Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Begira geratu zait orduan, galdetzaile. Ez dakit erantzunen baten zain edo, bestela, erdi lotsatuta (nekez irteten baitzaizkio holako esaldi poetikoak), nire algara eta txantxak noiz helduko ziren beldurrez.
2004
‎Galdetzea ere! Izan ere, denok dakigu erantzuna dela... ez!
‎Bazka Italiarentzat. Eta Luca eta Oscar isilik, enegarrenez isilik, lokutorearen hitzaldia ere buruz ikasita, ezpainak mugituz automatikoki," izan ere, denok dakigu erantzuna dela... ez!". Ez alferrik enegarrenez:
‎Momentu batez Pablok ez zuen jakin erantzuten. Gero gogoratu zen chiantia muturren parean zuela.
‎Romanettok ere ez du jakin erantzuten. Iruditu zaio ezin dela munduan ibili jendeari derrepente galdetzen zer duen kontatzeko.
‎Begi bistakoa zen ostalersa irrikan zegoela luzaro geldituko nintzela entzuteko. Ez nekiela erantzun nion, agian biharamunean erran ahal izanen niola. Rue des Archives karrikaz galdetzeko aprobetxatu nuen.
‎Badakizu zer gertatuko zaizun hitz egiten ez baduzu, ezta? Ezer ez zenekiela erantzun zenien behin eta berriz eta benetan ez zenekien ezer, nahiz eta une haietan zerbait jakitea desiratu gizon haien gosea asetzeko. Eta ziegan arropaz aldatzeko prakak jaisten zenituen bakoitzean, ahalik eta lasterren estaltzen zenituen berriz, komisarian izter biluzien artean sentitu zenuen metalaren hoztasuna ez gogoratzeko.
2005
‎Besagainei eragin nien. Ez nekiela erantzun nion; ez zidan sinistu. Eseri eta isilean gelditu ginen biok, Itziar noiz etorriko zain.
‎Isiltasuna nagusitu zitzaion hariaz bestaldean. Marcok bazekien erantzun egin behar zuela. Bere aldetiko erantzunaren zain zegokeela Silvia.
‎Gero telefonokoak beste zerbait galdetzen badit, ez dakit zelan erantzun. Telefonokoak galdetzen badit" Txarto dago oraindik aita?" edo" Zelan dago ama?", nik ez dakit erantzuten. Amak esan zizkidan hiru gauzak esaten ditut nik:
2006
‎zertan ari gara? Ez dakit erantzunik lortzen duzun baina hirugarren eta laugarren muxuak datoz gero, sakon, bero, aho osoarekin, hasperenka eta odola pozoitu arte.
2008
‎Eta nola du izena?, galdetu zidan, adarra jotzeko asmoarekin. Ez nekiela erantzun nion, ez niola galdetu.
2009
‎Hortaz, galdera horiek ez dira ilegitimoak, ilegitimoa erantzuna jakite mailan bilatzea izango da. (Halatsu,. Jainkoa ba al dago??, berak ez, baina zuk badakizulakoan, edo, zuk jakin ahal duzulakoan, galdetu izan dizu adiskide zenbaitek; akordatu gabe, galderaren izaeran bertan dagoela, jakin, giza adimenak ezin jakitea erantzuna).
‎Sarak izen hori zein zen galdetu baino lehen, gogor eman zion haginkada mingainari. Bazekien erantzuna eta hala ere magoak esan egin zion. Esan eta joan, handik aterako zuen lehen autobusean.
‎Ospitaleko bata, ezinduen karrotxoa. Galduta zebilen galdetu nionean, banekien erantzuna. Ingelesez hitz egiten zuen, nahiko astiro.
‎Karta jokoekin ere nahiko txarra zen eta sentitzen zuen, benetan, baina ez zuen bere burua zaldi gainean hanka bakarrean joateko gai ikusten. Ez zekien deus egiten, aitortu zuen, eta orduan barre, metro erdi ere ez zeukan zirkuko ugazabak barre egin zion eta mundu guztiak zerbait egiten zekiela erantzun.
2010
‎Isidro ez zen konbentzituta geratu, baina ez zuen jakin erantzuten. Opuseko ingeniari eskolan imajinatu izan zuen beti semea, bere zureko ezpala, eta hori ezin bazen perito sikiera.
2011
‎Eskola moduan, estetika zehatz bati, gai zehatzei, ezaugarri jakinei erantzuten dion zinema mugimendu gisa (Dogma, Italiar Neorrialismoa edota Free Cinema bezala), horrela hartuta ez du uste euskal zinemaz hitz egin daitekeenik,, ez garelako zuzendariak elkartu esateko goazen euskal zinema egitera, halako eta halako ezaugarriak izango dituena?. Ostera, euskaldunek egindako zinema dagoenik ezin da ukatu eta hein horretan ez zigilu bat, baina euskal identifikazio bat badagoela gaineratu du nafarrak.
‎Itzuli egingo nintzateke lehengora; azken batean zure auto-estimua egunero ikusten dituzunengandik independizatzea gaitza baita. Baina noizean behin haien alter egoarena egitea gustatzen zaion organo bat daramat barruan, gainditu ez dudan pertsona bakoitzarena, eta irabazi egin du, hil egingo dut, ea horrela isiltzen den, badakidan arren erantzuten badiot bere alde ere badela, bere araberako bihurtzen naizela, heriotzaren aliatua da, Mikelen argazkia bizitza higuin dezadan erabiltzen duena. Zein bizirik sentitzen naizen baina,. Joseba hilko dut?, bizikleta hartzera behartu nauen eta nigan azken urteetan ezohikoa den aktibitate miraz.
‎Zer adierazten zaigu horrekin, pottolook? Nork daki erantzuten??
2013
Banekiela erantzun niezaiokeen. Ez nuen halakorik erantzun.
‎Era berean, Lady Catherine De Bourgh aristokrata inpertinenteak pianoa, kantua eta marrazketa aipatuko dizkio Elizabethi, bere eta bere lau ahizpen hezieraz itauntzean. Horren aurrean, protagonistak pianoan eta kantuan berak eta ahizpa batek apur bat badakitela erantzungo dio, eta marrazten, berriz, bakar batek ere ez dakiela. Lady Catherine izugarri harrituko da, eta are gehiago entzuten duenean bennetarrek ez dutela etxeko andereñorik izan gauza horiek denak irakasteko.
2014
‎Sarriegi egurtu naute bizitzan zehar, eta hori izaten da jendearengandik espero dudana. Ondoegi tratatzen banaute ez dakit erantzuten, ezeroso jartzen naiz eta horrek zakar eta edukazio txarreko bihurtzen nau. Badakit nolakoa naizen eta ez nuen zakar agertu nahi Nadiarekin, berak ez zuen horrelakorik merezi, eta Gicak ere ez.
‎569 Pozten naiz galdera hori egin izana, ez baitakit erantzuna.
‎Sei letra?. Ez daki erantzuna, ezin du pentsatu, eta esaldi bakarra datorkio mihira, lauki hutsak betetzeko gakoa balitz bezala: Você não é como os outros.
‎Bera herritar ingelesa zela aldarrikatu zuen, baina alferrik. Ezertarako ez zion balio izan barbaro haien aurrean, lantza edo sable ukaldiz baino ez baitzekiten erantzuten. Daily Telegrapheko kazetariak, beraz, gainerakoak bezala sufritu behar.
2015
‎Baina funtzionarioak ez zuen amore eman, eta bere bizitzako leitmotiv berberari atxikita jarraitu zuen. Hori zen munduaren egonkortasun ezari ematen zekien erantzun bakarra: zorroztasuna, txukuntasuna, ondo antolatutako zereginen zerrenda zehatza, eguneko ordu guztiak betetzeko adinako lan hura ondo ordenatu eta egiteko guztiei banaka banaka erantzuna ematea.
‎Eta ametsak, Ata? Zuk badakizu erantzun bat nahi dudala, eta ez bota harririk errekara?. –Karl maitea, galdera guztiek poetika bat gordetzen dute beren baitan, misterio bat, eta bekatu bat ere bai, jakina.
‎–Berriro zure prosopopeiarekin, Oto? Esazu ez dakizula erantzuna, baina ez niri adarrik jo zure hotsanditasun linguistikoarekin. Behin ongi dago, birritan ere bai, baina hirugarrenerako bat nekatu egiten da.
‎Etenda, birikak lehertzear bezala. Eta Kepa konturatu zen, Izaskunek ezpainak mugitzen hasi aurretik ere, bazekiela erantzuna.
‎Ez dakit erantzuna, eta honezkero berdintsu izango da, baina agian zuk jakingo duzu, ezta. Amak eskutitzean kontatu didanez behintzat mutil batekin hasi omen zara ateratzen, berak oraindik izenik ez dakien arren.
‎Bidali didazue elkartasuna, kemena eta maitasuna, eta nik neure egin ditut. Erakutsi didazue bihotzetik hitz egiten denean badakigula erantzuten, horretarako teknologia berriak erabili behar badira ere. Oharkabean ia, konturatu gara familia moduko bat antolatu dela Sustaturen inguruan.
‎Zertaz ari zen asko jakin gabe erantzun nion:
‎–Keba! Galdezka hasi nintzaioan, eta lehen nekiena erantzun zidaan: Cantinflas kamioiekin hasi zela negozioan, Ondarroan, bere anaia Juanito eta Joxerekin batera.
‎Komunikazio asmo jakinari erantzuteko beharrezko informazioa
2016
‎Mutil hura zergatik hautatu nuen galdetu zidan. Ez nekiela erantzun nion. Berak bat hautatzeko eskatu zidalako izanen zen.
‎–Nola zenekien zuk Kirmen Uribek zituen gordelekuen berri? , galdetzen zidan eta ez nekiela erantzuten nion, testua idatzi nuenean ez bainuen inor gogoan, idazle orok bere lan argitaragabea galtzeko duen beldurraz ari bainintzen, eta erantzuna luzatze aldera kontatu diot beldur horrek baduela antzekotasunik haurdun dagoen emakumeak sentitzen duenarekin, zerikusi handirik ez badute ere, eta erantzuna ematen ari nintzen bitartean gogoratu naiz nola lehen zirriborroa literatura tailerrean ... Baina ez diot gogoeta horien berri ertzainari eman.
‎Ez erantzunagatik. Bazekien erantzuna. Baina ez zekien semeari zer esan.
‎Gainera, gaskoia hurbilago dago katalanetik frantsesetik baino?. Bai, bazekiela erantzun zion Josebak. Hain zuzen ere, abizen kontuak beti gustatu zitzaizkion asko, edozein hizkuntzatan.
2017
‎Galderak ezustean harrapatu ditu guztiak. Inork ez daki erantzuten. Hain dabiltza agintea nork hartuko aztoratuta.
‎Beirek ez zion erantzun. Mina zeukan barruan eta bazekien erantzunez gero bere barruko mina askatuko zuela Leteri mina eginez. Hori egiten zuen beti, bera gaizki sentitzen zenean inguruan zuen jendeari min eman.
‎Bera izan zen, aitzitik, harrituta geratu zena, hiru lagunek bazekitela erantzun ziotenean.
‎Baietz erantzuten nien, lotsatia nintzela, baina egunaren arabera, egun batzuetan lotsati esnatzen bainaiz eta beste batzuetako adoreko. Bazekiten erantzuna ez zela benetakoa, baina bidea ematen nien gaiaz hitz egiten jarraitzeko, pertsona lotsati batentzat ez baitago bera baino lotsatiago bat aurkitzea baino ezusteko ederragorik.
‎Zertarako behar dituzte gizonezkoak??, galdetu ohi die aurrean dituen gazteei, eta hauek ez dira ausartzen esatera baina guztiek oso garbi dute, emakume horiek ez dute senarra ezertarako behar. . Gizonezkoa behin behineko bitartekoa da emakumearentzat, seme alabak erditzeko behar duen laguntza, baina behin helburu hori lortuz gero, zer egiten du senarrarekin??, galdetzen die berriro eta entzule gazteek badakite erantzuna zein den,, bazterrean uzten dute?, erantzun lezakete, baina ez dute ezer esaten, ez dira esatera ausartzen. –Gizonezkoen aroa bukatzen ari da?, errepikatzen du eta jarraitzen du gaurko gizontasunari buruzko bere diskurtsoarekin.
‎Aurreko ebaluazioetatik banekien horrelako galdera inozoak egiten zituztela eta laburregi erantzuteak, bai edo ez soil batekin alegia, ez duela balio. Ez nekiela erantzun diot, batzuetan mutilzaharra naizela jarri ohi dudala curriculumetan,, gaur eguneko mutilzahar bat?, argitu diot berehala,, berrogeita hamar urteak beteak ditudan arren?, hori ere zehaztu behar izan diot, ez zezatela pentsa maitasunaren merkatutik erabat erretiratua nengoenik, halatsu banago ere, eta jarraitu diot kontatzen, jarraitu diedala esan nuke, laurak isilik eta adi baitzeuden, b... esan diot,, baina ez dago, bere arantzak gorabehera, trikua baino animalia bakezaleagorik, defentsa pasiboaren ikur ere badela esango nuke, abereen arloko Gandhi bat, inoiz ez baitu erasorik jotzen, bere baitara bilduz defendatzen baitu bere burua?, jarraitu dut.
‎Lenniek Amyren leihoko zirrikitutik txelatan aritzean ez zuela beste asmorik, kuxkuxero bat zela gaisoa, zioen negar muxinka. Zer nahi zuen ondotxo zekiela erantzun zion Amyk eta hobe zuela bere asmo zikinak berriro aurrera eramaten ez saiatzea, bestela igarriko ziola.
‎Azkar jantzi nintzen Amy kezkaturik begira zegokidalarik. Zer egitera nindoan galdetu zidan eta ez nekiela erantzun nion, baina zerbait egin beharra neukala, hori seguru. Ze, holako gauzak, istiluak sortzen direnean sheriffa arrantzara joana izatea eta horrelakoak alegia, hauteskundeetan galtzaile ateratzeko espezialak izaten dira.
‎Ez ulertuarena egin nuen eta zer esan nahi zuen galdetu nion. Eta ederki asko nekiela erantzun zidan hitzetik hortzera.
‎Emmak ez zuen esaldia burutu eta autora buruz itzuli zen. Banekien erantzun hori ez zitzaiola amari batere gustatu.
Badaki erantzunak ez duela ezer konponduko.
‎Baita elkarrekin gaudenean ere. Oraindik esan ez dituenak baina esango dituela badakizkidanak erantzuten hasten naiz. Sekulako amorrua eragiten dio gure elkarrizketen dislexia horrek.
2018
‎Dagoeneko ez dakit erantzun hori txantxa bat ote den, edo serio dioen, edo gauza biak nahasian. Zeruan, katiusha misilak; ene ondoan, Ararat frankotiratzailea?
‎Edo Arkitektoaren gizonen beldur zelako? Ez daki erantzuten. Helburua beldurrik ez izatea da, ala beldurrei aurre egiten jakitea burua galdu gabe?
2019
‎Lehenengo aldia zen bere buruari galdera hura egiten ziona. Ez zekien erantzuna. Bizi guztia sentimendu horrekin zeraman.
2020
‎Zalapartaren erdian, taldeko beste portuges bat atzetik datorren pasatzaileagana joan da, bere anaia desagertu dela esanez eta non den galdezka garrasi betean. Pasatzaileak ez dakiela erantzun orduko, portugesak ezkutuan zekarren labana atera eta raus sartu dio sabelean. Pasatzailea lurrera erori eta erraiak agerian geratu da, odol putzu baten erdian.
‎Luciano Hazanek onartu du gure proposamena, elkarrizketa bat egitekoa, jakinik erantzunak liburu honetarako eta Iñaki Alforjaren eta Ibai Toledoren dokumentalerako direla.
‎Saiatu nintzen bi ideia haiek burutik uxatzen, eta lortuko nuen beharbada, baina Andrisek kasko koloretsu bat luzatu zidan eta, jantzi eta babesa jaitsi orduko, Bearen usaina barneratu zitzaidan sudurretik bazter guztietaraino. Eta bitxia da, gero, ordura arte haren usaina zein zen ez nekiela erantzungo bainuen, norbaitek galdera ezohiko hori egin izan balit.
2021
‎Badaki tranpaz beteriko galdera dela hori. Badaki erantzuna ere. Hogeita bost urtez egon gara ezkondurik.
‎Nik liluraturik begiratzen nion. Guardia zibila zela aitortu zidanean, banekiela erantzun nion. " Orduan ez dago arazorik" esan zidan.
‎galdera ahoskaezina eginez bezala. Ez du jakin erantzuten. Infertilitatearen zein kaxoitan sartzen da berea?
‎Ez dakit erantzuna jakin nahi ote duen, ordea. Edo erantzuna entzuteko behar den indarra ote duen.
‎Ez dakit erantzuten.
2022
‎Eta ez zenion sekula galdetu bereaz. Ez dakizu erantzunen lizukeen, baina saia zintezkeen. Saiatu gutienez.
‎Maiorazkoa al da? –galdetu zidan, eta ez nekiela erantzun nion, basoan lan egiten zuten mutilak normalean ez zirela izaten maiorazkoak, baina izan zitekeela– Elkarrizketa bat egin behar diozu. Argigarria izan liteke –errepikatu zuen.
‎Ez nekiela erantzun nion, gure amak, emakume kementsua izanik ere, bazekielako aldi berean amultsua eta maitabera izaten eta ez zuelako sekula zartailu bat eskuetan hartu, are gutxiago bere seme alaben kontra.
2023
‎Beharbada, ez zaie gustatuko etxekoei, edo bai. Ez luke jakingo erantzuten. Gainera, ez du gura Benantzi estualdi horretan jarri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia