Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 542

2000
‎GOYENETXE, Cruz: . Azpilkuetar Martin sortzez eta etorkiz euskaldun aundia?. Bigarren euskalegunetako Itzaldiak Donesteben, pp. 17 Euskaltzaindia.
‎Eta argi horren bidetik eta egiaren bidetik, gizonak aitzina egin zezakek, aitzina eginen dik... Eta, bere arimaren geografian mundu berri hori sortuz eta osatuz doala, mundu zaharra eta mundu zaharraren gezurra baztertuko ditik, ezinbertzez. Baina mundu berriak, bertzalde, hipotesi eta oinarri berriak behar ditik, zeren eta teoria hilemorfikoak ez baitu, praktikan, deusetarako balio jadanik.
‎Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan: izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez baitute bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen. Eta lotzen gaitu handik eta hemendik, eta lotzen digu eta hersten digu azkenean ahoa bera ere, erran ez dezagun libre egin gaitzakeen hitza.
‎Zeren eta jaun Marcelek anitz kanta baitzekizkien buruz, eta bazuen konposizione bat edo bertze berak sortua eta asmatua, nola Oihenarten poema haren gainean sortu zuena, zeinak baitzioen bere lehen estrofan:
‎Eta arras beldurtu nintzen, pentsaturik frantsesen gaitza izan zitekeela, edo, bertzenaz, napolitarrena, zeren, erran komunak dioen bezala, zenbat buru, hainbat aburu, eta zeren eritasunaren eta gaitzaren itsusia ez baita nehoiz gure baitan sortzen eta errotzen baina etsaiarenean, eta hala gertatu zen bi mende lehenago ere, noiz eta Napolin frantsesen kontrako gerla piztu baitzen, eta noiz eta, haren ondorez, berretu, emendatu eta hedatu baitzen narrio eta arrazadura hura, erraiten zutelarik batzuek ezen soldadu frantsesen kulpa eta faltagatik izan zela, eta bertzeek napolitarrenagatik, ongi dakikezun bezala.
‎Eta formen munduak liluratu egiten gaitu, baina baita nekatzen eta ahitzen ere, zeren, begiak eta behakoa forma batean pausatu orduko, bertze bat ari baitzaigu albotik deika: izan ere, nola forma batzuk bertze forma batzuen baitarat biltzen diren, edo desegin egiten diren, bertze mila forma berriren sortzeko eta haietan gorpuzteko, halatan ugaltzen, berretzen eta emendatzen zaigu formen mundua; eta, formen mugimenduan eta haien etengabeko itxuraldatzean begiak batetik bertzerat darabiltzagula, pausarik eta geldialdirik gabe, akabatzen dugu hondarrean eroturik eta zorabiaturik. Eta galdurik.
‎Eta, nola beldurrak kontzientzian ahalkea eragiten baitigu, zeren bertzeen aitzinean gizon agertu nahi baikenuke, eta beldurrak, ordea, gixon egiten gaitu, hala, ez ote ditugu inurriak dauden lekuan hartzak eta otsoak asmatzen, edo deabruak eta spiritu gaizkileak txakurrak dauden lekuan, ahalkearen estaltzeko? Zeren, beldurraren eta ahalkearen aitzinean eta bertze jendeen aitzinean, etsai handiak justifika baikaitzake; eta hala eta halatan, benetako etsaia baino etsaiagoa den bertze etsai bat sortzen eta asmatzen dugula —gezurrezkoa, beti ere—, ez ote gaitu fikzioak meneratzen, finean. Ezagun ditugu munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik?
‎Eta, Pedro Huiziren koadroa besapean harturik jauregirat nindoala, bat batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan. Eta, harat heldu, morroietarik batek bisitagelan sarrarazi, eta berehala etorri zitzaidan ama.
‎Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean, bertze deus nabarmenik ez zuen. Hilarrian, Ttipiren aurrekoen zerrenda oparoa irakur zitekeen, bakoitzaren sortze eta heriotza datekin batean. Lagunaren izena harri bilakatu gabea zegoen oraino.
2001
‎Bestalde, Ganges ibaiak berak ere horrelako bizitza aldaketak izaten dituela esan liteke. Himalaian sortu eta hasieran mehatxugarri bada ere, gero bizi emaile bihurtzen da. Iparraldeko zelaietan barna doanean, 200 milioi bizilagunei jana eta edana ematen die.
‎Hiltzailearentzat zigor txikia izaten da, poliziak eta epaimahaikoak beraiek ere giro horretan sortuak eta haziak baitira. Ez zaie gaizki iruditzen neskatxa lohia horrela garbitzea.
2002
‎Zakurrek salerosketa handiak sortu eta jende anitz erabiltzen dute dantzan: zakur hazteko tegiak, albaitariak, zakur hezleak, klinikak (2.000 ba omen daude), zakur egoitzak, janari sortzaileak (bai potetan eta bai beste modutara), botikak eta higiene gauzak, zakur tresnen dendak, ile apaindegiak, kanposantuak, opariak, jantziak, aseguruak...
‎–Nor haiz hi Jainko eta santuen izenak horren arin erabiltzeko? Doña Remediosek esan didanez, bestalde, barrez hasi haiz, eta barre egin diok haren aginduari, gelan desordena handia sortuz eta, beraz, ikastetxetik astebeterako egotziko haugu, falta larria egiteagatik...
2003
‎Laugarrenik, Europako erresuma zaharren inperioetan sortu eta garatu nazionalismo, gaizto, guztiak, gaiztoa baita beti, jakina, besteen nazionalismoa?
‎–Ez zuen nahi izenik, ez aurpegirik. Jainkoak bezala, bere obra eta egitateetan bakarrik bizi nahi zuen, iraun, mundu bat ezerezetik sortu eta, inori konturik ez ematearren, ikusezin izan. Ba al dago ikusezin izatea baino harrokeria handiagorik?
2004
‎Damurik, herri nortasun gehien gehienak Estatu totalitario batzuen zulo beltzean bizi dira gaurko munduan, zulo horiek unibertsokoak bezain ezezagun izanagatik. Eta herri horietako herritar askoren izen deiturak ez dira bertakoen adimenaren kabuz sortuak eta hedatuak; kolonizazioaren, inperialismoaren eta itxura guztietako menderatze zapalkuntzen ezpaleko sorkari ideologikoak ditugu halakoak. Izanaren lapurretak eragin duen izenaren arroztasuna gertakari unibertsala dugu zoritxarrez.
‎Batez besteko euskal hiztunaren baitan euskararen egitekoa bigarren hizkuntzaren bazter eginkizunetara zokoratu den neurrian, euskararen funtsezkotasuna kolokan jarri zaigu gure artean bertan. Sinetsi nahi genukeen baino euskaldun gutxiagorentzat da, damurik, gaur eta hemen, euskara lehen hizkuntza nagusia, eta gure sozializazio jardunean sortzen eta berritzen ditugun osagai kognitiboak eta afektiboak erdararen bidez taxutuak ditugu gehienbat. Hizkuntzak bizi eta egiten gaituela, gure nortasunaren oinarriak bere bidez finkatzen ditugula, esaten ari bagara, ez gara ari, jakina, hizkuntzaren zeregin sinboliko mitikoaz soil soilik; aitzitik, geure gizatasunaren zimentarriak ditugu gogoan.
‎Bigarrenak, berriz, aurrenekoaren sokatik datorren problematika orokorraren barruko arazo berezi bat dakarkigu. Hizkuntza komunitatearen sortze eta berritze mekanismoak ahiturik, bere biziraupena bermatzeko autonomiarik gabe, adierazpen baliabideen iturria agortu egiten da horrelakoetan, eta hiztunen sormen ahalmena ere bai orduan haren ondorioz. Baldintza soziolinguistiko horietan, uste izatekoa denez, umeak etxetik jasotzen duen hizkuntzaren ondare kate naturalak kate-begien galera dakar higadura bortitzean; hala, kate mailok erabat eteten ez direnean, muin muinetik herdoiltzen dira.
‎Modernitatearen harian sortu eta egituratutako Nazio estatuen nazionalismoa sozializatu duen ideologiak, ezer egin badu, horixe bera egin du besteak beste: hots, berari jatorriz zegokion nazio etnikoaren eta politikoaren hizkuntza sozializatzeko borroka etengabea eta bortitza.
‎Politika jarduna botere harremanen kudeaketa eta antolabidea den neurrian, politikaren zurrunbilotik haratago dagoena ezereza baizik ezin da izan. Nolabait ere, botereak sortzen eta desegiten du gizarte harremanen amarauna, eta ez da deusik hortik kanpora. Baina, orduan, noski, politika boterearen sinonimotzat joko genuke.
‎Corpusaren eta estatusaren arteko harreman dialektikoan sortzen eta desegiten diren ezaugarriak izango ditugu hizpide atal honetan. Orobat, corpusaren berariazko bilakaera autonomoaren zenbait alderdi jorratuko ditugu, autonomia erlatibo horren irismena gogoeta gai bihurturik.
‎oinarrizko adigaiak iruditzen zaizkit euskararen barrenak jan eta jan diharduen harraren lanaz behar bezain zorrotz ohartzeko. Bizitasunak ematen dio hizkuntzari berezko senaren indarra eta adierazkortasuna sortzeko eta berritzeko hornitze bidea. Besteren interferentzietara eta ereduetara ez amiltzeko egokiera.
‎Ahozko egoera komunikatibo jakinari so, modu bateko edo besteko erregistroa zor zaio hizketaren abaguneari. Gazteen arteko solasari dagokion hitanotik trataera formaletan zurrunik zurrunena izan litekeen hartaraino badago non aukeratua, gazte hizkeraren araberako mintzamoldea larrugorritan dabilen arren.573 Berbaldiaren adar diren erregistroak aldian aldiko eta aldean aldeko bereizgarritasunera makurtzen dira, bereizgarri dituen ezaugarriak sortzeko eta forma zaharkituak bertan behera uzteko. Inon sortzekotan, etengabeko itxuraldaketa horretan sortzen zaizkio oztopoak euskarari, euskaraz antolatu gabeko gizarte antolamendu baten mintzabide delako, eta, horrenbestez, gizarte magmari darion hizkuntzazko sormena eta sena ondoan dituen mintzaira nagusietan bakarrik bihurtzen direlako ele.
‎–Era berean, proposatzen dugun definizioa ez da sartzen, prozesu materialak eta idealak erabat bereiztuz, kultura ideien munduan kokatzeko zenbaitek duten joeran. (...) Kultura gizartearen isla da; baina islaz gain, gizarteko egiturak sortu eta birsortu ere egiten ditu. Horregatik, egitura berriak eraikitzeko eremua ere bada.
‎Lehenik eta behin, euskal kultura gizartean kultura ireki eta hibridatu gisa eraikitzea, kulturaren parte etnikoaren aldeko diskriminazio positiboa eginez, bai memoria historikoa bai gure hizkuntzaren garapen normalizatua lapurtu zizkigutelako. Bigarrenik, kultur modernizazioa, hau da, kultura sortzeko eta produzitzeko behar adina gaitasun izatea kantitate eta kalitatearen aldetik, bai gure sinbologia berritzeko bai komunitatearen barruan zein kanpoan ezagutarazteko, beste kulturek produzitutakoarekin truke eginez. Hirugarrenik, kultur demokratizazioa, euskal kultura gizartean hedatzea?. 712
‎Elebitasunaren kontraesanak gordin gordin lehertu dira euskal esparru komunikatiboa sortzeko eta finkatzeko hainbat egitasmotan. Zalakainek argiro dioen moduan, inoizko elebitasun ametsen eremutik lurrera jaitsi behar izan du euskaltzaleak, baldin eta euskal mundutik euskal mundurako erreferentzialtasuna duen informazio eta iritzi sailari oinarririk ezarriko bazaio.
‎Erabileraren esparruak ez dira ordea soil soilik ahozko mintzoarenak, idatziaren eremuko erabilerak ere beste horrenbeste egin luke dagokion kodean: alegia, idatzizko euskararen erabilera sortu eta finkatu. Nolakoak ote dira erabileraren bi alor horien arteko elkarrekintzak?
‎Eman dezagun, bada, eskola erdalduna euskalduntzeko urrats malkartsu haietan bazegoela kontzientzia nazionalaren baliabide linguistiko hori. Euskal Herriari zor zaion eskola eredua sortu eta hedatu nahi zela, nahiz eta jaun eta jabe zen gizartea erraietaraino erdalduna izan. Orain, Euskal Unibertsitatearen baitako egitasmoei erreparaturik, zertan ote da herri ekimen hartan hauteman uste genuen oinarrizko eskakizuna?
‎Nola jokatzen du hizkuntza batek (edo, hobeki esateko, hizkuntza bat sortu eta mamitu duen herriak) gizonek bildu duten ezaguera kanpora agertu nahi hortan. Nola eratzen du munduari buruzko esperientzia, nola tajutzen ikasien eta ikusien bilduma?
‎" Mendi" hitzaren bost hots horiek ez dira nehundik ere (mendi ideiari gagozkiolarik) nahi ta nahi ezkoak; edo ideia horri ez dakigu nondik" logikoki" iratxekiak edo itsatsiak. Mendiri dagokion ideia bera ere, geuk berezi dugu, geuk sortu eta mugatu dugu; ez mendiek. Mendi ideia gabe bizi diteke:
‎Hitzak multzotan hartu eta multzotan aztertu behar dira, multzotan sortu eta bizi baitira. Multzoko hitzek multzo horietan finkatzen baitute alkar.
‎Erantzuna erraza da: hizkuntzaren berezitasuna edo jatortasun hori HERRIAK EMAN DIO LIBROKI. Hizkuntza sorkari logikoa ez dan ezkero, hizkuntza HERRIAK moldatu du hitzetik hortzera; bere ikuskera xoillaren arabera, HERRIAK sortu eta mamitu du. Herriak hortaratu du hizkuntza.
‎Suezieraren eta suomieraren lege paretasuna 1902 an lortu zen (hau da: Akademia sortu eta 71 urtetara). Ordurako, zer esanik ez, suomieraren pizkundea eta teknikako lana (alegia:
‎Euskadi’ko erresuma sortu eta euskaldun etniaren eta kulturaren zerbitzuko jarri; ala euskera geuk hil. Euskadi ala Españia (eta Fraintzia).
‎Ideia zahar bati izen berri bat ematea, hortara, zuzengabekeria hutsa da;" berriz bataiatu" nahi dugun ideia, hitz zaharrari esker baitugu, eta alkarri adiaraz ahal izaten! " Bataio" berri hunek, bestalde, funtsezko estrukturak aldatzen eta nahasten ditu askotan, analogia berriak sortuz eta zaharrak estaliz.
‎Gorago esan dut: Euskadi erresuma sortu eta hortan gelditu. Ala, Euskadi erresuma sortuz Euskal Herria salbatu eta heriotzatik begiratu?
‎Ezin nuen negarra menderatu. Bular barnean sortu eta etengabe hazten zen zerbait zen. Eta sentimendu hark, azkenean, leher egiten zuen eta guztiz akiturik uzten ninduen.
‎Gauza jakina da eskizofrenia dela euskaldunon habitat naturala eta bertan igeri egiten ongi ikasiak gaudela, hiru fasetako prozesuan: ...satzen eta idealizatzen ditugu; bigarrenean, errealitate gordina datorkigu, oinak lur gainean jarrarazten dizkiguna; eta hirugarren eta azken fasean, pentsamendua gure interesetara birmoldatuz, oinen zerbitzura eta esanetara jartzen dugu burua –total, bi egun bizi behar eta! – Hala eta guztiz ere, aitortu beharrean nago barne haustura hura ez zela hain handia izan nire kasuan, zeren eta, sortzez eta lortzez futbolaria izanik, aspalditik ohitua bainengoen burua zangoen aginduetara jartzen eta, alde horretatik, ia hasiera hasieratik hirugarren fasean sartua nintzela esan baitezaket: hots, nik futbolari profesionala izan nahi nuen beste ezeren gainetik eta, asmo horretatik zetorkidàn poza gainerako minak eta saminak baino handiagoa zenez, poza sentitu nuen batez ere, Espainiako selekzioko entrenatzailearen deia jaso nuenean.
2006
‎Gerra ostean Ortega-k hainbat hitzaldi eman du Alemanian (Hanburgo, Berlin, Darmstadt). 1949an gerrak deboilaturiko Berlinen" De Europa meditatio quaedam", nazioak eta Europa gaiaz konferentzia jaulki du Unibertsitate Librean, urtebete lehenago sortua eta aliatuek sostengatua, ingelesek eta iparramerikarrek batik bat (Humboldt Unibertsitate historikoa zona sobietarrean zegoen). G. Morán ek oso fin seinalatu du kasuaren solemnitatea:
‎Dirua egindako familia ziren, bai, baina bere onenak emandakoa, ziotenez. Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena. Self made man esaten zaien horietakoa.
‎Ni neu ez naiz sortzez eta izatez koadrila horretakoa; garai batean politikarako interes handiegirik ere ez, baina, gauza batek bestea dakarrela-eta, hemen naukazue. Aloña da gaur egun politika kontuak utzi samarrak dituena, ez bere borondatez baizik eta urtebeteko munstro koxkor baten erruz:
‎Hala esan nuen idazkaritzan eta hala esan nizun zuri ere, ez gure asteroko bilkura hartan, ordurako lanean hasita behar bainuen, fakultateko idazkaritzara joan nintzen egun berean baizik; ezer esan gabe desagertzea itsusia iruditzen zitzaidan, eta ohar soil bat uztea hotzegia agian, aurretik batere mezurik idatzi ez nizunez gero; zure despatxuan azaldu nintzen hortaz, lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan; atean jo, zure ahotsak aurrera esan, eta barrura sartu nintzen; ikasle batekin zeunden baina, ni ikusi orduko, hari mesedez eskatu beste batean etortzeko, gaiarekin jarraitzearren, eta niri eskaini zenidan hura egondako aulkia; harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena; distira antzeko bat zerien zure begiei, irriaren eta irrikaren artean, eta ezinegona ezkutatu ezin zuen ahotsez galdegin zenidan zeri zor zitzaion halako ohorea; zeremonia eta artegatasun haiek ikusita, ez dakit zer imajinatu zenuen: kostata baina, azkenean nire baitan maitasun ernamuin bat sortu eta hura aitortu behar nizula akaso. Hala bazen, ulertzekoa da zure zaputza, zure frustrazio etsi hura, lana topatu eta doktorego ikastaroa utzi behar nuela esan nizunean.
‎Ingalaterrako Elizaren buru zen, baina anglikanoen artetik sortuta eta Bibliaren indar berriz bihotzak epelduta, gero eta ugariagoak ziren puritano zorrotz haiek, Ingalaterrako Elizaren burua gogo txarrez ikusten zutenak, Ingalaterrako Elizaren burutzat hartu nahi ez zutenak, eta esaten zutenak erreformatuta ere Eliza hura katoliko gorrotagarrien bide beretik zihoala gero eta gehiago, itxurakeria, apainkeria eta diruzaletasuna barne.
‎Delhi zahar horretan bilatu behar dugu Shajahanabad, Sha Jahan Mogol Handiak sortu eta eraikitako" bere" herria, eta Shajahanabad hiri zaharraren ipar ekialdera dago Lal Quila" Gotorleku Gorria", Sha Jahanek altxatzeko agindu zuen eraikuntzarik harrigarriena, Delhi zaharreko monumenturik handiena eta ikusgarriena. Taj Mahal bere samurtasunez eta sotiltasunez ikusgarria den bezala, Lal Quila gotorlekua bere sendotasun eta izugarrikeriagatik da mirestekoa.
2007
‎Gauzak horrela dira. Guk istiluak sortu eta normaltasuna hautsi. Hori da gure egitekoa.
‎Denak ematen du aditzera Marten kanpo magnetikoa oso aspaldi galdu zela: planeta sortu eta berehalatik; 3.800 milioi urte, eman dezagun. Eguzkitikako izpiak eta, eguzki haizea?
‎Neanderthal giza mota, gizatar espeziea zehazkiago, Europan isolamendu osoan ehun milaka urtetan barrena sortua eta nagusitutakoa (200.000/ 30.000 gutxi gorabehera),, la especie de los auténticos europeos. Arsuagaren hitz berak erabiltzekotan, eta, nahiz nabarmenki gizakumea izan, ez da hala ere gure arbaso zuzena.
‎Nire arima nire estiloa da, beste arimarik ez daukat. Orduan, kultura guztiek periodo berdinak korritzen dituzte, baina bakoitzak bere estilo edo formarekin ibiltzen dizu, bere arimaren arabera, sortu eta hil arte, bide guztia. Denak formen kaos baten prehistoriatik altxatzen dira; erlijio baten pizkundeaz hasten dira denak:
‎zientzia hauek ez dira zaharrak. Oraindik atzo sortzen eta antolatzen ari ziren, euren kontzeptuak, h. d., lan tresnak, asmatzen, entseatzen.
‎eredua, araua norberak bere baitatik sortu egin behar du. Artea forma berriak, eredu berriak sortzetik bizi da; morala kontzientziak geroz eta finagotzetik; egia ez da hor nonbait egon betidanik dagoen zerbait, bilatu egin behar dena, baizik izpiritua sortuz eta eginez doana. Ikuskera honetan balio nagusiak askatasuna, dibertsitatea, sormena, originaltasuna dira.
‎Baina, bestetik, aro bakoitza, osoa bere baitan (haurtzaroa, gaztaroa), sortu, garatu eta bukatu egiten da, bere bukaerak hurrengoaren oinarria ematen duela: izan zen haurraren gainean sortzen eta garatzen da gaztea; bere aurreko kultura baten gainean sortzen eta garatzen da kultura historiko bakoitza, etengabeko berregintza eta elkarregintza batean, kultura bakoitza beti osoki norbera eta berjabe geldituz.
‎Baina, bestetik, aro bakoitza, osoa bere baitan (haurtzaroa, gaztaroa), sortu, garatu eta bukatu egiten da, bere bukaerak hurrengoaren oinarria ematen duela: izan zen haurraren gainean sortzen eta garatzen da gaztea; bere aurreko kultura baten gainean sortzen eta garatzen da kultura historiko bakoitza, etengabeko berregintza eta elkarregintza batean, kultura bakoitza beti osoki norbera eta berjabe geldituz.
2008
‎Poztu ere egin zen. Minak lehenago edo beranduago irten behar du, bestela, pertsonaren barruan korapiloak sortu eta usteldu egiten dira.
‎Joan egin zen arren, frai Millan ez baitzen guztiz joan; aitortu ere, aitor daiteke orduantxe errotu zitzaizkiola buru bihotzetan Ernestinari, inoiz ez bezala, frai Millanen irakaspenak, baita aita karmeldarrarenganako adiskidetasun espirituala ere, bien arteko sentiberatasun antzeko batek sortua eta desterruak indartua eta areagotua; esan nahi baita frai Millanen absentzia etengabeko presentzia bihurtu zela Ernestinaren baitan; bazuen, gainera, fraidearen presentzia espiritualaz gain, beste modu bateko presentzia, presentzia fisikotzat ere har zitekeena:
‎hain animatuta zirudien bietako batek, gazteenak?, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina, begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen?, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik, emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori?, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera, gorputzaren atsegina beti da malda behera?
‎–the invention of tradition? kontzeptua sortu eta abian jarri zuena. Kontzeptu honen abiapuntuan dagoen ideia hauxe da:
‎Bigarrenik, gaizki aurkeztutako eztabaida batetik askatuko gintuzke, galdera jada ez litzatekeelako izanen. Sabino Arana ala Neolitoa?. Nahi izanez gero, jarrai dezatela Espainian pentsatzen, den dena EAJren sortzailearekin sortu eta horrez geroztik bide makurretatik ibili dela. Nire iduriko, euskal nazioaren bilakaeran (edo, nahi bada, asmatze prozesuan), Sabino Arana (estatua bat paratu diotenek barka biezadate) akzidente bat baino ez da izan; 19 mendean zehar bada euskal memoria luzeagorik eta euskal imajinario sakonagorik.
‎Bigarren irtenbidea egitura historiko horiek kritikatzea da. Erran nahi dut, benetan kritikatu, bertze zerbait sortzeko eta ez hona ekarri, moldatu eta errepikatzeko. Bigarren irtenbide hori da (honezkero garbi egotea espero dut) hemen saiatzen ari naizena.
‎Izan ere, kritika mota asko izan daitezke. Badira kritika arinak eta gogorrak, sakonak eta azalekoak, xehetasun ttipi bat zuzentzeko asmoz sortuak eta teoria bat errotik apurtzeko jaioak. Badira ozenki ahoskatzen diren kritikak eta isilpean pasatzen direnak, badira kritika zabarrak eta kritika finak.
‎Azken hamabostaldiko gertakizun ilunak eta egunerokotasunak sortzen eta eskaintzen dituen gorabeherak ahotan zituztela utzi zuten bi emakumeek kalea, maldan gora baserrietako bidea hartuz. Kontu kontari zihoazela, konturatu gabe ia, bidegurutzeak bide desberdinak hartzera behartu zituen auzokide ziren Urkulako eta Alustizako emakumeak.
‎Nazio modernoaren kontzeptu juridikoetan galdu, alajainkoa!, nazio etnokulturalaren arazoa gaindituta balego bezala. Nazio kolonizatzaileen filosofia politikoetan bazka eta bazka ibili, herri menderatuen berezko teoria eta ideologia sortu eta garatu ordez.
‎Izan ere, prozesu sozialak, aldi berean, prozesu nazionalak izan dira, eta alderantziz. Hartara, gizarte klaseak klase nazionalak izan dira, eta naziotasun horren arabera sortu eta taxutu dira ezkerreko eta eskuineko klase izaerak eta interesak. Klaseen arteko nazioartekotasunak bere baitan izan du beti nazio identitatearen izaera berezia:
‎espainiera eta frantsesa ez dira gure herriaren izaera taxutu eta moldatu duten hizkuntzak, euskara baizik. Euskararen herria da Euskal Herria, euskara izan duelako bere izaera sortu eta mendez mende berritu duen hitza. Euskara da gure herriaren lurralde hizkuntza, ez besterik.
‎Dakigunez, euskal izaera etnoliguistiko edo kulturala aski izan da Euskal Herrian mendez mende gure herriaren identitate soziolinguistikoa eta soziokulturala sortzeko eta berritzeko. Hori horrelatsu izan da hemen eta hemendik landa aro aurremodernoan jatorrizko herrientzat.
‎Nik esango nuke herri euskaldunaren, barne ehundura? sortzeko eta garatzeko ere ezinbestekoa dugula boterearen esku ahaltsua. Alegia, hizkuntzaren eta kulturaren gorabeherak ere botere harremanen eraginpekoak baitira izatez, eta ez zeharka meharka bakarrik, baita zuzen eta artez ere.
‎Kultura idatziaren humusik gabe ez dago nazio politiko modernorik. Gizarte politikoaren botere efektuek gizarte horren berorren ehuna sortzen eta egituratzen dute. Eta barne kohesioaren ehungintza hori hizkuntza idatzian oinarritutako kulturan oratzen da aro modernoan.
‎Zer, nazio euskaldunari? Abertzaletasun arroztuaren ekarpenak ezertan laguntzen ote du, izan ere, euskal bizitza sozialaren mundua sortzen eta berritzen. Zertan hezurmamitzen da, horrenbestez, praxi abertzalearen ondorioa euskaldun garen aldetik?
‎Are gehiago, errealitate soziala ez da errealitate a linguistikoa: errealitate soziala, errealitate sortua eta taxutua den neurrian, errealitate soziolinguistikoa da ezinbestez. Ez baita hizkuntzaren eskurik eta eraginik gabeko prozesu batean sortua eta egituratua izan.
‎errealitate soziala, errealitate sortua eta taxutua den neurrian, errealitate soziolinguistikoa da ezinbestez. Ez baita hizkuntzaren eskurik eta eraginik gabeko prozesu batean sortua eta egituratua izan.
‎– Sortu eta gutxira, gorputza biderkatu eta lau bikote atera ziren. Horietako batek sortzailearen aurka egin zuen, orduan Amma sortzaileak sorkuntzetako bat sakrifikatu eta gorputz zatiak munduan barreiatu zituen.
‎Route de l. Espoir edo Itxaropenaren bide hau 1985ean egin zuten atzerriko zenbait erakundek. Helburua, kolonialismoaren marrak ahaztuta, Tinbukturaino joatea zen, baina basamortuan hiltzen da bidea, sortu eta 1.200 kilometrora. Mapan laster antzematen zaio paisaiari:
‎Alderdian berarekin ibilitakoek ziotenez, adimen berezia zuen pertsona bat ikusi eta haren dohain eta akatsekin batean iraganeko gorabeherak eta are etorkizunekoak ere antzemateko, eta azterketa hori, sakoneko begirada hori, inolako ahaleginik gabe egiten omen zuen, bere borondatearen aurka askotan. Gaztea zela, alderdi marxista sortu eta gero, berak egin omen zituen urtetan militanteei buruzko txostenak. Orrialde bakan horietan zehazten zituen alderdian sartu nahi zuenaren iraganaren berri, bere ibilbide ideologikoan egindako bekatuak eta izandako zalantzak aipatuz, baina, erorialdiekin eta damuekin batean, gara zitzakeen gaitasunak, landu zitzakeen eremuak eta etorkizunean izan zitzakeen gorabeherak ere zehaztuz.
‎Joan egin zen arren, frai Millan ez baitzen guztiz joan; aitortu ere, aitor daiteke orduantxe errotu zitzaizkiola buru bihotzetan Ernestinari, inoiz ez bezala, frai Millanen irakaspenak, baita aita karmeldarrarenganako adiskidetasun espirituala ere, bien arteko sentiberatasun antzeko batek sortua eta desterruak indartua eta areagotua; esan nahi baita frai Millanen absentzia etengabeko presentzia bihurtu zela Ernestinaren baitan; bazuen, gainera, fraidearen presentzia espiritualaz gain, beste modu bateko presentzia... presentzia fisikotzat ere har zitekeena: frai Millanek oparitutako kaiera, Ernestinari arnasa eta bizitzaren zentzua ematen zizkiona, frai Millanekiko batasun espirituala sinbolizatzeaz gain, jakina, halako eran, non noiznahi hartzen baitzuen hura esku artean –buruz ere ikasi zuen, halako batean–, irakurtzeko eta hitzen mamia gero eta bereago egiteko.
‎hain animatuta zirudien bietako batek –gazteenak–, non Nazariori eskutik heldu eta dantzara atera nahi izan baitzuen; eszenari erreparatuta, begi ahalguztidun batek garbi ikusiko zuen, garbi bezain xehero, Nazario eta emakumearen arteko borroka, jolasetik ere zerbait behar zuena. Nazariok irri egiten zuen; irri hark, baina –begi inguruan biribila zirudien arren, bazuen ezpainetan itzal bat, halako zurruntasun batek sortzen eta eratzen zuena eta irriaren biribiltasuna apurtzen–, bi indar kontrajarriren ondorio behar zuen, inondik ere: plazerari lotutako indarra, batetik –emakume gaztearen esku leuna berean sentitzea plazer iturri behar baitzitzaion Nazariori–, eta beldurrari lotutako indarra, bestetik, hain zen hurbila eta gertaerraza besteen begietarako irrigarri gelditzeko posibilitatea, segundo gutxiren buruan gauzatu eta mami zitekeena, baldin eta emakumeak bere helburua lortzen bazuen, Nazario dantzalekura atereaz; irri hura, beraz, parte batean zen malda behera –gorputzaren atsegina beti da malda behera– eta beste partean malda gora –beldurrak defentsa mekanismo psikologikoei eragitea da beldurraren maldak berdintzeko modu bakarra–; Nazariok, ondorioz, deseroso behar zuen egoera hartan, ardoak eragiten ziòn adorea deserosotasunaren leungarri bazuen ere.
2009
‎7) Eta nola sortzen da balioekiko diskurtsoa?, mitoa? Ez da berdin balioak sortu eta balioak egon, eta balioen diskurtsoa sortu eta diskurtsoa (mitoa) egon, batez ere honek, deusbalioen, diskurtsoa izan behar duenean:
‎7) Eta nola sortzen da balioekiko diskurtsoa?, mitoa? Ez da berdin balioak sortu eta balioak egon, eta balioen diskurtsoa sortu eta diskurtsoa (mitoa) egon, batez ere honek, deusbalioen, diskurtsoa izan behar duenean:
‎Fededuna bazara, hortaz: zu osoa da, Jainkoak sortu eta beregana deitu duena; ez zure baitako zatiren bat, baliotsuena suposatuta ere.
‎Pentsamendu bat hau, hilezkortasunaren ideia guztiz razional eta onargarria bihurtzen zuena Kantentzat oraindik, Platonen argumentuetatik urruti. (Infernua, beldurrak sortu eta itxaropenak transformatu zuela, zerua asmatuz?, esango al dugu?). Dena dela, guk ikasi genuen infernua beste zerbait zen noski.
‎Santamariaren diplomaziak lortu zuen, Jakin ez jaustea behar ez zuen eskuetan. Horrela atera zen Arantzazutik, 56an han sortu eta ordura arte hango ikasle teologoek kudeatu izaniko aldizkaria, J. M. Torrealdai, K. Santamaria eta Rikardo Arregiren esku Donostian paratzeko, birrantolatua, tinko tinkatua ildo inkarnazionistan. 1968 berekoa da X. Leteren Egunetik egunera orduen gurpilean, Baroja eta Miranderen sokan neopaganismo bat iragarriz,, laster berpiztu/ behar/ duguna?:
‎1934ko irailaren lehenean sortu eta Elgoibarko jostun baten hamaika seme alaben artean gazteena zenak obra oparoa utzi du literaturaren hainbat alor jorratuta. Saiakerarekin hasi zen, pil pilean zeuden gai soziopolitikoak euskaraz landuz:
‎–O, bai! Publizitate kanpaina bat sortu eta prestatu behar dugu irrati batentzat.
‎Frantzia odolustu nahi zuen baina Frantziak odolustuko zuen bera, piztia ankerra. Ipar eta Hego, Frantzisko Lehenak ejerzito berezia sortu eta bidali du ehizan. Otsoen kontrako tenienteak dira.
‎Xextra sortu eta gure artean haserrearaztea, guztiari bukaera emateko mugimendu bikaina izan zen. Berak aipatu baitzion Ugarteri, oroitu nintzen?
‎baina ni zurekin banaiz, zu nirekin zara, eta ea noiz zatozkidan bisitan?; Ernestina, aldiz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake baten menera: hura besterik ez zuen behar, hantxe aurkitzen baitzuen Ernestinak, agidanez, ordu laurden luze hartan, bere zerua, irudirik ez zuelako irudi guztiak zituena, objektuak, izakiak eta gizakiak formarik gabeko forman urtuta?, irudirik gabeko irudien komunioan, komunioak berak sortu eta gorpuztu ahala jaten eta ezabatzen baititu irudiak bere baitatik; gutxi batzuetan, ordea, egunaren nekea astuna egiten zitzaionean, lotan bezala geratzen zen, eta orduan, anai arrebek atsegin izaten zuten besotik tiratzea: Ernestina, normalean, aztoratu egiten zen lehen segundoan, baina segituan bihurtzen zuen bere aztoramendua irri, bekatutxoa egin ondoren bere buruaz urrikalduko balitz bezala, kontzientziaren autoulertze mugimendu batean; egun batean, baina, irri egin beharrean hitz egin zuen, esan ere halaxe esan baitzuen, arrosarioa une batez eteten zuela:
‎hots, Reginak etxeari begiratzen zion, baita etxekoen, bere beste seme alaben? segurtasunari eta etorkizunari ere; non zen, baina, etxeko segurtasuna, baldin eta munstroa, sabela ere ia errotik ostu ziona, ekaitz bat bezala sortu eta etxean ekaitz bat bezala sartu bazen. Eta Reginak, hala eta guztiz ere, sena beti sen?, etxekoen segurtasunari begira jarraitzen zuen artean ere; esan nahi baita Reginak nekez egin ziezaiokeela aurre senarrari, zer, gainera, baldin eta susmo haiek guztiak Reginaren asmakizun hutsak baziren??, auziaren erru osoa hari leporatuz, senar emazteen arteko giro txartze balizko batek, seme alaben aurrean era batean edo bestean erakutsitakoak, berarekin baitzekarren neurri bereko ondorio kaltegarria seme alaben segurtasun psikologikoan, ezinbestean ekarri ere; aldi berean, baina, Reginak nekez ikus zezakeen irtenbiderik, etxeko itzala kontuan hartuko ez zuenik; eta orduan, biak zeuden ohean etzanda, gora begira, isilik?, halaxe esan zion Reginak:
‎–Zu ez zara inondik ere Orbe: zu Aldazzzoro zara goitik behera, ni bezalaxe??, erraietatik bazter orotara hedatzen nabaritzen zuèn maitasunezko sentimendu sakona bereganaturik; irudipena zuen, gainera, gorputza atzean utzi eta, arimaren leihoak irekita, espazioan zehar zabaltzen zela bi anaien mugimenduek sortzen eta birsortzen zutèn sentimendu hura, berak ere, izeba Ernestinak, bere egiten zuena, bizitzaren zentzuari eusteko ahaleginean:
‎...berdin segitu baitzuen bolada batean, magal batetik bestera, emakumearen magalak paradisu galduaren oihartzunak balekarzkio bezala, edo magal hura paradisuaren lurra bera balitz bezala, hobeto, non erdi bat baizik ez zenak beste erdia aurkitzen baitzuen, gauak eguna aurkitzen duen legez, osotasunerako bidean; Domingoren hotza, hortaz, gose bat zen eta egarri bat zen, agian, paradisuaren nostalgiak sortua eta paradisurako irrikak areagotua. Horregatik egiten zuen Domingok, beharbada, gauero edo ia gauero amets Brigitterekin:
‎lehena, betidanikoa, gizakiaren lurtasunarekin eta espeziearen aberetasunarekin lotua: bere berekoikeriarekin eta bere interes primarioekin, alegia; bigarrena, berriz, gizakia izaki etiko eta moral bihurtu zèn garaikoa, gizakiaren airezkotasunarekin lotua, aberearen aberetasuna transzenditzeko beharrak edo sortua eta mendeetako adaptazioaren bidez garatua, bere defentsa sistema sendoekin, bai, baina baita tranpa psikologiko sofistikatuenekin ere, altruismoaren ahotsa, zintzoa eta egiazalea izan daitekeen bezala, gezurtia eta hipokrita ere izan baitaiteke, aberearen ahotsa apaintzeko eta aberetasunaren irudi itsusia edertzeko, mozorrotzeko, beti prest:
‎Ama, aldiz. Regina Aldasoro?, erdibitua sentitzen zen halakoetan, eta erdibitua sentitu behar zuen une hartan ere, bihotza alde batera, burua bestera: berak ere zerbait berezia sentitzen baitzuen erraietan sortu eta erraietan biribildu zitzaiòn bere seme berezi harenganako, baina sinetsia baitzegoen, bestalde, mutil hura zuzendu beharra zegoela, nola edo hala, hain ziren ohiz kanpokoak haren jarrera joerak: abisu bat behar zuela, alegia, edo zigor bat tarteka; argudio hura, halere, amatasunari lotutako sentimenduen labankadetatik babesten zuèn sabelaren neurriko koraza bat ere bazen, nondik begiratzen den?
‎–Dagoen lekuan?; baina zu kimikaria zara, Damaso, eta badakizu diamantea presio handien mendean egondako karbonoa besterik ez dela: bada, zure arreba jainkozko diamante horietako bat da, eritasunaren eta oinazearen presiopean sortua eta garatua?
‎–Zuk Nikolai imajinatzen duzu, eta nik Laureano Cuesta??, baina pentsatzekoa da biek berdin jokatuko zutela, irmotasun bertsuarekin, alegia? irudimenak sortu eta landutako zuribide hura gabe ere, hain zeuden biak konbentzituta egiten ari zirenaz: tiro egiteko mementoan ez batari ez besteari egiten zion bederen armak eskuan dar dar?
‎Beltzuntzetarrek Aiherran duten gazteluko buru ezarri ninduen. Gaztelu batean sortua eta hazia nintzen. Banekien zer zen gazteluzain lana.
‎Bigarrena, mutiko bat? sortu eta aste gutiren buruan zendu zitzaigun. Ez nuen ezagutu.
‎Baina orduan ETA sortu eta eginkizun hori disputatzen hasi zitzaion Athletici. Berehala agertu zen lehia eta jelosia.
‎Exekuzioa samurrago gerta zekion, Teofilo Mariak Nikolai irudikatzen zuen biktimaren tokian –hori esaten zion Tasiori bederen, baita honek erantzun ere: " Zuk Nikolai imajinatzen duzu, eta nik Laureano Cuesta" –, baina pentsatzekoa da biek berdin jokatuko zutela –irmotasun bertsuarekin, alegia– irudimenak sortu eta landutako zuribide hura gabe ere, hain zeuden biak konbentzituta egiten ari zirenaz: tiro egiteko mementoan ez batari ez besteari egiten zion bederen armak eskuan dar dar...
‎Baina Reginak, harekin guztiarekin batera –ama gehienek dute sabela pentsamenduaren eta bizipenen ardatz–, bere sabelari begiratzen zion une hartan ere: hots, Reginak etxeari begiratzen zion, baita etxekoen –bere beste seme alaben– segurtasunari eta etorkizunari ere; non zen, baina, etxeko segurtasuna, baldin eta munstroa, sabela ere ia errotik ostu ziona, ekaitz bat bezala sortu eta etxean ekaitz bat bezala sartu bazen. Eta Reginak, hala eta guztiz ere –sena beti sen–, etxekoen segurtasunari begira jarraitzen zuen artean ere; esan nahi baita Reginak nekez egin ziezaiokeela aurre senarrari –zer, gainera, baldin eta susmo haiek guztiak Reginaren asmakizun hutsak baziren? –, auziaren erru osoa hari leporatuz, senar emazteen arteko giro txartze balizko batek, seme alaben aurrean era batean edo bestean erakutsitakoak, berarekin baitzekarren neurri bereko ondorio kaltegarria seme alaben segurtasun psikologikoan, ezinbestean ekarri ere; aldi berean, baina, Reginak nekez ikus zezakeen irtenbiderik, etxeko itzala kontuan hartuko ez zuenik; eta orduan –biak zeuden ohean etzanda, gora begira, isilik–, halaxe esan zion Reginak:
‎Ama, aldiz –Regina Aldasoro–, erdibitua sentitzen zen halakoetan, eta erdibitua sentitu behar zuen une hartan ere, bihotza alde batera, burua bestera: berak ere zerbait berezia sentitzen baitzuen erraietan sortu eta erraietan biribildu zitzaiòn bere seme berezi harenganako, baina sinetsia baitzegoen, bestalde, mutil hura zuzendu beharra zegoela, nola edo hala, hain ziren ohiz kanpokoak haren jarrera joerak: abisu bat behar zuela, alegia, edo zigor bat tarteka; argudio hura, halere, amatasunari lotutako sentimenduen labankadetatik babesten zuèn sabelaren neurriko koraza bat ere bazen, nondik begiratzen den...
‎" Zu ez zara inondik ere Orbe: zu Aldazzzoro zara goitik behera, ni bezalaxe" –, erraietatik bazter orotara hedatzen nabaritzen zuèn maitasunezko sentimendu sakona bereganaturik; irudipena zuen, gainera, gorputza atzean utzi eta, arimaren leihoak irekita, espazioan zehar zabaltzen zela bi anaien mugimenduek sortzen eta birsortzen zutèn sentimendu hura, berak ere –izeba Ernestinak– bere egiten zuena, bizitzaren zentzuari eusteko ahaleginean: sentimendu garbi desinteresatu bat zen, sentimendu garbi desinteresaturik izatekotan, hirurak biltzen zituèn aterki espiritual bat ere bai, bide batez, edo jainkozko altxor bat, izeba Ernestinak bihotzeko ezkutalekurik barrukoenean gordetzen zuena; gainerakoan, bere amatasunaren talaiatik, izeba Ernestinak anaien arteko elkarrizketak gainbegiratzen zituen, baita parte hartzaileek norabide batean zein bestean ematen zituztèn aurrerapausorik txikienak hautematen ere:
‎" Dagoen lekuan"; baina zu kimikaria zara, Damaso, eta badakizu diamantea presio handien mendean egondako karbonoa besterik ez dela: bada, zure arreba jainkozko diamante horietako bat da, eritasunaren eta oinazearen presiopean sortua eta garatua...
‎...berdin segitu baitzuen bolada batean, magal batetik bestera, emakumearen magalak paradisu galduaren oihartzunak balekarzkio bezala, edo magal hura paradisuaren lurra bera balitz bezala, hobeto, non erdi bat baizik ez zenak beste erdia aurkitzen baitzuen, gauak eguna aurkitzen duen legez, osotasunerako bidean; Domingoren hotza, hortaz, gose bat zen eta egarri bat zen, agian, paradisuaren nostalgiak sortua eta paradisurako irrikak areagotua... Horregatik egiten zuen Domingok, beharbada, gauero edo ia gauero amets Brigitterekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia