Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2015
‎Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; ...
‎17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets beza ez dela Jainkoaren espiritua. ...gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat duela bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez du utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
‎ez da asmatzen haiek adierazten, baina haien bidez jakiten da zein behekoa den gure izaera Jainkoaren handitasun handiak ulertzeko; bada, hauek ulertzeko ere gai ez garenez gero, hauek hartzen dituenak bizi ditzala Haren Maiestateaganako harrimenez eta Hura goretsiz; eta beraz, berariazko eskerrak eman diezazkiola hauengatik; estimu handitan izan behar da mesede hau, ez baita guztiei egiten zaiena, eta zerbitzu handiagoak egiten saiatu, Jainkoak hainbeste eratara laguntzen diolako horretan. Hemendik dator hori dela-eta bere burua handiagotzat ez hartzea, eta lurreko guztietatik Jainkoa gutxien zerbitzatzen duena dela bera pentsatzea, horretara beste inor baino gehiago behartua dagoela uste duelako, eta edozein hutsegitek erraiak zulatzen dizkio alderik alde eta, gainera, arrazoi handiz.
‎Oi ene Jaun eta ene Jainko, bai handiak direla zure handitasunak!, eta hemen ari gara gu artzaintxo burugabe batzuk bezala, zure gauzetatik zerbait dakigulakoan eta ezereza adina izan behar du, gure barruan bertan baitira ulertzen ez ditugun sekretu handiak. Ezereza adina diot, Zugan dagoen ugaritasun handi handiaren ondoan, eta ez ikusten ditugun handitasunak, are guk uler ditzakegun zure egintzen handitasunak ere, oso handiak ez direlako.
‎Eta, horrela, gogo bizia jarri zuen guztiek uler dezaten; eta zuei ere halako gogoa eman diezazuela, ene alabak, Jainkoari bihotzez otoitz egiteko egoera honetan direnen alde, guztia ilunpea baita haiengan, eta haien egintzak ere halakoxeak. Izan ere, iturri garden batetik datozen errekatxo guztiak gardenak dira, grazian dagoen arima bezala, eta hortik datorkio Jainkoaren eta gizakien begietan bere egintzak atsegingarri gertatzea, arima zuhaitz bat bezala landatua dagoen bizi iturri honetatik datozelako; handik ez baletor, ez lituzke ez hezetasunik ez fruiturik izango, hark elikatzen baitu eta egiten baitu ez dadila ihartu eta fruitua eman dezala. Era berean, bere erruz iturri honetatik aldendu eta ur beltz beltzezko eta oso kirastuan landatzen den arimatik isurtzen dena ere, zorigaitz hutsa eta zikinkeria da.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna! Gorets zaitzatela aingeruek eta sorkari guztiek, horrela neurtzen baitituzu gauzak gure ahultasunari egokitzeko, hain mesede gorenez gozatuz, zure ahalmen handiak ez gaitzan izutu, jende ahul eta ezereza garenez, gozatzera ere ez ausartzeko eran.
‎Gaitz handirik ez egitea: deabruak.
‎Nire lagunari esan niezaion gauza batzuk esan zizkidan; eta ni gehien harritzen ninduena zen eraman behar izan genuenaz kontsolaturik geratzen ginela eta etortzekoak ziren guztiak eramateko kemenaz. Eta, izan ere, otoitz jende eta guzti, ia ez zen inor toki honetan gure aurka ez zegoenik eta gure asmoa zorakeria handi handitzat ez zuenik.
‎Haien gain guztien Jaunak emandako nagusitasuna geratu zitzaidan, haiei euliak balira baino zer handiagorik ez emateraino. Hain koldarrak dira, non, gutxietsi egiten dituztela ikusirik, ez baitzaie indarrik geratzen.
‎–Hori zentzudun izatea nola ulertzen den izango da. Gero uste dugu onerantz gutxi eragiten duena dela duintasun eta itzal handiz ez ibiltzea bakoitza bere egoera zibilean. Are gehiago, irudiko zaigu fraideak eta elizgizonak eta mojak gauza zaharra eta adabakiz betea eramatea nabarmenkeria eta ahulei eskandalua ematea dela, eta baita norbere baitan bildurik egotea eta otoitza edukitzea ere, mundua nola dagoen eta santuek zituzten eragin handiko perfekziozko gauzak hain ahazturik daudela ikusita; honela, uste dut, garai hauetan gertatzen diren zorigaitzez gain, kalte handiagoa egiten duela, eta ez liokeela inori eskandalurik emango erlijiosoek mundua estimu gutxitan izan behar dela hitzen bidez esaten duten bezala, egintzen bidez aditzera emateak.
‎Eta honetan zerbait egin badezakegu, hala ere garbi ikusten da orain esango dudan beste horrengatik: izan ere, adimenak irudikatua balitz, alde batera utzirik honek egiten dituen egintza handiak ez lituzkeela egingo, ezta beste ezer ere (bada, lo zegoelakoa egin nahi eta logura ez delako itzarrik dagoen bat bezala izango litzateke: berak, lo egin beharra edo buruko ahuldadea duelako, nahi luke; erdi lo geratzen da bere baitan eta saiatzen da eta tarteka badirudi zerbait egiten duela, baina benetako loa ez bada, ez dio eutsiko buruari ezta indarra eman ere, bestera baizik:
‎Ez du uzten argirik adimenean, ezta egiaren sendotasunik ere. Gerta daiteke gaitz handirik ez egitea edota batere ez egitea, arimak han sentitzen duen atsegin eta gozotasuna Jainkoagana bideratzen badu, eta bere pentsamendu eta desirak Harengan jartzen baditu, abisu emana denez; deabruak ezin dezake ezer irabaz, aitzitik ariman eragiten duen atseginarekin berarekin asko gal dezala egingo du Jainkoak; izan ere, honek lagundu egingo dio arimari, Jainkoarena delakoan, Harenganako gosez ot... Baina deabruak jartzen duen gauza denean, hura gezur hutsa denez gero, arima gozotasun eta atseginaz apaldu egiten dela ikusirik (honetatik ugari izan behar du:
‎3 Ahalmenek Jainkoagan jarduteko dute soilik trebetasuna. Haietako bat ere ez dirudi mugitzen ausartzen denik ezta ezin ditugu mugiarazi ere, ahalegin handiz ez badugu nahi arreta galtzerik, eta orduan ere ez dut uste guztiz egin ahal izango denik. Hemen gauza asko esaten dira Jainkoaren gorazarrez, lotura gabe esandako gauzak, Jaunak berak lotzen ez baditu.
‎5 Nik uste dut, arimak probetxu handiagoa ez ateratzea eta espirituaren askatasun handi handira ez iristea, bat egitezko otoitzera iristen denean, honegatik dela.
‎5 Nik uste dut, arimak probetxu handiagoa ez ateratzea eta espirituaren askatasun handi handira ez iristea, bat egitezko otoitzera iristen denean, honegatik dela.
‎Baina, gure bekatuengatik? hain gutxi eta bakanak dira kasu honetan gehiegizko kontu hau ez dutenak, non uste baitut nahiko motibo dela hori, hasten direnak lasterrago perfekzio handira ez joateko. Izan ere, Jaunak ez du sekula huts egiten, eta ez da Harengatik geratuko; gu gara eskas eta ezerezak garenak.
‎Eta gauza ziur ziurra da zenbat eta argiago ikusi aberats gaudela, izatez pobreak garela jakinik, probetxu handiagoa datorkigula eta baita egiazko apaltasun handiagoa ere. Gainerako guztia gogoa kikiltzea da on handietarako ez dela gai pentsatuz, Jauna haiek ematen hasten delarik, harrokeriaren beldurrez ikaratzen hasten bada.
‎12 Zer egiten duzu, ene Jauna, dagoeneko zeurea dela dakizun eta noranahi gurutzeko heriotzaraino Zuri jarraitzeko zure mende jartzen den eta hura eramaten Zuri laguntzeko eta gurutzearekin Zu bakarrik ez uzteko erabakia harturik dagoen arimaren on handienerako ez denik?
‎13 Oso kontuan hartzekoa da, eta esperientziaz dakidalako diot? gogoetazko otoitzaren bide honi erabaki sendoaz ekiten dion arimak eta atsegin eta samurtasun hauek falta direlako edota Jaunak ematen dituelako kasu handirik ez egitea eta horregatik ez poztea ezta atsekabetzea ere lortzen duenak, bidearen zati handi bat egina duela. Eta ez bedi atzera egitearen beldur izan, behin eta berriro estropezu egin arren, eraikina oinarri sendoaren gainean egiten hasia baitago.
‎Uste dut horregatik joan ohi zirela zenbait santu basamortuetara; eta apaltasun mota bat da norbere buruaz ez fidatzea, hitz egiten diogun hari Jainkoak lagunduko diola pentsatzea baizik, eta maitasuna biziago egiten da elkarren artean komunikatzen denean, eta beste hamaikatxo ondasun dira, esaten ausartuko ez nintzatekeenak, honetaz zenbat doakigun esperientzia handia ez banu.
‎Neure aita hain maite nuenez gero, nik otoitza edukitzean ustez nuen ondasuna opa nion, bizitza honetan otoitza edukitzea baino ondasun handiagorik ez zela uste bainuen?, eta horrela, zeharka, ahal nuen eran, berak ere ondasun hori izan zezan saiatu nintzen. Horretarako liburuak eman nizkion.
‎1 Ahaztu egin zait esatea mojagai nintzen urtean ezinegon handiak izan nituela berez garrantzi handirik ez zuten gauzekin; baina askotan errugabea nintzanean erruduntzat jotzen ninduten. Nik nahigabez eta nahiko gaizki eramaten nuen hori, moja izatearen pozaz guztia eraman arren.
‎8 Idazteko eskubidea duen pertsona banintz, pozik luzatuko nintzateke xeheki esaten Santu aintzatsu honek niri eta beste pertsona batzuei egindako mesedeak; baina egiteko agindu zidatena baizik ez egitearren, gauza askotan nahi nukeen baino laburrago jardungo dut, beste batzuetan, berriz, behar baino luzeago; hitz batez, edozein gauza onetarako zuhurtasun handirik ez duenaren antzera. Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea.
‎6 Bada, solasaldi hauetan hasi nintzenean,, ohikoak baitziren? ez nuen uste gero ulertuko nuen bezalako kalte eta barreiatzerik etorriko zitzaionik nire arimari; izan ere, monasterio askotako bisitak egite hau bezain zabaldua zen gauza batek, onak zirela ikusten nuen beste batzuei baino kalte handiagorik ez zidala egingo uste nuen; eta ez nintzen ohartzen ni baino askoz hobeak zirela, eta niretzat arriskua zena beste batzuentzat ez zela hainbeste izango, baina zerbait izango zelakoa dut, denbora alferrik galtzea baino ez bada ere. Behin, pertsona batekin nengoela, hura ezagutu berritan, Jaunak jakinarazi nahi izan zidan ez zitzaizkidala komeni halako adiskidetasunak, abisua eta argia eman nahi izan zizkidan itsumen handi hartan:
‎Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
‎12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari. Apaltasuna baldin badu, Jaunak bata edo bestea engainatzen utziko duen beldurrik ez da zertan izanik.
‎Eguneko ibilaldiak ez ziren luzeak. Horrela, neke handirik ez zen izan bide honetan, eta bai poza; izan ere, Gotzainaren santutasunaz esaten zituzten gauza onek egundoko poza ematen zidaten niri. Sakramentu santuaren ondoko zortzigarren egun aurreko asteazkenean iritsi ginen Burgora.
‎3 Hauxe dela uste dut bizitzako neke eta miseriarik handienetako bat, eutsiko dion espiritu handirik ez denean; izan ere, gaixo egotea eta min handiak sufritzea, neketsua bada ere, arima itzarrik badago, ezereztzat dut, Jainkoa goresten dagoelako, haren eskutik datorrela gogoan izatean. Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada.
‎9 Reinoso kalonjeak (horrela baitzeritzan idatzi nionak) hain ongi egin zuen, non, etxea hustu ez eze, oheak eta erosotasunak izan baikenituen ugari; eta guztia behar genuen, hotz handia egiten zuelako eta aurreko eguna nekagarria izan zelako, behe laino itsuaz, geure buruak ere ia ez ikusteraino. Egia esan, atseden handirik ez genuen izan, meza non emana izateko eran kokatu arte; izan ere, inork ezer jakin orduko, han ginen; (fundazio hauetan horixe zela egokiena konturatu naiz; bada, iritziekin hasiz gero, deabruak dena nahasten du; hark bereaz irteterik ez badu ere, egonezina sortzen baitu). Horrela egin zen, eta berehala goizean goiz, ia eguna urratzean, meza eman zuen gurekin joan zen apaiz batek, Porras zeritzanak; Jainkoaren zerbitzari handia zen; Valladolideko mojen beste adiskide bat ere bazen han, Agustin Victoria zeritzona, etxea atontzeko dirua prestatu zidana, eta bidean zehar guri atsegin ematen saiatu zena.
‎Kosta ahala kosta, errentako etxea bila diezagula esaten hasi nintzaion, hara pasatzeko, beste hura konpontzen zen bitartean, eta pozten hasi nintzen jende asko etortzen zela ikusirik, eta inor ez zen ohartu gure zentzugabekeriaz; Jainkoaren errukia izan zen, gauza zuzena izango baitzen Sakramentu guztiz Santua guri kentzea. Orain darabilt gogoan neure tontakeria eta guztien aldetik ardura handirik ez izatea Gure Jauna kontsumitzeko; hau eginez gero, egindako guztia desegiten zela uste nuen.
‎Fundazioak egin ziren urteen kontuari dagokionez, baten batean oker esan ote dudan nolabaiteko susmoa dut, gogora etor dakidan ahal dudan arreta izaten badut ere. Garrantzi handirik ez duenez, geroago zuzendu baitaiteke, gogoratzen ditudan bezala esaten ditut; hutsen bat balego ere, alde handirik ez da izango.
‎Fundazioak egin ziren urteen kontuari dagokionez, baten batean oker esan ote dudan nolabaiteko susmoa dut, gogora etor dakidan ahal dudan arreta izaten badut ere. Garrantzi handirik ez duenez, geroago zuzendu baitaiteke, gogoratzen ditudan bezala esaten ditut; hutsen bat balego ere, alde handirik ez da izango.
‎Une honetatik baimena ekarri zuten arte bi ordu baino gehiago igaro ziren, ohetik jaiki gabe zeudelako, eta jende ugari batu zen, handik nortzuk zebiltzan jakin nahirik. Axola handirik ez guri horregatik, karroak ongi estalirik zeudenez gero ezin baikintuzten ikusi. Baimena etorri zenean, karroak ez ziren kabitzen zubiko atean; zerratu beharra izan zen, edo ez dakit nik zer, kontua da beste tarte handi bat igaro zela.
‎19 Niri gauza batek ematen zidan lasaitasuna eskrupulu handirik ez izateko: beraren baimenaz meza eman izanak, eta beti errezatzen genuen koruan orduen otoitza.
‎Ezin izan dut gehiago, eta ez zait ongi iruditu (bada, hau ikusten bada, epe luzera izango da), hasierako Erregelaren eraberritze honi hain on handia egin dionaren oroipena ez gordetzea. Izan ere, eraberritzea hasi zuen lehenbizikoa bera izan ez arren, garaiz etorri zen, Jainkoaren errukian hain uste handia ez banu, hura gabe hastearen damua izateraino. Fraideen etxeei buruz ari naiz, mojenak, Jaunaren ontasunagatik, orain arte beti joan baitira ongi; eta fraideenak ez zihoazen gaizki, baina laster batean erortzeko itxura zuten; izan ere, beren Probintziarik ez zutenez gero, oinetakodunen gobernupean zeuden.
‎13 Estatuak, bada, arreba zaharrenaren esku geraturik, honek nebak egin zien baino kasu handiagorik ez zien egin; izan ere, haurtzarotik otoitzari oso osoan emana egonik, han ematen baitu Jaunak argia egiak ulertzeko?, bere nebak bezain gutxi estimatu zituen. Oi, ene Jainkoa, zenbat lan, oinaze eta auzi datozkien askori eta baita bizitzak eta ohoreak arriskutan jartzea ere, oinordekotza hau jasotzeagatik!
‎arima asko galdurik ikustea, eta indio horiek ez zaizkit gutxi kostatzen. Jaunak egin diezaiela argi, hemen eta han bada nahiko zoritxar eta; hainbat aldetatik ibili eta askok hitz egiten didatenez gero, askotan ez dakit zer esan, animaliak baino txarragoak garela baino besterik, geure arimaren duintasun handia ez dugulako ulertzen, eta lurreko gauzak bezala gauza kaskarrez kaskartzen dugulako. Jaunak egin biezagu argi.
‎2 Berori ez bedi harritu hainbeste enbarazurekin bildutasun handirik ez izateaz, ezinezkoa baita; horiek amaitzean, bere gobernu onera itzultzen bada, horrekin kontentatuko naiz. Jainkoak nahi beza gauzak oso ongi joatea, eta berori ez bedi kezkatu pixka bat gehiago edo gutxiagogatik; izan ere, geratzen zaiona asko izan arren, laster amaitzen da guztia.
‎Jainkoa gorestekoa da haur honen izaera eta berak duen poza. Egun honetan, beharbada, haurra zegoen gela batetik irtengo zen medikua, handik ez baita ibili ohi. Ikusi zuela ohartu zenean, lasterka joan bazen ere, negarrari eman zion eskumikatua zegoela eta etxetik bidaliko zutela esanez. Biziki jostarazten gaitu, eta maite maite dute guztiek, eta arrazoiz?
‎Beatriz Jesusena eta Ana Jesusena, Contreras. Mojekin harreman handirik ez.
‎Herri txikietan dauden moja karmeldarrekin han geratzen den fraideak tratu handirik ez izatea.
‎1? Fraideren bat han geratzen bada, berorren aitatasunak zorrotz abisu eman biezaio mojekin tratu handirik ez izateko. Begira, ene aita, oso beharrezkoa baita.
‎3 Gure Jaunak ordain biezaio berorren jauntasunari une oso egokian etorri den limosna, ez baikenuen norengana jo, horregatik pena handirik ez banuen ere. Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan.
‎7 Presa handia dute Jesusen Lagundikoak aita Mariano etor dadin, premia handia baitute. Hor haren falta handirik ez bada, mesedez, eskatzen diot berorren aitatasunari saia dadila, aspaldidanik ari direlako hura joan dadila eskatzen. Orain gutun bat bidaltzen diote nuntzioari, baimena eman diezaion.
‎Ez bedi ahantz honetaz ezta beste negozio horietaz ere. Begira beza zein aukeran datorren, ustez, garrantzi handirik ez duen hau; hemen garrantzi handikotzat dute.
‎7 Herrikoek diote, haiek gastatzen dutena horixe izango dutela gutxiago; eta etxea zaldun batek egiten die eta errenta ona ematen, ez baita pobretasunezkoa; eta hala balitz ere, fede gutxi izatea da pentsatzea, hain Jainko handia ez dela bere zerbitzuan ari direnei jaten emateko bezain ahaltsua.
‎Ni, paperak ikusi ondoren, samin handiaz nengoen, nola uzten zioten Jauna hartzen. Nik diotsot, ene ama, ez dela bidezko halako gauzak zigorrik gabe geratzea, eta hemen erabakirik zegoen berorrek dioen betiko kartzela, komeni zela handik ez irtetea.
‎7 Berori janari pixka baterako ordaintze aginduak ematen saia dadila, beste gastu batzuei erantzun beharra duenez gero, duelako eman nahi duenean, eta esaten didate ez dakit noiztik hona ez dizkiela ematen, eta dotea horrela izango dela uste izango dute. Egiaz, nik ahal banu, neke handirik ez nioke emango horretan. Eman diezaiola gure Jaunak nik opa diodan atsedena, amen.
‎Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea. Honi baino beldur handiagorik ez diot beste ezeri ere monasterio hauetan; izan ere, orain dena santua bada ere, badakit nik zertara joko duen, berehala erremediorik jartzen ez bada, eta honek narama horretan hainbeste jartzera. Barka biezat, ene aita, eta gera bedi Jainkoarekin.
‎Beharbada izango da, baina niri ez zait iruditzen. Ez zuen nahi izan Isabel Jesusena nobizioen maistra izan dadin ere; hainbeste dira eta pena ematen didate; hau lehenago nobizioen maistra izana zen, eta ez zituen nobizio txarrak atera, zuhurtzia handikoa ez bada ere, moja ona baita. Lizentziadunari ere ez zitzaion hura egokia iruditu; Beatriz, ordea, dena duena da; beste hura aski nekaturik dago.
‎Eta ez da gure aita bisitariaren kontua; hark egina du, baina hainbeste izanik bide desberdinak aholkatzen, nik gutxi egin dezaket. Sentitzen dut ahalmen handiagorik ez izatea. Uste nuen bide hori erabakirik zegoela, horrela esan baitzidaten.
‎4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak berak nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen dagoena eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen nuen berorrek zekarrena Sevillan arriskuan ikusi genuenean. Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
‎Haren Maiestateak erremediatuko du; ezin da gutxiago izan. Hala ere, bitarte horretan, berorren aitatasunak kontuz ibili du mojak hartzeko baimena emate horretan, premia handikoa eta etxeen probetxu handirako ez bada; izan ere, haientzat komeni dena manten daitezkeen adina baino gehiago ez daitezela izan, eta horretan kontu handia izan ezik, ezin erremediatuzko sufrimenduan ikusiko ditugu geure buruak...
‎5 Velascori aditzera eman nion, hemen nagoen bitartean nitaz kasu handirik ez egiteko, eta berorren agurgarritasuna luzaroko badago, balitekeela ni hemen ez aurkitzea, Villanuevako mojen fundazioa. Roda ondoan dagoena, egingo dela uste dudalako, eta gerta daiteke ni mojekin joatea, inon premiarik izan bada, han izan delako; hainbestekoa da aita frai Antonio Jesusenaren eta aita priorearen iskanbila eta hainbeste denbora da ekin eta ekin ari direla, non baita gutxiago egin; nahi izan behar du gure Jaunak.
‎7 Pixka bat sendoago egon nadinean, artzapezpikuari hitz egiten saiatuko naiz, eta Madrileko horretarako baimena ematen badit, askoz ere hobe litzateke, konparaziorik gabe, beste leku batera eramatea baino, beraiek nahi dutena ez bada moja hauek ni oinazetzeraino sentitzen baitute. ...ako ama prioreari ezta serio hitz egin ere hemen, hura hartzeko kontuaz; izan ere, uste dut, ama prioreari hori atsegin ez bazaio ere, guztiek nahi izango dutela; eta berandu egiten zait, aita bikarioak idatzi didanez, dudalako hemen egon ibiltzeko eran egon arte baizik, eskrupuluak ematen baitik; eta Segovian asko dira eta orain beste bat hartu nahi dute, baina behin behineko eran egonik, emendio handirik ez die egingo.
‎4 Zuzen dabil Carrillo adore handirik ez dudala esatean, nik egin nion lehenengo gutunari erantzunez; han esaten nizkion deabruaren gauza zela eta beste hainbat gauza. Berak dio barre eragin ziola eta ez ziola eragin bere asmoetan ezertxo ere aldatzera; katuen beldurra duen sagua ematen dudala dio, eta Sakramentu Santua eskuetan, promesa egin zuela, mundu osoak ere ez zuela aldenduko Harengandik.
‎Jaunak bidera dezala, bada, zenbat eta oztopo handiagoak jarri, Jainkoaren zerbitzu handiagorako izango dela eta deabruak eragotzi nahiko duela. Beldur izango dira, beharbada, bera bakarrik ez dela izango eta; bestalde, haiek asko direnez gero hauen falta handirik ez dute sumatuko, berorren aitatasunak aipatzen dituenak badira ere.
‎6 Cuevasko aita prioreari goraintzi eta agur nire partez, oso estimu handitan baitut santu hori; aita Garciálvarezi eta nire Gabrielari gauza bera; hain zuzen, gure amak, bere Gabriela? deitzen dio, eta horratik erraz joko nindukeen inbidiak, Jaunagan elkarri diogun maitasuna hain handia ez balitz eta berorren agurgarritasunaren eta alaben artean hala tratatzea oso egoki dela ulertu ez banu. Eta bai ahaleginak egiten dituela ama Isabel San Frantziskorenak guri hori aditzera emateko!, bada, etxe horretara, berorren agurgarritasuna eta gainerako guztiak zeruraino aupatzeko baino bestetarako etorri ez balitz ere, ontzat joko genuke beraren etorrera; baina, berorren agurgarritasuna dagoen tokian, nire ama goretsia da.
‎º 3 Eta trata beza berorrek arazo hau Padilla lizentziadun jaunarekin, eta komeni bada, idatz biezaio aita Julian Ávilakori, honek moja haiekin esku handia baitu, eta beharbada lortuko du? Anari obedi diezaiotela; dakitenez, nik ez dut joan nahi hara, konfiantza handirik ez baitidate sortzen.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren gorentasunarekin. Liburuarekin berorren gorentasunak egin didan mesede handia ez dut jakingo nola goraipatu. Muin egiten diot behin eta berriro eskuetan, eta beteko dut neure hitza, berorren gorentasunak agintzen duenez.
‎Gotzainari erantzun diot, berorren agurgarritasunak agindu didala ez joateko Burgosera negua han emateko garaian, nire gaixotasunengatik, behin berorren agurgarritasunak idatzi zidanez?, artzapezpikuarena zalantzan jarri gabe, bera eta Palentziako gotzaina elkarrekin gaizki gera ez daitezen, gaizki ez geratzea komeni baita. Palentziakoari eta Burgoskoari idatzi nien, hiriak egin ezik nekagarria izango zela iruditzen zitzaidalako, niri kasu handirik ez zidala egingo uste bainuen, alde batera uzten nuen hiriaren oniritziaz jakinean egon arte.
‎Andre Maria eguna igarotakoan, berorren agurgarritasunak ongi baderitza, Ávilara joan naiteke, ez baitut uste garbi ibili direnik aita Nicolaorekin?, bada, hemen ez dut egiteko gauzarik. Hala ere, premia handirik ez bada, poz handia emango lidake ama priore karguan ez geratzeak, honezkero ez bainago horretarako eta indarrek ahal dutena baino gehiago egitea eta eskrupuluekin ibiltzea bailitzateke.
‎3 Honek on handia egin zidan; esan ditudan beste izan arren, inor egongo ez balitz baino gaitz handiagorik ez zidaten egiten, mesedea baizik. Izan ere, ene anderea, nonahi maita dezakegu Jainko handi hau.
‎4 Jakin beza hemen izan dela aita frai Pedro Fernández. Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster batean eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez.
‎2 Uste dut onerako izango dela gaitz hau, besteren eskuz idazten hasten bainaiz; hau gora handirik ez duten gauzetan egin nezakeen; honekin geratu naiz. Askoz ere hobeki nago, pilula batzuk hartu baititut.
‎2 Amaigabeko poza izan dut, guztia ongi joan delako. Kontratua aurrera eramateari ez utzi, etorkizunean segurtasun handirik ez bada ere; izan ere, gauza gogorra da auzietan aritzea, batez ere hasieran. Saia gaitezen laster ordaintzen nire nebaren hori, hau da, alkabalarena, etxe horren ardura handia baitut, hor nuena baino handiagoa, edo haren parekoa.
‎2 Nik uste dut lokalak zaharrak izango direla eta konpondu beharra izango dutela; baina ez du hainbesteko garrantzirik, zabalak badira eta putzua badago. Arren eskatzen diot berorri, horretaz tratatzeko horren interes handirik ez balu bezala, bestela garestitu egingo da.
‎Gure Jaunak gorde dezala. Ez utzi niri idazteari, poz ematen baitit eta non aurkitu handirik ez baitut.
‎Zorionak ematen dizkio Valladolidera doalako. Bokazioa baino zorion handiagorik ez dago. Bidaiarako aholkuak.
‎Begira zer arrazoi dudan kontu handiz ibili behar dela bisita hauetan diodanean; izan ere, beste prelatu bat etorri eta gauza handia litzateke nondik heldurik ezertan ez izatea. Haserrearazi nau, hark hain kontu handia ez osatzeko ordaindu ezinik ez zuelako, guztia bere esku zuen-eta. Frai Antoniorekin ez dut ezer, baina nire gauzetan hainbeste sarturik nire Paulorenetan ere sartzea ezin dut jasan; nireaz ez zait axola.
‎Jakin beza, ene alaba, burura etorri zaidala, nire ondoan baleude, ez luketela izango halako zalapartarik. Hainbestetan izatean zalantza sortzen zait, eta egiazkoak badira ere, zuzenagotzat joko nuke kasu handirik ez egitea eta ez berorren agurgarritasunak eta ez gure aitak ez diezaietela kasu handirik egin, kontra egin baizik; eta egia denean, ez da ezer galtzen hori egiteaz. Hau da, burutik kendu halakoak, eta esan Jainkoaren bideak direla, batzuk era batera eta besteak bestera eramaten dituela, eta ez dela hori santutasunik handieneko bidea, horixe baita egia.
‎Jainkoak libra nazala halakorik burutik pasatzetik ere. Konturatzen naiz neuk dudala errua; hala ere, ez dakit erru handiagoa ez ote den berori ongi ikusteko dudan gogoa, ahultasun honetatik etor daitezkeelako berorri esaten dizkiodan bezalako erokeria hauek, edota berorri diodan maitasunetik, horrek askatasunez hitz egitera bainarama zer esaten dudan arreta jarri gabe; horrela, gero eskrupuluaz geratu nintzen berorri esan nizkion gauza batzuengatik, eta, desleialtzat geratuko ez banintz, ez nioke erantzungo berorrek ag... Jainkoak har beza, amen.
‎Ez dakit Pedro izango den hau eramango duena, ez baitu aurkitzen mandorik; dena dela, mezulari ziurra izango da. Jakinaraz biezat guztia, mesedez, asti handirik ez badu ere; jakinaraz biezat nola dagoen aita Mariano ere.
‎Benetan poztu naiz, dagoeneko berorren aitatasunak pertsonaren bat duelako, nire gogo betekoa, Ordenako gauzak berarekin tratatzeko eta berorri laguntzeko; izan ere, erruki hartzen nion berorri, Ordena honetan hain bakarrik ikusita. Egiaz, buru argikoa iruditu zait, aholku onak ematen dituena eta Jainkoaren zerbitzaria, Jainkoak Paulori eman dion bezalako grazia eta gozotasun hain handirik ez badu ere, gutxiri ematen baitie batera hainbeste?; baina, egiaz, ganorazko gizona da, oso apala, penitentzia handikoa eta egian sustraitua eta ingurukoen gogoa erakartzen dakiena; eta ongi jabetuko da Paulok duen balioaz, eta guztian hari jarraitzera oso deliberatua dago; horrek biziki poztu nau. Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat etortzea, eta niretzat poz handi handia.
‎Baina kontu handia izan behar da, ziurtzat baitut deabruak inon direnak asmatuko dituela Eliseori kalte egiteko, eta, beraz, ongi egiten du, patillas, en gauzatzat hartzea. Hala ere uste dut ez litzatekeela gaizki gauza horiei jaramon handirik ez egitea; izan ere, Joanesek penitentzia egin dezan bada, nahiko penitentzia eman dio eta ematen dio Jainkoak. Izan zena ez zen berarentzat soilik, hari aholku eman behar zioten hiruek ere laster sufritu behar izan baitzuten.
‎Ez du agindu beharrik berorren aitatasunak; nik agindutzat ematen dut eta horrela egingo. Eta egiaz atsegin emango dit neke hau gainetik kentzeak; dena dela, beldur naiz etxe batzuetan nik nahiko nukeen baino ondasun gose handiagoa ez ote dagoen; eta Jainkoak nahi beza, haiek ni baino gehiago ez engainatzea berorren aitatasuna. Honek beste ezerk baino gehiago samindu nau, neure ustez.
‎Hau gure aitari burua berotzen jardun eta honek berorren agurgarritasunari esaten dionerako da. Sartzeko denak ez du txistik egin behar; eta begira, ene lagun, kontu handiz ez dadila jar mojak hartu eta hartu egitera, bizia kostako baitzaio guretzat diren ala ez jakitea. Nicolaoren horrek polita baino besterik ez dela dirudi.
‎Presa handia eman diet, neu joan aurretik hara aldatzeko; ez dakit hustuko duten. Lan handirik ez du, honen ondoan baitago. Ez beza har penarik horregatik.
‎Neure aldetik gaitz egin zait eta are nekagarri dagoen su honekin uda igarotzera Sevillara joatea. Jaunak nahi beza bere zerbitzurako izatea, beste honek axola handirik ez baitu. Arren eskatzen diot berorren jauntasunari bedeinkazioa eman diezadala eta ez dadila ahantz gure Jaunari nire alde erregutzeaz.
‎6 Horren antzera, tratatu genuen zein gaizki ematen duen oinutsik eta mando ederren baten gainean ibiltzeak; ez litzatekeela onartu behar bide luzerako edo premia handirako ez bada, bata bestearekin ez baitator ongi, bada, gazte batzuk etorri dira hemendik, gutxi ibiliz asto batekin oinez etor zitezkeenak. Eta horrela berriro diot, ez dutela itxura onik gazte hauek, oinutsik eta mandoetan beren zela eta guzti.
‎Esan beti Gabrielari aditzera eman diezadala nola doakien Paternan, neka ez dadin. Ez da harritzekoa haiek sosegu handirik ez izatea. Esan biezaio ene aitari Margarita hara joateari ongi deritzan; horretarako izango du gogoa, haiek oso bakarrik daudela iruditzen baitzait; uste dut honezkero egin dezakeela profesa (abitua noiz hartu zuen gogoratzen ez banaiz ere), izan ere, haietako bat gaixotuz gero, egoera latza litzateke, eta hor ez dira belo zuridunak faltako.
‎Mesedez, ez beza halakorik egin, berori akabatzeko modukoa baita; hobea egiten duenean eta ez orain, sendo eta osasun onekoentzat ere nekagarria delako? hotz handiegiak ez dio osasunik emango, ezta bero handiegiak ere?
‎12 Nik uste dut, berorren agurgarritasunak sufrimendu handiak izango dituela hasiera horretan. Ez bedi harritu; hain obra handia ez da egiten haiek gabe, saria handia izango dela baitiote. Jainkoak nahi beza, nire inperfekzioek haiek egitean ez dezatela merezi saria baino zigor handiagorik, beti izaten bainaiz horren beldur.
‎Berorren agurgarritasunak hain ongi esaten du dena, non, nire iritzia kontuan hartuko balitz, ni hil ondoren fundatzaile hautatuko bailukete, eta bizi naizela ere gogo onez hautatuko nuke, nik baino askoz gehiago dakielako eta hobea delako; hau egia esatea da. Esperientzia aldetik pixka bat gehiago dudala nik; baina honezkero niri kasu handirik ez zait egin behar, harri eta zur geratuko bailitzateke zein zaharkitua eta gutxitarako nagoen ikusiko balu, etab.
‎Hau egiten ari naizenean gaueko ordu bata joko badu ere, ez nuen nahi gutun hau berorren karitateari idatzi gabe uzterik. Leku horretara idazteko mezularia aurkitu nahian izan naiz, eta ez dakit zer gertatzen den gutunekin, niri idazteko hor arreta handirik ez baita hartzen. Orain hau daramanak emango dio berorren karitateari hemen gertatzen denaren kontu.
‎2 Moja bat berez gauza txikiak diruditen gauza batzuetan lasaitzen hasten denean, eta haietan luzaro iraunez bihotz zimikorik ez badu, bake txarra da, eta hortik eraman dezake deabruak hainbeste gaitzeraino; honela, esaterako, Konstituzioko lege hauste bat izango, berez bekatu ez dena, edota nagusiak agintzen duenari jaramon handirik ez egitea, asmo txarraz ez bada ere; azken batean, Jainkoaren ordezkoa da, eta beti ere komeni da, horretarako baikatoz, arretaz begiratzea zer nahi duen; gauzatxo asko izaten dira, berez bekatu ez diruditenak eta, azken batean, hutsegiteak daude eta gero ere egongo dira, ezerezak gara-eta.
‎Hainbesteko ahultasuna izanik, okela jan gabe ezin igaro izango duzuelausteko duzue, eta egunen batean baraurik ez egitea aski da ahultasun horretarako. Honetaz guztiaz eta askoz gehiagoz ere badut esperientzia, eta gauza hauek egiteak ez dirudi garrantzi handirik duenik, haien premia handirik ez bada ere. Diodana da [diziplina] lasaitzean ez gaitezela gera bakean, zenbaitetan geure burua proba dezagula baizik; badakidalako haragi hau oso faltsua dela eta hura ezagutu beharra dagoela.
‎Behintzat ez da halakoa aipatua geratu den hau; adiskidetasun oso susmagarria da arrazoiaskorengatik; eta atseginetan sartuak eta epelkeria handirako prestatuak, ez dute argi jakingo egiten dutena bekatu arina ala astuna den. Jainkoak gorde zaitzatela hartatik; izan ere bekatu handirik ez dutela uste dute, eta beste batzuk ikusten dituztenez gero, ziurtatu egiten direla dirudi; eta haiek oso kaskartzat jotzea ez da, noski, apaltasun handiko gauza. Baliteke askoz hobeak izatea, beren bekatuagatik negar egiten dutelako, damu handiaz, eta, beharbada, zentzatzeko beraiek baino askoz ere asmo sendoagoaz, Jainkoa ez gauza txikian ez handian egundo ez iraintzera eramango dituenaz.
‎Baina beldur naiz, haiek idazteko agindu zidana bezain apalik ez dela izango beste bat hartaz baliatu nahi lukeenik; hala ere, Jainkoak nahi badu, ez du beste irtenbiderik izango. Dena dela, etxe hauek Ordenan ohi den bezala bisitatzen badira, fruitu handirik ez da aterako eta mesede baino kalte gehiago egin daiteke. Izan ere, beharrezkoak dira esan ditudan hauek baino gauza gehiago; nik ez ditudalako ulertzen ezta gogoratzen ere orain, eta hasieran soilik da kontu handia, honela izan behar duela konturatuz gero, lan handirik ez da emango gobernuan.
‎Dena dela, etxe hauek Ordenan ohi den bezala bisitatzen badira, fruitu handirik ez da aterako eta mesede baino kalte gehiago egin daiteke. Izan ere, beharrezkoak dira esan ditudan hauek baino gauza gehiago; nik ez ditudalako ulertzen ezta gogoratzen ere orain, eta hasieran soilik da kontu handia, honela izan behar duela konturatuz gero, lan handirik ez da emango gobernuan.
‎2 Jantzia belakizkoa edo marrega beltzezkoa izan bedi. Eta ez bedi erabili abitua abitu izateko behar dena baino marrega gehiago; mahuka estua, ahoan hasieran baino zabalera handiagorik ez duena, tolesturarik gabe, biribila; ez atzetik aurretik baino luzeagoa eta oinetaraino irits bedi. Eta eskapularioa ere berdin, abitua baino lau hatz goragora iristen dena.
‎5 Ez litzateke txarra terno eder ederrak egitea, jai handietan ez baita itxurazkoa bakoitzean beste batzuei eskatzen aritu behar izatea; eta hori egiten bada, ez da diru asko sobratuko, eta sobratzen denean, hobeki beteko litzateke haren borondatea eliza handiagoa, eta gangaduna, eginda; leku honetan ez da san Pauloren izeneko besterik eta, egoki litzateke handia izatea haren jaiak ospatzeko.
‎13 Jakinean jarri behar da, eginbide gehiegi ote dagoen; batez ere errentadun etxeetan egin ahal izango dituzte gehiago, eta, garrantzi handirik ez duten gauzak direlakoan, monasterioak honekin hondamendira etorri ohi dira. Etxeko nagusiak gastatzaileak badira, mojak jan gabe utz ditzakete ematearren, toki batzuetan gertatzen denez; eta horregatik, begiratu beharra dago zer egin daitekeen errentaren arabera eta zer limosna eman ahal den, eta neurria eta zentzu ona erabili gauza guztietan.14 Ez da onartu behar etxe handiegiak izaterik, eta haietan egiten diren lantze edo gehitzeagatik, behar beharrezkoak ez badira behintzat, zorrak egiterik.
‎21 Prelatuak biziki eskatu behar duena da Konstituzioak ongi betetzea; eta gauzarik txikienean bada ere, prioreak hainbesteko askatasuna hartuko balu haiek hausteraino, edota hausteko ohitura balu, honetan eta hartan gutxi doakigulakoan, kontuan izan bedi kalte handia egingo zaiola etxeari, eta denborak esango du, orain hala ematen ez badu ere. Hau da monasterioak, eta baita Ordenak ere, zenbait lekutan hain galduak egotearen arrazoia, gauza txikiei jaramon handirik ez egitea eta hemendik etorri ohi oso handietan erortzea. Ohartarazi denen aurrean guztiei, esan diezaiotela monasterioan honetan egon daitekeen hutsegitea; izan ere, jakinez gero, isilik gorde duenari zigor latza ezarriko dio.
‎23 Hau amaitzeko diot, Konstituzioak betetzen badira, guztia izango dela laua. Eta honetan eta Erregela gordetzean kontu handirik ez badago, gutxi egingo dutela bisitek, xede horretarako baitira, prioreak aldatuz, eta, ez beza Jainkoak nahi halakorik baina, jada ohitura txarra sartua balego, mojak ere aldatuz izan ezik, eta Erlijioa gordetzean sendo daudenengan oinarrituz, berriro hasiko balira bezala berdin berdin, bakarrean monasterio batean ezarriz, sakabanatuz, batek edo birek tinko dagoen batean kalte handirik ez baite...
‎23 Hau amaitzeko diot, Konstituzioak betetzen badira, guztia izango dela laua. ...ean kontu handirik ez badago, gutxi egingo dutela bisitek, xede horretarako baitira, prioreak aldatuz, eta, ez beza Jainkoak nahi halakorik baina, jada ohitura txarra sartua balego, mojak ere aldatuz izan ezik, eta Erlijioa gordetzean sendo daudenengan oinarrituz, berriro hasiko balira bezala berdin berdin, bakarrean monasterio batean ezarriz, sakabanatuz, batek edo birek tinko dagoen batean kalte handirik ez baitezakete egin.
‎28 Ahaleginak egin lirateke beti, etxe bakoitzeko moja kopurua gehiegi handi ez dadin eta tokiren batzuk gera daitezen; bada, izan daiteke mojaren bat, etxerako hartzeko ona litzatekeena, eta nola hartu ez izatea; izan ere, kopurua gainditzea ezin da inola ere onartu, atea zabaltzea baita eta monasterioen hondamena bezain larria litzateke. Eta, horregatik, hobe da baten ona eragoztea guztiei kalte egitea baino.
‎52 Hau askotan gertatu zait, eta Jainkoaren mirabe handi handiak diren prioreekin gertatu ere; nik haiei sinetsi egiten nien, besterik ezin nuela uste bainuen; eta egun batzuk etxean igaroz, harri eta zur geratzen nintzen, esan zidanaren hain kontrakoa ikusirik, eta gauza garrantzitsuren batean, itsukeria zela sinetsarazten zidan eta ia komentu erdia zen, eta bera zen nahasirik zebilena, gero ulertu zuenez. Nik uste dut, deabruak, ahizpa hauek zertan tentatu aukera handirik ez denez gero, prioreak tentatzen dituela, gauza batzuetan haien juzgua egin dezaten; eta guztia nola eramaten duten ikustea, gure Jauna goratzekoa da. Honela, neure baitan erabakia dut inori ez sinesteko ongi informatu arte, engainaturik dagoenari nola dagoen engainatua aditzera emateko, honela izan ezik erremedio txarra baitu.
‎Bai, ordea, Jaunaren mirabe aparta eta etxerako hain ona izanik, ez duela inolako kezkarik sortzen, eta Gure Jaunak haren desira santuak onartzen dituela ikusiko balitz. Desira hauek handiak ez balira, Jaunak biziera honetara dei egiten diola ulertzeko bezain handiak ez balira, ez bezate onar inola ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia