Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2001
‎lehen aldian, saltzaileei onomatopeiaka hitz eginez, bildots metatuei ez zieten behakorik ere botatzen, hauek otoi erosika hasi arte bederen. Bigarren inguruan, herrokan, beltzez jantzirik, txapela buruan makurturik eta erietan urrezko eraztunak eki sortu berriarekin jostetan dirdiran, ezpainez keinu aspertuak marraztuz, martxandiza eskuaz haztatzen zuten. Hirugarrenekoz aitzinetik lerratzen zitzaizkigunean, jadanik saltzeko esperantzaz etsiak ziren laborariei pisua eta ahalik preziorik merkeena idatzia zeramaten papertxoak barreiatzen zizkieten.
‎Gehiago dena, ohartu gabetarik kasik, ardiak mila bider eta hamar mila moldez jartzen ditut potretetan, familiako argazkiak hartzen ditudanean; borobilean daudela euri bezpera sapa eta gohatsuetan, nahiz lurraren azalean desordenatuki ereinak, zenbait bakarka beren bildots sortu berri bustiaz segituak, ardiak zoom baliosaz gatibatzen ditut. Ni baino Izpiritu jakintsuago batek hor" sakrifiziorako tirria hilgarriaren" ikurra aurki lezake, beharbada beste arazorik ere.
‎Goibelak bakandu ziren eta isil isilik gurutzatzen zuten zerualdea, eguzkiari lurreraino pasatzen utziz. Herritarrak mugitzen eta etxetik ateratzen hasi ziren, ahal zuten bezala, erreka sortu berrien sarean idorretik idorrera saltoka, urak egin zituen leherkura eta kalte guziak ikustera, kendu zizkien azienda eta lurrak kontatzera.
‎Harresiaren gainean eserita geundela, Pablok botila pasatzen zidan lehenengo argi printzen arrimuan isil isilik. Kanta zaharren bat ere egon zitekeen sortu berriko eguzkiarekin ondotxo zetorrena; baita kristal hautsiak eta malkoak. Baina zertarako ahaleginduko naiz gehiago oroitzen?
2002
‎Eskuetan edalontzi bana geratu zen gela erdian, eta isiltasun sortu berriak mesede edo kalte egiten ote zion erabaki guran iraun zuen minutu batez. Ondoren, beirak armairuko apal batean utzi eta meatzariak zeuden gelara egin zuen, injekzioen sasoia heldua zen eta.
2005
‎– Ume sortu berria urkatzen baldin baduzu Pierra, sano eta salbo itzuliko zara gerlatik. Zin dagizut.
‎Aguardienta lagun, mendekua ozkan jarri zuten. Irazetako sukaldean ez zen irririk, ez ele soberakinik, baizik eta noiztenka ulu baten xixtu arina edo Maiana sortu berriaren negar xeheak. Maddik orduan, presaka, atorra irekiz bularrak askatzen zituen eta niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki.
‎Goiz batez halaz Reginak lekuak hustu zituen, suaren aldamenean haur sortu berria eta umeontzi odoltsuak abandonaturik. Thierry zen lehena iratzartu orduan, umearen negarrengatik.
‎Morrisonen begiak magnesiozko argazki kameraz flasheatuak izanen ziren ordu hartan. Edo auskalo, jendarmeriakoek Polaroid kamera sortu berriak baliatuko zituzten beharbada, presaka egin beharreko zeregin deseroso haietarako. Baina latorrizko bainuontzia ahaztuta, elkarren eskuei oratzen zieten bikote aparteko hartako gizon emakume haiek barre eta barre egiten zuten gogotik.
2006
‎Mormoi fede sortu berriko Lavinah Murphy alarguna, adibidez, hazia lur berrietan ereiteko asmoz zihoan, seme alabekin eta suhi errainekin. Negozio gizonak, Charles T. Stanton da adibidea, diru orriak ugariago hazten omen zireneko zuhaitzen bila zihoazen.
2007
‎Eguzki sortu berriaren lurraldeei buruzko aipamena entzutean, Alberto Joseren liburua etorri zitzaion Migeli burura. Ez zuen bazterrak nahasteko gogorik sobera eta, gainera, Osakako txotxongiloen berri eman nahi zion irakasleak ikastaroa akitu aitzin, zeren...
2009
‎Lebita bazterrera botata, Estudianteak eragiten zion arrabolari, Frantsesak begiratzen zituen paskin sortu berriak, nik kalea barrandatzen nuen atearen zirrikitutik. Bakoitzak bazuen beretzako postua, ostegun goizean, Barojatarren moldiztegian.
2010
‎Bloga sortu, lehen kronika eskegi –emaztea eta bion ezkontzako argazki txuri beltzezkoa eta guzti– eta Katxalyni beste mezu bat bidali nion. Mesede gisa eskatzen nion nire blog sortu berriaren esteka jar zezan bere blogean. Eta jarri zuen, segituan jarri ere.
‎– Zu ikasle ona zara, oso azkarra. Sortu berri den unibertsitate horretara joan zaitezke, etorkizun handiko karrera amaitu eta atoan lanean hasi.
‎Sindikatu sortu berrietako buruzagi erreformistek ez zuten langileon eskubideen alde kale lanik egin gura. Euren sindikatuen nagusigoa baino ez zuten helmuga.
2011
‎Biharamunean esnatzerakoan ere horixe izan zen burura etorri zitzaidan aurreneko gauza, alegia, aitak kanta batean bizitzea erabakitzearen ondorioa zitekeela bere desagerpena. Izan ere, gauean loa hartu ezinik egon nintzen nire baitan sortu berria zen zalantzari bueltak ematen. Ea aita kantu bateko edo literatura unibertsaleko pertsonaia bat bilakatu ote zen.
‎Bizpahiru antzerkitan baino ez zuen Inesek parte hartu artean, baina euskal telebista sortu berrian musika programa bat aurkezten zuen (telebistak gizendu egiten du, onartu beharra zegoen bazuela halako telegenia bat) eta dezente agertu zen egunkarietan sasoi hartan, Zinemaldian aurkeztu zen erdipurdiko pelikula batean protagonista izan zelako, besteak beste. Denek zuten garai hartan etorkizun oparoko aktoretzat –aktoresa, hala esaten zen oraindik–.
2012
‎nioen nirekiko gorputzeko zokomokoak kementsuki arakatuz. Sortu berriaren antzera prest nahi nuen izan.
‎Alde Zaharrean barrena Astelena ireki ote zuten ikusteko itzulitxo bat egitea, arrain pastel pintxoa jan eta amontillado bana edateko. Ez genekien pogoa dantzarazten zizkiguten kantu sortu berriak ia hogeita hamar urte geroago oraindik ere boladan egongo zirenik. Garaiko egunerokotasunari prosa, poesia, kazetaritza, antzerkia eta egokitzen eta behar zena jartzen jarduten genuen.
2013
‎Zubiko Bentatik kanposantu aldera abiatu zen trenbide zaharrean barna, egunero bezala lurperatu ninduten egunetik. Mendi aldetik ur xirripa sortu berriak heldu ziren nonahitik. Karrika nagusia erreka bihurtua zen.
2014
‎Suarenak menturaz, laguntza eske? Bataioarenak, sortu berri den gerlarengatik. Bestentzakoak?
‎Pipatuz, beren txandaren zain dira eri arinak, markaren egiteko zain egoten ohi diren animaliak nola. Argi errateko, tenore honetan 49.eko soldaduek ez dute astirik Voltaire kabaretean sortu berri diren dadaista horien ekarpenari buruz gogoetatzeko, joan den neguan Franz Kafka delako gazte batek argitaratu Die Verwandlung nobela hori zeren sinbolo ote den eztabaidatzeko, are gutiago komandantearen axuant bat soldaduen artean tabako partitzeari eman zaionez geroztik. Beren zereginak utzirik, erien herronka abandonaturik, botila arnoak eta gurutze egiteko oholak ahantzirik, badoaz guziak axuantarenganat, eskuak luze; baina axuantak baztertzen ditu, tabakoa partitu behar baitu, lehenik, oraino erretzeko gai diren kolpatuen artean, orok ulertu eta errespetatzen dutena.
‎Debalde da zorri deabru horiek hiltzen entseatzea, arropak ikuztea, pikarrai jarririk uretan sartzea, larruhaseko berriak beztitzea. Berehala egiten dituzte arrautzak, azpildura eta jostura guziei lotzen, eta fite sortzen berriak. " Zorri deabru horiek behar dute gerla irabazi azken buruan", Faustin Oihanburuk erratea maite duen gisaz errateko.
2016
‎Aurretik pentsatutako planei jarraiki, atzerritik lan egingo zuten, euskal kausa munduan zehar zabaltzen; munduaren aurrean salatuko zuten gertatzen ari zena, horretarako kirola eta kultura baliaturik. Sortu berria zen euskal futbol selekzioak Europan barrena partidak jokatuko zituen 1937an bertan eta, ondotik, Eresoinka taldearen bira etorriko zen, garaiko musikagile, dantzari, kantari eta margolari onenekin. Ehundik gora artista egitasmo berean.
‎Baina harrezkero gauza mordoa gertatu da, noski, Letamendi Urresti familiaren bizitzan. Esate baterako, udaletarako lehen hauteskundeetan Karmele eta Txomin ama semeak hautetsiak izan ziren Ondarroan, bakoitza alderdi banatan; semea LKIko kide legez aurkeztu zen eta, aldiz, ama Herri Batasuna koalizio sortu berriko kide, Monzonen ibilbidearen antzera. Asko dira nobelatik kanpo geratu diren oroitzapen eta pasadizoak.
2018
‎Egoera ezatsegin baten zantzuak nabari dira kolore haietan. Eta islaren bizkarretik bi tximeleta hegal irten dira, krisalida batetik sortu berri den tximeleta baten gisara. Hegoak astintzen hasi da, zeru bitxi hartara hurbildu nahi izango balu bezala, baina ez da lurretik altxatzen, lurrera itsatsita dirudi.
‎Oroitzapen sortu berriak oroitzapen estatusa izan aurretik hasten gara jada karraskariak bezala haiei ertzetik hozka egiten, alda ez daitezen, iraun dezaten, ihes egin ez diezaguten. Baina, funtzioaren amaieran, egin daiteke ezer, isildu edo mundutik ezkutatu besterik?
2019
‎Hamazazpi urterekin argitaratu zituen bere lehenengo poemak herriko gazte talde batek sortutako aldizkarian. Irakasle Ikasketak egiten ari zenean, irakasle zituen Jon Kortazarrek eta Adolfo Arejitak klaserako egindako idazlan bat eskatu zioten, sortu berria zen Idatz & Mintz aldizkarian argitaratzeko. Plaza txiki hartara atera zeneko oroitzapen ona dauka:
‎Artedramarekin Publikoari gorroto (Donostia saria 2013an) eta Hamlet, Vaivenekin Sherezade eta tipularen azalak (Donostia saria 2018an), besteak beste. Zuzendari eta aktore lanetan jarduten du sortu berri duen konpainian: Beheko Larraine.
2020
‎Pelearen lagunak, nola esan ba ezetz. “Antzerki talde bat sortu berri dugu”, hasi gara azaltzen.
‎Nork nahi luke haur baten esperoan antzerki gidoi bat idatzi. Nahiz eta momentu klabea izan, nahiz eta konpainia sortu berri bat, nahiz eta estreinaldi osterako hiru emanaldi dagoeneko lotuak eduki. Leku txikietan, noski, baina hasiera bat da.
‎kume sortu berriak bezain txiki eta irristakor
2021
‎Ez zekien errealitatea ala ametsa zen. Tren baten errota hotsak hauteman zituen, ume sortu berri baten lehen oihuak eta berehala odola soin guztian hedatzen, lur gainean, gela zurbil haren eremuan. Itoko zela uste zuen.
‎Besterik ez. Senarra eta seme sortu berria abandonatuz alde egin omen zuen emazteak. Hori da hemen kontatzen den ipuina…
‎Arriskurik ez duzu enekin, zerbitzu berezietakoa naiz, Kergelenen lagun mina eta, axuri sortu berria bezain mantsoa, zurekin bederen.
‎Murruak oro aluminio paperez estaliak ziren, uhin elektromagnetikoen kontra gerizatzeko bezala. Gela begiz miatu ondoan, antsia zirrizta batek urratu ninduen eta onartu behar nuen arratoi sortu berri baten gisa preso nintzela.
‎Hagako kongresua eta gero, Rosika ez zen Hungariara itzuli, Chicagora joan zen, Lolarekin batera. Hantxe, lanpostu bat lortu zuen sortu berri zen Emakumeen Nazioarteko Alderdian, prentsarekin harremanak eramanez. Kongresuak onartutako azken ebazpena, alegia, gobernuetako Atzerri arazoetako ordezkariekin biltzea, ez zen erraza izaten ari.
2022
‎arku elektrikoak hodei sintetiko sortu berrian
2023
‎Dokumentalgile bezala lan ugari egin baditu ere, Bizkarsoro fikziozko herrian kokatu zituen istorioak ere aipatu nahi ditut: bost film laburrekin Bizkarsoro film luzea sortu berri du, eta haietako batean, Subandila n (2020), parte hartu ahal izan nuen. Eñaut Castagnet, Katti Pochelu eta Fuchs anaiekin batera, Gastibeltza Filmak taldeko partaide da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia