Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Ezaguera etorri orduko haren bertso ikasiak eta bertsolarien istorioak banekizkiela gogoratzen dut. Pixka bat handitzen joan ahala bertso paperak ekartzen zizkidan. Etxean lehendik ere baziren bertsopaper zahar batzuk eta Txirrita, Udarregi, Pello Errotaren kontuak ere esaten zizkidan, Txirrita eta Pello Errota ezagutu baitzituen berak.
‎Herri Irratian hasi ostean Bizkaia Irratia sortu zen, eta bizkaiera lantzeko orduan ere ezinbesteko erreferente bihurtu da azken urteetan, egunero egunero egindako lan eskerga dela-eta. Baina ia ia elizaren magalera bilduta egon da, edo inguruko sektoreen babesean, horietako zenbait sarri euskara batuaren aurka, denboran atzera joan ahala batik bat. Gailendu den euskararen normalizazioaren aldekoek ere behin baino gehiagotan eman diote lepoa etxeko euskarari eta euskalkiari.
2001
‎Guggenheim efektuaz baino gehiago, Guggenheim sindromeaz hitz egin dugu; badirudi hiri batentzat hil ala bizikoa bihurtu dela arte garaikideko gune bat izatea. Hemendik lauzpabost urtera Bilboko Guggenheimetik Gasteizko Artiumera salto egin eta hemendik Nafarroako Arte Garaikideko Zentrora joan ahal izango dugu. Donostiako Tabacalerako eraikin zaharrean ere tankerako gune bat egitea erabakitzen badute, ibilbide artistikoak etapa bat gehiago izango du.
‎1292ko lehen berriek behintzat Santa Maria izeneko monastegi hori aipatzen dute, dirudienez gaur egungo parrokia altxatzen den lekuan. 1347tik hiri, denbora aurrera joana ahala herria garatzen joan zen, Gaztela eta Flandria arteko merkataritzarentzako portu izateak eta Santiagoko Bideko kostaldeko igarotokia izateak lagundurik. Geroago, mende gorabeheratsuak ezagutu ostean, mende honen hasieran turismoa ezagutuko du, kostalde gehienak bezala (Zestoako Bainuetxetik ere gertu dago), garapen handia jasanez.
2002
‎Denbora luzean Lapurdiko eta orokorrean Ipar Euskal Herriko udalerririk garrantzitsuenetakoa izandakoa da, baina denbora aurrera joan ahala gune esanguratsuak desanexionatzen joango zaizkio, Hendaia adibidez.
‎Nik berriz, ez nuen pentsatzen non sartzen ari nintzen. Donostian Mentxu Medelekin hasi nintzen eskolak hartzen, eta azken urtean Donostian bizitzen gelditu behar izan nuen, Madrilera joan ahal izateko beka prestatzen ari nintzelako. Lehenengo gauean, bakarrik gelditu nintzenean jabetu nintzen aurrerantzean bakarrik egongo nintzela, ardura handia hartu nuela nire gain 13 urterekin.
‎Herrira hurbilduz joan ahala paisaia hain lehorra ez dela nabarituko dugu. Ablitasen XVI. mendeko Maria Magdalenako parrokia eta XIII. mendeko gazteluaren hondakinak aurkituko ditugu.
‎Hango eta hemengo instrumentuak elkarren ondoan kokatuko dira. Era honetara, geografikoki gerturatzen joan ahala melodiak ere gero eta berdintsuagoak direla ohartuko da bisitaria.
‎Bestalde, irakurleen estratifikazioari begira honako komentario hau oso zabalduta dago: «Adinean gora joan ahala jendeak narraziotik saiakera eta biografia aldera jotzen du. Poesia gazte gaztetan irakurtzen da, eta irakurleak horren gazte izan gabe poesia irakurtzen segitzen badu klasikoetara jotzen du».
2003
‎Gernikako frontoia Miamiko eskola moduan zen, amerikarrek laguntza ematen zioten Gernikako frontoiari, harrobia sortzeko. Hemen jende askok debutatzen zuen nahiko arin, eta soldadutza derrigorrezkoa zenez, jokoan Amerikarako beste ziren gazte askok boluntario modura aukeratzen zuten, frontoia zuten lekutara joan ahal izateko: Bartzelonan, Zaragozan, Madrilen, Mallorcan frontoiak zeudenez, hara joaten ziren pilotari gazteak.
2004
‎Azken hau etxean neskame lanetan aritzen zen adineko emakumearen irudi goxoa da, 17 urte besterik ez zituenean egina. Erakusketan aurrera joan ahala nabarmena da lanen bilakaera. Pixkanaka, hutsuneen trataerak, mugimenduaren errepresentazioak, jokoak geroz eta kalitate eta espresibitate handiagoa dute.
‎Lehenengo Madrila joan nintzen, jatetxe batean lanean, ontzi garbitzen, Venezuelara joan ahal izateko diru ateratzen. Eta emigrante joan nintzen Venezuelara.
‎Ikertzaile italiarrak Euskal Herriaren berririk eduki gabe ekin zion lanari, baina ikerketaren hariak gure herria ezagutarazi zion. Egindako mapetan, eta Europari gagozkiolarik, zenbait generen kontzentrazioak ekialdetik mendebaldera joan ahala gero eta handiagoak zirela ikusi zuen. Hain zuzen, Atlantiar itsasertzean lortzen ziren balorerik altuenak, eta bereziki Euskal Herrian eta Euskal Herriaren inguruan.
2005
‎Abenduaren 30eko Osoko Bileran erakutsi genuen jarreraren bidez, itun neoestatutario bat egiteko abian ziren mugimenduak errotik baldintzatu ditugu nahiz eta hori ezin daitekeen definitibotzat jo. PNVko sektore Imaztarren plana, Plana ez ateratzea zen, autonomikoetara Ibarretxe Planaren banderarekin joan ahal izateko, Ezker Abertzaleak legalki jokatzerik izanen ez duela pentsatuta eta hauteskunde ondoren gatazkaren konponbidea ekarriko ez zuen PSOErekiko itun estatutario huts batera joateko.
‎PP lasai izateko ala etorkizunari begirako aurreikuspena? Konponbidean aurrera joan ahala presoen bidez prozesua bera baldintzatu asmotan. Eta Frantzia, probokatzen eta egoera berriaren aurrean kokatzen?
2006
‎Txiroa eta ezindua izatea maiz txanpon beraren bi aurpegiak diren bezala, are okerrago biziko da pertsona hori gainera emakumea baldin bada. Eskolara gogoratu aurreraxeago eman dugun datu ikaragarria are gutxiago joan ahal izango da. Emakume ezindu batek beste emakume «normal» batek baino bi edo hiru halako aukera dauzka bortxa fisiko edo sexuzkoak jasateko.
‎Soldadutza ere ez zuen egina eta hemen gelditu behar izan zuen. Epaitegitik deitu zuten eta ez zuen gehiago hara joaten ahal. Ni ere, hara joan nintzenean ez nuen soldadutza egin, eta ez nuen egin nahi ere!
‎Sidneyra joan ahal izateko, maila eman zenuen…
‎98tik 2000ra, AEBetan nintzela, bertako latinoek lagundu zidaten: haiei esker joan ahal izan nintzen Sidneyra lehiatzera. Bi urte horietan, neure kasa eta bakarrik, nukeen.
‎80ko hamarkadaren hondarrean sortu zen Sakanako Euskara Zerbitzua. Hasiera batean, lan egiteko ez zuten erraztasun handirik, baina urteak aurrera joan ahala gauzak asko aldatu dira. Gaur egun, Sakanako Euskara Zerbitzua bailarako hainbat ekimenen sortzailea da, eta ehunka herritarri laguntza eskaintzen dio.
2007
‎Gogoratzen naiz Scientific American aldizkarian horretaz irakurri nuenaz: hemendik urte batzuetara, denbora makina bat egingo dute; bertan sartu, eta denboran atzera joan ahal izango da. Halatan, norberak bere aitona hil ahal izango du.
‎Hala, erabiltzaileak Linuxekin lehen harremana izan dezake, informatika ezagutza gehiegi izan gabe. Ohitzen joan ahala berau instalatzeko aukera ere izango du eta nahi badu disko gogorrean bi zati egin ditzake, bat Windows ekin eta bestea Dinuxekin.
2008
‎Ez dut denboraz hitz egingo, ez dut esango metroz bezain azkar noanik. Uste dut hautsi egin behar dugula bizi maila hobea eta leku guztietara autoz joan ahal izatea lotzen dituen pentsamoldea. Mito horiek hautsi egin daitezke.
‎M. Txopitea: Internet munduan hedabide gehienak asinkronoak direnez eta gainera, esteken bidez hainbat lekutara joan ahal garenez, interesatzen zaiguna ikusten dugu eta jada ez dago lehen hedabideekiko zegoen fideltasun hura. Bestalde, gaur egun hedabide batek mota guztietako albisteak emateak ez dauka zentzurik, zeren jendea hedabide batera sartzen denean, gai jakin batzuen eta komunitate baten bila doa.
2009
‎Badira gerrak herragatik egiten direnak eta badira askatasunaren bila egiten direnak. Askatzeko egiten diren gerrak joaten ahal dira zerbaiti buruz, baina suntsitzea beste helbururik ez duten gerrak...
‎Beraz, gizonezkoek ez dute lanpostu hori nahi, eta egoera horretan emakumeek hartzen dute beharraren ardura," moralki behartuak sentitzen direlako". Hortaz, zuzendaritza lanpostua desprestigiatzen joan ahala hasi dira emakumezkoak agertzen. Halere, zuzendaritzan emakumea egoteak ez duela berak agintzen duenik esan nahi argi du Zubietak.
2010
‎Gomitea badut baina erran dut ez nintzela joaiten ahal. Badut sarri lan, neskanegunean ez da posible enetako.
‎Aspaldiko ideia zen. Gu musika hori entzuten hazi ginen, nahiz eta denbora aurrera joan ahala beste estilo batzuk ere deskubritu genituen, tartean musika elektronikoa. Niretzat oso naturala izan da halako lan bat egitea.
2011
‎Pentsa, suitzarrek ia 80 hamarkadara arte itxaron behar izan zuten. Herrialde arabiarretako emakumeek askatasun pertsonalaren alde borrokatu zuten lehenbizi, inoren baimenik gabe noranahi joan ahal izateko eskubidea; gero, ikasteko eta lanerako eskubidea; gero, ezkondu ala ez aukeratzeko eta ezkontzekotan norekin ezkondu aukeratzeko eskubidea (eta zailagoa izaten da ez ezkontzea hautatzea, norekin ezkondu hautatzea baino)...
‎Egunak joan ahala irakurlea mendiko bizimodua ezagutzen joango da, Edurneren eta Denisen arteko harremanaren ondorioz natura ere hobeto ezagutuko du; baina baita bi neska mutikoen artean sortzen ari den sentimendua ere, adiskidetasuna baino sendoagoa dena.
2012
‎Egunak aurrera joan ahala gero eta garbiago dauka eskubide kontua dela duintasunez hiltzearena. Pelikuletatik albistegietara eraman beharreko kontuaz ari garela.
‎Dirurik ez izanez, zorra pagatzeko, Club de alterne batean sartu eta hor hasi" lanean". Hamabi oren segidan egunero, komunetara joateko ahala bera ukatzen zietela. Batzuetan egunean apairu bakar bat baizik ez zuten.
2013
‎Orduantxe erabaki nuen Filologia ikasketak egitea… Orduan ere arazoak izan nituen fabrikan: goizeko txanda eskatu nuen txanda aldatzen ibili gabe, arratsaldean unibertsitatera joan ahal izateko. BHko langileri buruak ezetz, goizez eta arratsaldez egin behar nuela lan, txandaren arabera.
‎Ez da aditua izan behar ibili ahala gertatuko diren aldaketak antzemateko. Ibilaldiak gune oso populatu ia guztiz erdaldunduak ditu muturretan, barnera joan ahala euskararen muina non den nabarituko du ibiltariak. Horrekin batera, hizkuntzaren aldaerekin ere gozatuko du bidean zehar.
2014
‎Hauxe da garena gure miseria eta bertuteekin, baina ez dezagun sinetsi gure miseria oro berezkoak ditugunik, ezta gure dohain guztiak kanpotik heldu zaizkigunik ere. Bertzalde, zerbaiten bila joan ahal izateko bere existentziaren berri izan behar duzu. Ezezagutzak biluzik uzten zaitu, eta zerbait ments duela ez dakienak ez du deusen bila abiatzeko beharrik sentitzen.
‎Bakarlarien artean, denetatik egon zen, eta tonu orokorra nahiko irregularra. Bruno Ribeiro tenoreak, Maurizioren paperean, hasiera konplikatua izan zuen, nahiz eta obra aurrera joan ahala seguritatea aurkitu. Luca Salsi, Michonneten rola egiten zuena, ordea, eraginkortasunez eta ahots emisio onez aritu zen.
‎Joan den mendeko Ferrocarril Vasco Navarro hura bide berde erakargarria da gaur egun, oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokitutakoa, zati handi batean behintzat. Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoen Arlabango mendatetik hasi eta, Arabako Lautada eta Mendialdea zeharkatuz, Lizarraraino joan ahal izango gara, nahiz eta bide berdea eten egiten den zenbait puntutan.
2015
‎Esaterako, azken urteetan Eusko Jaurlaritzak eredu ekonomikoaz eduki dituen planei begiratuta ohar gaitezke zerbitzuetan oinarritutako ekonomia dutela gogoan. Beraz, mundua zabalago egin behar da, liberalizatu, kanpora joan ahal izateko. Gu geu baikara saltzaileak.
‎Topo egiten du, plazer ezin gustagarriagoz, hizkuntza zuzentzaile baten interpretazioarekin, alegia, emailarekin berarekin, tinta gorriz goitik behera zirrimarratua. Topo egiten du, Criminal Minds eko artega burutik ezin kendu, kriminologo baten analisiarekin, eta irakurtzen joan ahala barre txikia sortzen zaio, adituak ondorioztatzen baitu gutun bidaltzailea (izenik gabea) ukaezinki dela berekoi kronikoa: " Ni" hitza 30 aldiz agertzen da 23 lerro eskasetan.
‎Ez hori bakarrik, ustezko demokraziaren azpitik azaldu diren diktadore ekonomikoak ezkutatzen joango dira, eta itsuturik, ez gara konturatu ere egingo sistemaren aldeko alderdi politikoak bakarrik agindu ahal izango dutela, gizartearen estabilitatea ziurtatuz, alde bakarretik joan ahal den jendarte morroiaren bidean. Eta apolitikoen talde handia sortuko da, aginte horren neutraltasun lelokratikoak hala bideratzen duelako, neutralizatu gaituztelako, berez.
‎" Zenbait jai eta tabernetan jarri genuen salgai, lagun artean edan eta orokorrean harrera ona izan zuela uste dugu. Urteak joan ahala esperientzia, ideiak eta esfortzua batu ditugu, eta hori guztiaren fruitua da gaur egungo Boga kooperatiba".
2016
‎Garai horretako petrolioa balearen koipea zen, eta hondarribiarrak balea arrantzale bikainak ziren. Hasieran gehienez hamar metro eta bost arraunlaridun txalupa txikiak erabiltzen zituzten, baina baleak euskal kostaldetik urruntzen joan ahala arrantzaleek ere urrutiago Ternua kasu joateko ontziak egin zituzten.
‎Euskal Herriak geografikoki duen kokapen estrategikoa aprobetxatuz, errepideak egin eta egin ari gara, saihesbidearen saihesbideak, ekonomian pentsatuz. " Gertutasuneko hiriak aldarrikatu behar ditugu, lanera oinez joan ahal izateko modukoak. AEBetan hori sustatzen ari dira orain, eta New Urbanism deitzen diote, baina funtsean Europako hirigintza zaharra berreskuratzean datza".
2017
‎" Ez da egia", esaten dute batzuek, eta nirea ez da egia absolutua, baina uste dut horiek baino egiaren zati handiagoa daukadala. Batean eta bestean berba egiteko deitzen didate, eta ni joan ahal naiz eta pentsatzen dudana esan, baina horrek ez du esan nahi, hala ere, egia absolutu hori daukadala. Nork bere modura bizi izan du bullyinga, nork bere esperientzia du:
‎Zeruan dauden enarak Lurraren beste muturrera doazela esaten dio aitak Xubani, eta honek orduan: " Handitzen naizenean, horren urrun joan ahal izango naiz ni ere?". Eta hain zuzen, aitak baietz esatean," baita urrunago ere", sortzen zaizkio Xubani kezka, beldur eta zalantza guztiak.
2018
‎" Biluzik" omen da taldearen izenaren esanahia danieraz, eta biluzik agertu zen boskotea publikoaren aurrean. Utz nazazu ibiltzen arropa zaharretan, utz nazazu berpizten erreka estuetan aitortu ziguten lehen kantuan, haiek biluzten joan ahala gure gorputzetako hotza goxatu nahiko balute bezala. Eta hala izan zen, formatu akustikoan, folk indie estiloko abesti alaiak goxotasunez aurkeztu baitzizkiguten entzuleoi.
‎Basamortuak egunez ateratzen badu aurpegirik gogorrena, eguzkia ezkutatzen joan ahala itxuraldatu egiten da; ortzi muga kolore morez apaintzen da, haurren joan etorria bareagoa bihurtzen da eta izarrek zerua estaltzen dute, goitik behera eroriko bailitzan. Egunak azkar doaz aurrera eta zaila egiten da gertatzen ari denaz irakurketa sakon bat egitea.
‎Lantzean behin bidaia zirraragarriekin amets egiten dut, demagun Cabo Verde. Baina gero eta deserosoago sentiarazten nau mapamundia hartu eta, arraza eta klase arrazoiak direla medio, edonora joan ahal naizela jakiteak: hegazkin txartela ordaindu dezakedalako, kolonia ohi txirotuetan bizitza merkea delako, aireportuan ez nautelako deportatuko.
2019
‎Sekulako proiektua sortu dute. Kabalkada horren sortzeko behar izan duten energiaren ehuneko bat eman bazuten biltzarraren alde, biltzarra berriz joaten ahal zen. Baina jende guztiak atxiki du biltzarra desagertu dela.
‎Ildo horretatik oso garrantzitsua da orain gutxi Nikki Hill musikari eta abeslari esandakoa: " Musika bene benetan maite baduzu, joan ahalik eta kontzertu gehienetara eta ahalegindu telonero diren talde txikiagoak deskubritzen; eta egiten dutena interesgarria baderitzozu lagundu egiezu, erosi beraien materiala eta hitz egin talde horretaz zure lagunei".
2020
‎Etxera itzultzen nintzenean ordu asko pasatzen nituen berarekin eskolan ikasitakoa behin eta berriz errepasatzen, osatzen... Nik nire kide entzuleek baino askoz lan gehiago egin behar izan dut haien erritmora joan ahal izateko.
2021
‎Txalaparta deia ketan joan ahala hasi da Ibonen kantua. Bere abesteko modua aski ezaguna dudan arren, bere ahotsak beti sorgintzen nau.
2022
‎Urteak aurrera joan ahala trenbideetako lan behartua gutxituz joan zen, 1957an desagertu arte. Hamarkada batzuk pasa dira baina milaka preso horiek esklabotza egoeran eraiki zutena oraindik erabilgarri dago.
‎Bederatzi ipuin sortu ditu eta Bihurguneko nasa izenburupean bildu. Arin eta erraz irakurtzen diren arren, berrirakurtzera gonbidatzen zaituztet bertako geruzak deskubritzen joan ahal izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia