2006
|
|
Erakunde hori bihar Ijitoen Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera sortu zen, eta bere ardurapean izango ditu kultura eta hizkuntza erromanikoak, eta, Calvok esan zuenez, “ijitoek ekarritako guztiaren oroimena eta nortasuna gordetzeko” beharragatik sortu zen. Haren iritziz, autonomien
|
Espainia
pluralean oraindik ere finkatu egin behar da “ijitoen kultura aspalditik dago hemen” kontzientzia. Ministroak komunitate horren etorkizuna “herritar moderno” gisa marraztu zuen, eskoletara eta unibertsitateetara joanda, baina ez zen ahaztu “fundazio horrek ijitoen berdintasunerako ere balio behar duela”.
|
2008
|
|
Hola, bai 1891ko Azkue foruzaleak zein 1895az geroztiko Azkue abertzaleak, biek euskal nazio kultural beraren alde lan egin zuten. Proiektu horren bertsio foruzalean, euskal nazio kulturala
|
Espainia
plural baten parte gisa kokatuko zen, eta bertsio abertzalean euskal nazio kulturala Espainiatik esentzialki desberdintzat izango zuen Azkuek, nahiz taktikoki hari aliatuta egotea komenigarri ikusi. Edozein kasutan, bertsio bietan, desberdintasun politikoak egon arren, kulturalki euskal nazio proiektu bertsua ageri da.
|
|
Foruzaletasun erradikalizatu honen logikatik alderdi nazionalistara iritsi bazen ere, Espainiarekin osoki hausteko azken gakoa Arana Goirik emango zion: abandotarrarentzat kontua ez zen euskaldunak behinola
|
Espainia
plural baten baitako nazionalitate berezi bat izan zirela eta orain Espainiaren jarrera zentralistagatik banatu beharra izan zutela; baizik euskaldunak sekula ez zirela Espainiaren parte izan, betidanik beste nazio bat baino. Hori zen segurki Arana Goirik Azkueri irakatsi ziona.
|
2009
|
|
Ondorioz, munduko ezein bazterretan bezala, Europan eta Espainian hizkuntza aniztasuna gorde eta sendotu nahi bada, ezinbestekoa izango da Europako eta Espainiako gizarteetan aipatu berri ditugun hiru faktore horien uztarketa gertatzea, neurri batean bederen. Halaber, hari mutur berari tiraka jartzen bagara, arrazoizkoa dirudi uste izatea Europa batua (pluraltasunean oinarrituriko Europa batua esan nahi da) edo
|
Espainia
plurala bezalako aldarrikapenak ez datozela inondik ere bat kontinenteko erakunde politikoek Europako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketa ia soilik Estatu bakoitzaren esku uztearekin edota Estatuko erakunde politikoek Espainiako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketari bizkarra erakustearekin, gaztelania ez beste hizkuntza propioren bat duten autonomia erkidegoen egiteko esklusiboa bailitzan.... Izan ere, beste hitzetan esanda, kohesio sozialaren eta hizkuntza aniztasunaren interesaren ikuspegitik begiratuta, ez baita osasungarria, ez eta onargarria ere, Europako eta espainiar Estatuko erakunde politikoak bere eremuko hizkuntza aniztasunaren aurrean nolabaiteko behatzaile neutralak balira bezala jardutea; izan, argi eta garbi, protagonista eta agente eragile erabakigarriak baitira, onerako bezala txarrerako.
|
2021
|
|
Atenea argitaletxe madrildarraren" Biblioteca vasca bilingüe" 66, Nevadako Unibertsitateko William Douglass Center for Basque Studies (Reno) zentroak bideratutako" Basque Literature Series" bilduma (2004) 67 edota" collane m30" bildumak68 euskal literaturari eskaintzen dion lekua, esaterako. Azken hori Gran Via Edizioni argitaletxearen bilduma bat da,"
|
Espainia
pluralaren narratiba" ko zenbait lan biltzen duena; halaber, hortxe dago Malinc argitaletxe esloveniarra ere, euskal literaturari tartea egin diona, bai eta Holandan (Herbehereak) kokatutako Zirimiri Press69 edo Moskuko (Errusia) Gernika ere. Horrez gain, elkarteak ere badira, euskal literatura itzuliaren espazioari eusten diotenak; kasurako Euskalema, elkarte euskal alemaniarrak euskaratik alemanierara itzulitako hainbat lan argitaratu ditu.
|