Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Orain, berriz, Lizarra gauzatu aurretiko egoeran gaude, non sozietate espainolaren kulturak eta estatuak berak legitimitate izugarria lortu duten. Gainera, Espainiako estatua ez da jada Europako testuinguruan trantsizioko estatu ilun hura.
2002
‎Hala ere, komenigarri litzateke administrazioak elikagai funtzionalei eskatu beharreko betekizunen inguruan legeak ematea( Espainiako estatuan ez du oraindik egin) eta publizitatean kontsumitzaileari agintzen diotena betetzen den ala ez kontrolatzea.
2003
‎Baina badira nazioartean ia dotrina bihurtu diren kasuak, Quebecekoa adibidez. Herriak proposamena onartu eta Espainiako Estatuak ez badu onartzen, bere izaera demokratikoa airean geratuko da. Gure indar metaketaren eskutik, gatazka irabazteko aukera bat badugu.
2004
‎Gizartearen gehiengoaren apustua estatu nazio anitza sortzea da. Espainiako Estatuak ez du orainokoan estatu plurinazional hau osatzen duten nazioekiko errespetua guztiz garatu. Zapateroren Gobernuaren ideia honen proiekzioan ikustea espero dut.
‎Horrenbestez, Europako Batasunean errentan dauden etxebizitzen batez bestekoa %32 koa zen 2002 urtean; kopuru hau Espainiako estatuan ez da %11ra iristen.
‎Gainera, Europako herrialde gehienetan administrazio publikoek langileen mugikortasuna suspertzen dute, Espainiako estatuan ez bezala.
2005
Espainiako Estatuak ez du onartuko kataluniarren gehiengoaren erabakirik. Espainiar nazioa kataluniarren borondatearen gainetik jartzen dute eta kito.
‎Euskal Herriaren normalizazio politikoa, herri eskubideen aitortza, Espainiako estatuarekin lortutako une jakin bateko akordioa baino gehiago prozesu luze baten ondorioa gertatuko da; Espainiako estatua ez dagoelako Euskal Herriaren herri eskubideak aitortu eta bere estatu eredua aldatzeko prest. Ikuspegi teoriko batetik aitorpen sinbolikoak egin ditzake, baina praktikan Madrilek aitortzen duen nazio bakarra Espainia da.
2006
‎Oraindik ez dute lortu departamendua izatea eta ez diet ikusten nik Baionako eta Miarritzeko biztanleei ilusio handirik, Frantziarekin hautsi eta independentziaren aldeko proiektu batean sartzeko. Orain artekoak nahiko arrazoi ez badira, Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute gogoz onartuko mendeetan bere lurraldea osatu duen zati bati uko egitea eta onartzea Euskadi edo Euskal Herria izeneko estatu berria sortu behar dela. Prozesua ez litzateke lagunkoia izango inolaz ere.
‎Horiek horrela, irudiz, Espainiako Estatuaren ez dezagun Frantziakoa ahantzi. Anoetako agirian interpelatua dago, baina gatazka ez dela bere afera dio Frantziak.
2007
‎Neurri horiek ezin dira epaile baten erabaki soila izan, ez Garzonenak ez beste inorenak. Tortura erradikatzeko Estatuak borondate politikoa erakutsi behar du, Espainiako Estatuak ez du heldutasunik nazioarteko organismoek ezartzen dituzten gomendioak eta bitartekoak praktikan jartzeko.
‎Eskozian, esaterako, prozesu parlamentario bat garatzen ari da, biolentziarik gabekoa, baina egiari zor, Eskoziak guk baino estatu malguagoa du aurrean. Espainiako Estatuak ez du Erresuma Batuak bezala jokatzen. Guk Ibarretxe Plana edo antzekoa proposatu dezakegu, Erresuma Batuan inor ez litzateke asaldatuko, Espainian aldiz ikusi dugu.
2008
Espainiako Estatutik ez da etorriko. Errepresioa gero eta handiagoa da, eta deus ez bada egiten areagotuko da.
‎Olanok salatu du Espainiako Estatuak ez duela onartzen «errealitate nazioaniztuna»
Espainiako estatuan ez dago horrelakorik, nire ustez. Ezin dugu elkar zapaldu, kulturan ez baitago konpetentziarik Kulturan indarrak gehitzen dira, eta, kasu honetan, are gehiago.
‎Bestalde, Marta Varelak, Mikel Gilen bikotekideak, haren egoera «larria» azaldu zuen: «Mikelek sendatu ezin diren gaixotasun larriak ditu, baina Espainiako Estatuak ez du aske utzi nahi». Gil bere buruaz beste egiten saiatu zen iragan astean.
2009
‎Lan ministroak uste du Espainiako Estatuan ez zela hainbeste eraikiko hipotekak ez baziren etxebizitzaren balioaren %120ean emango eta ez baziren kredituak horren erraz emango.
‎«txarto egin nuen», batzuentzat ez, baina askorentzat nahikoa izatenda, sufrimendu handia eragiten duen gatazkaren zati psikologiko handi bataskatzen baitu. Espainiako estatuan ez dago garbi zer gertatu zen. Gertatu zena ezda aitortu, eta aitortzen den bakoitzean, oraindik, gatazka politikoak sortzen dira; izan ere, hori guztia aitortu nahi izan ez duen familia ideologiko handi bat badagoelako oraindik eta hori arazo handi bat da.
‎Gainera, Espainiako zorraren arriskua egiaztatzeko termometro on bat Alemaniako bonuaren (Europako seguruena) eta espainiarraren arteko aldea kalkulatzea da. Aldea handitzen bada, Espainiako Estatua ez da hain segurua ordainketetan. Laburtuz gero, arriskuak murriztu egiten dira.
‎Zabaletaren ustez, hauen kartzelatzeak bilatzen denaren kontrako mezua ematen du, alegia armak hartu besterik ez dagoela defendatzen dutenak indartzen ditu. Susmoak ditu Espainiako Estatuak ez ote dituen nahita atxilotzen hipotesia hori sustatzeko. Badirudi Espainiako egiturek ez dutela indarkeria bukatu nahi.
‎Ondoren, galdera argia eta berehalakoa da, eta erantzuna ere bai; Espainiako estatuak ez du zilegitasunik ustezko bere lurraldean nazio desberdinak sartzen dituelako. Inork ezin die, beraz, euskal herritarrei inposatu beste nazio baten nagusitasuna.
‎Berretsi du ez dagoela demokraziarik ez Espainiako Estatuan ez Euskal Herrian. Inpugnazioa bera da horren froga, askatasun demokratikoen aurkako erasoa?
‎Ruizek gogorarazi du Espainiako Gobernuak sexuagatiko diskriminazio mota guztien aurka jarduteko konpromisoa duela, nazioartean hainbat hitzarmenekin bat egin duelako. . Baina Espainiako Estatuak ez du akordio horiek aplikatzeko barne politikarik martxan jarri?, erantsi du. AIk, hutsuneak?
2010
‎Euskal Telebistarentzat Pausokak ekoiztutako telesailak 1994ko urriaren 3an ekin zion bideari. Erronka handia izan zen ETBrentzat proiektu hau martxan jartzea, eguneroko fikziozko telesaila egitea hain zuzen ere, garai hartan Espainiako Estatuan ez baitzegoen horrelakorik. Drama, komedia eta intriga nahasketa da telesailaren arrakastaren giltzarrietako bat.
‎Euskal Telebistarentzat Pausokak ekoiztutako telesailak 1994ko urriaren 3an ekin zion bideari. Erronka handia izan zen ETBrentzat proiektu hau martxan jartzea, eguneroko fikziozko telesaila egitea hain zuzen ere, garai hartan Espainiako Estatuan ez baitzegoen horrelakorik. Drama, komedia eta intriga nahasketa da telesailaren arrakastaren giltzarrietako bat.
‎Argi dago epaiketa politikoa dela, eta zigortzen badituzte, zigortuko dituzte haien iritzi politikoengatik, Espainiako Estatua ez dagoelako ados defendatzen dutenarekin. Krimenik ez dago, arazo politiko bat baizik, eta arazo politikoak irtenbide politikoekin konpontzen dira.
2011
‎Eusko Alkartasunak eta LABek bat egin baitute dagoeneko, eta parte hartzeko deia egin baitiete afiliatu, jarraitzaile eta herritar orori.Etorkizuna definitzeko bidea«Argi eta ozen esan behar dugu independentzia dela herri eta gizarte gisa gure etorkizuna definitzeko aukeratu dugun bidea», esan du EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek, urriaren 12ko Martxa Berdeari atxikitzeko egindako adierazpenetan. «Errepresio politikoak, Konstituzioaren mugek eta Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute erauztea lortu gure gizartean txertatuta dagoen nahia, bere etorkizuna erabakitzeko nahia inguruko herrien baldintza beretan», azpimarratu du Urizarrek. Abertzaletasuna egun inoiz baino indartsuago dagoela uste du EAko idazkari nagusiak, eta, ondorioz, «helburuetatik gertuago», «batuta» dagoelako, «bide demokratikoen aldeko apustu sendoarekin eta gizartearen babes zabalarekin».Herria hondoratu ez dadinEspainia:
‎Emendakina aurkezteko EAJk emandako argudioetan Petronorrez hitz egiten da zuzenean, findegia orain dagoen lekuan mantentzeko beharraz. Bestalde, Espainiako Estatuan ez dago beste findegirik itsasertzeko eremu publikoan.
2012
Espainiako Estatuan ez dago horretaz jakiterik. Ezinezkoa dugu.
‎Otegiri ezarritako zigorra «mendeku bat gehiago» dela uste du. Otegik «itxaropen aldi berriari egindako ekarpena» Espainiako Estatuak ez diola «barkatu» iruditzen zaio Amaiurri, eta, presoak hitza hartu izanaren aurrean, PPk «umeen purrustada baten pareko erantzuna» eman duela. «Konponbide garaia da», ohartarazi dio Espainiako Gobernuari.
Espainiako estatuak ez du partaidetzarik foru aldundiek eta Nafarroakeskuratzen duten diru bilketan, eta, ildo beretik, ez du bere gain hartzen gaitransferituen gastu publikoen ordainketa. HEHk, berriz, kupoaren bidez, transferitugabe dauden karga orokor estatalei eusten laguntzen du5,% 7,84 ordainduz (%6, 24 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, elkarrekin, eta% 1,6 Nafarroa).
2013
Espainiako Estatuan ez da nahitaezkoa txertoak hartzea, baina aditu gehienek jartzeko gomendioa egiten dute.
2014
‎Hego ekialdetik etorri nintzen, landa eremu zoragarria, Londres kanpoaldean… Bilbo zeharo diferentea zen, egokitu nintzen, baina zailtasunak ere izan nituen: Espainiako Estatua ez zegoen Europar Batasunaren barruan, eta lan eta erresidentzia baimenak eskatu behar izan nituen, eta ia ezinezkoa zen haiek lortzea. Betikoa:
‎Amnistia iritsiko zela bazekiten arren ihesarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten presoek, herri mugimenduen" kontzientzia pizgarri" izan zedin: " Franko hilik zegoen, eta Espainiako Estatuan ez zen demokraziarik egongo kartzelak husten ez baziren. Ihesaren helburua amnistia lehenbailehen iristea zen".
‎Eskozian, lidergo naturalek lidergoaz baliatu dira, ez dute gizartea mobilizatzera jo, prozesua kudeatzera egin dute, gizarteari galdetzea geroko utzita. Katalunian ezin izan dutenez prozesua kudeatu Espainiako Estatuak ez dielako utzi, bada, gizarteak berak hartu du gidaritza, prozesu osoari zilegitasuna emanez.
‎Aurrekaririk ez izateak biderkatu du Kataluniatik at ere prozesuak piztu duen arreta informatibo eta emozionala. Berria da Espainiako estatuak ez duelako inoiz post frankismoan horrelako egoera bizi. Berria da Katalunian erabakitzeko eskubidea defendatzen duten indar politikoak ez direlako inoiz, itxuraz bederen, horren urrunera eta horren batuta iritsi.
2015
‎Tamalez, ordea, errefuxiatuen arazoa azaleratu zenean, erantzunik eza izan zen Madrilen jarrera nagusia. Hainbat udalerri mobilizatu egin ziren, hain zuzen, Espainiako Estatuak ez zuelako ezer egiten. Ilogikoa eta ulergaitza izan zen jarrera hori.
‎Lau bidaiatik hiru, berriz, errenta altueneko herritarren erdiak. Espainiako Estatuan ez da halako azterketarik egin, baina abiadura handia indarrean dagoen eskualdeetan fenomeno bat behatu da honezkero: tren arruntaren ohiko erabiltzaileek gero eta maizago jotzen dute errepidera.
‎«Bakearen eraikuntzak exijitzen du presoen gaiari heltzea eta soluziobidean jartzea». Baina argi dute Espainiako Estatua ez dagoela horretarako prest. Legeari muzin eginda, «mendeku zentzugabe eta krudela» sakontzen ari dela deritzo.Egoera alda daiteke, hala ere, Sorturen esanetan.
‎Gobernuak finka dezake zenbat langilerentzat eta zein ezaugarri izango dituzten Espainiako Estatuan ez dauden (eta bizileku baimenik ez duten) langile atzerritarrentzako lan eskaintzek. Langile kopuru hori komunitate erkidegoek adierazten dituzten beharrak kontuan hartuz ezartzen da.
‎Auzitegi Gorenaren arabera, Europar Batasunean bete zigorrak kondutan hartzea gomendatzen duen europar araua ez du onartzen auzitegiak eta beraz debekatzen du euskal presoei aplikatzea. Hala nola Frantzian bete preso urteak Espainiako Estatuan ez dira kondutan hartuak izanen. Auzitegi Nazionalak Santi Potrosen eta beste hiruren kasuan hartutako erabakiaren kontra egin du auzitegi gorenak.
2016
‎Eta, beraz, borondate on ugariren gainetik, ondorio nagusiak ere ikuspegi horretatik finkatzen ari direla. Horregatik, esate baterako, Espainiako Estatuak ez du inoiz onartuko sistematikoki torturatu duela.
‎Hala ere, nik garaipen moduan ikusten dut epaiketa bat ezin egin izana epaitu nahi gaituztenon jarreragatik.Mobilizazioak ere antolatu dira.Eta atxilotzen gaituztenean egongo dira mobilizazio gehiago. Dei bat egin nahi diogu euskal gizarteari, adi egoteko, argi erakusteko epaitegiei eta Espainiako Estatuari ez gaudela ados hartu duten bidearekin, esateko nahikoa dela.Bizimodu arruntarekin jarraituko duzue. Zergatik. Egin dira Aske Guneak, eta uste dugu ibilbide luzea dagoela hor oraindik.
‎Tokiko eremuari buruzko plana osatu du taldeak, eta egoera horretan dauden presoen herrietan garatuko da dinamika. Orotara, zazpi preso dira Europako herrialdeetan zigorrak beteak izanik ere oraino espetxean daudenak, Espainiako Estatuak ez dituelako kontutan hartzen: Josu Arkauz Arana (Arrasate), Jose Jabier Zabala Elosegi (Hernani), Santi Arrospide Sarasola (Lasarte Oria), Francisco Mujika Garmendia (Ordizia), Iñaki Etxeberria Martin (Iruñe), Jose Ramon Lopez de Abetxuko (Gasteiz) eta Iñaki Bilbao Beaskoetxea (Lemoa).
2018
‎Sinpleago esan liteke: Espainiako estatuak ez du inoiz utziko Katalunian katalanak, Euskal Herrian euskarak edo Galizian galegoak lehentasuna izatea gazteleraren gainetik. Legea soilik aldatu liteke estatu berri batetik.
Espainiako estatua ez dugu sekula ikusi euskarak egindako aurrerapausoak txalotzen; bai, ordea, aurrerapauso horiek ezbaian jartzen, oztopatzen eta baita desegiten ere. Espainiako nazionalismoaren hizkuntzakeria erasotzaile bihurtzen da, batik bat, gaztelaniak esklusiban dauzkan esparruak euskarak ere modu berean jorratu nahi dituenean.
‎Bestalde, joan zen martxoaren 8an Irunen zulo bat altxatu zuen Guardia Zibilak, eta inguru hura ondo ezagutzen duen pertsona batek esana da han ez zegoela zulorik, ura pasatzen den leku bat delako eta armak agerian geratuko zirelako, baleude. Espainiako Estatuak ez al du izan borondaterik ETA armagabetzeko. Ez dut esango ez zuenik nahi armagabetzea, baina beti esaten zuen Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak armagabetuko zuela, eta...
‎Frantzia nahiz Espainia aldeko itxitasuna zela eta, euskal literatura idatziaren modernizatze bat nekez gara zitekeen bertan: Elizaren instituzioak moral kristauaren zaintza egiten zuen eta Espainiako estatuak ez zuen inoiz honen gaineko kezka handirik erakutsi, separatismo aren gaian ezik, Torrealdaik xehetasun osoz azaltzen duen bezala (2010: 241).
2019
‎Badirudi hauteskundeen zurrunbiloan sartu nahi gaituztela berriro, eta ez dakit, horretan sartu aurretik, ez genukeen aztertu azken hauteskundeen eta gobernu osaketen ziklo horretatik zer atera den garbi euskaldunontzat. Sarritan entzun izan dugu Espainiako Estatuak ez duela erremediorik, hor ez dagoela indar nahikorik zinezko aldaketa bat egiteko. Baina jarraian kokatzen dugu geure burua besteen gobernu formulen alde edota kontra, okerren artean zeinek egingo digun kalte gutxiago argudiatu eta hari erraztasunak ematen.
‎Prozesuak hasi ditudanean, jarrera egoista batetik egin dut, nire barne bizitza aztertzeko behar horrek bultzatuta, baina aldi berean egia da tabuz beteta dagoen gizarte honetan gai deserosoak landu ditudala. Espainiako Estatuak ez du gaitasunik memoria jorratzeko, memoria bere aldaera guztietan, eta ni gai izan naizenean nire memoria arakatzeko eta kanpora ateratzeko, metaforikoki eta literalki biluzteko, nolabaiteko oreka lortu dut nire buruarekin. Espainiak ez du hori egiten eta kaka guztia etxean geratzen da, tabuz betetako herrialdea da, historia pertsonal asko isilpean mantentzen dituena.
‎«Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute bake prozesua kontuan hartzen... Baldintzapeko askatasunen errefusatzeek eta atxiloketek segitzen dute.
2020
‎Gaur, berriz, Katturen hilketaren eguna gogoan, lore eskaintza egin dute Azkoitiaren parrokiaren atariko oroigarrian, eta han dagoen panela berritu dute, Txetxu Urteaga deportatu zenaren (Venezuelan hil zen joan den apirilaren 2an) irudia erantsiz. Oroimen ekitaldian salatu dute Espainiako Estatuak ez dituela" biktima guztiak" berdin aitortzen, eta hori hala ez izateko erakunde guztiek egin beharreko ahalegina nabarmendu dute.
‎Eztabaida horretan katramilaturik ginela, Espainiako gobernuburua agertu zaigu hedabide guztietan esateko izurriak Espainiako estatuan ez duela autonomien arteko bereizketarik egiten, ez dagoela Kataluniako eta Euskadiko naziorik, eta estatu zentralista bati dagokionez, larrialdiari aurre egiteko aginte bakarra jarriko dela indarrean. Politikak ez du zirrikitu askerik ezagutzen; estatuaren jabe denak agintzen du eta kito.
Espainiako Estatuan ez bezala, non boterea formalki hirutan banatzen baita, Venezuelan hauteskunde boterea botere publiko nazionalaren bost adarretako bat dela ezartzen du Konstituzioak 136 artikuluan, botere betearazlearekin, legegilearekin, judizialarekin eta moralarekin batera. Adar horiek bereizketa eta kooperazio printzipioen arabera funtzionatzen dute.
‎Agrabio larri bat dago biktimen artean. Espainiako Estatutik ez ikusia izatea mingarria da, eta iruditzen zait Jaurlaritzak ere ez duela behar bezala kudeatu.
‎Erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzeko moduari buruzko eztabaida estrategiko berri bat ere behar dugu. Egungo Espainiako Estatuak ez du onartuko nazio espainiarraren subiranotasuna hausten duen estatutu berri bat eraikitzea. Gaur egun, itunean edo aldebakartasunean oinarritutako edozein estrategiak topo egingo du Espainiako Estatuaren pareta gogorrarekin.
Espainiako Estatuan ez bezala, non boterea formalki hirutan banatzen baita, Venezuelan hauteskunde boterea botere publiko nazionalaren bost adarretako bat dela ezartzen du Konstituzioak 136 artikuluan, botere betearazlearekin, legegilearekin, judizialarekin eta moralarekin batera. Adar horiek bereizketaeta kooperazio printzipioen arabera funtzionatzen dute.
2021
‎Edukiak zaintzea beharrezkoa da, baita komunikabideen jabetzari erreparatzea ere. Euskal Herria eta Espainiako estatua ez dira uharte isolatuak. Hemen ere komunikabide garrantzitsuenak jabe gutxi batzuen esku daude.
‎Adibidez, beti uste izan genuen Espainiako estatua ez zela ausartuko indarra erabiltzen hautesleen aurka eta hautesontziak eramaten, eta ausartu zen. Pentsatu genuen Europaren babesa izango genuela, eta ez genuen izan.
‎" Espainiako Estatuari ez zaio aski bere polizia indar ofizialak baliatzea euskal herri langilearen aurkako proiektu genozida aurrera eramateko. Orain, ekintza terrorista mota berrituarekin harritu gaitu, borrokan ari den herriko ordezkari hautatu bat bide ofizialez kanpo garbiturik.
‎" Argi dago Espainiako Estatua ez dagoela prest Erakundearekin negoziazio politikoari aurre egiteko (Euskal Herriarekin, zuzenagoa izango litzateke), eta, beraz, bere estrategiak bitarteko bide bat bilatu behar du: kontzesio batzuk izan arren, ENAM neutralizatzeko tresna gisa baliatu, non aldaketaren gaia eta ‘elkarrizketaren’ baldintzak eta eduki politiko eta teknikoen disoziazioa oinarrizko baiten". 1
‎" Ekintzek jarraituko 2009an, 2010ean, 2011n... Espainiako Estatuak ez baitu egonkortasun politikorik ez eta bakerik izango Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak onartuko dituen arte".
2022
‎Gerra politiko, ekonomiko eta energetiko honetatik, badirudi Errusia eta Ameriketako Estatu Batuak indartuta aterako direla, eta Europak, berriz, bere mendekotasuna erakutsi du. Espainiako Estatuak ez dirudi energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko aukera aprobetxatuko duenik. Dituen baliabideak erabil ditzake, eguzki energia lortzeko.
‎Hiru posizio nagusi agertu ziren, eta posizio horietako bakoitzaren barruan ñabardurak. ...nazio bakarra espainola zela defendatzen zutenena, termino esentzialistetan; bigarrena, Espainia nazioa ez baizik eta Estatua zela eta estatu horrek bere baitan nazioak zituela defendatzen zutenena, lehen posiziokoek nazioaz zuten kontzeptu berbera izaki bigarren posiziokoek ere; eta, hirugarren posiziokoek defendatzen zuten Espainian elkarrekin bizi zirela nazio edo nazionalitate ezberdinak, eta Espainia Estatua ez ezik" nazioen nazioa" zela1.
‎Edonola ere, «aliantzen eta borroka partekatuen iraganari» erreparatzeaz gain, Amatek adierazi zuen «etorkizunaren borondateak» batzen dituela bi herrialdeak: «Herrien Europa eraikitze aldera elkarrekin lan egiten jarraitzeko borondateak, Espainiako Estatuak ez dezan eduki herritarren autodeterminazio eskubidea errespetatu beste aukerarik».
‎Martxelo, Vicent, ez dakit jakingo duzuen Galizian ez daukagula aldiriko trenik, eta aurrerantzean ere ez dugula izango, ikusita zer aurrekontu proiektu aurkeztu duen Espainiako Gobernuak 2023rako. Espainiako Estatuan ez dago metropolialderik Vigokoak bezala 580.000 biztanle baino gehiago izan eta aldiriko trenen sare bat ez daukanik. Coruña eta Ferrol arteko zatian, esaterako, 600.000 lagun baino gehiago bizi dira:
‎Bai, handiak. Espainiako Estatuan ez dago memoria gune bihurtu den jazarpen eta tortura eremurik. Justizia trantsizionalaren prozesua izan duten herrialdeetan, berriz, egin dira halako ekinaldiak.
‎Indarkeria zikloek lau belaunaldi irauten dute... Amnesia kolektiboa badago, Espainiako Estatuak ez duelako berea ez den beste errelatorik onartzen, polarizazioak hor segituko du.
2023
‎Iñigo Urkullu lehendakariak deklaratu duenez," Frantziako eta Espainiako estatuek ez dituzte betetzen Arku Atlantikoaren trenbide loturaren inguruko engaiamenduak". Bordele Akize konexioa 2042rako gibelatzeak eta Akize eta Hendaia lotzeko datarik ez jartzeak ardura eza agerian uzten dute".
‎Bai, kontserbatorioan. Espainiako Estatuan ez dago unibertsitateko gradurik, eta atzerriko herrialde gehienetan bai. Kontserbatorioan sartzea lortu nuen hizkuntza eskakizuna badudalako eta unibertsitate gradu bat ere bai.
‎6.4 Espainiako Estatuak ez du betetzen hizkuntza eskubideen inguruan Europako markoak proposatzen dion hizkuntza politika euskara, katalana, valentziera eta galizieraren gain.
Espainiako Estatuak ez du betetzen hizkuntza eskubideen inguruan Europako markoak proposatzen dion hizkuntzapolitika euskara, katalana, valentziera eta galizieraren gain.
‎Eta Pablo Gonzalez ere aipatu nahiko nuke: haren egoera pentsaezina litzateke Europan, baina badirudi beste interes politiko batzuk gailendu direla, eta Espainiako Estatuak ez du ezer egiten.
‎«Euskal Herriak lehentasun bat du. Espainiako Estatuan ez du gobernu faxistarik nahi. PPren eta Voxen aukera uxatu nahi duen herri bati buruz ari gara.
‎Nabarmendu du Euskal Herria eta Katalunia izango direla «bloke atzerakoia» Moncloako jauregira iristea eragotziko dutenak, eta Espainiako Estatuan ez dela posible «gobernu progresistarik» Euskal Herriko eta Kataluniako ezker subiranistaren konkurrentziarik gabe. Alde horretatik, Espainiako Gobernuko jarduneko presidente Pedro Sanchezi mintzatu zaio:
‎Eusko Jaurlaritza bere 12/ 16 legearen bidez ematekoa den aitortza «oso garrantzitsua» da, Zabalarentzat, baina ez da anaiaren aldeko aitormen lanean azken urratsa. Izan ere, Espainiako Estatuak ez ditu Lasa eta Zabala biktima gisa aitortu oraindik. Zabalaren arrebak sarritan esan du «injustizia baten biktimak» direla familia biak, eta Espainiako Estatuaren aitortzaren bila jarraituko duela.
‎Jauntxo honek marra gorri guztiak gainditu ditu," diktadore koxkor" moduko bat bihurtuz. Espainiako Estatuan ez bezala, sindikatu bakar batek ere ez dio baiezkorik esan; aitzitik, ezezko borobila eman diote. Iraganean errotutako errealitate sozial eta instituzional bati erantzuteko prestatu behar da Europako gizartea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia