2015
|
|
Batzuetan haiek agertzearren izango da soilik, ikusmena eman zion itsuaz esan zuenez, apostoluek bere bekatuengatik ala gurasoenengatik ote zen itsu galdetu ziotenean. Eta horrela gertatzen da, hau da, ez dituela [mesede hauek] egiten hartzen dituztenak
|
hartzen
ez dituztenak baino santuagoak direlako, bere handitasuna ezagutzera emateko baizik, san Paulorengan eta Magdalenarengan ikusten dugunez, eta guk bere kreaturetan gorets dezagun.
|
|
Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat
|
hartzen
ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
|
|
...joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik
|
hartzen
ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago
|
hartzen
ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
|
|
12 Hainbestekoa izan zen ohiturak egin zuen kaltea, eta deabrua ere sartuko zen tartean, non, egiaz, Jauna
|
hartzen
ez zutenean, hilko zirela baitzirudien. Nik zorroztasun handia agertu nuen, izan ere, zenbat eta argiago ikusi obedientziaren mende ez zirela jartzen (beraien ustez, gehiago ezin zutelako), argiago neukan tentaldia zela.
|
|
13 Orain dela gutxi hasi ziren haiek eta guztiak ulertzen tentaldia eta erremedioa garaiz jartzea zein on handia izan zen; izan ere, hemendik pixka batera etxe hartan egonezina sortu zen prelatuekin (ez hauen erruz; geroago baliteke horretaz zerbait esatea), halako ohitura ontzat
|
hartzen
ez zuten eta jasaten ez zuten prelatuekin.
|
|
Ni eskas nago. Berorrekin eta berorren gorentasunaren lurraldean hobeki izaten naiz osasunez, hemengo jendeak, Jainkoari eskerrak, gaizki
|
hartzen
ez banau ere; baina gogoa han dagoenez gero, gorputzak ere han nahi luke izan.
|
|
3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka eginik egon behar duela egundo atseden
|
hartzen
ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
|
|
Dena dela, zarata handietan sartu gaitu; eta nik Joseri buruz berorren aitatasunari idatzi niona kontuan ez banu, neure ahalmen guztia jarriko nukeen eragozteko. Dena dela, gauza horiek berak bezain benetan
|
hartzen
ez baditut ere, oso gogor egiten zait eragoztea: zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat?
|
|
Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko. Obedientziak beste gauzaren bat agintzen badizue, ene ahizpak, saia zaitezte arima Jaunarekin uzten; gogoa, gero, beste gauza batera aldatzen baduzue eta jaramonik egin ez eta zuen barruan dagoela ere kontuan
|
hartzen
ez baduzue, nola emango zaizue ezagutzera. Hau, beraz, aldi egokia da, gure Maisuak irakats diezagun, eta entzun diezaiogun eta haren oinei muin egin diezaiegun irakatsi nahi izan zigulako, eta zuengandik ez dezala alde egin eska diezaiozuen.
|
|
1 Asko luzatu naiz honetan, bildutasunezko otoitzean Jainkoarekin bakarrean sartze hau zein axola handikoa den azalduz hitz egin banuen ere, oso garrantzitsua delako. Eta Jauna
|
hartzen
ez duzuenean, eta meza entzuten duzuenean, ene alabak, espirituz Jauna har dezakezue, probetxu handi handikoa baita, eta egin gauza bera gero zeuen barruan bilduz, Jaun honen maitasuna ongi irarririk geratzen baita honela. Izan ere, hartzeko prestatzen bagara, ez dio sekula ere utziko emateari, guk ulertzen ez ditugun era askotara.
|
|
Azken batean, ene Jauna, horregatik ez daukat Zuri zer emanik, nire zorrak barka ditzazula eskatzeko. Barka diezadala zure Semeak, inork ez baitit bidegabekeriarik egin, eta, beraz, ez dut zure izenean barkatu beharrik izan, nire barkatzeko gogoa, Jauna, kontuan
|
hartzen
ez baduzu behintzat; izan ere, uste dut edozein gauza barkatuko nukeela nik Zuk niri barka diezadazun, edota baldintzarik gabe zure borondatea betetzearren. Baina ez dakit zer egingo nukeen, ordua etorrita, errurik gabe kondenatuko banindute; baina une honetan hain errudun ikusten dut neure burua zure begietan, non guztiak labur geratzen baitira; ni nolakoa naizen, Zuk dakizun bezala, ez dakitenek, irain egiten didatela usteko dute.
|