Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2001
‎ama umeak sortzen eta umeak hazi emakume egin
‎esku batekin sortu eta bestearekin apurtzen dena
2003
‎Lehenik mikrobio aerobioak abiatzen dira bertara jateko bila. Mintzetako oxigenoa agortzen denean, ordea, anaerobioak hasten dira lanean, albuminetatik osagai kimiko soilak sortzen eta sortzen. Hortxe hasten dira usainak:
2004
‎Ohatzera beharrean telebista ikustera eseri zen, gertatzear zegoenari espera; Marckek, gerora, ‘ihesaldi autistan’ bataiatuko zion horretan aritzera. " Oteizak ostrukaren estrategia deitzen zuen horretara; alegia, errealitatea ez balitz bezala jokatu eta mundu propiala sortzera" azalduko zion Marcki, Ikeren arazoa sortu eta noren alde egin behar zuen argitzeko erregutu zionean.
‎Salbaziorako iraultza behar zuen mundu bateko partaide terminala... izandakoa. " Bai, maitea" esanen zion, urteak terminal izaten zeramatzan Ikek," baina denok gara terminalak hil behar dugun neurrian"; eta egia zela onartu zion, baietz denok garela terminalak, mundu guztia ari dela etengabe hiltzen eta sortzen, sortzen eta hiltzen.
sortu eta berrogeita bat urterekin
2005
‎Puttuko nagusi zaharrak beste ezteirik espero zuen eta komentura igorri zuten, apezaren baimenarekin. Ukan zuen haurra, sortu eta aste baten buruan, Baionako jende ospetsu batzuei eman zitzaiela jakin zen. Lehenago hola egiten baitzen bekatuaren umeekin!
‎Ez zaitut gaitzesten. Sortzen eta hazten garenean ez dakigu egunak zerekin beteko zaizkigun: bakoitzak bere gurutzea badu ekartzeko eta eramateko.
‎Zalantza astun hura zeukan kasko zokoan danbaka jagoitik. Ondotik jinen ziren haurrek ez zuten inolako osagarri arazorik eduki, liliak bezala sortzen eta hazten ziren, indartsu, kementsu, norbere bide goiztiarraz segur antzaz.
‎Hala deitzen zuten orok; egiazki Bernardin zen, Ameriketan artzain egonik LAPD Polizian ziharduen eta aberats okitua zen Pierra haren anaiarik txikiena. Otsabiden sortu eta gazte gazterik Aturriko Burdin Olhetara lanera etorri zen. Hamarkada loriosak bizi izan zituela erraten zien noiztenka, Poternako baratzean berotzeko pizten zuten suaren inguruan bilduei:
‎Hangoxea zela esan zigun Senpek, hantxe sortua eta, honezkero, hantxe hiltzekoa. Apustua zeukala eginda Beko Errota jaiotetxearekin, bietatik nork luzeago eutsiko ote zion bizirik.
2006
‎mundura sortu eta Irlandan hazia
‎Batzuetan pentsatu izan dut heldua bide dela nik sortu eta kudeatutako enpresen irabaziak zuzen zuzenean txirotasunaren konponbiderako erabiltzen hasteko tenorea. Baina ez litzateke, nire aldetik, jokabide zuzena izango nire gogoari men egitea beste kontu garrantzitsu batzuk aintzat hartu gabe.
‎Teknika aldetik horretarako mugarik ez nuenez, hitzak beste era batera ordenatzen nituen behin eta berriz, lerro osoak kendu, hitzak erantsi, lekuz aldatu, beste tonu batekin aproba egin... Harik eta hasieran aliritzira sortu eta azarearen esku utzitako poema aizuna, azkenean, neure gustura gelditzen zen arte. Orain poema aizun horiek diren bezala baino ezin ditut onartu:
‎Nik neuk ez dut lar ulertu. Michellek daki edozertaz eztabaidatzeko adina ingeles, sortzez eta hezkuntzaz niuyortarra denez gero. Baina ez du gogorik.
‎Hain berde, hain europar ze, galde egin behar izan diot ea Ni Mi Pui den. Baietz, eta gurasoetako bat indiarra izateaz gainera berton sortua eta hazia delako dela Ni Mi Pui, halaxe diost. Harrigarriagoa izan da izena Winter –Negua– duen neskatoaren kasua.
2007
‎Haizeminek, izerditan eta betazalak apal, Iparraldeko kanta zaharrak blues lantzinanteak bailiran, eskaintzen zituen eta emanaldia bukatu zuen Bereterretxen Kantorea haserre menperatuaz xuxurlatuz eta itsasoa laño dago Carmen bere lagun hurkoari oparitu zion. Ezkargiz hornitutako mahaietan zeuden jendeek nasaiki txalotu zuten, gizon sortu eta emazte hilen zen artista erraldoiaren ekitaldia.
‎Baina saldoaren menpe zegoenez, grazia hotzez baieztatu zuen Haizeminen proposamena. Alabaina, inorekin bizi ez zen arren, laneko orduengatik zioenez, Estevezek emazteak zituen gogoko, ez emazte bihurtu gizonak, emazte sortu eta emazte higatzen zirenak baizik. Ederki konpontzen zen ordea, Thunderbirda mukurutzen zuen fauna koloretsuarekin, adiskidantzaren izenean.
2009
‎Bada sortu eta soraio biziko dugun gomuta.
2010
‎Euskaldunako gatazka hasi zenean, gu CATekoak ginen, arlo publikoko ontzigintza industrian sortu eta hildako sindikatukoak. Ezkertiartzat genituen sindikatua eta geure buruak; besteak beste, ez liberaturik, ez arduradunik, ez egitura organikorik ez genuenez, erabaki beharrekoak asanbladetan eta lan-talde irekietan ebazten genituelako.
2011
‎Mina, ordea, ad eternum dugu behin heriotza ezagutu ondoren. Bizitza, hasi eta buka, sortu eta hil, ez da minak gainditzeko sasoia baino. Minaren entomologoak ditugu kaputxinoak.
2012
‎Hutsera murriztu behar zituen zoriaren aukerak, eta modu bakarra zegoen horretarako: zoriak aukeratu zituzkeen hitzak sortzea eta erabiltzea. Horregatik erabaki zuen –esperantoa gogoan– hizkuntza berri eta propio bat garatzea, edo gutxien gutxienez inongo hiztegietan egongo ez ziren hitzak asmatzea.
‎gu ere hirian sortu eta hazi ginen.
2013
‎Orduan sabelera eramaten dituzu eskuak. Intziri egiten duzu, zinkurin itoa, itxaropenez gabetua, animalia zahar batena lakoa, zintzurrean sortu eta aire kolpe batean irteten zaizuna.
2014
‎Arazoa erakundea sortu eta berehala etorri zen, zer egin zezaketen bururatzen ez zitzaiela ohartuta. Armarik ere ez zeukaten!
‎Berria egunkaria sortu eta urte bereko azaroan agertu zen barruko orrietan Elena Betiño beraz. Nola salatu zituen torturak, nola kolpatu zuten autoan bertan, nola poltsarena, nola mehatxuak, betikoa, ia betikoa, nola jarri zuten biluzik, lau hankan, nola ukituak, bularrak, hankartea, nola iruditu zitzaion batek klitoria ere bilatu ziola, nola atera zituzten batzuek zakilak, ez denak, nola ukiarazi zizkioten, eskuekin, ahoarekin, nola behartu zuten masturbatzera, lau hankan ia beti, nola isuri zioten likido bat uzkitik eta zerbait sartuko ziotela esan, nola ulertu zuen Elena Betiñok ezin izango zuela bost egunez iraun.
2015
‎lehen isilekoa zuen amorante batekin! Xalo sortu eta xalo hazi, jatetxearen inguruan egon zen apur bat, Aturriren emanari beha, bihotza baretu nahirik. Xarmatzailea izatera deliberatua zuen berriki, eta horra non, uste barik, xarmatzaile profesional bat zuen xarmatu.
2017
‎Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan. Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza?
‎Lehen Emakumeen Asanbladak eta elkarteak ziren biltzeko gune ohikoenak; orain berriz, ohiko elkarteez gain, feminismoko graduondoko eta masterrak, Emakumeen Etxeak eta sare sozialak ere elkargune bilakatu dira. Horrek erlazio zuzena du ezagutza transmititzeko eta produzitzeko eran, elkartasuna sortzeko eta feminismoaren zabaltzea sendotzeko moduetan.
‎Pixka bat geroago sortu eta enbataka hedatzen hasi zen mugimendua Hegoaldean, batez ere emakume gazte eta langileen artean (Zabala, 2008: 27). 1977an, 3.000 emakume inguru bildu ginen Leioako campusean egin ziren Euskal Herri mailako I. Jardunaldi Feministetan.
‎Zein izan zen garai hartan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili zen metodologia nagusia. Talde horien funtzionamenduaren oinarria autokontzientziaren filosofia zen.
‎Hau da, aurrera egin dugu maila teorikoan, espezializazioan eta profesionalizazioan, baina galdu egin dugu horizontaltasunari eta ikerketa (arautua nahiz arautu gabea) gure esperientziarekin uztartzeari dagokienez, baita ideiak eta jakintza osotasunean nola sortzen eta artikulatzen diren ikusgarri egiteari dagokionez ere.
‎Hemen ere, antzerako ekimenak sumatzen hasiak gara. 2014an sortu eta 2015ean amaitu zen Gora Gasteiz plataforma horren adibiderik ezagunena izango litzateke{ 25}.
‎Ahulguneen artean, halaber, bertan sortzen eta gertatzen den orok askozaz proiekzio mugatuagoa duela esango nuke, askozaz eragin gutxiago ezagutzaren sisteman.
‎Gazteleratik edo frantsesetik itzultzetik euskaraz sortzera eta idaztera pasatuak gara. Egiten ditugun jardunaldi feministetan ere euskarak gero eta presentzia handiagoa dauka, Gipuzkoan bereziki.
‎“Dolua egin” esamoldeak bizitzaren ikuspuntu protestantea, lehiaren ideia adierazten du, nolabait iradokiz egin egiten dugun neurrian nahi ditugun emaitzak izango ditugula, eta hori doluarekin ez da gertatzen; “Nor naiz ni zu gabe? ” edo “zer naiz ni gauza hori gabe? ” galderari erantzutea du helburu doluak, eta hori bizi ahala topatu behar den erantzuna da. Eta erantzuna beti da uste ez bezalakoa; beti; beste bat izaten ikasi behar dugulakoz, beste subjektu bat bere bizi baldintza berriak sortu eta iragana berrinterpretaturik.
‎Josebari bururatu zaio zer egingo duen norbait sortu eta ikusten baditu; ez da harrituko, ikusiak izatera etortzen dira hona gizonak, baina gerokoak beldurtzen du.
‎Niretzat dena da A aldea” bota zion harrotasun ukitu batez, nahikoa mugarria paratu baina ez uxatzeko. Ze hasieratik gustatu zitzaiola onartu behar izan zion bere buruari –batez ere menpekotasuna onartu eta atzealdea eskaini zionean– gustuak bizitzarekin bat egiten zuen une horretan, gehiegi axola gabe, gustuko izaten den horrek ordura arte sortu eta eraikitakoa eraits dezakeelako igarpenari batere kasu egin gabe, edo, beharbada horrexegatik, eraisteko igarpena izan, izan zelako.
2018
‎Zigarroa ezpainen artean jarri du. Eskuin eskuan metxeroa, erruletari bira eman dio indarrez barruko harriak txinparta sortu eta gasarekin kontaktuan sua piztu dadin. Zigarroaren muturrera hurbildu sua.
‎Jakintza alorren inguruko haria berrartu du batek: Diziplinartekotasunak lagun dezake jakintza alorren arteko mugako espazioak sortzen eta genero imajinarioak lausotzen, baita aipaturiko arrazoibidea vs emozioa dikotomia auzitan jartzen ere. Jakintza alorren arteko zubiak ezinbestekoak dira, besteak beste, genero ikuspegia zehar lerro gisa gara dadin.
‎nori zuzentzen gatzaizkio? Horren arabera, batetik, hainbat bitarteko komunikatibo aukeratzen ditu, eta bestetik, apustu inportantea egin dugu feminismoa euskaraz sortzen eta transmititzen. Guretzat inportantea da herrietan eta kaleetan ezagutza hori transmititzeko moduetan egokitzapenak egitea:
‎1835ean argitaratu zuten euskaraz Altabizkarko kantua, Garay de Monglavek frantsesez sortu eta Louis Duhaldek euskarari ekarria, Agosti Chahok Chants navarrais izenburutua. Orreagako garaipenak, inprimatu ez arren, ahoz aho iraun zuen, bistan denez.
‎Letek zioen, Ez Dok Amairu taldeak honako helburua izan zuela: “kanta mugimendu berri oso bat sortzea eta Euskal Herrian sortzen ari ziren kultur mugimendu guztiekin koordinatzea, hala alor poetikoan nola politikoan, ordura arte hutsik egondako eremu bat betetzera zetorren fronte berri moduko bat eratzea”.
‎Egun ere ez da izango kantu lagun edo kantu jirarik, Monzonek sortu eta Pantxoa eta Peiok interpretatutako abestiok ausarki abesten ez dituenik. Tortura entzun eta Itziarren semea erantzun, dena bat.
‎Ortodoxia nagusi zela gogoratzen dute gaur, orduan gazte ziren idazle eta musikari askok. Errana dugu, kantuek sekulako indarra dute sinboloak sortzeko eta sinboloekin errazago lortzen da hunkitzea, eta hori ondo dakite kultura politikaren zerbitzuan erabili ohi dutenek.
‎Lexikoan joera berri bat ekarri zuen: hitz atzizkidun ugari sortzen eta sartzen ditu, bere adierazpidearen ñabardurak hobeto zaintzeko eta esateko modu biribilago, ozenago baten bila ere bai agian. Bestalde, olerki hau Letek Euskal Herriarekiko sentitzen duen harreman gatazkatsu eta agonikoaren adibide ere bada; harreman kontraesankor hori hobeto ulertzeko interesgarria da jakitea, nola, poema honen kontrapuntu bezala, geroko liburu batean (Zentzu antzaldatuen poemategia, 1992), bukaera hauxe eman zion beste olerki bati:
‎Hizkuntza estetiko musikal horiek euskal parametroen arabera aditzera ematen hasi zirenean Euskal Herriko arazoei buruz kantatuz alegia, euskaraz edo espainieraz, bete betean sartu ziren musikak sortzen zuen kontrakultura horren barruan, kantagintzak sortu eta normalizatu zituen zirkuituetan zehar zabalduz. Hala, kantagintza eremu euskaldunetan sortu bazen, eta gero esportatu, rockaren kasuan gauzak alderantziz gertatu ziren.
‎Haien artean isilunea sortu eta inguruko mahaietako mintzaira lokarrigabea presente egin da, eulizto ulergaitzen zurrumurruen gisako.
‎Kantak berak moldatzen dizkion arren, kanta konpontzaile estatusa soilik ematen diolako? “Ze ezberdintasun dago sortu eta moldatzearen artean? ”, pentsa lezake arrazoiz Sixtok; moldatzen ez dena ez dabil, konponketarik gabe egon al daiteke sormenik, sortzea ez al da moldatzea eta moldatzea sortzea. Bien arteko liskarbide ezin konponduzkoa dago hor atzean, ala gehiegizko Ricarda ari da Sixtoren burmuinetik eta hatzetatik hizketan, besterik gabe?
2019
‎Kanpo sentitu naiz askotan. Batzuen partetik inongo ahaleginik ez parez pareko harremana sortzeko eta, batzuei gozagarri ere ez ote zaien behetik gora begiratuko dien norbait izatea, miresmenetik tratatuak izatea. Bertsolarien arteko solasaldietan, mahai inguruan... txiki sentitu izan naiz".
‎“Ez du esan nahi pentsatzea kontu erraza bilakatzen denik, ezpada zailtasunak lanari berari dagozkiola, eta ez testuinguruari... ”. Diskurtso propioak bakarrik ez, praktika feministak sortzeko eta esperimentatzeko gune eta une ere badira emakumeen arteko bertso saioak.
‎Emakumeen esperientziaren debaluazio automatikoa salatu zuen Russek. Elkarrizketaturiko bertsolarien oztopoak ez datoz testu egokia, teknika doia, taxuzko diskurtsoa, baliozko mintzoa eratu ezinetik, mintzo hori sortzeko eta balioztatzeko talaia eta posizioa topatu ezinetik baizik. Bertsolaria gorputz da, eta gorputza du lehen talaia.
‎Ostras! Kristoren lanketa egin dut obra bat sortzeko eta orain dena zalantzan jartzen ari naiz... eta ez nago nire betiko lagunek pentsatuko dutenari begira, feminista horien aitortza nahi dut. Eta amaitu zenean ikaragarri gustatu zitzaiela esan zidatenean izugarrizko goraldia izan nuen, baina eta ez balitz hala izan?
‎“Bakea eta zoriona bitez nire izter artean. / Lilura sortu eta zora dezatela nire izter hauek. / Ez dadila sekula esna/ nire bularren gainean etzango den gizona”.
‎Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuekin gatoz paperera Bazterreko ahotsak liburu honetan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot ekin elkarlanean sortu eta idatzi zuen. Bigarrena, berriz, Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean.
‎Hamlet-en (Artedrama Dejabu LPTDP, 2013) ikusi zintugun ondoren. Sortzaile gisa Beheko Larraine konpainia sortu eta Atte hil aurretik lehen lanarekin topatu zintugun ostera oholtzan. Lan hauek baino lehen non egon da Miren Tirapu Goikoetxea, zer nolako ibilbidea egin duzu zure konpainia sortu arte?
‎Atte hil aurretik biren arteko zuzendaritza izan zen, beraz, baina azkenean pisu dezente hartu zuen Maikaren kanpo begiradak, eta berak beste estilo bat dauka. Bere lana ezinbestekoa izan zen antzezlana sortzeko eta aurrera ateratzeko, oso pozik nago zentzu horretan, baina gerora ohartu naiz Manifestu baten beste gordinkeria mota bat lortu dudala, asko gustatzen zaidana.
2020
‎Aintzirako ur geldien ertzean, uretako belar luzexka batzuk zeuden, eta, belar horien artean, igel arrautza mordoak ikusten ziren. Txikitatik liluratu izan zuten Capria arrautza mordo haiek, eta haietatik sortu eta aintzira guztian zabaltzen ziren txalburu saldoek. Txalburuak ez ziren denborarekin gutxitu; aitzitik, ez zen beste inon horrenbeste ikusten, inguru hartako igel guztiek putzu zahar hura aukeratu balute bezala ugalketarako.
‎Gure trenbidean azpiegiturak sinple bezain aberatsak izan dira. Galderrek idatzi, taldean irakurri, jolastu, entseatu, bilatu, sortu eta herriz herri, plazaz plaza, geltokiak bilatu eta tuneletatik ateratakoa erakutsi. Trena hartu eta Euskal Herria zeharkatu dugu.
‎Hendaiakoa muga politikoa, umiliazioa, kontrola. Hegoalderago nik erabaki dudan muga, beste batzuentzat existitzen ez dena, etengabe sortzen eta sakontzen saiatzen naizena.
‎Ez pentsa akats gramatikal bat denik. Ur baso bat eman nion, ez baso bat ur, tentsioa sortu eta nire terrenora eramatearren. Ez zuen ulertu keinua, are gehiago, tontakeria bat egin banu bezala begiratu zidan.
‎burbuilak sortu eta puskatuz
‎Agurtzane Intxaurragak Hika taldea sortu eta lehendabiziko lana eszenaratu zuenetik hogeita hamaika urte joan dira. Harrezkero hogeita zortzi ikuskizunek daramate Hikaren sinadura.
2021
‎Ukitzen ez baldin badituzu desagertu egiten dira eta hor arrisku argi bat ikusten du ikerlariak; umorea lehenengo egiten duenak ildo bat markatzekoa. Hau da, orain arte umorerako erabili ez den gai baten inguruan, esaterako, preso politikoen inguruan, umore klase bat egiten hasten baldin bazara, oso zaila izango da ondoren beste umore klase bat sortzea eta hor, ikerlariaren ustez, borroka esparru bat galtzeko arriskua dago.
‎Hain zuzen ere, beste zenbait autorek azken ideia horri heltzen diote, umorearen funtzio nagusia harreman sozialak sortzea edota estutzea dela adieraziz. Hauen arabera, talde kultura jakin bat sortu eta definitzeko baliagarria da umorea, “besteen” (taldekide ez direnen) inguruan konspiratuz sendotzen baita “gutarron” konplizitatea, murrizten elkarrekiko distantzia soziala eta indartzen identitate komuna.
‎Hainbat autorek azpimarratzen dute umorearen jarrera bikoitz hori: kohesio soziala sortzeko eta indartzeko balio duela, batetik; eta mailaketa sozialak bistaratzeko eta elkarrengandik bereizita mantentzeko gaitasuna ere baduela, bestetik. Alabaina, beste autore batzuek, umoreak haustura eta subertsioa dakartzala defendatzen dute.
‎Beste zenbaitek, umoreak itutzat duen taldean eragina duela defendatzen dute, besteak beste, “ahularen” arma gisa funtziona dezakeela; zapaltzailearen aurka eraso egiteko, egoera zehatz bat salatzeko edota borroka espazio alternatibo gisa agertzeko aukera emanez. Badira, aitzitik, argudiatzen dutenak umorearen bidezko erresistentziak uneko lasaitasuna edo asetasuna eskaini arren, egoera gatazkatsuetan eraldaketa errealik ez duela sortzen eta askapen balbularen metaforari eutsiz, umoreak egiazki sistema bera egonkortzen laguntzen duela uste dute.
‎Euskal antzerkigintza, zorionez eta ezinbestez aldi berean, puzzle dinamikoa da, egunero sortzen, birsortzen, osatzen eta zabaltzen dena. GANBILA bildumak Gaizka Sarasolaren Txoriak eta zauriak eta Iluntzen bi antzerki testuak biltzen dituen ale honekin beste pieza bat jarri nahi du puzzle horren sortze eta osatzearen lan kolektiboan.
‎Hasierako atalean edalontzien artean ibili da neska dantzaria, oinetan baso bana zeramala takoi zapatak balira bezala. Noraezeko ibilera horretan edalontzi bat irabazi du urrats bakoitzean, eta goraka joan da eszenak sortutako tentsioa, dantzari ibiltariak pauso bakoitzean altuera hartu, baso batzuetako urak zipriztin ikusgarriak sortu eta oreka zailtzen zen bitartean.
‎Argiak eta musika dira emanaldi bat portu onera eramateko funtsezko osagaiak. Askotan ez diegu behar den besteko garrantzirik ematen, zuzendari batzuek ere ez, baina ezinbestekoak dira egoerak sortzeko eta emozioak bideratzeko.
‎Tira!, azken finean ez da nire estiloa ezeren kontra aurrez aurre borrokatzea, seguruenik koldarkeria ere badelako nire izaeraren parte. Nahiago izan dut betidanik eredu berriak sortu eta eraiki, poliki poliki baina determinazio osoz, eredu zaharkituak berez eroriko direlako esperantzan. Bizitzak esan dit, ordea, ez Aste Santuko terrore prozesioak ez krudelkeriaren paradigma diren zezenketak ez direla berez desagertuko, patetiko geratu arte ahitu bai, baina zeharo desagertu ez:
‎Zoritxarrez, euskaraz ere existitzen dira horrelako produktuak baina ahalegin bat eginez gero, ez zara ia konturatu ere egiten haien existentziaz. Hala ere, gai toxikoek hor jarraitzen dute, nahiz eta zuk guk produktu guztiz biologiko, solidario eta antimatxistak etengabe sortu eta haietaz elikatu.
Sortu eta hil zirenetik hogei, hogeita hamar urte pasa direlarik, itzuliko ote dira bizitzara notario ilun batek pasa den mendean egindako aktarengatik. Argi dago ezetz, baina haien distiraren, ausardiaren, kemenaren gogorapena piztu daiteke berriz ere gugan, joan zitzaigun lagun baten argazkiak, objektuak edo gutunak esku artean ditugunean gertatzen zaigun bezala.
Sortu eta hurrengo hilabeteetan, milaka lagunek eman zuten izena Falangeren erroldan. 1942an, ia milioi bat ziren Espainia osoan.
‎Lanekoak diren arren, eta ondorioz ehun gogorrekoak, estanpatuan edo joskeran bilatzen dute originaltasuna. Izebak diseinatzaile izan nahi zuen eta amantala sortu eta estreinatzea gertakizun txiki bat da:
‎Eta egia zen, baita ere, hogei metroko olatu artean egiten zuela lan, Ipar itsasoan bere bizitza arriskuan jarriz. Ez al zekiten gutuna bidali zuten haiek, galdetzen zion gure amak bere buruari, Gerra Zibileko galtzaileak ginela, ez al zekiten ikastola sortzen eta bultzatzen ibili ginela, ez al zekiten amaren ahizpak sindikatuan egiten zuela lan kontserbetako langileen eskubideen alde. Ez, horrek guztiak ez zuen garrantzirik.
2022
‎Adibidez, esfortzuaren inguruko diskurtsoak, edo “merezi dituzten gobernuak dituzte” bezalako mezuak. Hortaz, ez da bakarrik ordena ekonomiko bat, gizatasunaren inguruko zapalkuntza sistema oso bat eraikitzen duelako (edo ordena ekonomiko bat baldin bada, ordena ekonomiko horrek aurrera egiteko zapalkuntza sistema jakin batzuk ditu beharrezko, eta beraz, gorputzak zeharkatu dituzten azpiratze batzuk sortu eta errotu ditu).
‎aktibista, idazle, itzultzaile, ikertzaile, kazetari, teknikari euskaltzale eta feministek eginiko indarra. Horrez gain, EHBFren sorrera, gakoa izan dela azpimarratu nahi dugu, pentsamendu feminista euskaraz sortzeko eta mugimendu feministan eginiko sustapen lanean. Gainera, EMMn 2008an ekin genion bidea oso garrantzitsua izan da, aniztasunaren kudeaketa kontziente eta politizatu bat egiteko sortu genuen akordioak esperimentaziorako bidea eskaini baitigu.
‎Gerora ere aliantza gutxi sortu dira mugimendu antiarrazistarekin, duela gutxira arte behintzat. Errefuxiatuen krisiaren ondorioz, Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimendua Euskal Herrian sorturik eta indarturik, aliantza zenbait egin ditu mugimendu antiarrazistak beste mugimendu sozialekin eta abertzaleekin.
‎Neoliberalismoak zaintza kate globalak sortu eta biziberritu ditu, eta gaur egungo zaintza sistemak lotura sendoa du migrazio politikekin. Izan ere, emakume* atzerritarrek hartu dituzte lehen bertako emakume* pobretuek egiten zituzten zaintza lanak, migratzaile emakume* horiek esku-lan merkea direlako sistema kapitalistaren egituran.
‎[…] Iruditeria “probokatzailea” propio aukeratu zutela azaldu dute: eztabaida sortzeko eta halabeharrez biktima izan behar duen emakumezkoaren irudia hausteko. […] Beltzez jantzita, taldean eta agresibitatea irudikatuz irteten dira kalera, arriskuaren plazara.
‎Autoreak nekazaritzaren funtzio ekonomiko produktiboaren baitan jasotzen ditu elikagaiak hornitzea, nekazaritzako elikagaien merkataritza eta eraldaketa sustatzea eta aisialdiko espazioak hornitzea. Ingurumen paisaiaren funtzioaren baitan klima aldaketaren mitigazioa, biodibertsitatearen sustapena, ur baliabideak, lurzoruaren babesa, paisaiak sortzea eta kutsadurak kudeatzea. Eta, azkenik, funtzio soziokulturaletan sartzen ditu elikagaien segurtasuna eta osasungarritasuna, enplegua sortzea, bideragarritasun ekonomikoa eta kultura ondarea (Silva, 2010: 11).
‎Gu gara hil ez zen mundu baten eta jaiotzeko dagoenaren arteko amildegian bizi garenak. Eta hala ere sortzen eta asmatzen ari garenak, ematen ez badu ere. “Ez Dok Amairu” rik sortu ez badugu ere. Barkamena eskatuz bezala gabiltza gu, elizak husten hasi zinetenon ondorengoak, hemen baikabiltza gure erru eta damuekin.
2023
‎Bizitza guztiek ez dute balio berbera arrazistak, transfoboak, misoginoak eta langile eta desjabetuen aurkako gorrotoa sustatzen duten azpiegitura eta forma kulturalak daudelako indarrean. Izan behar ez den beste zaurgarri eta aldi berean kriminal hori sortzeko eta betikotzeko mekanismo sistematikoetan inbertitzen da bizitzaren formarik indibidualistenak sortzeko. Hori dela-eta, ezin daiteke berdintasunez jokatu baldintza kulturalak eta legalak denentzat berdinak izatea bermatzen ez duen gizarte edo antolakuntza sozial batean.
‎Mendebaldeko pentsaeraren ezaugarri izan da elkarren aurkakoak diren kontzeptuen bitartez soilik uler daitekeela mundua. Elkarren kontrakoak diren muturreko bi kontzeptu sortu eta horiei bizitza eman; bati soilik balio soziala eman bestea haren mesedetan jarduteko. Dualismoaren beste helburuetako bat existitzen diren bi errealitate posible sortzea izan da.
‎Izan ere, aitaren irudia politikoki garaitu zenean sortu zen anaitasunezko patriarkatua, gaur egun “patriarkatu [15] ” bezala ezaguna dena; aitari boterea kendu zioten anaiek (gizon guztiek) boterea haien artean era bertsuan banatzeko. Pateman sozialismo marxistan oinarritzen da esaten duenean ez dela berdinen arteko kontraturik existitzen, kontratuen helburua zapalduak eta zapaltzaileak sortzea eta betikotzea dela. Horri jarraiki, gizon bakoitzak emakume bat bereganatzeko eskubideaz ari denean, ezkontzaren kontratuaren bidez gizon bakoitzak emakume bat menderatzeko duen eskubideaz ari da.
‎Esan moduan, guztiok gara zaurgarriak giza loturak eta baldintza materialak behar ditugun heinean. Zaurgarritasuna ezaugarri negatibo gisa irakurri izanak zaurgarriak diren eta zaurgarriak ez diren bizitzen arteko hierarkia unibertsal bat sortzeko eta boterea bertikalki banatzeko balio izan du. Era berean, banaketa horren bitartez aldarrikatu izan dira herritar zaurgarrituen giza eskubideak, ondorioa agentziaren galera, prekaritatearen betikotzea eta esentzializazioa izanik.
‎Hainbat modutara uler daiteke feminismoa, eta adieraren arabera, halakoa izango da haren subjektua. Halakoa ere, korronte ezberdinen arteko adostasunik ezak, tentsioak, sor daitezkeen ez ulertuak eta gatazkak, era berean, ezinbestekoak direnak talde bakoitzak bere ideia indartzeko, beste taldeekin puntu komunak partekatzeko eta sarean lan egiteko, edo desadostasunetatik identitatea sortu eta borroka paraleloak eramateko. Aniztasunaren gatazkari heltzea eta emakumeen identitate homogeneoaren iruditeria (lan merkatuan dagoen emakume zis, zuri eta heterosexuala) gainditzea ezinbesteko ariketak dira mugimenduen arteko aliantzak eta zubiak eraiki nahi badira; heteroarauak egunero zapaltzen dituenen arteko diferentziak onartu eta sor daitezkeen botere harremanei aurre egiteko bitartekakoak sortzeak izan luke helburua, horiek ahalik eta gutxien birsortzeko (Hill Collins, 2000 eta Edward, 1990).
‎Izan ere, historikoki munstrositatearekin [9] lotu diren gorputzak ez daude kulturatik kanpo, aitzitik, kulturaren parte dira, horiei esker ezartzen baita zer den txarto dagoena eta, hortaz, baztertu beharrekoa. Heterosexualitatea, beraz, matrize horren bitartez diferentzia sortzeaz eta markatzeaz arduratzen da. Eta egiten duen lehen galdera zera da:
‎Elvira Burgosek (2019) ere, Butlerren generoaren performatibitateari jarraituz, identitatea egitate zurruna izatetik urrun, etengabeko aldaketan dagoen praktika multzoa dela ulertzen du; identitatearen desoreka amaigabe horrek subjektua zaurgarritasun egoeran jarriko du. Performatibitatean dagoen gorputza ez da bere osotasunean norberarena izango, erlazioan sortzen eta mantentzen baita. Hori dela-eta, “gorputza bizitza eta pentsamendu kolektiborako leku gisa” aurkezten du Burgosek (Burgos, 2019:
‎Arthur Brown kantaria erakusten digu filmak, aurpegia zuri beltzez margotua eta planeten marrazkiak dituen sotana soinean, inguruan pilatzen diren entzuleei sermoi mistiko bat eskaintzen. Atzean Kingdom Come taldea harrabots psikodelikoa ari da sortzen eta oholtza azpian egurrezko gurutze batzuei su eman diete. Inguratutako batzuek dantza irudimentsuekin erantzuten dute burua askotariko oihalez estalita dutela; beste zenbait trantzearen bila ari dira, erdi biluzik.
‎Ez zen ingurumari hartan Iruñerrian sortu eta zeresana eman zuen talde bakarra. Tatxers, Ibil Bedi eta Skabidean taldeek, adibidez, euskaraz abestuz sona lortu zuten eta Hofe edo Ben Yartek antzera, baina gazteleraz.
‎Zama astuna gainetik kentzen joan ahala, askotariko musikak ugaldu dira gurean, nahiz eta gehienek oihartzun handirik ez lortu izan. Politikoki lerratu beharraren eta horren albo kalteen ondorioz genero eta musika estilo jakin batzuek izandako konnotazioak galdu dira eta, horrekin batera, joera berriak sortu eta eskaintza aberastu da, diskurtso estetikoa lantzeak garrantzia irabazi duen heinean. Era paraleloan galdu dute proposamen gehienek eragin sozial zabala izateko gaitasuna.
‎Hiri estrategia kontziente baten ondorio da egitasmoa, zeinak “sormena enpresen zerbitzura sustatzea eta kultura bereizteko, nabarmentzeko eta ospea lortzeko elementu gisa balioestea” helburu duen. Fitur azokan aurkeztu zutenean, halaber, jarduera ekonomikoa sortzeko eta Bilbo turismo kulturalaren erreferente gisa kokatzeko asmoa azpimarratu zuten, kultura turismoa erakartzeko tresna estrategikotzat izendatzearekin batera [31].
‎Azpimarragarria da nola Arrosako garaiak amaitzean, esaterako, festibalak laguntza ekonomikoa eman zien gertuko sentitzen zituen hainbat kolektibori eta ekimeni[*], edo nola eman berri dizkion 15.000 euro laborarientzat lurrak bermatzeko borroka egiten duen Lurzaindia elkarteari. EHZren helburua ez da, beraz, musika hutsa kontsumitzeko festibal bat eskaintzea, ezpada jendearen artean hartu emana sortzea eta bestelako oinarriak dituen gizarte bat irudikatzea. Ehundaka lagun aritzen dira lanean horretarako, batzuk urte osoan zehar eta besteak jaialdia egiten den egunetan.
‎Kulturak egun fedeak betetzen zuen egitekoaren parekoa duela idatzi izan du inoiz Marina Garcesek [41]. Duela hiru mendez geroztik, behin jainkoaz umezurtz geratu garen honetan, kultura omen da zentzua sortzeaz eta gure izateari balioa emateaz arduratzen dena. Filosofo kataluniarrak dio giza existentzia areagotzea, ulertzea eta asetzea bilatzen duen indar eta forma multzo bat dela kultura, eta, honenbestez, erlijioa egiteko gai ez dena kulturaren eskuetan dagoela orain.
‎Pepsik egindako apustuak ez gintuzke harritu behar. Konpainia hura izan zen 1963an Pepsi Generation kontzeptua sortu eta ordura arteko iragarkien ikuspegia irauli zuena, Coca Colaren aurkako guda partikularraren joko zelaia aldatu nahian. Pepsiren ezaugarri objektiboak goratu eta erosketa arrazoizkoagotzat aurkeztu beharrean zapore berekoa izanik, merkeagoa zela azpimarratuz, esaterako, edaria generazio baten aura konkretu batekin lotu nahi izan zuten marketin arduradunek.
‎Euskal gazte sortzaileen mostra txiki bat zen, ordubeteko saioa, eta hori oso erakargarria egiten zitzaien programatzaileei. Ideia hori ondo egon daiteke, baina ideia horretatik patroi bat sortzea eta guztiok patroi edo eredu horren menpe egotea ez da bidezkoa. Hortik atera ahal izateko izpiritu kritikoa behar da, galderak egiten dituena:
‎Gerraostean Euskal Herria sortu zutenek nola egin zuten? Bada, sortu eta sortu! Orain dela gutxi lagun batek esan zidan talentua gosea pasatzearen ondorioz pizten dela:
‎Aldiz, zer egiten dute herrialde aberatsetan? Aukerak sortu eta sortu, eta norbaiti beti pizten zaio txinparta. Ez “demostratu, demostratu eta demostratu”, beti gaude lelo horrekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia