Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Oraindik ikusteke dago zer gertatuko den. Gaia nahiko geldi dago eta hasieran jarritako epeak ez dira betetzen ari, beraz lanak atzeratuta doaz. Oraindik ez dakigu zenbat diru egongo den, gure ingurune babestuak kontserbatzeko.
2003
‎Berehala konturatu zen, ordea, haginak garbitu behar zituela eta dutxa hartu. Kolpe batean gogoratu zituen betekizun bi horiek, gainera, eta apur bat angustiatu zen, arratsaldeko lanak atzeratuko zizkiolako horrek. Angustiatu zen ez ziolako astirik emango benetan egin nahi zituen gauzak egiteko.
2006
‎Arrueren hitzetan," auzotarrek itxaropena galduta daukate, hauteskundeak heltzen direnean pasonibela lurperatuko dutela diotelako jeltzaleek eta, horiek pasata, oroitzapenen kutxan gordetzen dute". " Iñaki Zarraoa alkatea lanak atzeratzeko eskubiderik ez dagoela esaten ikustea gustatuko litzaidake, beraien alderdikideak direlako Getxo udalerriko auzotarrei iseka egiten ari zaizkienak".
2007
‎Nahiz eta operadore txinatarrek hitz eman urtarrilaren 15ean atzerriko webguneekin komunikazio normala izango zutela, badirudi ozeanoko kableak konpontzeko lanek uste baino gehiago iraungo dutela. Eguraldi txarrak, itsas hondoaren berezko izaerak eta kalteen norainokoa hasiera batean gutxietsi izanak, konponketa lanak atzeratu ditu, adierazi zuten China Netcom ek. Txina Telecom ek gaineratu zuenez, ozeanoan zeharreko sareen banaketa trinkoa eta intrintsekoa da konponketak atzeratu dituen beste elementu bat.
‎Hezkuntza kapituluan (eskola errendimendua eta ikasketak bertan behera uztea), ez da 15 postutik pasatzen, ilaran, Grezia, Erresuma Batua, Italia eta Portugalen ondoan. Hezkuntza esparruan, besteak beste, 15 urteko eskola errendimendua, 15 eta 19 urte bitarteko gazte eskolatuen ehunekoa edo ikasketak utzi eta prestakuntzarik edo lanik ez duten gazteen ehunekoa, Espainiako haurrek lanik atzeratuena betetzen dute aztertutako dimentsio guztietan. Espainia, hegoaldeko Europako gainerako herrialdeekin batera, azken postuetan dago maila akademikoan, irakurketan, matematikan eta zientzietan.
2008
‎(22:57:00) Eskolako lanekin atzeratzen banaiz amak errieta egiten dit. Ez dit entzuten, jo egiten nau.
‎Jende baketsua. Ikusgarriak izatea bilatzen dute batzarraren lanak atzeratuz, boikotatuz edota ekidinez.
‎Udaleko Hirigintza Sailetik azaldu dutenez, Candy Hoover eta Irizar Zerrategia dira lan horren kargu egingo direnak: " Gauza bat dela, bestea dela, enpresok hor kokatzeagatik egin beharreko urbanizazio lanak atzeratzen joan izan dira, baina dagoeneko ekin diete lanei", azaldu dute Hirigintza Sailetik.Errepidea egokitu, espaloiak egin, argiztapena jarri... ingurua erabat txukunduko dute eta 400.000 euro inguruko aurrekontua dute. Inguruko auzotarrek –San Martin, Agarre, Surra... – eskertu egingo dituzten lanak dira, baina baita gainerako herritarrek ere.
2009
‎Luiziak eragindako kalteen konponketak Arrasate Eskoriatza zatia amaitzeko lanak atzeratuko ditu, hasieran iragarritakoa baino bi hilabete gehiago. Horregatik, ekainean irekitzea espero dute.
‎Eta iritsi zen ostirala, eta osasuntsu jaiki zen; jaiki baino lehen, haatik, ohean egon zen minutu batzuetan, begiak itxi eta ireki, ireki eta itxi, zalantza batek hartua bezala: izan zitekeen zalantza existentzial bat, edo izan zitekeen askoz ere kontu hurbilagoko bat, Adaren kasuan gertaerrazagoa zena, Adak ez baitzekien, esaterako, koruko saiora joango ote zen ez ote zen; lan atzeratua zuen, alde batetik, saiora joateko eragozpen, bezeroei ezin baitzien huts egin, haiekiko errespetua galdu ezean, baina, bestetik, zergatik izan behar zuen bere buruarekin hain estua, baldin eta enkarguak entregatzeko epean behin, bizitzan behin, luzatzen bazen?; aitzakia bikaina zuen, bestalde:
‎Yariv Oppenheimerrek, salaketa jarri duen Shalom Akhsav erakundearen ordezkariak, Benjamin Netanyahuren politika kritikatu du: Eraikuntza lanak atzeratzea komunikabideei begirako albiste bat besterik ez da, errealitatearekin ez du zerikusirik.
‎Eta iritsi zen ostirala, eta osasuntsu jaiki zen; jaiki baino lehen, haatik, ohean egon zen minutu batzuetan, begiak itxi eta ireki, ireki eta itxi, zalantza batek hartua bezala: izan zitekeen zalantza existentzial bat, edo izan zitekeen askoz ere kontu hurbilagoko bat, Adaren kasuan gertaerrazagoa zena, Adak ez baitzekien, esaterako, koruko saiora joango ote zen ez ote zen; lan atzeratua zuen, alde batetik, saiora joateko eragozpen, bezeroei ezin baitzien huts egin, haiekiko errespetua galdu ezean, baina, bestetik, zergatik izan behar zuen bere buruarekin hain estua, baldin eta enkarguak entregatzeko epean behin –bizitzan behin– luzatzen bazen?; aitzakia bikaina zuen, bestalde: ez al zen, bada, gaixo egon, 39ºko sukarrarekin?; esan nahi baita Adak Txarorekin egoteko irrika bizia zuela, liburuaz hitz egiteko ez ezik –liburua bukatzeko, ehun bat orri falta ziztzaizkion, astebururako utz zitzakeenak–, Maria Bibianarekin gertatu zitzaiona kontatzeko ere; irudikatu ere, irudika zezakeen harekiko elkarrizketa:
2010
‎Kanadarrak 2009 amaierarako kaleratu nahi zuen lana atzeratzen joan da baina badirudi udarako esku artean izango dugula: Pink crust.
‎Sailak berak, gero, Núñez eta Juan Antonio Quirós izendatu zituen bere ordezkariak. . Azkaratek esan zion Gili lanak atzeratzeko amarrutan ari zela, adierazi du batzordean koordinazio lanak egin zituen Agustin Otsoa Eribekok,, eta berak erantzuten zuen ezetz, gauzak biltzen ari zela, ez ziola denborarik ematen, gauza asko zituela egiteko?
‎lan gatazken ugaltzea, jurisdikzioz kanpoko tekniken erabilera urria, eta demandak «zortea frogatzeko» aurkezteko joera. Gehiegizko lan zama horren ondorioz, lan magistratuen lana atzeratu egiten da, eta hortik eratortzen diren kostuei geroago helduko zaie. Horren harira, puntu horretan bide jurisdikzionala arintzeko beharra azpimarratu nahi da, horretarako ezinbeztekoa izanik, ez hainbeste baliabide material eta pertsonalak areagotzea, ezpada bide estrajurisdikzionala berehala indartzea.
‎Lehenengo bi karien gainean, bigarrena lehenengoaren fruitu dela azpimarratu behar da: auzitegiek ezin diete heltzen zaizkien kasu guztiei erantzun, eta horrek beren lana atzeratzen du. Horren aurrean, beste behin, gogoratu behar da, gatazka gizartearen parte dela.
‎Ez da komeni ordu gehiegi edo gauez lan egitea beste lanaldi bat libratzeko. Halaber, ez da “prokrastinazio” deritzonaren akatsean erori behar, hau da, lana atzeratzeko joeran. Lana aurrera atera eta ahalik eta etekin handiena atera nahi bada, oso zorrotza izan behar da, eta lo orduak eta lanean emandako orduak errespetatu behar dira.
‎Egia da, aspaldian, laurdenka laurdenka, ilargi laurdenen kariaz besterik ez dudala idatzi mendiko behatoki aparteko honetatik. Laster zuzenduko naizelakoan, hala egitea agintzen dizuet, lan atzeratuen metatxo hauek ondu eta ganbararatu ahala.
‎Mision Catolica, gisa hartako lehenengo m oldiztegi industriala zen Marokon. Inprenta La Purisimako komentutik Espiritu Sa ntuko berrira trasladatzen ari zenez gero, m oldiztegi lana atzeratu egin zen.
‎Jose Blanco Sustapen ministroak onartu du AHTaren lanak atzera daitezkeela, baina gehienez urtebetez
2011
‎GERMAN. Kafe bat hartzeagatik ez zaizu lana atzeratuko. Eta nik ere hitz egin nahi dut zurekin.
‎Zenbat aldiz nahi izan dudan idatzitakoen arbela zapi bustiz xukatu, arbeleko hitz anpuak eta data guztien gehiegikeria ezesanera eraman, egitasmoak, lan atzeratuak, xede erraldoiak edo ttipiak, betebehar enbazogarriak beti azkenean. Zenbait aldiz nahi izan dudan agorrileko arratsalde euritsuari so lokartu ideiak, irudiak, argudioak ezabatuz, ziurtasun gabeko fantasietan galdu edo ametsaren atarietan amore eman desizatearen erorialdi baketsuei.
‎Ez dago denboran luze irauten duen castillejorik. Lantzean behin, lanak atzeratuz gero... baina besterik ez. Farmakoekin errealitatera itzularazten zaio gaixoari.
2012
‎Ondorio larriena bizilagunentzatKoordinazio falta honek PSE EEren ustetan" oso ondorio larria" ekarriko du. Babes ofizialeko etxebizitzen bizigarritasun baimena lanak atzeratzeagatik urtarrila baino lehen eskuratzea ia ezinezkoa izango da eta etxe hauen jabeek BEZ aren igoera dela eta, %4tik %10era, 6.000 euro gehiago ordaindu dituzte euren etxeak eskuratu ahal izateko" hau oso larria da, uztailean lanak martxan jarri izan balira bizilagunek ez lukete gain koste hau hartu behar". Bestalde parte hartze prozesuen aldeko direla azaldu dute PSE EEko ordezkariek baina" prozesuaren inguruan galdetuta, alkateak ez zigun erantzun argirik eman, zeini galdetuko zaio?
‎Josuk ez ditu inoiz zenbaki ezezagunen dei galduak erantzuten, eta hala egin du oraingo honetan ere, baina eguerditik hasita lau edo bost aldiz deitu diote telefono horretatik. Ia guztietan komunean harrapatu duenez, ez du erantzun, eta azkenean ordenagailuan lan atzeratu bat egiten ari dela telefonoa berriro joka hasi denean, logurak inorekin hitz egiteko kemena higatu dionean, hartzea erabaki du.
2013
‎Eguraldia lanak atzeratzen
‎Alabaina, lanak nahi baino gehiago atzeratzen ziren, jabe batzuk desjabetze, partzelazio eta eraikitzearen kontra zeudelako, beren ondasuna galtzen ari zirelakoan, edo etxe gabeziaren aurrean lursail preziatuen gainean espekulazioan hasi eta etekin handiagoa ateratzearen zain zeudelako. Eta 1941ean beren eskubideen defentsan «Jabegoaren defentsarako toki junta» (Junta Local de Defensa de la Propiedad) osatu zuten zenbait (47) etxejabek eta industria jabek109 Regiones Devastadas eko zuzendariak 1944an El Diario Vasco egunkarian eginiko elkarrizketan azaldu zuen lanak atzeratzen zirela askok beren eta beren lagunen interesak interesen orokorren gainean gainjartzen zituztelako110.
‎Beste kasu batzuetan, armazoi eta solairua hormigoizkoa izan beharrean, egurrezkoa egin zen, edota hondakinetakoak berrerabili ziren, Eibarren maiz gertatu zen bezala. Egoera hori saihesteko Regiones Devastadas ek Eibar eta Gernikan materialak pilatzeko biltegiak ireki zituen, eta Eibarko Udalak biltegi propioa irekitzearekin batera48, materialen hornitze lehiaketak antolatu zituen eraikitzaile batzuek merkatu librean lortutakoak bereganatzeko49 Materialak modu ofizialean lortzea prozedura geldoa eta ez oso ziurra baitzen, beti lanak atzeratzen zituena.
‎Ur horren guztiaren eragin entzunena izan ziren, baina hori baino ondorio gehiago dago: izan ere, ortuko lana atzeratu egin du eguraldi horrek eta, ondorioz, bailarako nekazariek ezin izan dituzte gura besteko lanak egin ez eta gura zuten generoa landatu.
‎Orain bertan lanak atzeratuta etorri arren, ezin da esan aurtengo uzta nolakoa izango den: " Aurten oraindik egin dezake beste urte batzuetan moduan.
‎Baina, negutegiarekin edo negutegi barik, baserritarrak" gora eta behera begira" bizi direla esaten du Perez de Arenazak. Neguko eguraldiak lana atzeratu diela onartzen digu: " Beharbada aurten patata maiatzean sartuko dugu.
2014
‎Omsk hiriaz jabetuak ziren zaldizko eta oinezko gerlari haiek. Ivan Ogareffek ezin izan zuen azpian hartu goiko hiria, non, ez da ahaztu behar, gobernadorea eta goarnizioa babestu ziren, baina, hala ere, aurrera jarraitzera deliberatu zuen, ez baitzuen nahi ekialdeko Siberia konkistatzeko egin beharreko lanak atzeratzerik. Omsken soldadu talde nahiko ugaria utzi zuen, hortaz.
‎Eusko Jaurlaritzak Zubietako hondakinen tratamendu plantari ukaturiko ingurumen baimen bateratuaz zuten iritzia plazaratu dute eguerdian, Eguzkik, Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak eta Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak. Gogoan izan, Jaurlaritzak Zubietan eraiki asmo dagoen plantari baimena luzatzea ukatu diola eta horrek, azpiegituron lanak atzeratzea eragingo du. Urtebetez behintzat bai, Donostiako Udalean aipatu hiru eragileetako ordezkariek eginiko agerraldian adierazi dutenez.
2015
‎Errepublikak ere aurrera jarraitu zuen lanekin, baina zatirik konplexueneko lanak atzeratuz joan ziren aurrekontua tarteko, Gerra Zibilak proiektu osoa erabat gerarazi zuen arte. Gerra amaituta, Francoren diktadurak Burgos eta Kantabria lotzeko lanari ekin zion.
‎–Barkatu hi, eskua altxatu nuen, kaskoa kentzearekin batera aurpegia aldatzen saiatzen nintzen bitartean?. Barnetegian lana atzeratu egin zaidak ustekabean.
‎Hainbeste joan etorrirekin lan atzeratua zuen Markelek eta afalostean ere tailerrean aritzen zen gau askotan. Alertze ohol batzuk neurrira egokitzen ari zela, bere alaba sartu zen eta berak ez zuen entzun.
‎Horiek guztiak Nafarroak ordainduko ditu bakar bakarrik". Kritikoek iragarri bezala, lanen atzeratzea eragin zuen krisiak —Cadreita Villafranca azpi zatia besterik ez da eraiki—, baina Nafarroak milioiak gastatzen segitu du hala ere.
2017
‎Berez arratsaldean lehenago ziren hastekoak armak indargabetzen, baina Poliziaren presentzia zela-eta egoera aztertu eta lanak atzeratu egin zituzten, eta Berhokoirigoin Kanbotik itzultzean ekingo zioten lanari Etxeberrik, Bergouignanek eta hirurek. Baina Molleren eta Berhokoirigoinen Kanboko buelta asko luzatu zen, Tubiana ez baitzuten aurkitu hitzorduan.
‎Besteak beste, langileak salatzen du Lanbidek ez dituela errespetatu aurkeztutako errekurtsoak tramitatzeko epeak eta horrek lau hilabetez luzatu duela afera. Horretaz gain, aurretiazko hitzorduen eragirkotasun faltak familien lana atzeratzen duela, eta dokumentuak, alegazioak eta errekurtsoak aurkezteko etengabeko traba eta zailtasunak salatu ditu Barakaldoko gazteak.
‎egitasmoak, lan atzeratuak, xede erraldoiak
2018
‎Urte hartako abuztuan, hiriak ekitaldi publiko bat egin zuen eraispen lanak hasi izana ospatzeko. Dena den, lurren jabeak Zabalgunea eraikitzearen kontrakoak zirenez, lanak atzeratu ziren.
‎Ez hasi ur eske, lana atzeratzen du horrek!
‎Zornotzakoak aste bi geroago irekiko ditu ateak. Neguko euriteetan lur jausi bat gertatu zen eta horrek lanak atzeratu zituen. Hile eta erdiko atzerapena murriztea lortu dute eta, alde horretatik, langileen lana txalotu du Andoni Agirrebeitia alkateak aldagela berrien aurkezpen ekitaldian.
2020
‎Konpainiek ez dute itxiera lanetarako aski diru gorde eta, ondorioz, legeak eskatzen dituen garbiketa lanen kosteak administrazioari etorriko zaizkio… eta ororen buru, zerga bidez pagatu dituzten herritarrei. Kutsadura ezabatzeko lanak atzeratzen direnez alde batera utzita ingurumenari eta askori egindako kalte asko erremediatu direnak hurbil bizi diren komunitateek nozitu behar dituzte abandonatutako iturri eta gainerako instalazioei darien metanoa klimarentzako karbono dioxidoa baino askoz kaltegarriagoa dena eta gainerako kutsagaiak.
‎Zehazki, martxoaren 20rako lanen bukaerako egiaztagiria egina egon behar luke. Baina pandemiak azkeneko lanak atzeratu ditu. Alkateak argitu digunez," tunelean argindarra jartzea falta da oraindik eta ez dakigu Turismo Departamentuak noiz jarriko duen martxan".
‎VISESAk Aldapeta urbanizatzeko eta eraikitzeko proiektua Altuna y Uria S.A. k eta Sacyr Construcciones S.A. k osatutako ABEE ari esleitu zion, 6.768.597 euroko aurrekontuarekin (BEZ gabe), eta 26 hilabeteko epearekin. Lanak joan den ekainerako amaituta egon zitezkeela aurreikusten zen baina COVID eragindako pandemia egoerak lanak atzeratzea ekarri du eta, dena aurreikusitakoaren arabera badoa, 2020 urtearen amaierarako amaitzea espero da.
‎Ohitura jakinak ditu eta salbuespena litzateke beranduago erretiratzea. Ordu horretarako Luisa bere gelan egon ohi da, haurrak lotaratu ondoren, premiazko lan atzeraturik ez badu behintzat. Matildek maite du gaueko isiltasuna eta bakardadea.
‎–Ezin dugu lana atzeratu. Gogoratu:
‎Listua irensten du eta eztarriak min ematen dio, estuaren estuz. Connellek unibertsitateko lan atzeratu bat entregatuko balio bezala hartzen ditu emakumeak orriak, eta irribarre ganoragabe alaitsu bat egiten dio. Eskerrik asko, esaten dio.
2021
‎Lan horiek eragina dute Topo deitzen diogunean, geltoki berri bat egingo delako. Inguru hori eraberritu egingo da, urbanizatuz; metroaren lanek atzeratu egin dituzte estadioaren kanpoaldea amaitzeko lanak.
‎Endesaren eta Iberdrolaren desadostasunak izan ziren, eta CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 2031 arte funtzionatzeko baimena emateko prest egon arren, Espainiako orduko gobernuak, PPren esku, zentrala behin betiko ixtea erabaki zuen 2017an. Hura eraisteko lanak atzeratzen ari dira, baina 2022an dira horretan hastekoak.
‎Berritze lanak atzeratu egin dira Frantziako filmoteka edo benetako antzerkia bezalakoa izango da?
2022
‎PERTSONAL FALTAK OINARRIZKO LANAK ATZERATZEA DAKARRELA DIOTE –GARBITASUNA... –
2023
‎Litekeena da Donostiako metroaren lanek gainkostu gehiago izatea, eta metroa egiteko ardura duen ETS Euskal Trenbide Sareak onartu du «astiro» doazela zulaketa lanak, atzo EH Bilduk deitutako udal batzordean esan zutenez. Hain zuzen, Kontxako eremuaren azpian dabiltza orain zulaketa lanak egiten, eta hondartza ondoko baldintza geologikoek lanak atzeratuko dituzte; zehazki, enpresako ordezkariek esan dute 2025eko udarako aurreikusten dutela obra bukatuta egotea —hasieran lehenengo sei hilabeterako aurreikusten zen— «Hilabetero sei metro» zulatzen dituztela argitu dute. Oposizioko alderdiak haserre agertu dira; izan ere, atzerapen horiek gainkostuak eragingo dituztela salatu du EH Bilduk, esaterako.
‎–Baliteke. Jesusek eskatu zidan beste lanak atzeratu eta zuloa ixteko lehenago. Egin beharrekoa egina zukeen ordurako.
‎Ostiralean etxeko lan atzeratu guztiak eginak nituenez, larunbatean, esnatu bezain azkar, aspertzen hasi nintzen. Ostiral arratsaldean lanera deitu, eta itzultzeko prest nengoela esan nien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia