Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2001
‎Neuk emanen dizut haren erantzuna, Oker handirik ez dugu.
2004
‎Aitaren heriotzarekin amaitu zen dena, ergelkeria hura eta dena. 1937an hil zen, eta Romanek ulertu zuen alferrik eman zituela azken lau urteak, aita modu horretan gorrotatzen, berez kulpa handirik ez zuen eta. Baina ordurako beranduegi zen, Martin kanposantuko harrak gobernatzen ari zelako, eta apur bat alferrik zelako Roman goitik behera damutzea, damutu zen moduan.
2005
‎Aukera handirik ez dutela ikusita, etxean bertan erbesteratuta egotearen sentimenduarekin, Naroaren aterkipean abiatu dira oso urrun ez duten hotelerantz. Hallean beste izenen bat eman behar zutenetz ez dute gehiegi pentsatu, burua nekatuegi.
2006
‎Batek esan diezaioke bere buruari iraganari leial izanez gero, eta joko zikinak bazterrera utziz, denak behar liratekeela argitaratu, horrela irakurleak epaitu ahal ditzan. Baina gertatzen da, norberaren gaurko iritziez aparte, badaudela kantuen hitzen bilakaeran gauza bitxi eta harrigarriak norberaren borondate irmoarekin zerikusi haundirik ez dutenak.
‎erosotasun handirik ez du
‎Udazkena zen Parisko parkeetan eta aulkietako batean eserita hirurogeita hamar bat urteko agure bat zegoen. XX. mendearen hasierako urteetan ohikoa zen baino dotorezia handiagorik ez zuen jantzietan, baina igar zitekeen agurearen jarreran," posean" esango genuke, harrokeria punttu bat. Idazlea hurbildu zenean, ikusi zuen agurearen aurrean zegoen margolariak, idazlearen lagun mina zen pintoreak, apunte ugari hartzen zituela:
‎Orobat jakin ni partalier izana nintzela hango gertakarietan. Nola eta noraino ez, baina horretaz axola handirik ez zuten. Inork ez zidan hango berri galdegin, eta han egotea sarraskian parte hartu gabe ezin amestuzkoa zen, itxuraz.
‎Kezkatu. Aitzineko urteetan nireganako kezka handirik ez zuen, bada, agertu. Ez zen nitaz ari.
2007
‎Lehenengo zupada funtsezko horretan ke gehiegi irenstea trakeskeria hutsa izango zatekeen: eztul barregarria, onartezina eragingo liguke, eta edozeinek antzemango luke halako lanetan eskarmentu handirik ez genuela.
2008
‎Nire moduan orduan! , ohatzean jarri da luze, zeregin handirik ez duela erakusteko, eta burlairez jarraitu du?. Horrela, horrela behar du emakumeak, etxean senarraren zain.
‎Olatu handiek ez dute zerikusirik tsunamiekin. Horiek lurrikarek sortzen dituzte eta lehorrera iristean egiten dira handi, itsas hondoa ukitzen dutenean.
2009
‎erlijioaz (edo Jainkoaz) beste gabe oso zaila da mintzatzea, oso diferenteak daudelako, eta historia dutelako, eta erlijioek erakundeak izan ohi dituztelako, historian zehar bai doktrinak eta bai erakundeak denak aldatuz ibiltzen baitira, itxurazkoa denez. Horregatik bai doktrinak eta bai erakundeak kritika historikoaren eta sozialaren objektu izan daitezke, eta izan behar dute, eta horrek kritika horrek, fededunarentzat nahitaez inportantzia handia ez badu ere, komunitatearentzat ezin du inportantziaren bat ez ukan. Bereziki XIX. mendetik aurrera landu den Izkribu Santuen ikerketa historikoak.
‎–Saldu, saldu, tira, garrantzia kentzen dio, garrantzi handirik ez balu bezala?. Zu, Martin, galduta zenbiltzan eta ni aingerua naiz, aizu, nire lana da bakoitzari behar duena ematea.
‎Idaztea urrun zegoen Sara inbisibleari ipuinak kontatzea zela konturatu zenean, berezko dohaina zeukala deskubritu zuen. Eskolarik gabeko kazetari bihurtu zen, kazetari apur bat bitxia, azken ordukoaren gose handiegirik ez zuena, egiarekiko pasioa ere hala modukoa, nahiago zuen beti historia ona, egiazkoa baino. Ospea ere gorrotagarria zitzaion eta ihes egiten zion.
‎Pater Noster, Ave Maria, Salve Regina, Ego Peccator... Henrike ni baino trebeago agertzen zen, baina horretan merezimendu handirik ez zuen, ez baitzituen bere gogotik ezabatuak papista zeneko denborak. Halako abantailarik izan gabe ere, horri abantaila erraten ahal bazaio?, nire buruak leku egin zion hitz sorta arrotzari.
2010
‎uko egin ziezaiokeen karta idazteari, esate baterako, edo parte bati gutxienez, azken parteari: ?, eta are okerrago dena, ez baitakit behin ere maite izan zaitudan???, osoari egin ezean; nire heroiak, baina, lurrezkoak zituen oinak, antza!; Helenaren jokabideari buruzko susmoak nituen, garai batean itzalak baino sendotasun handiagoa ez zutenak, baina gorputza hartuz zihoazkidanak, eta azkenean gertatu beharrekoa gertatu zitzaidan, susmoak lardaskatzen baitu egia eta lohitzen ur garbia; Helenak behartua idatzi zuen gutuna, ziur, baina ez ote zihoan berak idatzitakoaren azpitik egiaren zati bat, azken batean?, baita egia osoa ere, beharbada?!, hain egin zitzaidan bat batean nabarmena Helenak ez ninduela senargai ez ezkongai aukeratuko pobre miserable birika bakar bat banintz!; non arraio nenbilen, baina, neure fantasia haiekin?; nire sentimenduen isurian ez nuen aldaketa handirik nabaritu azken egun haietan, Helenari niòn maitasunari aitaganako eta amaganako gorrotoa kontrajartzen bainion, eta hauen gorrotoari haren maitasuna:
‎Hori da britainiarrek egin zutena Irlandan: hemen arazo politiko bat daukagu, batzuek nahi dutelako Irlandara batu eta beste batzuek ez; beraz, beraiek erabaki dezatela; Britainia Handiak ez du interes estrategikorik lurraldearen zati horri Koroari batuta eusteko; britainiar izan nahi badute, oso ondo, baina nahi ez badute. Hori nork esaten du Espainian??.
‎Pisu handirik ez zuen baina, galtzarbean hartzeko handiegia zenez, gorputz aurrean eraman zuen kaxa, bi eskuekin helduta. Etxe osoari bira emanda, tailerrean sartu zen.
‎Ikastolako zuzendaritzakoek ez zuten oso gozo hartu ikasle ohia Oihanak eskaera egin zuenean baina, non aukeratu handirik ez zutelako edo, bera hautatu zuten azkenean. Geroztik urte batzuk zeramatzan lan berean, gorabehera handirik gabe; ganbara ñimiño bat alokatu zuen Hendaian, eta motor potente samar bat erosteko lain ere aurreztu zuen garai horretan.
‎uko egin ziezaiokeen karta idazteari, esate baterako, edo parte bati gutxienez —azken parteari: "... eta are okerrago dena, ez baitakit behin ere maite izan zaitudan..." —, osoari egin ezean; nire heroiak, baina, lurrezkoak zituen oinak, antza!; Helenaren jokabideari buruzko susmoak nituen, garai batean itzalak baino sendotasun handiagoa ez zutenak, baina gorputza hartuz zihoazkidanak, eta azkenean gertatu beharrekoa gertatu zitzaidan, susmoak lardaskatzen baitu egia eta lohitzen ur garbia; Helenak behartua idatzi zuen gutuna, ziur... baina ez ote zihoan berak idatzitakoaren azpitik egiaren zati bat, azken batean?, baita egia osoa ere, beharbada...!, hain egin zitzaidan bat batean nabarmena Helenak ez ninduela senargai ez ezkonga... bizitzaren marraren alde banatan bi biribil nituen, beraz, bata zuria eta bestea beltza, era simetrikoan banatuak; karta irakurrita gero, baina, ez nekien zer esan; edo bai, banekien...
2011
‎Ordurako ez zen gazte gaztea, eta artean geratzen zitzaizkion gogo berokeriak aurki epelduko zirela otu zitzaidan. Gogoeta horrek lagundu zion, inondik ere, Managuako freskeria hartan, lagun behar handirik ez zuen tropikoko sargoriari. Izan ere, neska haren bularreko erretenean behera irristan zihoan izerdia bistatu orduko, hura edoski arteko onik ez nuela izango pentsatu nuen, pitayazko zuku odol gorri hari azken xurgaldia ematen niola; eta hala, bestelako kontuak alde batera utzi, eta harekin bukatu nuen hoteleko gelan.
‎Hainbeste, ezen askotan bideragarriagoa baita jaialdi honetako 300 ikusleek, hango 40ek, beste hartako 1.500ek? osatzen duten publikoa, banaketa handia ez duen film luze batek zinema aretoetan lor dezakeena baino. –Idazle euskaldun ezagun batek esan zidan bere liburutik 1.500 ale saldu zirela, horietatik erdia ikastetxeetan banatuta.
‎–Bagoazela, bagoazela... eta inora joan ez? Zentzu handirik ez du!
2012
‎Bazter batean zegoen mahaitxora jesarrita zegoen, aurrean koparik ez, mahai gainean botila baten tamainako kutxatila bat zeukala. Haren begirada sentitu nuen, zertara nindoan baleki bezala; beste inon lekurik egon ez eta, behartuta edo sentitu nintzen, horretarako gogo handirik ez banuen ere, haren ondoan esertzea ez ote zitzaion inporta galdetzera.
‎Itsasontzi bat ondo egina denean, ondo tresnatua badago, eta zama handirik ez badu, haizeak bultzatzen du ekaitz gogorra denean, eta olatuak ontziaren azpitik irristatzen direla ematen du beti (oso gauza bitxia iruditzen zaio hori lehorrekoari); zamalkatzea esaten zaio horri itsasoko hizkeran. Kontua da ordu arte oso ondo joan ginela olatuen gainean, zamalkatuz; baina une hartan ur puska erraldoi batek hartu gintuen beheko txopatik, eta berarekin eraman gintuen gora egin zuenean, gora eta gora, zeruraino igoko bagina bezala.
‎Gure ontziak 120 tona ur husten zuen, sei kanoi zeramatzan, eta, kapitaina, haren laguntzailea eta ni neu alde batera utzita, hamalau gizon. Bizigaien zama handiegirik ez genuen ontzian, beltzekin tratuak egiteko genituen txikikeriak izan ezik, hala nola, perlak, beira puskak, maskorrak eta huskeria bitxiak, bereziki betaurreko txikiak, labanak, guraizeak, aizkorak eta antzeko gauzak.
‎Ondoren esan behar dut, itsasontzira, lehen jakinarazi dudan bezala, egindako joan etorrietatik ekarritako gauzen artean bazirela zenbait balio handirik ez zutenak baina niretzat erabat baliorik gabeak ere ez zirenak, eta orain arte aipatu ez ditudanak; bereziki, lumak, tinta eta papera, kapitainaren, haren bigarrenaren, kanoilarien eta arotzaren ardurapean zeudenak; lauzpabost itsasorratz, matematika tresna batzuk, eguzki orratzak, betaurrekoak, nabigazio liburuak eta mapak; eta horiek denak batera pilatu nituen, inoiz erabili nituen jakin gabe.... Gainera hiru Biblia aurkitu nituen, oso txukunak, Ingalaterratik niretzat bidalitakoak, eta nire gauzekin batera bidaia egiteko hartu nituenak; portugesez idatzitako liburu batzuk, Aita Santuaren bizpahiru otoitz liburu tartean, eta beste zenbait; eta denak ongi gorde nituen.
2013
‎–Bingley jaunak Netherfieldera itzultzeko asmo handirik ez duela edo entzun dut.
2014
‎aspalditik zor nion, amaren egoeran dagoen norbaiti zerbait zor zaion heinean behintzat, eta ezin nuen gehiago atzeratu. Arantzari abisua utzi nion sakelakoaren erantzungailuan, ohi bezala, itzalita zeukan, edo ezin izan zuen une horretan hartu?, eta Martin nirekin etortzeko konbentzitzen saiatu nintzen; Josune hasieratik utzi nuen alde batera, txikiegia zelako, baina seme nagusiarekin ahalegin bat egitea merezi zuela pentsatu nuen, itxaropen handirik ez nuen arren. Espero bezala, ezezkoarekin erantzun zidan, eta ni ez nintzen tematu; egia aitortzeko, oso ulergarria da, umeentzat ez baita atsegina amona horrela ikustea.
2015
‎Zentzuzkoa zirudien. Zapateroren gobernua trasteak jasotzen ari zen ordurako, inkesta guztien arabera PPkoa izango zen gobernu berriari lekua egiteko, eta asti handirik ez zuen ezer asko egiteko. Prozesuaren barrunbeak ezagutzen zituztenentzat, ordea, hitz horiek ez zetozen bat Zapateroren gobernuaren mezulariei ulertu zietenarekin.
‎Hedabideek ETAren eta nazioarteko eragileen artekoez argitaratzen zituztenekin sufritu egiten zuen Paul Riosek, askotan errealitatearekin zerikusi handirik ez zutelako berriek. Gezurtatzen eta zuzentzen ibili behar izaten zuen.
‎LAB sinatzaileen artean zegoen, Bilgune Feminista, Etxerat, Torturaren Aurkako Taldeak eta Ikasle Abertzaleak bezala. Espainiako Gobernuaren aurrean itzal handirik ez zuten erakundeak ziren guztiak ere, baina ETAri su eten iraunkorra eskatzen zion adierazpena izanik, bazuen garrantzia izen horiek guztiak zerrendan agertzeak. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, aldiz, ez zegoen sinatzaileen artean.
‎nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna); bestetik, idazten eta hasi nintzenez geroztik, liburuzale batek eskain zezakeen laguntzaren praktikotasun eskasaren kontzientzia; zalantza ere sortu zitzaidan, hirugarren mundua deitzen dugun hori laguntzeko gure plataforma horiek guztiak zenbateraino ez ote diren kolonialismo berri baten zurigarri (herrialde horietan dabiltzan bolondres guztienganako errespeturik handienarekin esanda). Arrazoiak arrazoi, nerabe baten amets erromantikoa zen hura, neure egiazko izaerarekin zerikusi handirik ez zuena.
‎Orri hauek betetzen nabilen neurrian eta bitartean gauza asko gertatzen ari da, bai nire bizitzan bai inguruan, ez batzuk ez besteak jasotzen ez baditut ere, koaderno honetako gai eta kontuekin zerikusi handirik ez dutelako. Orain, ordea, kontatzera nindoanaren harira,. Nire Segurako aitona?
‎Nire hemezortzi udaberri goiztiarrekin eta Royal Ballet eko dantzari printzipala izanik, bizitzeaz baino areago munduko edertasunaz liluratzeko jaioa nintzelako ustea nuen, egunak ezkutatzen dituen gune ilunen ardura oro gerizari egozten niola. Bizitzaren ardurak, lore bati erortzen zaizkion petaloek baino pisu handiagorik ez zuen niretzat artean, eta etxeko oheak egitea neskamearen esku uzten den antzera, halaxe utzi nuen nire etorkizuna, gauaren, edertasunaren eta aberastasunen dirdirapean.
‎Hizkuntzarekiko gehiegizko menpekotasuna garatu dutelako errealizadoreek, beharbada? Film gogoangarri guztietan buruan iltzatuta geratzen zaiguna irudi bat da eskuarki, ez esaldi bat (eta esaldi bat denean ere, bere ingurune naturaletik isolatuz gero, zentzu handirik ez duen esaldi bat izaten da usu: Casablancako. Beti geratuko zaigu Paris?, esate baterako, edota In the mood for love filmeko. Gu ez gara haiek bezalakoak?); baina, hala ere, susmoa sortzen zaio batzuetan ikusleari irudiak josi eta menperatzearen ofizioa galdu ote duten zenbait zinemagilek, normalean pentsatzen denaren kontra.
‎Meza entzutera joateko ohitura zuen Jexuxek, fraileetara, urteak betetzen zituen bakoitzean. Gure amak, orduko usadioari segitzen ziola uste zuen, gorabehera handirik ez zuen kontua zela hura; Jexuxek, behin eta berriro, abuztuaren bigarrena urteak duen egunik handienetakoa dela esaten zuen arren.
‎Eta hau arazo garrantzitsua bada estatu batentzat, faktore erabakigarria da estaturik osatzen ez duen nazionalismoarentzat. Izan ere, hutsean hartuta, atxikimendu biguna eragiten du nazionalismo mota honek, egokia beharrizan handirik ez duen estatu batentzat, baina herabeegia oldarra eta kemena behar dituen estatubako nazioetako nazionalismo mota batentzat.
2016
‎Elkar begiratzen dute, lehen aldiz batera izanen diren nerabe batzuen irri eta irrikaz. Neska Euskal Herrian moda modan den abeslariaren azken kanta ahopeka kantatzen ari da... zer dagoen gure esku, axola handirik ez du. Bitartean, zuk heldu.
‎Kantatzen?... Zer dagoen gure esku, axola handirik ez du. Zuk heldu.
‎Iragana iragan da eta, Zer dagoen gure esku, axola handirik ez du. Bitartean zuk heldu.
‎Iragana iragan da eta... Zer dagoen gure esku, axola handirik ez du. Bitartean zuk heldu.
‎– axola handirik ez du. Porroari beste ufada sakon bat eman dio.
‎Garrantzi handirik ez dutenak. Seguru asko berak laino artean entzun dizkit.
‎Eta berak baietz. Bera behin baino gehiagotan etorri dela Parisa, eta ongi ezagutzen duela nola joan batetik bestera, eta lagunduko digula berak, presa handirik ez duela eta plazera izango dela gure gida izatea.
‎Behin baino gehiagotan eman zion buelta azken bisitako amaiera lehor hari, eta beste bukaera posible batzuk asmatuz ematen zion hauspoa ilusioari. Neskaren jarrerarekin hain erraz etsi beharrean, solasari eusteko ahaleginean ikusten zuen bere burua; bere burua baldartzat jo beharrean laguntza eskainiko zion neskari, arratsaldeetan zeregin handirik ez zuela izaten, eta nahi baldin bazuen berak ere lagunduko ziola pisua pintatzen; neskak hasieran barre egingo zuen, baina azkenean onartu egingo zion gonbita. Arratsaldero lagunduko zion pintaketan, eta neskari arratsaldeko txanda tokatzen zitzaionean berak bakarrik jardungo zuen.
‎Gona laburra kiribilduta zuen ipurtaldean, eta kulero zurien angelu distiratsua suma zitekeen zango luzeen bukaeran. Zer egin handirik ez nuenez, neure buruari galdetu nion zergatik egingo ote duten emakume batzuek zuriaren aldeko hautua eta beltzaren aldekoa besteek, eta erabaki horretan izaera edo aldartea, zein ote den erabakigarriago. Gerrikoa kendu eta ez ote nion neskari gona pitin bat jaitsi ere pentsatu nuen, angelu zuri distiratsua estali arte gutxienez, ezagunen batek ikusita ere susmo txarrik har ez zezan, batez ere.
‎–Nola zenekien zuk Kirmen Uribek zituen gordelekuen berri? , galdetzen zidan eta ez nekiela erantzuten nion, testua idatzi nuenean ez bainuen inor gogoan, idazle orok bere lan argitaragabea galtzeko duen beldurraz ari bainintzen, eta erantzuna luzatze aldera kontatu diot beldur horrek baduela antzekotasunik haurdun dagoen emakumeak sentitzen duenarekin, zerikusi handirik ez badute ere, eta erantzuna ematen ari nintzen bitartean gogoratu naiz nola lehen zirriborroa literatura tailerrean egin nuen eta nola irakasleak aldeko komentarioak egin zizkidan, joko handia ematen baitzuen kontakizunak polizia eleberri baten moldeak erabiliz sorkuntzaren inguruko gogoeta egiteko. Baina ez diot gogoeta horien berri ertzainari eman.
‎Bete beharrekoa betetzen zuten gauzak, baina ez era erosoenean. Noizean behin lokartzen zen erlojua, beraz erreferentzia gisa oso balio handirik ez zuena. Batzuetan dena zipriztintzen zuen kafetera, bestela egundokoa prestatzen zuen arren.
‎–Nik tatuaje bat egin behar dut hemen, beso guztia estaltzen, ahotik sua darion suge erraldoia izango da, ahalegindu beharra nuen, itxaropen handirik ez nuen arren. Une batez biek jiratu zuten burua niregana.
‎Zer zela eta hasi zitzaigun auskalo zenbat egun lehenago izandako solasaldi hartaz mintzatzen? Sesiorako gogo handirik ez banuen ere, honela aurpegiratu nion bere portaera:
‎Kasua Julian Garcia epaileari egokitua zitzaion. Foruzainen artean ospe handirik ez bazuen ere (Txuekak Frozen erraten zion, haren izaera hotza zela eta), Asiainek gogokoa zuen: langilea zen eta ez zien oztoporik jartzen ikerketei.
‎Estimu handian ez badut ere, lasaitzeko keinua egin diot. Hurbildu ere hurbildu natzaio, eskua jarri gura izan diot bizkarraren gainean, baina atzera egin eta orroa egin du:
‎Bigarren liburuko 16 atala da horren froga, bertan nork bere ama hizkuntzan idaztearen alde egiten baitu Kixotek bere hitzaldietariko batean: «Homero handiak ez zuen latinez izkiriatu, grekoa zelako; ez eta Virgiliok grezieraz ere, latindarra zelako. Azken finean, antzinako poeta guztiek esnetan edoski zuten hizkuntzan izkiriatu zuten(...) arrazoizkoa litzateke ohitura hau nazio guztietan hedatuko balitz, eta aleman poeta ez gaitzestea bere hizkuntza izkiriatzen duelako, ez gaztelaua, ez eta berean izkiriatzen duen bizkaitarra ere».
‎Graciak azalpena: «Jada ezerk garrantzi handirik ez zuenean, eta ez berak eta ez beste inork hartaz ezer espero ez zutenean, Cervantesek bere garairako eta baita kasik gure garairako ere asmaezina eta ezinezkoa den kontakizun bat asmatu zuen». Liburuak ertz guztietatik isurtzen duen ironia da gakoa, horrek bihurtzen du liburua «asmaezin» eta «ezinezko».
‎«Urtero izaten gara antzokian piezaren batekin». Aurten Leon eta lagunek ez dute lortu, ordea, beren eskaintza programa ofizialean sartzerik, baina pena handirik ez dute halere horregatik. Topatu dute alternatiba.
2017
‎–Nik eskola handirik ez dut, baina behinola elizan gauza bat entzun nuen, Kristok esana. Geroztik buruan josita geratu zait eta sekula ez zait ahaztu:
‎Ametitu dezakedala uste al duzu bera herrira etorritako saltzaile guztiekin kaletik ibiltzea, esaten dut, eta gero denak elkarri zera esaten errepidean, neska xolobero bat non aurkitu Jeffersoneko joan etorria egin behar dutenean. Urguilu handirik ez dut, ezin izan sukaldea bete beltz edukita tripa betetzeko eta estatuko asiloari apopilo nagusia kentzen diodan bitartean. Gobernadore eta jeneralen odola, esaten dut.
‎Orain gutxi laugarren abisu bat ere jaso dutela dio, baina datu handirik ez du oraindik. –Mezu elektroniko labur bat idatzi zigun pertsona batek, duela hogei urte inguru apaiz batek ukitu egin zuela esanez, eta horrek zauri sakonak utzi zizkiola kontatuz.
‎Paul Rios: . Akordioetara iristeko ohitura handirik ez dugun gizartea gara. Hala ere, irudipena dut azkeneko urteetan oinarrizko kontsentsu bat egonkortu dela:
‎Egia esan, zentzea nola suertatu zenaren berri handirik ez genuen, neskameak goizeko lanean hastean ohean hilik aurkitu baitzuen. Autopsiaren erresultatuaren zain egonda ere, heriotza lasaitasun osoz etorri zitzaiola pentsa liteke, une hartan ezertaz ohartu ez bailitzan.
‎Azken batean, horixe: erruki handirik ez dudala izaten nire hondarretatik jan behar lukeen zakurrarentzat eta gerri jiran ere hasi naizela nabaritzen, prakak estutxo ote ditudan edo. Gainera, dena delako platera, azkenburuko gozo gauzaren bat esaterako, bereziki ona zegoela esaten diodanean, zerbait esan diot, esker oneko izateko?, bere senar zenak ere oso gogoko zuela erantzun ohi dit, askotan prantatzen ziola, hura ere gozozalea izaki;, zu bezala?, eransten du gero, mihi miztoko akuilu eztenkariz, miztoarena sugearen ezaugarria den arren.
‎Denbora puxkat besterik ez da behar. Zatoz presa handirik ez duzun tarte batean, eta kontatuko dizut zer eta nola izan zen historia guztia.
‎–Hamazazpi urteko alaba zen nobela horretako heroia, moztu zidan. Interes handirik ez balu bezala hitz egin zuen, dena dela?. Gauzak argi zituen bakarra.
‎Europa nolabait esnatu egin du Trumpek. Etxe Zuriak binakako harremanak nahiago dituela esan eta gero, horrek itxaropena piztu du herrialde batzuen artean, batez ere indar politiko eta ekonomiko handirik ez dutenen eta Bruselarekin tirabirak dituztenen artean. Sustoaren ondoren etorri den lasaitasunak gauzak dauden moduan utzi ditu momentuz; NATOren gastuaren alorrean, Washingtoni eskatu duena emateko prest daude Aliantzako herrialdeak, nahiz eta gastua handitzea gai korapilatsua izan.
‎komodidade haundirik ez du proletario auzoak
‎Eta jokalekuotan dagoen arren poeta inoiz ez dago lurrean, burua pentsamendu sakonek okupatu baitiote zer poesia mota landu behar lukeen asmatzeko hausnarrean, Mozart entzuten, neska gazteen bularrei edo zerbitzariaren zango beltzaranaren geografia oparoari begiratzen Althusserren azken liburuaz solastatzen dela, poesiari buruz auskalotzen ere ematen du denbora puska bat, zer esanik ez goi arnasaren zain. Umore handirik ez duen estanpa sail honek, poeta eta oro har idazlea edo artista edo intelektuala piku alfertzat hartzen duen topiko ezagunaren harian moldatua, kolokan ipintzen du Hitzak izaten jarrai daitezela sarrera sentituan esandakoen balioa. Nola saiatuko gara hitzak zentzu berriz janzten, gure poetatasuna parodia bat baldin bada?
2018
‎eta antzeko errepertorioa bazerabilen, eraginkortasun handiz, Xabierren pazientzia irakasleena baino azkarrago hasi zen agortzen: , noiz utziko nauzue bakean??,, gura duzue telebistan esatea ez dakizuela gure dolua errespetatzen??,, zer axola didate niri zure txepelkeriek, arazo handiagorik ez dudalakoan, ala??,, begitan naukazu aita hiltzailea dela uste duzulako, ezta, alu horrek??... Bioepaiketa amaitutakoan seme alabei buruzko lehiaketa berezi bat egingo zela zabaldu zenean, mutilaren oldarkortasunak goia jo zuen, Jaione, Matematikako irakaslea, azterketan sartuko zena laburtzen ari zenean:
‎Hemen azaldu behar da gure aita hi fi aren fanatiko bat izan dela betidanik. Soldata oso handia ez bazuen ere, afizio horretarako aurrezteko moldatzen zen, hala kalitate ertain oneko aparatuak nola diskoak erosteko. Ez da oso zale fina, berak kontrakoa uste arren:
‎Bitxia bada ere, eskolan hartu nuen babes. Biziraupena baino asmo handiagorik ez duenarentzat, toki egokia iruditzen hasi zitzaidan gure institutua. Kale gorriko edozein bankuren aldean, oinarrizko abantailak eskaintzen zizkidan:
2019
‎Alde horretatik, hausnartzekoa da zer elikatzen ote duten eraso jakin batzuei ezohiko ikusgarritasuna ematen dieten kontakizunek. Gertakari bortitzenak soilik nabarmenduta eta haietarako errudun jakin batzuk seinalatuta, gizarteak erantzukizuna gainetik kendu eta haiengan ipintzen du osorik, eta giro horretan errazago nagusitzen dira mendeku eskaerak, maiz justiziarekin zerikusi handirik ez dutenak.
‎Gauean, ohean etzanda zegoela, sekula egiten ez zuen arren, zigarro bat piztu eta hura patxadan errez etorri zitzaion ideia. Behar handirik ez zuten, baina, horrek ez du sekula kalterik egiten. Berak ostu zezakeen Elias zaharraren dirua.
‎Saltegi handiek ez dutela zubirik egingo entzun du ogia erosi bitartean. Horrek ideia bat dakarkio burura.
‎Raimundo Silvak liburua hartu zuen, liburuari utzi zion nahi zuen tokitik irekitzen, orriak dakizkigunak dira, ez da beste irakurketarik izango. Mahaira esertzera joan zen, han bukatu gabeko poema liburua dauka zain, esan nahi baita, berak zuzentzen bukatu ez duena, han zegoen baita ere Costaren eskutik etorri zen nobela, presa handirik ez zuen hura, heren bat irakurri du, komunztadura falta batzuk zuzendu, zenbait argibide proposatu ditu, eta are, diskretuki, ortografia akats batzuk ere zuzendu ditu. Raimundo Silvak betebeharraren eginkizunak alde batera utzi zituen, eta, Lisboako Setioaren Historia aurrean zuela, arkua eginik zeuzkan hatzetan eman zuen kopeta, liburuari tinko tinko begiratzen ziola, baina ikusi gabe, nabari zen, aurpegian zehar hedatzen ari zitzaion bertan egongo ez balitz bezalako espresioari erreparatuta.
‎eta indibidualistago hauetan, herritarrak mugiaraztea eta ezertan engaiatzea zailagoa omen den denbora hauetan eta, ahots askok diotenez, euskararen gaiak, erakargarritasun? handirik ez duen sasoiotan, badirudi, herritarrak mugiarazteko baldintza eta eskaintza egokiak sortzen direnean, aktibazioaren sua piztea lor daitekeela. Pizgailu eta hauspo gehiago behar dugu eta surtarako eremu egokiak sortu.
‎Gero Joxeren txanda helduko da, Elizan babesteko berak hartu, eta azalpen handirik ez duen erabakia, hamaika ezinbestekoz mozorrotzeko. Koxmek, begiak arranpalo, mutu dirau mutilaren jardunaren aurrean, bekozko iluna nabariegi eta zirkinik egin gabe.
‎–Bazekiat, ederki jakin ere, Francisco oso egoera latzean egongo dela. Tamalez, Francisco ez duk gatibu daukaten herritar bakarra, mordoxka bat bazagok, gehienak hire lagunak baino erru handiagorik ez dutenak gainera. Kontu hau ez duk berria niretzat, Joxe:
2020
‎Erandiok ikusgarritasun handirik ez duela-eta, Ereagako hondartzaren kontra dagoen Tamarises jatetxeko terrazara eraman nuen. –Ez da Argiñano, baina handik baino historiaren aztarna gehiago ikus daitezke hemendik?, esan nion, Ezkerraldeko tximinia eroriek eta garabi hondatuek osatzen duten lautada kokotsarekin seinalatuz.
‎Desberdintasun oso handirik ez duena emakumeen eta gizonen arteko aldea da: bietan da handia.
‎Oinari erreparatu nion eta emaztea irakurri. Kalitate handirik ez zuen irudiak, baina ez zegoen batere gaizki, atsoa. Nahikoa, esan nion neure buruari, eskela saltzaileak nire kontura negozioa egiten ari ziren eta.
‎Ez nintzen ingurunera guztiz doitzen, ordea. Espezie berekoa banaiz ere, nor izateko besteen premia handirik ez dudalako agian. Izaki sozialak gara, batzuk besteak baino gehiago.
‎Gizona aulkitik altxatu da, ur basoari apenas hurruparik kendu gabe. Eskua estutu dio Izaskuni, ahul, esperantza handirik ez balu bezala. Fereka herabe batekin agurtu du zakurra.
2021
‎Horrela lortzen dute ondo idazten duten idazleek irakurlearen barruan sartzea, horregatik sentitzen gara hain astun liburu txar baten bukaeran eta hain fresko, hain bizi, hain indartsu liburu on baten amaieran. Bigarren kasu horretan, ahaleginaren parterik handiena ez dugu irakurleok egin, idazleak egin du, bere ofizioarekin, bere teknikarekin, bere magiarekin.
‎etxebizitzaren gabezia larria. Immigrazio jario handiak ez zuen erantzun egokirik jaso agintarien aldetik, eta hirietara heldu ziren biztanle askok ezin izan zuten etxebizitzarik eskuratu. Jendearen etorrera masiboak Bilbok zituen muga fisikoekin talka egin zuen, hirigintzan kaosa sortu eta hiriaren fisionomia aldatu.
‎Ibarreko gizonik maltzurrena zen, denen ustetan. Gogorra zen tratuak egiterakoan, eta poz handiagorik ez zuen muxikekin auzokoek baino sos batzuk gehiago ateratzea baino. Ahal zuenean, legezko tranpak egiten zituen zaldien salerosketan, eta bere zorroztasuna zela-eta komunitatearen begirunea bereganatu zuen, baina, arraroa bada ere, ez zen aberastu.
2022
‎Mutila hobeki ezagutu nuenean, jakin nuen ez zuela lagun askorik eta gehienak bere auzoko nekazariak eta pilotariak zirela. Jatorrak baina ikasteko interes handirik ez zutenak. Berasaren ustez, mutil haiek ez zituzten bere kezkak Jokintxok eta biok bezain ongi ulertuko.
‎Eta, adin batetik gorako musikari bati dagokion bezala, baita musikaz beraz ere: lehenengo kantua, nik bederen, eta musikalki zerikusi handirik ez duten arren, The Byrds en" So You Want to Be a Rock’n’roll Star" haren berrirakurketa garaikide gisa hartu dut. Horri gehitu litzaioke egileak bere iragan musikalari egiten dizkion erreferentziak nabarmenak direla.
2023
‎Denak kezkatuak ziren erritua baino lehen, eta ezin bururatuzko solasgaia zen haien artean, ameskeria anitzen iturri... Gertatuko zitzaienaren berri handirik ez zuten, salbu beren bizietako bidegurutze bat bezala izanen zela. Haize ez zen arras prest sentitzen...
‎Eta, amaitzeko, beste ideia maiztu bat: pausoa eman beharra zegoela," ezinbesteko abentura" bat zela, erronka bat, horretarako gogo eta kemen handirik ez bagenuen ere.
‎Egoeraren parte diren emakumeen ahotsak isilarazi eta" emakume marroiak gizon marroiengandik salbatzen dituzten gizon zurien" logika operatiboa sostengatzen dutenez, garapenaren sektoreko laguntzaren defendatzaileek sekula ez diete babesik emango, adibidez, Bangladeshko arropa industriako emakumeei, baldin eta politikoki eragiteko asmoz elkartu eta lan baldintza hobeak eskatzen badituzte. Inongo arropa enpresa handik ez du inoiz konpromisorik hartu sindikatutako lantegiak soilik baliatzeko eta emakumeok" ahalduntzeko"; horren ordez, soilik erreskate misioaren ereduarekin bat egiten duten kausak babesten eta diruztatzen dituzte.73
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia