Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2008
‎Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak gogoratu du abuztuan langabezia igotzea «urtero gertatzen den joera ziklikoa» dela. Are gehiago, aurreko urteetako abuztuetako datuekin alderatuta aurtengoa «positiboa» dela esan du sailburuak.
‎Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 1936 eta 1942 artean desagertutako milaka pertsonari buruzko ikerketa bukatzean, egon ziren hilketak egiaztatu ostean, pauso bat gehiago emateko eskatu du Joseba Azkarragak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak. Ikerketak krimen horien egileen erantzukizuna zehaztera heldu behar duela gaineratu du, egileak zigortzeko aukera izan edo ez.
‎Euskal Autonomia Erkidegoan, familia barruko indarkerian inputatutakoen %13k berriz egiten dute delitua. Hori adierazi zuen atzo Joseba Azkarragak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak. Eusko Jaurlaritza Familia barruko indarkerian berrerortzeari eta indarkeria horren analisi kriminologikoari buruzko azterlana izeneko ikerketa aurkeztu dute azken bi egunotan.
‎Ona izango da, baita ere, gogoratzea eta eskatzea eman daitezela aurrerapausoak, duela urtebete baino gehiago, lan eta gizarte harremanen eredu gisa aipatzen genituen Danimarkako eta Ipar Europako beste herri batzuen esperientziak malgusegurtasuna markatutako bidetik. Ez al da hauxe une egokia izango norabide horretan sozialki aurrera egiteko?
‎Horrez gain, eraso egin dieten emakumeak lanean eta gizartean txertatzeko neurriak aurkeztu ditu De la Vegak. Langabetuen bulegoetan izen emanda dauden eta erasoak jaso dituzten emakumeek arreta eta zerbitzu bereziak jasoko dituzte.
‎Eremuari erreparatuz gero, Bilboko eskualdean eta Ezkerraldean daude pobrezia maila altuenak. Hala jaso dute lau urtetik behin Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak pobreziari eta gizarte desberdintasunei buruz egiten duen inkestan.
‎Oinarrizko beharrak bete ezin dituztenak 88.643 dira populazioaren %4, 1, duela lau urte baino ia 15.000 lagun gehiago. Igoera hori handia dela aitortu arren, inkestako emaitzekin baikor agertu da Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua. Ahalegin publikoari esker, pobrezia larriko tasa baxuena duten herrialdeen artean dago Euskal Autonomia Erkidegoa, adierazi zuen, atzo, inkestaren aurkezpenean.
‎Orain arte onartu eta aurkeztu diren enpleguaren erregulaziorako eskaeren berri eman zuen atzo Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak. Oro har, erregulazio eskaerak soilik %6 handitu dira, eta pairatu dituzten langileak, berriz, %42 handitu dira EAEn
‎14 eta 18 urte arteko 642 adingabek EAEko Gazte Justiziaren Zerbitzuak agindutako epai irmoak bete behar izan zituzten. Kopuru hori txikia dela azpimarratu du Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak. Azkarragaren ustez, datu horrek gezurtatu egiten du gazte justiziaren alorreko zigorgabetasunaren irudi faltsua.
2009
‎Sindikatuak berak adierazi duenez, ia 600 lagunek parte hartu dute gaur hasiko den kongresuan, 480 ordezkari sindikalek eta beste ehun gonbidatuk. Han izango dira, besteak beste, Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua eta Juan Jose Loroño sailburuordea, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.
‎Negoziazio epea agortuta, datorren asteko astelehen edo asteartean jakinarazpen ofiziala igorriko dio enpresak Lan Agintaritzari. Organo horrek bi aste izango ditu kaleratzea aztertu eta erabakia hartzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan agintaritza Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eskumena da, eta, eskaerari ezetz esateak taldearen geroa kolokan jarriko lukeela ohartarazi dio Cegasak Eusko Jaurlaritzari.
‎Donostiako Belartza Gizarteratze enpresen zentroari bisita egin dio EAko hautagaiak, Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu eta Bizkaiko zerrendaburuarekin, eta Jesus Mari Larrazabal Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera. Gizarte larrialdietarako laguntzak eta soldaten zein pentsioen osagarriak bazterketaren aurka borrokatzeko tresna garrantzitsuak dira, baina ez dira nahikoak, Ziarretaren irudiko.
‎Elkarguneetan elkarlanean aritzea proposatu dio PSE EEk EBri. Askatasuna, ekonomia, lana eta gizarte gaietan EBrekin akordioak egiteko nahia azaldu du. Aukera horretan sakontzeko borondatea badagoela-eta, pozik azaldu da alderdi sozialista.
‎Izan ere, politikariak kapitalismoaren kudeatzaile publikoak baitira, eta diru publikoa, lan eta gizarte legedia eta segurtasun eta ordena publikoko erakundeak erabiltzen dituzte sistema indartzeko. Krisi honetan, betiko nagusiei zerbitzatzen ari zaizkie; kapitalari modua eman diote krisian etekin ekonomiko eta finantzarioa ateratzeko eta, hartara, eskulana are gehiago menperatzeko eta Ongizate Estatua desegiteko, klase borrokaren eta sozialismoaren 1945eko aurrerakadaren fruitu hori.
‎Gainera, diote atzerritarrei ez diela aukerarik ematen egoera erregularizatzeko. Hartara, betikotu egiten du lanean eta gizartean duten prekarietatea, eta ikusezin egiten ditu.
‎Blanca Urgell EHUko Hizkuntzaren Historia irakasleak Iruña Veleiako idazkunei buruzko hitzaldia eman zuen herenegun Iruñean. Bertan, datorren Kultura sailburua izango omen denak hizkuntzalarien lana eta gizarte zientzien izen ona defenditu zuen.
‎Oraingo hautagaia, Sabin Intxaurraga (1949, Zeanuri), EAko kide historikoa da. 1999tik 2001era Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izan zen eta 2001etik 2005era Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua.
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Enplegu Legea prestatu eta aurrera ateratzeko konpromisoa iragarri du Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak. Aurreko legealditik zintzilik geratu zen proiektuari berriro heldu baino lehen, ordea, enplegu politika aktiboen eskumena jaso dela zehaztu du.
‎Eguerdiko hamabietan eratuko dute elkarrizketarako mahaia. Lehendakaritzan elkartuko dira Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta, Euskadiko CCOOko idazkari nagusi Unai Sordo, UGT Euskadiko buruzagi Damaso Casado eta Confebask patronaleko presidente Miguel Lazpiur.
‎Duela gutxi agertu da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako sailburu andrea, Eusko Legebiltzarreko Lan, Gizarte Gaietarako eta Berdintasunerako Lan Batzordearen aurrean. Sailburuaren agerraldiak asmo bat zeukan:
‎Inbestidura akordioan hitzartutakoa ezin izan dute bete, beraz, PSE EEk eta PPk. Aurreko gobernuko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailak jada bideratuak zituen laguntza horiek. Martxoan ireki zuen eskaerak egiteko epea, eta hilabete iraun zuen.
‎Gainontzeko zazpi milioiak lanik gabe eta gizarte babesik gabe geratu diren langile autonomoak laguntzera bideratuko dituzte.
‎Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak erabakiaren premia eta erreforma egiteko modua defendatu zituen, politika aktiboen eskuduntza jasotzen dutenerako gutxieneko batzuk behar dituztelako. Hori bai, argi utzi nahi izan zuen eskumen hori jasotzeko bidean ez dagoela atzera bueltarik.
‎Franz Josef Jung Ministerio horretako titularrak, baina, egun gehiegitan ukatu zuen hori; txostena eskura izan arren, erasoan ekintzaileak soilik hil zituztela defendatu zuen jendaurrean. Egun Lan eta Gizarte Gaietarako ministro da Jung. Horregatik, adituek uste dute haren kargua ere kolokan egon daitekeela.
2010
‎Herritar guztien osasunaren alde emandako pausoa da. Hartuko den erabakian uste osoa dugu, nabarmendu zuen Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo, proposamenaren aurkezpenean.
‎Politika horien bitartez, pertsona autonomoak sustatu behar dira. Gizarte bazterketaren aurkako borroka ere eraginkorra da, gizarte osoari balioak ematen dizkiolako eta Barne Produktu Gordinean eragina duelako (Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Sailak oraintsu egin duen azterlan batek dioenez) eta, batez ere, denok elkar aintzat hartzen dugun gizarte solidarioaz mintzo delako.
‎Izango da denbora haren testamentu politikoaz eta sozialaz aritzeko: alkate gisa herrian; Lehendakaritzako idazkari nagusi gisa Carlos Garaikoetxearekin; parlamentari; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu (ministro); edo Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburu gisa Eusko Jaurlaritzan.
‎Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak eta gizarte alorrean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE), gizarte politikei buruzko eztabaidarako mahaia sortu dute: Eztabaida Zibilerako Mahaia.
‎Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak 2007an eginiko ikerketa baten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30.000 lagunek uste dute laneko jazarpenaren biktima direla. Lan ikuskaritzak 424 esku hartze egin zituen iaz; horietatik, 218 laneko jazarpen psikologikoengatik izan ziren, eta beste 193, arrisku psikosozialen prebentzio faltagatik izan ziren, Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak jardunaldietan azaldu duenez. Zabaletak uste du mota horretako jazarpenak ondorioak izan behar dituela.
‎Astialdirako eta familiarekin denbora gehiago egoteko aukerak produkzioari eragiten diolako, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak laneko ordutegiak aldatu nahi ditu EAEko enpresetan.
‎Proiektuak bi helburu dituela azaldu du Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak. Batetik, parte hartzen duten enpresei laguntza eta babesa eskaintzea ordutegi eredu berria ezartzeko prozesuan.
2011
‎ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako gehiengo sindikalak Madrilen aldarrikatuko ditu Hego Euskal Herriko langileen eskubideak. Madrilen eskatuko du Hego Euskal Herriko langileen lan eta gizarte eskubideak Hego Euskal Herrian erabaki behar direla. Era berean, lan merkatuaren, pentsioen eta negoziazio kolektiboaren erreformak Madrilen salatuko ditu, negoziatzen eta onartzen diren hirian.
‎Zahartzen ari diren pertsonen ongizatean eta tratu onean aurrerapausoak emateko ehun proposamen. Izen horrekin aurkeztu zuen atzo Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak zaharrei bideraturiko arreta eredu berria. Administrazio publikoek eta hainbat elkartek garatutako dokumentu bat da, eta helburua zaharrek euren garapenean aktiboki parte hartzea eta gainerakoek hori positiboki baloratzen dutela ikustea da.
‎Formula berri horien artean kokatzen da adinekoei etxean eman beharreko zerbitzua. Hain zuzen ere, haiek izan dira beren errealitate sozial, kultural eta ekonomikotik irteteari uko egiten diotenak, beren ongizatea bermatzeko norbere bizilekua mantentzea ezinbestekotzat baitaukate.Alfonso Guergui Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuordeak ere proposamen berrien alde egin du: «Gaur aurkeztutako dokumentua helduez eta profesionalez osaturiko foroetan eztabaidatuko da orain, eta 2012 urtearen hasierarako jardunbide zehatzak barneratuko dituen beste agiri bat osatuko dugu.
2012
‎emakumeei, gazteei, iraupen handiko langabeei, etorkinei... Hortaz, lan eta gizarte eskubideen murrizketa larri hau langileriaren segurtasunaren eta osasunaren aurkako erasoa da, eta gure bizi kalitatean atzera egitea dakar berekin; egoera guztiz onartezina da. Gero eta beharrezkoagoa egiten da geure Lan Harremanetarako eta Gizarte Babeserako Esparrua sortzea, hori baita era bakarra eraso horietatik guztietatik babesteko:
‎Urte hasieran martxan jarri zenetik, Lanbidek 6.582 pertsonari eman die lanerako aholkularitza. Horietatik gehienek erdi edo goi mailako ikasketak eginda dauzkate; «beraz, laguntza jasotzen duten gehienak ikasketarik gabekoak direlako ideia bertan behera geratu da datu horien ondorioz», Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi duenez. Laguntza jaso dutenen %52, 5ek DBH eginda daukate; %9, 5ek, Batxilergoa; %1, 9k, unibertsitateko ikasketaren bat, eta %1, 6k ez daukate ikasketarik.
‎Garapena soilik finantza sendoekin eta hazkundearekin lor daiteke». Hollanderen eskariek, dena dela, hura presidente hautatu aurretik eragin dute Europako politikan Laszlo Andor EBko Lan eta Gizarte Gaietarako mandatariaren ustez. Bruselak hazkundea eta enplegua «nabarmentzea» eragin du.
‎Blokeen politika horren kontra egoteak ez du erdibidean egoeta esan nahi. CCOOtik eta UGTtik, batetik, haien izaera «itunzale» dagoeneko historikoak bereizten gaitu, lan eta gizarte alorretan atzerakada dakarten politikak batituzte, gizarte elkarrizketa bitartekotzat harturik, eta, bestetik, mobilizaziorako ekimen gutxi izateak, jaramonik ez baitiote egin uztailaren 19ko mobilizazioek babes sendoa izanari, haren arrakasta zapuzten uzteraino eta jarduera formula luzapenezkoak proposatzeraino mobilizazio hari segida ematekoak bainoago.... Horregatik, lerro hauen bidez, greba orokorraren inguruko beren jarrera berriro aztertzeko eskatzen diegu, hertsatuki, eta irailaren 26a bat etortzerako aukeratzat hartzeko.
‎Esanak esan, non kokatzen da CGT? Beti mobilizazioaren alde; oraintxe, irailaren 26ko greba orokorra irmo aldezten, lan eta gizarte alorreko matxinada eguna izan dadin, eta, oro har, gaitzespena adieraztekoa, gu merkatuen zein kapitalismo finantzario eta espekulatzailearen eskakizunen mende jartzeko duten modua dela-eta, desarrollismoaren, lehiakortasunaren, pilatzearen eta desberdintasunak areagotzearen aldeko proposamenen izenean jarri ere. Egun horretan, galdatuko dugu merkatuen eta zorraren gainetik egon daitezela pertsonak, dagoen lana banaturik aurre egin diezaiogula langabeziari, eta guztien premiarik oinarrizkoenak asebetetzea gailendu dadila hain oinarrizkoak ez diren premiak asebetetzearen gainetik.
‎Akordio handi hori ez zen sekula lortuko, baina negoziazio esparruaren diseinuak iragarritakoari jarraituko zion. Mahaia egituratzeko ardura Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak hartu zuen. Confebask patronala eta EAEko lau sindikatu nagusiak mahai berean biltzeko ideia ez zetorren bat sindikatu abertzaleen jarrerarekin.
2013
‎Beitialarrangoitiak eta Matutek «iruzur egitea» eta «ardurak saihestea» leporatu diote lehendakariari, «akordiorik nahi ez duena EH Bildu dela irudikatzen saiatzen ari baita». Hala eta guztiz ere, koalizioa akordioetarako prest dagoela berretsi dute legebiltzarkideek, betiere «euskal herritarren lan eta gizarte eskubideak eta etorkizun duina bermatzeko baldin bada». Horretarako, baina, ezinbestekotzat jo dute eredu sozioekonomiko berri baten aldeko apustua egitea.
‎EAJtik egindako kritikei erantzunez, Matutek azpimarratu du EH Bilduk baduela «irtenbide errealik», eta Gipuzkoa jarri du adibide gisa. Gogoratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eta gizarte eskubideak bermatzeko zenbait neurri zehatz hartu dituela, tartean, langileek eros ahalmena bermatzeko diru saila, baina halakorik ez duela jaso Jaurlaritzak bere aurrekontuetan. Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak, bestalde, gogor jo du PSE EE eta PPren aurka, EAJri ez diotelako «alternatibarik» aurkeztu.
2014
‎Bi sindikatuek ez zutela parte hartuko jakinarazi zioten Lopezen gobernuari. Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak sindikatu abertzaleen parte hartzerik gabe aurrera egitea defendatu zuen. «Kanpoan geratzen direnek gehiengo formal bihurtuko dute gutxiengoa, dagokien tokia ez dutelako betetzen».
2015
‎Sistema aldatzeko asmoz, proposamen bat aurkeztu zuen Marotok. Besteak beste, laguntza kobratu ahal izateko errolda urteak ugaritzea eta sarbidea gogortzeko bestelako baldintzak handitzea jaso zuen proposamen horretan.Lege aldaketa zuzenean Eusko Legebiltzarrera eraman ordez, popularrek hamar legebiltzarkide baino ez dituzte?, herritar plataforma bat eratu dute, sinadurak bildu eta ganberara herri ekinaldi legegile modura eramateko.Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politiketako Sailetik datu ezberdinak eman dira. Gaizki egindako ordainketei dagokienez, 86 milioi bueltatzeko prozesua ireki zuen duela hilabete batzuk.
‎Adierazle horretan sartzen dira lan egiteko ezaugarriak betetzen dituzten herritarrak. Bada, jarduera tasa %57, 6 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lau hamarren txikiagoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.Eustatek argitaratutako datuen harira, «hiru lurraldeetan enplegua sortu izana» pozik hartu du Angel Toñak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politiketako sailburuak. Toñaren ustez, industria sektorean 1.200 langile gehiago egoteak erakusten du lan merkatua «suspertze fasean» sartu dela.
2021
‎Ikertzaile gazteek erronka handiak dituzte aurrean. Egiten duten lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena izugarria da, baina, bizitzarako egonkortasun bat topatu nahi badute, izugarrizko lana eta ahalegina eskatzen zaie, eta, halere, lortzeko aukerak ez dira errazak askotan. Alde horretatik, uste dut egoera ez dela oso ona.
‎ELAren aburuz, «beste behin ere agerian geratu da elkarrizketa sozialak eta hura osatzen duten sindikatuek ez dutela balio benetan langileen baldintza materialak hobetzeko. Elkarrizketa soziala, bai Hego Euskal Herrian, bai Espainiako Estatuan, lan eta gizarte eskubideak murrizteko erabiltzen den tresna bat da». Era berean gezurtatu egin du gutxieneko soldatak enpleguari kalte egiten dionik.
‎MADRIL. Bost egun gelditzen dira Espainiako Gobernuak onartutako aldi baterako erregulazioen arau bereziaren azken luzapenak indarra galdu aurretik, eta erlojuaren aurka ari dira negoziatzen UGT eta CCOO sindikatuak eta CEOE patronala Lan eta Gizarte Segurantzako ministerioekin. Enpleguari eusteko funtsezko tresna den hori udan ere indarrean egotea nahi dute eragile guztiek.
2022
‎Salaketa zuzena Luli Erasorena da, LAB sindikatuko lan osasun arloko arduradunarena. Eta salatuak, aldiz, Osalan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Ekonomiaren Institutua eta Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako ministerioak dira. Erasok, gainera, are gehiago zehaztu du bere kritika zorrotza:
2023
‎2022 urtearen amaieran, 51 ikuskari postu zeuden, eta 20 ikuskatzaileorde. Horiei laneko beste bi ikuskatzaileorde eta laneko eta gizarte segurantzako zazpi ikuskatzaile gehituko dizkiete aurten, Perez Barredok adierazi duenez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia