2009
|
|
Aurrera baino lehen, merezi du aipamen bat egitea hizkuntza aniztasunari Estatuko legerian ematen zaion trataeraren gainean. Alde batetik, 1978ko Espainiako Konstituzioak, 20.3 artikuluan, Estatuaren edo beste ezein herri aginteren mendeko hedabideei euren jardunean
|
Espainiako
hizkuntza aniztasuna kontuan hartzeko obligazioa ezartzen die. Bestetik, Espainiako legeriak, oro har, bai telebista publikoaren araudian, bai telebista pribatuari buruzko legean, baita satelite bidezko telekomunikazioei buruzkoan ere?,
|
|
Hori gutxi balitz, Auzitegi Konstituzionalak, Euskararen Legearen konstituzionaltasunari buruz emandako epaian [54], garbi utzia du Konstituzioaren 3 artikuluan babestu beharrekotzat jotzen den
|
Espainiako
hizkuntza aniztasuna" begirunez eta arretaz babestea" Estatuari ere badagokiola, autonomia erkidegoei ez ezik: " gaztelania ez da Estatuaren arduratakoa soilik, ez eta gainerako hizkuntzak autonomia erkidegoen arduratakoak soilik".
|
|
Ondorioz, munduko ezein bazterretan bezala, Europan eta
|
Espainian
hizkuntza aniztasuna gorde eta sendotu nahi bada, ezinbestekoa izango da Europako eta Espainiako gizarteetan aipatu berri ditugun hiru faktore horien uztarketa gertatzea, neurri batean bederen. Halaber, hari mutur berari tiraka jartzen bagara, arrazoizkoa dirudi uste izatea Europa batua (pluraltasunean oinarrituriko Europa batua esan nahi da) edo Espainia plurala bezalako aldarrikapenak ez datozela inondik ere bat kontinenteko erakunde politikoek Europako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketa ia soilik Estatu bakoitzaren esku uztearekin edota Estatuko erakunde politikoek Espainiako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketari bizkarra erakustearekin, gaztelania ez beste hizkuntza propioren bat duten autonomia erkidegoen egiteko esklusiboa bailitzan.
|
|
Dagoeneko irakurlea ohartuko zen parekotasun handia duela hizkuntzen auzi honek Espainiako politikaren eremuan umotzen den beste eztabaida nagusietariko batekin. Esan nahi baita, Espainiaren nazio pluraltasunari buruzko eztabaidak eta
|
Espainiaren
hizkuntza aniztasunaren gainekoak antzekotasun eta lotura handia dutela. Nazio pluraltasunari ahalik eta hesirik eta hertsadurarik estuenak jartzeko ahaleginak eta bi egiten dituzte batzuek; eta, jarrera horren aurrean, berriz, beste batzuek nazio pluraltasuna egiazki aitortu eta garatuko duen Estatuaren defentsa kontrajartzen dute.
|
|
Europako Kontseiluaren txostenak, azkenik,
|
Espainiako
hizkuntza aniztasunaren muinari errotik heltzen dio. Estatu mailako hedabide idatzietan zein irrati telebistetan hizkuntza aniztasuna aberastasun iturri moduan plazara dezan eskatzen baitzaio Estatuari, era horretara susta ditzan Espainiako hainbat lurraldetan erabiltzen diren hizkuntzekiko errespetua, tolerantzia eta onarpena.
|
|
Egia da zenbait lege aldaketa egitea beharrezkoa dela bai
|
Espainiako
hizkuntza aniztasuna onartu eta sustatu ahal izateko, baita Hizkuntzen Euroituna behar bezala betetzeko ere. Europako Kontseiluak berak ere gogorarazten duenez, premiarik larriena, jakina, Justizia Administrazioari dagokiona da.
|
|
Titulartasun publikoko hedabide espainiarretan pausatzen badugu gure begirada, ohartuko gara Konstituzioak, 20.3 artikuluan," gizartearen eta Espainiako mintzaira ezberdinen aniztasuna errespetatzeko" obligazioa ezartzen diela titulartasun publikoa duten komunikabideei. Baina, hortaz ohartzearekin batera, nabarmendu dugu RTVEk ikusezin eta entzunezin bihurtu duela bere emisioetan euskara, eta
|
Espainiako
hizkuntza aniztasuna ezagutzera ematea ez duela bere egitekoen artean aurreikusten. Aipaturiko agindu konstituzional hori betetzeko neurririk ez dute hartzen ez RTVEko zuzendaritza organoek, ez Espainiako Gobernuak, ez eta Estatuko alderdi politikoek ere Kongresuan.
|