Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2008
‎Aldundiak Sukarrietan eraiki nahi duen museoa ez da erakusketetara bideratutako ohiko museoa izango, sorkuntza artistikoa izango baitu ardatz nagusi. Beren lanak erakustera etorri barik, artista gonbidatuak beren lanak sortzera etorriko dira batez ere Urdaibaiko Guggenheim museora, naturaren eta ikuspegi paisajistikoaren aldetik balio handia duen ingurua horretarako lagungarri dutela.
‎Arkitektura eta dantzaren artean lotura bat sortu dute proiektu horrekin, eta artistei eta koreografoei beren lanak sortzeko «marko berri bat» ematen die, Arkaiaren hitzetan. Hiri bakoitzean zehar ibilaldi bat egitea proposatzen du; bi ordutan bost konpainia ikus daitezke, eta lan bakoitzak hamabost bat minutuko iraupena dauka.
‎Herriak bizirik, basamorturik ez lelopean hogei bat lagun bildu ziren atzo Donostian Adifek duen erakusketan. AHTren lanek sortzen dituzten kalteak agerian laga behar direla nabarmendu zuten, eta etorkizunera begira lan horiek eragin ditzaketen kalteak ikusteke daudela gogorazi zuten. Luku (Araba) inguruan Eibar Gasteiz autobidea dela-eta egindako tunela adibidetzat jarri zuten.
‎Gurasoak Donibane Lohizunekoak izanik, sustraietara itzultzea bezala izan zen harentzat Izturitzeko Otsozelaia harpeetako kulturgunearen zuzendari artistiko bihurtzea. Corinne Lallemandekin batera, hitza, dantza eta beste arte adierazpide batzuk nahastuta, hainbat lan sortu ditu.
2009
‎Jazza ikasten ari da oraindik Musikaren Hagako Errege Eskolan, baina dagoeneko bigarren musika antzerki lana sortu du Rita Zipora abeslari eta sortzaileak (Amsterdam, Herbehereak, 1987). Lehen aldiz Rush (Presa) lana ikusi da Herbeheretatik kanpo gaur, 21:30ean Bilboko Kafe Antzokian, ACT jaialdian.
‎Bukatu behar da irakasle batek esatea, testu honek hau esan nahi du?. Ikasleek egin behar dute lan hori, eta parte hartu behar dute klasean, literatur lanak sortuz. Aukera eman behar zaie genero batetik besterako aldaketa egiteko; poema bat ipuin bihurtzeko, esaterako.
‎AHTaren lanek sortzen dizkieten kalte zuzenaz gain, zeharkako kalteez ere hitz egin digute hangoek. Esate baterako, esnea saltzen duten bertako baserritarrentzako, gauzak izugarri okertu dira.
‎Izan ere, abangoardietako artelanak berrikusten dituzten artistak gutxi ez badira ere, nahiko berezia da barrokoa bezain garai ilun, triste eta teatralean geratzen direnak egun. Modaz pasata dago; eta errepikakorra izateko aukeraz ere, barrokoegia kontsideratzen da maiz, gehiegizkoa, beteegia, demasekoa. Alfarok, ordea, baliabide barroko eta erromantikoak erakusketaren minimalismo eta sinpletasunarekin alderatu, eta efektu handiko lanak sortzea lortzen du, hotz uzten ez dutenekoak.
‎Krisia atzean uzteko lana sortu behar da, bai, baina nolako enplegua izango da. Oraingoz inork erantzun ez duen galdera da.
2010
‎1960ko urteak erantzun politiko eta sozial handikoak izan zirela, eta AEBetan bereziki ekologiaren aldeko kontzientziak indar handia hartu zuela gogorarazi du. Halako gaien inguruan arreta deitzeaz gain, artista talde hark artearen merkatuaren arauak hautsi nahi izan zituen, lanak sortzeko galerietatik urrun zeuden lekuak hautatuz. Egun, zentzu handiagoa dute lanok, Sichelen ustez, egunero izaten baitugu hondamendi ekologikoen berri, baina ikuspegi kritikorik gabe.
2011
‎Hainbat erakunderen arabera, 10.000 etxebizitza egin dituzte orain arte. Lau urtean 219.000 milioi euro inbertituko zituela ere esan zuen lana sortzeko eta bizi baldintzak hobetzeko, baina urtebetean ez da langabeen kopurua jaitsi, eta oso hedatua dago azkenaldian Polizia lizentziarik gabe jarduten diren saltzaileen postuak kaletik erretiratzen hasiko delako ustea. Gazte askok topatu dute kalean ogibidea.
‎Abenduaren 24an jo zuten gailurra protestok, eta 29an presidenteak agerraldia egin zuen telebistan, esateko hiru gobernadore kendu eta gobernua aldatuko zuela. Manifestariei lasaitasuna eskatu zien, eta agindu zuen lana sortzeko mekanismoak indartuko dituela.
‎Nolako jauzia izan behar duen elkarte batetik instituzio batera! Menturaz bitxia iduritzen ahal du, baina neretzat ez hainbeste. Erakundea hor da elkarteak hor zirelako, eta elkarteek egiten zuten lanari esker sortu zen EKE. Hor da laguntzeko elkarteek egiten duten lana, nahiz ez den beti hala gertatzen.
2012
‎Bi gauzak izan daitezke. Gizarte zerbitzuek lana sortzen dute, emakumeentzako lana da askotan, ezin da kanpoko herrialde batera eraman lan hori, pobrezia saihesteko eraginkorra da... Baliteke jendea baikorregia izatea aurreikuspenak egin zirenean, baina arazo nagusia legearen kudeaketa txarrarekin lotuta dago.
‎Nahiz eta lehen begirada batean Nadeemen lanek inozoak diruditen (lanerako prozesuak eta argazkien koloreek aurren mundua eta eskulanak gogorarazten dizkigute), era egoki batean burutuak izan dira. Forma eta koloreen edertasun xalo horren atzean gordeta, kontzeptu indartsu bat lantzen da, eta prozesuaren eta kontzeptuaren arteko kontrajoko horrek interes handiko lanak sortzen ditu. Javier Arce espainiarrak bi proiektu aurkezten ditu erakusketan.
‎Gema Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak esan du gaitzetsi egiten dituela Espainiako Gobernuak Mendekotasun Legeari ezarri nahi dizkion murrizketak. Bere ustez mendekotasunen bat dutenei eta adinekoei ahalik eta zerbitzu onenak eskaini behar dizkiegu eta, zerbitzu horien bidez, gainera, lana sortu. Halaxe behar luke, baina ez du, nonbait, Chumy Chumez irakurri.
‎Baina kolorea ez dago planteamendu jakin baten barruan, baizik eta kolorea saturatuz joan nintzela, koloreak nora eramango ninduen jakin gabe». Nora doan jakin gabe Albor ideia orokor batetik abiatzen da lanak sortzeko, baina horiek pintatzen ari dela ez daki nora eramango duten, ez daki konposizioan zer beste elementu sartuko dituen. Margotu bitartean itxuratzen ditu koadroak, pixkanaka pixkanaka, ingurutik hartutako erreferentziak gehituz.
‎Izan ere, bildutako eskultura guztiek, lan prozesu luzearen emaitza dira. Andak urteak ematen baititu bere lanak sortzen. Artistak berak azaldu duenez, ez da inoiz guztiz gustura geratzen sortutako lanekin, baina erakusketaren emaitzarekin eta Javier Baldak egindako lanarekin oso pozik dago:
‎Horiek guztiek bere interesak eta balioak agerian uzten dituzte, baita bere lan egiteko modua ere. Andak denbora gabeko lanak sortu ditu, lan iraunkorrak. Baldak azaldu duenez, «bere lanaren motorra diren idealismoa, materializazioaren erregistro sentibera eta proportzio eta zehaztasuna edertasun forma legez islatzen ditu».
‎Lanak gai horien inguruan antolatu dituzte, halaber. Rekalde aretoan agerikoa denez, askotariko formatu eta teknikak erabili izan ditu lanak sortzerakoan. Baina kolorea beti izan da garrantzitsua guztietan.
‎Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak atzo Aguraingo (Araba) nekazaritza azokan adierazi zuen ekonomia dibertsifikatzearen aldeko apustua egingo duela eta sektore guztiak bultzatuko dituela jarduera berriz indartzeko eta EAEn lana sortzeko. Arabako alderdikideekin batera egin zuen agerraldia.
‎Behar ez diren azpiegituretarako, abiadura handiko trenerako, kasurako? milioika euro eman ordez, dirua mendekotasuna eta energia berriztagarriak garatzeko erabilita, lana sortuko dugu, eta ekonomia berriro aktibatuko. Hauteskundeetako programa eta webgunea gaztelaniaz soilik dauzkazue.
‎Murrizketak modu inteligentean egin behar dira. Eraginkorrak ez diren inbertsioak alboratu behar dira, eta hazkundea eta lana sortuko dituen gastuentzat guneak eraiki. –
‎Louis Raemaekers() marrazkilari nederlandarrak 1.300 lan sortu zituen, gerra gaitzat hartuta, eta marrazkilari batek inoiz izandako arrakastarik handiena gozatu zuen. Hainbeste, ezen 1919an argitara emandako Raemaekers s Cartoon History of the War liburuko sarreran J. Murray Allisonek idatzi zuen marrazkilariaren lana mundu osoan zabaldua zegoela eta hizkuntza «zibilizatu» ia guztietara itzulia zela.
2013
‎Pinturak askatasuna lortzen du, eta artistaren mugimenduan eta keinuan oinarrituz, forma borobilduek koadroaren azalera tentsio puntu bat bilakatzen dute. Espresionismoan sailkatzen diren lanak dira, poliki poliki, kolore biziak eta lerro oso markatuak nahastuz, fauvismora garamatzaten lanak sortuz. Horren adibide garbiak dira goiko espazioan kokatzen diren Nocturno II (1983) eta Nocturno en el Bidasoa I (1985).
‎Bizitza lan egitea da izatez, baina ez beharra esanahiaz, edota dirua eta soldata irabazteko esanahiaz. gozatu, pentsatu, aukeratu, sentitu, sufritu, aldendu, hasi, bukatu eta milaka lan sortzen ditugu. aldaketan datza, eta edonon daude erabakiak, zalantzak eta aukerak:
2014
‎Bitxia bada ere, egoera ekonomiko anker hori, industria pikutara doa eta lana betiko izateko ustea galtzen da? gainditu zenean, egoera ekonomikoa aldatu eta lana sortzen hasi zenean, pop musika bera ere lanpostuak sortzen hasi zen?, eta azken 20 urteetan bizi izan dugun kontsumismoaren eztandan sartu ginenean, mundu osoko pop musikan eztanda hedonista bat gertatu zen. Egia da hip hopak mantentzen duela bestelako jarrera bat, afroamerikarren artean behintzat, zentzu kontrakultural bat, baina hip hopa ere gangsta rap bilakatzen da askotan?
‎Bi aldiz galdetu zion gaia Sanchezi, baina ez zuen erantzunik jaso. Espainiako Ikus entzunezko Lege Orokorraren 4.3 eta 5.1 artikuluek operatzaile guztiak, «bereziki publikoak», behartzen ditu euskarazko ikus entzunezko lanak sortzera. Iragarkien itzulera, ezbaian Nahiz eta duela egun batzuk PPk legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen RTVEko finantzatzea aldatu eta iragarkiak itzultzeko eskatuz, Sanchezek atzo ez zuen argitu hori hala izango denik.
2018
‎«Denak du zama txikiagoa orain».Zapicok aurrez ere landuak ditu bestelako gatazka batzuk bere komikietan. Palestina hartu zuen ardatz, esaterako, 2008an kaleratutako Cafe Budapest fikziozko lana sortzeko, eta lehenagotik ere badu lanik euskarara itzulita. 2012an, Espainiako Komikiaren Saria jaso zuen James Joyce idazleari buruzko Dublindarra lanarekin, eta Astiberri argitaletxeak haren euskarazko bertsioa atera zuen.
2020
‎Ia denbora guztia etxean ematen dugu, edo inguruan ibiltzen eta bakarka kirola egiten. Lagunekin talde txikietan bil gaitezke astean behin, asteburuko ilusioa ez galtzeko, baita askok lanean jarraitzen dutelako edo behar berrietara egokitu diren lanak sortu ditugulako ere, zorionez. Eskolak ere laster hasiko dira berriz.
2021
‎Itxialdia ardatz duten Euskal Herriko bost film labur proiektatuko dituzte gaur Zinebi jaialdian, Bilbon. Propio gai horri buruzko lanak sortzeko laguntzen emaitza dira
‎ERCko bozeramaile Marta Vilaltak esan duenez, plataforma guztiek funts bat diruz hornitu dute, zergen bidez, estaturik gabeko nazioetako hizkuntzetan ekoitzitako ikus entzunezko produktuei laguntzeko. Plataformek bildutako diruaren %5 eman dute ikus entzunezko lanak sortzeko, eta diru horren %15 euskarazko, galizierazko eta katalanezko produktuak sustatzeko erabiliko da. ERCk kalkulatzen du hamabost milioi euro inguru izango direla.
‎«Bestalde, nire lana ez da ikusgarria, ez du paisaia aldatzen». Euskal kostaldearen topografia izan zuen inspirazio iturri lana sortzeko, eta, hain zuzen, haren babesarekin lotu zuen. Ildo horretan hainbat elkartek agertutako kezkez ere galdetu zioten:
‎Atzo aurkitu zuten hilotz Bidasoa ibaian, Lesaka parean. Autoaren barruan zegoen, eta ezin izan zuten atera, uraren indarragatik eta ateratzeko lanetan sor zitezkeen zailtasunengatik. Gaur saiatuko dira handik ateratzen.
2022
‎ikusgarritasun (ez) aren logikak erakusketarekin, Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak nabarmendu duenez. Gogora ekarri du hura zabaldu zutenean ohartarazi zutela museo baten ondareak asko esaten duela bai museoaz, baita gizarteaz ere, eta bilduma horrek aukera ematen duela jabetzeko emakumezko artistek «historian zehar zailtasun gehiago» izan dituztela beren lanak sortzeko eta erakusteko. Museoa «hutsune horiek estaltzeko» lanean ari dela adierazi du Insaustik, eta, bide horretan, Valverderen erakusketarekin «beste urrats bat» egin dela iritzi dio.
‎Horretarako, halako sail bat beharrezkoa zela pentsatu genuen». Elvirak gehitu du «belaunaldi desberdinetako emakume sortzaileak lotzea» ere baduela xede bildumak, lehenagoko artisten lanen gainean sortuko dituztelako egungoek albumak, eta umeentzat ez ezik, helduentzat ere gozagarriak direla.
‎30 urtetik gorako bidean rol zoragarriak dantzatu ditut, eta beti konpainiek emandako opariak izan dira. Baina lehen aldiz ezagutu dugu orain zer den guk gure lana sortzea, lehen ideiatik geroko detaile guztietara. Dantzatzen duzun bakoitzean prozesu osoa duzu barruan, eta hori ederra da.
‎1960ko eta 1970eko hamarkadetako abangoardiako arkitektura pneumatikotik edan du Pregok lana sortzeko, baina, dioenez, eskultorearen ikuspegitik landu du gero erreferentzia hori. Zehaztu duenez, gainera, eskuz sortu ditu aretoetako tetraedro guztiak:
‎Horrek Seuratekin solasaldia erraztu zezakeelakoan. Eskuz egindako paper japoniar bat darabil artistak Bilbon ikusgai jarritako lanak sortzeko, eta kolore beltza nabarmentzen da haren gainean. Ilunago batzuetan, argiago besteetan, baina beti paperaren ezaugarriak ere kontuan hartuz.
‎Hauskortasunari kantatu dio Odolaren Mintzoa taldeak Hauskor disko berrian, eta, norbere beldurrak, zalantzak eta ahuleziak abiapuntu hartuta, zortzi abestiko lana sortu du laukoteak. Taldeak bereizgarri dituen gitarra soinu indartsuak entzun daitezke lan berrian, baina, hala ere, pop doinuak nabarmentzen dira abestietan.
‎Komikiaren zale eta bultzatzaile ez ezik, ikertzaile ere izan zen Gasca, eta, Buru Lan sortu aurretik, Cuto izeneko aldizkari teorikoa ere zuzendu zuen. Hiru zenbaki besterik ez zituzten atera —besteak beste, Jose Julian Bakedanok ere hartu zuen parte—, eta haietako baten azala —Supermanen aurpegia azaltzen dena— Ivan Zuluetak egin zuen, eta beste bat, berriz, Juan Carlos Egillorrek.
‎Gainera, azaldu zuen akordio hori ez dela aurrekoaren jarraipena, eraginkortasunean irabazteko garapena baizik. «Uemarekiko akordioak hizkuntza kudeaketako prozesuetan trakzio lana sortzen du, hobeak izatea eta neurri zehatzak martxan jartzea eskatzen digu, eta horrek eragin positibo ukaezina du zerbitzuaren kalitatean». Era berean, Eduardok adierazi zuen Kutxabanken helburua dela «arreta berezia jartzea eguneroko gauza txikietan, hala nola, bezeroei egin beharreko lehen agurrean, bulegoko kideen arteko elkarrizketetan eta online bankaren eta kutxazainen euskarazko erabileran».
‎Azalpena Aitor Gisasola lan medikuntzako espezialistarena da. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean dihardu, eta lanak sorturiko minbiziak detektatzeko programaz ari da. «Helburua kasu guztien berri izatea da, haien jatorria aztertu eta neurri egokiak hartzeko.
‎Hor hutsune handi bat dago: kasuen %90 ez dira jotzen lanak sorturikotzat. Oso aipagarria da hori».
2023
‎Oinarri on hori, eskolen arkitekturaz gain, bat dator gure proiektu pedagogikoarekin, eta indartu egiten dugu eskola guztietako langileen profesionaltasunarekin eta lan egokiarekin. Denok bat eginda gaude ehunka langileren lanak sortutako proiektu zoragarri honetan ez galtzeko, ezta atzerapausorik emateko ere.
‎Ostegunean argitara atera zen bideoa, eta mundu osoan ezagun egin den abestia da. Horrelako abesti edo lanak sortzeko, askotan sortzaileek buelta asko ematen dituzte, eta errima eta kopla nahiko landuak egiten dituzte. Abesti horretan errima oso agerikoak aurkitzen ditugu, eta zuzenean bere bikotekide ohiaren izena agertzen da.
‎Moujanek ez zuen babestu, eta unibertsitatean irakasle izateari utzi zion (gerora itzuliko bazen ere). Inge Matquim izengoitia hartuta, zientzia fikzioko lanak sortzen hasi zen.
‎Tamalez, Cheaitoren ustez, funts haiek ez zituzten sekula inbertitu ekonomia produktiboan, baizik eta etxe agentzien burbuilan. «Horrek, hain zuzen, eragotzi egiten zuen lana sortzea, eta Libano herrialde ahul bihurtu zuen, inportazioen oso mendekoa». The Policy Initiative think tank eko kide ere bada Cheaito; hain zuzen, talde hori krisi garaian sortua da, politiketan lehentasuntzat har ditzaten herritarren interesak.
‎Oihane Amantegik 2020 urtean argitaratu zuen lehendabiziko nobela laburra, Ibaiertzeko ipuina, eta orduan irakurlea harritu eta harrapatzeko baliagarri izan zitzaizkion zenbait ezaugarri errepikatu ditu, oraingoan ere, bigarren lana sortzeko: denboran eta espazioan urrun kokatzen den testuinguru ezagungarri bat, korapilatze gutxiko istorioa, estilo bizi eta adierazkorra.
‎Enpresen zerbitzuetan lanean ari diren hiru lagun, Isaak Elduaien (Seigos), Pierre Bastres (Mamia+ Antola) eta Aitor Albizua (Albizua Ingeniaritza) —”hiru profesional euskaldun eta euskaltzale”— elkartu dira Lanetik Lekora sortzeko. “After work” bat, lanetik landa euskaraz aritzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia