Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Esan dezatela nor noren menpe egon behar duen, Europa Frantziarena ala Frantzia Europarena? Horregatik, Frantziak aintzat hartzen ez bagaitu, Estrasburgoko Parlamentura jo ezinik ez dugu, eta horretarako biderik egokiena Europako Ombudsmanaren bidez joatea litzaiguke.
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎—Etxera lehenbizi —azaldu zuen—, eta hartzen ez badu,.
‎Aurpegiko zimurrak ere haztatu nituen, pixka batez, ispiluari begira. Kanporatu nintzelarik, gizona tel tel tel ari zitzaion emakumeari, hatsari lotzeko beta ere hartzen ez zuela. Eskuan, uraren koloreko isurkiaz beteriko kopari kontzen zion.
2002
‎izua sortzeko modukoa zen, ikara eragiten zuena? Inoiz erabat lo hartzen ez zuten suge pozoitsuak kopetaren erdian kiribiltzen zitzaizkiola, inon eta inoiz izan den aurpegirik beldurgarriena zen hura; irudimenak berak asma dezakeen gauzarik nardagarriena.
2003
‎Monikak ez zuen onartu. Edozein aitzakiarekin deitu ohi zidan lehen egunetan, eta gauez mezu larriak uzten zizkidan erantzungailuan, goizaldeko ordu txikietan askotan, egundokoak esanez ere bai tarteka telefonoa hartzen ez nuelako, edo, mingarriagoa zena, negar zotin eta intziri laburrak uzten zituen grabaturik eta ahopeka, laguntza eske bezala esaten zituen hitz ulertezin zenbait, zerbait esan nahi eta minen batek hitz egitea galaraziko balio bezala. Lur jota ibili zela uste dut luzaz.
2004
‎Haatik, Rubioren bideak ez garamatza eztabaida eremu horretara, mutur batetik bestera joan den hartara baizik: hain zuzen, euskararen problematika kanpo historiaren argitan soilik behaturik barne arazoak aintzat hartzen ez dituen jarreraren beste muturreraino joan zaigu, euskararen zoria barne dinamikaren gorabeheretan dagoela esateraino. Jakina, ikuspegi makrosoziolinguistikoak ez du teoria zorroztasunik erakusten sarri askotan euskararen barne diglosiak planteatzen dituen arazoak zuzen ikusteko.
‎Ez sartu bere izena euskaraz ez daukaten dendetan. Ez kontsumitu gure euskalduntasuna aintzakotzat hartzen ez duen ezer. Hitzak alferrik direnean, akaso poltsikoak eragingo ditu aldaketak?. 612 Poltsikoaren indarra ekarri digu hizpidera Etxeberriak, hitzarena ahitua dagoelakoan edo.
2005
‎Ez dut uste zirimiria izango zenik, Bilbokoa baino ahulagoa baitzen, eta ideiak ugertu baino lehen ateri baitzegoen. Ezin dut pikutara bidali ere, badakidalako behar nauela, beste ezertarako aintzat hartzen ez banau ere. Aitor ezazu:
‎Ametsek azken segundoko argitasuna izan du berandu baino lehen ateratzeko, baina Naroak, ateratzen sentitzerakoan zer datorren jakinda, harengana itzuli, eskuan hartu, eta guztiz hustu dadin astindu dio. Madokak pilula hartzen zuela esan zion aurretik, baina ez zuen galdetu beharrik Naroak horrelakorik hartzen ez duela imajinatzeko. Madokarekin egindako arduragabekeria bakarra, neska ezagutu zuen egunean bertan babesik barik egitea izan zen, eta akats hori orain ere errepikatu du, urrun dagoen motxilan txapelak bilatzen hasi eta momentuko magia eteteko gai sentitu ez delako.
‎–Azuak Fernando, mutil atzeratua hiltzea agindu zuen bere alaba bortxatu zuelakoan, baina alabak gezurra esan zuela uste dut, edo gutxienez Fernandori gauzak erraztu zizkiola... Gutun horrek frogatzen du neskak, ziurrenik bere adiskideekin batera, barre egiten zuela mutilaren kontura –ahots nekatuarekin hitz egiten nuen, alde batetik nekatuta nengoelako, eta bestetik aintzat hartzen ez nindutelako.
‎Ondo iruditzen zaiok hi ere joatea, erori samar omen zagok. Tori –papertxoa luzatu zidan– Eguerdikoa hartzen ez baduk hementxe duk hegaldien taula, eta Kixmiren amaren helbidea.
2006
‎Telebistako irudiei so egin zien, eta bihotz bihotzez damutu zen deia hartu izanaz. Asteak ziren telefonoa hartzen ez zuela. Zergatik hartu behar izan zuen dei hura?
2007
‎–Traum und Trauma, esaten du Patriciak histrionikoki, alemanez botatzen dituen eta itzultzeko lanik ere hartzen ez duen esaldi horietako batean, afera itxitzat ematen duen seinale.
2008
‎Militante politiko abertzale askok nazio kulturalaren baldintza aintzat hartzen ez badute ere, ez da beste horrenbeste gertatzen euskaltzaleen esparruan. Hauek ongi uztartzen omen dituzte bi biak:
2009
‎Inor askok aintzat hartzen ez duen
‎Horregatik beti daukat piztuta eskuko telefonoaren erantzungailua. Eliasek ez daki zertarako daukadan eskuko telefonoa, inoiz hartzen ez baduzu, txo. Berak, ostera, hortxe dauka erabiltzen ez duen idazmakina.
‎edo bietan bat gutxienez, han Regina enean? Bai, Leon Tolstoi kondea sartuko zuen Regina eneko Index partikularrean, anarkistek eta munduko jakintsu gehienek hartzen ez zuten, bada, Yasnaya Polianako jenioa mugimendu anarkistaren aitzindaritzat! Behin baino gehiagotan aurkitu zuen aita kalonjeak berak iritzi hura, hemengo edo hango literatur aldizkarietan, hain zen munduan zehar ezaguna Tolstoi eta hain zen nabarmena hari buruzko berriek hartzen zutèn protagonismoa.
‎Orbetarrek jakin behar zuten nor zen Trotsky, arrazoi gehiagorekin, halere, Marx, Lenin eta Bakunin, hauek bai, noiznahi baitzituen ahoan Nazariok? hartu ere, hartzen ez zituen, bada, hirurak infernuko hirutasun deabruzkotzat!?, errusiar politikaria hiriko kasinoan egon baitzen urte batzuk lehenago? 1916ko urrian, hain zuzen ere?, eta Nazario Orberi ez baitzitzaion albistea oharkabean igaro, putakumea gora eta putakumea behera. Bizpahiru edo hiruzpalau urte geroago, gainera, protagonismo berezia hartuko zuen berriro Trotskyk hiriko eta mundu osoko komunikabideetan, Errusiako gerra zibilean, tropa gorrien buruzagi zelarik armada zuria garaitu zuelako, baina hara:
‎Berehala argitu zidan ez zegoela inongo elkartetan; Garzonen zerrendan ere ez zegoen, beraz. Calvo ezagutu eta giza eskubideen elkarteetan parte hartzen ez zuen desagertutako baten senidea. Adriana Calvorekin hitz egin behar nuela esan nion, laster deituko niola.
‎Bi dei jarraian egin ditut. Hartzen ez badute, autobusera igoko naizela erabaki dut. Eta autobusetik deituko dut.
‎Dirudienez, ondo funtzionatzen du, ikasleek erabiltzen dute. Noski, serio hartzen ez dutelako dabil ondo. Galderak eta erantzunak berak erotizatzen dituzte eta jolas bihurtzen, ironia lizun batez apaintzen dituzte.
‎Halere, zergatik ez berak –aita kalonje txit agurgarriak– biak kondenatu... edo bietan bat gutxienez, han Regina enean? Bai, Leon Tolstoi kondea sartuko zuen Regina eneko Index partikularrean, anarkistek eta munduko jakintsu gehienek hartzen ez zuten, bada, Yasnaya Polianako jenioa mugimendu anarkistaren aitzindaritzat! Behin baino gehiagotan aurkitu zuen aita kalonjeak berak iritzi hura, hemengo edo hango literatur aldizkarietan, hain zen munduan zehar ezaguna Tolstoi eta hain zen nabarmena hari buruzko berriek hartzen zutèn protagonismoa.
‎Orbetarrek jakin behar zuten nor zen Trotsky –arrazoi gehiagorekin, halere, Marx, Lenin eta Bakunin, hauek bai, noiznahi baitzituen ahoan Nazariok... hartu ere, hartzen ez zituen, bada, hirurak infernuko hirutasun deabruzkotzat! –, errusiar politikaria hiriko kasinoan egon baitzen urte batzuk lehenago –1916ko urrian, hain zuzen ere–, eta Nazario Orberi ez baitzitzaion albistea oharkabean igaro, putakumea gora eta putakumea behera... Bizpahiru edo hiruzpalau urte geroago, gainera, protagonismo berezia hartuko zuen berriro Trotskyk hiriko eta mundu osoko komunikabideetan, Errusiako gerra zibilean, tropa gorrien buruzagi zelarik armada zuria garaitu zuelako, baina hara:
2010
‎Nire prozesua, baina, bestelakoa izan zen; nik jeltzaletzat nuen neure burua, eta alde horretatik, beraz, adosago egon nintekeen Ada eta Domingoren jarrerarekin aita eta Teofilo Mariarenarekin baino, jeltzaleek errepublikaren alde egin zutenez gero; Adak eta Domingok, ordea, batailoi anarkista batean egin zuten gerra, eta horrek halako kezka bat sorrarazten zidan, anarkistak jainkogabetzat bainituen, azken batean, alde ederra?!?, nahiz eta, Domingorekin behin batean izan nuèn elkarrizketan, hura jainkozale agertu zitzaidan: jainkozale berezia, hori bai, Elizaren erakutsiak aintzat hartzen ez zituena; esan nahi dizudana da gerrak orbetarron baitan ireki zuèn lubakian, ni tartean sentitzen nintzela sarri, lubakiaren erdian, bihotza erdibituta; zer egiten nuen??; errezatu eta errezatu, korapiloa nik ezin askatu eta Jainkoak askatuko zidalakoan.
‎Amak arrazoi zuela esan zizunean gorputzeko tuberkulosia sendatu zitzaizula, baina arimakoa falta zitzaizula orain. Eta arimakoaz ez zara inoiz sendatuko, amaren birika espirituala ere aintzakotzat hartzen ez baduzu, esan zidan;. Nola hartuko dut aintzakotzat, arnasa kentzen badit??
‎Ez, orain ez dizut Lehen Kausaren inguruko gogoetarik egingo, mendeetan bere distira izan ondoren gainbehera joan baitzaigu Akinokoak bere garaian landu zuèn Jainkoaren existentziari buruzko lehen arrazoibidea, maila bateko jakintsuek. Erdi Aroan gelditu zirèn XX. mendeko teologoak fosiltzat dauzkat? aintzakotzat ere hartzen ez dutena gaur egun, guztiak kausa bat badu, nork egin zuen Jainkoa??, zuk zeuk ere ongitxo dakizun bezala.
‎–Loak hartzen ez ninduen gau horietako batean erosi nuen, Teletiendan. Oso konpilazio ona da, gure garaikoa.
‎Ez, orain ez dizut Lehen Kausaren inguruko gogoetarik egingo, mendeetan bere distira izan ondoren gainbehera joan baitzaigu Akinokoak bere garaian landu zuèn Jainkoaren existentziari buruzko lehen arrazoibidea, maila bateko jakintsuek —Erdi Aroan gelditu zirèn XX. mendeko teologoak fosiltzat dauzkat— aintzakotzat ere hartzen ez dutena gaur egun —guztiak kausa bat badu, nork egin zuen Jainkoa? —, zuk zeuk ere ongitxo dakizun bezala.
‎Nire prozesua, baina, bestelakoa izan zen; nik jeltzaletzat nuen neure burua, eta alde horretatik, beraz, adosago egon nintekeen Ada eta Domingoren jarrerarekin aita eta Teofilo Mariarenarekin baino, jeltzaleek errepublikaren alde egin zutenez gero; Adak eta Domingok, ordea, batailoi anarkista batean egin zuten gerra, eta horrek halako kezka bat sorrarazten zidan, anarkistak jainkogabetzat bainituen, azken batean —alde ederra...! —, nahiz eta, Domingorekin behin batean izan nuèn elkarrizketan, hura jainkozale agertu zitzaidan: jainkozale berezia, hori bai, Elizaren erakutsiak aintzat hartzen ez zituena; esan nahi dizudana da gerrak orbetarron baitan ireki zuèn lubakian, ni tartean sentitzen nintzela sarri, lubakiaren erdian, bihotza erdibituta; zer egiten nuen...?; errezatu eta errezatu, korapiloa nik ezin askatu eta Jainkoak askatuko zidalakoan.
‎Amak arrazoi zuela esan zizunean gorputzeko tuberkulosia sendatu zitzaizula, baina arimakoa falta zitzaizula orain. Eta arimakoaz ez zara inoiz sendatuko, amaren birika espirituala ere aintzakotzat hartzen ez baduzu" esan zidan;" Nola hartuko dut aintzakotzat, arnasa kentzen badit?" galdetu nion;" Amak kentzen dizu edo zuk zeure buruari kentzen diozu, ideia burugabe batzuen mende zaudelako. Eta ama maitatzea agintzen dizun Jainkoaren laugarren manamendua duzu obligazio!
2011
‎Bezperako atentatuak eragindako gaitzespenen sokan trabatuta zebilen irratia, Antoniok bolumena jaitsi behar izan duenean: sakelakoa hasi zaio dardarka, baten bat deika, berehala hartzen ez badut melodia hasiko da, 9 Sinfonia, andreak aldatuko zidan. Diga, bai, Merce..., ez al nion lehengoan esan web orrian erreparatzeko, esaiozu non begiratu..., ez, hori ez, oso modelo zaharra da, fabrikatzen ahal direla baina zaharkituta geratu direla dagoeneko, esan nion orain askoz hobeak badaudela, eta modu onean gainera.
‎–Zuek hartzen ez baduzue, nik hartuko dut, baita bertze etxe batera joan behar badut ere!
‎zuek, Gisela eta Odilia, duda handiak dituzue, haurra hartu ez hartu. Hala ere, zuek hartzen ez baduzue, Alejandrok hartuko du, hori erran du berak oraintxe. Baina hara:
‎Don Damián medikuak eta don Mariano botikariak medizinari buruzko ikuspegi desberdinak zituzten: sendagilea, bere ogibidean, ortodoxoa zen, halako moduan, non, deusetan sinestekotan, zeren gizon hura berez baitzen eszeptikoa, medizinari zegozkiòn gaietan ez ezik, erlijio kontuetan ere?, zientzian baizik ez baitzuen sinesten, eskolatik eta unibertsitatetik kanpora ikas zitezkeenak aintzakotzat hartzen ez zituela; don Mariano, aldiz, hagitzez ere malguagoa zen, eta, zientziari bere begirunea bazion ere, gizaldiz gizaldi helarazitako eta emaitzen arabera sendotutako herri jakintzan ere bazuen federik.
‎Zeren zuk ez baitzenuen lotara joan beharrik izaten amets egiteko eta amets batean bezala bizitzeko? eta zeren ohikoak baitziren, halatan, zure ateraldi haiek, herritarrek aintzakotzat hartzen ez zituztenak, hutsaren hurrengotzat zituztelako.
‎Heretiko haien eginak entzun nituen, aho eta aburu desberdinetarik. Batak zioen gauez basoan herejeak larrutan aritzen zirela, bertze batek jabegorik ez zutela onartzen eta lapurtu ere berdin egin zezaketela propietatea haintzat hartzen ez bazuten. Bertze batek errepublika libre bat eraiki nahi zutela zioen, jendeak bere burua gobernatzeko, erregearekiko eta handikiekiko begiramenik gabe.
‎Alvarok urrundu ninduela erran nezake. Baina azken batean, neu nintzen telefonoa hartzen ez zuena, neu nintzen hitzorduetara azaltzen ez zena. Hori ere neure errua izan zen.
‎Barkatu abisatu gabe azaltzeagatik. Telefonoz deitu dizut, baina hartzen ez zenuenez, hona etortzea erabaki dut. Ez dakit une egokian harrapatzen zaitudan, baina posible balitz, zurekin hitz egin nahi nuke.
2012
‎Tabernako barraren bi aldeetara begiratu zuen. Beste behin, kafea hartzen ez zuen bakarra zen. Bazkaldu ostean kafea hartzea derrigorrezkoa zaienak zituen inguruan.
‎Fitoren abesti harekin oroitu nintzen berriro ere, parkingetik elizarako eskailerak igotzen nituen bitartean. Norberak hartzen ez dituen erabakiak denborak hartzen ditu gure ordez.
‎Gorbata ohe gainean ahaztuta, baina berdin zion ordurako. Fitoren kanta hark zioen moduan, norberak hartzen ez dituen erabakiak denborak hartzen ditu gure ordez.
‎Benito kantatzeko eta lanerako inongo gogorik gabe egon zen denboraldi batez, kantatzeko zeukan moduarekin zituen kezkak ere ugaritu egin zitzaizkiolarik. Bere buruhauste nagusia arnasa ongi hartzen ez zuelako zetorren. Kontu hori konpondu egin behar zela erabaki zuen, barnera begirako prozesu batean hasi zen, modu autodidakta batean, esperimentatzen.
‎Edo, zehatzagoak izateko, guztiongan datza orekaren potentzialtasuna, oreka eskuratzeko aukera eta promesa. Naturan nagusi den bezala, gizakiok esku hartzen ez dugunean bederen. Edo astroen jirabira etengabean, ortzi urrunean.
‎Margolan haiek, eta ez zeuden hormetan bakarrik zintzilikatuak, aitzitik, baziren gazteluaren arkitektura bitxiak sorrarazten zituen zoko ugarietan ere?; margolan haiek biziki erakarri ninduten, nire eldarnio hasiberriagatik beharbada; gelako ate leiho astunak itxi zitzala eskatu nion, bada, Pedrori, gaua baitzen ordurako?, piztu zitzala nire ohearen burualdean zegoen argimutil luze baten kandela guztiak, eta zabal zitzala alderik alde ohea inguratzen zuten belus beltzezko errezel parpailadunak. Halaxe nahi nuen gela, gero, loak hartzen ez baninduen, besterik ezean, margolan haiei begiratu eta burkoaren gainean aurkitu nuen liburutxo bat, margolanak kritikatzen eta deskribatzen omen zituena, aztertu ahal izateko.
2013
‎Loak hartzen ez duenean iskanbilak kontatzen ditu Versusek, gorrotoak, begizkoak, azaroak, melankoliak, argi ñabarrak, horrelako gauzak. Esan nahi baita, konta ezin litezkeen gauzak.
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen: ez zuen, ordea, ez orduan, ez arratsalde osoan, ezta gau osoan ere hartu!
‎Halako moldez, non, jakin arren Yazîden aurkako borroka guztiek, berarendako, negar malkoak zituztela zerumuga, ekin egiten baitzion borrokari, anaiaren gehiegikeriak, harreman ia guztietan, boterea duenak boterekeriarako joera ohi du? ontzat hartzen ez zituenean batez ere.
‎Hamza, baina, ez zen mutil koldarra. Halako moldez, non, jakin arren Yazîden aurkako borroka guztiek, berarendako, negar malkoak zituztela zerumuga, ekin egiten baitzion borrokari, anaiaren gehiegikeriak –harreman ia guztietan, boterea duenak boterekeriarako joera ohi du– ontzat hartzen ez zituenean batez ere.
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen: ez zuen, ordea, ez orduan, ez arratsalde osoan, ezta gau osoan ere hartu!
2014
‎Tira, munduko leku guztietan, baita Euskal Herrian ere? dauden homosexualen cruising area direlakoak kontuan hartzen ez baditugu, behintzat.
2015
‎beste hamarrak aintzakotzat hartzen ez dituena.
‎Sakelako telefonoa zen: hartzen ez bazuen, nahi ez zuelako zen. Igandean umeen bila etorri behar zen, orduan agian, pentsatu zuen Ostaizkak.
‎Baina euskararen mugak zehazteaz gainera, elizako agintariak ere salatzen dira agiri horretan; alderdi euskaldunak kontuan hartzen ez zituztelako, eta euskaraz ondo zekiten apaizak alderdi horietara bidaltzen ez zituztelako. Badirudi, beraz, XVIII. mende horretarako, euskarak beste esparru bat ere mugatuta zeukala:
‎gazteok parte hartzen ez baduzue, da helbururik lortu.
‎Beraz, gazteok parte hartzen ez baduzue, da helbururik lortu.
2016
‎Nork susmatu ote ahal zuen ziminoek bazeukatela benetako ibiltzeko arrazoirik? Nehork ez, batzuek konpainiako aberetzat baizik hartzen ez zituzten, besteek, edo besteak zioen arabera, gizakiaren jatorria izateagatik zuten hantxe egoteko arrazoia, baina hortik dibinotasun bat agertzeraino urrats handi bat bazegoen, orori egiatan sinesgaitza egiten zitzaiona.
‎Bada, ume txikien eskolako maistra bat zen, amonatxo bat, gaztetan, kontatu ziotenez, Ferrarako sozialismoaren arima izan zena, eta artean ere bazena, bai eta nola gainera!: ez zegoen bilerarik, hark bere hirurogeita hamar urte beteekin, bizitasunez eta alai, parte hartzen ez zuenik. Berak horrelaxe ezagutu zuen.
‎Seme alabak, jauna, gurasoen erraietako zatiak dira, eta nahiz onak nahiz gaiztoak izan, bizia damaigun arima bezala maite izaitekoak ditugu: (...) Bestalde, jauna, berorren semeak erromantzezko olerkigintza oso haintzakotzat hartzen ez duela esaniko horretaz, ene eritzian, ez dabil txit artez, ez zuzen, zeragatik: Homerok ez zuen latinez idatzi, greziarra zelako; Birgiliok ez zuen gerkeraz idatzi, latindarra zelako.
‎Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz da, bestalde (EHU, 2013). Alberdaniaren desagerpenak, agian, midcult nobelen itzulpenaren jaitsiera erlatiboa ekarriko du gurean, beste batzuek, Ereinek bezala, lekukoa hartzen ez badute behintzat. Elkarrek barne produkzioari ematen dio lehentasuna, itxura guztien arabera?; Txalaparta ere horretarako prest egon daiteke, Naomi Wooden Mrs. Hemingway nobelaren argitalpenak aditzera emango lukeen bezala (2016).
hartzen ez baduzu, nola elikatuko ditut
‎ardura. Halaber, aukeratu egun parte hartzen ez duen/ duten baina parte hartu behar lukeen/ luketen erakundea/
2017
‎17 Kapitalismoaren garapena munduan eragiten ari den pobretze gero eta handiagoaz ari delarik, Claude Meillassoux antropologo frantziarrak Maidens, Meal and Money (1981) liburuan dio uzkurraldi hori kapitalismoaren etorkizuneko krisi baten iragarle izan zela: . Azken batean, kapitalismoa krisi handi batera bideratzen ari da inperialismoa, lan indar merkea sortzeko bide den neurrian?; izan ere, oraindik milioi bat lagun badago munduan[...] zuzenean enplegu kapitalistan parte hartzen ez duena[...] zenbat dira gai oraindik beren iraupenerako behar dutena sortzeko eta beren haurrak elikatzeko, kapitalismoak eragindako nahasmendu sozialaren, gosearen eta gerren ondorioz? –
‎Nik esaten dudana, pasa ditzala gaua eta eguna herriko prakadun guztiekin etzaten, zer axola dit niri. Ez nago ni zorretan gehiago aintzat hartzen ez nauen norbaitekin, Ford hura hantxe utzi eta nik arratsalde osoa galduta ere batere axola ez dionarekin eta Earl berriz Ama dendaren atzealdera eramateko prest liburuak erakusteko zergatik eta mundu honetarako bertutetsuegia delako. Esaten dut gorriak ikusteko zaude zeruan, inoren kontuetan muturra sartzerik ez duzula, baina ez ahal zaitut gero behin ere horretan harrapatuko esaten dut, ez ikusia egiten dut zure amonagatik, baina ez ahal zaitut gero behin ere hemen horretan harrapatuko, nire ama bizi den etxean.
‎Antolatzailea agertu zen orduan (ni negarrez hasi nintzenean alde egingo zuen, ikuskizuna gogorregia zela iritzita seguru asko) eta ea norbaitek galderarik bazuen galdegin zuen, halakoetan egin ohi denez. Ricardo Pigliaren bi esaldien inguruan piztu ohi ziren eztabaida gehienak, nire esperientzia apurraren arabera bederen, jende askok literatura errealitatearen ispilu gisa ulertzen duelako, gizartea eraldatzeko tresna gisa hartzen ez duenean, baina egun horretan ez zen gisako galderarik izan. Adineko emakumeak altxatu zuen lehenik eskua eta ondokoak ondoren, eta hasi ziren elkarren artean nire neskari buruzko komentarioak egiten.
‎bidean oztopo bat zegoen. Zera, nik banekien postu militar honetatik pasatu behar zutela baldin eta Barne Hiriko Nazioarteko Koartel Nagusirako bidea hartzen ez bazuten. Burua leihatilatik sartu eta errusiarrari bere hizkuntzaz trakets esan nion:
‎Eta momentu horretan, erabakiak neuk hartzen ez banituen Ortizek hartu zituen. Eta, egia esan, ez dakit sinetsi behar den badirela adur gaiztoko pertsonak, baina nahiago nuen peskiza zail haietan neu hasi arazoa Ortizen eskuetan uztea baino.
‎–Bizpahiru aldiz deitu dinat, eta hartzen ez huenez, Mikeli deitu zionat, ea berarekin hintzen. Zer gertatzen ari zen kontatu diodalarik, berehala etorri dun bizikletaz.
‎Sarri aipatzen da arazo demografikoa. . Daukaguna da fenomeno demografiko bat; neurriak hartzen ez baditugu, orduan bai izango dugu arazoa. Baina zahartze arazo bat daukagula esatetik zaharrak arazo direla esatera pauso txikia dago, eta kontuz ibili behar dugu erabiltzen ditugun terminoekin?.
‎Mateok jarduera gehiegi izaten zituen halako txikikeriez arduratzeko: hitzaldi, kongresu edo mahai inguruetan parte hartzen ez zuenean, blogak eta tweetak idazten zituen. Denbora luzeagoa ematen zuen irrati eta telebistetan, epaitegian baino.
2018
‎Antza denez, bi emakumeak gu lehenago zain geunden tokira igo dira; Qandildik Sinjarrera bidean joateko, ordu hauetan dauden auto urriei egiteko asmotan. Inork serio hartzen ez duela ikusita, Berjinek nire babesa eskatu du begiradarekin. Nik haren makuluetara begira erantzun dut.
‎Irudi etsigarria. Jendetza bultzatu eta ibilgailura hurbiltzeko indarrik ez duenak, edo gizaki multzo basati horretan parte hartzen ez duenak ez du edukiko zer janik.
‎Normalean erretzen ez baizik beltzarantzen diren jendeak, gure garaiko eta mundu honetako modarekin bat etortzeaz gainera, gaur eta hemen erakargarritzat jotzen denarekin, sasoi batean nekazari pobreen seme alaba are pobreagoak besterik ez bailirateke piura horrekin (bakarraren faltan bi patroi), zortedunagoak dira kolorea apurka hartzen ez dutenetan ere, eguzki kolpe bortitzegi bat beren melanina ere garaitzeko gai denean tupustean, ez baitiote sekula arreta handiegirik ipintzen hankak, sabela, besoak, bularra babesteari, eta, hortaz, bainatzen ari direla erretzen direlako, edo paseoan dabiltzala itsasertzetik, edo pala jokoan, edo irakurtzen, edo izozkiak erosten, edo voyeurkeritan, edo, edo, edo.... Alegia, axolagabe erretzen dira, eta ondorioz eraginkor, gorputz osoa batean, salbu eta, jakina, bainujantziak estalitako pusketan, goian eta behean, edo soilik behean, edo inon, zenbateraino diren aurrerakoiak.
‎Ez zuen emakume horien artean lagun minik Alicek, baina ondo tratatu zuten, edo hala adierazi zuen behintzat epaiketan guztien bozeramaile lana hartu zuenak. Alice zen beti distantzia mantentzen zuena, elkarrizketetan parte hartzen ez zuena, irribarre ironikoz erantzuten ziena galdera guztiei. Ezer argirik inoiz errebelatu gabe, bizitzan asko sufritutakoa zela aditzera emateak atsegina ematen zion, eta horregatik besteak mespretxatzen zituen, minik ezagutu gabekoak zirelako, beti eroso, beti epelean bizi izandako andre osasuntsu eta endogamikoak.
‎Zer ordaindu behar dugu? Estatuaren aurrekontuetan Estatuak Erkidegoaren zerbitzura jartzen dituen eskumenen gastua, Erkidegoak bere gain hartzen ez dituen bitartean. Eta alderantziz.
2019
‎Ezarritako gizarte ordenak mesede egiten dion elite pribilegiodunaren parte baldin bada, nahi du ordena hori aldaezina izan dadin, eta bereziki intrantsigentea izaten da. Gizonak badaki beste erakunde batzuk, beste etika bat, beste lege bat eratu ditzakeela; bere burua transzendentzia gisa hautematen duenez, pentsatzen du historia bilakabide bat dela; kontserbadoreenak ere badaki halabeharrezkoa dela nolabaiteko eboluzioa gertatzea, eta moldatu egin behar dituela ekina eta pentsaera; emakumeak, berriz, Historian parte hartzen ez duenez, ez du ulertzen zein diren haren beharkizunak; mesfidantzaz begiratzen dio geroari, eta denbora geldiarazi nahi du. Aitak, anaiek, senarrak eskaintzen dizkioten idoloak erortzen badira, ez du aurkitzen modurik zerua berriz populatzeko; hortaz, idolo horiek defendatzen tematzen da.
‎Madarikazio horixe dute Back Streeteko protagonistak eta The Weather in the Streetsekoak [Kaleko giroa], biak ere amodio aratzaren apaizeme eta biktima baitira. Horra hor nolako zigor latza ezartzen zaion destinoa bere esku hartzen ez duenari.
‎XVII. mendean ere, batez ere mundu intelektualean nabarmendu ziren emakumeak; bizimodu munduzalea garatzen ari zen, eta kultura hedatzen; emakumeek eragin handia izan zuten saloietan; mundua eraikitzen parte hartzen ez zutenez, bazuten astia solasari, arteei, letrei lotzeko; haien heziketa ez zen aldez aurretik antolatua, baina senarrek baino jakintza handiagoa biltzen zuten hizketaldiei, irakurketei, etxeko irakasle pribatuei eta mintzaldi publikoei esker: Mademoiselle de Gournayk, Madame de Rambouilletek, Mademoiselle de Scudéryk, Madame de La Fayettek, Madame de Sévignék izen handia zuten Frantzian; Frantziatik kanpo, gisa bereko ospea zuten Elisabet printzesak, Kristina erreginak, Mademoiselle de Schurmanek, zeinak gutunak trukatzen baitzituen garai hartako jakitun guztiekin.
‎Egia da ezen, satisfazio normalik ez badu, gizonak eman diezaiokeela plazer klitorikoa, eta plazer horrek baretasuna eta sosegua eman diezaiokeela emakumeari, asmakeria moralizatzaileek diotena diotela. Emakume askok, ordea, errefusatu egiten dute plazer klitorikoa, eragindakoa delakoan, plazer baginala baino gehiago; zeren emakumeak, beren gozamena baino aintzat hartzen ez duten gizonen berekoikeria pairatzen badu ere, harrigarritzat baitauka berari plazer emateko borondate esplizituegia ere. –Besteari gozaraztea?, dio Stekelek,, bestea menderatzea da; norbaiti larrua ematea, berriz, borondateari uko egitea?.
‎Mairuen aldetik, orain arteko lorpenik aipagarriena noizean behin agertzen den almuedanoa da, litekeen jarrerarik txarrenean dagoena, figurante bat baino pixkatxo bat gehiago delarik, ez baita benetako pertsonaia izateko nahikoa. Portugaldarren aldetik, erregea, artzapezpikua, apezpikua eta aitoren seme ezagun sorta bat alde batera utzirik, eta azken hauek izena eramateko baizik parte hartzen ez dutela, nabarmenki dagoena da bereizi gabeko aurpegi nahaste izugarria, norenak diren ez dakigun aurpegiak, Jainkoak bakarrik dakien moduan hitz egingo duten hamahiru mila gizon, beren sentimenduak edukiko dituztenak, nola ez, baina sentimenduok hain guk ez bezala adieraziko dituztenak, gure eratik hain urrun, non elkar ulertze kontu horretan hurbilago egongo baitira beren etsaiengandik, mairu...
‎Eskua telefonoaren gainean pausatu zuen, itxaron egin zuen oraindik ere, isiltzeko azken aukera eman nahiko balio bezala, eta azkenik entzungailua jaso zuen, zer etorriko zen zehatz bazekielako ustean, Silva jauna al zara, galdetu zuen telefonistak, eta berak erantzun zuen, labur, Bai, Inork hartzen ez zuenez, eskegitzekotan nintzen, Zerbait nahi al duzu, Nik ez, Maria Sara doktorea da zurekin hitz egin nahi duena, itxaron apur bat. Eten bat izan zen, zaratek konmutazioren bat salatzen zuten, antza, nahikoa denbora izan zen Raimundo Silvak pentsatu ahal zezan, Maria Sara du izena, partez asmatu zuen, baina jakin gabe, zeren, alde batetik hatz salatzailea Maria izenaren gainean zuela lo gelditu zela egia bazen ere, egia baitzen, baita ere, horretaz ez zuela oroitzapenik gordetzen, eta iratzarri zenean, liburuaren gainean zabal zabal zegoen eskutik burua altxatu, eta bi eskuez igurtzi zituen begiak, eta horrela kendu zuen orritik orientazio seinale behin behineko hura, bakarrik bi muturretako erreferentziak edukiko lituzke, eta jakingo zuen, gehienez ere, aurkitu zuena Manuela eta Marularen artean zegoela, eta izen horiek, bestalde, berehala kanpo uzteko modukoak dira, pertsona edo pertsonaiaren nortasunari guztiz desegokiak zaizkiolako.
2020
‎Hego Euskal Herriko ongizate ereduan, erakunde publikoen papera mugatua da ongizatea sortzerakoan, eta gainontzekoa merkatuaren eta lan ez ordainduaren esku, hau da, emakumeen esku, uzten du: Hego Euskal Herrian emakumeek lan ez ordaindua (erakunde publikoek bere gain hartzen ez dutena) merkantilizatzeko aukera izango dute beren klase sozio-ekonomikoaren arabera, I. eta II. kapituluetan ikusi bezala. Azken datuen arabera, EAEko biztanleriaren %12, 1 eta NFEko biztanleriaren %12, 6 pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuan dago (17,4 Iparraldean), eta %21, 7 EB (Eurostat, 2018).
‎Nola interpretatu datuok? Kontuan hartzen ez badugu oraintxe aipatutakoa, edukiaren eta jarduera motaren inguruan (errutinazkoak, errutinazko ludikoak, etab.), datu horiekin ondoriozta genezake genero rolak apurtzen ari direla. Baina jarduera horien nolakotasuna, denbora banatzeko eta bizitzeko era, eta jarduera horien guztien testuinguru ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, gure ondorioa da maskulinitate hegemonikoen adaptazio estrategia bat dela.
‎Izan ere, planean ohartarazi dutenez, 2008ko finantza krisiaren esperientziak erakutsi du errebote arriskua dagoela, 2010ean gertatu zen bezala, neurriak hartzen ez badira. " Neurri horiek hartzen ez baditugu, datorren urtean isurketek berriro gora egingo dute, eta aurreko urteetako mailara iritsiko dira", azpimarratu du Birolek.
‎Lehena, beste batzuen indargunea da: propiotzat hartzen ez ditugun komunikazio espazio estatalen indar zentripetoa, eguneroegunero beren komunikazio sistemen bitartez irensten gaituztenak. Bigarrena, komunikazio jarduerari epe laburreko etekina atera nahi dion ikuspegi politiko hedatuegia, bereziki erakunde publikoetan.
‎Hau da, ea errailez aldatu gabe berriro ere trenari abiada eman eta zuzen zuzenean amildegirantz jarraituko dugun, edo errailez aldatu eta benetan iraunkorra izango den etorkizun ezberdin baterantz abiatuko garen. Edozein kasutan, eta zientzialariek diotenaren arabera, hamarkada honetan hartzen ditugun edo hartzen ez ditugun erabakiek baldintzatuko dute, onerako edo txarrerako, planetaren eta berarekin batera belaunaldi berrien etorkizuna.
‎Aitari eskirol deitzen entzutea eramanezina zitzaiolako utzi zuen Pellok galdarategia. Estherrek saminez gogoratzen du nebak aitari behin baino gehiagotan erakutsitako erdeinua grebetan parte hartzen ez zuelako. Ricardok beti egiten zuen nagusiaren alde; askotan errepikatu ohi zuen, Meliton Manzanasen hiltzaileak lantegiko langileren batzuk izan zitezkeen aitzakiarekin, guardia zibilek Juan komisariara eraman zutenean, langileak" semeak balitu bezala" babestu zituela.
2021
‎Ibarrekoek John irudikatzen zutenean, inoiz ez zuten soro batean bakarrik ikusten, edo zalgurdi batean, edo dendan. Buruan osatutako irudia herren geratzen zen etxea ere hartzen ez bazuen. Bere larruzko besaulkian eserita zegoen, bere liburu lodiei irribarre eginez, edo portxeko aulki batean bizkarra etzanda bere galeria zabal, xarmantean, edo lorategian loreak mozten aiztur txiki batzuekin eta saski batekin, edo bere mahaiaren buruan haragi errea zatitzen kontu handiz eta trebeki.
2022
‎Praktikaren ideiak bere baitan darama ekintza soziala beti sortzailea delako printzipioa. Gizon heteroek ez dute genero ordena defendatzeko konpromiso mekanikoa hartzen, gizon gayek hori errefusatzeko konpromiso mekanikorik hartzen ez duten bezala. Posible da gizon heteroak patriarkatuaren kontra egotea eta maskulinitate hegemoniko eta konplizeen munduetatik irteten saiatzea.
‎Ez nituen nahi, ez nuen minik, erditzea fisiologikoa denean errekuperazioa izugarria da. " Horri ez, ezer hartzen ez duten horietakoa da-eta" entzuten nituen. Mespretxua.
‎Eta Elenak badaki ez dela hori, inondik ere, eta badaudela ipuinlari petoak, sekula ez direnak bikainak izango nobelagile gisa, gogor ahaleginduta ere, eta nobelagileak apenas dakitenak zer egin fikziozko testu labur baten erronkari aurre egin behar diotenean. Horixe da, askotan, udako gehigarrien edo ad hoc prestatutako ipuin bildumen arduradunek kontuan hartzen ez dutena, egile" entzutetsu" bati ipuin bat idazteko eskatzen diotenean –eta" entzutetsua" bada, seinale, oro har, nobelagintzan dabilela, bestela nekez izango baitzen ezaguna– Halako esperimentuen emaitzek porrot egiten dute ezinbestean, eta ez da egileen errua, haiek zinez saiatu direlako ahalik eta ipuin onena idazten, hautatu dituen pertsona fisiko edo juridikoa...
2023
‎bi kafe kikara, esne katilua eta azukrea. Hilabeteak ziren hiruretatik bakar bat ere hartzen ez nuela.
‎Gehienetan, zaintzari dagokionez, aktoreak dantzan dabiltza, etengabeko harremanean. Ez dago administrazio ekintzarik merkatua edo hirugarren sektorea barne hartzen ez duenik. Ez dago era berean azken hauen ekintzarik administraziorik gabekorik.
‎Ikasle garaian antzerki talde batean parte hartu zuen, eta zuzendari bezala ere aritu zen. Asko disfrutatzen zuen, baina kritika txar bat egiten zioten bakoitzean edo casting batera joan eta hartzen ez zuten bakoitzean, izugarri sufritzen zuen. Min egiten zion, behin eta berriz, ez zen ohitzen, eta inoiz ez zela ohituko uste zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia