‎Arrifeko Errepublika Independente sortu berria zapaltzeko metodo oro txalotu zen Madrildik, tartean arma kimikoen erabilera
‎Arrifeko Errepublika Independente sortu berria zapaltzeko metodo oro txalotu zen Madrildik, tartean arma kimikoak: " Indigena horien kontra gas itogarriak erabiltzearen oso kontrarioa izan naiz beti, baina egin dutena eginda, jokabide traidore eta zitalaren ondoren, gozamen handiz erabili behar ditut".
‎Kazetaria eta Lunatica (Aldartetsu) liburuaren (Libros del KO, 2022) idazlea da Andrea Momoitio. Irantzu Varela kazetariarekin batera kultura eta pentsamendu feminista sustatzeko Bilboko Alde Zaharreko Sinsorga kulturgunea sortu berri dute.
‎Bizkitartean, ez zen baitezpada pertsona arrunt isila, hitza hartzen zuenean baitzekien, ozenegi sekulan aritu gabe, erran beharrekoaren adierazten hastetik buru eta solaskideen arreta atxikiz, horiek edozein izanik ere, ministerioetako ordezkari, hautetsi ala gaitz erraile. Kartsu zebilen, zela Konfederazio sortu berriaren bultzatzen, zela hizkuntz politika publikoaren oinarriak sustatzen. Politika hori bera akuilatzen ibili zen gero, indarrak eman zion bitartean.
‎" Gu, nazio batuetako herriak…". Nazioak eta herriak ziren, beraz, nazioarteko komunitate sortu berriaren subjektu nagusiak. Holokausto berririk gerta ez zedin eta mundu mailako gerrak ekidin beharrez, arau demokratiko unibertsalak indarrean jartzeari ekin zion NBE mundu mailakoak.
‎Lehenbizikoa aldia zen Israelgo estatu sortu berriak Eichmannen mailako nazi bat epaitzen zuela, eta ikusmina handia zen. Prestaketa lanek hilabeteak eman zituzten.
‎besteak beste, Gerediaga elkarteko kidea da, eta zutabeak idatzi ditu Anboto astekarian. Korrikalari gisa, Euskal Selekzioan eta Merrell taldean parte hartu du, baina 2024tik aurrera Euskalmushing taldean ibiliko da talde sortu berria. 2018an Mendiaren altzoan liburua argitaratu zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia