Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Bai; aldi batez ikusten segitu nian. Orduan lana ere utzi egin zian baina, auzoko etxe batean gordeta egon zuan". " Hik ba al dakik", galdetu zuen Xanek," Henrik Etxarten utzi zuen pakete baten berri?".
2001
‎Umoreak baizik ezin zintzaketen salba, edo agian kritikak, baina horretarako ere ez zarete gauza, serioegitzat hartzen duzue zeuen burua. Izan ere, horixe izan zen Leibnizbarrutiaren irakaspen interesgarrienetakoa; ez zela, ez bera eta ez bere lana ere, erabat seriotan hartu behar gaztigatzen zuen umore fin eta argigarri, argi eragile bat. Zuek ez duzue horrelakorik usaindu ere egiten, eta hamar mila kongresu eginik ere ez duzue usainduko.
2005
‎– Lan ere egiten diagu: goizetik arrats eta beti besteen meneko.
‎Egia esan, horrexek eusten nau Arizkunen, Leonekiko kezkak. Eta Lakoizketaren lanak ere bai.
‎Ebakuntza gelan betiko lo geratu izan banintz, ez neukake akidura ere sentitu beharrik. Ez neukake bizitzen jarraitzeko ahalegin txikienaren lanik ere. Ez neukake ezta hilda egotearen beraren albisterik ere.
2006
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren se... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
2007
‎Aholkulari lanak ere egiten ahal zituen jardunaldiei beha.
2009
‎– Bi mila euroko saria ematen dute Senegaldik Malagara etortzeko, hamaika eguneko periploa da, eta batzuentzat aurreneko aldia itsasoan dabiltzala. Hona heldu eta ez dute dokumenturik, lanik ere ez, zainetarik eritzen dira. Gainera, gordagietarik ateratzeko beldurrak zirikatzen ditu.
2010
‎O! Baina lan ere egin behar zuen; artikuluak idazten
2011
‎Bere ogibidearen apasionatua zen Patricia. Bizitzako arlo guztietan bezala, lanean ere metodikoa, zorrotza, txikikeria guztiak zaindu zale. Gauzak ongi ateratzea gustatzen zitzaion eta asko haserretzen zen gaizki ateratzen zirenean.
‎Hori miragarria ez bazen, zer dago miragarririk? Fontecharen lanean ere hori posible izatea desio zuen sarritan: bere bihotza eta bere birikak gelditzea une batez, ez besteek bere erraietan lan egin zezaten, jakina, baizik eta berak deskantsu hartzeko nolabait.
‎Yolandari begira, haren gizentasun ekuatortar zaparroa inoiz baino biziago zitzaiola, aste hartan etxea garbitu beharrik ez zeukala esan, eta horren ordez, liburu bat eskuratu zion, ozenki irakur ziezaion eskatuz. Ezustean harrapatu zuen eskaerak Yolanda, nola ez, eta une batez izutu ere egin zen, ezezkoa ematekotan bere nagusiaren perbertsio hari; bere lanak ere mugak zituela eta ez zegoela edozer egiteko prest otu zitzaion beharbada, liburu bat ozenki irakurtzeko eskatzen dizun pertsonak beste zein joera makur izan ote zitzakeen baloratu bitartean. Baina aspaldi ezagutzen zuen Fede, eta ez zion hari ageriko arriskurik ikusten.
2012
‎Astegun eta ordu berean agertzeak mutil belaxka haren ihes koldarra errazten bazuen, ez zuen Poliziaren lana ere zailduko, inoiz Kyotorako bidea ikasten bazuten.
‎egin zidaten. Noizbehinkako lanak ere aitortuta!
2013
‎Fundamenturik ez zuen ordea. Etxeko lanetarako ere ez. Garbiketak egin behar zirela eta, harekin kasaila izaten zen beti.
‎Erotu egin ginen, bada, pozez erotu, bereziki Flavius, helburuak gertu ikusten baitzituen, nahi zuena baino gehiago lortuko zuela uste zuen orain: guda hura irabazteak ekarriko zionaz gain, nik egindako lanak ere laguntzen zuela ondotxo ohartzen zen, inoiz eskertu ez bazidan ere. Nik ez nuen aukerarik galtzen tribunoari nire maite maltzurraren ahalmenak goresteko; bere fideltasuna, prestutasuna eta umiltasuna aipatzen nizkion, neure buruari ere sinetsarazi nahian.
‎Ez zuten etxean onartuko egoera hartan. Maistra lanetik ere bota egingo zuten.
2014
‎Hendaiako kaleak garbiak ziren, ez zegoen koiperik, ez zegoen zaratarik. Irun bizitzeko tokia zen, baina baita lanerakoa ere. Gainera kromoak, kanikak, miniaturazko autoak eta tankerakoak erosteko denda mordoa zegoen Irunen.
‎Ematen du horretarako direla balada asko, erromantzeak, sagak. Bistan da beti kontatu izan dela indarkeria, erakarri egiten gaituela, indarkeriak, sexuak, heriotzak, jolasak, jolasa heriotzaren kontra, baina orain askozaz hurbilagokoa iruditzen zitzaion Ireneri, pantaila propioan ikus zitekeelako, ahalegin handiegirik egin gabe, Irene Arriasek aldian aldian ikusten zuen moduan, etxeko ordenagailuan, lanekoan ere bai.
‎Kontatu zuten amaetxeko ama batzuk seme alaben gainean etzaten zirela, umeak babesteko, lorategian, baina ama altxatzen zutela milizianoek, umea aihotzaz hil, amaren aurrean, ama gero. Esaten du Valérie Nyirarudodok, bizirik geratu zen bost horietako batek, ume txikienekin, bularreko umeekin, lanik ere ez zutela hartzen milizianoek, ez zutela batzuetan aihotza ere erabiltzen, hormen kontra kolpatzen zituztela, edo gorpuak pilatuta zeuden lekuetara bota, urrunetik, bizirik.
2016
‎Antolatzen ziren ekintzetan parte hartzen zuten, zirela euskal dantza saioak, zirela pilota partidak, dena delakoa. Ikerne, bestalde, lanean ere hasia zen, idazkari gisa Mobil Oil konpainian, eta soldatak ematen duen konfiantzarekin batera hasi zen bizitzen gaztaroko urte zoroak, non gauza guztien gainetik agintzen duen maitasunak.
‎Bere irudia estatu gizon batena zen, gizon lasai eta zuhurrarena. Pentsatu zen bera izan zitekeela Francoren aurka zeuden alderdien artean zubi egin zezakeen gizona –bitartekari lana ere egina zuen elkarri muturka ari ziren lider errepublikazaleen aurrean, esan nahi baita Prietoren eta Azañaren artean–, eta amerikarrek bere izena ere hartu zuten gogoan balizko Espainiako presidente izateko. Agirreren profila aldatuz zihoan New Yorken egin zituen adiskidantza berrien eraginez.
‎Gezala liluratuta geratu zen Sonia Delaunay margolari ukrainarrak 1919an Bilbon egin zuen bakarkako erakusketarekin. Bere bigarren bakarkako erakustaldia zen hura, hiru urte lehenago Stockholmen atondutakoa eta gero, nahiz eta kontu honekin nahasmen pixka bat baden, iturri batzuen arabera senarraren lanak ere bazeudelako Bilbon ikusgai. Eta tamalez, luzaroan, kritikarientzat Robert zen margolaria, eta Sonia “dekoratzailea”.
‎Bestean, Manu Sota bera, Gabriel Olaizola abesbatzako zuzendaria, Enrique Jorda Gallastegi orkestra gidaria –denak frakez– eta Txomin Letamendi –oraindik alkandora gorriarekin– agertokiaren atzealdean daude azken xehetasunak lotzen. Jendaurrean irakurri behar duen testua errepasatzen ari da Sota, berak idazten baitzituen gidoiak, eta narratzaile lanak ere egiten zituen, ikuskizuneko ekitaldi batetik bestera dauden tarteetan azalpenak emanez. Atzealdean dantzariak ikusiko dituzu, taulara irteteko prest, jantzi zuriekin.
2017
‎– Lan ere egin diagu.
2018
‎Ura leporaino nuen eta ezin nuen gehiago” azaldu du Jeanne Rolandek. Borondatez egiten diren lanek ere denbora etsai dutela aipatu digu Gurrutxagak, bere kasuan bi bider, denbora mugatua zuelako eta elkarrizketatu posibleak pixkanaka hiltzen ari zirelako: “Denbora falta… Egunak 24 ordu ditu, eta jan ere egin behar da, eta honek ez du jaten ematen.
2019
‎Ez legoke sobran bezeroarentzako gida liburuxkan bere ezaugarriak azalduko balitu; alegia, Japoniako antzezle mota bat dela eta laguntzaile lanak egiten dituela. Obra antzeztu bitartean, behar duen guztia ematen dio antzezleari, agertokian egiten diren aldaketak bere ardurapean daude; eta hitzemaile lanak ere egiten ditu egokitzen zaionean.
2020
‎Material ugari aurkitu omen zuen perituak, besteak beste, zenbait margolariren obra ezezagun batzuk, ez munta handikoak, egileen obra ezaguna gailentzen ez zutenak edo ezer berririk ez zekartenak, pintore haien obran espezialista zirenen zirkulu txikitik kanpo inoren interesa pizteko gai ez zirenak. Obra haiekin batera, ordea, ba omen zeuden ordura arte ezezaguna zen pintore baten lanak ere, Vicenzo Vicenzirenak, ikusi zituzten lehenek harrigarritzat jo zituztenak.
‎Ez da erraza, behintzat! Eta ni gerrarako nengoen lanean ere! Baina besteak, Ixabelek, esan nahi dut, ezetz, ameto emateko, jaisteko galtzak patronalaren aurrean, seme alabengatik eskatzen zidala, bizi egin behar genuela...
‎Guk ez genuen horretan buruhausterik izan. Umea izan aurretik lan ordutegi osoa, eta gehiago ere bai, edo hiru, edo lau lan ordutegi betetzeko adina lan ere bai...
‎Burua ere lanera eraman behar dela leporatu zidan atzo! Eta burua etxean uzten banuen, lana ere etxera ekartzeko!
2021
‎Notario lana ere bada kritikariarena. Norentzat idazten dut?
‎Neuretzako eta haientzako azken kontsolamendu gisa. Notario lana ere bada nirea. Hileta lana.
‎Erantzuteko lanik ere ez duzu hartu. Desairez begiratu diozu.
‎Etxeratu ginenean, beste bizimodu bat hasi zen. Eskolak online ziren, baita gure lana ere. Bakoitza ume bati laguntzen egoten zen.
2022
Lanean zehar ere aipatu da, baina eraldaketa posible baten testuinguruan ez dira gutxi izan aldaketa ematen ari den edo ez neurtzeko batzordeetako emakumeen ehunekoa erabiltzea ezeren berme ez dela adierazi dutenak:
‎Jarduera horiek gastronomia hutsa gainditzen dute, beren lan espezializatuarekin eta antolatzeko moduarekin panorama kulturalaren eta herrien bizi erritmoen eraikuntzan parte hartuz, haien idiosinkrasian eraginez. Artisautza lanak ere nabarmentzen dira. Gaur egun, kalitate handiko gaien sorkuntza horiek (artisautza, gastronomia…), kultur ekarpenaz gaindi, errentagarriak diren jarduera ekonomiko berriekin lotzeko aukera irekitzen da.
2023
‎Oraindik asko falta zaigun arren, denborarekin zaborrari dagokionez kontzientzia pixka bat lortu dugu. Ba gure lanarekin ere txip aldaketa gertatu behar da: gauza batzuk ezin ditugu gehiago onartu.
‎Handik urte batzuetara, Keuk, Hozkailua lanean ere parte hartuko zuen. Gitarra sartu zuen oso modu elegantean.
‎Amak esaten dit jada inork ez dituela bere brodatuak aintzat hartzen. Jada ez duela enkargurik, ezta lanik ere. Ez painelurik, ez izararik, ezer ez.
‎Kitzikazan/ k antzerki taldearen esperientziatik aparte, Mattinek beste hainbat antzerki lan ere idatziak ditu, baita bere anaia Gillaume Irigoienek ere. Urteetan Iparraldeko orena euskal telebistako aurpegi ezaguna izan zenak esku ona omen dauka nik zoritxarrez ikusi izan ez dudan antzerkia idazteko.
‎Are gehiago, hiru urtean behin elkartuko ginen hiru taldeak elkarrekin sorkuntzak plazaratzeko. Euskal Herri osoan aritu ginen, eta hurrengo lanak ere etorri ziren: Francoren bilobari gutuna eta Zaldi urdina.
‎Antzerki antropologia ere ez da aktorearen erreferentzia bakarra. Egungo aktoreok zenbat eta teknika gehiago jorratu, taula gaineko lana ere aberatsagoa izango da. Bere presentzia eszenikoak, bere bios eszenikoak, indar berezi bat izango du.
‎Gaitzerdik, ikerketaren filosofia ardatz, teatro pedagogikoan oinarritutako lanak sortu ditu, performanceak, happeningak, teatro monografikoa, ekintza zuzeneko teatroa eta baita bideoklip eta muntaketetan kolaborazio eszeniko eta sormenezko lanak ere (esate batera, “Serrería”, “Aria plástica” eta “Irudiak”).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia