Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 17

2015
‎Zure egintzak santuak dira, zuzenak, ezin baliotsuagoak dira eta jakinduria handiz osatuak, jakinduria bera baitzara Zu, Jauna. Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
‎Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez! Bera bere erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du mundu guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
‎Honek ez du garrantzirik: batera izan nahiz bestera izan, Jaunak berarekin biltzen du; baina itsu eta mutu bihurtuz, san Paulo bere konbertsioan geratu zenez, gozatzen duen mesede hura nolakoa edota zer eratakoa den sentitzea kenduz; izan ere, arimak une hartan sentitzen duen atsegin handia bere burua Jainkoagandik hurbil ikustea da. Hala ere, Jaunak berarekin biltzen duenean, ez du ezertxo ere ulertzen, ahalmen guztiak galtzen baitira.
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik...
‎Eta jakina ahal dugula!, ez Jainkoa kendu ezta jarri ere, geugandik kendu eta jarri baizik, hartxo hauek egiten duten bezala; oraindik ahal dugun guztia amaitzeko izango genuen, ezereza den lantxo hau, Jainkoak bere handitasunarekin bat egiten duenean eta obra honen saria Jauna bera izaterainoko balioa ematen dionean. Eta beraz, kosturik handiena bere gain hartu zuenez gero, gure lantxoak Haren Maiestateak eraman zituen lan handiekin bateratzea nahi du eta guztia bat izan dadila.
‎Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko. Oi atsegin betea, Jainkoaren borondatea egiten sufritzea!
‎Hitzaurrean ez du agertzen konfiantza handirik bere buruagan. Gero, hasierako duda mudak alde batera utzirik, erraztasun handiaz idatziko du, aurrez berariazko eskemarik egin gabe berez berez irteten zaiola dirudi.
‎Jaunak honela eratu zuen: toki handi batean, hemendik hogei legoa baino gehiagora, andre bat zegoen atsekabe handiaz bere senarra hil zitzaiolako. Hain atsekabeturik zen, non beldur baitziren haren osasunak txarrera joko ote zuen.
‎...gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek zertan utzirik, Haren Maiestateak guk baino hobekibaitaki zer jatea komeni zaigun.
‎Gogoa diot, deabruak hasieretan aurrean jartzen dituen gauzak hainbeste direlako bide hau egitez has ez dezaten, hortik datorkion kaltea dakienak bezala, ez arima hura galtzen duelako soilik, baizik eta arima asko galtzen dituelako. Hasten dena saiatzen baldin bada Jainkoaren berotasunaz perfekzioaren gailurrera iristen, uste dut ez dela sekula ere bakarrik joango zerura; beti darama jendetza handia bere ondorik. Buruzagi onari legez, Jainkoak bidean lagunduko diotenak ematen dizkio.
‎Nire arima hain poz handia beragan ezin eramanik zegoela, beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko. Galdu egin zituen pentsamenduak, eta Espiritu Santua mintzo zela zirudien jainkozko hizkuntzahura entzunez, liluramendu handi bat izan nuen, ia konortea galtzera eraman ninduena, denbora gutxi iraun bazuen ere.
‎Egia da urruti deritzadala eta orain Laurentzia dagoen baino askoz ere txarrago izango dela, bere osasunari begiratuz behintzat; baina premiarik handiena dagoen lekua da, eta beraz, ez zaio begiratu behar norbere kontentuari, lurrean horri begiratzea okerra bailitzateke. Azken batean, kontenturik handiena bere aitor entzule Paulorekin egotea da, eta han horretarako aukera hobeak daude, monasteriora egokitzea izan ezik; izan ere, orain dagoen lekuan, ikusten du: negozioetarako Ávilan baino ere txarrago da.
‎6 Berorren aitatasunak kontuan izan beza, ea lekua seinalatu edo aukeratzeko aurreko bisitariak seinalaturikoa, hango premia alde batera utzirik ere, ez ote den perfekzio handiagokoa berak aukeratzen duena baino; eta begira beza, ene aita, ongi zer komeni den honetan, huts egitea edo ongi asmatzea ageriko gauza izango baita; nik uste dut horrek ez duela asko iraungo, beste Matusalen bat izango baitugu; hala ere, gerta daiteke irautea ere.
‎7 Zer deritza berorrek frai Domingo Báñezek ohore handiaz bere katedra lortzeari. Jainkoak gordeko ahal du, bera baino asko gehiago ez baitzait geratzen; ez zaio lanik faltako katedra horretan, neke handia kostatzen den ohorea baita.
‎Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak bere adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra duela dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta beste gauza asko.
‎3 Orain kontuan izan, gehien batean eta ia beti (Jaunak, san Paulori egin zionez, berariazko dei bat egin nahi dion pertsonaren bat ez bada, kontenplazio gorenean jarri baitzuen eta berari agertu eta hitz egin baitzion, harrezkero ongi goretsia geraturik), Jainkoak goi grazia hauek eta mesede hain handiak bere zerbitzuan lan eskerga egin dutenei eta beraren maitasunaren desira dutenei eta beren gauza guztiak Haren Maiestatearen gogoko izan daitezen saiatzen direnei egiten dizkie. Harrezkero urte luzez meditazioa egiten eta Senar honen bila nekaturik, eta munduko gauzez asper asper eginik, egian finkatzen dira, ez dute bilatzen beste inon beren poz, bake eta atsedena, benetan izan daitekeela uste duten lekuan baizik; Jaunaren babespean jartzen dira; ez dute nahi besterik.
‎12 Arima bat hasieretan dagoenean, hain gauza handia bere barruan hartzeko bere burua hain txiki ikusita asaldatu ez dadin, ez zaio ezagutzera ematen, harik eta, han ipintzeko behar dena kontuan harturik, apurka apurka handituz doakion arte. Horregatik diot askatasuna dakarrela berarekin, jauregi hau handi bihurtzeko ahalmena duelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia